XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0109 Mendi gaillur oneitan beti dator gosea jatordua baiño askoz len: lanean iñarduteak darakar gose ori.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa baizk ipuin 0058 Alde batetik onura asko erakarriko dautse arrantzaliai, bertan sarrtuzkero.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa baizk ipuin 0058 Bestetzuk, ordez, gustiz txarra dala, berak erakarriko daun onurea baño garrantzitsubaguak gatxak ixango dirala.

4. 1900-1939 gipuzkera liturgia m. jimeno 0012 Ezta sinisterraza naparrac bereala sortu zutela, ainbeste urtean, guero berezco egondu zan Naparroco erreguetza; baña gauza ziurra da beintzat mahomatarrac zer carten indarraren contra cristau guziyac bat eguin zutela, beren burubac gorde bearrac eta bata-besteaganaco-gorrotoac zecarzquiyan calteac quendu nayac eracarri zituala, uri, ibar ta erri-batubetaco aguintari guztiyac, danentzat Jaunac bacarra auqueratzera, Jaun ori izan zediñ, echeco atietan zegoan mairu etsayaren aurrean, Erri guziya zuzeudu ta guidatuco zuan guizona.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ldi il 0135 Ta azkenik ez luzatzeko: oraindik ere eranegun ¿badakizute zer besterik egin degun?... Donosti'ko antzokirik ederrenean, udaaren gorrienean, yendea abea yotzeraño erakarri, ta Euskalerri'ko neskatx aundiki sorta ugari bati (are markesak ere tartean baibaitziran) euskera utsez yardun arazi, Euskerari Emakumeen Maite-Agurra eskeñi arazi, bertakoei ta erbestetarrei oso goitik auxe esanaz: euskeraz itz-egitea, alegia, eztala emendik aurrera izango baserritarren eginbearra: goigoieneko alabak ere arrokiro erabili nai dutela ezpañetan, gurasoengandiko ots eztia dutelako, ta, bear ba-da, euskeraz ari diranean bezin eder ta laztan iñoiz beren buruak agertu izan eztitutelako.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0125 Jaungoicoa bere izatez ontasuna bera, on eta mesedéac eguitez aspertzen eztana, oraindaño zure gaiztaqueriac icusten ezpalitu becela estali dizquitzuna, on eta mesedeen indarrez bide onera eracarri eta salbatu nai zaituena; eta zu añ esquergabe eta desleyal leguebaguea, nun Bera ofenditzeco ausardia izan dezun.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0211 Ceruticacoa, edo graciaren laguntzarequiñ piztueracia, eta fedeac aguertu dituen motibo edo bideetan oñ artua, eta ez mundu onetaco motiboetan, nola liraquean, bere buruari eracarri dion desonra, lurreco ondasunen galera, arrapatu dan heritasuna, edo leguéac ipintzen duten castigu edo penaren beldurra.

8. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. olaizola 0002 Ori ala dala ezagutzeko, ume-garaiko gauzen oroipena gure biotzera erakarrtzea baizik ez-tegu.

9. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. olaizola 0003 Eta oroitz atsegiñgarri ori ¿zerrk ondoena erakarriko digu gaurr euskaldunena bakarr-bakarrik dan txistu pozkarriak baño?.

10. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jesusen bihotz 0007 Beraz Jesusen galdeari ihardesteko egin gogo da aurthen, Frantzian eta bertze eremuetan, gauza bat on handiena non nahi erakarriko duena.

11. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa lf 0132 Petri untzirat igan zen eta sarea leihorrerat erakarri zuen, ehun eta berrogoi eta hamahiru arrain handiz betherik; eta nahiz hanbat baziren, sarea ez zen urratu.

12. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0401 Bizkarretik zerakarken mantaleta beltzaren gainean, baitzuen luma edo ari churi bat, Mandibouro izeneko emazte chahar bat hurbiltzen zaio, luma edo ari churi hura kendu beharrez.

13. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak a. lizartza 0101 Zer ote zuen bada Mendiburu'k, orren gogoz oro bera entzutera erakarrtzeko, eta orrela denen biotz barreneraño sartzeko?.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Kaisarr etzan nagi ibilli: beingo baten bere aurrera erakarri ta onean irabaziko ebazalakoan, iñon ziran labankeri ta koipekeriak esaten asi yakon; baña koipekeriok alperrekoak zirala ikusirik, asarre biziz diñotse: nire jainkoak gurtu ta jauretsi bearr dozuez; ori nai ta nayezkoa da: bestelan... zuenak egin dau.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1901 0001 Horra zer jakiteko ginduken; ez uria geldi araz edo ekhar araz dezakegulakotz gure nahitara; bainan izan baititeke bertze zerbeit egin dezakegunik uriak lurrari erakharri lakoken minaren sendatzeko.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak gipuzkoarra 1910 0002 Goikoarekin zintzoki bagabiltz, geroi dagokiguna egiten badegu gure gaizkatasuna erakarko degu.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak gipuzkoarra 1911 0001 Aurki nitzake ume bat bezela negarrez izket au uzten ezpagendu.- Eta... ¿noiz datorkizute, noiz darakartzute zuben Jaime ura?.

18. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... fedhurtek 1920 00115 -Errech da, dio Aita horrek, federat sartzeko galdearen eginaraztea, bai eta bathaiorat ere fededungaien erakhartzea: bainan errech ez dena da, hekienganik iraupenaren ardiestea, paganoen haimbertze amurruei dutelakotz ihardokitzeko.

19. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... fedhurtek 1920 00115 Erran dena bai, errech aiteke jendearen bathaiorat erakhartzea, bainan inola gero finka, hastapeneko khar eder haien iraupena?

20. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... d. esnal 00022 Aundizkietan aundienak, apañenak, ederrenak, aberatsenak, egokienak biltzen ziran tokietan kutsutu gabe igaro zan; etziyoten lurreko gauzak biyotza ukuttu; etzuan ezerrtxok ere erakarrtzen.

21. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak f. zenarruzabeitia 0279 Jaungoikoaren Bialdua zala egiztuteko ta Bere irakatsiak zerutik erakarriak zirala ziñistu-azoteko, Jesus'ek egin oi ebazan mirari andiak israeldar seme zintzo guztiak Bereganatu ebezan....

22. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg 0157 Ez izatetik izatera norbaitek erakarri bear ditu.

23. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg 0157 Ez izatetik izatera erakarri dituala adierazteko esan oi dogu utsetik sortu dituala.

24. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0271 (Ate-ondoan zutik dagoen Inudeari) Ots! zoaz eta erakar ezazu Iason; zerau bapezteko egikizunetarako erabilten baitzaitugu.

25. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0082 Gartxot alakoxe zulo batean kuxkurtuta loaren zai, barruko mikaztasuna ito eziñik; ezin zuan iñolare lorik erakarri.

26. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa erkiag 0122 Ni, ezkongei naiz, eta uztarri ori artu bearrak alako narda erakarten dit biozpera.

27. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0013 Gaur bertan be, Danaotar'en artian igarketan ari azela, nik Keriseide neskatxaren ordez erosgarri asko jaso gura ixan ez-yuadazalako, ik esan dautsek, Apolon uztaijabiak mintea erakarri yautsekala.

28. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0212 Oraiñ, ostera, gudartearen neke lan aundia sortu da, leenago zuen gurari biziz erakarri zendubena.

29. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0212 Bere azama Tetis oiñtxuriak izontzira erakarri bai-zion, ezpañ ertzeraño tunikaz, bera aize otzaren aurka zaitzeko, gañeko jazkiz eta oyal bigunez bete beterik.

30. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or aitork 0204 Ala berean, goitik betierak gu erakartean eta beitik emengo atsegiñak gaduzkanean, anima bakarra da, au edo ua nai baitu, ez nai osoz.

31. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0215 Baiña Dare troiarrak gure iskilluak nardatzen baldin ba`ditu, ta Enea onari eder ba'zaio ta liskar ontara erakarri nauan Akeste'ri on ba'derizkio, berdin dezagun joko au: Erix'en larruak uzten dizkitzut; ez izan bildur, eta erantzi zuk ere troiar saskiak.

32. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0042 Iñolako gogorkerien aurrean etzun eurt egin bear, gudari-saillen buruzagi Yerusalen'en sartzean, ta ala bear ezkero, Euparate'ko gudostea erakarri zezaken.

33. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0042 Berriz ta berriz yaurleak egiñalak egin zitun, aserrea ito, ta beraren esanetara erri ura erakartzeko.

34. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0058 Erritarrok bere esanetara erakarri nairik beuren gogoko ta antzeko iaungoikoak sorterazten zitutela esaten zien: iainko oiek gizakume utsak omen ziran, edo gizakumeak iduri ziran.

35. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0029 Siñestunen aurka, eztabaidan gogor ari izana omen zan Saul, bere esanetara aiek erakartzeko.

36. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a.m. garate 0042 Baña Europa idea onek ez ditu gizonak erakartzen ortikan ekonomia edo politikarako protxua ateratzen dutelako.

37. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak arragoa 1964 0065 Au esanez, onekin ez degu nai gure asmokoak ez diran idazleeri gure ikusgunera erakarri, ez.

38. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0137 Gure nekazaritza lengo Oitura zaharretatik atera zen, lur lantzeak obetu zitun, saio lurraldeak zabaldu nekazaritzako makina berriak erakarriz eta industriak sor-eraziz.

39. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0149 Bere aburu-etsipenak sinismena erakarri zion, baiñan, ez ala olermena.

40. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0304 Itz bi soiñuz antzeko diranean, batak bestea erakarri ta biak berdin geratzeko arriskuan izaten dira.

41. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak zait plat 0170 Gogozkoetan ari dedinean ere, bizitan dirauten gizakumeekin diarduela emango du, bat egiteko indarra, uko eragitekoa ta erakartekoa, gizartean bezala somatzen baititu.

42. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0012 Guatemala uriburu berriaren iparraldean txoko ikusgarria duzu; txori ta liliz beterik ageri dira bazterrak; senar-emaztegaiak illunabarrean bertan dute batzarre, baratzen ederrak erakarrita, ta ixillean txutxumutxuka ari dira maitari berriok.

43. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lfn 0003 Beti erakarri nau euskeraren aztertzera.

44. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak azurm 0026 Ez dute erakartzen noizpait hain beste urduritzen zuten galdekizun haiek ere.

45. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0041 Elade'tik yainko-iduri aipagarrienak erakarri ta ayen ederrari ta yaurespideari yaramonik egiteke, burua kendu ta aren ordez berea ezartzen zien.

46. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa mde 0064 Irudi zuen egiantz bat erakarten zuela izebaren haur ipuinetan aurkitzen ez zena.

47. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak f. zubiaga 0109 Epailariaren aginduz, albaiterra erakarri, txakurra aztertu eta txakurra bere onean dagola.

48. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak i. malax 0041 Eta Jaunak esan eutsan Moisesi: Honela hitzegingo deutsazu Jakoben etxeari: Ikusi dozue egiptotarrei egin deutsedana, eta zelan zuek Nigana erakarri zaituedan.

49. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0132 Orregaitik bere bizitz eskutapenetan erakarriak gara, bere antzekoak, Beragaz batera lurperatuta ta berbiztuta arik eta Beragaz gozartu arte.

50. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0087 Gizon aren aurpegiak ostasuna iragarten eban, eta zergaitia jakin barik, gizon aregana erakarrita oartu zan Mikel.

51. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. kaltzakorta 0145 Gobernariak aberatsaren semea bere aurrera erakarri eta itaunka eraso eutsan.

52. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0013 Aingira zaurituaren odolak erakarritako marrazoa, luzaro gabe aingiren errenkadara iritxi, eta bereala iñolako erailketa egiten asi zan.

53. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0035 Gaur era bat edo bestera gainduten diran gorabera asko, len arantza zorrotz izaten ziran, eta urteak iraun arantza orren ziztadak erakarten eban sornatzeak.

54. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. zubikarai 0065 Ikusle batzuk adore-berbak zuzentzen dautsez, baiña beste askok mutillen zorakeriak eta Irlanda'ri erakarriko eutsoen ondamendia arpegira botatzen deutse.

55. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0021 Batera idatz itzazu: zurea horrena bezain ona da: entzuneraz itzazu, ahoari berdinak gertatzen zaizkio: pisa itzazu, eta pisu berekoak dira: araoak egin itzazu beraiekin, eta Brutok Zesarrek bezain laster erakarriko du espiritua.

56. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak xedbilduma 1989 0386 - Plangintzaren dokumentazio grafikoa osatuko da eraiketaren arrasante eta profilak adierazten dituzten sekzio orokorren planoak erakarrik.

57. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. navarro 00065 Merkatu komun baten barruan oso zerga sistema liferentea egotetik sort litezkeen kalteak ekiditeak, eta postfrankaldia liferentzia hauk pribilegiotzat hartuak izan zitezen bildurrak erakarri dute prozesu bateragarri hau.

58. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gorrak 1981 0004 Gorrera mota hau sendagin edo kirurgi bidez erabil daiteke, entzumena berera erakarriz.

59. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak ekonhastapenak 0051 Beraz, produkzio-faktoreen eskaria kontsumorako ondasunen eskaritik erakarria da.

60. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak ekonhastapenak 0051 K. E. Boulding-ek dioenez, edozein produkzio-faktoreren eskari erakarriaren magnitudea hiru proposamenen bidez baldintzatua dago: 1-. Faktore baten eskaria handiagoa izango da produkzio-prozesuan faktore horren garrantzia handiagoa izan ahala: Hau da, produktu bukatuaren kostu totalean faktorearen eragipena proportzio handiagokoa izango den neurrian.

61. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak ekonhastapenak 0051 Honen igoerak gatz faktoreko eskariaren igoera erakarriko du, kloroa gatzetik lortzen baita.

62. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak l.m. bandres 0020 Elektrakarga: Aintzinatik zera jakina da: marruskadura bidez zenbait materiale elektrikatzen dela; ebonitazko orrazia artilezko ehun batez igurtzi eta gero paperezko zatikiak erakartzeko ahalmena sortzen zaiola esate batetarako.

63. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak l.m. bandres 0081 Beraz, potentzialaren kontinuitatea mugako baldintza bat da, baina baldintza hau ez da independientea besteetatik erakar dezakeguna baizik.

64. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak l.m. bandres 0141 Material magnetikoek sortarazten duten eremu magnetikoa bektore-potentzial batetik ere erakar dezakegu.

65. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak l.m. bandres 0179 Hori dela eta, (12). ekuazioa (8). ekuaziora eramanez eta honek Ampere-ren lege orokorra erakartzen digu: .

66. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak eem hizkliter 0249 - soro eta abereen kontrako gaitzak erakartzen zituzten.

67. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0015 Newtonek gorputzek elkar erakartzen dutela frogatu zuen matematikoki.

68. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0152 Bestalde, Jacques Cousteau, ozeanografo famatua, baikorra da ur hotzen azaleratzearen arazoari buruz, eta elikagai eta nutrientetan aberatsa den hondoetako ura azaleratzeak itsas fauna handia erakar dezakeela tokira uste du.

69. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. angulo 0018 Legea: Zeinu berdineko kargak alkar alderazten dutu eta zeinu ezberdineko kargak alkar erakartzen dute.

70. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. angulo 0018 Era honetan den atomo bat neutroa dela esaten da, eta bere inguruan ezarritako protoi nahiz elektroi bat erakartzeko edo alderazteko ahalmenik ez du.

71. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. angulo 0018 Izan ere, pentsa dezagun atomoaren ondoan elektroi bat ezarten dugula: atomoko protoiek elektroi hori erakartera egingo dute baina elektroiek alderaztera.

72. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. angulo 0018 Era neutroan (protoi eta elektroi kopuru berdindun) den atomo batek ez duenez erakartzen nahiz alderazten, bere karga osoa, hau da, protoien positiboak eta elektroien negatiboak batuz, hutsa dela esan ohi da.

73. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. angulo 0180 Beraz, biraerdi bakoitzeko, bobinan intentsitatearen norantzkera aldatu egiten da, estatorearen eta errotorearen eremu magnetikoen artean indar erakarle eta bulkatzaile batzu etenbage sortuz (zeinu bereko poloek alkar arbuiatzen dute eta zeinu ezberdinekoek alkar erakartzen) (T9-5 irudia).

74. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0074 Nobleki ala gezurretan, baina bilbotarrek erabili estrategia guztiek helburu hori zeramaten, hots, zirkuito komertzial hau erakartzea alegia.

75. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0288 Batzutan, janaria edo bikotekidea erakar dezake; bestetan harrapakariak uxa ditzake, edota, zenbait kasutan, itsasoko sakonera ilunetan higitzen diren zefalopodoen bidea argi dezake.

76. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. antiguedad 0305 Urgaineko erliebeak, zuzenean ikus daitekeena, aspalditik erakarri du jakintsuen begirada eta honen kausaz nahiko desarroilatu da.

77. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak b. arana m. 0147 Modu hauetan idatziriko melodiak mutur horietarantz jotzen dute tonikaren indarrak erakarrita.

78. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak b. arana m. 0147 Tonikak eskala erdirantz erakartzen du eta izaera (ETHOS) intimistagoa ematen dio.

79. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0053 Irudiko b) zirkuituan ere, iparrorratza nola erakartzen den ikusten dugu, baina kableen barruan zer gertatzen den ez dakigu.

80. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0073 Horrek zera esan nahi du: zentimetro karratu bateko sekzioa duen airezko zutabe bertikala hartzen badugu eta atmosfera bukatzen den altueraraino luzatzen badugu, behera 10 newtoneko indarrez erakarria dela.

81. 1969-1990 euskara batua ikerketak p. urkizu 0073 Berak, soil-soilik, ziurrenik aldamenean frantses edo latin gramatika bat zuelarik taxutuko zuen jaioterritik urrun, haurtzaroko euskara gogora erakarriz bostehun orrialdetik gora duen lehen euskal gramatika, Etxeberri Sarakoak garai berdintsuan, hau da, 1712. urtean zehazki, idazten zuen bitartean.

82. 1969-1990 euskara batua ikerketak g. nazabal 0074 B. HSEAHA eta bihotzeko oinazeak Klinik historiak eta fisik ikerketek erakarritako idorokuntzen sentsibilitate diagnostikoa, oso esan nahi handikoa izan da gure taldean, gero besteen idorokuntzekin ere baieztatu izan denez (Lenegre eta lankideak, Bloungard eta lankideak, Sonnes eta lankideak).

83. 1969-1990 euskara batua ikerketak g. nazabal 0074 Kasu hau gonbara daiteke, bestalde, beste zenbait autorek erakarri izan duen ezkerreko adarraren hersturarekin nahastu gabeko bularreko anginaren kasuarekin.

84. 1969-1990 euskara batua ikerketak uzei 0249 b) Generoz goiko unitateak (hau da, Familiak, Ordenak, Klaseak, etab.) oso sarritan generotik erakarrita egiten dira; honela, esate baterako, PAGACEAE familia (bagoa = Fagus FAGACEAE), edo eta EQUIDAE familia (astoa = Equus EQUIDAE).

85. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. añorga 0018 Top Kapitainaren tripulazioa ezer gabe aurkitzen zen Irlan, Karabelako traste guztiak galduta, non animalia handi baten deiaz bezala erakarriak sentitzen ziren.

86. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1990 0013 Neure aldetik, honako galdera hauek eskaini nahi dizkizuet, denok hausnar ditzagun: Gure elizbarrutiaren irudiak, gure kristau elkarteen bizitzak ez ote dituzte nahiko indarrez erakartzen gazteak?

87. 1969-1990 euskara batua poesia j.g. etxebarria 0025
Giza-handinaiak oro-nausitza
erakarri gura eskuetara
.

88. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0047 Berauen aita aurrera erakar ziezaiotela eskatu zien, behar-beharrezko zituzten gari kopuruen erospena legez baieztua izan zedin.

89. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. irigarai 0010 Ez duzia sumatzen nik dautzudan usaina? Hori duzu erakartzen dauzkitzuna gure etxeko zakurrak oro, ehiztari beltzak xaxaturik; eta haien itsumenean deusetaz oroitu gabe autsikika hilen ninduzukete, ni jan beharrez.

90. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0149 Urgeldi hark indar liluragarria zuen gu haurrok erakartzeko.

91. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. gorrotxategi 0134 Baina ni... mutilak erakarri naute beti, apaletan jartzea inoiz bururatu ez zaidalako izango da....

92. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0033 Erakartzeko gauza garen neurrian, bagara zerbait munduan.

93. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0043 - Uztan ikusten zer dunan - esan zion, beregana erakarriz, goiko argiaren distirapean.

94. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. muxika 0058 Nahiz gizakiok hain konplejuak izan, halere, maitasun oro batera datorren zerbait positiborik aurkitzen da: - atsegin zakizkit esateraino piskanaka konkretatuaz joan den seksoen elkarrengana erakartze hori, bere indarrean adierazten eta osotzen du.

95. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lantziri 0045 Frantziako bigarren Iraultza (1830) ondoko mintzalari ezagun batek hauxe zioen: Ezjakitatea edo inorantzia ona da, zeren eta, klase xeheak errespetura eta menpetasunera erakartzen eta errezki gobernatzeko gisan uzten baititu, hots ordena iturri bat baita.

96. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. bergara 0103 Bigarren hizkuntzaren edozein funtzio komunikatibok ez du talde bateko pertsonak hizkuntza hori ikastera erakartzeko behar den hainbat indar.

97. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak b. urkizu 0110 Baina badira beste batzu joan nahi dutenak, eskolak erakartzen dituenak, onenean, besteak beste leku batzutan baino errazago manipulatuko dituztelakoan.

98. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. xarritton 0107 Dena dela, Baionako Seminarioan zuten oratu Ithorroztar apezgai gaztearen izpiritua; Saint-Pierre-k zuen, alde batetik, euskaltzaletasunera erakarri; Mathieu-k zizkion, bere aldetik, teologi eta filosofi bideak zabaldu.

99. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. arregi 0329 Gure arreta erakartzen duen lehenengo datoa hau da: %95,67k euskara ikastea ez dute alperrikakotzat jotzen.

100. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. arregi 0081 Zenbateraino determinatzen dute gaurreguneko egoera bi mundugudateak eta hauek erakarri zituen tradizioak?.

101. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. arejita 0500 Leialtasunak garrantzia ikaragarria dauka, eta hau hausteak taldetik botatzea edo erdibitzea erakar dezake.

102. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. agirre 0007 Aktibidade guztietan ikusgarriena eta publikoa gehien erakartzen duena, aldizka egiten diren espozizio handiak dira, oso ondo muntatuak.

103. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0109 Batzuentzat hor maliobra politikazko bat besterik ez dago, kristauak erakartzeko, botoak irabazteko asmatua.

104. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak esb programa 0139 Historiaren esperientziak derakargun bigarren eite bat zera dugu, boterearen antolaketarako erabideak, behinenekoak gertatu izan direla demokrazia sozialist efektiko baten aurrerapenerako: diktadura forma guztiak, azken batetan, langileei botere politikoa kentzera heldu izan bait dira.

105. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskegoeraipar 0044 Beraz, beren haurrek nahi eta nahiez frantsesa behar zutela lagun pentsatu zuten eta hau da deseuskalduntzea erakarri duena.

106. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskegoeraipar 0044 Gauza guzti hauek euskara baztertzea erakarri dute ondorio bezala.

107. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0009 Alde horretatik eredutik urruti dago, hau abstraktoa bait da, teorikoa, eta ez bait du ikaslea erakartzen.

108. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. agirre 0048 Erleak erakartzen ditu; eta lore hauetatik ateratako eztia oso estimatua da.

109. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak mroyo margolari 0007 Eta izan dutenaz konformatzeko gauza izan ez diren beste hauek, mundu asko edukitzen duen munduaren sekretua ikasi dutenak, etengabeko gosez erratzen dira bizitzaren zehar, zeren eta, bai, badakite haiek erakartzen dituen beste bizi ezberdin eta betea badagoela, eta denbora gutxitan horrenbeste bizimodu ezagutu duten arrazoi beragatik derrigorrez haientzat gordetutakoa izango dela, horretan bilatzen duten lasaitasuna aurkituz.

110. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. garmendia 0020 Ongarri, erreminta eta makinaria hobeagoak erakarri zitezketen nagusi pribaturik gabeko kooperatiba hauek borda kolektiboetan desarroilatu ziren.

111. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. garmendia 0033 Banaketak eta lehiakidetasunak hedatu dira zenbait herrialdetan, arrazoin etnikoak, erligiosoak edo hizkuntzarenak direla medio; eta faktore hauek ondorioz kolpe militarrak eta gobernamendu autokratikoak erakarri dituzte.

112. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. garmendia 0033 Arinki hazi da hezkuntza, komunikabide eta industrial zentru bezala, herrialde guztiko jende kualifikatua erakarriz.

113. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. arriaga 0010 Nik ere noiz edo noiz ekarriko dut idaztira baina hemen bertotik ohartu nahi dut Ama-Lur hitz berria dela eta beretik ondorio asko erakartea arriskutsua eta, jakinbide hutsaren ikuspuntutik, zalantzagarria dela.

114. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0018 Giharre uzkurtzeek (PERISTALTIKOEK) erakarrita hortik urdailera jaisten da.

115. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0031 Bizimodu modernoak erakarritako gaitasun murrizte honi frente egiteko ia bide bakarra kirolena dugu egun.

116. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0057 Goian: Nahiz hasieran bere eragina atsegina izan, alkohola droga txit depresiboa da. Hasierako inhibizioa lasaitze gozoaren ondoren, intoxikazioak koordinaketa ahalmena galerazi eta batzutan, ezkonszientzia erakartzen du. Beste droga batzuk bezala, alkoholak ere ohitura sortzen du; luzaro hartuz gero nerbio sistema eta gibela serioski zauritzen ditu.

117. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0057 Kantitate handitan hartzen direnean konszientzi eza erakartzen dute droga horiek.

118. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0057 Horrek zentzu esperientzia bitxi bat erakartzen du, ez erabat arriskugabea eta adimen gaisotasunen sortzaile posiblea.

119. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0156 Burgoetan, ekonomi biztuerak politikara demokrazi giro gisako zerbait erakarri zuen, burges pentsaera liberalagoa zelako.

120. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/1 0103 Europar dominatzaileek beren azukre industriak eta abelazkuntzarako lurraldetzarrak emankorrago bihurtzearren, Afrikatik esklaboak erakartzeari ekin zioten.

121. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. haranburu 0010 Esan dudan honek gure ikerketa lantxoaren erakarriak guztiz baliogabetzen ote ditu?.

122. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. ansola 0020 Hortik sortzen da defizitgoa, gastuaren gehiegizkoa alegia, eta honek darakar ekonomiaren inflazioa.

123. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. ansola 0020 Esan dezakegu, beraz, USA-ko inflazioa gobernuaren gehiegizko gastuak erakarri duela.

124. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0030 Memento berean, beste indar batek eragiten dio ur edo mun horri: adaburuko hostoetan ura lurrindu egiten da, ebaporatu, eta horrela lurrinketa aurrera doalarik, erakarri egiten du mun berria hodi-sortatik.

125. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0317 Gizonak Kristogana erakartzea: hau da xedea, zeren Berau baita Jainkoaren eta gizonen arteko zubia.

126. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ehhistoriaz 0072 Egoera azken honetan arruntak izango ziren lokazturiko, aintziradun edo zingira aldeak non sortzen zen trinkoki belar landaretza espezifiko bat elefante, errinozeronte, idi edo zaldi taldeak adibidez erakarriz.

127. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ehhistoriaz 0113 Haitzuloetako populazioak, kasu honetan, beste eredu bat luke begien aurrean eta agian bere arreta erakarri zuena.

128. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. azurmendi 0193 Akelarre hitzak gure gogoetara aker-irudia festa-giro lizunera erakartzen digu, eta hori konfusio handi baten ondorioa delakoan nago.

129. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kimikako problemak 0250 Suposatu azido sulfurikoaren gehiketak ez duela bolumen-aldaketa garrantzitsurik erakarri.

130. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0102 Gainera, Eliza bera ere, errealitate bizia den aldetik, federa erakartzeko seinale bihurtzen da, eta seinalerik eraginkorrena (ikus).

131. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0237 Jesusek pazientki erakarri eta gomitatu zituen ikasleak.

132. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak susa 1988 0083 Aretoak berotu egin behar dira publikoa erakartzeko.

133. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak susa 1988 0083 Esandako guztiaz gain, esperientzia berriak ere eduki behar ditugu publikoa erakartzeko, bestela jende gutxi hurbilduko zaigu beti.

134. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. kortadi 0301 Konposizioaren erritmoak, diagonala, etorri, aspiratu eta korrika egin aditzek, bai eta bertsoaren dei-tono orokorrak erakarria da.

135. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizkbizikl 0056 Joan den mendearen hondarretan eta XX.aren hasieran Bizkaiak ezagutu zuen meatzaritzaren beroaldi neurrigabeak erakarrita alde hauetara hurbildu ziren gizonen bizimodu eta lanaren lekukotasuna darie paisaia eta etxebizitzei.

136. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. uria 0089 Baina, helburua da gero eta hiztun gehiago nukleora erakartzea, eta hori da kontzientziaren (kualitatearen) betebeharra.

137. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. urcelay 0091 Baserritarren talde honetakoak bista erakartzen duten horietakoak dira, batzuk txapel gorriz jantzita, beste zenbaitek zuria darama.

138. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizkpresak 0017 Lehenengoak parte bizia hartu zuen Ameriketako lehenengo eztabaida geoteknikoan: México-ko uria inguratzen zuten zingiretako urei bideak emateko kanalari tunelaren irtenbidea ematea ala kanala betelanez atxurtzea; Diego de Chaves-ek osasunaren kalterako istingadietatik, epidemiak erakartzen zituzten eltxoak nagusi ziren bertan, Yuriria-ko zingira artifizial handia egin zuen.

139. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ugalde 0173 Hemen ez zen herri xehea altxa; aitzitik, altxa zirenak burgesiako gazteak izan ziren; gazteak, hori bai!; eta lehenengo pausoetan, herrian aurkitzen zituzten oztopoek kezkatu zituzten gehien; herri xeheak ezin bait zuen uler bertako señorito haiek herri arruntarentzat gauza hoberik erakartzeko gauza izango zirenik; eta, gainera, urrutiko nagusikeriak bazuen zeruaren babesik, Eliza eta Erregea batera baitzebiltzan eta elizgizonen oharrak entzuten hasia zen herri soila iraultzaileen aurka.

140. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0157 Sistema honek beregana erakartzen du tximista eta zuzenean lurrera eramaten du deskarga eraikuntzari kalterik ez diezaion eragin (eraikinetakoa); (instalazio elektrikoetakoa).

141. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aizpurua 0139 Gauez zabaltzen dira batzuk eta gaueko intsektuak erakartzeko mekanismoak dituzte.

142. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0086 Horregatik erakartzen dute kanpotar asko gure artera.

143. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0017 Gaur egun, jende eskolatuak berak aitortzen du gutxiago irakurtzen duela, egunean baino egunean gehiago erakartzen duelako irudiak.

144. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmb 0245 Norbaitek persona bat bere etxean edo familian sartzea nahi zuenean, famili-kide eginik (ezkontzaz edo serbitzurako), bere etxera erakartzen eta sutegiaren edo ta su gaineko lagatzaren inguruan bira batzuk eman arazten aleginduko zen.

145. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1988 0093 Ondorioa garbi dago, kirol emanaldietatik at, jendea erakarri dezakeen aldaketa udazkenean bakarrik garatzen da, eta ondoren gogaitasuna nagusitzen da.

146. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1988 0093 Gure herrian telebistako profesionalen hutsuneak ez luke zergatik saio bat edozeinen eskuetan utzi beharra erakarri, baina zoritxarrez honela geratzen da.

147. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ensunza 0010 Guk ondo ezaguturiko indarra, Lurrak bere gainazalerantz erakarriz inguru hurbilean dauden gorputz guztien gainean eginiko erakarpena da.

148. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ensunza 0010 - Bestalde, pisua ez da objektuaren beraren propietate intrintsekoa, eta Lurraren zentrorantz erakartzen duen eremu grabitatorioaren intentsitateak, hots, Lurrak gorputzaren gainean eginiko indarrak determinaturik dago.

149. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0023 Belako Arkaitzak dira, herriaren HMan, gure arretarik handiena erakarriko dutenak, erreka karaitzezko pareta eder batzuek menderatutako sakan malkartsuaren sakonera urjauzi moduan salto egitera behartuz.

150. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. apalategi 0019 Ekintza sozialaren testo-inguruak Ekintza sozialaren muina erakartzera igaro bezain laster aldi berean beti present dauden lau testo-ingurukin aurkitzen gara.

151. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak emboroi 0095 Partaidetza-mailari dagokionez apala izan dela aitortu behar da, ez bait da lortu, salbuespenak salbuespen, unibertsitate-eremutik kanpoko profesionalak Biltzarrera erakartzea.

152. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0023 Galbidean ikusten ditugunean, ez ditzagula zabarkeriz laguntzarik gabe utzi, aitzitik, biziera zuzenetik bazterturik galduta dabiltzanean, bide zuzenera erakar ditzagun eta zintzo bizi diranen artean sar; eta aien etorreraz poztu gaitezen.

153. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0074 Eta Nik, lurretik altxatzen nautenean, danak Neregana erakarriko ditut.

154. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa g. egaña 0046 Diru-kopuru galanta bertan utziarren bein da berriz erakarriko ginduan azoka aundi arek, bein da berriz bideratu ginduzuten amets-lillura darion merkatu artara gure zisku ta sakelak zearo ustu arte.

155. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0100 - Zergaitik erakarri nauzu, bada, gizon oni lagun dezaiodan?.

156. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j. goikoetxea 0053 Zer zedukan eliz-gizon onek ainbeste kostatzen dan pardela saltzera gizonak arrapalan erakartzeko?.

157. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak a. arrinda 0006 Serbitzu oiek mesede berriak erakarri zituzten Loiola`ko torreari.

158. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0021 Besteak erakarri, eta gañerantzekoai eragin, aiek ere Jesukristo ezagu-arazi dezaten.

159. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0120 Bere atsarekin (arnasarekin) erakartzen zituan mendiko piztiak eta jaten.

160. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0096 Lurrak erakarri egiten ditu gauzak.

161. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak a. arrinda 0066 Gaixotasunak sortu, eriotza erakarri, uztak madarikatu, ekaitzak sortu eta abar.

162. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0039 Integristak neurrira erakartzea izan zan Navarro Villoslada'ren aurreneko ardura.

163. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa arti dekam 0068 Herkulano, andrea itzuri zitzaikala ohartu gabe, usin-gileari jalgi zedila erran ziraukonan behin eta berriro, baina besteak, gehiago aguantatu ezin baitzukeen, ezer ez ziraukonan Herkulanori erantzun, eta honek, orduan, oinetatik tiraka, kanpora erakarri zinan, eta hura hiltzeko ganibet baten bila laster egin zinan.

164. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak lantziri 0153 Hezurdien eta larruen moldatzeak erakartzen gaitu itsaspeko biziari jartzeaz hitzegitera.

165. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gao 1989 0005 Karnetaren gabezia erakarri duten infrakzioen errepikapena urte bete barruan eman denean berredura dela kontsideratzen da.

166. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak bao 1990 0001 Atal hau ez betetzeak taldearen deskalifikazioa erakarriko luke.

167. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. orbe 0001 Aurkitu ahalko nituzke, dudarik gabe, akatsak eta hutsak bultzatzaile diren partaide batak zein besteak kanpaina bateratua bideratzeko ahaleginetan amore eman beharrak erakarriak.

168. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak amatiño 0001 Protestantismoak gizabanakoaren etika aldarrikatu zuen eta, ondorioz, sexuaz gaineko gizabanako bakoitzaren balorazioa erakarri zuen.

169. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1977 0001 Azkenasteotako dolarraren beherapenari eta USAko merkatal defizitari buruz hitzegiterakoan (aurten 30.000 milioi dolarren puskatxoa izango du eta), zera zioen haziendako ministroak, noski merkatal defizit honek ez duela berarekin, derrigorrez, dolarraren defizit ofizial bat erakarriko.

170. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak t. madinabeitia 0003 Gorka, zure lanen artean begi tapatu eta sudurraren argazkiak erakartzen du gehien.

171. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.g. etxebarria 0001 Alde batetik, gogoz asiko ginake orainarteko ta gure egunetako ume-azleen eritxiak eta aholkuak* erakarten.

172. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. hazabal 0002 Aurrean daukaguna, 30 km-tako hondartza bakartia da, azken zatia, ni behintzat gehien erakartzen ninduena.

173. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Ikasleen ordezkariek, gainera, azken egunotako baldintza meteorologikoak hartu zituzten kontutan, erabat ilogikoa bait litzateke elurte honen erdian jendea trumilka erakarri nahi izatea.

174. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1984 0001 Otsailaren 24-an Bizkaiko Leioako elizan erakarri dute Eugenio Gutierrez zenaren hauts-kutxa.

175. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. portugal 0001 Zein? Hor dago gakoa eta baita ikuslegoaren arreta erakartzen duen faktorea ere.

176. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. egaña 0001 Begiak beste zerbaitek erakarriko dizkizu.

177. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak g. ansola 0001 Luzera kaltegarri gerta dakiekela politika hori...? Petroleoaren ordezko indar-iturburu berriak arkituko dituela munduak...? Dudarik gabe, etorri edo erakarri, bizkorrago edo epe laburragoan erakarri ahal izango dira indar-iturri sortu berriak.

178. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... boletinobss 1971 0003 Eta Jesusen itz auen oiartzun bat bezela, Elizak Konzilioan au esaten digu: Konzilio Santu onek elkarri laguntzeko erabilli oi ditugun bideak batez ere aolkatzen ditu, au da: otoitz leiatsua ta kristau-penitentzia... Gotzai onek, berriz, esperantza-bidea apaiz askoren bizitzan arkitu oi du, bizitza onek gure gazteak serbitzu-apaizgintzara erakarriko dituta.

179. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... boletinobss 1971 0003 Entzun dezagun Konzilioak diona: Apaizek bokazioak ugaritu ta indartzeko gogo sutsua izan dezatela; ta beren bizitza umil, langille, maitakorrarekin, ta beren arteko elkar-maitasun eta lanerako duten anaidi ta batasunarekin gazteen biotzak apaizgintzara erakar ditzatela....

180. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... boletinobss 1971 0004 Birtute auek, eta berdin Jesukristoren nortasun miragarriaren beste milla doaiek, gure gazteetako, askok, ezarian ta indartsu, erakarriko dituzte apaiz egitera.

181. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... g. ansola 0002 Eta, bistan da, hau gertatuko balitz, mendebaleko zenbait bankuentzat ondorio larriak erakarriko lituzkela.

182. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0002 Ezkutuko ahots esanguratsuak erakarri egin ninduan eta itxasoratu egin ginan.

183. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ikastolagazt 1978 0001 Asaldua entzuten daueneko, amaren magalpera doaz, edo alde banatu, amak eiztariaren aurrean zaurituaren antzak egiten dauz, begirada beregana erakarteko eta txitoak izkutatzearren.

184. 1969-1990 sailkatu gabeak literatur prosa lore kontu 0197 Zerk erakartzen du horrenbeste? Nora dihoa? Bapatean, ez daki orain arte espero izan duen zerbait horri hurreratu nahi zaion edo ez.

185. 1991> bizkaiera ikasliburuak txor-txor/5 0009 Aho-hizkuntzari dagokion atalean hizkuntz funtzio desbardinak lantzen dira unitate bakoitzean, beti ere pertsonen arteko eguneroko alkarrizketetan oinarrituta dagozan esapideak batzen diralarik: iritzia eskatzea (Zer iruditzen jatzue...); iritzia emotea (Nik zure moduan...); gonbidapenak egitea (Gura dozue gugaz etorri...); nahia, desioa adieraztea, eskeintza egitea, informazioa eskatzea eta emotea, arretea erakartea, segurtasuna emotea, poza adieraztea, aholkua emotea, hasarrea adieraztea, mehatxuak egitea, etab.

186. 1991> bizkaiera literatur prosa m.a. mintegi 00085 Iskanbilak erakarrita aldegina zan ate ondotik.

187. 1991> euskara batua ikasliburuak m.j. eceizabarrena 00020 Mezura erakartzen du arreta guzia. Igorleak zenbait errekurtso erabil ditzake mezua objektu artistiko bihurtzeko: hots eta erritmo efektuak, errepikapenak, irudiak. Funtzio hau derrigorrezkoa izaten da literatur lanetan eta abestietan, baina sarritan topatu ahal izaten da publizitate mezuetan ere. Honelakoetan hartzailearen arreta era eraginkorragoan lortzeko mintzairaren baliabideak erabili ohi dira.

188. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00028 Araldian orein arrek marru edo orroe ozenak egiten dituzte emeak erakartzeko. Orein arrek borrokan egiten dute eta, horretarako, adajeak erabiltzen dituzte. Arrik indartsuenak irabazten ditu borrokak eta eme asko estaltzen ditu.

189. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00028 Adarzabal arrek ere marru edo orroe ozenak egiten dituzte emeak erakartzeko. Adarzabalek adaje handia dute. Araldian, adaje handiena duten arrak euren burua nabarmentzen aritzen dira beste arrak beldurtzeko. Horren ondorioz, arrik ahulenak ez dira borrokatzen eta soilik arrik indartsuenak borrokatzen dira emeak lortzeko.

190. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/4 00081 Tailer honetarako ere ez dizugu azken xede zehatzik aginduko. Zeuek ikusi zenbat erakartzen zaituzten euskalkien eta kanten mundu honek.

191. 1991> euskara batua ikasliburuak musika 00034 Batzuk, ilargiaren argiak erakarririk, soroz soro ibiltzen ziren gau-jai ederrak eginez sute handien inguruan.

192. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00187 Dorrearen puntatik objektu bat jaurtitzen da horizontalki abiadura, v, jakin batekin. Objektu honen gainean eragina duen indar bakarra, aipaturiko objektua Lurraren erdirantz erakartzen duen grabitatea da (alde batera uzten dugu marruskadura). Marraztu objektuaren ibilbidea gero eta abiadura handiagoz jaurtitzen dugula suposatuz.

193. 1991> euskara batua ikasliburuak kultura klasikoa/dbh 00023 Eta azkena, Eros, jainko hilezkorren artean ederrena, gorputzadarrak laxatu eta jainko zein gizaki guztien bihotza eta borondate zuhurra bere bularretara erakartzen dituena.

194. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00102 Eta hori gertatzen da paperaz eta borragomaz edo azetato-orriaz igurtzitzean. Paperak globo bati karga negatiboak ematen badizkio, adibidez (ez baitago, printzipioz, jakiterik), eta hau negatiboki kargatzen badu, karga negatibo gehiago izango du positiboak baino, eta orduan azetato-orriak kendu egiten dizkio beste globoari, karga positiboak soberan geratuz eta globo hori positiboki kargatuz. Horregatik erakartzen dute elkar.

195. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00102 Hala, bada, pendulu neutroa, karga positiboen eta negatiboen kopuru berdinak dituena, lastotxo kargatura hurbiltzean (demagun negatiboki kargatuta dagoela), penduluko karga positiboek, erakarrita, lastotxorantz egiten dute, eta negatiboek, aldaratuta, kontrako alderantz.

196. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00102 Eta positiboak lastotxotik negatiboak baino gertuago geratu direnez, lastotxoko negatiboei eragiten dieten erakarpena handiagoa da penduluko negatiboen eta lastotxoko negatiboen artean dagoen aldarapena baino, eta lastotxoak erakarri egiten du pendulua.

197. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00102 Besteak beste, imanak ez dira igurtziz kargatzen; ezin dira deskargatu; iman bakoitzak bi karga magnetiko mota ditu, eta, hala, bi imanek erakarri eta aldaratu egiten dute elkar, segun eta zein aurpegi erakusten dioten elkarri.

198. 1991> euskara batua ikasliburuak j. etxeberria 00200 Ekintza xamaniko gehienetan (xaman izeneko petrikilo eta gidari izpiritualak egiten zituen), dantzan egiten zen izpirituak erakartzeko.

199. 1991> euskara batua ikasliburuak eguzki erregearekin 0020 Arkitekto, artista, lorazain, zurbiltzari, tapizgile, eskultore eta azpatzailerik famatuenak erakarri zituen eta urteen joanarekin ikusi zuen Versailles, poliki poliki, XVII. mendean kontenpla zitekeen jauregirik bikain, arranditsu eta ospetsuena bilakatzen.

200. 1991> euskara batua ikasliburuak bakarka/4 0118 Baina ez zion inori galdetu behar izan, berehala ikusi baitzuen zer zen jende hura erakartzen zuena.

201. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/2 0171 Kanpoko herrialdeetatik ibiltzean, guztiok ikasi ditugu kale-merkatari horiek, turistak erakartzen saiatzen direnak.

202. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0131 - Donostia, Euskal Herrian turistarik gehien erakartzen duen hiria da.

203. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0131 Bertako paisajeen edertasunak, denda ugariek, jaiek eta kultur ekintzek jende asko erakartzen dute urte osoan zehar.

204. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz 1996 0090 Erabili baita ere iman horiek material desberdinak erakartzeko.

205. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz 1996 0090 Material guztiak erakartzen al dituzte imanek?

206. 1991> euskara batua ikasliburuak sexuinfo ii 0043 Erakarri egingo zaituzte.

207. 1991> euskara batua ikasliburuak oinelektr/bbb 0060 Esan dugunez B-E zuzenki polarizatua dagoenez (VampsubBB;), elektroiak Emisoretik Basera doaz, baina Basean hutsune gutxiago dagoenez (txikiagoa da eta gutxiago dopaturik dago) elektroi asko soberan geratzen dira, eta kolektorera konektaturiko pilaren polo positiboak erakartzen ditu, gehienak kolektoreraino heltzen direlarik.

208. 1991> euskara batua ikasliburuak m.e. ituarte 0082 Perelinak, bere buruan duen gangor horiaren bidez erakartzen ditu emeak.

209. 1991> euskara batua ikasliburuak m.e. ituarte 0082 Eginkizun desberdinak bete behar dituenez, buru bikoitza du: goikoaz bere harrapakinak erakartzen ditu eta behekoaz behatu.

210. 1991> euskara batua ikasliburuak mega gaztetxo 0160 Ilargiak lurrak baino indar txikiagoz erakartzen ditu gorputzak (6 aldiz gutxiago).

211. 1991> euskara batua ikasliburuak mega gaztetxo 0196 Burdinazko eta altzairuzko gauzak erakartzeko propietatea dauka.

212. 1991> euskara batua ikasliburuak mega gaztetxo 0196 Zer erakartzen du imanak?

213. 1991> euskara batua ikasliburuak mega gaztetxo 0196 Burdina, altzairua edo nikela duten metalak bakarrik erakartzen ditu imanak.

214. 1991> euskara batua ikasliburuak mega gaztetxo 0196 Beira, egurra, plastikoa, kobrea, zilarra... ez ditu erakartzen.

215. 1991> euskara batua ikasliburuak mega gaztetxo 0196 Zer gauza ez ditu erakartzen imanak?

216. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/dbho 00081 Animismoaren sustraiak basati primitiboaren filosofiagintzan ikusten ditu: kultur maila apal batean aurkitzen ziren gizaki haiek ametsek, irudipenek, ondoezaldiek, gaixotasunek eta heriotzak erakartzen zituzten.

217. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00061 Hau aurkako polaritateaz imantzen da eta horrela nukleoa eta armadura erakarri egiten dira.

218. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00184 Egoera honetan, emisoreko elektroiak base eta kolektorerantz erakartzen dira. Hala ere, kolektoreko potentzial positiboa basekoa baino indartsuagoa denez, lehenengoak erakarriko ditu, bati bat, elektroiak, led diodoa piztaraziko duen kolektoreko korronte (Ic) handia eta baseko korronte (IB) txikia lortuz.

219. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/dbh 00046 - Entzuleek erraz gal dezakete arreta; beraz, hizlaria entzuleen arreta erakartzen saiatu behar da.

220. 1991> euskara batua ikasliburuak argia/3 0008 Zeruak erakarri zion bere atentzio osoa.

221. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. epaltza 00082 Pasiloan elkar topo egin genuen denek, aitaren deiak erakarriak.

222. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00080 Haren misterio-zantzuak erakarri ninditean eta epe motz batera haren laguntzaile, jopu egia esan, bihurtu ninduan.

223. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0006 Baina hilobietako altxor horiek lapur eta ebasleak ere erakartzen * erakarri: atraer dituzte.

224. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0006 Gaur egun, hilobi horiek oraindik ere erakartzen dituzte lapurrak.

225. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0126 - Zabortegia egin beharrean, turismoa erakar dezaketen proiektuak bultzatu beharko genituzke, beharbada, Nobel Sarien arrakasta aprobetxatuz.

226. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 0013 Argimutil handi haiek nire arreta erakarri ohi zuten beti.

227. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0006 Txaradi horren sakontasun ezkutuenean, uharteko lekurik aldenduena den ekialdeko muturretik ez oso urrun, Legrandek etxola bat eraiki zuen, eta han bizi zelarik, ia ezustean egin genuen ezagutza, laster adiskidetasun mina bihurtuko zen ezagutza, atzerriratu haren izateko erak interesa eta estima erakartzen bait zuen.

228. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0043 Gure aurrean, beso artikulatu pilo batek platerekin lan egiten zuen, zapiak xurgatu; kubiertoak dantza batean ari ziren; sabai aldean mugitzen zen grua moduko baten imanak erakarrita, sardesken dantza antzeko zerbait zegoen; bentosadun beso nahasketa batek, olagarro batek bezala, platerak bereganatu eta garbigailu batean uzten zituen; beste beso batek edalontziak bilatzen zituen, eta hatzekin lotuko balitu bezala, kontu handiz hartu eta erreka apartsu batean murgiltzen zituen; zintak harantzago ere jarraitzen zuen, baina bakar-bakarrik hondakinak eramaten zituen, ogi pusketak, laranja azalak edo intxaur oskolak.

229. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0046 Are gehiago, berak esan ohi duen bezala, haizeak erakarri egiten du.

230. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0104 Amonaren imajinak erakarrita, gogoz kontra, Warren astiro-astiro logelan sartu zen, eta amona han ikusi zuen, bere hogeita hiru burukoen bildumaren gainean baldar samar etzanda.

231. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0009 TARTA-usain gozo eta epelak erakarri zituen lehenengo saguak Julietaren etxera.

232. 1991> euskara batua liturgia abendualdia 00070 Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden amets antzean.
Orduan bete zitzaigun ahoa barrez,
geure mihia goratzarrez.

233. 1991> euskara batua liturgia itxi atea 0098 Baditut, artegi honetakoak ez diren beste ardi batzuk; haiek ere erakarri beharrak dauzkat; adituko dute nire ahotsa, eta artalde bakarra izango da, eta artzai bakarra.

234. 1991> euskara batua literatur prosa a. bengoa 00061 Hasieran, urtetan ikusitakoak eta gero, ez zuen lekuak erakarri.

235. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00010 Halako batean, ez dakit zergatik, maluta batek erakarri zituen nire begiak, zein sugeak txoria.

236. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00133 Azkar jokatu behar zen, jendea erakarriz eta bizkor eraikiz.

237. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00348 Honekin batera igortzen dizudan gutuna, lehenik irakurri eta gero Volanges ttipiari emanen diozuna, aski eta sobera duzu neskatxa hori zugana berriz erakartzeko: baina, otoi arren, arta ezazu pixka bat haur hori, eta sor dezagun haren bidez, elkar aditurik, haren amaren eta Gercourten etsipena.

238. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00279 Ni ere isilik geratu naiz, tarte laburrean entzundako istorio trinko hori hausnartuz, eta gero, Gangaren azalpen mamitsuan nire arreta biziro erakarri duen aipu batez galdetu diot.

239. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00108 Ostiral goiz honetan, egunsentiaren aurretik, baserriak eta inguruak paisaje ezin ederragoa osatzen dute, edozein pintore erakartzeko modukoa.

240. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00069 Gizonak sorbaldetatik helduta berarenganantz erakarri zuen emaztea apurka-apurka.

241. 1991> euskara batua literatur prosa m. hoyos 0056 Baina batez ere, gehien erakarri nauena beren bizitzetako alderik ilunena izan da, guretzat arrotzena, ezezagunena zaiguna.

242. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0041 Lifek beregana erakarririko lehen emakume-andana nekazari eta etxekoandreena zen, zeinak herriko gune kontserbadoreena osatzen baitzuten.

243. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0045 Lesegok emakumeak utzi ohi zituen aspertu egiten zutelako, beti bezalako bizitza, eta arrunta gainera, daramanari gertatzen ohi zaion bezala, Lifek zuen aire urduri horrek erakartzen zuen.

244. 1991> euskara batua literatur prosa suetena belfasten 0015 Hirigunetik abiatuta Falls errepidean sartuz gero, eraikin luzanga batek erakarriko du zure atentzioa.

245. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0045 Toulousse-Lautrec-ena zela jakinda, Pariseko artista prototipikoenaren presentzia ziurtatzen zuten; jende xeheak ezagutzen ez zuen kuadroa hautatuta, berriz, bere egiten zuten prototipoa; domestikatu; bikotearen apeta sentimentalen esanetara erakarri.

246. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0323 Ateaz bestaldeko isiltasunak ordea maratilara erakarri zidan eskua, eta emeki-emeki atea bultzatu nuen, burua leihoko pertsiana erdi-jaitsiak apenas hausten zuen iluntasunean murgildu nuelarik.

247. 1991> euskara batua literatur prosa i. oñatibia 0051 Iruña'ko Zapateria izeneko kalean, iru zapata-egille ziran eta erostunak bere ingurura erakarri naiaz, ate-gaiñean esaldi auek jarri zituzten:

248. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0022 Orduko mentura eta balentriek ez zituzten jada Juliusen garaiko merkatariak erakartzen.

249. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0077 Zain zituzten soilunearen ertzera iritsi zirenean eta xaguak bezala gaztaren usainak erakarrita, besterik pentsatu barik, tranpan erori ziren.

250. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0080 Denboraldi bat pasatu eta gero itzuliko zen amarengana eta anai-arrebengana, hauek ere erlijio berrira erakartzeko èrakarri: atraer.

251. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0109 Bat zen gehien erakartzen ninduena: nahiko lerdena bera, morrosko galanta, ez tentela, baina instintuz soilik mugitzen diren horietakoa; bapatekoa besterik egiten ez zuena eta behin-behineko oldarguneari beti amore emango ziona.

252. 1991> euskara batua literatur prosa x. olarra 0099 Epaiketak herrialde guztitik kazetari ospetsuak erakarriko zituen.

253. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0036 Konprenitu nuen nabari-nabarian ez nintzela gauza izango nahaste guzti hari bere grabetasun zentzugabea kentzeko, eta aukera bakarra nuela: oinotza nahastea, Klaragandik urrunaraztea, beste norabait erakartzea, eperrak ehiz-txakurra erakartzen duen bezalaxe eperkumeengandik urrun dadin, bere gorputza kumeenen truke eskainiz.

254. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0108 Amaren antzekoa zen arren, lorategiko arrosa gorriek hortensia urdinek baino gehiago erakartzen zuten, oskorriak zeru urdin oskarbiak baino, eta jantzi ere halaxe jazten zen, ahal zuenean, soineko gorri batekin.

255. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0036 Zenbat aldiz ez ote dut pentsatu bidai nekagarri horretaz nardaturik gureganatzen zarela; eta ez loarenak ez beilarenak diren gogoetekin igarotzen ditut gauak; nere alboetan bilatzen zaitut eta badirudit ihesi zoazkidala; azkenean akabatzen nauen suak berak suntsiarazten dizkit liluramenduok eta nere baitara erakartzen.

256. 1991> euskara batua saiakera-liburuak donostiako orfeoia 00008 Bere irakurketan aurrera egin ahala egiaztatu ahal izango da nola, autoreen ezaugarri eta eiteen gainetik, Orfeoiarenganako txeratasun eta mirespenezko mezu hori behin eta berriz agertzen den. Eta mezu hori hiru ardatz nagusitan bermatua dator: Donostiako Orfeoiak musika eta kanturako zaletasunarengatik erakartzen du, Donostiako Orfeoia urte askotan zeharko lan gogorraren adibide bat da, Donostiako Orfeoia gure komunitatearen adierazlerik onenetako bat da.

257. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. valverde 00290 Dudarik gabe, Abbadie bere garaiko zientzilariaren ereduari zegokion; zientzia esperimentalei guztiz atxikia zen eta horrek jakinmina erakartzen zuten fenomeno guztiak neurtu, kontatu eta egiaztatzera eramaten zuen, bai eta ordura arte ezezaguna eta urruna zen mundu zatiak ezagutzera ere.

258. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. barandiaran 00011 Europako hizkuntz gutxiagotuen ikerketak Herder, Von Humboldt edo Victor Hugo bezalako kultur gizonen arreta erakarri zuen bezala hemen Bonaparte eta Abbadia izan genituen, alde handi samarrez izan ere: aurrekoek friulera, okzitaniera edo bretoierarekin inoiz sentitu ez zuten hurbiltasunaren epelak euskaltzaletu zituen biak betirako. Horiexek egin zuen bi gizon hauen lana erabakior; haiei esker hizkuntz kontzientziazioaren korrontea zabaldu zen Euskal Herrian.

259. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. iturbe 00083 Bukatzeko, elektroiak orbital hauetan sartzen dira desparekatuta mantenduz, eta orbital guztiak erdibeteta daudenean, eta orduan bakarrik, hasten dira parekatzen. Elektroien parekatze-prozedura honek, elektroiak espazioan elkarren hurbil egotea suposatzen du (zehazkiago, distribuzio elektronikoko funtzioak), eta horrek sistemaren energiaren gehikuntza bat darakar, elektroien elkarruxatze elektrostatikoa dela eta.

260. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. amas 00087 Psikologiaren oinarrizko lege ezagun batek dioenez, geure baitan osatzen ditugun barne-irudiek elkar erakartzen dute, antzekoak direnean; elkarri eraginez, kontzientzian batera azalarazten du batak bestea.

261. 1991> euskara batua saiakera-liburuak o. ibarra 00110 Gainera, turismoa areagotu da, anitz dira herri hauetan bigarren etxe bat daukatenak asteburuetan etortzeko; honetaz gain, jende askoren bizimodua jatetxeetatik dator, eta hauek Iruñeko jende asko erakartzen dute.

262. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskararen unibertsoa 00051 Ekarpenaren azalpena: Unibertso honek aurrera egingo badu, ezin du euskaldunekin bakarrik kontatu; lagunak erakarri behar ditu. Beraz, atal hau osatu egingo nuke beste hau erantsiaz.

263. 1991> euskara batua saiakera-liburuak koalizio-akordioa 00021 - Industria- eta ekonomia-jarduera erraztera eta, beraz, produkzio-inbertsioa eta enpleguaren sorkuntza handitzera zuzendutako ekonomia- eta zerga-baliabide eta -pizgarri guztiak argitu, koordinatu, sustatu eta hedatzea. Halaber, Europako jarraibideen arabera inbertsio berriak erakartzeko berariazko fondoak edo programak edukitzeko konpromisoa hartuko da.

264. 1991> euskara batua saiakera-liburuak musikaste 00119 1971ko uztailaren 23an, Errenteriako jaietako bigarren eguna, Kaputxinoen elizan kontzertu sinfoniko-korala izan zen, ikusmin handiz jarraitua izan zena. Ramon Mujika, garai hartako alkatea, izan zen kontzertu horren eragilea eta klase sozial ezberdinetako jendea emanaldi garrantzitsuetara erakarri zuena.

265. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 00236 Umbralek beti erakarri nau bere estilo paradigmatikoagatik.

266. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 00236 Las señoritas de Aviñón eleberriaren kasuan bada zer esana erakartzen duen pertsonai-galeria estimagarria, baina pertsonaia historiko ezagun horiek guztiak (Rubén Darío, Picasso, Primo de Rivera diktadorea, Unamuno, Valle-Inclán, García Lorca...) ia beti giltzadura esperpentiko esperimetalistetan (ironiaz ongi horniturikoetan) erabiltzen ditu...

267. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 00237 Ironia hori nabarmen da Rubén Daríoren jarrera estetikoak abordatzean edo eta Primo de Rivera militarraren harrandiak txoteo hutsean itotzean (baita ere García Lorcaren joera sexual zenbait parodiara erakartzean).

268. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.e. urrutia 00051 Halatan, jakin izan zuenean Nostradamus-ek Ortez-era bisita eginen ziela Albrete-ko Jaun-Andereei, deliberatu egin zuen eze, bursa pisuaren truk izanagatik ere, Domezaingo bere jauregira erakarri behar zuela.

269. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00372 Gora jotzen duen dinamismo honen adibidea, duela gutxi Marcial Ucin gipuzkoar enpresa siderugikoak portu honetan eraikitako planta dugu eta argi dago horrek enpresa honetako produktuekin lotutako trafikoa erakartzeko ondorioa izango duela eta beraz, gainerako produktu siderurgikoetarako ere.

270. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00372 Ildo honetatik, urruti samarra dauden merkatuak erakartzen lagunduko dituzten merkataritza-estrategiak garatzea egokia dela dirudi.

271. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00372 Pasaiako portuak bere trafikoaren arloko merkantzien mugimendua erakartzeko leihatu behar duen erakunde gisa, bere leihakideekin konparatuz ezaugarri positiboak eta negatiboak ditu.

272. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00372 Merkatuaren alor zehatz batzuetan espezializatzen ari direla dirudi, eta Pasaiarekiko abantail leihakorra lortzen ari dira, gaur egun Pasaiak kontrolatzen dituen trafiko-kuotak erakar ditzakete.

273. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00235 Horrela, gorputz denetan sartzen den materia magnetikoaren izatea erakarritako altzairuen karraskaduren hautemapenaren bitartez ezagutzen dugu

274. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak bimailmorfol 0008 Honen kariaz, hizkuntzarekiko independente diren analisi sintaktiko nahiz semantikorako tresna linguistikoak ugaldu diren bitartean, tresna morfologikoek ez dute ia batere atentziorik erakarri.

275. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.c. etxebeste 0075 Iharduera ekonomiko hauek jendea ibai ertzetara erakarri zuten, eta hau ere gauza berria izan zen garai hauetan, ez baitugu ahaztu behar garai hartako biztanleek, artzantza zela-ta, mendi goikaldea bilatzen zutela bizilekutzat, ibar hondoa sahiestuz.

276. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak g. ansola 0114 Bistan da, gobernu-maila guztien artean eramango den politika ekonomikoak koherentea izan behar duela, enplegu bikoitz eta jarrera kontrajarriek erakar ditzaketen galerak ahalik eta arinenak gerta daitezen.

277. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. arrue 0316 Zinezgaitza zela esan zuen Bizkaiako zuzenbidea Gipuzkoara erakartzea, Zuzenbide haren ezaugarriak eta Gipuzkoan duen erro falta kontuan hartuz.

278. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. camino 0025 Altxamenduak porrot egin, eta 1936-1939 bitarteko Espainiako gerra zibila erakarri zuen, nazionalista espainiar eskuindarrak garaile eta errepublikarrak galtzaile gertatuaz.

279. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0038 Santa Kruz ermitatik ikusita, Elkanoren erromes ziluetak harritu eta erakarri egiten zuen aldi berean.

280. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. eizagirre 0003 Oholeko iragarkia da, hortaz, merkataritza-iragarkiko teknikak gehien erabiliko dituena mezua agudo eta gogoan gordetzeko moduan helarazteko: irakurlearen arreta urrutitik ere erakartzea, irakurleari aurrez aurre hitz egitea, herritarrak egingo lituzkeen galderen bidez informazioa antolatzea, informazioa gogoan hartzeko moduan sailkatzea, hitz arruntak erabiltzea, oso esaldi laburrak erabiltzea, besteak beste direla.

281. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0026 Hiru urte beranduago, bere lagun Joaquín Peinado-k Turismo Espainiarreko Patronatuan erakusketa egiteko eskaintzen dion aukerak erakarririk, Senaren hirira itzultzen da.

282. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0116 Hegoamerikan emandako urteetan ere, badu Bienabek bertako giza tipoen oharpenerako joera, haien itxuraren exotismoak erakarririk, eta horregatik pintatzen ditu, noski, zenbait haur boliviar fruitu-garraioan, Peru Garaiko inditarrak, nekazari txiletarrak, ijitoak eta tropikora emigraturiko espainiarrak.

283. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. g. de cortazar 0128 Antzeko kasuetatik dakigunez, bertako buruzagi bat izango zen, nafar erregeak erakarri nahiko lukeena, konde tituluaz goratuz eta bere alabetariko batekin ezkontaraziz.

284. 1991> euskara batua saiakera-liburuak fdz. de larrinoa 0043 Laborantzaren onaldi eta aurrerabide honek XIV mendearen erditsura arteko iraupena izango zuen, zeinak, beste alde batetik, ingurugiroaren erabileran aldaketak erakarri bait zituen.

285. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lantziri 0019 Goi-Paleolitoaren bukaeran, duela 10.000 urte gure aroa aitzin, klimaren hobekuntza orokorrak aldaketa sakonak erakarriko ditu.

286. 1991> euskara batua saiakera-liburuak oroitid 1995 0125 - Entrepresek, sarritan, lerro batzuk edo esamolde berezi batzuk itzultzea eskatu dute, bezeroak erakartzeko.

287. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. zuazo 0014 Abertzaletasun horrek, bestalde, eta industrializazioak erakarritako inmigrante multzo ikaragarriaren eraginez, kutsu xenofobo nabarmena hartu zuen gerraosteko urte haietan eta honen guztionen oihartzuna bete-betekoa izan zen hizkuntzaren esparruan ere.

288. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. fernandez 0128 Metodo sinple horrek erakartzen nau ni: etengabeko arreta behar da, eta bizkortasuna, eta hori da guztia.

289. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0106 Lehenengo, bakoitzak bere lurraldea aukeratzeko orduan eta, ondoren, emea erakartzeko sasoian.

290. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0142 Zenbat eta jantzi polit eta koloretsuagoa, errazagoa izango da emea erakartzea.

291. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0142 Espezie exotiko gutxi batzuetan izan ezik, emeak ez du inor erakarri beharrik, arrak direlako gainera datozkionak.

292. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0142 Beraz, hegaztien koloreen esanahia hori da: arra koloretsua da emea erakartzeko eta emea ilunagoa, habia, kumeak eta bere burua babesteko.

293. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tutankamon-en hilobia 0175 Ezkutuko altxorraren ideiak jende gehientsua erakarri egiten du.

294. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0100 Alderdi horiei ezikusia egitea itsu ibiltzea da, sarri baloreak sozialki gomendagarria ez den modu batez eraginez, delinkuentzia, krimena edo egokituezin pertsonalak erakar ditzakeelarik oso prezio altuan, bai berori jasaten duten pertsonentzat eta bai gizarte osoarentzat.

295. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gomenerab 0023 Badirudi arau izena, lehen aldiz Leizarragagan agertzen dena, araura-tik erakarria dela, eta ez alderantziz, eta hortaz, aski idazle gutxik erabiltzen duten arauera aldaera ez dela araura zaharragoaren berrinterpretazio bat besterik, arau asmatuaren argitan egiten dena.

296. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0037 Eguneroko bizitzako kasurik eta behaketarik nabarienak hautematen dituzte; kontrako alderdiak dotore kontrastatzen dituzte; eta aintzaren eta zorionaren ikuspegiz bertutearen bideetara erakartzen gaituztelarik, gure urratsak bide horietatik zuzentzen dituzte, prezepturik bidezkoenez eta adibiderik ospetsuenez.

297. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. barrena 0060 Txorientzako bainu edo janleku bat eraikitzea oso ideia ona da zure lorategira erakar ditzazun.

298. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ovniak 0045 Eguzkia erraldoi gorri bihurtu eta erakarrita irentsi baino lehen Lurraren bizialdia guztira 12.000 milioi urtekoa dela kontsideratuz, Lurra planetan bezala bizia sortzeko probabilitatea oso handia da.

299. 1991> euskara batua saiakera-liburuak fiskim/bbb 0005 Ezerk baino gehiago erakartzen du gizakiaren adimena bizi garen munduko sekretuak argitu eta behatutako fenomenoak ulertu ahal izateak.

300. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. alonso 0074 Bere jokuak pilota profesionaleko enpresariak erakarri zituen eta 1975eko otsailean egin zuen debuta profesionaletan Bergarako Munizipalean.

301. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. san martin 0051 Irekidura kritiko berri hau zenbait elementu lagungarriek ahalbidetu dute, italiar egoera politikoaren aldaketak, berrogeitamar eta hirurogeiko hamarkaden arabera; nagusiak deritzatenei buruzko ikerketen agortzeak eta honen ondorioz azterketa-perspektiba berriak irekitzeko beharrak; kritikaren erroetan gertatutako belaunaldi-aldaketak, eta horregatik gerra-ondoko hasieratik gertakizun estetikoen irakurketa geldia eragotzi zuten aurreritzi ideologikoen aldentzeak; azkenik, abangoardia historikoen inguruan ikuslego orokorrak geroz eta gehiago agertu duen interesak, munduko museorik nagusienek duela hamarkada bat aldizka antolatzen dituzten erakusketa-ikuskizunez erakarria.

302. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. de txurruka 0273 Beste zuzenbide batzuenganako erromatar zuzenbidearen ikerketa-hurrerapenak erromatar zuzenbidearen ikerketaren bakantasunik eza bultzatu eta aintzinateko zuzenbideen kondaira orokorrean barne-egokitzea erakarri izan du, erromatar zuzenbidea adierazgarri garrantzitsuenetariko bat, baina ez bakarra, (Wenger, San Nikolo, Seidl, etab.), izanez.

303. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. lartategi 0054 Ez ditut agertuko, besterik gabe, euskaraz eta ingelesez hedapen semantiko desberdinak dituzten egoerak 20. Horiek ere oso interesgarriak dira, jakina. Burura datozkit poemok itzultzen topatu ditudan aditz bi. Bata da to growl, bestea to pull out of somewhere. Lehengoa marruka/marru egin euskara daiteke, edo bestela marru haserreak egin (zuzenena, baina, letaginak erakutsiz marru haserrea egin edo antzeko zerbait da). Bigarrena zaldi lasterren hizkuntzari dagokio, baina ezker-eskuinetara begiratu gabe nonbaitetik arineketan irten berri den pertsona bati halaxe esaten dio Bukowskik poema batean; beraz, inondik trostan irten edo zaldiak lez atera euskara genezake. Zuzenena, berriz, hipodromoko zaldiak lez edo izan liteke hipodromoko hizkuntza bereziaz ari garela iradokitzeko (argi utzi al dugu, baina?). Nolanahi ere den, azken hori euskarak huts egiten duen gizarte karakterizazio baten adibide dugu., ezpada arbitrarioki eta arreta erakartzeko helburuaz (aitor dut) hizkuntza mediatiko-hondakinezkoa deitu dudan horri nola edo hala lotutakoak.

304. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak y. lekuona 0011 Batzuk, inguruan zeuden mauri edo moroei aurre egin al izateko, erri berriak sortzeko jendea erakartzeko emanak ziran: Adibidez, Tudela, Arguedas, Valtierra eta Cadreita erriei.

305. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j-l. davant 00006 d) Bestalde, aitak neskame bat Euskal Herritik erakarri zien euskararen erakasteko. Euskalzale suharra zen Michel Abadia, eta ber bideetik ibiliko zaizkio hiru semeak.

306. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. iban 00024 Hiru tenoreengandik urrun. Interpretatuko zuen programa ongi orekatua zela uste izan arren, Clareten arabera denok dakigu biolontxelo bakarraren kontzertua printzipioz ez dela multzo handiak erakartzeko modukoa. Hiru tenoreen saioen aldean beste muturrean daude nirea bezalako kontzertuak. Areto musikaren mamia halakoxea da, askoz ere barnekoagoa eta soilagoa

307. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gara 1999 00031 Erabiltzailea erakartzeko asmoz, Melissa posta elektronikoan pertsona ezagun batek bidalitako mezuaren itxurarekin agertzen da, mezu garrantzitsua dioen esaldia eta aurpegi irribartsu baten marrazkitxoarekin batera.

308. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dv 1996 0062 Haurrak bertsoen mundura erakartzea du helburu.

309. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0024 Asko eta asko profesionaltasunak erakarri zituen, Kuban amestu ere ezin diren irabaziak emango baitzizkien.

310. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1992 0003 5.- Pertsona bat talde batetan baino gehiagotan errepikatuko balitz, horrek hura agertzen den eskabide guztiak baliogabetzea erakarriko luke.

311. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1992 0004 j) Aldi berean, adierazitako baldintzetariko edozein ez betetzeak indarreko baimena baliogabetzea eta hurrengo urteetan hura eskatzeko ezintasuna erakarriko lituzke.

312. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0042 Euskal Herriari doakionez berriz, Nemesiori jarraiki, gerrate zibilak ekarri-eragin dio zorigaitzeko bezain berebiziko antzaldaketa guztien gainetik morala: fedea zegoen tokira sartu dira katoliko izeneko faxistak Elizaren hierarkiaren bedeinkapenez, eta izurrite morala hedarazi dute; honekin batean euskalduntasun guztia suntsitzera erakarri nahi izan dutela.

313. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1991 0018 Gaueko 10etan, hainbeste jende erakartzen duen Bertsolari Jaialdia frontoian.

314. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1991 0031 Horrek erakusten du -esan zuen zuzendariak- UEUk sustraiak dituela euskal gizartean eta jendea erakartzeko indarra.

315. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1993 0005 6.1. Arrantza errazteko helburuaz, harrizko, zurezko edo beste materialezko oztopoak nahiz langak jartzea, edota ibaibidea edo uraren joan-etorria aldaraztea erakartzen duten prozedura guztiak.

316. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1993 0007 Betebehar hau ez betetzeak bai denboraldi honetan bai hurrengoan haizugo gehiagorik ez ematea erakarriko luke.

317. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0012 Industria berriak erakartzeko neurrien artean enpresek 10 urtetan zergarik ez ordaintzea jasotzen da dokumentuan.

318. 1991> sailkatu gabeak egunkariak p. ituarte 0012 Armen negozia munduan da big money, hau da dirutza handia, eta dirutza horrek orain arte bederen erakarri izan ditu neurri berean nazio kapitalisten zein nazio sozialisten (komunisten) interes ekonomikoa eta norberekeria.

319. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak getxoberri 1998 00004 UDAL KOMUNIKABIDEETARA PUBLIZITATEA ERAKARTZEKO ZERBITZUA KONTRATATZEKO.

320. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak getxoberri 1998 00004 Kontratuak daukan xedea de udal komunikabideetan zabaltzekotan publizitatea erakartzea, bai Getxo Irratira eta bai berripaper aldizkarietara (Getxoberri, asterokoa, eta Gazteak, hilerokoa).

321. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... villabona maingua 00008 Peña y Goñi kronikari sonatuaren esanetan altura normalekoa zen, haragitan argala, aurpegi luze eta bisaia gogorrekoa; begi beltz, txiki eta borobilak; bibote beltz eta latza, sudur zorrotzekoa, ezpain fin, aho txiki eta ezkerreko sorbalda oso eroria. Nerbio guztiak dantzan jarri eta bere gorputzaz erraz jabetzen ziren, bere fisonomiari ikutu bortitz, maltzur eta harroa emanez, jendea erakarri baino gogaitu egin ohi zuena. Itxura eta aiurri horrek pentsaraz diezagukeen arren ez zela gizon atsegina, bere bizitza oso gizon onbera zela azaltzen diguten gertaerez beteta dago.

322. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. etchegoin 00001 Batak bertzea erakartzen du.

323. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00023 Bai, arroxa koloreko loretxo haiek, armairu barruan usain goxoa zabaldu ezezik, pentsamendu alaiak erakartzen zituztela entzutea aski harrigarria izan zen.

324. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... baleike 1996 0010 Nerekiko pentsatzen nuen, erakartzen ez nauen gauza batean egon behar al dut 65 urte lanean?

325. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... o. araolaza 0019 Entzule asko, musika munduko izartxoek erakarrita, baina partaidetza urria, entzulegotik galderak eta iritziak luzatzeko orduan.

326. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. diez 0005 Inbestigazino mailako gaietan, uruna ihotzeko errotak erakarri naure gehien.

326 emaitza

Datu-estatistikoak: