XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa e. gorostiaga 0050 Erritik apur bat urtenda, bakartasuna bakarrik ikusten da, atxa ta mendi tontorra, burrutz aundiak eta arri ikaragarriak bakarrik begiztetan dira, lurr latza agiri da, ta bedarrik esatekorik eztago, aretx zarrak eta arteak bai ugari.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa baizk ipuin 0006 Askotan, eguzki odoltsuba mendi-ostietan jasten zanian bere azken-izpijak ibarr-sakonera bidaltzen, geure artzaintxubak begizten ebala, otoi samurra bere ezpanetatik Goiko Jauna'gana igoten zan, bere guraso-aldez eskatzen; eta sarri, otoi-egijala ulu uzuba entzuten zan, eta lasterrtxe otsua agirtzen zan antxe.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1904 0001 Begichtatzen dut brau.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibarg 00004 Edo mendi tontorretik bere aberria begistatzen daun bideztia lez.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0058 Adibidez, etenbage arian ari dan ekaitz-erauntsia, goitik beraño erortzen dan dorrea, uztaiak iaurtitako gezi beldurgarria, adimen utsaren begiz egonean egon daudela begiztatzen zaizkigu.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak or 0014 Bijoa gero jakingaien edertasunera, beti eder garaiagoaren billa, ez baten menpeko geldituz, edertasunaren itsaso baztargabean barneratuz, eta olako jakite ugariz unitu ta indartuki, begizta beza jakite bakarra, eder-jakitea bere baitan.

7. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak txill hetah 0063 Beltza eta hutsa begiztatu ditut gaur Lurraren inguruan.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak aranzazu 1964 0315 Mendixka baten gañean tinkotuta ikustoki bikaiña da, Aramaxo'ko auzo guztiak begiztatzen bait dira.

9. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lfn 0003 Beraz esan nai nizuteke zertan, Euskaltzaindiaren iritziz bederik ez banaiz enganatzen euskera nolakoa orain dan eta lenago izan zan begiztatzen duten jakintsuak, eta aren jatorria billa dabiltzanak, euskeraren zaintzalleak eta begiraleak diran, eta aen sartzea Euskaltzaindian ez dan bidegabezkoa, ez badarabillate ere euskera beren lanetan.

10. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia lf 0345 Hantche larre baten aldean arthalde bat baitzen,
Itzuli-mitzulika dio gainez-gain behatzen,
Eta bildotch andana baten artetik
Batto badauka laster begistaturik:
Ederrena,
Gichenena,
Ardi gazte eta gothor baten ume lehena,
Hots artzainak herriko aphezarentzat zaukana.

11. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0161 Gero, ganbarako bere lo-gelara joan zan, eta burusi ta izara barriakaz atondutako oera sartu aurretik, antxiña baten egin oi ebanez, leiatillan zear baserrien argiakaz zipriztindutako Gernikalde'ko zabaldi ederra begiztatu eban.

12. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak b. de arrizabalaga 0043 Hareen guztien arteko ahaltsuenak, bere erreinuetan eguzkia etzuten ez zala benetan esan egian harako Felipe II garrenak, beste Jaunek ez ainean lotsea gorde eutsen bizkai aukeramenei, kasu bakotxean foru arauak zehatz bai zehatz bereak izan eitezela begiztatuz.

13. 1969-1990 euskara batua antzerkia zubk 0016 Erantzi diranean eta billoiz-billoizik ur ondora dzanga egitera urreratu, batek nire kapela potozorri oneri ezin eutsita ez nau ikusi edo igarri ba? Jakiña, kapela jantzita euki ezik, buru soilla agirian, eta... Iño? Mutillak dira ba eurak olakoetan inguruak ez bigiztatzeko.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0106 Ondoren begiztatuko ditugu.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0066 Poltsikoan makurtuta, zulotik begira, handik hirurehun bat metrotara bildurik zegoen erraldoi taldea begiztatu zuen.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. uranga 0109 - Ezeren berririk ba al zegon? - Julen gora igo dun itsasontzia zaintzera; zerbait begiztatzen badu, deiadar egingo din.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0044 - Gure begiak ernai daude Balea Zuria begiztatzeko eta gure arpoiak zorrotz Moby Dick-entzat!.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0100 Baina haiek ziren Moby Dick begiztatu genuenetik lehenen hurreratu zitzaizkigunak.

19. 1969-1990 euskara batua poesia j.g. etxebarria 0034 Zure hazpegiak irarri indarrez,
lurrera ditzadan ezpalak oro,
lur-neu-zalekeri huts eta ero,
begizta zaitzadan zuhaur zarenez.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0017 Azaroaren bostean udaren hasiera alde haietan, eguraldia oso lainotsua zelarik, harkaitz bat begiztatu zuten marinelek, untzitik kable erdiko tartera; baina haizea hain indartsua zenez, zuzen-zuzenean bertara eraman gintuen, eta berehalaxe zartatu untzia.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0012 Zeure begimiran duzu, ezta?, orain izar goiztiar horrek nola agurtzen nauen begizta dezakezu, bai, laguna, bai, Artizar da, goizero etortzen zait nire ernatzean laguntzera eta ñir-ñir egiten dit irritsu, aurpegi zabal, pozkatu egiten nau, benetako adiskide dut, adiskide mina.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0021 Arraunen pibortak olatuen kadenzia geldoarekin gora eta behera begiztatzen ditut bakarrik, eta ez naiz atrebitzen beren planotik aldenduz begiak harengana hurbiltzen.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0021 Begiak jasotzen atrebitzen naizenean, agian pibortek nire bista aurrean abandonatzen ez duten dantza kadenziotsuagatik, edo ur azalari gora darion baporeak eraginda itsasoa irakiten dagoela esanen litzateke oso urrutitik bezala begiztatzen diot ademan biguin batetan buru atzera jasotzen duen beso doblatua.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0068 Amak, aitak eginiko zeremonia berdintsua errepikatu ondoren, sira berria sartu zion galtzerpean eta eskuetara egunkariz bildutako pakete txukun bat, lokarri kibiztatu eta guzti, eman zion.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0131 Une batez lehenengo karlistadan bezain gazte begiztatu zuen andrea.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa n. urbizu 0049 Begiek isuritako malkoek, beraien bizitza luzatu nahian edo, masail, ezpain eta kokotza laztanduz, poliki-poliki egiten zuten bidaia eta une hartan, leihotik begira nengoelarik, handik begiztatzen nituen haurrak bezala jolastu ahal zen anaia faltan somatzen nuen....

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0035 Herrian sartu orduko ikusi zituzten lehenengo haurrek eta, etxera iritsi zirenerako, hantxe begiztatu zuten amona, lasterka beraiengana....

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0005 Kasinoa ez zuten oraindik bereganatu, baina zeuden lekutik, han behean dagoen Bilbo begiztatu zezaketen.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0067 Inozoaren sagarrondo eta aranondotik pasa ginen, mendira perretxiku bila gindoazelarik bihotza altxatu nahian zehazkiago, eta sasi artean, baserritik ikusten ez zen leku batean ezkutaturik, fruita-zain bitxia begiztatu genuen, upeltxo bat ardo edaten.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. etxaniz 0085 Adin honetan ezagutzen dituzten liburuekin jolastea atsegin zaie, eta horrela Teo edo Ibai-ren liburuak begiztatzea oso gogokoa izango zaie.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. xarritton 0104 Dena den, Piarres Lafitteren idazlan guztien zerrenda begiztatzen dugunean, bi artikulu ditugu aurkitzen, soil-soilik, filosofi gaiak darabiltzatenak zuzenean.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak l. haranburu a. 0012 Baina, oldezko agermena (begiztatu eta jokatu) teknika honen lan-tresna berriak eta egokiak eskatzen ditu.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0161 Baina holakorik esaten duena zera hontaz ahazten da: historiazko lan jatorrenean ere, fisikazko edo biologiazko bilakaerak begiztatzean eta miatzean haina barruntatu ohi direla gertakariak, norbera berauetatik aldenduaz eta berauek eskuperatuaz eta kontrolpetuaz.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0082 Eta hiru astez zamalkatu ondoren, Paris-ko harresi eta dorreak begiztatu zituen, hango apainduriak liluraturik.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0014 Gunnbiorn-ek noizbait begiztaturiko lurraldearen bila abiatzen zela bere gizonei esan zien.

36. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0030 Aldika, radarrarekin begiztatzen naute; beste aldietan, ordea, itxasoz-itxaso, beribil egalariekin, nondik atzemango nauten or dabilzkit.

37. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0030 Bale begiztatua, bale eskuratua!.

38. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0108 Egun-sentian begiztatu zituzten abelgorriak eta euren zaitzailleak eta aurre-artu zieten, beraiekin zer-ikusirik izan ez ba`zuten bezela.

39. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa e.j. zubillaga 0023 Beste ogei bat urte igaro ondoren, nik euzkeraz zerbait idatzi nai, eta lantxo au idazten asi baño lenagotik, ibillialdi zorrotza egin bear, aspaldikoak eta oraigoak aitatzeko aldedan bezela, ta diranak diran bezela adirazteko begiztatu bear, Constitución`go auzoa.

40. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0293 Mendi-multzo ontako gaillurrak ugariak eta ikuspegi ezberdiñetakoak dira; mendigoizale bakoitzak aukera dezake berari geien doakion auetako bat: mendi-saiets belartsu ta legunetik igotzea batetik, edo-ta malkar-igoaldia inguru arkaiztsu basatietatik, laztuta dauden ertz pitzatuen gaiñetik ibillaldiak egitea bestetik; auek, zapalgune sakonetako zokotik igotzen dira, illargi zoruaren tankerako lurraldea begiztatzen ari zerala irudituko zaizu.

41. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa l. etxezaharreta 0040 Hola etorri zen. Arats batez, argia piztean, Reeves andereak lavaboaren gainean bere zilueta begistatu zuen, bere soa hauteman.

42. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa b. mendisco 0084 Emeki egin zezakeen gauza bakarra... zonbait xorta ixurtzerat utz beldurrez baso arnoaren artarekin altxatzea, eta basoa barna leihoko argia begiztatzea.

43. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa b. mendisco 0129 Ikaragarriko oihuak bota zauzkigun, eta bere harma bizkarretik hartu eta begixtatzen hasi zitzaikun.

44. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herrizh 1988 0001 Zer plazerra harat heltzean, horgo bi artzainen ongi etorria, eta zoin ongi prest ezarriak zituzten gauzak, ongi etorri hoberenaren egiteko: lehenik deiz korala berriaren ikustea; gero antzu koralean zauden artaldearen begistatzea: ez baitira guti gustatu ardi muturbeltz eder horien ikustea.

45. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Ondarrean Erzaintzaren elikopterak begistatu ditu Malloa aldean haien gorputzak eta handik atera Nafarroako ospitalerat eremaiteko Iruñearat.

46. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arregi 0001 Aldiak aldatu dira ta gaur eguneko bizimoduak begiztatzeko ordua eldu jaku: gaurkotasunaz, oraingoaz, konturatu bearra dogu.

47. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0002 Herriko zaharrenek be ez eben lehorraren muga inoiz begiztatu eta gehienik be olatuek itxasatxaren aurka egindako hausketaren hotsa heldu jaken belarrietara arbaso aukeratuei.

48. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0002 Oraindino be egunak eta egunak emon nebazan uger egiten, ito beharrean, inguruan urik baino begiztatzen ez nebala.

49. 1969-1990 zuberera antzerkia casve petteb 0081 Basabûrûko Xaxia,
etxalteko prima huna,
begistatzen dû aspaldian
bildû naiz bere gana.

50. 1969-1990 zuberera antzerkia casve sgrazi 0170 Gora beheretan ere
izanik lanhapeguak,
Santa Grazik begistazten
deizkû zoharbi geruak.

51. 1991> bizkaiera literatur prosa m.a. mintegi 00085 Begiak iluntasunera ohitzen hastean gizaseme bat begiztatu neban bazter bateko ohantzean.

52. 1991> euskara batua ikasliburuak beleko 0111 - Beste pertsonak, hauen izakerak, egite moduak eta beren mugimendu ahalmenak begiztatu, ezagutu eta irudikatzea.

53. 1991> euskara batua ikasliburuak beleko 0111 - Bere errealitatea eta ingurua begiztatu eta somatzea eta zenbait gai, bai errealak nola irudimenezkoak, asmatu eta proposatu ahal izateko irudimena garatzea.

54. 1991> euskara batua ikasliburuak beleko 0211 Esperimentatu, bizitu dugun hori generalizatzeko garaia da, hau da, ikusitako testuinguru edo ingurune guztiak zertan diren berdinak begiztatzeko garaia.

55. 1991> euskara batua ikasliburuak m.e. ituarte 0089 Nire inguruari arretaz begiratu nion eta orduantxe begiztatu nuen bigarren fenomenoa.

56. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. cillero 0084 Izenak adierazten duenez, bi harkaitz biki dira, 300na metro inguru dutenak, eta hortik San Francisco osoa begiztatzen da lanbrorik ez dagoenean.

57. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0142 Hilobi alboetan haziak ziren loretxoak begiztatu zituen.

58. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0030 Elkarrizketa honetan ari ziren bitartean ezin zitekeen Jupiterren altaltxorik ere begiztatu, baina orain, jaisten ari zen neurrian, kakalardoa hari muturrean agertu zen eta urre gorriz apaindutako globotxo baten antzera diz-diz egin zuen oraindik gu geunden muinoa argiztatzen zuten arrastiriko eguzkiaren azken izpi gorrien eraginez.

59. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0042 Beno, ba zimurtzeko momentu berean nengoela, nire begiek zuk ikusi zenuen diseinua begiztatu zuten eta pentsa nolakoa izan zen nire txundidura nik kakalardoaren marrazkia egin nuen leku berean buruhezur baten zirriborroa zegoela konturatu nintzenean.

60. 1991> euskara batua literatur prosa i. borda 00048 Distantzia ber-bera zitekeen gauaren minean, begiak itxirik, geltoki ahantzietan masturbatzen ari ziren zaharren so kulpableak zeharkatzean, edo metroko jargietan emazte nahiz gizonek kideen zakilak goseti murtxatzen begiztatzen zirenean, arpegiak inguratuz.

61. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00024 Nire agentziaren taldeko erromesak begiztatu ditudala iruditu zait, sorbaldan Interpax bidaia poltsa zuri bana daramaten pertsona nagusien taldea ilaran ikusi dudanean.

62. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00114 Mendibideetan doazen ibilgailuak kontrol puntuetatik begiztatu ere egiten dituztela egingo nuke.

63. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0203 Zenbat bazter zoragarri begiztatu gabe nire banitate-egarri itzelarengatik!

64. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0051 Ontasun eta zorionera bihurtzea begistatu nuen, salbazioa.

65. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0119 Itxi eta berriro zabaldu dituenean Adelaren paparraldea begiztatu du, hantxe, bere saihetsen aurka estutzen, gaztainkara igartzen diren ditiburuak sendo eta tente, urak eragiten dion larru-ikara berberak gailurrera etorrarazten bait dizkio haiek.

66. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0143 Geltokirako bidean botikadenda madarikatua begiztatu eta begiak leihotik aldendu guran igaro da, gizagorputzaren barrualdeak erakusten dituen manikia ez ikustearren.

67. 1991> euskara batua literatur prosa m. garikano 0122 Begira, orain hiru urte, beste itsasuntzi batean nintzela, uharte hau begiztatu genian.

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zuberogoitia 00140 Chek, berriz, arroilaren muturreraino eraman zituen gainontzeko borrokalariak, bertan gauari itxaroteko. Iluntasuna lagun, haitzetan gora igo eta handik ihes egiteko modua izan zezaketela uste zuen. Ez zen horrela izan. Goizeko hamaikak eta erdiak aldera soldadu batek guardia egiten zegoen Aniceto gerrillaria begiztatu eta hil egin zuen.

69. 1991> euskara batua saiakera-liburuak matematika 1998 00017 Hala trompe-l'oeil delakoetan, nola freskoetan edo nonahitik begiestatuta ere, ikusleari so daudela diruditen erretratuetan, joko hutsaren aurrean gaude beti eta beti. Helburua ez zen natura zehatz-mehalz irudikatzea, ilusio optikoa sortzea baizik.

70. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arregi 00017 Descartesek ez zuen esan nahi beti amets egiten dugunik; bakarrik azpimarratu nahi zuen ez dela zentzugabea, ernai gaudela behaturiko objektuak, ametsetan begiztatuak bezalaxe, irudimenaren errepresentazio soil gisa kontsideratzea.

71. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. mangado 00015 Noizean behin tenore zehatz baten gorabeherek dakarzkite; beste batzuetan begiztatzen dugun aurpegian agertzen zaizkigu, oroimenaren biraketa-higiduraren ondorioz.

72. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. murua 00015 Ez genuen sekula zuri bat begiztatu.

73. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. murua 00035 Inoiz baino urrutirago heldu bide ziren handik urtebetera, bazenik ere ez zekiten itsasoa begiztatu baitzuten Sonora estatuko lurretatik: Laku itzel bat, ikusmira heltzen zena baino areago zabaltzen zena.

74. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 00067 baina horiek objektuari horrelako den heinean esentzial baitzaizkio, aldiz, subjektuari horrelako den heinean objektua esentzial baitzaio, subjektutik abiatuz aurki litezke haiek, h. d. a priori ezagut daitezke, eta horri dagokionez bien muga komunak begizta daitezke.

75. 1991> euskara batua saiakera-liburuak finantza zuzenbidea 00232 Zerga-bilketa organoek ere egiaztapen eginkizunak erabil zitzaketen zordunen ondasunak zein eskubideak ikertu eta begiztatzeko.

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak finantza zuzenbidea 00232 Modu horretara, subjektuek euren betebehar eta eginbeharrak zehatz-mehatz bete dituztela begiztatzen da; eta, hala ez denean, egoera erregularizatu egin behar da.

77. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. intxausti 0320 Liburuari prepeziozko sarrera egokia eman zaio, Pirinio inguruaren mendebaldeko Komunitateak Antzinate Berantiarrean eta Lehen Ertaroan (VI-X. mendeak) tituluarekin (48) LARRAÑAGA 1992: 7-34. Hitzaurre honen harian doa, noski, ondoko azalpena, eta bertan mugatzen da liburuak begiztatu duen eremu espazio-tenporala (13-32. or.).

78. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0068 Hemendik segitzen da, ezen sentimenezko intuizio-modu hau bakarrik begiztatzen duten proposizioak izango direla posible eta baliozko sentimenen objektuei buruz, eta berebat alderantziz, alegia a priori posible diren intuizioek ezin izango dituztela inola ere gure sentimenen objektuak besterik begiztatu.

79. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0102 alegia, aipatu printzipio horiek zuzenean begiztatzen dituztenak ez direla fenomenoak eta hauen erlazioak, eta bai esperientziaren posibilitatea, non fenomenoek horren materia soilik osatzen duten, baina ez forma;

80. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0102 h. d. balio objektibo eta unibertsaleko proposizio sintetikoak begiztatzen dituzte, non esperientzi judizioak hautemapen-judizio soiletatik bereizten diren.

81. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0163 Kz.eko 82-1 artikuluan esaten den bidegabeko abandonuak, zehatz eta mehatz, bizitetxea begiztatzen du, hau da, ezkontzako elkarbizitza egitateaz gauzatzeko erabiltzen den leku fisikoa 3 Hala ere, autoreren batek, Doralek, badirudi oraindik ere ulertzen duela, ezen abandonu-kontzeptuak besarkatzen duen supostua areago dela asistentziako betebehar esentzialak bete gabe uzten direnekoa, seinalatzen baitu aipatuz doktrina jurisprudentzial bat, linea beretik zebilena eta ezkontzako bizileku-kontzeptua, bai zentzu fisikoan eta bai zentzu moralean, kontsideratzen zuena (1974ko azaroaren 18ko Epaia), ezen autu honetan egon daitekeela ezkontzako bizilekuaren abandonua baita arau-urratzailea bizilekuan egonda ere, baldin eta etxea bera abandonatu gabe ere sutondoa (hogar) abandonatzen badu. Oraingoko beste Epai batek, 1983ko otsailaren 10ekoak, intzidentalki begiztatzen du ezkontideen bizilekutik urruntzearen kontzeptu zabal bat, hau da, ezkontzako helburuak betetzeko beharrezkoa den elkarbizitza hausten ez duena.

82. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0163 b') Desleialtasunak mamitzen duen bananketa-kausak ezkontza-obligazioa ez betetzea begiztatzen du, zeina Kz.eko 68 artikuluak ere ezartzen baitu positiboki eta aurreko Zuzenbideak baino zabaltasun handiagoarekin konfiguratzen, bada Zuzenbide zaharrak murrizkoiki adulterioan konkretatzen zuen hura.

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0460 eta neurri judizialak, eduki komun bat begiztatzen dutenean baino emeagoak izanik ere, eta ezkontide bakoitzak bananketako erregimenean daukan askatasuna gehiago errespetatuz ere, ondasun guztiak besarkatzea, zeintzuen administrazioa, epailearen ustez, mugatzea komeni den, edukiaren osaera ikusita gero.

84. 1991> euskara batua saiakera-liburuak artistas 1995 0024 Esteban Casado-k 1876ko dokumentu garrantzitsu bat ezagutarazi zuen, zeinak begiztatzen baitu Italiako gobernuak eta Espainiako Koroak elkarren artean egindako tratatu bat, posible egiten zuena oin berriko eraikin bat Akademiarentzat jasotzea, gure herrialdeak elizaren eta tempiettoren gain egikaritutako patronatoa aitortu ondoren.

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskal margolariak 0104 Osotasunean paisaiaren deskripzio naturalistagatiko ardura handia erakusten du, errepresentazio zehatza egiteko joera azalduz batera, aurre-aurreko landareak begistatzean nabaria denez.

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0017 Lotespen juridiko honen asmoa berebat ageri da testuan sartu den klausula derogatorio batean ere, aurreneko aldia baita horrelakorik gure historia konstituzionalean; nahiko zabala da klausula hori eta begiztatzen du, ez bakarrik erakundeen oinarrizko erregulazioa, honen lekuan erregulazio konstituzional berria sartu baita zuzenean, baizik eta, orokorki, Konstituzio honen kontra doazen xedapen guztiak ere bai.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0293 Azkenik berebat begiztatu behar da, etxebizitza duin eta egoki bat edukitzeko espainiar guztiek daukaten eskubidea, KEko 47 art.an aitorturik dagoena.

88. 1991> zuberera poesia casve bortûzale 0046 Makila bere zokotik elkitzen dû;
franko hon date hirugerren zanko bezala.
Bi banba eginarazten deio sûkalteko zoladûran.
Zur kente honekoa da,
elorri xuritik berezia.
Aspalditik begistatzen zûan zerrailûan.
Besteen erdian xûxen eta txût zagon.
- Sûdûr hona ûken nûan, bildû nûanean.

88 emaitza

Datu-estatistikoak: