XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa aita martin 0029 Zorijontsua izango zara, kristiñaua, eriotz-aldijan Andra Marijaren zaindasuneko kate gozuakaz loturik bazagoz; betiko gaizkapena ziurrtuko dautzue estuntza maitagarrijok, ta betiko bake zorijonaren egun sentia izango jatsu aonelan zeure eriotzia; eta Marijaren otseiñ askok esan dabena autorrtuko dozu orrduan: Ikusi ezpaneu, eneban ziñestuko ain gozua zala iltea, Oe ondora etorriko jatsu Karmengo Ama Erregiña bere eskapularijua soñian badozu, eta bijotzez badirautzozu: Ene Ama gozo-gozua, lagun zakidaz orrdu onetan, zeuria naz, zeugaz ilgo naz.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa kk ab ii 0180 Orregaitik eldu ziran Logroño urira egun sentiyan, eta bai yoiazan kalerik-kale uriya-ziar igaroten, bertan gelditzeko uste barik.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.i. uranga 0435 ¡Zer biyotz oneko damacho manchua! ¿Nola etzuten bada maiteko bere gurasuak umilltasun eta ontasunez besterik ez bezelakua bazan? Egun sentiyan choriyak pipirripika asten ziran garayan esnaturik, jeikitzen zan, aurreko egunetan bezela bere eginkisun naikidatsuetan guraso maitiai laguntzeko.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.i. uranga 0436 ¿Nola ez bada, naiera guztiyak bear beziñ ondo osatu bazituzten? Nekatua zeguen Anton, bañan alaz guztiyaz ere, bera jechi zan ukullura, bei, eta beste abere guztiyak bazka araztera, eta ondoren igorik, afaldu zuten iru elkar maite ayek lotaratzeko urrengo egun senti arte.

5. 1940-1968 bizkaiera poesia onaind 0146 Itxaroz oparotsu datorkit goizean
Udabarri zelaia lez egun-sentia,
Maitez zabaltzen daula goiz-argi joria
Giza-biotz oroen erpin adarrean
.

6. 1940-1968 bizkaiera poesia alzola 0045 baleiteke
egunsentian ixartu neuban,
txoriaren
txorrotxio
zoliagaz
bat eginda
bere antzera kantetan ikasi-gure izatea
neu konturatu barik zer egiten dodan
.

7. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa etxba ibilt 0461 Eta ikaraz beteta, jarri ziran begixak batu barik egun-sentixan zaiñ, andik urriñera iges eitteko borreruok jaiki baño len.

8. 1940-1968 gipuzkera antzerkia arti seme 0336 SERAPHICUS - Gauaren ondoan, egunsentia.

9. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jaukol ipui 0051 Egun-sentian apaizak lubakian Meza eman zuan, Erramon eta Matxin'ek lagundurik.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa yazp 0173 An, auzo erriak, irurogeita amabi edo larogeitalau kilometro bidean daudenak dira, ta Don Lucas egun-sentian erten zan bere etxetik zaldi-gañean.

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa m.a. urreta 0119 Danok atseden-egitera joateko agintzen du, biaramon egun sentian erri osoa arruan egon bear du ta.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa netx lbb 0042 Goizero, euskal-kantak eta zaldien perra-otsak urratzen zuan egunsentiko aidea.

13. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Goizeko egun senti gozoa maitasun berbetan datorkigu.

14. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Berez etsai diranak, bakez, egunero, bitan agurtzen dira, batak besteari leku emonaz egun senti ta arratz beran.

15. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0075 Goizean zan, egunsentiaz batera.

16. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0299 208 Eumeo.- Onezkero, o Melanti, itzar, bela egingo dok gaualdi osoan, merezi dokanez oge bigun orretan etzuna; ta ez yak oar bage igaroko urrezko aulkidun Egunsentia, goizaren alaba, Okean uretatik jagi oi dan orduan, ik eure auntzak senargaiai gosaria gertateko ekarri oi dokazanean, ain zuzen be.

17. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0035 Gau aretan, egunsentia asteko zala, Yoseba jagita, emazteari auxe esan eutsan:
- Mirentxu, jagi zaitez, artu seiña ta joan gaitezen Ejito'ra, Jaunaren aingeru batek ori egitea agindu daust-eta.

18. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0035 Egunsentia egin zanean, Belen'go errixka goizeko laiñoaren artean galdu izan zan.

19. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa erkiag 0017 Eta halan, Txaparraga aldapan gora beribilak eta beribilak joan ziran gau osoan, bezpera arratsaldean baino askotaz gehiago, egun sentiak ekarri legikioen kaltearen bildurrez.

20. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0046 Gu egun-sentian eta arratsean, gaberdirarte gabiltz arpetik landa.

21. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa a. gerenabarrena 0414 Egunsentia abestu-aurretik baizen ixil baretsuan geratu zan ostera be!....

22. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0019 Zorigaiztoko gau haretan, ezin izan eban Mrs. Sabinstonek lorik hartu, eta bakarrik egunsentia susmatzen zanean lortu eban begi blaituak istea.

23. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0161 Urrengo egunean, egunsentiaz batera jagi zan, eta gosari ariña artuta, etenbako lanari emon eutsan.

24. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1979 0059 Batzuetan izadi horrek (izar, ilargi, mendi, egunsenti, laino...) zentzun zuzena izango dau; beste batzuetan, ostera, sentipen baten agerpen izango da: .

25. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk itxasa 0015 Egun sentiagaz sareak jaso ta uts edo bete, portura goizean, illuntzean barriro urteteko.

26. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk itxasa 0065 KAKOTA KENTZEKO BOTIKARIK ONENA, EGUN SENTIKO TERRALAREN GOZAMENA.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0101 Bestela ezin zitekeen izan eta, behin batean, gehiago itxaron gabe, larruzko jazkirik dotoreena ipini eta kanpamentutik aldendu zen eguzkiaren printzek oraindik baso zabalak urreztatu ez zituen udazkeneko egunsentian, inor ohartu gabe.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0116 Nola engainatzen gaituzten! Milaka izar gauzale gauzale: gauaren zalea, gaua gustatzen zaiona horiek ez dira iluntzean argitzen, egunsentian itzaltzen ez diren bezalaxe.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak fisika 1990 0028 Eguzkia egunsentian edo laino artean ateratzen denean, ez du lehenbizi mendi tontorra argitzen, eta gero maldan behera ixuri erreka bailitzan.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak a. prego 0069 Meatzen eguneroko iharduna korneta hotsez hasten zen egunsentian, eta ilunabarrean bukatzen zen.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m.a. unanua 0027 Egunsentiaren argian, Aladinoren rubi eta esmeraldazko, jauregia dirdira bizian dago....

32. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0041 Egunsentitik ilundu arte, Kittano ez zen gelditu ere egiten.

33. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. albisu 0020 Egunsentiarekin batera, Koxmeren gorputz zauritua topatu zuten.

34. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. albisu 0034 Hurrengo goizean, egunsentiarekin batera jaiki eta errekara joan ziren aurpegia freskatzera.

35. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura oihanaren deia 0149 Guztiak baino nagusiagoa, harroagoa, ederragoa, ilargi argipean, edota egunsenti borealpean.

36. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0180 Egunsentitik ilunabarrera arte landan egoten ziren kotoin * kotoin: algodón biltzen uzta garaia bait zen (...).

37. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura satr 0137 Egunsentian, ahuldurik, oinez ibiltzeko gauza ez zela, lo gelditu zen lehorrean.

38. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. berasategi 0008 - Hortaz, bihar egunsentirako, hor izango duzu untzia fletatzeko dirua.

39. 1969-1990 euskara batua poesia j. urain 0029 Eta
ez dadila haboro
egunsentirik argitu
.

40. 1969-1990 euskara batua poesia p. ezkiaga 0034 BLUES IGANDE EGUNSENTI BATETARAKO

41. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0011 Gauez gero
negar egindako goizak
busti egiten dit
desesperantzazko basamortu zuria;
egunsentiko argian, aldiz,
maskaratu egiten zait,
barrez,
begi nekatuon begirada kaskarrau...
lanez
sorturiko ideia leialek
erantzun gisa jasan behar dituztelarik
hotzez

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0193 - Egunsentian ikusi zaitut... baina hegan egiteko ez al zindoazen azkarregi?.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.a. elkoroberezibar 0055 Zilarrezko argiak nekusien, egunsentiaren ihintza Estigia lakuan Carontekin borrokan bailego, eta, automaten antzera, beso eta eskuak kontrolatu ezinik, ez bait nituen ia sentitu ere egiten, leihoa zabal zabalik laga nuen: mementu benetan wagneriarra.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. arrieta 0060 Bizpahiru egunen buruan, ordea, neska haiekin bizitzen ohitzen ari zelarik ere, gauza batek axolatzen zuen Harkaitz: goizero, egunsentiko lehen argixintak urratzearekin batera neska haiek ibai ertzera jaitsi ohi ziren eta, xaplaka, oinak belaunetaraino bustitzen zituzten.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0019 Egunsenti hura ez zen izan besteen gisakoa, baina ez zen untzi haretako inor ohartu.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0075 Gizona, egunsentiak laranja kolorez tintatzen zuen itsaso bare batetan, bere behatz insensibilizatuez puntarik gabeko eta zilarrezko ainguraz hornitutako mariñel labana iriki nahiean deskribatuz.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0116 Goiz hartan egunsentia opa egile igartzen zen.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. zarate 0077 Ekidazu ilunaren ezerezean egon da orain arte; baina astiro astiro, egunsentiaren argitasun motelez, hasi da agertzen.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa sgarm heriotza 0027 Kanpora irteten uzteko apartatu egin zen, eta erdi zabalik zegoen ate zirriztutik plazako almendroak zituen ikusi elurretan egunsentiko leinuruak jorik, alabaina ezer gehiago ikusteko kemenik ez zuen izan.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0078 Egunsentiak elerraten antzemango zituen.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0316 - Egunsentia zirudik!

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. antruejo 0027 Egunsentiarekin batera, besotan harturik, korrika eta presaka lurra zapaltzeko kasik aukerarik eman gabe eraman gintuzten.

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0050 Kaixo Gotzonen hitzak elkarrekin pasatako lehendabiziko egunsenti hartako hitz goiztiarrak. Kaixo.

54. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0061 Udaberriko egunsentiko argi izutiaz aseturik zegoen gela esnatu nintzenean.

55. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0005 Egunsentian, aurreko egunetan bezala, abioi faxistek Bilbotik irtetzen diren bideak bonbardatu zituzten, iheslari zibilak airetik metrailatuz eta jendea izutuz.

56. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0015 Eta horrela luzaro jarraitu zuten musukatzeaz, besarkatzeaz, elkarbatzeaz eta beste antzeko gauzez arituz egunsentia hurbil egon zen arte.

57. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0025 Egunsentia atera eta berehala idi eta behien ikuilurantz bere emaztearekin joan zen, eta ate aurrean eseri ziren.

58. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0118 Isilaldi baten ondoren René-k hitz egiten jarraitu zuen: - Gaur, adibidez, lehen aldiz ikusi dut, eta gozatu naiz egunsenti ederra zaldi gainetik sortzen ikusteaz.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i.m. barriola 0309 Egun sentiakin batera, eraman zioten etxera Maisu Juan Barberua, ondoan deabrua ikustea naiago zuenean.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i.m. barriola 0309 Biaramoneko egun sentiakin an dijoa Maisu Juan, aalik eta azkarren gosaltzeko, Peru esnatzera.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak heraklito 0011 Egunsentiaren eta arratsaren mugak baitira (bost-izarrak edo) artz-emea, Jupiter argiaren zelataria puntako-izar dela.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizizaletasunaren alde 0027 Zertarako dut nik, bakartasun honetan ikasi dudana? Hobe dut, beheko bizikide guztiei, hemen ikasi dutana azaltzea! Horretarako, haranera jatsiko naiz, eta jende guztiarentzat izango da nere agurrik maitagarriena! Agur bada zuek guztiontzat! Egun senti honen antzekoa izan nahi nuke! Eta bera bezala, dirdiratsu eta garbi, ixila eta errugabea, eta eguneroko berri ederraz, bizi den guztiarentzat, nere agurrik maitekorrena egitea! Oi! ¡Egun senti argi, garbi eta miragarri hori! Hi, egunaren Ama haizena! Ekar iezazkigun, hire alaitasunez batera, gure helburura doan bide zuzena aurkitzea, baita gure ekintzetan, ardura osoaz ibiltzea!.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak artea eta gizona 0080 Mezu erlijioso bat zion ekarri Kristautasunak munduari, Artearekin ze ikusirik ez zuena, pixkana pixkana itzaltzen zihoan zibilizazio haren baitan aurkitu zituen gauza eder eta nobleak arreta handienaz jakin zuen bereganatzen, eta mundu guztiari argi egingo zion egunsenti berri baten argitasuna eman zion izpiritualitate sakonaz.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. otaegi 0017 Egunaren bukaerako eguzkiak, lurraren koskak eta irten-guneak duten itzala, egun-sentiko argiak baiño gehiago luzatzen du.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.j. uranga 0228 Elaboraketa honen aurrean, tradizio zaharrenaren zola, gertaera hunkigarri, enigmatiko eta misteriotsu baten oroitzapen soil bat besterik ez da: ogi-zatiketan begiak irekitzen zaizkie; zerutar argia dizdiratzen da; aintzira hertzean irudi bat dager egun sentian; Jesus supituki agertzen da leku itsi batetan sartuaz; Jainko gorespenetan murgiltzen dira; Jesus bat batean desagertzen da... hona nola mintzo den tradizio zaharrena.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0053 Egunsentia heldu zenean lotan jarri ziren biak, loa galerazi zezaiekean ezerren estuasunik gabe: ez tximino, txori ta bestelako gau-animaliak ateratzen zituzten basoko zarata arruntek kentzen zien haiei begitik lorik; ez han goian gabarra bati ur-aga bultzaka zijoan langilearen kantuak.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0304 Fedea egunsentia da, argiaren hastea; gero zeruan bere betea ezagutuko duen argiaren hastea.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kristau bidea 0078 Gizon humil hau Salbamenduaren egunsentian agertzen den hau, Jahveren behartsu hau da, legearen arabera, Jesus Israel herriarekin kateatzen duen kate-maila: patriarketan azkena.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0247 Aiuda Ibaiko Haizpitartea (Trebiño) Islorako Foza, erdiko zatia / Aiuda Ibaiaren haizpitartea / Egunsentia Cellorigoko Orratzetan.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. odriozola 0043 Urrengo egunsentian ogipekoak aintza eskaini zioten Diban-aren gelan.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0077 Gelditzen denak gorria du kolorea (23) Ilunabarreko Eguzkia egunsentikoa baino gorriagoa da, jeneralean egunaren bukaeran aireak hasieran baino hauts gehiago izaten duelako.

72. 1969-1990 gipuzkera antzerkia altzate 0001 TALDEA - Egunsentia asi zaigu irriparrez zerugoian.

73. 1969-1990 gipuzkera antzerkia altzate 0012 Jaun - Baita zuri ere, Panpoxa! Egunsentiko intza! Ori da sasoia!.

74. 1969-1990 gipuzkera antzerkia a. arrinda 0049 Epai-gela. Egunsentian.

75. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0108 Egun-sentian begiztatu zituzten abelgorriak eta euren zaitzailleak eta aurre-artu zieten, beraiekin zer-ikusirik izan ez ba`zuten bezela.

76. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. alkain 0136 Ala, beintzat, gaua lur-zuloak egiten igaro degu, eta egunsentian frente ingurutik atzeratu giñan.

77. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak in: nork bere bidea, 9-17 0012 Kafetxo bat madalena batekin artu eta idazteari ekiten zion, etxeko sukaldean, gaueko ixiltasunean, egunsentira arte.

78. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0027 Jakiña, urrutieneko baserrietatik abiatu ziran aurrena; egunzentia iristeko zegoan artean....

79. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak i. antiguedad 0001 Eta... ilunabarra eta egunsentia gauza bera ditueneko Txosnalandiatik enegarren ostera eginda eta bazterreko botila-zakila erdi hustuen hatsaz gizendutako aire arnasezina goxokiro dastatuta etxerako bidea hartu gurarik ez dakit norako bidea hartu nuen lehenengo izkinan azken EGIN besaperatuz.

80. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1985 0001 Egunsentian, su emango zaio maskotari.

81. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. amuriza 0001 Hemendik egunsenti batez, gordeleku arriskutsua zela ikustean, Prietok Bilboko autorik onena ekar erazi eta mugara jo omen zuen, apaiz jantzita.

82. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arregi 0001 Eta ekaitza igaro ondoren barealdi pozgarria datorren lez, era berean, gure ekonomiaren egun-senti barriztatua, piztuera itxaropentsua, ur-urrean dagola deritxagu.

83. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... kezkak 1987-88 0002 Egunsentia da jadanik.

84. 1991> bizkaiera bertsoak a.m. aldekoa-otalora 00120 Oizen altzoan belaunen puntan
Andikoa ageri da,
eguzki printzak egunsentian
gorrizta ei dau dirdira,
marti-billotsak ta txanbillotxak
salto ta kantuz ai dira...
udabarria sikira,
iritsi jaku ta tira!
Baratz horretan amodioa
aspaldi loratu ei da
bizipozaren amets urdinei
bihotz erditik begira.

85. 1991> bizkaiera bertsoak a.m. aldekoa-otalora 00120 Urretx zuriak, elorri lorak...
birigarroak kantari,
arantza artean dira larrosak
eta ganera ugari...
ilunak ilun egiozue
oles egunsentiari,
so eginez geroari
ekin zeuon bideari...
Sarrimendiko gailur ganean
ageri dira izar bi:
Andikonaren begininian
zein gozo dan Jesusmari.

86. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak eaegut 1995 0028 Egun onetan egunsentia baiño lenago asita, beterik ikusten dogu Begoña'ko Eleiz aundi ta ederra.

87. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/4 0015 Arratsaldean, ilunabarrean, biharamunean, goizean, egunsentian, gauez, duela urte batzuk...

88. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/2 0196 Eta egunsenti argitsuarekin batera, animaliak sumatu dituzue denda inguruan.

89. 1991> euskara batua ikasliburuak argia/3 0123 1. Guztiok dugu zer eskaini
zerbait emateko denei.
Maitasuna eskaintzen dugu.
Zoriona nahi dugu sortu.
2. Izan gaitezen mezulari,
bakea noiznahi iragarri,
entzun bedi egunsentitik
eguna ilundu arteraino.
3. Elkarbanatzen dugunean,
elkar barkatzen dugunean,
gure arten Jesus dago,
bera dugu gure lokarri.

90. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00071 Gaztaroarekin batera, behi orok jasatekoa dugun gurutzbideari adore handiz aurre egin nion, gizaki zital horiek gure belarri minberetan ipintzen dizkiguten nortasun-adierazleak ezarri beharra; gogoan dut aurreko gauean ez nuela nigan hain ohizkoa zen eran lorik egin, egunsentirako arriskuren bat somatzerik izango banu bezala.

91. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00141 Egunsentian denak erregearen etxera joan ziren eta Piarres aurkitu zuten batere beldurrik gabe.

92. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00080 Egunsentiko lehen argiak azaldu ziren, begirik bildu gabe gau bat igaro ondoren, eta orduan ikusi zuten ontzi ezezaguna portutik irteten hasi zela, bela guztiak hedaturik zituela, borrokarako prest.

93. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. goikoetxea 00113 Ustekabean, urteetako nekea gainean duela, kirrinka hots herdoilduen artean, atea zabaltzen hasia da egunsenti berantiarrari leku eginaz.

94. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00069 Lagunik ez lur arrotzean. Mikelaren dotearekin erositako behi-taldexka lagun bakarra. Egunsentitik ilunabarrerainoko lanordu luzeak.

95. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0067 Ama hil zenetik, ez ziren egunsentiaren lehenengo eguzki izpiak sartuko, ilun zegoen guztia, nire arima bezala, beltza.

96. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0012 Hemen ilargiarekin batera hasten da egunsentia eta eguzkiaren eskutik heltzen da arrastiria.

97. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0039 Horrexegatik, zeharo ahiturik, Zazpimintzori heltzen diote, haren egundako zangokadez beren helmugarantz, egunsentiaren ordurantz, abiatzen diren minutu axolagabe eta baliotsu horiek harrapatu ahal izateko.

98. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0061 Van Helsing profesoreak egunero hinoptizatzen zuen Mina; egunsentia baino lehen eta gauean ilundu baino lehen hinoptizatzen zuen, Drakularen ahalmena ez baitzen hain indartsua izaten une horietan.

99. 1991> euskara batua poesia j.l. padron 00028 Ezin ulertuen minbizi hereditarioa.
Kearen eskutik zintzilik bizi nahi.
Egunsentiaren ondasun lapurtua.
Bideak eutsi nahiaren aurka bortxatuak.
Bizitza oroit-asmo hau bihurtua.
Denborak gu nahi gaitu ilun-antza.

100. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0035 Marinak haurrik eztu. Haur bat nahi du. Nahi.
Marinak negar egiten gogotik euriak kukutzen baitu.
Marinak ñiniak ikusten dituelarik oihu egin lezake.
Karrasi.
... Bertze argazki bat. Neska ttipi loriagarria. Aingeru
bat. ahoz goiti. Hila. Begiak ez arras hetsiak. Hila...
Hotz du. Eztu Gernikaz orhoitu nahi. Eztitu
Gernikako haur hilak ikusi nahi. Iduritzen zaio erotuko
dela. Laster egiten du hondartzan. Eztezakezue deus
haren kontra. Deus. Fitsik. Laster egiten du.
...Zerutik ere etor daitezke. Zerutik ere. Zerutik etorri
ziren Gernikan. Zeru eragotzia...
Marina ezpondaren bide hertsira ailegatu da. Gaur
ezta iduzkirik ikusiko.Xirimirri. Euri erridaua.
Hezurretaraino sartzen den horietakoa. Gaueko
altzairuzko oihuak, kristalezko karrasiak, nabal
xorroxtatuzko oinazeak egunsentiak eztizkio goxatu.
Euri erridaua. Hondarribiko argidorre distirantak itsaso
iluna argitzen du aldizka. Eguna oraino egun eztenean.
Marinak gatzaren gusto mingarria senditzen du
zintzurrean.
...Apirilaren hogoitaseia zen. Astelehen arratsalde goxo
batez, marrats-lore pikor ubel argista usaintsuak
zabalduak zirelarik. Primaderan...

101. 1991> euskara batua literatur prosa a. bengoa 00061 Esate baterako, desertuetako karabana urri desesperatuak ikusi zituen oasietara arrimatzen; uherroi eta paitak milaka legoatako migraziotan jarraitu zituen; itsasoari zenbatnahi aldarte eta tonu somatu zion; halaber, irla bakartiz zipriztindu ur epelak ere behatu zituen eta paraje haietako egunsenti luzeak; sumendi irazekien gaindiketa beldurgarria eta oihanak zainak legez zeharkatzen dituzten ibai lodiak.

102. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00015 Erbiloa egin nuen, egunsentian deitu, eta prestatzeko agindu zidaten. Gudua abian zen.

103. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00064 Besteak ez bezala, egunsenti beretik jabetua zen André, Anna Paula bilobaren faltaz.

104. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 00098 Ikaragarri polita izan da, basamortuko egunsentirik politena baino mila aldiz politagoa.

105. 1991> euskara batua literatur prosa a. egaña 00221 Eta gainera, egunsentiko hozkirria bezalakorik ez da ikararen dardara lotsatu gabe pasa dezazuen.

106. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00108 Ostiral goiz honetan, egunsentiaren aurretik, baserriak eta inguruak paisaje ezin ederragoa osatzen dute, edozein pintore erakartzeko modukoa.

107. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00030 Egun edo gaueko beste edozein ordutan ez zuen ikusezinaren aurreko etsipen hura sumatzen, egunsentiko une honetan bakarrik, une honetantxe, fededunak lehen otoitzera deitzeko alminarreko eskailera igotzera joaten zen honetan.

108. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00030 Gora iritsi zelarik goizaren freskotasuna sentitu zuen aurpegian, eta egunsentiko argi oraindik kolorerik gabearen bibrazioa, eguna iritsi baino lehenagoko argitasun huts horrek ezin baitu kolorerik eduki; argitasun huts horrek larrua ukitzen du, hatz ikusezinak bailiran, eta larruak ikara zolia eduki ohi du, inpresio konparaezina, pentsarazten duena jainkoen kreazio desakreditatua ez ote den izango, eszeptiko eta ateoen laidorako, historiaren gertaera ironiko bat.

109. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00069 Bira egiten zuenetan, ohearen kozkor batek kirrinka egiten zuen eta orduan gogora etortzen zitzaion Marcoren ahots zakar eta txistukaria: Egunsentia ikustean beti esaten zioat neure buruari: beharbada gaur...

110. 1991> euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0050 Egunsentiarekin, erantzi eta ibaian murgildu ziren antzinako ohiturari jarraituz.

111. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0045 Ez baitago zertan dardarka ibili egunsentian, eskuak, ez izozteko, elkarren kontra joka.

112. 1991> euskara batua literatur prosa pa. zabaleta 0010 Goizean jaiki eta pattarra ttantto bat hartu eta gero, goizeko seirak aldean uda ala negu, egunsenti ala ilun Eltzuko herriari bira ematen zion.

113. 1991> euskara batua literatur prosa txiliku 0032 Kontakizunaren momentu honetara iritsi zenean, Xerazadek ikusi zuen egunsentia urratzekotan zegoela eta isildu egin zen zuhurtziaz, erregek eman zion baimena gehiago erabili gabe.

114. 1991> euskara batua literatur prosa txiliku 0053 Kontakizuna puntu honetara iritsi zenean, Xerazadek ikusi zuen egunsentia urratzekotan zegoela eta zuhurtasunez, hitzegiteari utzi egin zion.

115. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0081 Zalditik jeitsi gabe geratzen ginen une batez; egunsentiak behelainoa nola margotzen, alderatzen, sakabanatzen zuen begira; gero trota bizian itzultzen ginen; etxaldean geratzen ginen; eguneko zeregina hastear zegoen; langileei aurrea hartu eta haien agintea izatearen poztasun harroa dastatzen genuen; lanean uzten genituen eta Marceline jaikitzen zenerako etxeratzen nintzen.

116. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. larrea 0015 Guatemalan egunsentian jaikitzen da jendea.

117. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. zuazo 1112 3.1. Lehen-lehenik euskarak Ameriketan izan zezakeen osasunaren berri jakiten saiatu gara eta, tamalez, ez du ematen han ere euskararentzako egunsenti argitsuegirik espero daitekeenik.

118. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0021 Egunsentia San Eliasen kobaren barrutik.

119. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0032 Bedaio egunsentian.

120. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0128 Egunsentiarekin batera, inguruan sakabanatuta zeuden gauza guztiak animalia, hegazti eta arrain bihurtu zirela konturatu ziren.

121. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0128 Geroztik txoriek xarma berezia eman diete beti oihaneko egunsentiei euren kantuekin.

122. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0172 Egunsentia heltzeko zenean, ostera, Norato bere larruan berriz sartu, suge bihurtu eta uren hondoan desagertzen zen.

123. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pirinioak 1995 0009 Zenbait lekutan festa egunsentirarte luzatzen da.

124. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskal margolariak 0104 Ikuspegi hau aukeratu izanak, ekialderantz begira, uretan isladatutako egunsentiko eguzkiaren argi distiragarriaren bidea harrapatzeko aukera ematen dio.

125. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pyrenaica 1995 0378 Egunsentia kanalean

126. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pyrenaica 1995 0378 Nire eskularru beroak utzi dizkiot eta egunsentira artekoa gora bidean eustea jarri dut helburu, Albertok eskuak ez ezik animoa ere izoztua baitu.

127. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pyrenaica 1995 0378 Egunsenti hotzean jo dugu kanal handiaren barrenaldea eta Ong Chu eta Alberto gogotsu hasi dira tiraka.

128. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. otaegi 0106 Bestetik olerkariak jarrera pasiboa hartzen du, gizakiaren etortze eta joate hori pertsonifikatuak diren egunsentiak eta gauak berek egingo bailuten.

129. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. otaegi 0106 Beraz, egunaren bi ertzen aipamenaz egunsentia eta gauaz, bizitzaren zikloaren metonimia bidez gauzatu du poetak sinbolizazioa, denbora fisikoa dugu olerkariaren denboraren sinbolizatzailea, eta poetaren denbora sinbolizatua.

130. 1991> gipuzkera bertsoak k. ibarguren 00041 Egunsenti berri batekin
aurkitzen geranean,
tiki-taka errota zaharra
ari da lanean.
Leihoa irikitakoan
gora begiratzean,
zeru urdin zoragarri bat
ikusten da denean.
Errekatxoa badijoa
beti bere bidean,
txoriak dira abeslari,
dena dago pakean.

131. 1991> gipuzkera bertsoak k. ibarguren 00041 Bai bizileku atsegina
errota zahar batean,
egunsenti berri batekin
aurkitzen geranean.

132. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0025 Oeratu zanean, aurrekoan begirik bildu gabe nekatua zegoan eta bereala lo artu zuan, eta egunsentira arte esnatu gabe, ezeren arrastorik gabe.

133. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00007 Abesti bakoitza egunaren zati bat da, egunsentiaren aurretik hasita eta hogeita lau ordu geroago amaituz, azaldu du kaliforniarrak. Halaber, lehen aldiz bere ibilbide luzean, Wattek abesten du diskoko kantu guztietan.

134. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1992 0001 1.2. Ehizarako ordutegi baliogarria, eguzkia sortu baino ordubete lehenagotik sartu baino ordubete lehenagora bitartekoa izango da, ordutegiok egunsenti eta ilunabarren egutegitik hartuta.

135. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1993 0004 Egun argiko orduetan arrantzatzea baimendutako motak direnean, ordu horiek eguzkiak irten baino ordubete lehenago (egunsentia) eta gautu eta handik ordubetera (iluntzea) bitartekoa izango direla ulertu beharko da.

136. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.l. zurutuza 0004 Azken itxas-ibilia egin eta otsailaren 5ean egunsentiz lehorreratu zituzten martiriak (orain hogei ta sei).

137. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. aristi 0042 Irribarre zabalak, hortz zuriak, titi handi eta ederrak (bihotzeko aldizkariei esker dakigu hori Cela, Papandreu, Moravia eta Endararen kasuan)... maitalea beso beroetan hartzen duten egunsenti argiak dira.

137 emaitza

Datu-estatistikoak: