XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa aita martin 0009 Egarri dana iturri garden ondora lez, ume maitaria amaren besartera lez, eta bijotz naigabetua adiskide zintsuagana lez, zeugana natorr ni, Karmengo Erregina, Zeure begi errukitsuokaz onetsi nagixun.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa alt lb 0077 Laztantxuk, arpegia, garden: zuri eta eder zúan; baiña, Amabirjiña Doloretakoak bezela, biotza zazpi ezpataz zulatua zeukalarik, begitartea, oiñaze mingoitzez, errukigarri markatua agíri baitzuan.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa alt lb 0086 ¡Ai ene Jaungoikoa! (zion negar-malkotan) pizti-txar bat bezela íl dute, bai, olaxe íl dute, zure jarraitzaillerik leialena; olaxe íl dute nere Betargi maitea, arimaz eta gorputzez, munduan zatekean giza-semerik onena ta ederrena... Zuk, beintzat, or dézu, zeruan, aren arima gardena; neri, eztidate utzi nai, aren gorputz-illa, laztan goxoz bedinkatzen ere...¡Zer egín bear det nik orain, mundu triste ontan! ¡Eramán jauna, eramán ni ere Betargiren ondora, Zuk, martiri-loraz koroitú, ta zeruratu dezun nere senarraren ondora!....

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1935 0001 Irizpide sakon au Campion jakittunak onela egiztutzen digu: Euzkera'ren egittura (estructura) ain arrigarriya da eze diyo Campion'ek bere mintzatzeko eratasun-aberatsa, bere elizti edo gramatikaren gerden eta bidekotasuna (diafanidad y lógica) Europa'ko beste izkuntza gustiyen gaindik agerrtzen zaizkigu.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 Orregatik uste det guk, emakumeok, ain abertzaletasun beroa daukagula dirudin ezkero, alegindu bear degula bakoitza bere etxeko gizasemeak lo-zorro orretatik esnatzen, berak ere aberri egiaren iturri garbi eta gardenean edanaz ase dezaten gizon guztiak nabaitu bear luken jakin egarria.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1919 0001 Heben bagunian zounbaitek orano garden ikhousteko esperantcha.

7. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0063 Jaunaren legea bikaiña da,
eta arimaren atseden;
Jaunaren erabagia zintzoa da,
eta ez-ikasiaren jakituri;
Jaunaren aginduak zuzenak dira,
eta biotzaren pozgarri;
Jaunaren agindua gardena da,
eta begien argi;
Jaunaren naia garbia da
eta iraunkor beti;
Jaunaren aginduak egi dira
eta guztiz zuzenak;
urrea baiño ederragoak,
urre bikaiña baiño geiago;
ezti-orraziari darion
eztia baiño gozoagoak
.

8. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ibiñ virgil 0144 Nere ero-aldi ontan Auster utzi dut lore artean, eta basurdea iturri gardenean.

9. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa m.a. urreta 0076 Eta ori esanez Sutsua'ren begiak Lartaun'engan josi dira, ala ere, gudari gaztearen begiratua ¡bai garden eta garbia!

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0212 Kutxatik, ba, atera zun, eta kirats arriz ikuzi zun leenbizi, ta urrengo ur zirrio gardenez garbi garbi egin zun.

11. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0107 Bata bestearengan sakatutako kutxak ziruditen ta ozkarbiak zear benetako ateak ta txinboak zeuzkaten: ateok zear, gogo alderraiak sarturik gora egiten omen zuten garaia zanean: andik gero, zabalgune oparoak ikusterrean zituten begien betegarri, ta ortziaren ipurmamian etzanda ikusten zuten biribilki uts ta garden xamarra, gure eguratsaren bilgarri.

12. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0067 Gure idazle zaharrek, gramatikari dagokionez (eta bitxi da! gramatika legeak ongi ezagutzeke, anartean ezpaitzen gramatika estudiorik egin) guk baiño askoz obekiago eta segurantzi geiagorekin idazten zuten, erriaren iturbegi gardenetik xurgatzen baitzuten uneoro euskal-jarioa eta Bidasoaz besteko oraikaldiko gure anaiak, beren arbasoen akatsik larrienak bazterturik, guk baiño sakonago ta obekiago ezagutzen dute gure mintzaira eta guk ez bezalako graziz eta ederrez jazten dute euskal-literatura.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. mendizabal 0008 Eta agurea berengana biurtu zan; begiak drist-egin zioten eta abotsa larritu, eta Mariari begira-begira gelditu zan: Mariaren begi garden aiei begira: Ona, esan zuan Aurraganazuaz, au askoren ondamendi eta osasunerako jarrita dago, eta aurkakeri sortuko duan ezaugarritzarako.

14. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... sirimiri zornozano 1959 00001 Alde batetik KANTAURI itxasoa urdin, garden, zabal eta ederra, Beetxuan Donibane eta Sokoako kai-sarrerea; arantzago Jaizkibel mendia, Guadalupeko Amaren eleiza zuria agirian zala; eta Urruti-samar MATXITXAKO'ko tontor maitia, itxasoan barrura sartua lez, eta bere barrenean Bermeo, Sukarrieta, Gernika... gure jayoterri kutunak irudi tuten yakuzala... ( Betiko galdu etegenduzan? ).

15. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0031 Ibai ertzak zelan dagoz?
Ur gardenak dira?.

16. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak bizkaiko herri iturriak 0011 Hondartzako errito honek bersinbolizazio edo berlotura konotazio argiak hartzen ditu bizitzearen eta bere jarioaren likin gardena sinbolizatzen dauen uraren moduko gaiarekin: Oinarrizko Bataren sinbolotzat hartu geinke, bere ikutu eta kontaktuaz errealidade hila berbiztu egiten dala eta era berean berbiztu egiten gaitualarik.

17. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde 0012 Lehendabiziko forma, ene irudiko, politago da obraren titulagarri, baina bigarrena gardenago, hots, klaruago, zeren Markesaren alaba bi modutara interpreta baititeke: la hija del marqués edo la hija de la marquesa.

18. 1969-1990 euskara batua bertsoak maiatz 1989 0015 Barneko kezkak, xut!, diostate,
amona, jaso gogoak!,
ez zaitezke hil azaldu gabe
malura hoien erroak,
egi gardena jakin dezaten
heda itzazu bertsoak!

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kolorea 00029 Euskarri hau zeharo kolorgea eta gardena da, eta bertan, suspentsioz, beste partikula ttikiak daude, hauk ere gardenak eta kolorgeak (berun, zink edo titanio oxidoak).

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0041 Iragazketazko hezetasunak azaltzen direnean (hormetan barrena pasatzen direnak, alegia), ikusten ez diren pintura gardenez (silikonaz, poliuretanozko bernizez etab.) iragazkaizteko sistema egokiak badira.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0142 Beheko aldean, landaredi joria eta ur hotz eta gardenetako hibaia, bere bidean urjauzi ikusgarriak dituela.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak p. alkain 0074 Azpiko aldeak ez du problemarik, baina goialdeko eroalea gardena izan beharko litzateke argiarekiko.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0116 Baina eguerdi urdin, garbi, garden, huts horretan ere, ortzian, gauez ikusten ditugun haina izar diztiratsu daude.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0285 Azken batetan, ez litzateke egongo ez indukzio hutsik eta ez dedukzio gardenik.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/7 0203 beira. A aurpegia gardena izatea komeni da. B aurpegia higikorra da.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0111 Ariketak 1. Ipin ezazu gurutze bat dagokion lekuetan: egurra ura burdina kristal esmirildua gardena zeharrargitsua opakua.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak eem hizkliter 0442 Hizkera gardena dela esango nuke.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. iñurrieta 0075 Hemen gardena da eta kornea deritza.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.a. fernandez 0093 1. Bidriozko garden ontzi batetan ura berotu eta likido barruan gertatzen diren mugimenduak azter itzazu.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. navarro 0027 Edaten dugun ura Gardena da, usainik ez du, ezta gusturik ere.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. sastre 0071 - O, ama laztana! Zergatik ez zabiltza, lehenago bezala, garbi eta gardena? Zergatik kutsatzen dira zure uhinak lohi hondarraz?.

32. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0018 Kubako abenturak ere ez ziren makalak: Patxik garbi-garbi imajina zitzakeen aititek azalduriko etxe zuri haiek, etorbide zabal eta argitsuak, palmondoz jositako hondartzak, gizonen eskutik jaten zuten marrazo beldurgarriak, uhain berde eta gardenetatik sortzen omen zen doinu liluragarria, gizon beltz erraldoiak esku batez hamaika lagun jasotzen zituztenak, eta beste asko.

33. 1969-1990 euskara batua poesia j.g. etxebarria 0017 Nire ibarretan
badago ura
beti kantari ta garden.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. intxausti 0013 Berdintsu gure Artxidukea ere: ba zituen cala ta itsas-xoko gardenak, mahasti oparoak eta gaztelu-baserriak.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 0021 Alemana zinaden?
Nahiz edo danesa?
Adats urrezko, begi
urdin, errumesa;
zure aho xarmantak
xurgatu baleza
pozoinik ankerrena
garden bihur beza

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. pelaez 0067 Errekatxo baten ur gardenak pasatzen ziren nere ipurdi azpitik, galtzabakeroa blai eginda nuen, pixa eginda.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. urretavizcaya 0074 Haize epel garden bat.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibe 0617 Eta hamabi ateak hamabi perla dira, eta bakoitza perla bakarraz egina, eta hiriko plaza urre hutsezkoa da, beira gardena bezalakoa.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0048 (...): goizean goiz maitinak, arratsalde-erdian bezperak eta gau hertsian konpletak errezatzeaz gain, Jaungoikoak opaldu dizkidan enparauko orduak Abatetxeko bibliotekan gorderik dautzan jakituriaren iturri gardenetatik edateari emana ematea.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0080 Zerua garden, urdin, sakon.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0125 Leihora lasterka egin, alderen alde zabaldu eta burua kanpora atera zuen: lainoaren arrastorik ez; eguratsa garden, alai, adoretsu, odola dantza egitera bultzatzen zuena; eguzki-argi distiratsua, zeru loriatsua, aire hozkirri atsegina, kanpai alaiak... Aintzatsua, guztiz aintzatsua!.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0055 Ezagutu zintudanean artean zapaldu gabeko elur zuria, inor murgildu gabeko ur gardena zinela esaten zenidan txantxetan; inozentziazko jolasik baizik ez zenuela ezagutzen, malizia gabeko eskuetatik bakarrik zinela igaroa.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak vill 0304 Estudio-gizona euskarari buruz azterketa handiak egina, zentzuduna, kasik hotza, dotoreria eta haize kontutan ibiliko ez zaizuna, artez eta zuzen beti mamira doana, gardena.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. agirre 0034 Betibiziak dira eta braktea gardenak dituzte behealdeari zilar tankera damaiotenak.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0116 Bere lanak gardenak dira, ezinbestekoa horrelako lanetan.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0222 Lan hori betaurre garbiz eta gardenez aztertu behar da, egungo itxurazko koloredun prismak erabili gabe utziaz.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0063 Hurrenak, kolore urdina nagusi zeukanak, itsasora eramango zuen, ur urdin eta gardenetan igerian ibiltzera.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.a. arana m. 0455 Eta ur gardena edatea komeni zen Iparragirreren idazlanetan edo sasiak kentzea euskararen belar berdea garbi ager zedin.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k. zuazo 0272 J. San Martinek gogora ekarri legez 1959an argitaratutako Maldan Behera-n idoro dezakegu gerora euskara batua deituko zen eredu standardaren adibide gardena.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. kortadi 0305 Pozkida gaiten, Maite, eta goazen zure ederrean ur gardena darion mendi-muno ikusle, egigun barnago itzalunean.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0029 Beraz, euskarak gure probintzian eduki duen biziaren adierazpen gardena lortzeko ezer gutxi toponimia bezalakorik.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0030 Beraz, toponimian ematen den elemendu askoren esanahia (batez ere fitonimian) ezaguna zaigu, eta, bestalde, latina eta erromanikoaren eragina duen osagai asko aski gardena eta ziurra da iturriaren aldetik.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0117 Solairu edo solairu-zati kristaldua, kristal gardenez edo transluzidoz itxitakoa eta beheko pisua argitzeko izaten dena .

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. suarez 0119 LURTEGI BAT ERAIKIKO DUGU Hurbiletik behatzeko etxean edo eskolan animaliak izan nahi badituzu, onena lurtegi bat eraikitzea da: - Nola eraikitzen da lurtegi bat? Hondo iragazkaitza eta kristalezko edo plastiko gardenezko hormak dituen kutxa bat behar duzu.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0011 Argia ondo sartzen da ingurune garden batean, baina gorputz opako batek oztopatu egiten du bere jarraipen lerrozuzena, itzalak deitzen ditugunak sortuz.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0023 Cola de pescado izenez ezaguna den plastikoaren antzeko gai gardena, gaizkataren beste eratorri bat da, igeri maskuriatik atera eta ardo argitzeko erabiltzen dena.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0075 - Maskor gardena. Zilbor estuagoa eta sakona.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0247 Okina da bere ur gardenek garastatzen duten lehen herria, Trebiñoko Konterrian, Arabako probintzian dagoen Burgoseko zatian, sartu aurretik.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak meteorologia 0135 Atmosfera garbi eta garden bihurtzen da.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0077 Sugeek ez dute gorputzadarrik eta hauengan betazalak finko eta gardenak dira eta ez dago kanpoko belarri-zulorik.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0105 Kondrozito izeneko zelulaz eta substantzia interstizial garden, elastiko, trinko eta erresistente batez osatua dago.

62. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0082 Izkirak, kiskilla'k eta itxas-beeran, alde batetik bestera jauzi egiten duten ondarreko kukusoak, oskol-gerdendunak dira.

63. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0080 Koralak, arrosa-kolorekoak eta zuriak beintzat, argia maite du, ur garden eta garbietan.

64. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0080 Ur gardenean bere burua erakusten dijoan marrazo tiburoiarena baño, irudi ikaragarriagorik, aurki ez da izango besterik.

65. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa mde 0036 Ai! haren egiazko nortasuna non zegoen, eta zer eskatzen zuen, baleki, edonori gogor egiteko lain izango litzake noski, edozer gertaturik ere, ezen hark ere siñesten zuen obe dala seaskan dagoen iñut-aurrari lepoa tinkatzea norberaren biotzeko naikari bakar bat itotzea baino, oraindik ez zekien ordea zer nai zuen haren biotzak, bildur latz bat zeukan haren irriki zoroa, arimaren egarria kentzalle izan bear zitzaion ur garden ozpilla, itur-buruan agortuko zitzaiola, aistheta baten solas alperra baizik izan ez zelako asieran.

66. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl i 0518 Ezko garbiak, aldiaren burura, ba du ezagungarri bat, sortzen zaion gandu zurizta; kutsatutako ezko opillari berriz, ertzak, zearrargitara, gardenak ikusiko zaizkio.

67. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak arrpress 1989 0001 Agian, hemendik urte batzuetara, naturaren ondasunak (ur gardenak, aire kutsatu gabekoa, ixiltasuna...) gaur egun preziatzen ez ditugunak, berriro ere estima ezinezko ondasunak bilakatzea gertatuko da. Eukeni Olabarrieta / Arantxa Lizaso.

68. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1988 0001 Bustingorriren inguruko zarata, Barcelonak berak ezarritako interesari baino prentsari datxekio kulpa Ezkurrak; hori hala izanik ere, Johann Cruyff Iruñeara dator igandean Bustingorri zuzenean ikusteko amorrazioz, eta horrek nahiko seinale gardena dirudi brometan eta txantxetan iharduteko fitxajeari buruz.

69. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. kazabon 0001 SEI
Sagardo ona, ardo hobea
hoien atzetik gabiltza
hortatik aski izan ezkero
alaitasunaren giltza
Zumoak hartzen hasten bazara
oso sano ez zabiltza
Ur hotz gardena osasuna da
ondasuna ardo beltza

70. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1988 0002 Diskurtsoa ahalik eta gardenena izan behar du, zeren jendeari gauzak diren bezala esan behar zaizkio.

71. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Farias eta Montecristo-ak ahaztu ziren une batez, mendiko haize garden eta garbia hartzera joan zirelarik.

72. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ihintza 1990 0002 Beste ordu bat goraka eta goraka eta iturburu bat aurkitu genuen eta haren inguruan ur gardeneko putzu bat.

73. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... g. bastarrika 0001 Landare txuriak ikusten ditut,
zeru beltz artean ikusi,
belar gardena,
hautsezko sustar,
enbor argi,
bizitz kolore.

74. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... r.j. fuster 0001 Bi txolarrek ur gardenetan
musukatzen zuten beren itzala
egarriaren premia latza
lasaitu nahian
.

75. 1991> bizkaiera ikasliburuak hizkilimin/3 0092 -Plastikozko edalontzi gardena.

76. 1991> bizkaiera ikasliburuak txor-txor/5 0006 Helduaz batera ur garden eta freskoetan murgildu zan.

77. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak in: oi, hondarrezko emakaitz! garraitzetako itsas urak aitorturiko poemak, 3-5 00003 Eskuetan daukazun olerki-sorta hau aspaldi idatzitakoa danez (1991ko Lasarte-Oriako Literatur Lehiaketan saritua izan zan), argitalpen xume honetarako ikututxo txiki batzuk egin jakoz han-hemen, gaurko idazkera-arauetara hurreratzeko eta lar aldrebestuak ziran esapideren batzuk gardenago bihurtzeko.

78. 1991> euskara batua antzerkia a. luku 0066 A hau: hargintza anti gas, mortero gardena.

79. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0025 Goizeko eguzkiak bristadak jaurtitzen ditu horma eta zutabe gardenetan zehar.

80. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/lh 0009 Gardena da eta argia pasatzen uzten dio.

81. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/lh 0096 Ibaia jaiotzen den lekuan ura gardena da baina Kantauri itsasora doan ibaiahoan ura kutsatua eta zikina da.

82. 1991> euskara batua ikasliburuak musika/6 0020 - Benetan soinu gardenak sortzen ditu esan zuen Alexanderrek.

83. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0065 garden-gardena da gure herria inguratzen duen errekako ura

84. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0065 - txit gardena da, oso gardena da, garden askoa da, guztiz gardena da, ezin gardenagoa da...

85. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00161 Kuartzozko beira, gardena eta aldaketa termikoen aurrean bereziki iraunkorra izateaz gain, izpi ultramoreei iragazten uzten die.

86. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00161 Kristal-itxurako kuartzoa harri-kristal izenez ezautzen dugu, gardena eta koloregabea da.

87. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. gomez 00135 Soinean gau-soineko garden farfailduna darama. Adats horailak besaburu biluziak laztantzen dizkio.

88. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00064 Uraldietan korrontea handia eta ura uherra ziren; lehortaldietan ur gardenezko korronte-xirripak lotzen zituen putzu desberdinak.

89. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0067 Ama nuen gogoan momentu horretan, eta itsaso zikinean, zirriztu bat ireki zen ur gardenez, eta ama ikusi nuen islaturik, beti bezain laztan, beti bezain irrifartsu.

90. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0193
Abiatzean ez zuen lorratzik utzi baina
ezagugarri batzu azalduko dizkizuet:
eguzkiaren aldean sortu zen eta argiak
mendetan pindaturiko kolorea du.
Orein sortu beharrean, andereen bi diti
eta bi izterrekin sortu zen,
eta halaere oreinaren begirada
garden galduarekin.

91. 1991> euskara batua literatur prosa d. martiartu 00095 Komisaldegian, inspektorearen bulegoan, aidezko kristal gardenekin tronpatzen dira euliak.

92. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00012 Eskuan beirazkoa edo plastiko gogor gardenezkoa izan zitekeen kaxatxo bat zeukan Horaziok.

93. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00273 Baina iturri gardenak eta goroldioz berdatzen diren aintzirak hurrean izan daitezela eta zelaietatik ihes egin dezan erreka mehar bat, eta palmondo batek edo basoliondo handi batek gerizpe dezatela ataria, aldameneko urbazterrak, udaberrian behar den legez, errege berriek erlekumea lehenengo aldiz gidatzen dutenean eta aberasketatik irtendako gazteriak jolas egiten duenean, berotik aldentzera gonbida dezan eta zuhaitzak, bidean, bere aterpe hostotsuetan eduki ditzan; erdira, nahiz ura geldia izan nahiz ibili, sahatsak bota itzazu zeharka eta harri eskergak, geldi ahal daitezen zubi sarrietan eta hegoak zabaldu udako eguzkira, baldin agian Euroak zipriztindu egin baditu atzeratuak edo, oldartua, Neptunon murgildu baditu.

94. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 00245 Kaioen karrankotsak garden aditzen ziren, aire garbiaren izpilu.

95. 1991> euskara batua literatur prosa p. diez de ulzurrun 00060 Zergatik du gorputz garden eta ezagutezin hori, izpirituzko gorputz hori, berak ere jasan behar baldin badu gaitz, zauri, gaixotasun eta garaiz aurreko suntsiketarik?

96. 1991> euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0051 Oihanaren argigunean eguzkiaren urre-galgarak sakontasun malenkoniatsuz janzten zituen hala erdiko zingira gardena nola uraren inguruko zuhaitzak; asko baitzeuden.

97. 1991> euskara batua literatur prosa k. biguri 0007 berak burutapen hori izan zuen, behintzat: oharkabean, seinale bat bailitzan, ebaki luze bat egin zuen ezkerreko masailean, odola isurian ateratzen hasi zitzaion zauritik eta tantaka erortzen okotzetik behera, mantxa gorriak iltzatuz azpileko ur gardenean, berehala zabaltzen eta desagertzen zirenak urpeko hodei baten antzera.

98. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0008 Ile horia, zaldibuztan eran orraztua, begi handi gardenak, sueter mehe hori batek bularrak eutsi ezinik dituela Federiko Felliniren filmeez gogoratzen da, frakamotz estu zuriekin izter mardul beltxaranak begien bistan dituela, altuera ederra...

99. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0032 Orduantxe, izotz antzeko harri gardenaz oroitu zen eta atzera jo zuen bere bila.

100. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0041 - Eta izotz antzeko harri gardenari buruz, zer? -bota zuen Ipupixinek.

101. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0008 Aitzurra sorbaldaren gainean jarri zuen eta harantxoaren erdian, makal eta lizar artean, isurtzen zen errekarantz abiatu zen, bertako ur fresko eta gardenetan bustirik, eguzki galdatan eginiko lanak sortutako izerdia garbitzeko asmotan.

102. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0056 Azkenean, noiz ulertuko da berriro, horrekin ez dela unibertsalismo diletante bat suspertzen, baizik eta gogoaren trinkotasun eta askatasuna, zeintzuekin ahal duen gizakume bakoitzak, bere ihardun-alor efektiboa estua bada ere, erlazio garden orekatu bat eduki munduko eta zientziako bere ingurumari guztiarekiko?

103. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zozoak beleari 00086 Garai hartakoak ez ditut lehengoak bezain garden gogoan. Baina ikasle onaren bolada ez nuela, ongi akordatzen naiz. Ordurako ikastolakoak bukatu eta Zarautzko frailetan genbiltzan. Eta, ikastolako lehen belaunaldikoak izaki, froga gogor samarra zen guretzat beste ikastetxeetakoak adina baginela erakustea... Alegia, ez genuela eguna kantuan ematen...

104. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arregi 00046 Eta pentsatu nuen, gainera, arrazoimen osoa jaiotze puntutik izan bagenu gure esku, eta beti berak zuzendu izan bagintu, gure irizpenak ezin gardenagoak eta sendoagoak izango liratekeela; gizaki izan aurretik ume izan baikara, eta luzaroz gure gurarien eta oharkarien agintepean egon behar izan baitugu, eta hauek gurariak eta oharkarien aginduak sarritan elkarren aurkakoak dira eta beharbada ez digute aholkatzen beti onena.

105. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. camino 00014 Ustea dugu, bestalde, hizkuntzaren aldetik eten, banaketa edo konbergentzia eremu garden-gardenik ez den gurea bezalako lurraldeetan Eguesibar, Izarbeibar, Iruñerria, Oltza, Olloibar, Goñerria, Gesalatz inguruaz dihardugu, dialektometria txit onuragarri litzatekeela, batez ere bere eredurik kualitatiboena balia baleza; horretarako, ordea, alderatu daitekeen datu-oinarri bateragarri bat behar da ezinbestean, eta begien bistakoak diren arrazoiengatik hori orain ezina da guztiz.

106. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elexp delitu 00025 Beraz, zalantza-izpirik gabe esan daiteke bertute politikoaren ideia aldakorra dela; bertute naturalarena beti izango litzateke gardena eta nabarmena, baldin eta gizonen inozokeria eta grinek ilunduko ez balute; bertute erlijiosoarena beti bat eta bera da, Jaungoikoak errebelatu eta berak zaintzen duelako.

107. 1991> euskara batua saiakera-liburuak karne ampamp; klorofila 0009 Nahiz eta badagoen bere koadroetan Turner-en argi bat, intermitentea, eta eromenaldiak, Dadd-enak bezala, eta bestelako teknika batetik ere, Ruskinek Millais eta Holman Hunt-en gaztaroko obretan hain gartsuki defenditzen zuen ikusgarritasun gardena;

108. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0044 Lurra eta gizakumea ziren orduko erdigune, zerua eta infernua geroko bizileku, eta sortzetik heriotzara arteko egintza guztiak gardenak ziren euren elkarreragin kausalean.

109. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0092 Garai batean ez zen inongo garbitasunik ageri bazterretan eta gaur gero eta zaintzenago dute hori, izan ere, sagardoak garbia eta gardena behar du izan, lehorra baina garratz puntu batekin, edanerraza, sagar usainekoa, aire apur bat daukana, gorputz ez lodi eta ez mehekoa, zerbitzatzean berehala iluntzen ez dena.

110. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0296 Arrautza-formako esporak, leunak, gardenak, ttanttadunak eta ez amilioideak.

111. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 0861 b) Euzkadi neologismoa oso ondo eratutakoa izan badaiteke ere, ez da Euskal Herria bezain hitz gardena, entzun orduko herri soilak ulertzen duena ;

112. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. de txurruka 0067 Beste alde batetik goi mailakideek gerkar maisuekin gerkarra ikasi eta eziteaz arduratu ziren, gerkarren apainkeri garden eta gogoak ere idurikatuz.

113. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. perez 0102 Gaizki jokatuaren kasurik gardenena Txomin Agirre ondarrutarraren Garoaren hirugarren agerraldi hobetua da.

114. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0039 Gero eta gardenagoa eta beratxagoa nahi du aitortzen digu Joxe Anjel Goñi, Gurutzeta sagardotegiko nagusi gazteak, Europari begira ezezik hemengo merkatuari begira ere, olioturik, garratzik eta hondar eta ligadunik ez dutela egin behar gehituz.

115. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0039 Sagardo gardenagoa egin beharrean gaude, beraz, noranahirako lotsarik gabea nahi badugu.

116. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0039 Gero eta sagardo gardenagoa eta beratxagoa eskatzen du jendeak

117. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1992 0011 Horregatik eta Aristotelek berak (K.a. 385/322) eskeinitako logika eta demostrazio legeei segituz, egungo zentzugabekeriak erabat garden azaltzen zaizkigu: Ab adsurdum.

118. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1993 7280 Portzelana opafikador, dentina, intzidal eta gardenaren aplikazioa.

119. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... berrietan 1999 00006 Musika baltza espirituala eta berrogeigarren hamarkadako jazz estatubatuarra dabez euren partituretako eduki nagusiak, besteak beste: Henry Mancini, Duke Ellington edo George Gershwinen notak garden entzuteko aukera izango dabez zaletuek.

120. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. diaz de lezana 0002 14. Esanahiaren kalkulua. Sintagma terminologikoa batzuetan motibatua izaten da, adib. gari-jotzeko makina Nekazaritzan; beste batzuetan ez da izaten hain gardena, hots, bere esanahia ezin da atera osagai diren hitz edo terminoen esanahiaren baturatik, adib. kukuprakak aurkitzen denean Botanikan landare bat izendatzeko.

120 emaitza

Datu-estatistikoak: