XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a ortzuri 0148 Eguzkiak udan majo berotzen dik (Parre Poliren aldekoak) ta ezin diat gau illun beltzez deusik ikusi (Parre berriz ere); ongi etorria, amona gorria.

2. 1900-1939 gipuzkera administrazio-idazkiak sortarauak 1920 0006 21. Euskaltzaindiak lanbearrik ez lagunei ez arrotze ezin egotzi ditzayeke, ezta deusik beretzakotzat argitaldu ezin dezake ere, batzarrean arrtutako erabakirik egon ezik.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0293 Badiat hiri deusik zor?.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0296 Gu bezalakua deusik ez duk.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0296 Eta deusik ez badute, deusik ezin jan.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera poesia leon 0126 Manech iduri, gure hartaz urrunago
Ez dugula ikusten aditurik nago:
Guk nahi bertzeak guretzat ar diten,
Guk ordean heientzat deusik ez egiten
.

7. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa zerb gh 1927 0442 Mariluzenean sartu zeneko, Pantzuna gauza bati ohartu zen: han, Mariluz deusik etzela, gathuek zutela manatzen! Eta bere buruari erran zion: Gathuak hemendik zerbeit gisaz urrunduz geroz, Pantzunak ere nahi duena eginen din! Beraz, Pantzuna, antola hadi atso tzar horrek egun batez mana dezan gathuak eta lauak Errobian Errobia da Uztaritzen gaindi doan ibaia ederra. Erdaraz, la Nive ithotzea, zaku batean sarturik...

8. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa fir 0002 Baña nik diotana baldin egiten ezpada, euskara galdu edo galtzer den errietan ez dugu deusik eginen.

9. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. blaise 0179 Ez dea deusik ardiesten? orduan ezartzen da Haurridegotik arrunt kanpo haurride hobenduna.

10. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak dass-eliss 0375 Deusik etzaio ardikia bezen on.

11. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak je euskg 0016 Ikusgarria zela bertzalde eliza bera aditurik, ez ginuen bizkitartean deusik han ikusi, ikusi nahi ez ginuena baizik: aldare aitzin eta gain bat dena potret, lore eta zirrimarra, zer nahi koloretakoak, itsutu nahi zituztela, hainbertzek, eta halako tindu saminez eginik; bazterretako alkiak hargatik aipagarri dira, zeren izanak diren lantuak jakitate bezenbat gosturekin.

12. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak je bur 0102 Ez dautzuet deusik erranen elgarretaratzeko hartzen dituzten bideez: auzapeza ezarriz ararteko, haren aitzinean zin eginez, halaber apezaren oinetan, hunen othoitzen gerizan orozbat jartzen direlarik, emaiten diote sartzera doazin sailari halako zerbeit garbi eta azkar, bertze deusek eman ez lezokena.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1902 0001 Presidentaren ganik ezin deusik ardietsiz, igorri dituzte harat gerlako untziak, eta jadanik kanoia ukhaldika hasiak dire.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1902 0001 Etzen ethorri; deusik ez nuen izan.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1909 0001 Orai duela hogoi-ta-hamazazpi urthe, Bismarck, Alamaniako ministro handi aiphatua, hola lotu zitzaioten erresuma hortako aphezpikueri; bainan ukho egin behar izan zuen, ikhusi baizuen ez zezakela deusik ardiets, eta bere kaltetan zabilala.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1924 0001 Jendeak etorri zaizko berehala altchatzerat, bainan han berean arras laster odol hustu zaiote eta hil deusik erran gabe.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1924 0001 Eta orai, hain atsegin handirekin berriz frantses bilakatu ondoan, lehenagoko gudu berari behar garela lotu! Lotuko gare chede berekin, khar berarekin, erraiten diotegularik gure etsai agertzen diren buruzagi hoieri, ez dutela deusik ardietsiko.

18. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0149 Gure janaria gazitzeko, ordea, eztizu gatzandelak deusik balio.

19. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak mde 0024 Lenago zintzil-igikunak azaltzeko Chevreul'ek ondu zuen theoria lagun deitu zuten, mai yasotzalleari ere zatxikola otsez: espiriten eskuen oartugabeko igikunek omen zituten maiak eraikitzen, ta erantzunak egoki zetozenean, berek beryakintzan edo beryakintza-petikoan zeuzkaten asmo ta oldeak ziran era ortan agertzen, deusik ez besterik.

20. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia lf 0099 Mariun.- Gaicho Santsin, ez da deusik hori!.

21. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia lf 0099 Santsin.- Ez dela deusik! Aise ari chira, chu! Landan bachine!....

22. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia lf 0372 Badoa gero timoiaren gainerat,
Handik zunkako on baten emaiterat;
Gero berriz farra farra
Ellanden sudur puntara;
Batean hunat, bertzean harat, griñatsu,
Iduri egiazki nonbeit duela su!
Eta khechu bertzeak ez direla deusik ari,
Bakarrik uzten dutela guzien akulari:
Apheza mar mar mar othoitzean liburutik!
Zer sanfreta haatik! Horrek badik burutik
Gazte bat aldiz kantuz, kobla eta errepika!
Uste du kantuz ariz joanen dela mekanika?
Andereño Uli badoakote aldizka
Beharri-ziloan jotzerat bere chirrinka.

23. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ariztia 0172 Ethorri zen justizia eta harrenbertze athe denak gurutzatuak ikusi eta, hori etzitakela hala izan, eskezaileak etzuela gauz onik egin, gibelerat goan ziren, deusik egin gabe.

24. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ariztia 0172 Berritz ere, goan ziren beren galeriano zaharraren ganat: zazpi, zortzi etche gurutzatuak bazirela, etzitakela hola deusik ezagut...

25. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ariztia 0172 Justiziak ezagutu zuen arrozoina ama harek bazuela bere haurra hala ikusi, eta nigar egitea eta atera ziren deusik egin gabe.

26. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak othoizlari 1959 0226 Etzioten deusik zor'ta beraz Jainkoaren asarrea heien gainean finka ziteken.

27. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak othoizlari 1959 0226 Bainan San Agustinek diona, deusik ez dezake, ezen eta da estekatua.

28. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak air 0011 Eta are geiago estimatzen zuen gure izkiriazailea, ainbeste eskale nardagarrien artean, beretako nioiz ere etziolakotz deusik eskatu.

29. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0028 c) deusik ez delibera, ez egin, herrak dirauno (XXIII);

30. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0028 d) deusik egin gabe ez egon (XXXVIII);

31. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1944 00001 Anartean Frantzia ez dagoke Angles Amerikanoen gudueri beha. Ez du onhartzen ahal arrotz batzuek salba dezaten, berak deusik egin gabe. Horra zergatik De Gaullek F.F.I. delakoak armadetarat bildu nahi dituen, eta gero gerlarat igorri.

32. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zerb herr 1944 00001 Herriko aintzindariek orori jakin arazten dute beraz begiak ongi idekitzeko: nihun deusik ikusten duenak, ez hunki, bainan bi jauziz doala lehen jandarmeriaraino. Jandarmek eginen dute behar dena. Ez da hor jostetarik, Eskualdunak!

33. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 ? Daukat U.R.S.S.-ek diruz, ontasunez eta ahalez abantail handiak ebaki dituela bainan gainerateko guzietan gobernioetarik hori dela gehienik gibel dabilana. Orok badazkite hor diraien hertsutasunak: 1. Langilek debekatua dute asaldatzea ez aski pagatuak izana gatik; 2. Langilen zindikatek deutsik ezin egin bulego nagusien permisionerik gabe; 3. Langilea bortchaz lekhu berean egon behar lanean preso ez badu altchatu izan nahi; 4. Langile haurrer debekatua etsamina eta eskola handietarat presentatzea, Soviet bulegoetakoener choilki haizu; 5. Han ere batzu haurretik oberats, aita eta ametarik izaiten dutelakotz.

34. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1959 00001 Trenpe gaitzean bazira, zonbait oren lo gutiago egina gatik ez duzu deusik irriskatzen.

35. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak p. salaburu 0077 Idazlea praktikak egiten du, irakurtze eta idazte lanak batik bat: horixe duzu garrantzizkoena eta ez dago horren ordezko deusik.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0014 Bere aintzako patxadan zegoen! Matrakarik gabeko gizonak deusik ez daki bizitzaren zukuaren zaporeaz.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0053 Baso batean sartu ziren laster, eta iluntasun hartan zuberotarrak deusik ikusten ez zuen arren, haxeroa eta Zangarinek urrunera begiratzen zuten eta noizean behin elkarri; halako batean, Zangarinek, ulertu baitzuen haxeroaren begirada adierazkorra, erantzun zion: - Bai mugazaina duk - eta zegoen tokian gelditu zen zuberotarrarekin, haxeroa urrats luzetan aurreratzen zelarik; handik gutxira danbada bat entzun zen eta gero lasaitasuna, haxeroa agertzen zela ikusi zutenean.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0127 Zertan izanen zen besta?, hasi gabe segurrena, berak zekiela deusik ez zegoen zortzirak arte; alkondararen esku-muturrak ikusten zituen ongi xurituak, bero zegoen gero, tolesten zituen ukondoaren gainetik, alkondara garbia eta galtza urdin garbiagoak zeramatzan, zapata distirantak pozik.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0012 Leihoetatik ia ez zen deusik entzuten baina kotxe eta autobusen argiek zertxobait argitzen zidaten etxebarneko bidea.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0069 Aspalditik daki Irla Bakartiko farozainak beti Herioaren adierazgarri den kanta bitxi bat datorkiola marinelari atzetik, baina badirudi marinelak ezin duela deusik egin hortik itzurtzeko, ez dela berak igorritako seinaletaz ongi jabetzen.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa millox 0072 Laminen mediku handienek erran zieten ez zutela gehiago deusik egiten ahal harentzat, bakarrik Joanak sendatzen ahalko zuela, bainan hara, ona izanik ere, nahiko ote zuena lamin bat artatu?.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0090 Deusik gabe eta hotzez zirela esaka, urde kotxinak...!.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0081 Den-dena zegoen ilun ilun eta ez zen han deusik higitzen.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1973 0033 Honen lantegi bateko langileak greban sartuak dira zenbait denbora hartan, bainan nagusiaren ganik ezin dute deusik erdietsi.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k. mendibehere 0010 Deusik ez da oraino egin izan Ipar Euskal Herriak dauzkan problema funtsezkoen alde (problema ekonomikoari buruz).

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1975 0028 Herritar populuaren baitarik at, eta bere gain dagoen Estatuko aparatoa sortzen denean, iraultza ezaguturik duten zenbait herrialdetan bezala, bertako alderdi politiko haundienak horren aurka deusik egin gabe, lehengo harreman mota zapaltzaileak berloratzen dira berriro ere.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak vill 0304 Bera bizi zen denboran ez zuen deusik argitaratu eta besteek argitara zezaten erraztasunak eman, hori bai.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak txill 0061 Tradizioari eutsi nahiz hasierako hitzaldi bakar bat txekeraz egiten zan sarrera gisa; baina deputaturik gehienek ez zuten deusik ulertzen, eta bigarren hitzalditik beretik azken-urreneraino alemaneraz egiten zan dana.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskegoeraipar 0026 Eroriko balitz, ez litzateke ia deusik geratuko.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. borda 0025 Mihi txarrenek diote, delakoaren lanak ez duela deusik balio, haurkeria bat dela, zozokeria bat.

51. 1969-1990 gipuzkera antzerkia sgarm historia triste bat 0308 KARTZE - Seguru al zaude, botikarioak ez duala deusik esango? ALTZIB - Ez zaitu salatuko. KARTZE - Seguru? ALTZIB - Seguru.

52. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia iratz 0025 Pobreak ez zuen deusik ez, salbu bildots bat, bildots ttiki bat erosi zuena.

53. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia zerb akelarre 0230 Zurxurigaray - Deusik ez da nehun! Orro - Zer deusik ez dela nehun!.

54. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia j. pochelu 0210 Zer uste dun gerta litakela?
HORTENZA - Deusik.

55. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa otoizlari 1971 0028 Egun osoak iragan ditut deusik ezin eginez; okaztatua nintzen: ez nezaken ere ene lana berritz irakur.

56. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1984 0006 Eliza gainetik ez baitzen gehiago deusik erortzen, xirio pizterat abiatu dire.

57. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. sein 0018 Lehengoetarik deusik kausituko ote dugun?... Etxean... etxe ingurutan.

58. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1989 0001 Atso zahar batzuek, ongi apaindurik,
Plazara bildu dira, elgar aditurik,
Ikusi dutenean han etzela deusik,
Ostatura gan ziren, bihotzak ilunik.

59. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1983 0001 Egia da hasiera barnekoa baina gogorragoa dela, gordinagoa; pertsonaiaren pentsamendu ta egoeraren deskripzioa... Theresak berehala agertu arren, ez du deusik esaten buruaz hartuko zuelakoa egin zuen arte, eta ondoren beste sei orri pasatuko ditugu pertsonaiaren pentsamenduak bueltaka dauzkagula.

60. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hiriart-u 0001 Bakotxak badaki bere berri, eta gehienek deusik ez dute salatzen.

61. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... r. idiart 0001 Mundu hunen arabera deusik ez! Mundu huntako boteretsuek Eliza beren esku-makiltzat hartzen duten aldi guziz, Elizak hori onhartzen balinbadu, munduko boterea baizik ez du jaunsten.

62. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0120 Ez dut deusik ulertzen, esan zuen bere amak burua mugituz.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0012 Ez zuen deusik esaten eta arras harritzen ninduen haren portaerak; hala ere zuhurragotzat jo nuen gero eta handiago egiten ari zen bere umore txar hura ez gehiago kilikatzea nire esaldiren batekin.

64. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0097 Lurjabea, suge pozointsu bat baino okerragoa zen eta, amarru eta tranpen bidez, langileen ezgaitasuna erakusten omen zuen eta ondoren deusik ere ordaindu gabe botatzen zituen.

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak vill 00017 Maria haurdun zela ohartu zen San Jose, eta honek zer pasatzen zen ez zekien. Mariak esan zuen berekiko: Ni ez noa deusik esatera. Jainkoaren gauzak dira hauek. Berak esan diezaiola, bere borondatea hala baldin bada.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0011 Hemen, deusik bada eta, zazpi kolore nagusitako sailkapen klasiko horretara egokitzen ez diren euskal usarioko bereixtasunak, xehetasunak, (...).

67. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0047 Egizu hau, Ixtebe, edo egizu hura,
ezin dukezu deusik egin denen gostura!
Jainko Jaunak ere ez ororena egiten,
nondik nahi duzu gizonek egin dezaten?
Eiherazain bat hortara baitzen tematu,
ikusiko duzu zer zitzaion gertatu.

68. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0091 Ele on hoiek xori-umeak gohainditu,
eta, ez nahiz gehiago deusik aditu,
hasi ziren guziak oi zer kalaka!
zintzurrak eman ahala ttiuttaka!
Bai eta zer gertatu heietarik askori?
Bixtan da: zepo eta segadetan erori!

69. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.m. artzalluz 00086 Emen misiolari ez denak ez du deusik egingo emendik kanpo.

70. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1996 0002 Aste baten buruen, iloba batek abisatu ditu su-hiltzaleak eta poliza, ezin konprenitua zela gizon hori hola desagertzea, bere familiako nehori deusik erran gabe.

70 emaitza

Datu-estatistikoak: