XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa urteko domeca 1903 0390 Elizamaren seme alabac izatiac, barriz, esan gura dau guizaz-ganetico bizitza bardin bat daucagula guztijoc, au da, Jaungoicuaren ezcar, aizquidetasun eta maitetasuna; Jaunaren aragui ta odolaz alicatu ta janarituten dogula bardin gueure gogua edo arimia; mai baten jarten gariala Goico jaunari bardin auxe artuten; danoc ichauten dogula zeruco jaubetasunian gueuri jagocun satija; eta alcarri lagundu biar deutsagula, arerijuac be laguntasun onetan ichi baric; baña anayac lez alcar maitatutian, uste izan baric guztijoc malla bardiña euqui biar dogula uri-batzarrian, edo quendu eztogula gura izan biar malla onen bardiñeztasuna; uri-alcartasuna eztalaco arpegui ez antz-irudi baco gauza-pillo bat, batsuc buru eta beste batsuc begui, oin eta escu diran gorputz oso bat baño.

2. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak eguzk gizauz 0031 Edozein langillek, bape begiratua ba-da beintzat, bera ta bere sendia elikatu, jantzi ta zertxubait aurreratzeko lain izango dan alogeraren eskubidea daukala, antxiñatik irakatsi dau Eleizeak.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ol ib 0594 2 Agurei elikuti, gorgots, gurrbil izateko, ta siñestez, maitakuntzaz ta egonarriz zindo egoteko.

4. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak jbdei 1922 0063 Iraulki esango ba'zendun... Dirurik ez detalako olloa jaten det; ollo gixaxoa zerekin alikaturik ez daukat-eta!....

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1934 0001 Arren-dagitzugu, algustidun Jaungoiko orri: zure ikurrtonokaz alikatuten gozuzanok, zeure otsein zintzuai dagokijenetz bixi gattezala egixu, arren.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0021 Esan genun azkeneko JAKIN'en, nola, Ionesko'ren gardiz, askatasunak eta berritasunak elikatzen duten vanguardia.

7. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0084 Euren ezaugarriak aztertuko doguz: zelangoak diran, zelan ugaltzen diran, zelan baliatzen diran elikatzeko, zelango ohiturak dabezan, etab....

8. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0121 Bizidun gehienak elikatzeko behar dabezan janariak inongo prestaketarik barik jaten dabez.

9. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0148 Iñude ona izateko, zazpi egun gutxienez izan bear zetiñagu; baiñan ori baiño leen, irugarren eguna betetzean, ezti, lore-irin eta urez elikatzen gaitun; eta zazpigarreneko, sama-azkenean zetiñagun kulintxo bietatik, esne gozo-gozoa zerionagun, eta onen bidez erle-gaiak iru egunez janaritzen ditun.

10. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak zubk 0020 Origaitik, euren ustez, Ramapithecus'a gizonkiak darabillezan era bardintsutan alikatu eikean.

11. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak b. de arrizabalaga 0022 Ehizea urritu egin da eta izadiko ondasunak batzeko modu barriak asmatu behar, geratzen diran gai gitxiez kilikolo elikatu ahal izateko, eta horregaitik hazurbakoak eta itsas-atxetako bizidunak be, jaten hasi dira.

12. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0021 Orain, jainko guztien izenean, zer janariz elikatu da gure Zesar hau hain handi bihurtzeko?

13. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0046 Eta, hein batean Lepido horixe besterik ez da: irakatsi, bezatu eta agindu egin behar zaio ibil dadin: espiritu antzuko gizona da hondar, uzkin eta imintzioz elikatzen dena, erabilpidez kanpo eta beste gizon batzuk gastatuta daudenez, baina berarentzat sapan egotean hasita daudenez. Ez hitzegin beratzaz gauza batez bezala ez bada.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak casve amikuze 0011 Bi sail handi jarraikitzen ditu hemengo lur lanak: lehenik, artoaren aldekoa, hazkurri (hazienda elikatzeko) artoa eta ereiteko artoa.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0084 Zahartzen zirenean, alferreko ahorik ez elikatzeko, saldu egin ohi zituen.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/2 0068 Badira haragijaleak, hau da haragiz elikatzen direnak.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. zabaleta 0068 45. 10.800.000 pezetakin 500 gizon elika ditzakegu 6 hilabetez, bakoitzari eguneko 220 pezeta emanez.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0030 Erradiolo hauek biribilkatu egiten dira prostomioa hodira sartzerakoan; elikatzeko garrantzi handia dute luzakin hauek, gesu batetan ikusiko dugunez.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0030 b) Hodian gelditzen dira, bertan elikatuz.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. igea 0191 Animaliak elikatzen ditu eta gizonak talo moeta asko egiten du artoaz.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0189 Behin energia mekaniko bihurtu ondoren, motore horiek mila erabilera izan dezakete: trenak higitzeko, makina-erremintak elikatzeko, etab.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0077 Pelezipodoek organo murtxikatzailerik ez eta birrintzailerik ere ez dutenez gero, uretan disolbaturik edo esekita dauden izpi txikietaz elikatzen dira, horretarako, egunean milaka litro itsas-ur iragazten dute.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0121 Batzuk, hartzak adibidez, organismoan erreserbak gordetzen dituzte, hibernazio-denboran habietan babesturik daudenean, beraietaz elikatzeko.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0132 Beren izenak, umeak elikatzeko esnea ekoizten duten emeen esneguruinak aipatzen ditu.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0257 Nolanahi ere, ez dugu hau ahantzi behar: merkantzien zirkulazioa elikatzeko beharrezko den urre-kantitatearen balioa, kapitulu honen III. puntuan azaldutako diruaren zirkulazio-legeak determinatzen du.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak seie 0020 Haurtxoak jaio aurretikako denboran nola bizi eta elikatzen diren jakin nahi du.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0126 Leibniz-ek ez du ukatzen ezagutzarako sentsuak beharrezkoak direla dioen enpiristen baiezkuntza eta ados dago adimena sentsaziozko materialez elikatzen dela dioten filosofoekin.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. kalzada 0276 Ezkurrezko ogiz elikatzen ziren ia urte osoan.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0065 Animalia hauetako bat aukeratu ondoren, azter itzazu honako urratsei jarraiki: Nolakoa da? Non bizi da? Nola ugaltzen da? Nola elikatzen da? Zer ematen digu?.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0093 Zuzi nimino bik olioz elikatuta, eskena osatzen zuten.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0121 - Munstroak jan beharra du, ikusten duzuenez, ez bait da egia alerotako itzalez elikatzen denik; (...).

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0017 Indaleziok zioenez, Atlantidako inguruetan bizi ziren animaliak oro bai itsastarrak, bai airetarrak, baita lurtarrak ere, gizonak barne landarejaleak ziren, lurrak eskaintzen zizkien fruitu, hazi eta belarrez elikatzen bait ziren.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. etxaide 0294 Bigarren taldekoek, hau da, endogeoek lurzoru barnean bizi direnez ez dute pigmentu beharrik; materia organikoarekin nahasitako lurrez elikatzen dira.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. etxaide 0294 Europako lurzoru emankorren biomasaren 20-50a osatzen duen talde hau oso heterogeneoa da eta horregatik beste hiru sailetan banatu ohi dira: origohumikoak, materia organiko gutxi duten lurrez elikatzen direnak eta ohizko lurzoruaren geruza sakonenetan egoten direnak; mesohumikoak, lur halaholako aberatsetan eta azaleko estratuetatik hurbil bizi direnak; polihumikoak, txikiak eta hari-formakoak, gainazaletik gertu eta sustraien inguruan oparoak izaten diren partikula organikoak irensten dituztenak.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. etxaide 0295 Lunbrizido endogeoak sustraietako materialez edo anezikoek lurperatutako zein euriak iragazitako materialez elikatzen dira.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0019 Betebehar hauek eginik eta mekomioa (5) mekomioa izaki jaioberriek erauzten duten substantzia bota ondoren tximeleta hori prest egongo da hegan egiteko, elikatzeko eta ugaltzeko.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. bizkarra 0014 Amaren bularrak elikatu ondoren nahiz gaur egun behi esneaz edo, txarrago dena, farmazia esneaz ordezkatu, haurrontzitik kanpoko haziera hasten da.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. bizkarra 0014 Haurra amarengandik elikatzen jarraitzen da, eta elikadura fisiko eta psikikoa behar ditu.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0271 Intsektuz eta larbaz elikatzen dira.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0006 HEZURDURA SISTEMA, hezur eta kurruskaz osatua, GIHARRE SISTEMAren bitartez lortzen da gorputzaren milioika zelulak elikatzea.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0018 Goian: Elikatzea beharrezko zaigu gure gorputza osasunean mantentzeko. Elikadurak ematen digu mugimendurako behar dugun energia, gorputzaren beroa sortu eta prozesu organikoak ahaltzen ditu. Adoleszente gaztearengan zelul zatiketa txit biziki ematen da, halabaita ehun eraikuntza. Bidebatez, elikadura egokiak garrantzi handiago du gaztetxoarengan helduarengan baino. Diagrama honetan, sinplifikatuta, 11 urteko gaztetxo baten eguneroko elikadura beharrak agertzen dira (ezkerretara) eta behar hauek erregimen orekatu batetan nola molda daitezke.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0126 Baita gaizki elikaturik, makal eta eri dauden bere gorputzak berak ere.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nz 0001 Fauna ere eskasa da eta biziki harrigarria; jan berriz, bertan ez bait dago zer janik, goragoko maila pelagikotik erortzen diren hondakin organikoez elikatzen dira hango bizidunak, landarezko nahiz animaliazko izan hondakin horik.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0016 Kanpoan bizi garenean, derrigorrezkoa zaigu leku bat eskuratzea bertan babesteko eta elikatzeko janaria.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/1 0148 Kosta harkaitzetan ere, madreporak desarroilatzen diren tokietan, alegia, Koral Hesi Handian, adibidez, egundoko koloretako arrai piloa bizi da, aho ttikiko, eta harkaitzetako animaliatxo edo koraletan horzkatuz elikatzen direnak.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/5 0058 Zenbait animalia begetalak janez eta beste batzu haragiaz elikatzen den bitartean, gizonak eta zenbait animaliak jan ugariagoa behar du eta egunoro koipekia behar gainera (olio, gurin, animalia koipe, etab), proteinak(haragi, arraultz, arrain, etab), eta karbono hidratoak(azukre, fruta, ogi, etab).

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm izadia 0136 Zaldibitarrok landareen zumoaz elikatzen dira.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. arrigain 0041 Orain bada, eguneroko iharduerari dagokiola adinekoak, elikatuak izan behar duten gizaki pasibotzat tratatuak gertatzen dira, ezertarako balio ez dutelarik.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. altonaga 0393 Poliplakoforo gehienak mikrofagoak dira, eta elikatzeko arroken gainazalak karraskatzen dituzte erradulaz bertako algak ahoratuz.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. auzmendi 0403 Protozoo gehienak material partikulatuak pinozitosiz edo fagozitosiz hartuz elikatzen dira.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. auzmendi 0403 Gai disolbatuak zurgatuz elikatzen dira, espezie guztiak parasitikoak dira eta ziklo biologiko haplontea dute.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0117 Guztiek dauzkate ongi garatutako betaginak eta haragiz edo arrainez elikatzen dira.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0117 Hondo bigunetan bizi dira eta bertako jalkinez elikatzen dira.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizijator 0027 Animaliek, onddoek, bakterioek eta berde ez diren gainerantzeko organismoek, animalia edo landare biziez elikatuz eta, behin hauek hilda daudenean, deskonposatuz lortzen dituzte beharrezko substantzia organikoak.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. butron 0037 Horrela, kirikiño arrunta (lehen mailako harrapakaria) barraskiloz, barez, zizarez, intsektuz eta narrasti txikiz elikatzen da.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. butron 0037 Bigarren mailako harrapakari hauek super-harrapakari baten harrapakin gertatzen dira aldi berean (baso hauen kasuan ehiztari bat izaten da); baina badira lehen mailako beste batzuk ehizatzen dituzten mota honetako beste zenbait: suge batek, hegazti graniboroez gainera, igelak eta bestelako harrapakin batzuk ehizatzen ditu, baita bereziki intsektu eta ornogabe txikiz elikatzen diren mikrougaztunak ere, satitsuak adibidez.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aizpurua 0051 Gela barnean eraldatu den erleak gela ixten dion operkulu edo estalkia zulatzen du eta gelatik irteten denean, sarritan bere lagunek lagunduta, hegalak zabaltzen ditu, gorputza garbitu eta besteek dakarkioten janaz elikatu.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aizpurua 0183 Erleen etsaiak - Liztorrak, karniboroak dira uda-partean umeak elikatu behar dituztenean eta hegan doazela airean harrapatzen dituzte erleak.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aizpurua 0183 - Esfinge tximeleta, eztiz elikatzeko asmoz sartzen da erlauntz barnera.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. suarez 0119 Animalientzat arriskutsuena, eta Euskal Herrian zeuden espezierik gehienen galtzea sortarazi duena, bere ingurua eta elikatzeko aukera suntsitzea da.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. suarez 0119 - Nola elikatuko dituzu? Jakin ezazu zertaz elikatzen den daukazun animalia bakoitza.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0056 Blenidoak, gehienetan, trebetasun haundiz harrapatzen dituzten ornogabe eta alga txikiz elikatzen dira.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0062 Animali hauek askotan talde ugarika abantzatzen dute, eta hala ere, haietariko bakoitzak, bere proboszio edo tronpaz harpoinduz, aski marmoka aurkitzen du elika dadin.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0062 Prosobrankioen elikatzeko ohiturari dagokionez, elikadur mota posible guziak aurkituko ditugu.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0062 Asko, alga eta diatomea-ez elikatzen dira, Haliotis, Patina, Patella, Littorina, etabarren gisakoak, fitofagoak dira, beren erradulaz mota guztitako algak karraskatzen bait dituzte, alga karedun gogorrak eta ulva familiako bigunak ere.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0062 Beste talde haundi bat bai belar bai animalia jatorrizko hondakinez elikatzen da, adibidez Bittium, Peringia, Cingula, Barleeia, etabar.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0062 Badira Velutina bezala, beren presaren gainean epibionte gisa bizi direnak, beste batzu, bukzinido eta nasaridoak bezala haratustelaz elikatzen direnak, badira beren presak era desberdinetan harrapatzen dituzten harrapakari xinpleak, hala nola, Janthina, Tonna, Neptunea edo Nucella murizidoak, azken honek, bereizitasun bat duelarik, hau da, bere elikaduraren araberako koloraketa hartzen duela, adibidez, zirripedoak jaten baditu saihets argia izango du eta, Mytilus jaten badu, berriz, iluna.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0062 Badira bere harrapakinak pozoinez harrapatzen dituztenak ere, Conus maskor tropikala bezala, edota beren harrapakinen maskorra zulatuz elikatzen direnak: Natikazeoak, Ocenebra, Urosalpinx, etabar.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0018 Talde honen dentsitatea 0,16 lagun kilometro karratuko da, eta ondo elikaturik aurkitzen direnez osasuntsu bizi dira.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0051 Ikuspegi zabalago bat lortzeko azter ditzagun datu orokorrago batzu: 1979. urtean Estatu Batuetan eta Kanadan nekazaritzatik 10 milioi pertsona bizi ziren, hauek lurralde osoaren populazioa elikatzen zutelarik.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0051 Populazio osoaren %4 baino guttiago nahikoa zen beste %96 elikatzeko, eta are gehiago, produkzioaren %20 estatu hauen mugetatik at esportatzeko.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0051 Produkzio guzti hau ez doa gizakia elikatzera zuzenean, alderantziz, gehiena abereak elikatzera doa.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0110 Bizkaia eta Gipuzkoako kasuan dauden belardi eta larreen azalerak, ezin du herrialde hauetan dagoen haragia eta esne-ekoizlea den azienda guztia elikatu.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0110 Proteina-ekoizpenak, belardietan elikatzen diren behi aziendetatik, 1:140 energi ratioa eskaintzen du (3. taula); beraz, itsasotik harturiko proteinak ondoko energi primarioaren baliokide dira: kcal/urte / GJ/urte.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0054 Zenbaitzu alga fotosintetikoekin elkarturik egoten dira; batzu saprobioak dira eta deskonposatzen ari diren gaiez elikatzen dira, eta beste batzu bizkarroiak dira, bai animaliengan eta bai landareengan gaixotasunak sorteraziz.

76. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak umandi 0165 Lenengoz, zuzentzakoa dalako, eta gañera gure euzkal-kultura elikatzeko, guziei ere bere laguntza eskatu al-izateko.

77. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl ii 0833 Alikatu bearrezkoan ere, egunaz ez baiño, gauaz eskeiñi bear die bizigarria, uztabiltzaille danak eultza barrura bildu ondoren.

78. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl ii 0994 Erlapikuma ori egiteko, eltxarrik eta amarik gabe, eultza bat bear da, bi garautsazko laukiekin eta gaiña eta azpia, aizea artzeko, burnisarez erabat itxiakin eta barrura, amabost edo ogei eltxar gaztetxoenak dauzkaten laukietako erleek astintzen dira eta ezti eta ur lainta berdiñeko mixtelaz Doolittle'ren ontzietan emanda, alikatzen dira.

79. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak f. krutwig 0069 Demokratiari buruz, soldauek hautatzen dituzten bidaliek elikaturen eta lan-gaien erostean kompañien buruzagiei urgaitzi egiteko eskubidea dute (berhain heien eskutasunez harantz ioaiteke).

80. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Azken hamabi urteotan Kolektibo hau gorpuztu dugunok borroka fronte bat gehiago sortu, elikatu eta indartu dugu Estatu espainolaren eta Euskal Herriaren arteko borroka orokorrean.

81. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dv zabalik 1989 0001 1960 urtean uretan aurkitu zuten pestizida-kopurua 0,014 partekoa zen milioiko baina aintzirako arrainez elikatzen ziren hegaztien koipetan 2.500 parte milioiko izateraino iritsi zen.

82. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. sastre 0002 Industria-aurreko arotik industria-ondokorako pasabide arriskugarriaz hitzegiten du Politis-ek - bi horien artean, diote, etsipena dagoelako, nazionalismoa elikatuko lukeena.

83. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. esnal 0001 Eta, berriz ere lengo ostatura Jan eta lo egiteko etxea joanda, apaldu omen zuten ederki, eta bertso-saio bat edo bi etziran paltako, ala gobernatu Jaten eman, elikatu ezkero.

84. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0002 Gure sektorean, gainera, eta gitxi bailitzan, eskirol ugari topatzen ditugu: hegodolar delakoaz elikatzen dira igandeko elabergileak sari bat irabazi arte behintzat.

85. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. hazabal 0001 Itsasoa eta faduren arteko lurrak, Doñanak berak, basurdeak, basauntzak, azeriak, antzarak e.a. elikatzen ditu.

86. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00127 Bestalde, ibaien inguruetan hezeguneak ere era daitezke. Hezeguneak, espezie ugariren, batez ere hegaztien, habitata direnez. balio handikoak ditugu. Izan ere, hegazti migratzaile askok bertan elikatu eta ugaltzen dira edota babesa bilatzen dute. Era berean, hegazti hauen bidai luzeetan, atsedenleku ere badira hezeguneak.

87. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00011 - Gizakiak ugaztunak dira: Bost sentimen dituztelako. Amaren sabeletik jaiotzen direlako eta amaren esneaz elikatzen direlako bizitzaren lehen hiletan. Uretan bizi ez direlako.

88. 1991> euskara batua ikasliburuak aita santuen erroman 0020 Erretratu honetan Sixto indartsu eta ondo elikatuta agertzen da, zetazko jantziak ditu eta besaulki eroso batetan dago jezarrita.

89. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/1 0097 Ugaztun: larruazala ilez estalia, bi birika, bihotza eta emeak bere umeak elikatzeko ugatzak dituzten animalia ornodunak.

90. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/3 0011 Naturako gainontzeko bizidunek, landareek eta animaliek, zu bezala, jaio, elikatu, hazi eta inguruarekin harremanak izaten dituzte.

91. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0009 - Animalia guztiak elikatzen dira.

92. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0009 Pertsonak ere animalien multzokoak gara eta, ondorioz, geu ere elikatu egiten gara, ugaldu egiten gara eta harremanak ditugu.

93. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0009 Liburu honetan animaliek eta landareek elikatzeko era asko dituztela eta organoak beren nutrizio-motara moldatu dituztela ikasiko duzu.

94. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0057 Ez dauka hortzik, bizar izeneko lamina luzangak baino; azken hauen bidez elikatzeko behar dituen janariak lotzen ditu.

95. 1991> euskara batua ikasliburuak x. goia 0149 Orain arte aipatutakoaz gain ezagutuko dituzu noski egoki elikatzeko eta liseri-aparatua zaintzeko garrantzitsuak diren arau gehiago ere.

96. 1991> euskara batua ikasliburuak elhuyar 0273 Bakteriook gorozkien gai organikoez elikatzen dira.

97. 1991> euskara batua ikasliburuak m.e. ituarte 0082 Orokorrean paperez elikatzen da, baina tipo-a mantendu nahi duenez, bere dietan gatz mineralak ere sartzen ditu.

98. 1991> euskara batua ikasliburuak fisika pr. 1995 0250 Honelako eredua, kanpoko iturriez elikaturiko elektrodo metaliko desberdinak eroankortasun makaleko (paper eroalea) ingurune batetan ipiniz eraiki daiteke.

99. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00025 1.22. Kalkula ezazu 2,5 mm2-ko sekzioa eta 60 m-ko luzera duten eroaleetan galtzen den potentzia, 380 V-etan 2 kW-eko motore elektrikoa elikatzen dutenean. (22,13 W)

100. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00025 1.24. 220V-eko sareak honako hargailuak elikatzen ditu: 100 W-eko lanpara, 5 kW-eko sukalde elektrikoa eta 2000 W-eko berogailua. Marraztu eskema eta kalkulatu:

101. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00025 1.25. Kalkula ezazu 2,5 mm2-ko sekzioa duen linea bipolar baten luzera, 5 kW-eko karga 220V-etan elikatuta tentsioaren % 5 galtzen bada. Zenbat balio du galtzen den potentziak?

102. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00037 Erresistentzia: zirkuituak elikatu gabe egon behar du, eta konektoreak, neurtu nahi dugun elementuarekin paraleloan aplikatuko dira.

103. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00037 Tentsioa: Zirkuitua elikatu ondoren, konektoreak paraleloan ezarriko dira potentzial-diferentzia dagoen bi puntuetan.

104. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00037 Intentsitatea: Zirkuitua elikatuta (tentsiopean) dagoelarik, zein puntutan (pasatzen den korrontea) neurtzea erabaki ondoren, puntu horretan zirkuitua eten egingo da eta bi konektoreak seriean tartekatuko dira.

105. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00085 Bi motakoak izaten ditu, bata goi-tentsiokoa izpi katodikoen hodia elikatzeko (3000 V-ekoa), eta bestea behe-tentsiokoa, gainerako zirkuitu elektronikoak elikatzeko.

106. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00285 2. Estalkia. Material isolatzailez eginda dago, normalean beirazkoa edo zeramikazkoak delarik. Bere zeregina fusiblea erretzen denean tenperatura handiak jasatea eta kanpoko egitura mantentzea da eta zirkuitua elikatuta dagoenean, fusiblea sartzean edo ateratzean bertatik helduz gero elektrikararik ez izatea.

107. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0097 - Fokak legazkumez eta izokinez elikatzen dira.

108. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0097 Legazkumeak eta izokinak arrain txikiagoz elikatzen dira.

109. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0097 Arrain txikiagoak Ozeano Barean igerika dabilen planktonaz elikatzen dira.

110. 1991> euskara batua poesia t. irastortza 0064 BIZITZEN segitzea erabaki orduko
hizkiak, hitzak edo esaldiak elkarlotzea
keinu hutsala da.
Bizitzen segitzea erabaki ondoren
ez daiteke atzera idatzi
poesia,
ez bada bat itsasoaren erdian lo dagoena bezalakoa.
Norberak idatzitakoari etengabe ekitea,
norbere ezerezaz elikatzea posible dela sinistea bezala,
norbere beldurrak konjuratu beharrez idatzi
eta beldurraren zergaitia ahaztea, alegia,
beldurraren xarmari amore ematea da.
Harako hark zionez, hala,
ez da zail bizitzea,
merezi
pena baizik merezi ez duen arren!

111. 1991> euskara batua literatur prosa t. irastortza 00178 Gure ametsak Parnasoak santifikatutako idazle izandako haien postura eta hitzez elikatu dira.

112. 1991> euskara batua literatur prosa i. garbizu 00147 Bertako urek mila eta hirurehun bat kilometro egiten dituzte Amazonas ibaiaren ur bizia elikatzeko.

113. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00054 Orduko denboran ez zegoen ez sufrimendurik ez gaixotasunik, eta jainkoek ez zeukaten elikatu beharrik.

114. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00074 Gu hortik elikatzen gara.

115. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0075 Jantzi beroak erostea, gizaki bati dagokion jatekoaz elikatzea? Baina, gogorarazi zion bere buruari, bihotzean badabilzkit ere, ez daukat gauza horiek egiteko dirurik.

116. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0168 Urdanga baino hobea ez zen Estherren umontzia izango zen profetaren hazia elikatuko zuena.

117. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0009 Eta alkimiak sekula brontzezko txakurrak ikertuko balitu idoroko luke, zer eta, ispilu puskatuz elikatzen direla (...).

118. 1991> euskara batua literatur prosa txiliku 0120 - Nire nagusia, zer duzu zure esklabua elikatzeko?

119. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0107 Bukatzeko, barkamena eskatuko dut gezurrez elikatu naizelako. Eta goazeman.

120. 1991> euskara batua saiakera-liburuak orientalismoak 00012 Egoera hartan, Theodore Roszak, Allan Watts eta Herbert Marcuse mugimendu kontrakulturala elikatuko zuten pentsalari eztabaidaezinak bilakatu ziren.

121. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ibilien dima 00015 Haren lehengusua den belatz gorriak (Falco tinnunculus) ere antzerako lekuak erabiltzen ditu habia egiteko, baina hau ez da horren beldurtia, eta harrobi zaharrak eta etxe huts eta hormak ere erabil ditzake lan honetarako; harrapari hau sugandila, sagu, satitsu eta intsektuz elikatzen da batez ere, eta ondorioz, gizakiak ez du belatz handia bezain beste zigortu, hau bere izaera ausartagoaren arrazoitzat har daitekeelarik.

122. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00009 Garai guztietako gizakiek bizitzearen ondorioz beti izan dituzte premia batzuk; elikatu, jantzi edo aterpean babesteko premia, adibidez. Baina emeki-emeki, teknikaren aurrerapenak produkzioaren gorakada eragin du. Ondasun-eskaintza asko zabaldu da eta beste gauza batzuetarako gogoa ere badu gizakiak.

123. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arregi 00131 Bururatuko zait gainera elikatzen naizela, mugitzen naizela, sentitu eta pentsatzen dudala, ekintzaok arimari atxikitzen dizkiodalarik. Baina ez naiz geldituko arima hau zer den pentsatzen, edo geldituta ere irudikatuko dut oso bakandutako haizea, sua edo etera dela, nire gorputzeko parterik sendoenetan zabaltzen dena.

124. 1991> euskara batua saiakera-liburuak heriotza 00161 Elefanteak zahardadez... edo hortzak galtzen dituztenean gosez hiltzen dira. Belarjale indartsuak dira eta lurralde zabalak behar dituzte egunero elikatzeko bazka izan dezaten.

125. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. ramirez de la piscina 00339 Kazetari zientifikoak ere iturri horietatik elikatu behar du bere idazlana.

126. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. olaetxea 00044 Beste zenbait egilek, berriz, animaliak elikatzeko soilik erabiltzen direla aipatzen dute, eta pertsonak goseteetan bakarrik jango dituztela.

127. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak s. mendarte 00010 Herbiboro hauetaz elikatzen diren karniboroak ere badaude, baita deskonposatzaileak ere, hauek materia organikoa erabili eta materia inorganikoa lortzen dute berriro ere landareek har dezaketena.

128. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak p. larrion 0012 Beraz, uste izan dugu egitura indartzean herri mugimendua elikatuko genuela, hori aldatu behar den gogoeta da.

129. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. lema 0046 Bai karlismoak bai bere alde jokatu zuten Euskal Herriko udalerriek bi arazo handiri egin behar izan zioten aurre, hots, nola bildu behar ainako soldadu eta nola elikatu.

130. 1991> euskara batua saiakera-liburuak islam-a 0038 Jarraipena kultur mailan gertatu zela esan daiteke, artea eta literatura elikatzen zituen erlijioa eta mitologia amankomuna berenganatu zutelako.

131. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: loramendi: olerkiak, 17-20 4506 Ikus dezakegunez, ongi elikatzen zuen bere literatura gosea eta bazekien garai hartako poesiak zeintzuk bide zituen.

132. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1996 0045 gizentasunarekiko mirespena eskas elikatutako gizarteen ezaugarri bat da; horrela, Erdi Aroan Italiako hirietan, popolo grasso espresioarekin adierazten zen agintean zegoen aristokrazia eta popolo magro-rekin edozein herritar (emakumea ez zen aipatu ere egiten).

133. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gipuzkoako flora 0030 Halaber, debekatuta dago hauek suntsitzea: animalien habitata eta, bereziki, habia, ohatzea eta ugaldu, negua pasatu, atsedena egin, elikatu edo migratzeko eremuak.

134. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hd kulturak 0031 Ehizatutako buruak aldizka elikatzen ziren, arrozaz eta arrozazko zerbezaz, hildakoaren izpirituaren boterea mantendu ahal izateko.

135. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0009 Aldiz, etxe barruan ditugun landareek lurretik elikatzeko aukera oso mugatua dute eta ematen zaizkien elikagaiek segurtatuko dute beren etorkizuna.

136. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hiesa 1995 0086 Gaixoari sortzen zaizkion arazo asko (egoitza, lana, egunero behar duen laguntza [jaikitzeko, ibiltzeko, elikatzeko, garbitzeko, jazteko, etxea zaintzeko eta janariak prestatzeko], eta laguntza psikologikoa ez dira egoki konpondu eta oraindik horretarako sortu diren elkarteak dira baztertutako, dirurik, familiarik edo lagunik gabeko gaixoak zaintzen dituztenak.

137. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0062 Abijoiek, sorbeltzek eta enara arruntek ehizan egiteko teknika berbera dutenez eta denak intsektu hegalariz elikatzen direnez, hiru espezieak batera bizi diren tokietan, ehizan egiteko eremuak mugatu behar izaten dituzte: ehiza-kotoak eratzen dituzte.

138. 1991> euskara batua saiakera-liburuak s. ott 0120 Arkumea duten ardiak barruti berezian edukitzen dira eta belarrondo onenaz elikatzen dira, esne gehiago izan dezaten.

139. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. azkorbebeitia 00027 Honela, gure zihurtasuna bonbilaren metalezko hari mehea / bezain larria dela (159. or.) gaztigatzen digun poesia hau bera zalantzari irekita dago, erlatibismoz elikatuta.

140. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0065 Arestian jan dudan, elikatu nauen ogia, hots, halako kualitatedun gorputz bat, une hartan halako ahalmen ezkutuz horniturik zegoen.

141. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0065 Baina atera al daiteke hortik beste ogi-zati ezberdin batek ere elika nazakeela beste une batean, eta kualitate sentigarri berdinek beti behar dutela ahalmen ezkutu berdinekin batuta egon?

142. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirreazkuenaga 0065 Laborantzaren hedapenak abelazkuntzaren beherakada eragin zuen; herri-lurretan elikatzen zen ganaduak belarra nekezago aurkitzen baitzuen.

143. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.r. aizpurua 0136 Lehen hominidoek beren elikagaiak landare-mundua ustiatuz eskuratuko zituzten, eta agian noizbehinka, goseak bultzata, ehizatutako animalia txikiez elikatuko zen, gaur egun txinpantzeek egiten dutenaren antzera.

144. 1991> euskara batua saiakera-liburuak telleriarte 0072 * 1810. urtean, ordea, Napoleonen tropak elikatzeko, Zatui baserria saltzera beharturik aurkitu zen Legazpiko udala.

145. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0914 Amerika tropikaleko ibaietan bizi dira eta haragiz elikatzen dira.

146. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. oiarbide 0035 Ondo jatea - dio Karlos Argiñanok - ez da asko eta garesti jatea, baina askorentzat oraindik ondo elikatuta egoteko egunero haragia jan behar da.

147. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1994 0041 Errioxako ikastolak ezin dira haiekin bakarrik elikatu.

148. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak aretxagazeta 1996 0011 Horregatik komeni da ondo elikatzea, bai mendian bertan eta baita lehenago eta ostean ere.

149. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. agirre 0019 Jalea honetaz elikatzen da erregina bizi guztian zehar, horregatik bost urtez bizi izaten da.

150. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... baleike 1996 0012 Hori Zumaiaren esku dago, eta hona elikatzera datozen hegazti batzuk baldin badaude iruditzen zait paduran geratzeko eskubide osoa dutela.

150 emaitza

Datu-estatistikoak: