XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab don 0126 Arako emakume lodi ura, zaldiarekin ari zana, ez zitzaion oso atsegingarria Xanti-ri.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa lore-illa 0143 Bekatariren baten biurtzeak, bizitz onera deitu oi digu; bat batetako eriotzak, konpesatzeko, deadar egiten digu; zure barrungo kezkak, oitura gaizto ura uzteko, esaten dizute; eta iñoiz birtutearen gozotasunik ezagutu badezu, agian esango zenduan ixillik:¡O zer alai ta atsegingarriak diran, Jainkoa maitatuaz igarotzen diran egunak!.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ol ib 0444 Beraz, senideok, Yainkoaren errukiagatik aolkatzen dizuet, opari bizi, deun ta atsegingarritzat zuen soñak Yainkoari eskeintzeko.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ol ib 0444 2 Mende ontako antzik ez arrtu; gogoa berrituz, ordea, aldatu zaitezte, zein dan Yainkoaren gura on, atsegingarri ta bikaña ezaguteko.

5. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.i. uranga 0414 Euskeraz-ere eman bear zaizka izen onekin leku guztiyetan ezagutua arki dan Kantaritalde Donostiarra-ri, irabaziyak dauzkan gorezmen atsegingarriyen, biyotzetikako sari ordañ edo aipamenak.

6. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.i. uranga 0414 Euskeraz biyotza mintzatzen zaigunok, ziñetan esan bear badegu berari deritzona, ta ez degu ukean baztartu bear egi zabalkoya eskutaturik illunpean betiko, baizik, eman argimen osoa, gure mendi, chara, soro ta baratza guztiyetan lanean sayatzen diran ayen eskuetara irichi ditezen, Madrill-tik izan ditugun albixta atsegingarriyai.

7. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.i. uranga 0415 Ondorengo egunetako ekiñ aldiyak ere chit bikañak izan dirala diyote, len aipatu ditutan izperrak; eta albixte on oen berri jakiñik,¿nola ez mogitu biyotza bati? Neri biñipiñ mogiera aundiya eragiñ dirate barrun erapeko xamurrean, albixte atsegingarri oriyek.

8. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.i. uranga 0417 ¿Ez aldute bada oek errenkada berexi bat merezi, beren ekiñ aldi gaiñ gañekoagatik? Nik ditutan gayak amur ematen badute, esango det beti esan oi izan deguna itz guchitan; guztiz yayuak dirala kantaritzako gai neurketa guztiyetan eta Teatro Lírico-n aditu zituzten chalo ugari atsegingarri ayen apaingarritzat, nere baliyo guchiko oen otsa, adi dezatela; bada nik au baño geyago ez nezayoteke ezkeñi.

9. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. olaizola 0003 ¿Ta gizonaren biotza noiz da zuzenena?¿Gure biotzak naimen zuzenenak noiz izan ditu?¿Ze garaitan gure albo-inguruan gauzik alai-pozkarrienak, zuzen-onenak ikusi ditugu gure aurrtzaroan ez-pada?¡A, yaun-andrreak! Ume garaiko oroitza ¡ze atsegiñgarri zaigun!.

10. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. olaizola 0003 Eta oroitz atsegiñgarri ori ¿zerrk ondoena erakarriko digu gaurr euskaldunena bakarr-bakarrik dan txistu pozkarriak baño?.

11. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. olaizola 0003 Nere burutik kendu ezin det, yaun-andrreak, arako gure gazte-aroko jai garrbi atsegingarri ayen oroitza.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1915 0001 Atsegingarrijak dira olako oitura ederrak, baña gaurko gastiak geyenak atzerri ekandu zaliak dira, batez-be, ola ta ibai-ertzeko landegijetan dabiltzanak.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1930 0001 AZKOITI Atsegingarria oso juan dan igandea Azkoiti'ko errian.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 - Beste urtietako eran aurten ere guztiz atsegingarriak izan ditugu Eguarri Urteberri ta Bakaldun jaiak.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00006 Urrutidatzi au etxaken atsegingarri izango gure mixiolariei? Bai, urrian.

16. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0063 Zure morroi au areik arduraz gordeten
zain-zain dagoanarren,
nok ezagutzen dauz norberaren utsak?
Garbitu nagizu ezkutuan gelditzen yatanetik,
arrokeritik gorde egizu zure morroi au,
menperatu ez nagian:
pekatu aunditik
askatuta eta errubage geldituko naz.
Izan dakizuzala atsegingarri nire agoko berbak,
eta eldu daitela zure aurrera nire biotzeko ausnartzea,
Jauna, nire arkaitz, nire erosle!.

17. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0249 Bizi nazan artean, Jauna ospatuko dot;
ni izan artean, neure Jainkoarentzat joko dot:
izan dakiola atsegingarri nire olerkia,
eta ni Jaunagaz poztuko naz
.

18. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0313 Bere agindua dala diño atsegingarrien jakola agertu nairik; betetzen dabenak bereak izango dira: Onetan ezagutuko dabe niren ikasleak zarela.

19. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker urkiola 0054 Ikuskizun atsegingarria benetan, bere Algustidun egillia dana gurtuteko tokirik egokienetarikua.

20. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0256 Bi atedun etxea barna zinkurina entzun baitut: etxerik laztan egokitu ezkero, etzaizkit ango atsekabeak atsegingarri gertatzen, ene andre!

21. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0048 Bai, eztuk gauza atsegingarria, ez iretzako eta are gutxiago irekin lo egin bear dunarentzako.

22. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0048 - Lurrean lo egitea latza baldin ba'duk ere, jarraitu zion lagunak umore txarrez, irekin lotaratzea baiño atsegingarriagoa izango duk.

23. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ol izb 0174 Atsegingarri ote litzake ori Yaube'ren begietan?

24. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak amez adisk 0020 47.- Ori yakintza ederra! Adiskidetasuna bizitzatik kentzen dutenek eguzkia ortzetik kentzen dutela iruditzen zait; betiko yainkoek ez baitigute eman ezer oberik, ez atsegingarririk.

25. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak p. iztueta 0044 Bizitz au guzietan gertatu oi diran ezbearrak plazaratzen atsegingarri zitzaion.

26. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0079 Jesus, Zurekin bai atsegingarri dala samiña! ta argitsu, illunpea!.

27. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lfn 0003 Beti atsegingarria zait gogoratzea neronek zenbat zor diodan olako irakasleari.

28. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0317 Argi-urratzean berriz, gorde direneko izarrak, ihitz nigar chortez pentzetako liliak eztiki bustirik, iguzkiaren phereka ephelari idekitzen eta zabaltzen dira lili horiek: churi, hori, urdin, gorri... bazterrez bazter dafaila bat ezin ederragoa hedatzen daukutela: gure begientzat atsegingarri.

29. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1961 00001 Nahiz ichtorioa ez den arradoa, filma arras atsegingarria da. Zertako? Jokolariak arras onak baitira, iduri egun guzietako jende batzu, hots osoki naturalak.

30. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. urresti 00001 Atsegingarria izan da neretzat benetan, zenbaki au irakurkeran nik beti nai izan ditudalako idazlan batzu arkitutea.

31. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Aunditasun au atsegingarri jat.

32. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... e. bustintza 00001 Idazle biotz-samur eta eztitsua gure Errose! IPUIN sorta atsegingarria itzi euskun idatzita, Maiñari-inguruetan erriari artutako Ipuiñak.

33. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Umetxoak eta neska-mutil gazteak ere errez lagatzen dituzte kristau-ikasbidearen ikasgaiak, beste egintzetan murgilduta bizi diralako edo jolas garaia atsegingarriago zaielako.

34. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... anait 1954 00001 Izan-bere, kurutzegramea gauza atsegingarria da, postura bat lakoxea da-ta.

35. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... azkatasuna 1946 00001 Il onen 20'an, Paris'ko irradotsak erbestarutako euzkeldun guztien deya ludian zabaltzen zuan: Aberri Eguna ospatzeko abesti atsegingarri eta itzaldi bero ta garaizgorrak entzun genitun.

36. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bidez 1967 00001 Egunen batean, dana izango jat pozgarri ta atsegingarri.

37. 1969-1990 bizkaiera antzerkia larrak 0103 ESKU-MUT. - Ez, ene yaun on: gei atsegingarriagorik da.

38. 1969-1990 bizkaiera antzerkia larrak 0103 LUK. - Tarni, Padoba liraina, trebetasunen azi-lekua ikusteko izan dodan irrits andiagaitik eldu naz Itali andiko lorategi atsegingarri dan Lombardi aberatsera-ta; eta nire aitaren maitasunez eta baimenez bitariko iskilloz orniduta nago: aren biotz onez eta zure laguntzaz (...).

39. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. kaltzakorta 0081 Orduan, Kuo ondo jarri zan eta ibilaldi luze baten ondoren egarritsu egoanaz gero, lehiaz ziharduan edaten basorik baso eta atsegingarria zan guztiontzat, eta aho eta gogo batez mutil bikaina zala eretxi eben.

40. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa b. otazua 0202 Bera aurkitzen zan lekutik, berogallua egoan gelatxua abegi-oneko ta atsegingarria agertzen zan.

41. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa b. otazua 0202 Oialezko bere begitxuak gela atsegingarri aretatik ez ziran aldenduten, gaba osoan bertara adi-adi egon zan.

42. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak onaind 0054 Atsegingarri da argizko erdi-muiña, ta ederra dozu onen buru-galdor diztiratsua.

43. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak onaind 0055 Edozein olerki naiz idatzitan, errazoi-bide bat daukagu, ta errazoiketa ori izan daiteke atsegingarri, naiz ona dalako, naiz ederra dalako.

44. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak onaind 0056 Bai bata ta bai bestea atsegingarri dira, ontasuna atsegiñik gorengoena dalarik.

45. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. igea 0122 Horrek fabriketako egoera ez dela atsegingarria izango pentsatzera bultzatzen gaitu.

46. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. letamendia 0204 - Beno, ea egun paketsu eta atsegingarri batzu izaten ditugun orain!- komentatu zuen Maribelek -.

47. 1969-1990 euskara batua liturgia d. amundarain 0094 Orregatik, Jauna, guk ere orain,
gure Erospenaren oroigarria egiñaz,
Kristo`ren Eriotza ta inpernuetara jeistea
gogoratzen ditugu; eta Aren Piztea,
ta zeruetara, Zure eskui-aldera igotzea aitortzen;
eta, Bera, aintza aunditan noiz-etorriko gaudela,
Beraren Gorputz-Odolak eskeintzen dizkitzugu,
Zuretzat Opari atsegingarri, mundu guztiarentzat salbagarri.

48. 1969-1990 euskara batua poesia gand uda 0014 Nahasdura-banakadura
bizitzadun ederra
trumilka datorkit zentzutara.
Begiak, belarriak, bularra,
dena utzi diot
zer-gauzen hurbiltasun
inguru guztitako
atsegingarriari.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0011 Emakume desiragarria naiz, Naturak eme atsegingarria sortu nau (...).

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. garmendia 0187 Gero ordea Hodei (hain zaio atsegingarria kuika ibiltzea) izutu asturuz uxatu itxadopena zapo bilakatu zen, zitzaion, are bortitzagoa gainera zenbat eta sarriagotu behin bere emaztea agertu zitzaion eretia, seme baldresa besotan, ez zena (hurrik ere) berau elizan emaztearen Amabirjina bizkiari altzoan falta zitzaion (Xakubi zurginak ahantzia. Behar bada semerik gabekoa gurago zukeenez, birjinago zeritzolako) Kixmi semearen antzeko, bere oinetara belaunikatzen, otoitz aitzakiaz (tenorean) ahozpetuko zen apezaren uretakoa, irudikoa (haizatu ere, nahiz ditia inudearena ukan: Urria benetan) baizi eta zeinari ezinen zion Indiano ziztro jeloskorrak, orain bai ezetz, bizia barkatzen ahal; batez ere milariak seme bort apaxtun batez egitearen ozarkeriagatik.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde jj-2 0054 Bostehun metro izanen zituen hortxe-hantxe eta Kaillatieta'ko lepoa baiño hogeitamar bat metro beherago zegoen eta izen bereko mendi tontorrak, babes gozo eta atsegingarria eskeintzen zion bordari.

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde jj-2 0325 Bazkaltzen ari zelarik, ardoaren gustamenak lilluratuta, eten gabe ekiten zion zurrutari antziñako lagunarte atsegingarriak gogoratuz.

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde jj-2 0325 Horra nola, ardoa neurriz hartuta adiskide on eta atsegingarri delarik, neurriz gaiñera kaltegarri eta faltsu bihurtu ohi den.

54. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0061 Ez dakitenentzat, esan beharra dago kus-kus jaki atsegingarria dela: garimami-irinaren antzeko zerbait saltsa min batez, haragiarekin eta barazkiekin batera jaten dena... Gustagarria benetan!.

55. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. dorronsoro 0091 Kelementek, berriz, burutapenak igerri balizkio bezala, zera esan zion beste kontu batzuren artean: alegia, atsegingarri zitzaiola Murcia-ko erreinutik joatea, Cartagena-tik hurbil zegoelako; (...).

56. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0046 - Aiama!, zeinen atsegingarria izan behar duen hegan egitea!.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sm landuz 0120 Gure mendi eta basoetako zenbait ermitak badute beren baitan nolabaiteko giro atsegin bat, herritar arte atsegingarriak eta bertako debozioaren graziak ematen dien berezitasunagatik.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak pio baroja 0124 Piori, inguruetako herri tipiak atsegingarriago zitzaizkion Donostia bera baino.

59. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0028 Bai atsegingarri izan bear zaiola, neguko lenengo otzak datozenean, belar idorrez betetako etzategian lokartzea!.

60. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 Exekojaunaren izketa latzak sortutako giro makurra arintzeko eta aztuarazteko, gai arin atsegingarri baten bidetik alaiki mintzatuaz jo, bearrean, ixil-ixilik gelditu zan, aoa zabalik, zer esan ez zekiala.

61. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0138 Garai bereko Aita Marianaren itz batzu ez baziren ere izan euskaldunen bearrientzat atsegingarri, Scaliger onenak oso bestelakoak ditugu.

62. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm bidaso 0063 Enparantza, beure Errikoetxe arkupedun arruntekin, mendi-giro paketsuz inguraturik dakusgu, gu geienbat bizi geran mundu eziñegon eta zaratatsu ontatik ain ezberdiña izanik, guretzat benetan atsegingarri.

63. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa k. ameztoi 0051 Baina Miarritzek bere herritarretaz arta handiagoa hartzeko eta, kanpotiarrak ontsa errezebitzeko, erreka bat, ibai eder bat behar duela, jakin arazi du: hiri erdian freskotasun, ur bizi, zubi, txalupatxo, eta arrantzaleak gauza pollit eta atsegingarriak direla.

64. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0006 Irakur-gai errexa bilatzen dute eta atsegingarria: ez dute sakonkeria laket, ez eta solas bihurdikatua.

65. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak deia 1990 0001 Une aiek, gure talde jeltzaleentzat benetan atsegingarri eta maitagarriak izan ziran.

66. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 An izango dira Epelde ta Montte trikittilariak, beren panderojotzaileekin, ilunabarrean asiko dan erromeria pizteko, gazteen atsegingarri.

67. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0001 Giro eder batekin, ibillaldi atsegingarria dala esan bear.

68. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zabala 0001 Konparazio batetarako: gerra zibila bukatzear Ia bukatua zeneko arrantxo Mendian edo egin ohi den otordua pozgarri Poza ematen duena. Era berean: beldurgarri, ikaragarri, atsegingarri... haietan edo baso-lanetako otordu sanoetan?.

69. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak k. errotaetxe 0001 Gauzak ondo konpontzen dira, jendearen atsegingarri.

70. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak d. garmendia 0001 Ain dute goxo eta atsegingarri bere mamia! Eta igesi eta igesi, etsaiai arpegi eman eta eman, gogortu eta bizkortu egin bear naitanaiez.

71. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. agirretxe 0001 Baserrian bokazio on eta atsegingarri bat arkitu duten oietxek ta obe eurak ere emakumeak baldin badira egin bearko luteken lana da ori.

72. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1969 0001 Ondorioz, gero eta hartu-eman gehiago izanen da bi hirien artean eta hori zauku atsegingarri.

73. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Pozgarri eta atsegingarri da hori!

74. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ikastolagazt 1978 0001 - Zer da Jaunarentzat atsegingarriago, erre opariak eskeintzea ala bere esana egitea?

75. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak hezkaraudia 1999 00044 -haurra ingurunean integratzea
-astialdirako iharduera eta eginkizun atsegingarriak burutzea
-beste berariazko arlo batzuk garatzea, hala nola, motrizitatea, lagunkoitasuna, autolaguntza, komunikazioa, ezagutza, etab.

76. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak hezkaraudia 1999 00105 -Haur autista gehienetzat, oso atsegingarria da musika.

77. 1991> euskara batua ikasliburuak beleko/lh 00117 1.- Iharduera fisikoaren bitartez bere gorputza modu atsegingarri batean bizieraztea; horretarako, gorputza beste jostagai bat izango da eta bere buruaren ezagutza nola besteekiko harremanak ezagutzeko bide da.

78. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/4 00081 Kantuan aritzea, lotsak alde batera utzita, atsegingarria eta osasungarria dela mundua mundu denetik ondo baino hobeto frogatuta dagoenez ez galdu aukera hau zeure buruari eta zure euskarari mesede egiten jarraitzeko!

79. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/4 0070 Zailago baina atsegingarriagoa.

80. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/dbho 00315 Filosofiazko liberalismoa, ordea, gutxieneko horientzako oinarri filosofiko baten bila aritu izan da autonomi kontzeptu kantiarra, adibidez eta hori liberalismo politiko pragmatikoaren balio eta pentsamoldeak atsegingarri eta positiboak direlako onartu ditu gizarteak (eredu liberalaren jarrera).

81. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. sarasola 00015 Harryren luzera bi metrotik gorakoa zen, eta bere gorputz adarrak neurri egokikoak ziren. Aurpegikera eder eta atsegingarrikoa zen; ibilkera arina eta bizkorra berea; eta osotasun guztian begiratuta baldar samarra bazen ere, giza irudi bikaina eta liraina benetan berea.

82. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0007 Norbait aurkezten bazioten, hasieran atsegingarria gertatzen zitzaion, baina gero guztiz bestelakoak ziren azkenerako, eta bera zen konturatzen zen azkena.

83. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0188 Dagoeneko onartu behar dut niretzako oso atsegingarria zela ohartzea gure gogoeta aurrera zihoala eta filosofia korapilatsu bat baztertzear geundela.

84. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0101 Nork, aldiz, ez luke nahiago izango gizaki eroen multzo handi horretako edozein, eroa izaki bera bezalako bati aginduak eman zein bera bezalako baten aginduak hartu ahal izateko, bere kideekin, ahal denik eta gehienekin gainera, atsegingarri dena, emaztearekin xalo, adiskideekin jator, bazkaltiarrekin adeitsu, bazkalkide gogoko eta, azken batean, gizakiari dagokion ezer arroztzat jotzen ez duena?

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. gil bera 0294 Bakanka egiten dut amets; eta orduan gauza fantastikoak eta kimerak dira gogoeta atsegingarriek eraginak, tristeak baino gehiago irrigarriak.

86. 1991> gipuzkera antzerkia a. albisu 0040 Gaurko-au atsegingarri izango zaizu, ordea...

87. 1991> gipuzkera literatur prosa a. zavala 00155 Toki atsegingarria au. Iturri eta errekaren marmarra; urbiltzerakoan, igelak putzura salto; lore txuriz jantzitako elorriak, itzal ederreko makalak...

88. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak i. olea 00127 Ipar aize pixkabat badabil, baiña laiñoen izpirik ez da agiri zeru urdiñean, eta eguzkia indartzen asia egonik, egun alai eta atsegingarria gaurkoa, bat baldinbada.

89. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak i. olea 00127 Keriz, udare, arantzabeltz eta iñun diran guztiak oraintxe daude lora bete-betean, eta ostoa nola oraindik atzera samar dagon, iñoiz baiño obeto nabarmentzen dira lorak. Badago begientzat atsegingarririk asko.

90. 1991> sailkatu gabeak egunkariak x. erbiti 00086 Ez da erreza olako aldizkari bat ain ongi ateratzea eta atsegingarria egitea.

91. 1991> sailkatu gabeak egunkariak izeta 00085 Zein atsegingarria den larrazkena eguraldi ederrakin.

92. 1991> sailkatu gabeak egunkariak izeta 0030 Euskal-giro atsegingarria bazkaltiarren artean, kantuz eta bai dantzan ere trikitrixaren soñuekin.

93. 1991> sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0048 Mattin'en Etxe Xokotik Kantari liburu atsegingarria irakurri orduko, Urte Berritan izenburuarekin datorrena artu det gai nere au osatzeko.

94. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak getxoberri 1998 00003 Horrez gain, nahiz eta Andra Marikoa haur eta lehen hezkuntzako ikastetxea izan, eta kontutan hartuta ikasturte amaieran gaudela, holako egitasmo bat erabat atsegingarri suertatzen zaie ikasle zein irakaslei ere.

95. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak galtzaundi 1995 0011 Mendian oinez ibiltzea maite dutenen gidaliburu izateko sortua da, ibiltzea atsegingarri izanagatik ere, buruhauste askoren iturri ere badelako.

96. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1996 0008 Espero dugu, denentzat aterabide atsegingarri bat aurkitua izanen dela.

96 emaitza

Datu-estatistikoak: