XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera liturgia m. jimeno 0042 Gaur Icusten dan Eliz arrigarri au eguiñ zan lenengo Elizachoa bere barruban, erdiyan, artzen zuala, Eliz-nagusi edo Catedralac beren coroac artzen dituzten bezela, bere pillarien arteco lauren erdiyan, eta bera da Excelsisco Miguel santubaren talluntz edo imagiña beneragarriyaren Elizchoa beress edo apartia.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or mi 0055 Bi lore ditin, bata bestearengandik bereix, txapar bakitzetan, eta ibaiaren ondarrean.

3. 1940-1968 lapurtera-nafarrera ikasliburuak nere lehen katichima 0054 Ifernuan sofritzen da, Jainko maitearen eta haren familiatik berech izateaz.

4. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa je gh 1964 0338 Ez ditake izan maltzurkeria likitsagorik Populiak berex daude, bakotcha bere zedarrien barnian, bakotcha bere lurrari atchikia, bakotcha bere lurrak eta zeriak emaiten daizkoten aztura eta jaidurekin, bakotcha bere buruzagien meneko, bakotcha bere sinesteen jabe.

5. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0054 Ez da, egia erran, deusetarik berech egon: haren ahotik mintzatu dira odol judua eta hamazazpigarren mendea; bainan, odol ala mende, biak bere baithan beretu eta berritu zituen bere jeinu bereziari esker: auzoen eta etxekoen asmu erranak bere askan orhatu zituen bere lemamiaz, emaiten ziotela urthez-urthe gogo hainitzen inharros'teko edo bederen hunkitzeko indar miresgarri bat.

6. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak soeg 0127 Egonen dira animalea eta gizona elgarretarik behech.

7. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Amiketako elgetan, lur achala ezinago mehats da: lehen, oro bazkagia zien eta ordian belharzaiñek lurra aidatzetik edo lerratzetik baratzen. Bena orai, alde hetako aize gaitz eta basek aitzinian otsemaiten dire eta erhausten lur erabili arhin houra... deuse hebenko itsas-aiziak. Landes-etako hariña bezala! Hala hala Indes-tan eta African, desertia bethi antzina badoua, gaiza ororen bereizez!

8. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1956 00001 Eta zer estazione sainduak ez ditugu kurritu! On dugu segurki Jesusen oinhazeez orhoitzea, jakiteko zer gosta zaizkon gure bekatuak, eta jakiteko ere ez gaudela elgarretarik berech, ez ongian ez gaizkian!

9. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1960 00001 Badauzka bi artikulu berech, eta bi galderi nahi dute ihardets dezoguten bai bakar batez ala ez bakar batez.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.c. alonso 0059 Orduan Pedrok, bereiz harturik, haserre-antzean erantzun zion.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0010 Izkina batean, besteengandik berez, aparte, negarrari ezin eutsiz.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibk 0065 Ikasleak Jesusengana joan eta bereiz galdetu zioten: - Zergatik ezin dugu guk bota ahal izan?

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibe 0050 Pedro, Jesus bereiz hartu eta, haserreka hasi zitzaion: - Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna!

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0076 Jainkozko jatorriko sustantzia izpirituala dela dio arima kristau erligioak, gorputzagandik bereiz eta heriotzearen gainetik bizitzeko gai.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak xarb 0085 Igandetan, apezgai ez zirenak berex hartzen zituen.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0045 Zientzi-kulturarik baldin badago, horrek adierazten du eze, antzinako erakaskuntzaren alor horretatik atereaz, kultura hori gure etorkizunerako hildotik abiatzen dela; eta, hortaz, ezin daitekeala egon biziera eta giza-girotik berex.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. bergara 0053 Zenbait hotsen zailtasunaren edo ama-hizkuntzako interferentzien arabera edo ama-hizkuntzan antzeko hotsik ez dagoelako, beharrezko izan daiteke hots batzuren ahoskeran gehiago arretatzea, edo agian baita bereiz lantzea ere.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0054 Sancho VII.a Azkarraren erregetza garaian (1194-1234) Orreagako eliza eraikiko da, zeina, bereix aztertzen den, Nafarroako gotiko estiloari dagokion exenplu arrado eta bakana baitlitzan, Paris-ekin zuzenki konektatua eta oraindik oso-osotara sartzen ez dena.

19. 1969-1990 lapurtera-nafarrera bertsoak xa odol 0123 Bizkarrez dago bainan anaia du Baztan,
berex badaude ere zonbait urte hautan,
ez daude berriz ere amodio faltan,
amultsuki hartzeko elgar besoetan.

20. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1981 0005 Fraide xaharrek (egia edo ez egia, ongi pentsatua) egin zuten: gazte horien frogatzeko, behar zirela urte oso batez berex ezarri harpe zilo batean.

21. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. sein 0019 Euskal liburu, astekariak, elgarrekin berex dauzka, liturgiakoak bezala.

22. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0026 Auzia aintzin berex hartua nian eta esplikatu zioat holako aukerarik ez genuela berehala ukanen eta bon, frango fite konprenitu dik joko eñulena ateratu behar zuela.

23. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/4 00180 - Testua ondo puntuatu: komak eta puntuak; komatxoak estilo zuzena erabiltzen denean, puntu eta bereiz paragrafo berria hastean, esaldi berria beti maiuskulaz hasi, eta maiuskulaz idatzi izen nagusiak...

24. 1991> euskara batua liturgia meza liburua 00152 Opari gaizto hartan buru egiten zutenek bereiz hartu zuten Eleazar aspalditik ezaguna baitzuten eta eskatu zioten, berak prestatutako legezko janariak ekarrarazteko eta, opari eskainitako janariak ziren itxurak eginez, jan zitzala, erregeak agindu bezala.

25. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. elosegi 00448 Ez estatistika eta ez azterketa filologikorik hemen interesatzen ez zaigunez, segmentu baliokideetan desberdinak bakarrik jaso ditugu. Xehetasunezko desberdintasun formalak, euskara batuari eta azken arauetakoko normalizazioari dagozkionak bezalakoak, ez ditugu kontuan hartu. Bai, ordea, gure ustez, lexikalizazio-mailari buruz zeresana duten kasuetan. Esate baterako hitz-elkarteen artean jarraian idatzitakoak eta bereiz edo marratxoarekin idatzitakoak, agintemende eta aginte-mende, lege-gizon eta legegizon.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: asmo-iztegia, xi-xii 00012 Eta horregatik, bere horretan, bereiz ematea erabaki dugu.

27. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.e. urrutia 00073 Seme-alaba bort haiek legearen aurrean libroak ziren, baina ez ziezaieketen agur esan beren aita zuriei, eta ez zitezkeen haien ondoan eseri, dadin elizan edo ostatuan; elkarganik bereiz egon behar zuten antzokian edo festetan, zer esanik ez irlako gobernuan!

28. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00289 Bere esklaboaren kontra haserretutako nagusiak, eta nagusiaren kontra haserretutako esklaboak, elkarrengandik bereiz egon behar dute.

29. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak h. knô*rr 1612 Honako puntu hauk erabili ditu xeheki: hitz elkartuen erabilpen eremua; hitz junturako hots aldaketak: hots legeak; lehen osagaiaren amaiera -a denean: galdu ala ez; berrelkarketa; bereiz idazteko hitz elkartuak; marrarekin idazteko diren hitz elkartuak; loturik idazteko diren hitz elkartuak; marrarekin edo bereiz idatz daitezkeen hitz elkartuak; marrarekin edo loturik idatz daitezkeen hitz elkartuak.

30. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.b. orpustan 0062 Balaiteke menturaz hemen ere lehen begi ukaldiak ezterakutsan berdintasun edo bederen iduripen bat: Oihenartek, nahi izan ditu kantu molde zenbait bertsutan itxuratu, bere errepika ageriekin (I, XXV), edo bi neurtitz berex emanez (VII, XXIII), bainan bertsu guzietan.

31. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lef 0762 Bestela, ahal den guztian bereiz.

32. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lef 0773 Ez pentsa, ordea, eztabaida osoa bizpahiru puntu horietara bakarrik mugatua dagoenik: erraztasunaren izenean, hizkuntzak berak hala eskatzen omen duelako edota beste arrazoibideren bat dela medio, salbuespenak salbu beti bereiz edo beti marrarekin idatzi nahi luketenak ere ez dira tartean falta.

33. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lef 0773 Gehiago ditugu, aldiz, batezbestean bereiz idazteari hobe deritzotenak edota normalean, sintagma-eraikuntza jakin-mugatuetan, marrarekin idaztearen aldekoak.

34. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lef 0773 Ahal delarik bereiz, marra gabe idatzi nahi dutenek hiru eragozpide ikusten dizkiote, nagusiki, eguzki-lore, telebista-konpontzaile edota maiztasun-azterketa moduko marra-idazkerari:

35. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lef 0773 Guzti horrek ere eraginik badu: auzo-hizkuntza nagusi horien bereiz idazteko joera horrek markatzen digu, hein batean, zer den euskararentzat eder eta zer trakets.

36. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lef 0795 Mezu-igorlea saia bedi, halakoetan, irakurleari informazio osatuena ematen: berrelkarketa horren muin-muineko bikotea zein den garbi adierazteko, bereziki, hobe izango da bikote hori marraz lotzea eta bestea bereiz ematea: kale-garbiketa zerbitzua, gizarte-segurantza saila, foru informatika-elkartea, (Kaliforniako) adimen-heldutasun testa.

37. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lef 0817 Bereiz idaztekoak dira partizipio + berri modukoak: amaitu berri, ikusi berri, iritsi berri, eraman berri.

38. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lef 0828 1. Harri zilindro gisakoak bereiz.

39. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lef 0828 Sintagma-burua lehen osagaia denean, eta bigarren izenak adjektibo-lana egiten duenean, hitzak bereiz idatzi: hitz iratxo, bertsolari poeta, zakur galgo, neska katxarro, harri zilindro, paraje bazter, Jainko aita, Ama Birjina, giza igel, gizon arrano.

40. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lef 0828 Hots, sintagma-burua bigarren osagaia denean, menpekotasunezkoak bezala, marrarekin edo bereiz idatzi: afari-merienda, bonba-kotxe, lege-dekretu, inude-abioi, kafe-antzerki, errota-etxe, jauregi-etxe, kuartel-etxe edo zisterna kamioi, garabi kamioi, merkantzi tren, Eguzki errege.

41. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lef 0828 3. Alkate jaun, andere espos modukoak bereiz idazten dira.

42. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gomenerab 0045 Ikusten denez, bait berex idaztea guztiz berria da (azken 25 urteotako kontua batez ere) eta Hegoaldeari soilik dagokiona.

43. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gomenerab 0059 Orain eratzen diren hitz elkartuak bereiz, marrarekin ala loturik idatzi behar diren argitzen da atal honetan.

44. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00002 Enpresak dioenez, lanetarako baimenarekin inplizituki jaso zuen jarduteko baimena ere, baina iturri juridikoen arabera, jardutekoa ere bereiz jaso beharra du.

45. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1995 0007 Espezialitate bererako aurkezten diren lehiatzaileen kopuru murritzak epaimahai berezirik izendatzea ahalbidetzen ez duenean, epaimahai bakarra izendatuko da, eta horrek bereiz ihardungo du sarrera- eta sarbide-ihardunbide bakoitzerako.

45 emaitza

Datu-estatistikoak: