XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ag kr 0142 -¡Estabill ba urriñean...! Et... et...¡Zer naigabea! Apapuan, jausi egiñean, ia-ian zanean, bira ta iges itxaskabreak... Baña betorren, betorren barriro... Oraiñtxe, oraiñtxe...¡gora...! Bai, ¡gora!, baña utsa, ta jakia galduta.

2. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0370 Bost bider biratzen dute biak zelaia, atxi-atxika; beste ainbestean baita ebaki ere beren lasterra; ezpaita auntzaren gaberdiko eztula ez iruzur-ziñua aiek nai duten amaia; Turno'ren bizitz-odolari buruzko saioan ari dira.

3. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 00099 2) Planoan koordenatu polarretako sistema definitzeko zera egingo dugu: Polo esango diogun edozein 0 puntu finkatu, 0E zuzenerdia finkatu ardatz polarra izendatuz, eta biraketa-zentzua erabaki: zentzu hori, positiboa edo zuzena da 0E ardatzerdiak erloju-ardatzen mugimenduaren kontra biratzen badu (2. irud.)

4. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kolorea 00094 masa erreduzitua duen partikula bat originarekiko biratzen ari da r distantziara.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00241 Masa-zentrua biraketa-ardatzean egonik, biraketa-ardatza inertzi ardatz nagusia denean, ardatz fixuaren inguruan biratzen ari den solidoa, dinamikoki orekaturik dagoela esaten da.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. goñi 0101 Arrazoi hauetan oinarriturik aukeratu dugu dortoka, angeluen gaia sartzeko, zeren eta dortokari angelu bat esaten diogunean biratu behar duenaren balioa ari bait gatzaizkio mugatzen.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0129 Makila biratuz, zer-nolako irudia ateratzen zaizu?.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0064 6.19.-(EHU 1986). lerroek mugaturiko barrutia, OX ardatzaren inguruan biratzen da.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m.p. ormaetxea 0097 Lekualdatze-higiduran Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen da.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m.p. ormaetxea 0097 Errotatze-higiduran Lurra bere buruaren inguruan biratzen da, ziba baten moduan.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. setien 0011 1) Lurra ere borobil handi bat da; bere baitan itzulika biratzen den borobila.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 0199 Masa-zentrua bira-ardatzean egonik, bira-ardatza inertziako ardatz nagusia denean, ardatz fixoaren inguruan biratzen ari den solidoa, dinamikoki ekilibraturik dagoela esaten da.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. angulo 0180 Pilaren poloetatik datorren korronte bat konektatzen zaio bobina biratzaileari, eskuilen zehar; hauek kolektorea ikutzen dute, eta hau, bobina biratzaileaz batera biratzen diren segmendutan zatituriko ereztun bat da.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. etxeberria 0187 Oraingo honetan x eta y ardatzak a gradu biratuko ditugu 0 jatorriaren inguruan.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0106 Gorotzen arazoa konpontzeko asmaturiko irtenbide bakunak definitzen du orden hau: uzkia gorantz biratuta dago, maskorraren kamer berezi bati doitzen zaiolarik (ik. 5.8 ird.).

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0142 Estiloa, entzimak dauzkan masa proteiniko bat da, eta, estiloaren zorroko zilioei esker, biratu egiten da.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0074 Beraz, hortz-etxea zirkunferentzia laurden bat biratuz, beste erreminta bat lanerako prest egongo da.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0074 Bestela (13.34 ir.) hortza biratu eta iltzatu egin daiteke piezan, erreminta hautsi edo pieza hondatzeko arrizkuz.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0128 - Barautsa makinan muntatzen da, ahalik eta zentrukidekien bira dezan saiatuz.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0131 21-2. irudiko makinan aginteaz (6) higi daiteke bertikalki eta zutabearen inguruan bira dezake oinaren gaina libre utziz pieza altuak zulatzeko.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0131 Zenbait modelotan, eragingailua bira daiteke zutabearen inguruan.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0036 Hamar baino zenbaki handiagoa adierazi nahi bazuen, eskuak biratzen zituen: bi biraketa hogeirentzat; hiru, hogeitamarrentzat....

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0204 Bestetan, abiadurak guztiz konstantea izan behar du: diskogailu baten platera biratzen duen motorea esate baterako.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0005 Lan hau, harria abiadura handiz biratuz sortzen da, piezak bi higidura-mota jasaten dituen bitartean.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0024 Harriak (periferi abiadura batez lan egin dezan) biratu behar duen minutuko bira-kopurua kalkulatu nahi badugu, zera dakusagu: bira/ min..

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0024 Harriak etiketan adierazitakoa baino abiadura txikiagoaz biratzen duenean, urratzailea erraz askatzen da.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0024 Aldiz etiketan adierazitakoa baino abiadura handiagoaz biratzen duenean, urratzailea nekez askatzen da.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0019 2. eragiketa: Pieza 90ampdeg; biratu; fresatu beharreko gainazala 1. eragiketan fresaturiko gainazalarekiko elkartzut gera dadin, pieza eta baraila higikorraren artean hagatxo kalibratu bat kokatuz aurreko altxagarrian bermatu eta lotu.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0013 Makinaren ardatz nagusia zulo-ardatzarekin parekatu, zentraketa gidari bat makinaren ardatz nagusian muntatu, eta terrail etxe batekin hariztatzeko ardatza alde batera eta bestera biratuz zuloak hariztatu egingo ditugu.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0027 2. eragiketa: Mortaiatzeko burua fresatzeko makinaren mahai aldera biratu.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak a. sarriegi 0226 Tentsio maximoa (s min kasu honetan) x ardatzetik eskuinerantz (dextrorso erara) j angelua biraturik (85ampdeg;17`) aurkitzen da.

32. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0309 Azkenez Fujurrengana burua biratu eta esan zuen: - Atreyuk egin behar dizun eta entzun beharko zenuke oso proposamen zentzuzkoa dauka, Bastian Baltasar Bux.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. azkune 0033 Torlojo amaigabea eta pieza abiadura egokiz biratzen baldin baditugu (torlojoaren espirak eta gurpilaren hortz-kopurua kontutan izanik), gurpilaren hortzak luzetaraka desplazatuko dira, kremailerak gurpilarekin engranatuko balu bezalaxe.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. azkune 0035 Irudietan, biratzen den zirkuluari R letra ezarri zaio, eta oinarrizko zirkuluari G letra.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. azkune 0035 R zirkulua OAg bitartean biratu denean, OA zikloidearen zatia sortu da; eta, irudi guztietan, ondoko ekuazio hauek betetzen dira: .

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. azkune 0035 R1 zirkulua 1 zirkuluaren barnekaldean biratzen denean OH1 hipozikloidea sortzen du, eta 2 zirkuluaren kanpokaldean biratzen denean OE2 epizikloidea.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. azkune 0037 S1S2 lerro zuzena N1 zirkunferentzian biratuz, berriz, EOF bilkaria.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. intxausti 0044 Objetibo horiek disko baten gainean biratzen dute.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. intxausti 0048 Orain has zaitezke mantxa zuria hebratzen: baina ondorengo arauak jarraitzea komeni da: 4.- Bira ezazu errebolberra, objektua handipen gutxiena duen objektiboa fokatzeko.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. agirregabiria 0095 Ondorioz, diskoa biratzen hasiko da eta momentu angeluar jakin bat erdietsiko du.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i.m. barriola 0309 Borreru-arrek, alde batetik bestera biratu ondoren, erremientak atera eta otso biotzaz barre eginda esan zien an zeudeneri zauriak ez baziren ondo sajatzen, gangrena txar batek joko zuela; ez bait ziren belartxoekin sendatzekoak.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1985 0166 Musikaren konpasak amaitzean, bira-laurdena biratuko dute berriro eta horrela aurrez-aurreko posizioan geldituko dira berriro.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1985 0166 Aurreko bi urratsak errepikatu, harik eta irudi honi dagokion musika amaitu arte, baina lehenago lagunari esku eman, honek azken konpasetan arinki biratuz bira oso bat emanaz erantzun dezan.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. bakaikoa 0145 Egungo erresumetako indarrak ikusi ondoan, oso zaila egiten zaigu Europa sozialismora biratuko ote den denbora asko barru pentsatzea, bertan dauden langileriaren indar guztiak sistiman integraturik aurkitzen baitira; gainera, proletalgoa lozorroan sartuta daukate beren terminologi iraultzaleen bidez eta beren parlamentukeriarekin; nahiz jakinik egon kapitalismoaren legepetik sozialismora itzultzea utopia bat besterik ez dela; ikus bestela Txile eta Espainiako etsenpluak.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak garraioa 0004 Sumeriar gudu gurdiek, hasiera batean, lau gurpil zituzten eta nahiz gurpil bakoitza independienteki biratu oso zailak ziren gidatzen kurba eta biraguneetan batez ere.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak garraioa 0004 Lau gurpileko gurdien biratzeko gaitasuna ere hobetu egin zuten aurreko ardatza ardatz mutur baten gainean jarriz gidatzen zelarik.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak garraioa 0029 XVIII mendera arte, bere erdigunearen gain bira arazten zitzaion ardatzari, baina sistema berrian bolantearen bira mugimenduak ezker edo eskuin aldera lekualdarazten du ardatza, ardatzaren muturrean biratzen duten gurpilen direkzioa aldatuz.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0087 Kopulan zehar honako ekintza hauek gertatzen dira: arra bere hankakin emearen protoraxera heltzen da eta abdomena biratuz esperma honen puntatik bigarren segmenturaino pasatzen du.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0336 Txapela txikia du, 2,5-5 zm.zko diametrokoa, koniko, ezkila-forma edo ganbil, erdian diti nabarmengarria erakutsiz, beherantz ertzak tipikoki biratuak, hezetan, marroi-gorrixka kolorekoa eta lehortzean lasto-hori edo okre-hori kolorekoa, maiz ur-galtze eraginak erradial xingol ilunagoez horniturik edo erdia marroi-gorrixka kolorez, denbora gehiago kostatzen baitzaio ur galtzea.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0348 Bere izenak dioenez, espora-jalkin marroi koloreko marasmio txikiak ematen dute, bainan bere habitat egurtarra da; txapela eta hanka maiz, ezkata biratuez estalirik.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0348 Iruditzen dugun espeziea arruntena da, txapela neurri txikikoa, ia .zko diametrokoa, ganbil eta erdiesferiko artean, marroi burdintsu kolorekoa eta harizpiko ezkata biratu txikiez guztiz estalirik, ileak bezala, txapelaren arrasto antzeko kolore bezelakoa, ertzerantz ugariagoak.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0348 Hanka fino eta motza, .zkoa, zuzena edo gehienetan adarrei lotzeko belaundua, txapelaren kolore berberekoa edo ilunagoa, ezkata-formako ile biratuez estalirik, txapelaren antzekoak, goiko herenean ezik, non eta orrien ondoa haustua agertzen den.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0348 Ph. muricata onddoak itxura handiagoa du, txapelan 2 zm.zko diametro baino gehiago, bere azalak ez ditu ezkata biratuak aurkezten, lupaz baliatuz, garatxo txikiak baizik.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0360 Txapelen azala leun eta lehorra, hori edo hori-okre kolorekoa, hasieran ertza beherantz biratua eta gero zuzena, errezel himenialeko harizpiko arrastoz, tipikoki, esporen eraginaz, bioleta kolorez, ia beltza, zikindurik.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. santisteban 0112 Ezkerretarantz leunkiro biratuz, Kolometako Tontorrera iritsiko gara (1 or 17`).

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak informatika atlasa 0037 Atzipen-eragiketak gertatzen diren bitartean, diskoek abiadura uniformean biratzen dute eta ez dira geratzen.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak fisikaren historia 0041 Lau esfera hauetatik kanpora, beste berrogeitamabost esfera zentrukide zeudela zioen, kanpoko esfera hauek Lurraren inguruan biratzen ari zirelarik eta zeruko gorputz guztiak esfera horiek higi erazten zituztelarik.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0312 Tresna hauek, eremu magnetiko bortitzak erabiliz, elektroiak zirkulutan biratzera behartzen dituzte etengabeko energi horniketaren bidez.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0312 1953.ean Josif Samuilovitx Shklovski (1916) astronomo sobietarrak ondoko ideia proposatu zuen: Karramarroaren nebulosak eremu magnetiko bortitza izan zitekeen, zeinaren indar-lerroek elektroiak kiribilean biratzera behartzen bait zituzten.

60. 1969-1990 gipuzkera antzerkia onaind 0020 Ta bera mariya panpalona baño arroago, jo ara ta bira onera dabillen bitartean, autsak atera.

61. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. bastarrika 0027 Arau izkutu batzuk ematen zaizkio asieratik; B3533-era irixtean, ego-sortaldera biratu zaitez, eta ezaugarriak billatu itzatzu.

62. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0019 Aipatu dugun mugimendu hori kontutan izanik, har itzazu berriro ere lur-globoa eta lanpara eta antzez itzazu Lurraren biratzea eta Eguzkiaren inguruan egiten duen translazio mugimenduak.

63. 1991> euskara batua ikasliburuak irudi-hiztegia 0112 Helizearen besoek oso arin biratzen dute eta horrela itsasuntzia aurrera joaten da. (61. or.)

64. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00246 Ardatz baten inguruan bira daiteke eta lurrera konektatuta dago. Biraderari imanak bira egin dezan ekiten zaionean, beheko diskoak ere bira egingo du, pixka bat astiroago imanaren norantza berean.

65. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00063 Bi elementu irabiatzaile ditu, alderantzizko norantzan biratzen direnak; izan ere, engranaje amaigabe batek higitzen ditu batera bi koroak.

66. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00063 Amaigabeak kremailera gainean biratzen du eta aurrerantz edo atzerantz eragiten dio.

67. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00063 Zein norantzatan biratzen da koroa?

68. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00104 - Zutoin birakariak: turbinen muntaiak bere zutoinaren gainean biratzen du ordenagailu baten kontrolpean; honela, helizearen hegalak beti egongo dira haizeari begira.

69. 1991> euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0022 Azkoinek ez biratzeko segurtasuna eskaintzen dute.

70. 1991> euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0022 Azkoina estutzean, zirrindolaren ertz biziak azkoinean eta piezan sartzen dira eta hark biratzea eragozten dute.

71. 1991> euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0044 1500 b/min-ko abiaduraz biratzen duen motore batez eta 100 mmko diametroa duen poleaz osaturiko transmisioan, ardatz eragina 750 b/min-ko abiaduraz biraraztea nahi da.

72. 1991> euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0049 Trinketek, ardatz eragile edo elementu mekaniko baten norantza jakin bateko biraketa galeraztea dute helburutzat, nahiz eta aurkako norantzan biratzea libre utzi.

73. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00057 Umea isilik gelditu zen une batez. Burua eskuinaldera biratu zuen eta biziz betetako begi txikiak aitarenetan finkatuz zera galdetu zion:

74. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00100 Xixotek bere edalontziari begiratzeari utzi zion, burua biratu egin zuen eta sartu berriari so eginez,

75. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0038 Aitonak orduan bere txoriño begiak biratu zituen, niregana orain, liburura gero.

76. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura gurutzadetara 0025 Erregeak etsaiak lurreratzen zituen norabide guztietara, eta inortxok ere ez zezakeen bere besoaren indarra ekidin, bere ezpata eskuan zuelarik biratzen zen edonondik berarentzako bide zabala zabaltzen zuen.

77. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0012 Han papera ikertzen jarraitu zuen arreta handiz eta alde guztietara biratuz eta begiratuz.

78. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. legarreta 0013 Bira ezazue!

79. 1991> euskara batua literatur prosa i. garbizu 00017 (...) baina apaiza, antza, jakinaren gainean zegoen, pixaldiaren unerik hoberenean harrapatu baininduen, txorrua gelditzerik ez dagoenean, eta besotik ebatuz, gorputza aitonarengana biratzera behartu ninduen.

80. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0015 Burua nire bularraren kontra zeukanean torlojo baten antzera biratu eta irri-karkara bat bota zidan.

81. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0607 rotate v.t. v.i. biratu, jirabiratu, itzulikatu, itzulingurukatu.

82. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.r. aizpurua 0157 Frogatu ahal izan zuenez, kometak Eguzkiaren inguruan ez zuen planetak bezala orbita zirkularraren arabera biratzen; luzera handiko orbita eliptikoaren arabera baizik.

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak matekariak 0007 Bestetan aldiz, emandako irudia biratuz, isladatuz edo tolestuz sortzen den irudia marraztu beharko du.

84. 1991> euskara batua saiakera-liburuak matekariak 0049 Marraz ezazu eskuineko irudia P puntuaren inguruan eta norantzan 90ampdeg; biratuta sortzen den irudia.

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zoologia 0447 Mokoaren goi-baraila, premaxilarrez, maxilarrez, eta nasalez osotua, dortsalki lotzen zaio kranio-kapsulari, horrela, nolabaiteko mugikortasuna mantendurik: hegaztiak mokoa zabaltzean, karratuaren behe-muturra aurrerantz biratuz maxilarraren atze-behe angeluarekiko mugitzen da, honetarako, arku zigomatikoak eta aho-sabaiko hezurrek (pterigoideoak, palatinoak), biela gisa funtzionatuz.

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak fisika orokorra 0070 Bi behatzaileok, abiadura angeluar konstantez biratzen ari den gorputz bat (geldi dagoen behatzailearen sisteman higitzen ari dena) ikusten ari dira.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0139 Horretarako biraketa-ardatza proiekzio-plano batekiko elkartzut edo L.L.arekiko paralelo hartzen da, eta puntuak biratuta honakoak betetzen dira:

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0139 Puntu bat biratu egiten da angelu batez, bera dagoeneko aurpegia dagokion proiekzio-planoarekiko paralelo gera dadin eta egiazko magnitudean ikus dadin.

89. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0139 Gero puntu guztiak angelu bera eta norantza berean biratzen dira. (24, 25 eta 26. irud.)

90. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1997 0007 Aldapa artezek ezin izango dute %16ko eta biratzekoek, %12ko malda gaindituko; beraien gutxienezko zabalera 3 metrozkoa izango da, bihurgunetan beharrezkoa den gehigarrizko zabaleraz, ardatzean neurtutako beraien okerdurazko erradioa, gutxienez ere, sei metrozkoa izango delarik.

90 emaitza

Datu-estatistikoak: