XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aita san iñazio 0035 Aditu dezagun orain ansi andico guertaera bat, beguiramenezco persona sendatuac berac escribitzen duana.

2. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 Aurreskua naiz gizonezkuak ta naiz emakumezkuak atera, ondo ta bear dan begiramenarekin atera ezkeroz ondo dago, ta urrengo urtien ere atera Jaungoikoaren aurka oben egiteko kezkarik gabe.

3. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa abeletxe gazig 0088 Prosesiño Santuarentzat begiramen bageko yokaera orrek arritu euzan eraltzalleak eta an yoan yakozan, ¡arren! txokorra bota eiala aginduz.

4. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak b. de arrizabalaga 0043 Orain Carta Magna deritxaguna (1526 g. urteko Foru Barria) idatzi zanetik Borbondarrek 1700 g. urtean agertu arte, Bizkaian politika adin urretsua gozartuko dabe, eta Elias de Tejada kondairagileak idatzi dauanez, bere jaurkintza tresnea sortzea lortu dau, eta bere foruak lurreko erregerik ahaltsuenek begiramenez aintzat hartu dabez.

5. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0056 Hogei urte botatakoa zen herrian eta hain denbora luzean lortutako begiramen guztia gau bakar batek desegin behar ziola pentsatze hutsak berritu zizkiola sarjentoaren sabelari gurutzatzen zitzaion jendeak entzuteko moduko kurruxkada gero eta saminagoak.

6. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0020 Birjintasunaren begiramena, aintzinako herrien edo ta erlijioaren eraginez, Europa osoan ondo sartua dago, teoriaz behintzat.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.b. aierbe 0079 Lehenengo bi ordezkaritza hauekin Zurbanok probintziaren estimua nagusiki irabazi bazuen ere, eta froga ugaririk bada hori egiaztatzeko, Alkategoarekin irabazi zuen herritarren jaramon, itzal eta begiramenik handiena, izan ere jendearen ezagutzan ez bait zuen Zurbanok bezainbat lan eta buruhauste beregain inork hartu herriaren hobakuntza eta herritarren ona bilatzeko.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizia lurrean (1) 0108 Kaioen lagun handiak dira mariñelak; begiramen handia diete eta ez dituzte sekulan ihizatzen, ez kalterik egiten ustekabean eskuetara etortzen zaizkienean.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0115 Bera eta bere familia jauntxoarenganako morrontza eta begiramena une oro gorde behar zuen.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.a. abrisketa 0075 Genetika berria, zientzia berri eta erronkajolea, begiramenik gabe jarri zaio aurrez aurre XX. mendeko gizakiaren krisi moralari.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ijito ipuinak, 5-8 0006 Jaungoikoa (Devel), demonioak (Mengeak), gizona (Rom), eta zortea (Baji) dira beren sinismenaren lau oinarriak; hauekin batera zaharrenganako begiramena, emandako hitza betetzea, semeekiko ardura eta toki sakratuekiko errespetua ere gorde beharreko balio funtsezkoak dira.

12. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak umandi 0013 Guziok, baña, irakasle ta azleak batez ere, aurraren nortasunaren aurrean, begiramenez beterik ari bear beti, arenganako maitasarre bizi ta sakonenean, bere bigarren gurasoak izango bailiran.

13. 1991> bizkaiera ikasliburuak musika 0086 81 Poz-txilinak Belenen
bihotz gaiso ordez
barria hartu dauen
Oihanaren alde.
Jo txilinak Belenen
sidatu Israel
baztertua izan den
mutikoaren alde.
Poz-txilinak Belenen
banaka beharrez
txortan jaio diren
anaitxoen alde.
Jo txilinak Belenen
begiramen gabe
abortatu izan den
umearen alde.

14. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0070 Horregaitik begiramen handia behar dau senar-emazteen maitasunak, bidean jarritako oztoporen baten jausi eta apurtu ez dadin.

15. 1991> euskara batua ikasliburuak lan-prestakuntza 00250 3.- Zuzendaritzak ez du pertsonala justiziaz tratatzen, ezta tarteko agintariek giza duintasunari dagokion begiramenaz ere, kutunkeriak eta presio-taldeak alde batera utziz.

16. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/6 0052 Beren gorputza alokatuz bizitzera beharturik dauden pertsona horiekiko errespetuzko eta begiramenezko jarrera mantendu behar dugu.

17. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura gurutzadetara 0005 Inglaterra baliagarria zen berarentzat errege baten izena eta begiramena ematen ziolako, eta aberatsa zelako.

18. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00272 Arrotza baitzen nire lagunartean, arrats hartan jendez eskastuan, ohiturazko begiramenak zor zizkidan; hala, afaltzera joan ginenean, eskua eskaini zidan.

19. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 0027 Izeba Cissiek, Yvetteren portaera lauso eta begiramenik gabekoak onetatik aterata, haserrealdi beltz hura batzen sentitu zuen bihotzean.

20. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0221 Gauzen dohaina edo dohain falta, begiramena eta bere aurkakoa, maitagarria eta ez maitagarria, hobena, bertutea, ohorea, lotsa, guztia iritzian oinarritzen da, besterik ez.

21. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0148 - Hainbeste aldatu naiz ala? galdetu zuen emakumeak, eta gizonak ezetz arrapostu, eta gezurra bazen ere, ez zen erabateko gezurra, zeren irribarre arin hura (halako irriki eternalerako gaitasuna begiramenez eta moderapenez adierazten zuena) hara iristen baitzen urte askotako urruntasunetik, ezertan aldatu gabe eta gizonarengan nahastea sortuz.

22. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0204 Eta brastakoan iruditu zitzaion emaztearenganako deskortesia zela erregalia hari uko egitea, begiramen samur hari uko egitea.

23. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. intxausti 00268 Euskal Herria gidatu duen eliz Hierarkiaren historia modernoan Gotzainik buruz jantzienetakoa izan dugu Luku, eta agian gure herriaren funtsezko kultur eskubide bati begiramenik abegikorrenetakoa izan diona.

24. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00002 Beti eduki zuen begiramen berezi bat euskal kazetaritzagana

25. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r.m. pagola 0248 Dena den, dialektologiaren historia aztertu dutenek ez diete garai hartako lanei begiramenik ez ikerketa filologiko mailan ere.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak orhipean 0040 Gure Herrian hildakoekiko begiramena berezi eta sakona izan da beti, ohitura zahar askok frogatzen duten bezala.

27. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pgoen 0652 Batez ere Bidasoaz handiko idazleen begiramenez (...).

27 emaitza

Datu-estatistikoak: