XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia laux bba 0108 Gaste bat lotzen zendun zapiño garbijan;
txirula joten eta ardijak gordetan,
txakur mustur gorrija etzunik oñetan.
Neska polita zintzan joskillaen ekintzan.
- Josiko dautzut pozik,- zeuk, berba samurrez -,
Belaunbiko nintzaizun, bijotza bildurrez,
Zeure atzamar miak bullarran ganian
leunkiro sentitzian
mutil politari so-negijon dardaraz
.

2. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak euzkerea 1930 0408 Arrittu zan baña Kepa Deuna, berak ezekijala, ain txukunik eukan aretuan ereslarijak durundotsian iñardubela susmau ebanian, eta jazoten zanaren barri jakitteko beriala eurakanatu zan, eta nortzuk ziran ikusi ebanian, ikaratuta dardaraz esan eban: ¡Ene badatxuba; musikuak zeruan, eta Goiko Jaunaren Bakaulkijan bertan, artezkarija!....

3. 1900-1939 gipuzkera liturgia elizondo kristpe 0026 Zugatik aur egin da ta otzikarak dardaraz daukate.

4. 1900-1939 gipuzkera liturgia elizondo kristpe 0339 Zu ikustean, Satanas itxus-itxusiya ta bere mendeko guztiyak atzera bijoaz; Aingeruz inguraturikan zoazela somatzean, dardaraz jarri-ta ondar-gabeko leze illun-nazkagarri-iraunkorr-ikaragarrira amilka (...).

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizdo ees 1911 0248 Lo zeuden baserritarrak eguneango nekea atsedentzen; basatiak aitz zuloetan atziketakin ametsetan ta chorichuak dardaraz kabiyetan.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1932 0001 ¡Berriz ere atzerri-aldera! Bai, atzerri-aldera berriz ere; baña ez orain urrengoan bezela bero galdatan, otzak dardaraz baizik.

7. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0002 ¿Zerk galerazten din
loaren magala?
¿Sukarrez burumin
dardaraz aut, ala
epai zorrotz bidez
loa uka din Jaunak,
betiko logurez
mintzeko ire egunak?

8. 1940-1968 gipuzkera poesia i. olabeaga 0007 13- Bide bazterko leize zuluan
erori zan min arturik,
otzez dardaraz gau luze artan
an egon zan ia illik.
Elur zuria odolez gorri
ikusten du arriturik,
bañan zeruak ateratzen du
osasuna biurturik.

9. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa bide izkutua 0032 Dardaraz jarri zan neskatxa:
- Salatu! Saria jaso!

10. 1969-1990 bizkaiera antzerkia altuna 0100 Emaztiak, dardarez, gixonari esan eutson: - Itxixu ate ori.

11. 1969-1990 bizkaiera haur-/gazte-literatura f. zubiaga 0017 Merkatura joan zirenak ez ziran eltzen eta tenplotik plazaraiñoko zemaiak egizan zegizkian jainko bildurgarriak, erria dardaraz egola zegola: Aurrak niri; tximistak erreko zaitue zaituzte danok bestela!....

12. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0034 Maitasunaren-maitasunez, abere biok musturrak seiñaren burusigaiñean jarri ebezan, otz izan ez zeiten, dardarrez asten zan-eta.

13. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0097 Origaitik ba egozan goietan zorakerizko langintza ori, apostoladutza aizetsu ori eroan eziñik, kaleko naste eta zabarkerietan iñor baiño lenago lizundu eta okertuko ziralakoan dardaraz ebiltzanak.

14. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0067 TRUFALDINO - (Dardaraz ematen dio gutuna) Bai, jauna.

15. 1969-1990 euskara batua antzerkia antxieta 0035 BALTAXAR: Amarekin? Ez didak esango behintzat atariko intxaurrondo azpian alaba denik, dardaraz ia etetzeko zorian den horrekin...

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arrieta 0069 Soinekoak urraturik eta oinak odolduak, errekazoko batetan gordea zegoen, hotzak dardaraz eta nigarrez.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0096 - Zerutik jaitsitako bi izarren beldur? - Ez, Txipi - oihukatu zion txolarretxoak dardaraz.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.a. elkoroberezibar 0055 Korridoreko hormak hestutzen hasi ziren, ia ia batak besteari musu ematen, beheko moketa dardaraz egonezinka gora eta behera zebilen eta sapaia zatika apurtzen... ni bertatik pasatzea nahi ez balute bezala.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa lasa 0059 Aulkia emeki ukuitzeko, eskua luzatu egin zuen, baina dardaraz zegoelarik, atzera egin zuen fite.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0018 Mutikoak dardaraz pasatua: - Bai, Joxe-Martin, egon zaitez lasai.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0021 Bainan Vasiaren aurpegian baietza agertzen zela ikustean, hasi zen ohe gainean jauzika, hainbesterainoko poz eta alaitasunez zilipurdiak egiten, non gela osoa dardaraz jarri baitzuen.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibe 0163 Orduan, emakumeak, bere burua ezin zuela gorde ikusi eta dardaraz haren oinetara eroriz, jende guztiari aitortu zion zergatik ukitu zuen eta nola bat-batean sendatua gertatu zen.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.e. ituarte 0062 Hau bai gustoa, dena irekita eta hain fresko! Orain bai, orain ikusten ditut izarrak dardaraz iluntasunean!.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0123 Ezagutzen dut nolako ospea duzun Nigeria-n, eta zure izena entzuteak bakarrik, gobernuaren etsaiak dardaraz jartzen dituela.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. elias 0165 Ez zion erantzungo, hankak ezezik eskuak ere dardaraz zituen Itziar-ek. Gero, isiltasuna....

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. elias 0165 Artean ere barne guztiak dardaraz bazituen ere Itziar-ek, bere amaren agindua betetzeko asmoan sukalderatu zen.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0150 Eta goizero-goizero bere enplegatu lanetara joaten da, zortzi ordu egoten da, etxera itzultzen da, bizitzen hasten da eguna ilundu arte, emaztearekin oheratzen eta jaikitzen da, hiritar bat da, ez markatua, ez sospetxosoa, ez da bizi dardaraz.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm izadia 0015 Burua zut, hankak dardaraz saltoka eta ostikoka berehala dituzkezu!.

29. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak i. goikoetxea 0112 Txistulariak ttunttunaren larrua txirikilaz astintzen duan bezela, soiñuaren dardarak ere gure belarri barneko tinpan ori dardaraz jartzen dute.

30. 1969-1990 gipuzkera poesia b. albizu 0134 Zeru goi odeietan
ixiltasun otsaren
dardaraz, esmatu!.

31. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0101 (...); burua gelditzeke ddarddaraz, eta buru artan zillarrezko piriri aundiko betaurrekoak, eta betaurrekoen atzean bi begi txiki beltz gogorrak.

32. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. iturbe 0093 Dardaraz zeukan gorputz osoa!.

33. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura g. amondarain 00020 - Nik ardiak ilundu arte eduki nahi nebazan hemen, iluntzean inor konturatu barik etxera eroateko, -esan eban mutilak dardaraz eta bildurtu itxuraz.

34. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0072 Oles egitea deitzea da, atean kask-kask eginik, haren barrua, bai bihotza eta bai haren izate guztia dardaraz jartzen dauana, hori da oleskaria niretzat.

35. 1991> euskara batua antzerkia e. genua 00236 (Txotxongiloak armariuaren beheko partean, dardaraz azaltzen dira.)

36. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00054 GAZTEA: Darkarrez zaude... Jakarik nahi?

37. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0028
- sorginkerietarako ukenduak egiten ditu
- esaten dioten guztia sinesten du
- hegan ibiltzen da erratzaren gainean
- bere itzalari ere beldurra dio
- ezin izaten du bakarrik egon
- dena aldrebes ulertzen du
- printzeak apo bihurtzen ditu
- edozer gauzak dardaraz jartzen du
- denek engainatu egingo dutela uste du

38. 1991> euskara batua poesia t. irastortza 0040 Nola lagun batek beste lagun bati eman zion poema bat
nik irakur nezan
AIDEAK presagioz intzirika
dardaraz daude.
Bakarrik nahi ez
eta isolatuta
kalkulorik gabe bizi gaitun eta
gerora
kontuak ateratzen jakin ez,
hire hitzak jaso zetinat
beste batek bildu ondoren.
Eta aidea gorriegosiegi zegonan, egon.
Aideak presagioz intzirika:
esandakoa ez dun biltzen
berriz altzora.
Horregatik izan nahi, beharbada, poeta,
hitzarekin dagoena dastatu ez baino
aldatu nahi dugunak.
Horregatik ikasten zetinagu, ikasten,
aleun izen eta adjetibo,
erabili beharra sortuko delakoan
aidea, egon, gorriegosiegi dagoen batean.

39. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00102 Barruan izan nuenean, botoiari eman nion eta dardaraz hasi zen, hotzikara etengabe batek zeharkatzen zuen nire gorputza, kalanbre eterno bat zen, atsegina, amaierarik gabea, ahotsak bere zakilaz hitzegiten zidan, bere zakil indartsu, gogor, beroaz, hondoraino sartuko zidala esaten zidan, zulatu egingo ninduela, apurtu, zatitu.

40. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0023 Hankak dardaraz.

41. 1991> euskara batua literatur prosa elexp alpe 0009 Martxel izeneko sermoilaria Garizumako misinoak ematera etorri zen Uberara eta auzo guztia dardaraz jarri zuen bere hitzaldi trumoitsuekin.

42. 1991> euskara batua saiakera-liburuak vill 00054 Emakumea, ordea, beldurraren beldurrez eta dardaraz bere barrenean gertatua zekienak bezala, etorri eta belaunikatu egin zen Haren aurrean, eta egia osoa esan zion. Eta Jesusek berari: Alaba, zeure fedeak salbatu zaitu. Zoaz baketan eta zaude sendatua zeure gaitzetik.

43. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. ugarte 0023 (Ikara) Erabilkera: dardaratze, dardaraz, dardaraka, dardari, dardaran, dardaizo, dardarati, dardara-larrie, dardarazi, ortz-dardara, belaunetako dardarea, besook (besoak) dardaraz, bildurrez dardaran

43 emaitza

Datu-estatistikoak: