XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. erzibengoa 0019 Inor askok aintzat hartzen ez duen
zenbait xehetasuntxo izan dut
neure jostagarri
eta lorkizun urri:
galdutako bide zahar bat,
zenbait trikuharri,
iturri goroldioz estali
ahantzi bat eta gizon-aztarna erdi
galdutakoen antsi,
ilusio edo neke basoetako isiltasunean
galduago baten dindirri
hunkigarri baten hitzerdi
erdi ulertezin eta misteriotan nahasi.
Zuhaitzek eta belarrek eta harriek eta
lurrak dakite nire begion
gutizia luze eta jakinnahi eta ikusgura
biziaren beroa
zenbateraino aritu den sumakari".

1 emaitza

Datu-estatistikoak: