XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak etxeg itzaldiak ii 0167 Eta ala etziralako, ingelesak berak gureakin pakean bizi nairik, bein baño geiagotan oekin emeki, erabaki zuten andik aurrera auzirik eta ezdabaidarik elkarren arrtean izan etzedin, zerr egin bearr zan.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak zerb metsiko 0054 Bainan... goazen emeki eta ez gaiten itsaso zabalean, leihorretik urrundu gabe, sar.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1901 0001 Halako lurretan, gainera heldu zeiezkin urak ez doatzi hain laster gain behera; eta nola emeki dabilan urak indar gutiago baitu edo zeren eremaiteko berekin, lur hetan uriak ez deramatzi hain laster dituzten gozoak, ez eta ere hain urrun, ura bera ere ez delakotz hain barna sartzen.

4. 1900-1939 zuberera antzerkia a. hillau 0018 PETTAN (...) - Ago emeki... Pensatzen ari nuk!(...).

5. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa osk amont 0124 Mila bidebagekeri jasan nituan Fortunato'gandik ahal bezain hemeki, bainan iraintzen hausartu zitzaidanean, zin egin nuan nere kolkorako etzala libratuko nere asperkundetik.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. iztueta 0057 Guztiokin emeki jokatzen badu, jokaera onen arrazoia bere amatasun donean billatu genezake.

7. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0050 - Sar zaite haurren ganbararat... Emeki... Leihoa idek azu, emeki... Zoazi leihotik, haurrak atzarri gabe....

8. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia f. krutwig 0010 Lurr samurretan,
Zorioneko Geniok!
Jainkoen aize dizdiratsuek
Hunkitzen zaituzte emeki,
Errtilarisaren hatzek
Korda sainduek bezala.

9. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0068 Emeki egina, laster desegina!.

10. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0028 b) urrun samur-arazten gaituztenen ganik, ichilik egon, emeki eta errepauski mintza (XXII);

11. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1945 00001 Horra zertako, lege bat ari daukuten moldatzen. Horren arabera, gobernuak diruketa bat, intresa ttipian eta emeki, hunenbeste urtheren buruan gibelarat izul lezaketena, ezkontzerat dohaziner presta lezokete.

12. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1956 00001 Bai Amerikano, bai Angles, bai bertze, denak ari zaizkote iso-ka, emeki-ka, nahiz buru bero horiek hoztu edo bederen epheldu, eta hasarre bulta horiek jabaldu. Nahi ba, bainan Israel ala Jordania, bi erresumak ulitchetan baitaude, elgarri ezin barkatuz.

13. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak soeg 00001 Emeki, umilki, joiten du gizonak ostatuko athea:

14. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Europa egiten ari da, emeki bena segurki, gizon handi zonbaitek nahi ala ez!

15. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Bere argi-izpiz, amodiozko eskukin bezela, emeki gure arpegiak ikutzen ditu.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0142 Lider eta salbatzaile kontsideratzen dutenari kulto egiten badiote ere, herrikoi masak arbuiatzen dituzte pasibo eta emekiak kontsideratzen dituztelako.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0068 - Arratsaldeon - Patriziak emeki, aurretik inoiz hitzegin gabe nola ezagutu zuen galdezka bere artean; Patriziak ez zekien zuzendaria bere fitxari begira aritu zela eta horko argazkiari esker ezagutu zuela.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. casenave 0050 Atea hesterakoan aditzen den hots mekanikoa; errauts bolada bat airatzen emeki; margo perfektoaren logelan dago zaintzailea, dibujatzen ikasten ari, bizitasun tragiko baten barnean kokatua; emazte aurpegi bat heldu zaio lehenik kolore ainitzetan; bigarren orria metatik hartzen, lapitza zorrozten, hauts metanioari begiratzen momento bat eta berritz lanera; gaueko mitxeleta bat lehiotik hegaldatzen, ilargia barneratzen.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 0021 Orri bat erori da
udazken testigu;
makurturik hartzerat,
txikordak gaztigu:
Ez nazazu ez orban
eskatu nahi digu
hemen nauzu emeki
kateaz gatibu
.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa lasa 0059 Aulkia emeki ukuitzeko, eskua luzatu egin zuen, baina dardaraz zegoelarik, atzera egin zuen fite.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. dupac 0009 Bainan Añarrosaren orrazearen bila nindoan... Organoak, emeki, hots iraunkor batzu sudurretik bezalakoak botatzen zituen, eta berehala akordeak zirimolatzen ziren; edo, hots mehe dardarikatu akitu bakar bat zen, hazilaren arrats lainotsuetako Europako karriketan kantatzen zuten organoak oroit arazten zizkidanak.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. dupac 0017 Haren eskuak, airea tinkatuz gero, emeki, berriz zurezko aldamura hurbiltzen ziren.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. dupac 0061 Zelatariek inguratutako kondenatuen aurrean, emeki sartu zen Prai Mathias, eta lehen Indianoarengandik bi urratsetan baizik gelditu.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0122 - Barka nazazu -ekin zuen Elsa'k, askoz ere emekiago.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. borda 0024 Geltokia, gure trenak, arras emeki trabeskatu zuen, geltokiko buruzagiaren kopetan, odola perlatzen genekusanean.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ugalde 0023 Ez dio inork erantzun, baina somatzen du makur bezain emeki hurbiltzen ari zaiona; etor-berriak ipurdizko arraunean segitzen du geldi-geldi, eta hor iratxekitzen zaio azkenean nahi duen txis-muki kiratsa.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. intxausti 0048 b) torlojo mikrometrikoak, hodia emeki mugitzekoak.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1973 0033 Pentsamoldeak ere horregatik emeki emeki, biziki emeki aldatuz doatzi.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balea eta euskaldunak 0131 Xibarta emeki dabilen balea dugu eta ikusgarria da benetan, bere gorputz gris iluna behatzea itsasotik irtetzen denean, hegats zuri beltzeei eraginez.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0053 Animalia hauek, uhartez uharte, emeki nola aldatzen ziren ikusi ahal izan zuen, era honetan espezie bakoitzak etengabeko kate ebolutibo bat moldatzen zuela.

31. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0100 Egundo nabaitu etzuen zerbaitek kilima zuen, emeki, Carol`en biotza.

32. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0112 - Loak artu du, sendagille - esan zion emeki.

33. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0092 Orregaitik, apaizaren lepotik par egiteko asmotan, paketsu eta emeki mintzatu zan gure doktore jakintsua: - Egia esatekotan, apaiz jauna, zure auzi orren garrantzirik ikusten ez dedala esan bearrean arkitzen naiz.

34. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 Baita, iñoiz baiño legunago zala aren abotsa, mintzatzen asi zitzaionean: - Emaidazu, arren, masailleko bat, Newhouse, - asi zitzaion esaten aurpegia masailleko ura artzeko emeki eskeiñiaz.

35. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa uxola 0012 Itxas-aize epel eta aul batek muxukatzen zituan mendi malkarrak, doi-doi ta emeki dantzaraziaz zugaztietan jaioberritzen asiak zeuden orri borboillak.

36. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0091 Ezpain potxolo gorrietan irriparrik goxoena zuala, emeki begira-begira gelditu zitzaion neska.

37. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0003 Neskatil, hippi gona gorriaren ipurt-aldeko beroarekiñ liraiñ eta emeki, sortu eta asitako gibel-urdiñak, sukaldean, gasaren su biziaz, sartaiñean, oliotan, erretzen ari nintzala, erradioai entzuteko gogoa etorri zitzaidan.

38. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia j. pochelu 0210 MARGITA - Zer hi? (emeki mintzatuz)
HORTENZA - Ni?.

39. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia j. pochelu 0220 Sendi dut min eginen dugula... Bipiltzen ari gira emeki.

40. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa b. mendisco 0084 Emeki egin zezakeen gauza bakarra... zonbait xorta ixurtzerat utz beldurrez baso arnoaren artarekin altxatzea, eta basoa barna leihoko argia begiztatzea.

41. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak lantziri 0153 Bi arrazoin bada hezurdiak arinak izaiteko: uraren mugitze biziki emekia, eta haren tenperatura.

42. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1986 0001 Pariseko alde hortan, errekontru handia zinez, aski autobide ederrean, bainan lanoa bazelarik lodi eta autoak ez emeki johan! Auto batek arrasta emanik, beste batzu gainerat joan zaizkio eta denetarat ehun bat gelditu dira elgar jorik! Ondorio latzak: bost lagun hil dira, hamazazpi badira azkarki kolpatuak, beste berrogoi bat arinkiago...

43. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1985 0001 Aski goiz hartua delarik berotze hori ez da afera bat: gorputza laxatuz, emeki freskatuz, gutika edanez pasa ditake, non ez den medikuaz behartzen.

44. 1969-1990 zuberera poesia j-l. davant 0018 Beren laguna bazter utzirik, bi xakur ene ondotik,
Batek ziola: Simon jo du Euskaldun honek gibeletik!
Besteak aldiz, emekiago: Bultzatu du aitzinetik.
Ez nindaiken lot ni ber denboran aurretik eta hatzetik.
Halere jujeek ez zuten utzi polizia ukaturik.

45. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00044 Emeki, poliki-poliki sartzen dira, kamera motelean bezala ibiliz, musikarekin bat eginda.

46. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0050 Enekin habil emeki, hitz ttipiak behar ditiat, bordela, konzertua... biera bat.

47. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter/ubi 0309 Poemaren egiturak emeki eta ezarian garamatza bukaera larrira: trikua esnatu egiten da; berezko legeak errespetatzera daraman bere sena abian hasten da; automobilaren argiak azaltzean dator gatazka, trikuak ez baitu babes naturalik horrelakoen aurka.

48. 1991> euskara batua ikasliburuak argia/3 0008 Amonamantalgorri anderea zen, eta emeki laztanduz esaten zion:

49. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0042 Eta ez ostikadaka ibiltzeko, eztiro eta emeki ferekatuz *ferekatu: laztandu bere magalaren beroan goxatzeko baizik.

50. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0155 Ondoren Sara emeki hartu sorbaldatik eta biak batera abiatu ziren.

51. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00032 Handik laster, agure galiziar hari bezala, niri ere begiak kresaltzen hasi zitzaizkidan; bere jitoan inora ez doan ontzi zulatuari nola, hala sartzen zitzaidan neure baitan itsasoa: emeki baina gupidagaitz, noiz hondoratuko zain.

52. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00272 Azkenik, haren solasari zirtoen sua emeki bada emeki iraungitzen ari baitzitzaion, adimen erneak bide eman zion atsegintasunari.

53. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0004 Nire zain zeuden eta txirrina jo gabe lehen ateko soinu berberak lagunduta, emeki, ireki da atea.

54. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0235 Eta galdera bati erantzunez bezala emeki mintzatu zen.

55. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 0019 Bitarteko mekanikoek urrundu egiten dute posibilitate artistikoa; alabaina egia da gizakiaren nortasuna txertatzen ahal dela bitarteko mekaniko hauetan, eta honela, emeki, bitartekook azkartu14 ¿Hay un arte cinematográfico posible? Adolfo Salazar. HERMES 9-10, 1917..

56. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0245 Era berean, Kaledonia Berrian, gizon batek abar batez joko ditu emeki bere taro landareak, hori egitean hauxe esaten duelarik: Taro hau haz dadin jotzen dut, eta horren ondoren abarra aldatuko du soroaren bazterrean.

57. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. barrena 0092 - Lurra emeki lautu, eta ura bota berriro hazi txikiak ukitu gabe.

58. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j. irigaray 0069 Ez dukegu bertze hauturik emeki ibiltzea baizik.

58 emaitza

Datu-estatistikoak: