XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0191 Eite horren gatik on da beraz hein batetaraino jarraik gakizkion alemanari.

2. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or 0053 ZENBAIT ITZ
Eite =forma (eitegabe =informe).
Antolagabe =incompositum.
Mukulu, mokor =cuerpo (no precisamente organizado).
Ortzantza =firmamento. (Uitzi'n, osantza).
Mukuluki =corporal (de natura corporis).
Gogaki =espiritual (de natura spiritus).
Gogakoi =espiritual (persona).

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak l. mitxelena 0124 Azalez, formaz, ekidin orrek badu arako euskera zaarrean maiz agertzen den -kidi- aditz laguntzaillearen eitea: .

4. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. xarritton 0010 Sobera urrun ibili gabe kontent izanen gira hemen bizi izan diren gizoner jarraikitzen bagira, heien gainean dazkigun purruchkek Eskualdunen eite zutela erakusten daukuten ber.

5. 1969-1990 bizkaiera administrazio-idazkiak itunbenlegea 1981 0002 Zazpigarren. Zerga-amnestiarik ez da izango, edozein izen emon arren, ezik-eta alde-aurrez jeite orokorrez atonduak izan.

6. 1969-1990 bizkaiera administrazio-idazkiak itunbenlegea 1981 0002 Zortzigarren. Jeite fiskaleko ezetariko lakemenik ez da atonduko, ez artezkerakorik ez zeharkerakorik, ez arielak bihurtzea adierazo daiken urgazpenik emongo da.

7. 1969-1990 bizkaiera administrazio-idazkiak itunbenlegea 1981 0002 Hamargarren. Estaduak jeite ohi ez lango ta abaguneko arau fiskalak lurralde arruntean ezartea erabagi dagiana Lurralde Historikoetan ezarteko ebazpen egokiak hartuko dira eta iraupen aldia haentzat izentau dan berbera mugatuko da.

8. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak egieder 0072 Egun batetik bestera, beste jit bat emon nai izatea, egitu ezindako ametsa dirudi.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kolorea 00116 Orbitale hauen eiteak hauk dira:

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kolorea 00116 s eta s* orbitaleen eitea

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kolorea 00116 a) Orbitalearen jatorria s orbitale atomikoak badira, eitea hau da:

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak casve amikuze 0008 EUSKARA Behenafarroako euskalkia da hemen mintzatzen dena, baina hego eta hego-ekialdera badu zuberokeraren eite eta kutsua, eta zenbait herrik zuberokera garbi garbia egiten du.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak matematika/oho 0107 Zatiren batek lauki zuzenaren eiterik ez balu, lauki zuzenetan zati itzazue eta ahal duzuen zati gehiena neur ezazue.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak txill 0139 Zure mahainaren hegiak rektak dira, zure erregela rekta da, eletrika-hariak jasaten dituzten tantaiak rektak dira, Joanes-ek eta zuk tiratzen duzuelarik sokaren eitea rekta da, eta abar.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak txill 0174 20.9- Beste eite ezagun bat bukatzeko: pilotarena, pustarriena, baloiena.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. kortabarria 0087 a-d lerroaren eitea baldintza hauk betetzeko egokitzen da: (1) karratu-eremua jario-sarean barrena, eta (2) puntu arteko goiera-aldapena eta ekipotentzial bi arteko oldar totalen diferentzia berdinak izan behar dutela.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. amenabar 0062 Katakunbetako literatura honek gerra aurreko giroan eta eitean oinarritua jarraitzen zuen.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0090 Eite hexagonala duen edo arraultze antzekoa da ezkutua: metalezko kaskoak Italiatik inportatu ohi zituzten generalean.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0106 Tortsioak, eta beronen osteko barrunbe palealaren aurre-aldeko parakuntzak, eite berria ematen die gasteropodoei; izan ere, jadanik ez dira protogasteropodo izanen, prosobrankio baizik.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. olanga 0128 Ondo bukatzeak irakurlearen oneritzia eta atsegina lortu ezezik, lanaren goi maila ere nabarmentzen du, lanaren eite landua.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/7 0051 Likido guztiak bezala, ez du forma fixorik hartzen, eta dagoeneko ontziaren eiteari egokitzen zaio.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0085 Hostoen eitea / Moeta / iraunkorra / erorkorra / Loraldia / ez du / udaberrian / udan / udaberrian / udaberrian.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0085 Ariketak 1. Osa ezazu arrosondoaren fitxa. Neurria Hostoen eitea Hosto moeta Loraldia Taiua Loreen kolorea.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak eem hizkliter 0384 Ezin esan daiteke, beraz, hizkuntza batzuk berenez edo beren eitez bikain eta handi-kastako direla eta beste batzuk ezteus eta desegokiak.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arzalluz 0143 - Ikusten al duzu zein eitetan utzi duen axiante madarikatuak nire emazte gaisoa?.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arzalluz 0181 Ile edo lumak harro harro eginda hatzamarrak bistaratu zituzten batzuek, muturrak zimurtuta hagin zuriak erakutsiaz besteak, ez zen izan eite borrokaria hartu ez zuen animaliarik.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0064 Motxilatik ia irtenda zegoen zezina puxkari heldu nionean, haien urdailak batera kizkurtu egin ziren keinu horretan ere elkarren arteko eitea ezin gordez.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lf 0055 Ez da beraz harritzeko bi kantorek elgarren eite baitute.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0163 1. Bertsolariaren Irudia eta eitea

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak esb programa 0139 Historiaren esperientziak derakargun bigarren eite bat zera dugu, boterearen antolaketarako erabideak, behinenekoak gertatu izan direla demokrazia sozialist efektiko baten aurrerapenerako: diktadura forma guztiak, azken batetan, langileei botere politikoa kentzera heldu izan bait dira.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. kortadi 0044 Baina ez dugu euskarriaz (A) eta eiteez (B) soilki eta bereziki arduratu behar; beharrezko da ere, hauek (eiteek) harengan (euskarrian) duten eragina begiematea eta kontuan edukitzea, hots, sistema (C).

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/1 0082 Goiera eta eite ikaragarrikoak izan arren, mendi hauen azala berriegi eta zartakor da oraindik, eta horregatik gertatzen dira lurrikarak eta erupzioak hain sarritan.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm izadia 0075 Ipur xuntxurraren gainean ile zuri mordo bat dute, borla baten eitekoa eta espejo-ispilu deritzatena.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak h. knô*rr 0018 Bilbok izan duen garapenak, hazkuntza eta politikan eta gizartean izandako bilakaerak halako harrimen eta neurrizkanpokotasun eitea dute.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. apalategi 0082 Halere, ideien sinesgarritasuna zailtasun haundiekiko eitea da.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. santisteban 0164 Ingurunea gizakiaren lanak higatua dago, urteetan zehar Gallarta, Zugaztieta, Trapagaran, Galdames eta Sopuerta aldean lurrari mea kopuru handiak atera dizkiolako, ekosistema gehien aldarazi eta paisaiaren oraingo eiteak eratu dituzten ustiakuntzak agerian egindakoak izanik, eskualdean bere sasoian bizi zirenen ohizko bizimodua ziren nekazaritza eta abelazkuntza bertan behera uztea ekarriz.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aizpuru 0080 Eite oso aldakorrekoa, enbor zuzen, lodia, salbuespenez 1 m-ko diametrorainokoa, jeneralean oinetik hasita adarkatzen dena; azala gris arreska, mehea, zirrinda finetan askatzen dena.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aizpuru 0342 Euskal Herrian arruntena subsp. minima da; honen eitea etzana eta barreiatua da, folioloak 2-5(8) mm-koak eta glomeruluetan 5-10 lore, 5-7 mm-koak; isurialde mediterraneo osoan azaltzen da eta isurialde atlantikoan klima lehorreneko enklaberen batean, hala nola Nerbioiren itsasadarrean.

39. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0139 Ez da harritzeko aitamek berex dezaten beren haur bakotxaren eite sakona, bainan nork asmatuko zuen eite hurrek manatuko zuela hika ala zuka mintzatzea?.

40. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1984 0033 Denbora heietan, Europak ez zuen deus eiterik oraikoarekin.

41. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 00097 Bere poemak edo neurtitzak hala bataiatu zituen berak, herri poesigintzatik nahita bereizi gura ditu, eite ikasia, goi mailakoa emanez.

42. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 00097 Eite hori neurrian zein edukinean eman zion.

43. 1991> euskara batua ikerketak l. erriondo 0121 Badirudi zaila gerta daitekeela bat-bateko itzulpenean pareko esaldi bat aurkitzea, itzuli beharreko esaldia epe laburrerako oroimenean (ELO) gordetzen den bitartean (hau da, bai esanahia zein forma edo eitea).

44. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00017 Egunerokoaren eitea eman nahi nion kuadernotxoari.

45. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0042 Nire lehen sentipena harridurarena izan zen bi diseinuen arteko berdintasun haren aurrean, hain txundigarria bait zen egokitu zitzaidan hura; nik ezer jakin gabe larrukiaren beste aldean parez-pare buruhezur baten irudia egon eta garezur hori nik marraztutako kakalardoaren berdintsua izatea bai eitez eta bai tamainoz.

46. 1991> euskara batua literatur prosa k. perez 0070 URREA ASKO ERABILTZEN GENUEN EDOZEIN EITE EDO OZKA-LAN ONARTZEN DUELAKO ETA AZIDO, HEZETASUN, AIRE, DENBORA... JASATEN DITUELAKO.

47. 1991> euskara batua saiakera-liburuak donostiako orfeoia 00008 Bere irakurketan aurrera egin ahala egiaztatu ahal izango da nola, autoreen ezaugarri eta eiteen gainetik, Orfeoiarenganako txeratasun eta mirespenezko mezu hori behin eta berriz agertzen den. Eta mezu hori hiru ardatz nagusitan bermatua dator: Donostiako Orfeoiak musika eta kanturako zaletasunarengatik erakartzen du, Donostiako Orfeoia urte askotan zeharko lan gogorraren adibide bat da, Donostiako Orfeoia gure komunitatearen adierazlerik onenetako bat da.

48. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. galarraga 00032 Bilboko hiri-garapenaren 1850 urtea bitarteko terminoak planteatuz, atergabeko dependentziaren baitan baitan ikusiko dugu dena, nola hiriaren eitea hala hiribildu izateari eta bertako bizikera nahiz itsasadarren aldakuntzei dagokienean. Urte horretatik hasita, gertaera zenbaiten ondorioz, eten egiten da eta norabidez aldatu harartean eginiko aldaketa nahiz zabalpenen zentzu kontzeptuala.

49. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. galarraga 00068 Garrantzitsua da, nabarmentzea eta aipatzea, gasteiztar eskema urbanistiko honen aberastasuna, non zenbait eraikuntza gorputz, lurraldean sortzen ari den arkitekturaren elementuak bezala erlazionatzen diren, eta berauen ikuspegi eta urrutikako behapenak eite unitarioa dakarkiguten.

50. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 00127 Berak aldezten duen eta hainbati hain formalista eta hotza iruditzen zaion abertzaletasun konstituzional horretan, modernitatearen eite unibertsalistak gaina hartzen die berezitasun nazionalei. Hots, naziotasunari ez baizik giza eskubideen eta demokraziaren baloreei lehentasuna emanez egituratu behar da, nagusiki, identitate kolektiboa.

51. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 00104 Ez baitago inolako arrazoirik esateko bat dela H2ko hiztegi-kontuetan janzteko modua eta beste bat H1ekoan janztekoa. Ez naiz hemen arituko puntu honek duen garrantzia azpimarratzen; gero helduko diot gai horri (ikus 5.1). Datorren atalean, elkarketa-jokoei eta oroimen semantikoaren eite pertsonalari buruzko ñabardura batzuk azalduko ditut.

52. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 0065 Iduri du beraz Jainkoaren idurian finkatzen dela jabegoa; baina bekatoreak ez du Jainkoaren eiterik; eta ondorioz ez da jabe izaten ahal.

53. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. laka 0236 11.7. Kasu batzuetan, forma lotua eite bitxi batean ageri da.

53 emaitza

Datu-estatistikoak: