XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0200 Azak berea kirtena, ta aritzak bere arikoa ezpala.

2. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0008 Egur, enpor, ikatz, ezpal, sendor.- Sua egin eta iraunazteko gaiak.

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak smitx estropak 0030 Ziaboga ingurura eldu ta, pixkat zabaldu dira; aurrelariak eldu dio bere arraun luzeari ezpalian, baita besteak ere, ekin ta ekin alik eta azkarrena jiratzeko.

4. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0295 Ondo ausnartuak ditu ark gure fedeko egiak, onako bertso auek erakustera ematen duten bezela: . Onelako gizonak egin dituen ezpala eztedilla sekula igartu!

5. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0161 Ba-dau, ezin-dogu ukatu, ezpala poeta izateko, esan dogunez; baiña ori al zan bere jomuga?.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. altuna 0022 Egurrari kentzen dizkioten ezpal ttikiak, haginen bidez mamurtzen dituzte, hemendik datorkie karraskari izena.

7. 1969-1990 euskara batua poesia j.g. etxebarria 0034 Zure hazpegiak irarri indarrez,
lurrera ditzadan ezpalak oro,
lur-neu-zalekeri huts eta ero,
begizta zaitzadan zuhaur zarenez.

8. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. goikoetxea 0069 Jesusen hari ta ezpalekoa zen Pedro ere: Jesus bezalakoa, alegia.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0068 Gosalondoan, inoiz ez bezala, musu bat eman zion aitak eta besarkatu ere egin zuen, bere ezpaleko mutikoa bedeinkatu nahi balu bezala.

10. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0113 - Lasai, Miren, berehala hartuko dute eta sua ezpalek.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0113 Behin kea uxatuxe zuenean sotora joan zen berriro ezpal gehiagoren bila.

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0113 Gelaratu zenean garretan zeuden ezpalen gainera isuri zituen kontuz, kerik sortu gabe, bi beso gurutzatuetan zituenak.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0113 Ezpaletarantz begira zeuden bi enborren aldeak bezten hasiak ziren, ke arrasto txikiak beren ingurutan dantzaraziz.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0113 Ezpaletan suak jotzen zituen hortzakadekin nahasten eta korapilatzen ziren Samuelen murmuruak.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sm landuz 0120 Nere iduriz, haiekin berdintzekoa ez bada ere, Asis-koaren ezpaletik datorren poeta euskaldunak eman lezake gogoaren asegarririk.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k.d. izpizua 0003 Ze, badirudi, idazleak ezartzen dituen neurri ideologikoegatik batipat, edo eskubiderik gabekoak gerta daitezkela burgesak, sistemaren aldekoak, edo auskalo beste zein kondenazio motatakoak, edota bestela eta kasu honetan haren ideologiarekin bat etorriz gero ahulak, funtsik gabekoak, liburuan azaltzen den experientzia trinkoarekin (eta barka, pertsonalarekin) topatuz gero, farregura sortarazi eta errespeto gabeko ezpalak bilakatuko liratekeela.

17. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak bu errenteria 0071 Kemen aundi-aundiko gizona zen, XVI mendeko espainiar belaunaldi ezigaitz haien ezpaleko jatorra.

18. 1991> euskara batua poesia j.l. otamendi 00179 sorginak
ihiak sutan
haurtzarobako belarrak nahasten apo bihotzetan
ta grina ezpalak gizakumeenetan

19. 1991> euskara batua poesia t. irastortza 0017 HARRIBIZIAREN azken uhinarekin baino
ez daiteke leka,
solasaren akaboan, gure isil-gordearen nekea,
nola ez dagoen hustutzerik buztin-ontzirik
apurtu gabe,
nola ez den ihalgi ahal denbora
minaren ezpal birrinduak, banan-bana,
are-erloju infinitoan lerratu arte.
Eta aroen basamendua gure hilkortasunean sostengatuz
bere hitzez guretzako gezurrak asmatuz
hilobi dirau jainkoen zintzurrak.

20. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak h. etxeberria 0085 Seguruenik gainera, txaloak joko zizkioten auzoan, Duhalde delako frantses hori ere, terroristen ezpal berekoa dela susmatuz.

21. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0072 Inbiriaren ezpala
zurkeri gaiztoa dala,
oien azpian dagona erten
nola edo ala.

22. 1991> sailkatu gabeak egunkariak r. iraola 00022 Badirudi pronostikoak bi hauen alde daudela, baina atzetik datozenen artean ere ez falta enbor oneko ezpalik.

23. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1995 0013 Europan ere denak ez dira ezpal berekoak.

23 emaitza

Datu-estatistikoak: