XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa a beinb 0036 Zer iaritxiko dabe albo-erri gaztetxuok gure Ama zaarraren gorputza gau ta egun, oiñez ta burdiz, burdiñaz ta suz zaurituarren? Ezta asko gure Ama samurraren bizia il al izateko, beren bizkar-azurra (Pirineoetako menditeria) ta gorputza zulatutea.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa or tormes 0071 Seska-ganean zabalduta, seska guziak nabarbentzen ziran, eta txerri argal argalaren bizkar-ezurra irudien.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb 0026 Eta Ellande ohera badoa, ichil eta chitun, Mariaren makhila, bizkar hezurraren gainera eror dakion beldurrez.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa lf 0519 Hantche bizi zen esketik bildu ogi kasko batzuekin gaizo Micheria, hotzarekin bizkar hezurreraino hoztua, euriarekin larru-barneraino buztia.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 Ederki astindu ere: bizkar ezurrak berotu eta gerriak bigundu arte.

6. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa lf murtuts 0104 Ikusiko dugu ea bizkar-hezurra ene makila bezain azkarra duen!.

7. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak soeg 0127 Nola jautsi dira leihotik bizkar hezurra hautsi gabe?.

8. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak soeg 0127 Ez dute bizkar hezurra hautsi, ez dira pilinpa-palanpa lerratu, ez baitute bere bidechka hartarik jeus ikusi, eskuin edo ezker, gainean edo beherean.

9. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j.m. iraolagoitia 0033 BIZKARRAZURREKO MUINA eta, era berean, ENTZEFALOA, garunazurraz eta bizkarrazurraz gainera, MENINGE izeneko hiru mintzez babesturik dagoz.

10. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0017 UGAZTUNAK
HEGAZTIAK
NARRASTIAK
Hazurdurea
Bizkarrazurra dabe
Bizkarrazurra dabe
Bizkarrazurra dabe
.

11. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0075 Saguaren txilioak ozenak eta ikaraz beteak izan ziran... mokokada batez mozoloak bizkarrazurra haustu eutsan arte....

12. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0065 Osatzeko alegiñik egin ezpada, beste edozein gaiso lez, beste gorputz-atal baten egin leike bere agerpena: garuntegian, bizkar-azurrean, biotzean naiz odol-ontzietan, azurretan naiz narruan.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak aingura/4 0090 Gainera laino itxi itxia bota zuen, eta aurrera jarraitu balute bizkar hezurra hausteko arriskua euki zezaketeen.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/3 0030 Saihetsezur eta bizkarrezurraren egituraz jabetzea ere bai.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/3 0030 Atzekaldean bizkarrezurra dugu.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/3 0030 3) Enborraren bizkarraldea Bizkarrezurra behatzea da atal honen helburua.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/3 0030 Gero, bizkarrezurraren osaketa eta funtzionamendua aztertuz.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0186 Programaren mamia, bizkarrezurra.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0099 Arrain baten barne-anatomia. zakatz-arkua / zakatzak / bizkarrezurra / giltzurruna / muskulatura / igeri-maskuria / ezkatak / bihotza / gibela / liseri-aparatua / gonada / kloaka / 25. eskema.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0111 Igelaren anatomia bizkarrezurra / testikulua / muina / gorputz koipetsua / giltzurruna / area / bena / arteria / kloaka / gernu-maskuria / hestelodia / zeloma / hestegorria / tinpanoa / sudurzuloa / faringea / gibela / birika / hestemeharra / urdaila / bihotza / bentrikulua / 2. aurikula.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0043 Alaska-tik Patagonia-raino, bizkarrezur orografiko handi bat du Amerikak (Mendi Arrokatsuak-Andeak), baina ez zaizkio lautada ederrak falta mendikate horietatik Ekialderantz, Atlantikoraino, Kanada-n, Estatu Batuetan edo Amazonian.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/5 0046 Horregatik buruko eta bizkarrezurreko zauriak eta kolpeak oso arriskutsuak dira, lehen esan dugun bezala.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/5 0046 Edonon jasotako sentipena nerbioen bidez bizkarrezurreko nerbiotara iristen da eta hemendik zerebrora.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/5 0046 Zerebroa eta bizkarrezurra dira nerbiogune garrantzitsuenak.

25. 1969-1990 euskara batua ikerketak elhuyar 0086 Zifrok komentarioa merezi dute: 1. Eskola da Euskararen bizkarrezurraren ebakitzaile, dekretuz, zigor gorporalak ere erabiliz; hauetatiko batzu, oso berriak, gaurko lekuko eta guzti aipatzen dira Euskararen Liburu Zurian.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0253 Bizkar hezurreko ornoak elkar estutzean egiten zuten karraska ahula eta Popeyeren mintzo hotz eta lasaia entzun zituen.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0084 Bizkar hezurra konkorturik zeukan zaharra Bisonteen Izpiritua zen.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0035 - Ama, ez al duzu ikusten bizkarrezurra guztiz okertuta daukala, arku bat osatuko balu bezala? Desafio hutsean begiratu zion amonak bere semeari.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0126 Bere ahoan zeuzkan hagin zorrotzak ikusi genizkionean, hotzikara sartu zitzaigun bizkarrezurrean.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j-l. davant 0002 Gizarte azterketan eta ekintzan, sozialismaren bizkar hezurra zait Marx-en metodua, zientziak eta esperientziak erakusten ditan bezala.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak elhuyar 1981 0414 Honek zera esan nahi du: T'11 katearen bizkarrezurraren inguruan oso motzak diren segmentuen biratze askearekin erlazionatzen dela.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0043 Erribosa RNA-ren bizkarrezurra eratzean oinarrizko elementu estrukturala da eta, geroxeago ikusiko dugunez, lehen bizidunetan gene-informazioa gordetzeko erabiltzen zen RNA primitiboan funtzio berbera betetzea guztiz probablea da.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0006 Bizkarrezurrak ornomuina babesten du.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0044 Kurruska egiteak kalte egiten dio bizkarrezurrari.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak naturorienta 1984 0156 5.10. Bihotzaren aurrean bilatu hodi bat, bizkarrezurrari erantsita egongo da.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gte 0018 Kondairaren bizkarezurra gizarte-mailen borrokak omen dira.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0249 Elizan izango dira, bai, alda daitezkeen gauzak, baina beste batzuk ezin aldatuzkoak dira, eta azkeneko hauen artean daude Elizaren xede nagusia, beronen bizkar hezurra den Jerarkia, etab.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0317 Esan dezagun, bukatzeko, Apostolutasuna, Elizaren hezurrajea edo bizkar hezurra bezala dela.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. olazabal 0009 Filosofia horren ondorioak oso kaltegarriak dira: askok normaltzat jotzen du bere alboko laguna eskurik gabe geratzea, edo 45 urterekin bizkarrezurra zeharo okertuta edukitzea, edo Bizkaiko Labe Garaietan bi eguneko epean hiru langile hiltzea.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0247 (Arn.) Bizkarrezurrak, bere muturreraino helduz, simetrikoki erdibitzen duen isats-hegatsa.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0247 (Arn.) Bizkarrezurraren muturra goiko gingilean barrena luzatuta duen hegats-mota; hegats honetan goiko gingila behekoa baino handiagoa izaten da.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0076 Bestelakorik frogatu arte, bizkarrezurrean ere min hartu dutela pentsatu behar da.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0076 Biktima mugitzea beharrezkoa bada, salbatzaileak kontu handiz egin behar du, biktimaren buruari eutsiz eta bizkarrezurra zuzen mantenduz.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0015 - Gorputzenborreko hezurrak Ornoak deitzen diren hezur motzak ditugu bizkarrean, eta hauek bizkarrezurra eratzen dute.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0015 Zenbat saihets-pare ditugu? Bizkarrezurrari lotuta al daude denak? Esternoiarekin elkartuta al daude denak?.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0015 6. Zer gertatuko litzaiguke bizkarrezurra hezur bakar batek osatuko balu?.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0015 burezurra / burmuina / masaila-hezurrak / esternoia / saihetsezurrak / bizkarrezurra / ornoa

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0015 Esternoiak, saihetsezurrek eta bizkarrezurrak osatzen dute bular-kaxa honek bihotza eta birikak bezain organo delikatuak babesteko balio duelarik.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0031 Talde xumeenetan, bai eta aurreratuago batzuetan ere, elementu motore nagusia bizkarrezurraren mugimendua da, bereziki uretako espezieen artean.

50. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa b. mendisco 0063 Bederatzi urteko mutikoari oinaze izigarria oinetarik zango sagarretarat, zango sagarretarik belaunetarat, gero bizkar hezurrerat, eta azkenean bururat igan zitzaion.

51. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. lertxundi 0001 Haiek direnik ere jabetu ez, eta aurrera egiten baduzu, mandeulien ziztada gogaikarriei jaramon egin ordez sasi artetik zer agertuko atezuan jarri eta beldurrak korritzen badizu bizkarrezurra, zuhaitzetako hosto artetik irriztatzen den argiaren emozioz lausotzen bazaizkizu begiak, bidean topatzen duzunari eskaintzen badiozu maitasuna, abenturaren une gordinenetan sentitzen baduzu solidaritaterako isuria, irakurketa oro den expedizioak bere helburuak bete dituen seinale.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1990 0002 Bizimoduaren ondorioz, gero eta haur gehiagok jo behar izaten du masajistarengana bizkarrezurra okertzen ari zaiolako.

53. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0001 Egiptiar harrizko irudien artean igarotzerakoan, hotzikara luze batek bere bizkarrezurra bortizki astindu zuen. Gero greziarrak.

54. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1988 0001 Idazkiñakaz lan egiten dabenentzat marraztu dauan aurki-ereduak, euskarri txiki bat dauko atzean bizkar-azurrari eusteko eta au sendotu daiten.

55. 1991> euskara batua ikasliburuak geolbiol 00281 Nerbio-sistema periferikoa osatzen duten nerbioak, bereizi egiten dira: alde batetik bizkarrezurreko nerbioak daude (bizkarrezurreko muinetik ateratzen direnak). Hauek, arrainengan izan ezik 31 pare izaten dira ornodun guztiengan. Bizkarrezurreko muinetik ateratzen diren sustrai bentralak eta sustrai dortsalak elkartuta eratzen direnak.

56. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/5 0057 - Kide baten bizkarrezurra behatu.

57. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/1 0097 Orno: bizkarrezurra osatzen duten hezur labur bakoitza.

58. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0019 Kopetako hezurra/Parietala/Esfenoide hezurra/Okzipitala/Tenporala/Goiko masail-hezurra/Beheko masail-hezurra/Esternoia/Saihetsak/Bizkarrezurra

59. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0019 Hezurrik garrantzitsuenak honako hauek dira: bizkarrezurra, saihetsak -arku forma dute hauek- eta esternoia.

60. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0019 Bizkarrezurrean seinalatu ornoak.

61. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0042 2 Zaindu zure bizkarrezurra

62. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0042 Gizakia zutik ibiltzen da, hau da, bizkarrezurra posizio bertikalean duela.

63. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0042 Zure bizkarrezurra deforma ez dadin, honako aholku hauek jarraitu behar:

64. 1991> euskara batua ikasliburuak m. gomendio 0237 Haurrak binaka jarrita: haur bat lurrean edo koltxoneta gainean ahozpez etzanda; bestea ondoan esku ahurrak bizkarrezurraren alde banatan dituela hasi lepotik eta sakroraino ukituz.

65. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/2 0196 Batek bizkarrezurraren parean harri koxkor bat dauka; beste bati lepoan min egiten dio kendu gabe gelditu den egur potolotxoak;

66. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0026 Une hartan bertan makilkada batek astindu zizkion saihetsak, bizkarrezurra goitik beheraino ikaratzen ziola.

67. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0142 Orduan bizkarrezurrean atseginezko hotzikara bat nabaritu ohi zuen.

68. 1991> euskara batua literatur prosa i. garbizu 00121 Bizkar-hezurra txikitu beharko diozue eta ez dut uste familiak hori gustuko izango duenik.

69. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00062 Bizkarrezurrean zehar, ferekak pilatzen zihoazen bata bestearen atzetik.

70. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0011 Ni dardarizo taigabean nauka bere eskua gorputzeko tentsioa lurmentzen hasi zaidanetik, biriketara haizerik iritsiko ez bailitzaidan ireki beharra dut ahoa, haren hatzak, ai!, izter artean pausatuz, haren hatzak, ai! saihetsetan gora igotzean laztan-purtzilka, haren hatzak, ai!, uzki inguruan ukituz bizkarrezurrean gora azkura sortzen...

71. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0022 Seminarioko kasko hartatik Nihilur ibaia urbearen bizkarrezurra iruditu zitzaion eta bere muina zimaur hutsa zela pentsarazi zion kirats etorri berriak.

72. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0060 Eta bizkarrezurra daukagula taxutua hezurra eta kurruxka, hezur bat beste kurruxka bat, horrela, bestela ez ginateke sabelaren barruan sartuko, kiribil bat egina egon ahal izateko.

73. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0060 Sabela luzeagoa izatekotan zutik kabituko ginatekeela, eta bizkarrezurraren hezurra erratz baten kirtenaren modukoa edukiko genukeela.

74. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00039 Fisioterapian, aditu askok diote igeriketa bizkar hezurreko deformazioak hobetzeko eta bizkarreko minak arintzeko oso kirol aholkugarria dela.

75. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00071 Etxe barruan ere eskalerak kajoi baten bidez igo daitezke. Maila hori igo eta jaitsi egin daiteke hankaz aldatuz. Ariketa hau, hala ere, ez zaie komeni bihotzeko edota bizkar hezurreko gaixoei.

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. irigoien 00106 1944an bere osasunak txarrera egingo du eta tratamendu bereziak jarraitu beharko ditu. Etengabeko mina du bizkar-hezurrean, eta erabateko atsedena aginduko diote. Altzairuzko gerruntze bat jarri beharko du, nahitaezkoak zituen tramankuluok bizimodu arrunta egin ahal izateko. Ezin eser eta etzan zitekeen gerruntze barik.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. irigoien 00106 Tratamenduak infernu dira. Erabateko bertikaltasuna lortze aldera, hondarrez betetako zorroak lotzen zizkioten oinetan, bizkar-hezurra tenkan manten zedin. Adelina Zendejas lagunak ospitalera eginiko bisita bat du gogoan.

78. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. txakartegi 00044 Ameriketan nola azaltzen duten 4 etniatako gizakiek bizkarrezurreko mina neurtzen du: juduek, italiarrek, irlandarrek eta amerikano zaharrek.

79. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00265 Ezkontza nola edo hala gizarteko bizkarrezurra izan arren, herri gehienek onartzen dute ezkontza ezegonkorra eta zorigaiztokoa mantentzea ez duela merezi eta dibortzio-motaren bat izaten dute.

80. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. txakartegi 0255 Adibidez, hamartoma, aniridia, mikrozefalia, atzeratasun mentala, disostosi faziala eta sortzetiko hemihipertrofia sarritan doaz Wilms-en tumorearekin; mongolismoa, inmunoeskasiak, Bloom-en sindromea eta Fanconi-ren anemia aplasikoa leuzemiarekin; hemihipertrofia eta astrozitoma giltzurrungaineko kartzinomarekin; neurofibromatosia, esklerosi tuberosoa eta bizkarrezurraren sortzetiko akatsak nerbio optikoaren gliomarekin, etab.

81. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak orereta 1997 00043 Bada beste faktore garrantzitsu bat oso kontutan hartzekoa, proiektu hau ziurtasun osoz gauzatu litekeela pentsatzera naramana: Oreretako hari instrumentisten zentsoa da gogoan hartzekoa ezbairik gabe (ez dezagun ahaztu hari instrumentuak Orkestra Sinfoniko baten bizkarrezurra direla), egun hor nonbait sakabanatuta dauden arren.

82. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gizakia 0017 (...) bizkarrezurraren aldaketak, zutik ibiltzeko posturara moldatu dira.

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i.v. de sarasti 0040 (...) lurraldea frantziaratuta edo independentziara jota egoera iraultzea eta noraeza ekar zitzakeen, gizartearen bizkarrezurrari batere onik egin gabe.

84. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zoologia 0447 Narrastietan bezala, kondilo okzipital bakarra dago, basiokzipitalaren atze-aldetik ateratzen dena, era horretan, kranioak bizkarrezurrarekiko kasik angulu zuzena eraturik.

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0017 Arau hauek (diktadurako sistema juridikoaren benetako bizkarrezurra zirenak) indarrean egon ziren Franco Generalaren heriotzako ordurarte.

86. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j-l. davant 0534 a) Mezaren bizkar-hezurra Batutik hartua da, baina zira bezalako aditza forma ekialdetar batzuekin.

87. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kortazar 0018 Narrazioaren bizkar hezurra berdina izaten den artean, hitzak, formulak, aldakorrak gertatzen dira.

88. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00023 Bizkar hezurretik behera malgutasun arraro bat somatzen nuen, eta beheraxeago, beste zeozer.

88 emaitza

Datu-estatistikoak: