XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0353 Zure alaren indarrez gauza guztiak ezer-ezetik sortu dituzun Jaungoikoa: asieran gauza guztiak atondu zenduzanean, Zure antzera egindako gizonari, emakume-gorputzari giza-soiñetik asiera emotearren, utzi-ezindako emakumearen laguntza emon zeuntson, Zeuk batetik sortuak ezin banandu leitekezala irakatsirik: ezkontz-batasuna, Kristo'ren eta Eleizaren alkartasuna iruditzeraiño donetu zendun Jaungoikoa: Zeuk batu izan dautsozu emakumea gizonari, ta gizabatzetatik lenen au, ez jatorrizko obenaren zigorrez, ez euri-jasaz bere, ez ondatzeko onespenez ondu zendun Jaungoikoa: begiratu errukiz zure mirabe oni, ezkontz-artzean, ba, zure babespean jarri gura dau: maitasun eta otzantasun bustarri bekio: zintzo ta garbi ezkondu beite Kristo'ren gogoz, ta emazte deunen antzeko iraun begi: Errakel baizen maitegarri izan bekio bere senarrari, ta Errebeke baizen burutsu, ta Sare baizen urtetsu ta zintzo: gaiztoak ezpegi ezertxo bere beregandu onen egintzetatik.

2. 1940-1968 gipuzkera liturgia aste santua 0046 Guztialdun eta betiko Jaungoiko, Zure Espirituz Elizaren gorputz osoa donetu eta zuzentzen dezun orrek: entzun itzazu Elizako Sail guztien alde egiten dizkitzugun otoitzak, Zure graziaren bidez malla guztietakoak zuzen mirabetu zaitzaten.

3. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak zeleta 0084 Adiskideak: Gaur, Larrea`ko lurralde donestu edo bedeinkatu ontan, Arana eta Goiri`tar Sabin`en omenez, edo obeto esanik, gure IRAKASLE AUNDIA izanikoaren oroitzapenez gogotsu ta atsegiñez ospatzen degun OLERTI-EGUN garrantzitsu ontan, Kirikiño zanak Sabin`en eriotzari orain 75 urte, IBAIZABAL aldizkarian Bizkaieraz idatzirik argitara eman zuan idazkaia datorkit burura, itzez-itz nik gipuzkeraraturik, onela diona: Astasken goizaldean, 1903`gko. Azilla`ren (Azaroa`ren) 22`an il zan, Sukarrieta`n, ARANA ETA GOIRI`TAR SABIN, Bizkai`ko seme zintzo au.

3 emaitza

Datu-estatistikoak: