XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa kk ab 0052 Gastien eztabaidea garraztuten asi zanian, jagi zan alako baten zaldun ori ta begirune andijaz esan eban: - Iñok deitu eztaustan lekura nator, eta azartu naz orrenbesteraño, ustia dodalako parkatuko daustazubela, bada nik zuben aita ixateko beste urte dodaz, zer-edo-zer alkar ezagutzen dogu, ta neure bixitza luzian gauza asko ikusita nagonez, argi apurren bat ekarri daiket zubek darabiltzuben eztabaidara.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0097 Enparau donaustietan, Jauna'ren etxeari, edo deun-irudiari, edo gorpuzkiñai, edo Jesukristo'k bere odolaz gorritutako gurutzeari lotsea galdu ta irain egiten iake; baña donauste onetan, Jesukristo berberari lotsea ta itzala ta begirunea galdu, ta irain egiten iako.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0353 Lotsaz bena, begirunez agurgarri, ta goi-jakintzaz ikasia izan beite; umez ugaria, zindoa ta errugea, ta zoriontsuen atsedenera ta zeruko jaurerrira eldu beite.

4. 1900-1939 gipuzkera antzerkia mok 0070 MADALEN - Gure Euskera den lasakampecirc;ntzat estutxoa; lotsagabampecirc;ntzat, berriz, begirune geitxoduna, ta oraingo berrikeri galgarrien etsayik agiriena.

5. 1900-1939 gipuzkera antzerkia mok 0071 Euskera ik jatorr esan denan bezala- den lasakampecirc;ntzat estutxoa, lotsagabientzat begirune geitxoduna, oraingo berrikeri galgarrien etsayik agiriena....

6. 1900-1939 gipuzkera ikasliburuak kikg 0066 483. G. Zergatik izan bear zaie lotsa ta begirune berezia Apaizai ta Elizgizonai? E. Jaungoikoaren ondasun-zaiak eta Jesukristoren oñordekoak diralako, izan bear zaie lotsa ta begirune berezia Apaizai ta Elizgizonai.

7. 1900-1939 gipuzkera liturgia m. jimeno 0022 Orrela izan zan alboerriyetaco guizon guziyac izuturic utzi zituan oben icaragarri au; orrela izan zan Goñico zaldunaren ibilbideac oquertu zituan guertaera; ori izan zan, san Miguel Goiainguerubaren bitartez Euscalerriyari laguntasuna emateco Jaunaren erruquiyac billatu zuan asiera ta zimenduba, bada Goiaingueru orrentzat zuten naparrac, eta batez ere Teodosioc, deboziyo edo beguirune ta maitetasun andiya.

8. 1900-1939 gipuzkera liturgia a. menan 0222 Esan bezela beguiratzen ta deitzen dizugunoi, maitetasunezco beguirune bat eguin zaguzu.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0109 - Egiñ didan begirunearekiñ uste nian bi begiak irten bear ziotela.

10. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizondo loreusain 0261 Etxe oietan ez dira albistari txarrak ikusi bear, ez irudidun ez eta irudi gabeak ere; emakumeen begirunea urratzen eta ondatzen duten soiñeko arin-zipolariak, gutxiago; gauaz berandu edo era txarrean etxeratzen diran giz-emakumeak, zer esanik ez dago; etxean kalamatrikan edo auzokoen ganako gorrotoan egoten diranak, orobat; etxean edo etxekoen barrutian billera edo jostatzeko leku nazkagarria jartzen utzi, ez ta gogoratu ere.

11. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. de iruretagoyena 0048 Onez gañera Eskritura Doneak gogorazten digu beste gertaera pozgarri ta zerutar batean, eskontzaren bidetasuna ta berari zor diogun begirunea.

12. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0187 Nai au eukiagatik orrdea lotsaz edo begirunez San Prantziskori eskatzeko kemenik etzuan.

13. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak etxeg itzaldiak ii 0157 Lege zarrai, aspaldiko gauzai begirune aundiaz begiratzen bazieten, guk ere beste orrenbeste egin bearr degu.

14. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak nekaustea 0010 Au izan-ezik, oldozkoyetan beretan oso aldatze gutxi egin ditut; itzetan berriz asko, baña beti-beti Kardaberaz aundiari zorr zayon begirunea, arduratsuki zaindurik.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1931 0001 Emendik ere asko dira joan diranak toki miragarri ayetara ta jarraitzen dutenak oraindik ere joaten Maria'ganako jaiera berotuaz, ¿zer gertatzen ote da an? bi aldiz izan naiz neu ere, ta ango jendiaren ixiltasun ta begirunez ikusi ondoren esan nezake eztala mundu ontako jolas-leku bat.

16. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zug 0050 Begirune aundia izan bear diozu, beraz, egunen batean aintza ta zorionez betea geldituko dan zure gorputz ustelkorrari; aintzat euki, ongi nai zaiona bezela; au-da, pekatu-lokatzetan zikintzen utzi gabe ta griña galgarrien amildegietara erortzeko amor eman gabe.

17. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jaukol 0076 Ezteietako guziei zegokitan begirunea azaldu ostean, eta aukera izan nuan bezin laister, nere beorraren gibel-aldean nere andrea jarririk Bizente jaunak prestatu zizkitan apainduraz dotoretuta neukan beorra ta pausoz-pausu, lurrera eroriko ote-zitzaitan beldurrez bezela, sartu bide-zabalean, ta Mérida'raño eldu giñan, eta antxen pasa genituan iru egun, nere bizitza osoan igaro ditutan iru egunik zoriontsuenak, noski.

18. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ol izb 1055 5. Zintzoari, auzian bidegabekeria egitearren, gaiztoari begirune izatea, okerr aundi da.

19. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak balerdi 0009 Entzun dezagun beraz, bere itza, Kristoren itza balitz bezelaxe, eta bear duan begirune arekin irakurri.

20. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lab 0004 Or, mai buruan nagusi gure adiskide don Iñazio Munoz-Baroja daukagun ezkero, etxe ontako erri-gizon eta alkate agurgarria danari, errespeto ta begirune osoz eskari bat egitera ausartzen naiz.

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0175 Apaiz eta erlijiosoen bizibideari begirune aundienetakorik ez badiozu, ez da egia Jainkoaren Eliza maite dezunik.

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak muxika 0014 Egizu, etsai gaziztoaren maltzurkeri eta iraiñak, gaurko ajolagabekeri eta gorputzezkokeriarekin batera, mundutar ez izanik, munduan Jaunaren grazi banatzalle izateko bizi diran orien egitekoari kristauak zor dizkioten begirune eta maitasun sakona ez ditzatela illundu.

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak i. beristain 0014 Fueroen mami diren ohitura ta usadioen begirunea oinharri dela eta pakto edo elkarte baten bidez eginiko batasuna (nahiz elkarte hori ixila izan eta ez espresuki egina).

24. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak r. irizar 0042 Hortik Maritain-en azken-agur liburuak merezi duen begirunea.

25. 1940-1968 sailkatu gabeak ahozkoak jmb 0270 Eguiazco erregu edo oracio lecua dala, eta Jaunari escatzen diogun gauza conveni zaigunic ez digula ucatuco; sinistu eta devocio andi bat izan bear diogula, eta beguiraune on eta biotz biotceco bat zor zayola.

26. 1940-1968 sailkatu gabeak egunkariak basarri 00001 Lenago maixu zarrak begirunez epaitzen ziran, naiz aien lan guziak ez gogozko izan.Orain iñor gutxi artzen da txalogarri ta agurgarritzat. Besteenganako begirunea urritu zaigu; errespeto palta dabil ugari.

27. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... azkatasuna 1947 00001 Bestalde, gaurko edonungo gazteak naikoa biurri bai omen gizaldietako azierak eta aurrerapenak ekarritako gizakerari lotsa ta begirune gutxikin agertzeko.

28. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... azkatasuna 1947 00001 Ba dakit lenago gizalegearen aurkako aolkua zala esaten zunak oraingoan nastalle batzuk gerala ta agintariei zor zaien menpetza ta begirunea ukatu nai dizkiegula esango duala.

29. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa f. zubiaga 0169 Berba gitxi egin dogu, ez da sortu dagoneko alkarrenganako konfiantzarik-edo, begirunea bakarrik eta ez da gitxi be halako tokitan.

30. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak pujana 0049 Ta begirune aundia edozeiñentzat.

31. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. zubikarai 0063 Zori gogoangarri onetan Irlanderriak bere kemenaz eta begirunez, bere semeen bizitzak eta zorionak oparitzat eskeiñiaz, dei egin dautsen elburu goienaren lain agertuko dira.

32. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak b. de arrizabalaga 0043 Eta beharko, bada Felipe II garrenaren aldian Inperio Españarren urre-aroa eta Bizkaiko foru arauketari begirunerik zindoena histori unadan idetuten diran arren, Austriatarren errege azkena Carlos II garrena 1700 urtean hil zanean, tronura errege-leinu batek igongo dau, ez lotsea gordeteko ta ez eurek, erregeek euren eskuetan Jaungoikoagandik hartu eben agintepide biribilaren mugatzaile izan daiteken askatasunik danik be aintzat hartzeko zeharo gauzeztana dan leinua.

33. 1969-1990 euskara batua antzerkia ke arteko egunak 0088 LURDESek ixiltasunez erakusten du KEPAren oinazearekiko begirunea.

34. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak kllegea 1984 0012 Kondairarekiko begirunea eta Kondaira noberetzakotzea, Kondaira-goaiaren barruan eta unean-uneangotuz egin behar da.

35. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak arauerab 1988 1543 Horregaitik, eta deialdi horren eraginez ukituta gera daitezkeen zerbitzuak funtsezkoak direla aldarrikatzeko berarizko arau biderik finkatu ezinik, eta are gutxiago bete beharreko gutxieneko zerbitzu zehatzak zeintzuk diren zehaztea, deialdia egin duten sindikatuen eta deialdia jaso duten langileen herriarekiko begirune eta erantzunkisunari dei egiten zaie, bakoitzari dagozkion enpleatzaileekin bat etorriz, elkartean funtsezkotzat jo daitezkeen zerbitzuak jarri eta bete ditzaten; bide horretatik, oinarrizko eskubibide baten bidezko erabilpenaz baliatuz, maila berdineko beste era bateko eskubideak arrazoizko mugaz kanpo kaltetuta gera ez daitezen, horiek bermatzea gizarte osoaren zeregina denez.

36. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. altuna 0011 Gure Herriak betidanik izan dio erbinudeari halako begirune eta beldur berezi bat.

37. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kristau ikasbidea 1974 0037 33 Nork dauzka haintzat bere gurasoak? Maite izan eta begirunez haien esana egiten dutenek, dauzkate haintzat beren gurasoak.

38. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kristau ikasbidea 1974 0050 Edozer egin, nahiz edozer pentsa bai nere gorputzari, bai besterenari begirune izateko eskatzen dit Jesusek.

39. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kristau ikasbidea 1974 0051 52 Zergatik begirune izan behar diegu geure eta besteen gorputzei? Izpiritu Santuaren Eliza direlako eta piztutzeko eginak direlako, izan behar diegu begirune geure eta besteen gorputzei.

40. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0142 Agintaritza, buruzagiari begirunez, botere politikoaren estruktura piramidalaren ondorio bat baizik ez da.

41. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gizartea/oho 0019 Elkarrizketan. Batek gauza bat ondo ezagutzen duenean maitasuna eta begirunea izaten dizkio.

42. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gizartea/oho 0019 - Nola adieraz diezaiokegu geure begirune eta estimua besteen lurbazterrei?.

43. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0002 Horregatik, orain, jendeak, mendira doanean, bazter guztiak zikindu eta txikitu egiten ditu; beren gustoko zerbait aurkitzen badute, hartu eta etxera eramaten dute batere begirunerik gabe.

44. 1969-1990 euskara batua poesia p. ezkiaga 0139 Atea ireki, zuregana joan
kantzerrak bere sendakariari
zor liokeen begirunea eman...
zer egin dezaket... erromesari.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0147 Egia da begirune handiz erabiltzen nindutela ni; Errege-Erregina paregabe haien faboritoa nintzen, eta Gorte osoaren lilura, baina giza espeziearen duintasunarentzat iraingarri zen oinarri gainean.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0212 Begirune handiegia diet koroadun buruei gehiago luzatzeko hain arazo ederrean.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. zabaleta 0081 Azkarra izan behar du gizonak, azkarra! Mili Mattik begirune handia zion Maddi bere emazteari, bazekien bera baino zorrotzagoa zela askoz ere eta.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0077 Mirespen eta begirunez inguraturik bizi bada ere, Españako Erregek noblezia titulu gisa Borrero izen goitia emana zion arren, gaur egun aristokrata, doluak iraungia, besteengandik zeharo isolaturik bizi da eta noiz behinkako salbuespen urritan baizik ez da gizartean ageri.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0094 Deportista ona eta aiurri kementsukoa zelako, begirune haundia zioten lagunek.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0015 Emaztearen borondatea ere desbideratzen hasi zen bere adiskideengana, bakardade berdinetara orduak ematen zituztenengana, ibilaldi luzetara, hitzik eta solaskiderik gabeko ordu hezetara, Euxebiok sare, tresa, arraun eta otarrei luzatzen zien begirunearen ordainetan.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0099 - Badakizu ez zaidala batere atsegin zuk tipo horri eskaintzen diozun begirunea.

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. bernaola 0081 - Mesedez, Mister Woodroof, besterengatik ez bada, egin agure batekiko begirunez.

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0055 Zuk galdua zenion beldurra itsasoari txiki-txikitatik; nik, berriz, gero eta begirune handiagoa.

54. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0042 Itaunketa gelara eskuak elkarrekin igurtziz sartu zen, Katharina esaterako begirunez tratatu zuen, zabarkeria batzuengatik barkazio eskatu zion, bere zereginari ez bai ordea bere pertsonari zor zitzaizkiola-eta, bera izan ere mutil nahiko zabarra zela eta, eta gero azkenik bahitu zitzaizkion gauzen zerrenda egina zegoenez, hura hartu zuen.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0561 mun, iz. Zerbait edo pertsona bat (aurpegitik kanpo), maitasuna edo begirunea erakustearren, ezpain itxiez ukitzeko egintza. ik. musu.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizizaletasunaren alde 0049 Gai honetan jakituria dutenek, osasunaren alde aurrerapen ugari egin dute: eta begirunez, eskertzen diegu.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0034 Txillardegiren pertsonaiak, bigarren nobela honetan ikusten dugu klarki, ez dira egiazko gizakiak, baizik autoreak, nahi duen erara, nobelari zor zaion begirunea errespetatu gabe erabiltzen dituen gauzatasunik gabeko marionetak.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 0017 Gizaseme argi honi estimazio eta begirune haundia izan zion beti.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizi araua 0027 Hauen espirituak eraginez, gure diferente izanean alkar onartuko dugu, ta komunidadeei duten berezitasunean begirune izango diegu.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0272 Jainkoaren beldurgabekeria
Sin.: Jainkoarekiko adeigabetasuna.
Jainkoaren beldurraren, * jainkotiartasunaren edo erlijio-bertutearen kontrakoa: hau da, Jainkoa eta jainkozkoa halakotzat hartu gabe, begirunerik eta adeitasunik gabe hitzez, egitez edo jokabidez erabiltzen dituenaren jarrera.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0272 Jainkoaren beldurra
Bibliak, apaltasunez eta begirunez jainkoaganatzen denaren eta Haren judizioaren kontu duenaren jarrera esaten da horrela: zintzoaren erlijiozko jarrera eta jokabide osoa laburbiltzen du esakune horrek.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. kapanaga 0206 Eta hilleri izan zaien itzal eta begirunea.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak legazpi 0180 Brinkolatarrek nolabaiteko begirunea eta beldurra zioten Arizti Goiko sorginari.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0053 Banago, ondo bai ondo-ondotxo ulertuko dituela Miranderen sakeok, frantzes gobernu guziz demokrataren begiruneak eta errespetuak bere hezurretan ezagutu dituen ETA-ko esilatu batek baino gehiagok....

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.j. uranga 0017 Kristau tradizioak, ordea, Kyrios, Jaunari, zion begiruneagatik, errespetatu egin zuen.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. iturbe 0050 Ez da aski ezkontzausterik ez egitea; urkoaren emaztea begirunez hartu beharko dugu gure bihotzaren barne-muinik ezkutueneraino.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. saez 0116 Kualitatiboki, haur hezieran hala azertuak nola akatsak askotan ezabagaitzak gertatzen dira, edo ia ezabagaitzak, giza-eskubideen begirunezko edo bortsazko helduaren geroagoko jokabideetan.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. lakarra 0103 Nabarmena behar luke izan, ene aburuz, egiteko eta behar hau jakite hutsari bezainbat egilearekiko begiruneari lotua dela: ezin da Barrutiari zor zaion lotsa gordeaz esne nata (!!) bihurtu haren esse natto; Arestik zioen, hil zedinean egin ziezaioketen itsuskeriarik handiena iruditurik edo.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zer egin dezaket/1989 0101 - Taldearen barneko zenbait harreman-arau betetzeko prest zaudela, eta zu onartzen zaituen lurraldearen ohiturak begirunez ikusiko dituzula - Gazte-Auzolandegian emango zaizun lana betetzeko konpromezua hartuko duzula.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0037 Izenorde bat aldatuz, gutxiespena edo begirunea, adiskidetasuna edo ezaxola adieraz dezakegu.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0078 Beti giza saldoan txintxo bazabiltza inola berezitu gabe, gizarteak bere modura sarituko zaitu: gizon prestu ohoratua izango bait zara, denek begirunez begiratua eta, esan ohi denez, ondo ikusia.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinesterik eza 0023 Zuen aurrean Haren izena maitasunez eta begirunez aipatzea, Haren pertsonarenganako gure itsastea sendoa eta aldi berean hauskorra zuei azaltzea, horrela gure sinesmenaren beraren beharra bihurtzen da.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinesterik eza 0055 Jainkoagan sinestea oso garrantzizkoa jotzen dugu; eta Berarenganako fedea begirunerik eta arretarik haundiena merezi duela iduritzen zaigu.

74. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak kristau-ikasbidea/4 0090 Orrela bada, zuetako bakoitzak maita beza bere emaztea bere burua bezela, eta emazteak begirune izan bezaio bere senarrari. (Ef.5,25.32-33).

75. 1969-1990 gipuzkera liturgia illetak 0013 Elizak gorputzarentzat daukan begirunea

76. 1969-1990 gipuzkera liturgia illetak 0013 Illen elizkizunetan Elizak begirune aundia dio ildakoaren gorputzari, Espiritu Santuak berarekin lan egiteko artua eta zerurako berpiztua izatera deitua izan delako (ikus Agustin Donea, De cura pro mortuis gerenda).

77. 1969-1990 gipuzkera liturgia illetak 0013 Illen liturjian dena da begirune orren agergarri.

78. 1969-1990 gipuzkera liturgia illetak 0013 Arrazoibide auek direla-ta, begirune eta itzal aundia izan zaie kristauen artean illerriei ere.

79. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. iturbe 0069 Maitasunik ederrena ere oitura zaarren zorroan gerta liteke, landare`aldatu-berriari bezela eguneroko begirune zaitzaillea eskeintzen ez bazaio.

80. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i.m. atxukarro 0015 Ixildu soñua, gelditu dantza-soka ta norbaitek Exker zanaren alde Aita gure, otoitza errezatu omen zuan, begirune aundiz gure aita zanaren alde, zeruan ikusi dezagula esanaz.

81. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa zait 0142 Gizonei zuzentasuna ta begirunea igorri zizkiela Tzeu-k esaten baitzenuen, eta gero, askotan zure itzetan zuzentasuna, zuurtzia, donetasuna, ta guzi ori bat bakarra bailitzen, oro ar, onoimena esaten zenuen.

82. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño zigor 0127 Orrek ematen omen zioken beldurrik geiena: kanpora joaten ziranakin etzutela begirunik izango.

83. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa pmuj mendi 0075 Zer nai zuten, benetan etzuan igarri ere SCHLITZER Jaunak eta begirune orregatik biotz-ikaraz eskerrak egin zizkien.

84. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa pmuj mendi 0105 HEINI`k nereganako begirunez, ni egun artan bakarrik utzi nai nindula, konturatu nintzan, eta baietz esan nion.

85. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0089 Aipatu ere...¡nolako begirune aundiz aipatu! - Arritzekoa da jaunak, baiñan aspaldian ez dut Astrong Koronaleren berririk - esan zien bere lagunei Alkateak.

86. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0081 Ertzaindian, begirune aundiz, Españi'ko ertzaintzaren buruzagi nagusi berak artu zituan: - Errez eta azkar argitu aal izan dugun auzia izan da, Jaunak, eriotz onen auzia.

87. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j. gaztañaga 0060 Orregatik egin ditu eskakizun zorrotzak ausardi aundiz egin ere; Sendiaren osotasuna, gizonezko ta emakumezkoen arteko seksu-arazoetarako garbitasun aberasgarria, apaizkientzat ezkongetasuna, emakumezkoentzat apaizgorik eza, armagintzarik ez, guztientzako aurrerapidea, askatasunerako zuzenbidea, giza-eskubideak, beartsuentzat jasokuntza zor zaienez, umeentzako begirunea....

88. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak umandi 0013 Lagun-urkoarenganako lotsa ta begirunea eskatzen dira alde guzietan; gizonaren eskubideen artean oietxek lenengoenetakoak eiki; ta oyuka ari zaizkigu Ludi`en barna eten gabe aldarrikatzean.

89. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j. gaztañaga 0107 4`gn: Idazteunetako Irakurgaiak, orixe, IRAKURGAI diralako, entzuleentzako begirune aundiz euskeratuak dira, euskalkieri geixeagotan amor emanaz.

90. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j. gaztañaga 0107 Au guztia onela burutzekoan, ezin ukatu, Krutwig eta beste zenbaiten jokabidearen zearo alderantzizkoa artu zuala asiera-asieratik Euskeratzaille-taldeak: Aiek, tamalez, BATASUNAREN izenean euskaldunon arteko zatiketari eragin ba`zioten, Liturji-itzultzailleen taldeak euskalki bakoitzaren nortasunari begirunerik aski gordeaz batera, euskalki ta euskaldun banatuon baterapena lortzearen billa jokatuz.

91. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak onaind 0059 Orduan etzan alere zaarren oitura ta biderik utzi, zarkituak zeudela-ta; kateak eten eta utsetik asterik etzan orduan izan: alkarri zor diogun begirunea etzan egundo ere ausi ta bazter utzi.

92. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0228 Nola uztarritu genezazke, beraz, behar-beharrezko barkazioa eta gure nortasunari zor diogun begirunea?.

93. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0021 Eta nik erantzuten dizuet: eman ezazute zuek zeon erara, aundikeririk gabe, munduaren barruan bizi zeraten bezela bizituaz, zuen bizibideko lanari eta zuen familiko arretari lotuta, gizonen alegin leialetan arduratu, eta nor bakoitzaren bidezko askatasunari begirune izanez.

94. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak aste santua 1983 0070 - Gazte eta elduen alde, guraso eta ezitzaille kristauen alde, politika eta sindikatu-taldeetan sarturik daudenen alde: begirunez eta erabaki sendoz fedea beren giroetan aitor dezaten, eska dezaiogun Jaunari.

95. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak aste santua 1983 0080 Senide izateak, aldi berean begirunez eta eskakizunez, paketzeko moduak egitera darama.

96. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. manzisidor 0064 Nere begirunezko itz aiek, gizon arengan zorion pixka bat sor arazi zualako, ni ere pozik gelditu nintzan.

97. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. manzisidor 0066 - Zer gertatu zan? Emakume zar ura, etxean bakarrik bizi zala, maitasun pixka baten bearrean zan eta bere odolekoek ematen ez eta bere odolekoa ez zan illobak begirune pixka bat agertu zionean, bere esker onez, Packard berebil eder ura, opari egin zion.

98. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Frantziako gobernuak itzalik eta begirunerik bazion ere apezpikuek ez zuten hain begiko eta Zokoara bidali zuten, elizarik eta apaizetxerik ez zegoen auzora, 1952an.

99. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Ezaugarri horiekin eta nortasun horrekin, ikastolek, gizarte-erakunde bezala, baliagarriak direla frogatu dute beren hezkuntz eta kultur lanean, eta ordainetan gizartearen aldetik ere laguntza eta begirune handia jaso dute.

100. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak lab 0001 Bertan ez zioten eraso begirunez eta istillurik ez jartzearren.

101. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak matx 0001 - X. MENDIGUREN: Oro har, edozein literatur obra euskaratzeak sortzen dituenak, hau da, autoreak jatorrizko eleberrian sortu duen munduari zor zaion begirunea hitzetan eta egituratan isladatzeak berekin dituenak.

102. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1985 0002 - Tolosa etorri ziran Madril`dik, eta abestiak abestu ez ezik, elkarrizketa ortan Euskalerriari zor dioten begirunea eta maitasuna ere kantatu dute.

103. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arregi 0001 Lantegigaiak geienbaten aldatu bearra dabe berein Euskal-industrietan eta aldaketa au ez tresna zarretan bakarrik, baita be, ta gogotsuago, euskotar guztion gizarte-artuemonetan nabaritu bear da, euskaldun eta bertoratu diran dan-danok geroago ta alkar-begirune ta bizi laguntz obeagoaz bizi gaitezan.

104. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arregi 0001 Eta ori arlo guztietan: ikastolan, erlejiñoan, gurasoen ardurapenenan batetik eta eurakanango ta gizadi osoaren begirunean erakutsi oi dautsaguzan eredu bizietan bestetik.

105. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. altuna 0001 Eta jakiña! akats kaltegarri orren jabe dan gizakiak, nai ta abertzale bere burua egin, ez dau bere aurrekoantzat bear dan begirunerik, ez itzalik eta, gitxiago aginpide baten zelan edo alan ipinten dabenean.

106. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arostegi 0001 Ia ezertan aldatu eziñezko eliza baterako eginak; Aurretikoengandik jasotako oiturei, santu eta sakratu Zeritzaten; Errespetagarriak ziran betiko gurasoenganako begirune-itzala... Agintarienganako menpetasun itsua... Orain arte ezaguna zuten kultoa apaiz jantziak, Elizako legeak...

107. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1974 0001 Hortarako izan beza erakunde honek behar duen dirua, trebetasuna, lanerako gogoa, aurrera jotzeko indarra eta Idazleon begirunea.

108. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1989 0001 Zenbaitek giza eskubideekiko begirunea hedatzea eta sistema politiko demokratikoen ezartzea nahi duen Europa honi beroni, dominu koloniala iraun arazi nahi duela salatzen dio, 1789ko lorpenetan gauzarik iraultzaileena berorien unibertsaltasuna denean hain zuzen!.

109. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1989 0001 Memoria, ez askia eta duintasunik ez duten uneez gabetua gainera, lantzen dugu, gizakiarekiko begirunea eskubide bilaka dadin, eskubide horren kontrako bortxa inolako gobernuk onar ez dezan.

110. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... boletinobss 1971 0004 Zuen begirune ta arrera onarekin, zuen otoitz eta limosnekin lagundu zuen Gotzaiari, gure Seminarioak aurrera egin dezan.

111. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... urraspide 1982 0001 Lantxo honekin gure sindikalgintzari gainetiko begirune bat egin nahi diogu.

112. 1991> bizkaiera ikasliburuak etno-test 0003 Horregatik begirune haundiarekin erabili nahi dugu bakoitzaren euskara zatia.

113. 1991> bizkaiera ikasliburuak etno-test 0003 Eta begirunez hartu ditugu.

114. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak ekonomia ituna 00022 1. Solidaritateari begirunea zor zaio, Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan zehaztutako moduan.

115. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak europabi 00051 Batasunak bere helburuak lortzeko burututako ekintzen koherentzia eta jarraitasuna bermatuko duen instituzio-esparru bakarra edukiko du, Erkidegoaren altxorra begirunez hartu eta garatuz.

116. 1991> euskara batua ikasliburuak historia eta artea/dbh 00196 Herrialdeen begirunean oinarritzen zen doktrina liberalaren aurrean, momentu honetan eragin-eremuetan agresibitate inperialista nagusitu zen, hau da, inperioen mende zeuden herrialdeetan inperialismoa nagusitu zen; mendeko herrialde hauek bezero gisa nahiz elikagai lehengaien hornitzaile gisa erabiltzen zituzten. Ekonomiaren arloan askatasun osoa utzi ordez, kapitalistek beraiek gobernuak politika protekzionistak garatzera behartu zituzten maiz, bide horretatik, beren nazioetako produktuak atzerriko produktuetatik babesteko.

117. 1991> euskara batua ikasliburuak aita santuen erroman 0027 Nikolas Vak bezalaxe, eraikin handiek eta zeremonia ospatsuek jendearen Elizarekiko begirunea areagotzen zutela defendatzen zuten.

118. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0019 Kotxedunek, oro har, ez dute oinezkoekiko begirune handiegirik izaten.

119. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00071 Bere ibilkera apartak, beti burua tente zeramalarik, harrotasunez, inguruko gainontzekoen begirunea eskuratuta zuen; erregina zen gure borda hartan.

120. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0033 - Dagokidan begiruneaz jokatzen jarraitzen baduzu.

121. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. azurmendi 0012 Buruzagiaren semea naiz eta begirune handiagoa izan behar didazue!

122. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. azurmendi 0012 Grgnnnnn!... Begirunea... Pssss!

123. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura gurutzadetara 0025 Berriz ere, Rikardoren jeinu militar apartak bere soldaduen begirune eta ausardiarekin batera lortu zuten garaipena.

124. 1991> euskara batua liturgia franmezal 00257 Eta begirune handiz Kristoren odola edaten du.

125. 1991> euskara batua liturgia abendualdia 00082 Hara, geure barruan ditugun jarrerak: poza, Jainkoaganako begirune eta maitasuna, itxaropena, fede bizia.

126. 1991> euskara batua literatur prosa i. garbizu 00121 - Begirune handiagoa Nicanor jaunarekin.

127. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00056 Herrian gurasoei zor nien begiruneagatik joaten nintzen mezatara.

128. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00140 Edozein serorari zor zaion ospe eta begirunez ordenadorearen erraietan utziko ditut han barreiatu ziren hainbat eta hainbat zirto eta ditxo anker bezain lotsagarriak.

129. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00196 Haatik, sinets nazakezu, ez nuke instant batez ere dudatuko sakrifizio hori zuri eskaintzeaz, eta gutun horiez gabetua izanaren doluak amore emanen lioke zuri dizudan begirunezko adeia zuri frogatu nahiari; zernolako ahaltsuek bararazten naute ordea, eta segur naiz zuhaurk ere ez dituzula gaitzetsiko.

130. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00072 (...) bereziki hunkigarriak zaizkit margo horiek, eta horietan ikusten dut inon baino argiago Lautrecen begirunea eta finezia.

131. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0203 Bere liburutegi erraldoiak kultur munduko guztien estimu eta begirunea jasotzen zuen, (...)

132. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0014 Legeari begirune handia ziola eta, isilik joan zen Danny.

133. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0015 Begirune handia zion Dannyk legeari.

134. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0017 - Bai, noski... berria zabaltzea nahi duk erran zuen Mack Wingatek begirune gorrotagarriaz-, (...).

135. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: piarres larzabalen idazlanak vii: oroitzapenak, 5-8 00006 Nire adiskide Piarresen idazki horiek guziak begirune handirekin hartu ditut eta ahal bezain zuzen kronologiaren arabera ordenatu. Aitortuko dut, gertakari berak bizi izan ditugulakotz, harek eta nik, bereziki Hazparneko urteetan (1939-1951), ohar bat edo beste tartetik sartzeko gutizia jauzi zaitala, han hemenka, bainan ez, ez naiz ausartu.

136. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. oñederra 00141 Istorio bakoitza, oinohar bakoitza, galdera bakoitza, ispiluaren zati bat: gure nortasun hautsiaren zatiak. Sacksek aurrean jartzen dizkigu bere gaixoenganako erakusten duen begirunezko maitasunaz, plazerraz irakurri eta eroso hausnar ditzagun.

137. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. leizaola 00081 Tolerantzia osoa izan behar da eta ez partziala. Ezin daiteke etxean tolerante izan eta etxetik kanpora intolerante. Tolerantzia maila ez da neurtzen, hain zuzen ere, kidekoen direnekin duzun adeitasunaren arabera; baina bai ostera, desberdinekin, kidekoak ez direnekin eta adiskide ez direnekin duzun begirunearen arabera.

138. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. barandiaran 00026 Lorpen bakarra, antza, Campionek aipatzen zuena zen, hau da, lekukotasuna ematea herriak baduela bere hizkuntza, zeinaren alde abertzaletasunak euskal lur honen seme bastartek ukatu dioten begirune eta maitasuna exijitzen duena. Soilik lekukotasuna.

139. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ae ituna 00164 5. Eraso gehiago egiteari aurre hartzeko eta horiek egin dituztenak edo oraindik egin ditzaketenak zigorrik gabe geratzea galerazteko xedez, indarkeria erauzteko jaurlaritzaren eta epai-agintaritza ezberdinen arteko nazioarteko elkarlaguntza ezinbestekoa dela sinistuta gaudela ematen dugu aditzera; elkarlaguntza horrek nazioarteko harremanak araupetzen dituzten sortarauen eta giza-eskubideekiko begirunearen arauerakoa izan beharko bait du.

140. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ae ituna 00164 6. Indarkeriaren erasoen aurka egin beharrekoa den Legezko Erresumaren aldezpena legeei eta orohar giza-eskubideei begirunerik hertsiena izanezkoa izan dadineko ardura izateko hitza ematen dugu, era guztietako indarkeria gaitzesten dugun sendotasun beraz, sortarau horiek zapaldu daitezkeeneko jazoerak ere salatzeko eskubidearen jabetzat bait dauzkagu gure buruak.

141. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00031 Toki guztietan Konbentzioa hartzen dute aldi berri baten hasieratzat, eta honetatik abiatuta, eskubide eta askatasun demokratiko sorta baten indarrez, adingabeei begirunea izateko eta bere partaidetza onartzeko esparru bat aitortzen da.

142. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak garapen etiko-morala 00033 Elkarrekiko konfiantza, adiskidetasuna eta begirunea dira balio nagusiak; taldekotasuna indartzea eta iraunaraztea taldekide bakoitzaren erantzukizuna da.

143. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak garapen etiko-morala 00033 Gizarteak bere araupidez (konbentzionalki onartua izan dela suposatuz) agintetzara eraman dituenei begirunea zor zaie gainera.

144. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak garapen etiko-morala 00037 eta honelatsu adieraz daiteke balioen artean sortzen zaion gatazka: lagunekiko fideltasuna eta irakasle berriarekiko begirunearen artekoa.

145. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. haranburu 00096 Kanpoko arauekiko gehiegizko begirunea azpimarratzen denean, besteengandik bereizia den nortasunik ez da garatuko.

146. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. rekalde 00106 Hala eta guztiz ere, alde batekoek eta bestekoek aitortzen dute erreferendumaren emaitza begirune osoz hartuko dutela.

147. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. sudupe 00016 Gaur egun ez gara probidentzialistak, ez esentzialistak, nahiz tradizioari begirunea eta lotsa ekarri edo aldarrikatu bederen, historizismoa ere ez dugu estimu handitan; alabaina, euskal herritarron borondatean oinarritu nazio irekia eraiki nahiko borrokan, jeltzaleek 1936ko gerra aurrean aurkitzen zituzten oztopoekin egiten dugu topo, ezker eta eskuin espainolzale zentralisten esentzialismo eta historizismoarekin.

148. 1991> euskara batua saiakera-liburuak landaturismo 1999 00039 BEZEROEN JOKABIDEA. Bezeroei Landa Etxeetako instalazioak zaintzea eskatzen zaie, hala nola jabeekiko eta orohar inguru kultural eta naturalarekiko begirunea izan dezatela.

149. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. mangado 00060 Ez zen maiteena izan, baina begirune haundia zaio eta ulertua izan da.

150. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00229 Txinako legeek diote enperadoreari begirunea galtzen dion edonori heriotza-zigorra eman behar zaiola.

151. 1991> euskara batua saiakera-liburuak finantza zuzenbidea 00120 Bestalde, Administrazioaren langileek begirunez tratatu behar dute zergaduna.

152. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. arana m. 0429 Jose Antonio Agirre Lekube Lehendakari hautatua izan zenean, zegokion begirunezko bisita egin zion Azkuek Carlton Hotelean, eta Euskaltzaindiaren lanez ondo konturaturik, zera esan omen zion Agirre jaunak:

153. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. cillero 0005 Bestalde, aipatzekoa da nolako begirunea lortu duen idazle goiztiar eta patxadatsu honek gazteen artean bere lanen egiatasunari esker.

154. 1991> euskara batua saiakera-liburuak islam-a 0020 Jesusen ama Mariari begirunea diote.

155. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urgell 0396 Azkuek eta gainerakoek zaharkiturik ikusten zuten aurreragoko jarreratik aldentzeko eta bereizteko gogo bizia zeukatela begibistan dago, idazle eta idazlan zaharrei izan ziezaieketen begirunea gora behera; honek ez du azaltzen, ostera, zer dela eta erabili behar den, haiengan bete betean sinistuz, bereizi-nahi hura aurreritzi gisa heurak definitzerakoan.

156. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eusko ikaskuntza 0011 Horretarako, plataforma kultural suprapartidista batek izan behar zuen instrumentu, baina hau ez apolitikoa, erlijio katolikoari begirunea izango zion baina ez zen konfesionala izanen, eta erreformista gai sozialen tratamentuan.

157. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eusko ikaskuntza 0023 Bere bideari beti leial, Lehendakari izendatu berria zela, Elkarteak bere iharduerei berrekin ziela adierazi zion begirunez Erregeari, eta gure herriaren helburu tradizionala,..., bere aintzinako nortasuna berreskuratzea da, bere tradizioak, bere ohiturak eta eskubideak, aurreko Erregeek mendez mende aitortu zituzten legez helarazi zion.

158. 1991> euskara batua saiakera-liburuak oroitid 1995 0079 Aurreko urteetan bezala, eta beti bere baliabide urrien mugapean, saiatu da batzorde hau onomastika alorreko euskararen jagote-lana egiten, batez ere herri-administrazioetakoek onomastika alorra begirunez eta legeari so eginez erabil dezaten.

159. 1991> euskara batua saiakera-liburuak argi idazteko 0011
- Tratamendu formula zaharkituak: Jaun/Andre Txit Prestua, Gorena, Argia...
- Zenbait agur-mota: ... nire begirunerik leialena eta zintzoena adierazten dizut.
- Nolabaiteko morrontza erakusten duten formak: ... baimena emateko erregutzen dizut, otoi.

160. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrazakeria 0016 Gidaliburu honen xedea ez da baliabide horiek ezagutaraztea soilik, gu eta besteak hobeto ezagutzea ere lortu nahi da, baita harreman horiek elkarri aberasteko eskaintzen duten baliabideez nola baliatu ere, beti ere berdintasunari eta diferentziei zor zaien begirunea kontuan hartuz.

161. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0007 adei. iz. (*1905, 1920). 1. Norbaitenganako begirune edo onginahia; jendetasuna, adeitasuna.

162. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0163 Hain zuzen, ainoen erlijioaren gure aditu nagusiak, John Batchelor elizgizonak, gurtza gisa deskribatzen du argi eta garbi ainoek hartzari dioten begiruea, eta zera dio, animalia hori haien jainkoetako bat dela ezbairik gabe.

163. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0163 Ez da harritzekoa, beraz, hain ongile handia begirune handienaz eta xeratsu hartzea.

164. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. san martin 0043 Berak faxismoa jerarkia, tradizioa, autoritatearekiko begirunearekin identifikatzen du, Erroma eta Aintzinatasuna oroitzen pozten zen eta katolizismoaren nahiz monarkiaren aurka borroka ausartagoa egin beharko lukeen mugimendu batekin.

165. 1991> euskara batua saiakera-liburuak mundua 1993 0197 Uruguay-ko Mahaiaren eztabaidetan kontutan hartzen ari diren zuzenketak, gai honi dagokionez GATTek NAFTAK baino ingurugiroarekiko begirune gehiago izatea lor dezakete.

166. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. de txurruka 0199 Erromatarrek heleniarren eta semiten eskubideek ziranei begirunea izan zieten eta gainera lurralde edo tokizko izakeradun legegintzazko neurriekin euren geroagoko aurrerabidean eskuhartu zuten.

167. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. perez 0102 Jokamolde gaiztoaren sustraia benetako arrazoi sendorik gabe bigarren agerraldi hobetuan (hura ere) oinarritzeaz gain idazleari izan ez dioten begirunean datza.

168. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0176 Baiñan, eundaka urteren epe luzean kondaira oiek danak zalantzarik gabe egiazkotzat artu dituzten, eta orregaitik kristautasuna euskaldunen artera aurreneko mendean sartu zala uste izan duten millaka eta millaka kristauei, merezi duten begirunerik galdu gabe, uste onean atzipeturik ibilli dirala noski, esango nieke nik.

169. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0176 Begirunerik galdu gabe, ori bai, zaborretik urrea bereizteko, ez bait zuten aiek guk aiñako adiontasunik izan.

170. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gte 0005 Eta euskaraz idatzi badu ere, euskaldunok elebidun izan behar garela erantsiz, eta erdarari begirune handia ekarri behar diogula ohartaraziz.

171. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1992 0004 EAJren subiranotasun politikoa errespetatzen duela eta alderdi jeltzaleak Ajuria Eneako Itunari begirunea diola gaineratu zuen.

172. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1992 0003 Gatazka honen inguruan eraiki den distantzia zinikoa puskatzea, herriek nahiz pertsonek beren kabuz erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzea, barne hartuz etnikoak edo erlijiosoak izanik ere gutxiengoekiko begirunea, gerrako biktimentzako laguntza humanitarioa nola instituzio eta entitateen aldetik gerraren kontrako jarrera bat bilatzea dira, besteak beste, hainbestetan elkartasuna adierazi duen Euskadi honetan jadanik has daitezkeen zenbait ekinbide.

173. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1993 0018 Eta eskubide hauei dagokien esparruan indarrean dagoen legezkotasuna begirunerik haundienarekin zaintzearen alde dagoela.

174. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1994 0003 7.- Mendia begirune haundiagoz erabili eta ustiatu dadin kezkarazteko eta informatzeko lanak bultzatzea beste herri administrazio batzuekin nahiz gizarte agenteekin batera, behar diren jarrerak aldatzea posible egiteko bai mendiak ematen dituen ondasun eta zerbitzuen erabiltzaile eta kontsumitzaileengan bai eta izadiaren baliapideetaz baliatzen diren komunitate, enpresa eta profesionariengan ere.

175. 1991> sailkatu gabeak egunkariak p. ituarte 0012 Eta prozesu hori maitasunean ezin bada egin, gorrotoaren zauriak eta ulertezinak ez baitira egun batetik bestera ezabatzen, elkarrekiko begirunean behinepein.

176. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.a. arrieta 0012 Ebanjelioak eta elizak familiaz beti eman dizkiguten irakaspenak: ezkontza, eta kristauontzat ezkontzako sakaramentua, zein den gauza ederra eta baliosa; hitza hitz dela, eta biziko laguntzat hartua denari zor zaiola leialtasuna, azken orduraino: haurren munduratzea, eta haien hezitzea, esan nahi baita haunditzen laguntzea, begirunea eta elkarrizketa zabaltzea, elkar-laguntza eta maitasuna sendotzea.

177. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Ez prefet karguaren begirunez, bistan dena, baina hilketa horrek Frantzia desafiatzen baitu eta hori hirriskuz betea dela baitaukagu.

178. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goierritarra 1998 00008 Ordiziako eskola publiko oso-osoa ahalbidetu duena (2-18 urte bitartean), eskolaurreko eraikinaren handitzea, DBHrako eraikin berria... XXI. mendera goaz eskola herritar eta euskaldunaren islada bilakaturik, honek esan nahi duen guztiarekin: aniztasunari begirunea eta, gizaki ororen balorazioa.

179. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1992 0006 Irakurleak Ezer Baino Lehen ipuin-liburua irakurri ahala irribarre eginez gero pozik legokeela esan zuelako haserretu egin zitzaion kritiko bat, irakurleenganako begirunerik eza zela eta hura esatea.

180. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1992 0006 BEGIRUNERIK EZA.- Errespeturik eza. Falta de respeto.

181. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jakingarriak 1991 0014 Halaber, haurraren ingurune fisiko eta soziala gauzatzen duten elementu eta sistema ezberdinen balorazioa, zoinketa, begirunea eta jakin mina bultzatzeko posibilitatea du eskolak.

181 emaitza

Datu-estatistikoak: