XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jos 0035 Antxiña, erri batetik bestera joateko, bide ziorrak eta burpide bedarrakedo estuak egozanean; aberats edo dirudunak zaldi-ganeko kartoletan berera jesarrita, txakatxaka, oinbideak zear, mendirik mendi joaten zireanean; gaztaiña-zugatzari gaixoa agertu orduko, ta oilloak euren txitatxoak egopean bero-berotan eukiten dabezan lez, Gernikako Aritx ederrak eskurrik beste lege, ondo neurtuak eta obeto zainduak, bizi-bizirik, bere orripean eukazanean, burdinbide, tximist-argi ta oraintsuko asmo ta aurrerapide asko agertu orduko; Mundakatik Bermeoruntz, ordulaurengo bidean egoan Ondartza izena eban baso-etxe zar, orma sendoakaz egiña.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa a beinb 0091 Arre Tordillo esan da alik ariñen besteen atzetiko bide ziorra iarraitu eban.

3. 1900-1939 gipuzkera poesia iraola 0438 Pasa da lartegitik
bide chigorrera,
aritz, gaztaiñ tartetik
zelai zabalera,
ichumenez korrika
beren baratzera,
allegatu zan arte
lengo izalpera
.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizdo ees 1911 0248 Chimistargitik sortu balitz bezela, gizakume edo ekantz galbilla (2) Errante ote zan antzik eman ezin zikiola, bide zidor batetik zijoan gizon bat agertu zan.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa zink crit 0133 Bide-txiorra illunpea da lur barru-barruan dagolako; baña argi bizi-biziaz diztiatzen duan zuzia eskuan daraman biderakusle eikar-eikarra dijuakizute aurretik.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0134 Eta Kristok bere oñak ezarri zituan basoko bide-ziorretan usai gozo oiek eta goi-arrgiaren diztiadurak luzaro nabaitu zituan anai Joanek.

7. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak jbdei 1922 0253 Ijitoak txakurrari igurtzi batzuek eman ondoren, azi zitzaion guraizakin, berak zion bezela, izetzian larrosa bat egin, belarrietan bide xiorrak idiki, musturrian bibotia moztu, ta ule beltzezko klabeliñaz apaintzen.

8. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa k. gallastegi 0078 Guztiz illundu zanean laño zuriak eguzkiak berak lez argituten eban bide txiorra eta orrela Itxiartxo osasuntsu eta bakez eldu zan bere basetxeraño.

9. 1940-1968 gipuzkera liturgia v. aramburu 0195 Iru ta Bat orri eskatzen dizugu
Gure gurutze-ordez ikertu gaitzazu;
Zure bidetsurrez goaz elburura
Zure etxe-goi argitsura. Amen.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0082 Untza zuan aterpeak sarreran, osiña ondoan, bidetxigorra aurrean, ardi-borda izan zuan gero goiko aldean.

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa eston iz 0163 Urrengo goizean, mendiko bide-txigor guziak artzayez beterik ageri ziran.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa tag uzt 0238 Sargori-egunetako illunabarretan basopetik pirurika irtetzen diran eltxoen ziztada zorrotzak astindu dioe nagialdia eta berriro ere maldarrari lotu zaio bidetxigorretatik zearr; eta gero gurdibideari ekin dio.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak netx 0078 Arta-sail albo, bideitxur bat lenbizi.

14. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak bizi oeo/5 0070 Eraman nazazu zure aginduen bidetxigorretik,
bera bai-da nere atsegiña
.

Eten gabe beteko dut zure naia,
beti ta beti
.

15. 1969-1990 bizkaiera poesia onaind 0068 Ixillik dago lurbira.
Arako egite aundiak, nok gogoratzen ete?...
Neure goiztar adiñean, jai-zain egon oi nintzan
egarri biziz, eta gero, areik igarotean, naigabez,
itxarrik, burrukoa lardakatzen neban, eta, belu,
pizkaka illanditu ta meeturikan joian kanta
bide-zidorretan barruna entzuten zanean,
biotza jadanik gaurko antzean estutzen yatan
.

16. 1969-1990 bizkaiera poesia j.g. etxebarria 0099 Gaua ba-dator.
Ikusten ba'zentorkidaz
aizean bidetxigorraz
.

17. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0028 Urdakondegi izenez ezagutzen dan Lekoia mendiko tokian egoan mugarritik, Etxanoko bideari jarraituz bide berbertan mugarri bat ipini eben eta emendik bera joanaz, Lekoiatik Bidazurietara doan bide-txindorrean beste bat, eta emendik Goikoetxe baserriaren Urea deiturako tokira doan errekatxoari jarraituz, beste bat.

18. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0105 Eta goroldioak ia irensten eban bide zidorretik abiatu zan, beherantz, bere arrastoa galdu zan arte....

19. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. kaltzakorta 0081 Bidazidor zoragarria.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. olanga 0084 Ondoren poeta asko etorriko ziren, Arestik jorratutako bideetatik abiatuko zirenak, joera edo bide-zidor desberdinak hartu arren: Sinbolismoa, Surrealismoa, Poesia espaziala eta Esperimentala, eta abar.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0046 Herr Leibel harro zihoan harri txintxorrezko bidexidorrean aurrera. Garaile irten zen.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura non daude pandak? 0009 Basahuntza burugabea da: - Basorako bidezidorrari helduko diot eta horrela lehenago iritsiko naiz.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0059 Bidetxiur horren alboan zegoen hain zuzen ere, mugarri famatua, hots, hiru herrien mugak zaintzen zituen harria.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa batx obab 0377 Eguerdi aldera bidexidor bat aurkitu zuten, eta Wei Lie Deshangek, izkutatzeko leku bat bilatuz, han gelditzeko agindu zien.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa batx obab 0377 Ez zuten asko itxaron behar izan, zeren bidexidor hura oso hurbil baitzegoen ehiztari baten etxolatik.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0025 Tommyri jarraituz Benbow bidezidor estu batetik zihoan, non oinen arrastadak landare ustelduak desegin bait zituen buztina agerian utziz.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0025 Ataritik bidezidorrean barrena zetorren beste hartan bezala, zakurra mahaipetik atera eta zapatak usaintzera joan zitzaion, beste edozein zakurrek egingo lukeen bezalaxe.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. sarasua 0124 Lehen bezala, bide-txiur zailetatik abiatu ginen, azkarrago joateko.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. solbes 0060 Negarretan ikusi dut bide zihorra pasa nahi zuen zahar bat, kotxeak mihia erakutsi dio eta farrezka hasi da, (...).

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0093 XVI / Telefono xerka Nikok eskerrak eman zizkion neska yogalariari, eta hark seinalatu bide zidorrez hasi zen.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0055 Itsasaldi haietan ere frogatu zenuenez, ez dakit non eta norengandik ikasiak baina ongi zenekizkien zuk sedukzioaren mainak eta plazer klandestinoen bidezidor ezkutuak.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0019 Ezkerraldean, iratze artean erdi ezabaturik, oihanerantz zihoazen bidexurrak hauteman zituen Max-ek.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k. altonaga 0419 Mutur bietatik, Iso-tik zein Usun-etik, sartu gara arroila barrura, bertako bide zidorrei jarraituz barneratu garelarik.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k. altonaga 0419 Dena dela, bide zidorrok ez dute arroila osoa zeharkatzen malkartsu eta abarrartez betea bait da.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak g. lasarte 0095 (...): emakumeek emakume izateagatik uler dezaketen bidezidor bakarretik.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak idazleen ii ihardunaldiak 0148 Bakoitzak bere legeak ditu, bere bidezidor eta gailurrak, neke eta atseginak.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak seie 0015 Bide edo bideska izkutu horiei bidezidorra esaten zioten.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak seie 0015 Bidezidor edo bidetxigorretik ibili.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/5 0082 Gizonek aspaldienetako garaietatik hasita, bizi ziren lurralde sarritan malkartsu eta ibilgaitzetan zehar bide eta bidetxiorrak egin behar izan zituzten alde batetik bestera ibiltzeko.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/5 0082 Oraindik ere, oso ezagun ez diren zenbait lurraldetan horrelako zerbait gertatu ohi da: basoan zehar bidea irekiz bata bestearen atzetik dihoazen ibiltariek, berriro ere laister sasiek estaliko duten bidetxior bat egiten dute.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/5 0082 Kameluek desertuan zehar trazatzen dituzten bidetxiorrek orduren bat edo beste besterik ez dute irauten, gehienez ere egunen bat edo beste, zeren haizeak, hondarra erabiliz desegin egiten bait ditu.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. urcelay 0091 Basoko bide-txidorrak jendez beteta, baserriak ere hutsik daude; artasailen ertzetatik, garitza horailen ondotik salto eta brinko doaz mutilak; jolasean, ostera, neskak, kopeta ederrak askatuta dituztela.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. santisteban 0063 Pinaditik irtendakoan, soilgune batetatik igaroko gara eta beronen mugan, bihurgune guztiz itxi baten ondoan, bide zidor bat hasten da ezkerretik (27`).

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. santisteban 0063 Bide zidor aldapatsuan gaindi igongo gara pago eta haritzez osaturiko basoxka bat zeharkatuz, harkaitzetara heltzerakoan arteak agertuko direlarik.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. santisteban 0063 Leku honetan bertan mendiko iparrekialdeko isurialdera igaroko gara, bide zidor beretik jarraituz (HE).

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. santisteban 0063 Beste aukera bat marka zuriak hartu eta, gailurreriara iritsi gabe, ezkerretik (HE) irteten den bide zidor nahiko belartsu batetik jotzea da.

47. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak jesusen jarraitzaile 1986 0003 Berak zeramakien bidetxiurretik ez ateratzeko esan zigun, eta eziñean zebiltzenei laguntzeko, alegia.

48. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa yazp 0071 Kalea bukatu zuanean eskerrerantz zegoan bide-zidor batetik sartu, ta beingoan zan Ama Birjiña Errukidun`en eleizatxoaren aurrean.

49. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0108 Bidetxiur batetik gora igo ziren, zugaitz eta landare artean.

50. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. ugarte 0021 Bidealdi motxean, baiñan mendi egalak beera bidatxidor estu ta urria zuten oin-bide.

51. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.j. bergaretxe 0060 Ortarako, egietan beera eta zearka, bide xiorrak ebakitzen zizkioten urari, goi-aldetakoa artu eta beragaz, beerago zeuden lurrak bustitzeko.

52. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0027 Lau alderdietatik, bidetxiorretan beera egin zuten beren agerpena goiztarren aiek.

53. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0044 Erretoretxe azpiko bidexiurra artu genuen jauzika.

54. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0044 Arkaitz batera igo ta bidexiorra uraren ondotik dijoakigu.

55. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0293 Ondo marratutako bidezidor batek, igokera pixka bat arintzen duten jira-bira batzuk eman ondoren, Aldamiñospe`ko mendi-lepoan uzten gaitu.

56. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak a. urretavizcaya 0001 Euskara lanbidetzat edo espresabidetzat dugunok ere aspaldian ikasi genuen hori, ezaguera horren ondorioak bakoitzarentzat desberdinak badira ere, mundu zabalera heltzeko askok nahiago badu ere bidetxigorra autobidea baino.

57. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. lekuona 0001 PASTORAL guzti hauek idazten ziren bitartean, eta PSOE gobernu buru zelarik, hortxe ikusi izan ditugu, Estatuaren atzaparrak agerian uzten zituen GAL talde hiltzailea, Bakearen bidezidorra jorratzeko porrot egin duten ahalegin baketsu frango, Konstituzio espainiar honek dituen mugen aitormenak honen 10. urteurrena ospatzen zen bezperan, Setienek Siglo XXIean botatakoak eta Madrilen hainbeste hauts harrotu zituenak, Herri honen Askatasuna eta Bakea, bata bestearekin etorriko direla adierazi ohi duten mila baieztapen... benetako injustizia krudel baten adierazle direnak.

58. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. peña 0001 Bidezidor polit errezean goaz, landan zear (bide bakarra da ta eziña da galtzea).

59. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.j. goenaga 0001 Bildurrik gabe, bide estua den kristau herriari dagokiona-ta, bideari ekin diote bidetxigorrean zehar.

60. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. elustondo 0001 Gehiago oraindik bere ustez gauzak normaltzeko eta elkartze bidera irixteko bidetxigor honi eltzea zen.

61. 1991> euskara batua ikasliburuak la salle taldea 0050 Herri batetik bestera iragan behar zuten eta, laburtzeko, bidezidor batean zehar abiatu ziren, aspaldidanik desusarioan zegoen trenbide herdoildu bati jarraiki.

62. 1991> euskara batua ikasliburuak la salle taldea 0050 Herri batzuetatik iragan behar zuten eta, mozteko, bidezidor batean zehar zuzendu ziren, aspaldidanik erabiltzen ez zen trenbide herdoildu bati jarraiki.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00073 Baina oroitzapenak albo batean utzi eta errealitate gordinari aurre egiteko ordua iritsi zenez, animaliok dugun seigarren zentzuaz baliatu eta ibiltzeari, besterik gabe, ekin nion; karrika, bidezidor, malda, muino eta errekak zeharkatu behar izan nituen, egundoko gose eta egarria jasan, euri, eguzki-gori, haize eta ekaitzen astinduak pairatu

64. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0042 BIDEXIGORRA
HAREN eskuaren itzala paperean badabila. Arratsalde
apalean, patio hutsaren perspektiba garratza leihoan
haixturrez moztua. Begiak haize idorrak xukatuak
dizkio.
Eguerdi guziz, bidea xigortua dago. Usaian, eskuin
hartzen du, behereko bidexka hura, zokoraino. Bainan
gaur, arrosa kolorezko lore punpulen inguruan, erle,
liztor, uli beltz, leztafin eta eltxoen dantza eroak izitu du.
Ezin kondatuzko izidura. Gibelatu da bide horail
errautsuan. Harri koxkor bat oinetakoaren barnean
kokatu. Min. Gibelatu da polliki, polliki.
Igan du bertze xendra, mendixka ilunaren kaskoraino
doana. Haizeak ito. Haizea sartu hezurretaraino. Han,
zolan, Lizarra. Usteltzen doazin erdi aroko eliza
gorrantzak. Haize kolpe batez, elorriondoaren arantz
sistek aurpegia larrutzen. Han, hango beheitian, atari
xahar xahar batean, arrain ikaragarri bat bekatariak
idesten. Denborak harria porroskatzen. Urdindura.
Aditzen ditu santioko beilarien kalaka aferatuak.
Hamairugarren mendetik heldu diren maitaleen ele
murmuratuak, Egiaren izenean torturatzen ari
dituztenen orroak ere...

65. 1991> euskara batua literatur prosa d. martiartu 00093 Atzean geratu ziren bainuetxea gorenean zegoeneko sasoi oparoak; atzean lorategi txukun maitekiro zainduak, bidezidor garbi kiribilak, zilarrezko urmahel osasuntsutan elkarri basamailukiak eskeintzen zizkioten kategoriako bisitari dotoreak.

66. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00137 (...) eta, ezustean, argi indartsu batek argitzen zituen pasabide eta zirkinzuloak, eta mila bidezidor desberdinetatik heltzen ziren kobazulo erdiko gela nagusira, eta han elkar ezagutzen zuten, eta, milesima batez, sistema perfektoa eraikitzen zen.

67. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00114 Baina oraingoan taxia ez dut utzi, eta gidariak bidezidorren bat noiz hartuko zain gelditu naiz.

68. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00114 Errepide estuan barrena abiatu gara, bidezidor kaskar bilakatu da aurrerago eta batere asfaltorik gabeko mendibide aldapatsu gero.

69. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00114 Agintari israeldarrek badakite, ondo jakin ere, inguruetako bidezidorrak hartuz Jerusalemera joan-etorrian gabiltzala hainbat palestinar, baina bide nagusia ondo kontrolatua dute.

70. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00053 Amak esana zion bide-zidorrik ez hartzeko, ezkutuko basoetan, zuhaitz artean, otsoa ezkutatzen baitzen eta hark min egiten baitzuen.

71. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00053 Ez, berak ez zuen bide-zidorrik hartuko.

72. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00053 Bide-zidorretik jarraitu zuen amonaren etxerako bidea.

73. 1991> euskara batua literatur prosa batx behi 0168 - Mendian behera abiatuko naiz, eta gero gerokoak -esan nion neure buruari, eta bidatzurrez betetako parajeetaraino jaitsi nintzen.

74. 1991> euskara batua literatur prosa batx behi 0168 Orduan, bidatzur, haietako bati jarraituz, beste bidatzur lodiago bat aurkitu nuen, eta honen hurrena are eta lodiagoa zen beste bat.

75. 1991> euskara batua literatur prosa batx gizona 0067 Zakurrak zaunka batean hasi ziren berriro, baina abistu bat entzun eta bidatzurrean gora ekin zioten korrika.

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ibilien dima 00047 Nahiko ondo nabaritzen den bidezidorra hartzen baldin badugu, lau minutuan egongo gara Keixa mendi-gailurrean (907 m.). Pitin bat lehenago leize bat utzi dugu eskuinean. Gorago aipatu dugun bezala mendi honen mendi-ontzian Artaun izena agertzen da.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ibilien dima 00047 Keixa gailurretik aurrerako ibilbideari eskuinean dagoen zidorretik, nahiko pikarra, baina arazorik gabetik, ekingo diogu; bide hau, Asuntzeko sakonunea aurrean han behean duela, doa. Hiru minutu inguru ibili ondoren bidezidor hau inguru belartsu batera iristen da; hemen laurogeita hamar graduko biraketa bat eman behar da ezkerrera. Handik gutxira eskorta zaharren hormatxoak begibistan dituzten sakonuneak ikusiko ditugu geure eskuineko aldean.

78. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ibilien dima 00108 Aurrean Urrikoatxa daukagu eta ezkerrean eta eskuinean bidezidor bana. Guk eskuinekoa hartuko dugu; pinadi bat zeharkatu eta berehala harri eder bat aurkituko dugu bidean; handik metro gutxira bidezidorra lurjauziek apurtuta dagoela ikusiko dugu; baina, hala ere, ez dugu arazo larregirik izango tarte hau zeharkatu eta gure ibilaldiarekin jarraitzeko.

79. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ibilien dima 00108 Lamindaotik irten ginela 20' inguru igarotzen direneko, Urrikoatxaren hegoaldeko mendialdean egongo gara jada; bidearen eskuinaldean Dima eta Zeanuri banatzen dituen munarri bat aurkituko dugu eta han, atzean, Gorbeiako mendiak, Lekanda eta abar; bidezidorretik aurrera joko dugu eta 5' ingurura aurrean Askazabaleta izeneko belardi edo bazkaleku txiki bat ukanen dugu eta ezkerrean urte askoko pinadi bat.

80. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ibilien dima 00108 Bidezidorretik aurrera egin eta gutxira gurdibideak beherantza joko du pitin bat eta gero bidebanatze batera helduko, hemen ezkerreko bidezidorra hartuko dugu eta 5' ingurura asfaltaturiko aldai batera helduko gara; han seinaleztapen-zutoin batek adieraziko digu Lamindao 2,1 kilometrora dagoela eta San Blas ermita kilometro batera.

81. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0031 Aitzitik, beti ere etxean gaudela azpimarkatuz, bidezidor tipi eta lokalen lilura eta magia deskubritzen dute eta, batzutan, berauon tragedia ekidinezina halaber.

82. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. intxausti 0326 Naziotasun guztien esentziak Historian bilatu eta egonkorki zaindu nahi izan dituen historiografiaren bidezidorretan galdu gabe (52), Bestelako testuinguru batean eta geroko prozesu eta lorpen oso desberdinekin, baina garai beretsuko esperientzia bat jasoz, historilari zenbaitek bisigotismoan ikusi zituen Espainiaren lehen erro bereizgarri iraunkorrak (nazionalak esaten zuten): Histori filosofiaren saiakeretan, ik. ORTEGA Y GASSET, J. (1922): España invertebrada. Madrid. Historilarietan: MENENDEZ PIDAL, R. (l947): Los españoles en la Historia, in: Historia de España. Madrid: Espasa-Calpe. SANCHEZ ALBORNOZ, C. (1956): España, un enigma histórico. Buenos Aires: Editorial Sudamericana. Honen kontrako bere ikuspide propiotik, A. Castro-k hainbat ideia zabaldu zuen: CASTRO, A. (1954): La realidad histórica de España. México: Ed. Porrua. Ik., gainera, En qué consiste la unidad y la identidad históricas de un pueblo eta El nosotros de las historiables colectividades humanas. in: CASTRO, A. (1973): Sobre el nombre y el quién de los españoles. Madrid: Tamus. 168-178 eta 188-208. Honetaz A. Castro-ren pentsamendua laburtuz: ARAYA, G. (1983): El pensamiento de Américo Castro. Madrid: Alianza Editorial. 90-98. Unibertsitate espianoleko eskuliburu ezagun batean: G. DE VALDEAVELLANO, L. (1963): Hacia un primer Estado nacional: La España visigoda, in: G. de VALDEAVELLANO, L.(l963): Historia de España. Madrid: Revista de Occidente. I, 271-365. Euskal Herria unitate historiko ulergarri bezala hartzen badugu, gerokoaren argibide bila V-X. mendeetara ere hurbildu beharra dago, eta horretarako eztenkada bezala ere ikusiko nuke, ba, liburu honen argitalpena.

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0034 Bide-zidor estu batean barrena igotzen da, belardi zabal eta maldatsu bateraino.

84. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0034 Leku honetatik eta ibilbidez kanpo, bertatik abiatzen den bide-zidorra hartuz kala txiki batera hel daiteke.

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0034 Bide-zidor estu eta aldapatsu batetik Debako herriraino jaistea besterik ez zaigu geratzen.

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0040 350 m-ko kota inguratuz bere NW hegaletik, bide-zidorra barnekalderantz abiatzen da Tontorramendi edo Aldabeko gainaren SE-tik, pinudi hostozabal bat zeharkatuz.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0040 Bide-zidorra jarraitzeko azkena aipatutako baserriaren gainetik doan bidera heldu beharko dugu, eta behin bide-zidorra lokalizatu ondoren ez zaigu jarraitzea besterik geratzen, Arnoate edo Arranoba baserriraino.

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. laka 0035 Halere, hau ez zen behin-behineko bidea jorratzea baino; gehienetan, erkatzaileak datuak eurak erabakitzeko ere, aldez aurretiko ikerketetan ihardun behar zuen eta, bidezidorretatik galtzen zen batzuetan, metodoz antolatutako datuen faltaz.

89. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1997 0003 - Hirigintzazko erabilera: parkea, lorategia, bidezidorra, oinezkoen pasealekua eta urbide eta bazterren babesa. Sarbide askea.

90. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1991 0028 Beldur gara bai, gure hizkuntzak izan dezakeen etorkizunaz pentsatzerakoan, adierazpenek etorkizunaren bidea urratzen bait dute edozein injeniarik bidezidor bat eraikitzeko egin ohi duen bezala, aurretik iragartzen bait da geroa.

90 emaitza

Datu-estatistikoak: