XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. apaolaza 0105 Baina, bai Jesus-en ahotan Jetsemani-ko baratzan: Aita, nahi baduzu, kendu nigandik ontzi au; baina Nik nahia ez, Zuk nahia egin bedi (Luk 22, 42) (29) Ez dirudi Lukas-ek kendu duanik GURE AITATIK eskari au. Lukas-ek ez du orrelako otoitzik moztu ohi. Bestalde, Mateo-k berak erantsia dala esateko arrazoirik ez da. Badirudi lehenengo kristauek osotu nahi izan dutela GURE AITA Kristo-ren otoitz eder onekin. Ikus H. SCHUAMANN gorago aipatutako liburuan, 54 gn. orr. Eskari onen sorrera au onartzen badugu, argi ageri da tradizioaren indarrak nora bultz egiten zuen: Kristo-ren otoitza eta kristau-erriarena bat egitera. Kristauaren otoitzak, Kristorena gerta-berritu eta luzatu egin behar du aldien buruan. Au da tradizioaren oinarri dagon teolojia.

1 emaitza

Datu-estatistikoak: