XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0023 PRINTZEA: Hau ez da eltxo kaxkar bat; hau eulibeltz nazkagarri bat da, zein eta, ni, Luis Enrike, Printze Urdina, izorratzea beste lanik ez duena!

2. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0042 BIDEXIGORRA
HAREN eskuaren itzala paperean badabila. Arratsalde
apalean, patio hutsaren perspektiba garratza leihoan
haixturrez moztua. Begiak haize idorrak xukatuak
dizkio.
Eguerdi guziz, bidea xigortua dago. Usaian, eskuin
hartzen du, behereko bidexka hura, zokoraino. Bainan
gaur, arrosa kolorezko lore punpulen inguruan, erle,
liztor, uli beltz, leztafin eta eltxoen dantza eroak izitu du.
Ezin kondatuzko izidura. Gibelatu da bide horail
errautsuan. Harri koxkor bat oinetakoaren barnean
kokatu. Min. Gibelatu da polliki, polliki.
Igan du bertze xendra, mendixka ilunaren kaskoraino
doana. Haizeak ito. Haizea sartu hezurretaraino. Han,
zolan, Lizarra. Usteltzen doazin erdi aroko eliza
gorrantzak. Haize kolpe batez, elorriondoaren arantz
sistek aurpegia larrutzen. Han, hango beheitian, atari
xahar xahar batean, arrain ikaragarri bat bekatariak
idesten. Denborak harria porroskatzen. Urdindura.
Aditzen ditu santioko beilarien kalaka aferatuak.
Hamairugarren mendetik heldu diren maitaleen ele
murmuratuak, Egiaren izenean torturatzen ari
dituztenen orroak ere...

3. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0051 Nun eta haragia ustelago, uli beltz dirdiratsuak eta
beren haur sortu berriak laketago. Hala iduritu zitzaitan
bederen eni, hango harat-hunat eroak ikusi eta gero.
Dakuskit oraino kabalaren belarri ziloetan metatuak,
haren begi hil urdinduen barnean tirahala jaten.
Erditik idekia, hemeetaz hustua, kosteleta alimaleak
ahoa zabalka. Itsasuntzi baten krosko uzkailia iduri. Uli
berdasta okaztagarrien arroltze mukurretarik, ehunka,
milaka, milioinka, miliarka sortzen, hazten, haunditzen,
gizentzen, loditzen, asetzen ari ziren aztikotetaz, bai,
orhoitzen naiz arras ongi.
Urte andana batzuren buruan, Don Juan Tenoriok
bertze mundutik egin zion keinu bat segitzeagatik, sartu
zen Sevillako Hospital de la Santa Caridadean, eta han,
bat batean, Valdés Lealen Finis Glorie Mundiren izkin
gorde batean zagon lano beltzaren burrunba
apokaliptikoa berriz entzun zen.

3 emaitza

Datu-estatistikoak: