XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 lapurtera-nafarrera poesia zby 0276 Beren erritik asko
doazi or ara,
Iri ta gobernuko
enpleguetara:
Illunpean preso da
gizentzen antzara,
Jendea ere naski
estekan luzara
.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak euskaltzaleen biltzarra 0004 Aurthen ez dugunaz geroz deus zeingehiagokarik saristatzeko, egin dezagun orai, eta egin dezagun oraidanik bethi indar bat, geroago eta gehiagokoa, guzien arabera ahuletsiz dohan Euskararen begiratzeko, erran nahi da, eskutartean dugunaren eta biltzerat dohakigunaren emplegu bat ahalaz baliosa, behartzen balitzauku ere dathorren urthetik hasi, luis bat edo bertze gehiago bakhotchak ematen.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Gañontzean alaiñ modutsu ez diranak ere, karrera bat, edo beste enpliu goi antzekon bat bereganatu dutela, ta arrokerizko galaz asko ikus oi ditugu.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Enpliu on bat duala, ta txartxeagoan pasatzen dana, aintzakotzat artu gabe buru arro ta itxuraz aurka.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak g. ansola 0086 Gaurkoa baño enplegu obea litzake ori, agian.

6. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Prestamuak ere, kondizione batzuetan, izaiten ahalko dituzte ekipatzeko, hogoi-ta-hamar emplegu berri bederen muntatzekotan.

7. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak kontuekon 1983 0018 - Ondasun eta Zerbitzuen Kontua (C.0.) Definizioz orekatua dago, ondasun eta zerbitzuei buruzko eragiketak bai baliabideetan (produkzioan eta inportazioan) bai enpleguetan (bitarteko kontsumoan, azken kontsumoan, kapitalaren eraketa gordinean eta esportazioan) aurkeztuz; ekonomiaren multzorako ezartzen da, eta adarren arabera gainera.

8. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak uzei 0031 Lan egiten duzuneko enpresa, establezimendu edo lantokiaren aktibitatea (lan gabe, enplegu bila edo soldaduskan bazaude aipa ezazu azkena izan zenuen lanpostua edo enplegua).

9. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak biztanleria 1987 0005 Aurrikusia dagoen argitalpen-planaren barnean, hasieran, biztanleriaren kolektibo nagusienei beren iharduerari buruz eta oinarrizko ezaugarri batzuen arabera zorrozki jarraitzeko xedea izango zuen hileroko argitalpena izan zen; ihardueren eta enplegu bila dabiltzanek lan-merkatuaren gain egiten duten presioaren aldiberekotasunaren azterketa, alegia.

10. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak biztanleria 1987 0017 - Gainokupatua: enplegu jarraitu bat izanik inkestaren erreferentziako astean 45 ordu edo gehiago lan egin duten pertsonak.

11. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak biztanleria 1987 0019 Ondasunak eta zerbitzuak produzitzeko lan bat ekartzen duten pertsona guztiak dira, eta baita lan egiteko prest egonik, une horretan enplegurik ez dutelako enplegu bila dabiltzanak ere.

12. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak biztanleria 1987 0019 Enplegu ordaindu bat duten edo iharduera independente bat daramaten eta lanean aurkitzen diren, edota, lanik gabe egonik ere, beren enpleguarekin lotura formal bat mantentzen duten pertsona guztiak dira.

13. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak biztanleria 1987 0019 Enplegu alokatu bat edo enplegu independiente bat ez duten eta gaur egun lan egiteko prest egonik enplegu bila dabiltzan pertsona guztiak dira.

14. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak biztanleria 1987 0019 Enplegu bila dabiltzan eta iharduera ez-laboral bat duten pertsonek iharduera ez-laboraletan okupatuek eta jubilatu doiek eta bestelakoek osatzen dute kategoria hau.

15. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak biztanleria 1987 0019 Pertsona batek bere okupazio nagusia erreferentziako astean zehar zein establezimendu, enpresa edo bestelako unitate ekonomikotan ematen duen, horren iharduera-motari dagokio, edota, lehenago lan egindako langabeen kasuan, berriz, beren azken enplegua zein enpresa edo establezimendutan izan duten, horren iharduerari.

16. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak biztanleria 1987 0018 - Okupatu doia: gehienbatean enplegu jarraitu bat izanik astean 15 eta 44 ordu artean lan egiten duten pertsonak.
- Azpiokupatua: enplegu jarraitu bat izanik astean ohiki 15 ordu baino gutxiago lan egiten duten pertsonak.
- Okupatu marjinala: funtsean pertsona iharduera ez-laboralduna izanik hiruhilekoan zehar iharduera marjinaletan, hala nola, famili laguntza, urtesasoiko enplegu edo inoizkako enpleguan, partaidetza guztiz txikia duten pertsonak barne-hartzen ditu.
- Ia-langabea: okupatu marjinalen antzeko lan-egoeran aurkitzen diren pertsonak dira, baina lan bila dabiltzala deklaratzean, horiengandik bereizten direnak.

17. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak biztanleria 1987 0018 Enplegu bat ez izanik eta enplegatzaile baten zerbitzura ez egonik, etxeko lanak egitera dedikatzen diren, ikasketak egiten dituzten edo soldadutzan aurkitzen diren pertsonak besarkatzen ditu.

18. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak biztanleria 1987 0018 Eta ondoko kolektibook bereizten dira:
- Langabe iharduera ez-laboralduna: iharduera laboral batera inkorporatzeko prest daudela deklaratzen dute eta enplegu bat bilatzen.
- Enplegu bila: uneon lanerako ez daudela prest deklaratzen dute eta enplegu bila dabiltza.
- Iharduera ez-laboraletan okupatua: ez dute enplegurik bilatzen eta soilik ikasketak egitera edo etxeko lanetara dedikatzen dira, edo soldadutzan aurkitzen dira.

19. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak biztanleria 1987 0020 Ezaugarri hau, pertsona batek lan egiten duen enpresarekin hartzen duen laneko harreman-motari erreferitzen zaio, edota lehenago lan egindako langabeen kasuan, berriz, beren azken enplegua izan zuten enpresarekikoari.

20. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak kontuekon 1983 0016 b) Ikuspuntu ekonomiko-produktibotik begiratuta, berriz, produkzio-prozesuen eta ondasun eta zerbitzuetako baliabide eta enpleguen arteko orekaren errepresentaziorako.

21. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak kontuekon 1983 0018 - Produkzioaren Kontua (C.1.) Berez produkzio-prozesuaren eragiketak deituak jasotzen ditu. Baliabideetan produkzioa eta enpleguetan bitarteko kontsumoa dauzka.

22. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak gipuzkoako ekonomia 0024 Enplegu alokatuak, ordea, ez dio jarraitu horren antzeko prozesu bati, kontu egiten baldin badugu inoren kontura eta Gizarte- Segurantzara afiliatutako langileen kopurua deklaratzen ez dutenak kontatu gabe beraz % 0,5ean gutxitu zela, aurreko urteetako igoeren alderantziz.

23. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak gipuzkoako ekonomia 0024 Izan ere, INEren datuen arabera, hirugarren sektorea da, termino garbietan, 1985ean enplegua sortu zuen ekonomi sektore bakarra, urteko batezbeste % 2,8ko gehikuntzarekin, eta oraindik handiagoarekin laugarren hiruhilekoak konparatzen baditugu.

24. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak xedbilduma 1989 0215 - Enpleguaren Eskaintza Publikoaren elaborazioa eta jestioa.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0053 - Teorikoki, ondorengo efektuok izango lituzke:
enplegua sortu,
produkzioa gehitu
prezioak merkatu
alokairuak jaso.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0129 Dena den, ondo kostatako aurrerapena izan da arlo honetakoa, gaurko zailtasunak direla medio, hala nola: enplegua sortzea zailtzen duten kuota enpresarial handiegiak, gaixotasun, zahartzaro edo langabezia, etab.engatiko gastuen egundoko igoera.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0196 4.3.4. Ondorio ekonomikoak Teknologia berrien aplikazioak enpleguari erasango dio batez ere, lanpostu batzu desagertaraziz eta beste batzu sortuz (desplazamendu eta konpentsazioko efektuak).

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0159 Energi kontsumoaren eta PNOaren arteko erlazioa 50% handitu zen 20 urte hauetan (1900-l920), ordurako energia elektrikoa erregaien enplegu (erabilpen) zuzena ordezkatzen hasia bait zen.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0185 Lehenengoentzat sistema gai da berez, ekonomiaren enplegu betea lortzeko; horrexegatik dira, hain zuzen, laissez-faire politikaren aldekoak; hau da, horientzat, eta baita gaurko neoklasikoentzat ere, gobernuak ez du zertan parte hartu ekonomiaren funtzionamenduan.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0185 Atzeraldietan, eskari agregatua handitu behar du produktu nazionala handierazteko, eta horrela enplegu betea lortzeko.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0185 Guretzat, politika fiskala gobernuak gastuen eta zergen bidez hazkunde ekonomikoa lortzeko (enplegu betea eta prezioen egonkortasunarekin batera, noski) egiten duen jokoa izango da.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0521 Honela hirigintz prozesuak jarraitu beharko zukeen katea desitxuratuta dago (industri kokapena - zerbitzuak - enplegua - inmigrazioa - hirigintz hazkuntza).

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0015 Ohiturak behartzen du egilea, aldez aurretik, aurkezten dituen pertsonaien, adin, gradu, enplegu eta izaeraren ere berri ematera; baina, nola idazle askok beren kontakizunak horrela hasten dituzten, oraingo hau kontatzen duena, besteek bezala ez egiteagatik (eta badaiteke norbaitek esatea, hantuste izugarri batez) bere hala eta buru belarri gaiean sartzera behartuta sentitzen da.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j-l. davant 0012 (...): enplegu asko ematen du.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. olhagaray 0221 Elkarte honek plangintza berezi bat jartzen du martxan 1979an: 1.500 enplegu berri sortzea ahal bezain laster Iparraldean, edozein sektoretan, nekazaritzan, industrian edo zerbitzuetan.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ega 1984 0083 IRAKURMENA -7
Krisi garaian langile askok heldu dio bere lanpostuari eusteko bide bezala kooperatibak osatzeari, eta honek, enpleguari dagokionez autodefentsa gisako fenomeno bat dirudi.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ega 1984 0083 Bestalde Langile Kooperatiben Elkarteko presidentearen iritziz, iazko urtean enplegua sortu sektore bakarretako bat kooperatibena da.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. ansola 0128 Bestalde, diru nazionala garestitzeak produkzio eta enpleguaren kaltea ekar dezake.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak siadeco 0150 Halere, enpleguak lehenean jarraituko du; (,,).

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak industri kontuak 1985 0021 Esan den bezala, 2. kapituluak bi enplegatu baino gehiago establezimenduen egitura eta horietako enplegua deskribatzen ditu Euskadiko Komunitate Autonomoko Industri Gidazerrendaren arabera.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0013 1785ean funtzionario publiko bezala aurkitzen du enplegua Nizako hirian, gai desberdinen ikerketa eta esperimentaziora dedikatzen zen bitartean.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. navarro 0063 Aipaturiko erregelamenduaren 1. artikuluak ondoko eran azaltzen du zertan datzan langileen ibiltze askea: Estatu elkartekide baten hiritar orok, zeinnahi delarik ere haren egoitza, beste Estatu elkartekide baten lurraldean alokairuko iharduera iristeko eta egikaritu edo ejerzitzeko eskubidea du, beste Estatu elkartekide horretako langile nazionalen enplegua arautzen duten legezko, erregelamenduzko eta administraziozko xedapenen arabera.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. navarro 0063 Eskainitako enpleguei erantzuteko; lanpostua bilatzeko edo beronetaz jabetzeko asmoz beste Estatu elkartekide batera lekuzaldatzeko; enplegua egikaritu edo ejerzitu ahal izateko beste Estatu elkartekide batean egoitza edukitzeko; eta egikaritu ondoren hartan irauteko eskubidea.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. navarro 0063 Langile nazionalekiko tratu-berdintasuna bai enplegura iristeari (ez da lan-baimenik behar) eta bai enplegu lan-baldintzei (lansariak, eskubide sindikalak......) dagokienean.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. navarro 0063 Senitarteko eskubideak (senideak biltzeaz, langilearen senideak enplegura iristeaz, seme-alaben eginbeharreko eskolaratzeaz......).

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. navarro 0063 EEETren 48.4 artikuluan aipatzen dena: (langile alokatuen ibiltze askeari buruzko) xedapenak ez dira Administrazio Publikoaren enpleguen kasuan aplikagarri.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. navarro 0235 PYMEei dihoakienez, enpresa-mota hau ez da izaera industrialekoa bakarrik (zerbitzu-sektorean, adibidez, enplegu guztiaren %75ek PYMEetan dihardu), eta, hortaz, ez da guztiz zuzena industri politikaren barruan uztea.

48. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1990 0001 Otsailaren 20ko 36/1990 Dekretuko (martxoaren 8ko EHAA) bigarren atalean ematen zaidan baimenaz baliatuz eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 6.3 atalean ezartzen denaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren 1990. urterako enplegu publikoaren eskaintza onartu denez eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dituen beharrei erantzun ahal izateko, Hezkuntza Berezirako lanitunepeko langile finkoak hartzeko hautaketa-saioetarako deialdia egiten da, honako hauek izango direla OINARRI-ARAUAK:

49. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Euskararen erakasteak, herrietan enplegu bat bilatzen duteneri bilinguismoa galdatzea eta holako bideak indar haundikoak dira hor.

50. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak droga 1998 00083 c) Drogamenpekoei lan-munduan sartzen laguntzeko, pertsona horiek lanen bat aurkitzeko duten aukera areagotzeko programak aurrera eramatea. Bereziki era honetako jarduerak bultzatuko dira: enplegua lortzeko plan pertsonalak, lan egiteko norberaren ezaugarriak garatzea, lanbideei buruzko informazioa ematea enplegua lortu ahal izateko, eta lana lehiatsu bilatzeko teknikak. Era berean, drogamenpekoak trebatzeko eta lan-munduan errazago sartzeko heziketa-planak ezarriko dira.

51. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak droga 1998 00083 e) Gazteei dagokienez, taldeak osatzeko ekintzak bultzatzea; horren bidez, aurrezaintzako lan garrantzitsua burutzeaz gainera, bazterkeria jasaten duten gazteak gizarteratzeko tresna baliagarria edukiko da. Helburu hori lortzeko, bereziki hezkuntzako hainbat programa orokor aprobetxatuko dira, esate baterako lanbiderako gaikuntza lortzekoak, enplegukoak, etxebizitzenak eta gizarte-zerbitzuen sarekoak.

52. 1991> euskara batua ikasliburuak lan-prestakuntza 00282 Enplegua eten eta erregulatzea.

53. 1991> euskara batua ikasliburuak lan-prestakuntza 00306 16.1. Informazioaren eta enpleguaren iturriak

54. 1991> euskara batua ikasliburuak lan-prestakuntza 00306 * Enpleguaren eskaria adierazitako egunetan aldiro berritzea.

55. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0055 Lehengo zerrenda horri eman geniezaiokeen enplegua nabarmena da, baina oraingoz eta e letra honetan, neurri batean bakarrik erabiliko dugu.

56. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00052 Lanaren, enpleguaren eta langabeziaren arazoak gaur egungo kezka nagusiak dira. Ekonomia zenbat eta modernoago izan, lanaren zatiketa hainbat eta handiagoa da. Baina, zer da lanaren zatiketa?

57. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00120 XX. mendearen hasieran herri industrializatuetan, industrian emakumeen enplegua garrantzitsua zen eta, harrezkero, jaitsi zen. Izan ere, garai hartan herriko emakumeek baino ez zuten lan egiten. Orduan etxekoandrearen eredua norberak lortu nahi zuen ideal bihurtu zen.

58. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00120 Bestetik, produkzioaren terziarizazioaren aldeko joerak eraginda, lanpostu asko eskaini zaie. Pentsamoldea aldatzea ere faktore garrantzitsua izan da. 60ko hamarkadaren erdialdeaz gero, emakumeak gizartean duen lekua aldatzen hasi zenean, ia herri industrializatu guztietan emakumeen enpleguak gora egin du.

59. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00120 Aldaketa horiek ezkontza-kopuruan, ugalkortasunean, famili ereduan eta emakumeek enplegua (batzuetan karrera unibertsitarioa ere) izateko nahian eragina izan dute. Ugalmena kontrolatuta haurdunaldiak denboran zehar banatzeko aukera dago.

60. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00143 Ekonomialari neoklasikoek diotenez (ikus: Soldata, enplegua eta langabezia: lan-merkatuari eta langabeziari buruzko azalpen teorikoak), oreka-soldata lan-eskaintzaren eta lan-eskariaren elkarguneak finkatzen du. Soldatek gora egiten badute, pertsonen lan-eskaintza (enplegu-eskea esan ohi zaio) igo egiten da.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak koalizio-akordioa 00021 - Industria- eta ekonomia-jarduera erraztera eta, beraz, produkzio-inbertsioa eta enpleguaren sorkuntza handitzera zuzendutako ekonomia- eta zerga-baliabide eta -pizgarri guztiak argitu, koordinatu, sustatu eta hedatzea. Halaber, Europako jarraibideen arabera inbertsio berriak erakartzeko berariazko fondoak edo programak edukitzeko konpromisoa hartuko da.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak koalizio-akordioa 00021 - Industria-lurzorua edukitzeko aukera erraztea eta lurzoru hau jarduera eta enplegua sortzeko proiektu orotarako eskuragarria izateko neurriak hartzea.

63. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gerra zibila 00046 Terrorearen beste alderdi bat purgak izan ziren. Udal langile askok enplegua galdu zuen. Iruñeko Diputazioko eta Udaleko purga eta kaleratzeak nabarmenak izan ziren. Okerrago ere izan zitekeen: Mendavian zinegotzi gehienak, alkatea, eta funtzionario asko exekutatu egin zituzten.

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00019 a) Modu erabakiorrean eragitea gizarte desoreken jatorrian, eta batez ere aukera berdintasunari dagokionean. Eta honek berekin dakar gizarte sistema unibertsalistenetako alorkako politiken diseinuan (hezkuntza, osasun, hirigintza edo enpleguan, besteak beste) alderdi orekatzaile eta aurreratzaileari lehentasuna eman beharra.

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00036 Hau da, enplegua unitate bat murriztuko balitz galduko litzatekeen balioa eta pertsona enplegatuaren alokairua berdinak dira (ekoizpenaren beherapen honek sauhestuko lukeen beste edozein kostu kenduta); hala ere, zenbait printzipiok bultzatuta, berdintasun hori alda daiteke, baldin eta lehiakortasuna eta merkatuak perfektuak ez badira.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00036 Hau da, pertsona enplegatu baten benetako alokairua, benetako eskulan-bolumenaren enplegua merkaturatzeko doi-doi nahikoa den alokairua da (enplegatuak daudenen ustez); beti ere, lan-unitate erabilgarrien konbinazioek eskulan-unitate indibidual bakoitzaren berdintasuna alda dezaketenaren baldintzapean, lehiakidetasunaren perfekziorik ezak lehenengo postulatua baldintzatzen zuen moduan.

67. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00036 Postulatu hau langabezia frikzionala dei daitekeenarekin bat dator, zeren eta mundu errealean egin daitekeen interpretazioak enplegu bete jarraituaren egoeran dauden doikuntza-akats batzuk zilegitzat onar baititzake: esaterako, baliabide espezializatuen aldi baterako desorekaren ondoriozko langabezia, kalkulu-akatsak edo eskariaren etenaldiak direla-eta; edota aurreikusigabeko aldaketen ondoriozko denbora-atzerapenak; edo lan batetik bestera aldatzeko behar den derrigorrezko denbora.

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00300 3) 2) atalean eskaintzaren malgutasuna ez perfektua izateko aukera hartu dugu kontuan. Erabiltzen ez diren baliabide espezializatuei dagozkien kantitateetan oreka perfekturik badago, baliabide hauetarako guztiak aldi berean iritsiko dira enplegu betearen egoerara.

69. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00300 Baina normalean, zerbitzu eta ondasun batzuen eskariak maila bat hartuko du eta, hortik gora, eskaintza perfektuki malgutasunik gabekoa izango da, baita beste norabide batzuetan oraindik ere enplegurik gabeko baliabide ugari sobera egonda ere.

70. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00300 Gerta liteke prezioen maila orokorra asko ez igotzea outputak gora eginda, enplegurik gabeko era orotako baliabide eraginkorrak dauden bitartean. Baina outputa butxadurak izaten hasteko nahikoa igo bezain laster, gerta liteke hainbat salgairen prezioetan igoera bortitza gertatzea.

71. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00300 Horrela, langabezia handiko egoeratan eskari efektiboan izandako erdi-mailako aldaketak oso eragin txikia izan dezake prezioak igotzen, eta oso eragin handia enplegua gehitzen; baina maila handiagoko beste bat (ustegabekoa izanik, aldi baterako butxadurak eragiten dituena), prezio-igoeran xahutuko da, eta ez enpleguarenean. Gainera hasieran bukaeran baino proportzio handiagoan.

72. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00300 4) Alokairu-unitateak enplegu beteko egoerara iritsi aurretik igotzeko joera eduki ahal izateak azalpen gutxi behar du. Langile talde bakoitzak bere alokairu propioen igoerarekin, ceteris paribus, irabazten aterako diren unetik, jakina, talde guztientzat norabide honetaranzko presioa egongo da, eta enpresarioek presio hori onartzeko prestutasun handiagoa izango dute negozio hobeak egiten ari direnean. Hau dela eta, gerta liteke alokairu-unitatearen goranzko joera asetakoan, eskari efektiboaren edozein igoeraren zati bat zurgatzea.

73. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00366 Muga horretarako arrazoi intrintseko bat, interes moduko sari-eskaintzak baino sorraraz ez lezakeen jatorrizko sakrifizioaren zentzuan, kontsumitzeko joera indibiduala mota batekoa izanik, luzera eta enplegu beteko egoeran, aurrezki netoa kapitala nahikoa ugaria izatera heldu baino lehen bukatuko litzatekeenean besterik ez litzateke egongo.

74. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euestat 1997-98 00083 - Gainlanduna: enplegu jarraitu bat izanik inkestaren erreferentziako astean 45 ordu edo gehiago lan egiten duten pertsonak.

75. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euestat 1997-98 00083 - Landun doia: gehienbatean enplegu jarraitu bat izanik astean 15 eta 44 ordu artean lan egiten duten pertsonak

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euestat 1997-98 00083 - Azpilanduna: enplegu jarraitu bat izanik astean ohiki 15 ordu baino gutxiago lan egiten duten pertsonak.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euestat 1997-98 00083 - Landun marjinala: funtsean pertsona lanaz kanpoko jardueraduna izanik hiruhilekoan zehar jarduera marjinaletan, hala nola, famili laguntza, urtesasoiko enplegu edo inoizkako enpleguan, partaidetza guztiz txikia duten eta beste enplegurik bilatzen ez dutela aitortzen duten pertsonak barnehartzen ditu.

78. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euestat 1997-98 00109 Hemen sartzen dira langabezian dauden langileenak eta lehendik duten enplegua ordeztu edo osatzeko enplegu bila dabiltzan langile okupatuenak, atzerritik itzulitakoenak eta lehen enpleguaren bila dabiltzan pertsonen eskariak.

79. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00106 2. Gizonarekiko berdintasuna. Emakumea orain arte diskriminatua izan denez, gizonarekiko berdindua izan behar du, lege, hezkuntza eta enpleguaren aurrean eta arlo publikoan parte hartu behar du, gizonaren neurri berberean.

80. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00372 Portuari lotutako ekonomi iharduerek krisialdi larria jasan dute enpleguan eragin handia izan duena eta portuko ihardueran ere bai.

81. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00109 hartara, boterea printzearen borondate partikularraren kariaz baino ez dutelarik, enplegatuta edo enplegurik gabe egon daitezkeelarik, aldez zerbitzuan daude, eta aldez zerbitzuz kanpo.

82. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00109 Izan ere, enplegurik ez dutenek gutxienez pribilegioak eta tituluak balituzte, berez handiak liratekeen gizakiak izango lirateke Estatuan; eta hori gobernu-modu horren izaeraren kontra lihoake.

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak finantza zuzenbidea 00183 Azkenik, lanbide ofizial, enplegu edo kargu publikoaren egikaritza eteteko, organo eskudunak Gobernua eta Foru Aldundia dira.

84. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak g. ansola 0114 Bistan da, gobernu-maila guztien artean eramango den politika ekonomikoak koherentea izan behar duela, enplegu bikoitz eta jarrera kontrajarriek erakar ditzaketen galerak ahalik eta arinenak gerta daitezen.

85. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak g. ansola 0126 Elkar hurbiltze-higidura zenbaterainokoa izan den aztertuko da, batipat, inflazioaren aldetik, aurrekontu-defizitaren aldetik, enpleguaren aldetik.

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1993 0079 Horrekin azaldu nahi da erakuskari sanitarioek erakusten dizkigun gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun askorengan eragina dutela faktore biologikoek, zeinak, gizarte, ingurugiro eta statusaren baldintzapenetik bereiztea zaila baldin bada ere, ezin bait daitezke bereizketa diagnostiko gisan erabili, enplegu eta hezkuntza arloetako hainbat erakuskarik erakusten digun era berean.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1996 0025 Enplegu femeninoa gehitzearekin emakume gehiago dago bere lan indarra saldu beharrean, eta bizkitartean, bere etxeko erantzukizunak lehengoak dira.

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. oihartzabal 0086 Berez komisio bat baizik ez da, enplegu bat, hartan buruzagiek, subiranoaren aitzindari soil gisa, honen izenean, honek haien gomendiotan utziriko botereak baliatzen baitituzte.

89. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.r. aizpurua 0036 Malin eta Afganistanen, adibidez, enpleguaren % 89 eta % 97, hurrenez hurren, gizonei dagokie eta emakumeen soldata gizonena baino txikiagoa izaten da, nahiz eta lan bera egin.

90. 1991> euskara batua saiakera-liburuak estilib 0263 enplegu. h. lanpostu, lanbidea.

91. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak emakumeen osasuna 0019 Prozesu honetan, gizonezkoenak soilik ziren arloetan emakumeen sarrera oso faktore garrantzitsua izan omen da, etxetik kanpo enplegu bat dutenena, esate baterako.

92. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00013 Hogeitabi lanpostu bete gabe daude oraindik, eta CSIk enplegu horiek betetzeko eskatzen du.

93. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1999 05601 Gaurko egoerak, zeinetan ekonomiaren hazkundeak langabeziaren tasa maila onargarrian kokatzeko behar besteko lanpostuak sortzea lortzen ezbaitu, enpleguaren sortzaile diren enpresa berriak sortzeko laguntza areagotzera behartzen gaitu, Eusko Legebiltzarrak 1996tik 1999ra bitarterako onartutako Industri Politikarako Jarduketaren Marko Orokorrean agertzen den moduan.

94. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00002 Gero eta gehiago kalitatezko produktuen beharraz, ingurumenaren zaindu eta enpleguaren sortu beharraz ohartua da gizartea.

95. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1996 0010 3. Aurreko 2. puntuan adierazitako zerga-kreditua, 8/1988 Foru Arauko 4.3 eta 5. artikuluetan xedatutakoa ezarriz, 400.000 pezetan gehitu da enplegua sortzeagatik.

96. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. sokarros 0017 Instituzioez eta enplegua sortzeko bideez izan ziren ezadostasun nabarienak

97. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. sokarros 0017 Gillaume Durand eta Alain Duhamel kazetariek zuzendutako buruz buruko horretan jorratutako aipagaietan polemikarik ez zen batere izan, eta jarrera ezberdintasun nabarienak instituzioen, enplegua sortzeko bideetan eta proba nuklearreko kontuen inguruan ziren agertu.

98. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. sokarros 0017 Eskuineko eta ezkerreko lehendakarigaien artean jarrera ezberdin nabarmenenak enplegua sortzeko jokaeren planteamenduetan azaldu ziren.

99. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. sokarros 0017 Jospinek iritzi dionez; bi urteko epe batean 37 lanordura igarotzeak eta enpleguaren aldeko politika kementsu baten bultzatzeak urte batez 600.000 lanpostu sortzea eta langabetu kopurua urtero 300.000 gutxiago izatea eragin dezake.

100. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. sokarros 0017 Chiracen arabera, aldiz, 37ko lanorduak ez du enplegurik sortuko, salbu 230.000 inguru funtzio publikoan eta hauek 50 miliar libera kostako zaizkio Estatuaren kontuei.

101. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. sokarros 0017 herritarren eguneroko kezketatik, hots, enplegua, alojamendua, soldatak, gizarte babespena, seguritatea, hirietako bizia, baserri guneen egoera aintzat harturik abiatu naiz eta horientzat guztientzat gerorako ikuspegiak zehazten saiatu naiz, ez baitut gogorik gaurkoarekin konformatzeko.

102. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0005 San Ildefonsok esan zion IUren helburuekin ia bat zetorrela, baina enplegua aberastasunaren ondoren bakarrik etorriko dela ohartarazi zion, Madrazoren iritziaren aurka.

103. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0005 Aberastasunak ez du berez enplegua sortzen.

104. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0005 Enpresa askok irabazpen handiak dituzte, baina horregatik ez dute enplegua sortzen, erantzun zion, gero, Madrazok.

105. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0005 Ollorak, aldiz, adierazi zion datu ekonomikoak urtez urte hobeak direla, eta horrek bakarrik berma dezakeela datozen urteetako enplegua.

106. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1992 0492 5. gaia: Udalen zeregina enpleguko udal ekinbideetan.

107. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1992 0492 9. gaia: populazioa eta enplegua.

108. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1992 0494 - Bokalak: Enplegu eta Gizarte Ongizate Batzordeko lehendakaria edo honek delegatzen duen zinegotzia.

109. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1992 6366 Derioko Udalak, 1992ko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, Administrazio Orokorreko Eskalako Laguntzaileen Subeskalakoak diren Administrari Laguntzailetarako 2 lanpostu betetzeko deialdiko oinarri-arauak onartu ditu, 1992ko enplegurako eskaintza publikoaren arabera.

110. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Heziketa profesionala enpleguaren zutabea

111. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Zentzu horretan, Heziketa eta Enplegurako Euskal Institutoaren sorrera garrantzizko faktorea izango da, Instituto honek eztabaida zentzu bat izateaz gain, kordinatu eta zehaztuko bait ditu, etorkizunera begira, betebeharreko ekintzak.

112. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Kontutan izan behar da, dena den, Instituto honek bere helburuak osotasunean bere ditzan INEMek formazio eta enpleguari buruz dituen konpetentziak bereganatu beharko dituela Eusko Jaurlaritzak.

113. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Hau dela eta, enplegurako heziketa planak antolatzeko aproposenak dira.

114. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Agian batzutan heziketak ez du zuzenki enplegua sortaraziko, baina berari esker normalean aldaketei diegun beldurra desagertzen joango zaigu.

115. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.m. ormaetxea 0003 Horretara, 1992. urtean 20.000 lanpostu galdu baziren, 1993. urtean berriro ere gehiago galduko dira, harik eta munduko ekonomiak garapen indize handiagorekin hazteari ekin arte, horrek Euskadiko industrietan produktuen eskaria handitzeko lagungarria izango baita enpleguaren iraunkortasuna erraztuz.

116. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0015 Berrindustrializazioaren eta enpleguaren aldeko mezuak nagusi izan ziren manifestaldi guztietan.

117. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0015 Manifestaldi buruan Jose Elorrieta eta Santi Bengoa bi sindikatuetako idazkari nagusiak zihoazen, Berrindustrializazioa eta enplegua aldarrikatzen zuen pankartaren atzean.

118. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0015 Enplegua aldarrikatu zuten, gainontzekoek bezala.

119. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0015 Bildutako hirurehun pertsonak industrializazioa eta enplegua aldarrikatu zuten Madril eta Gasteizko gobernuen kontra oihukatu zuten bitartean.

120. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0015 Sindikatu abertzaleko kideek enplegua eta berrindustrializazioaz gain, Euskadirentzako esparru sozio-ekonomikoa aldarrikatu zuten eta presoak ere gogoratu zituzten.

121. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak npao 1999 00009 Etxebizitza-, lan- edo eskola-arloko oinarrizko premiak asetzeko, pisu banatuak, gazteentzako egoitzak, ikasteko bekak, enplegu sozial babestuko programetan sartzeko lehentasunak, oinarrizko errenta eta bestelako baliabideak eskaintzen dizkiegu.

122. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak npao 1999 00013 ...enplegu autonomoaren sustapena eta minus-baliatuaren lan-integrazioa...

123. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak npao 1999 00013 Bada, aipatu legedi hori bete-arazteko, eta, zehazkiago, 1986ko otsailaren 21eko Ministro Aginduak jasotzen dituen enplegu-sorkuntzari laguntzeko programak garatzeko hain zuzen ere, V. programakoak, minusbaliatuak enplegu-zentro berezietan eta lan autonomotan laneratzeari buruzkoak, 885 milioi pezeta izendatu dira guztira Nafarroako 1997ko Aurrekontu Orokorretan, hurrengo aurrekontu-kontusailetan: Enplegu zentro bereziendako transferentziak, ohiko eragiketetarako (710 milioi pezeta), eta enplegu zentro berezietarako eta minusbaliatuentzako transferentziak, inbertsioetarako (175 milioi pezeta); biak ere, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Enplegu eta Ekonomia Sozialaren Zerbitzukoak izanik, aipatu gizarte-taldearen laneratzea dute xede, bistan da.

124. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak aretxagazeta 1996 0013 Enplegu lokala sortu eta turismoa promozionatzearen aldeko apostua egin zuen.

125. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak berrigara 1997 0006 Ez dago etorkizunerako aposturik ez eta enplegua sortzeko planik ere.

126. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elao 1997 1053 Gaurko egunean, Euskal Administrazio publikoak gure Elkartean diren produkzio-sektoreei laguntza ekonomikoak eskaintzen dizkie inbertsio teknologikorako, enplegua sortzeko proiektu-ekimenetarako, industri proiektu eta abarretarako.

127. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elao 1997 1053 Ikerketa eta garapen teknologikoak lagundu beharra dauka, eta izanez ere laguntzen ari da, enpleguaren hazkundea bizkortzen eta biziberritzen, enplegua profesionalizatzen eta, berebat, beraren kalitatean aurrera egiten gure Elkartean.

128. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ela/stv 1992 0002 Enpleguaren etengabeko suntsidurak, belaunaldi berriek lan munduan sartzeko dituzten eragozpenak, lanbide eta bizi perspektibarik eza, gure ingurugiro hurbilenaren zati handi batek jasaten duen narriadura, txirotasun eta baztertze hazkorrak, e.a., guztion saiamen eta esfortzurik handiena eskatzen duten arazoak dira.

129. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ela/stv 1992 0004 Geldierazi beharra dago bada jasaten ari garen ekonomi gainbehera eta joera hori alderanztu eta enpleguaren eta gizarte-aurrerabidearen helburua lehen mailan jarriko duen politika batetan inplikatu beharra aldiberean.

130. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0003 Lantegi zabaltzeko abiadura batzu badira hola, auto eta autoki fornitzale tratuan hasiak, denak ontsa joanez heldu den martxo edo apiril horietan laur ehun bat enplegu ekartzen ahal luzketenak, denak ontsa joanez.

130 emaitza

Datu-estatistikoak: