XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. navarro 00092 Gizabanakoari benetan gainjartzen zaiona araua da, honen posibilitate adierazkor, eta sistemarenak, ohizko formen barrutira mugatzen dituelarik.

2. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/8 0044 Funtzio horiek guztiek gizabanakoaren eta kanpoaren arteko oreka gordetzea izan ohi dute helburu.

3. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/8 0044 Horregatik inportantea da gizabanako bakoitzaren baitan ere bere funtzio organiko guztien arteko oreka egotea.

4. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkliter/bbb/1 0099 Gizabanakoak arbasoengandik jaso eta, gehiago-gutxiago aldaturik, birregin egiten du jasorikoa, bera ere nolabait egile sentituz.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0263 Herrialde batean gertatzen den gizabanakoen arteko elkartrukea espezializazioan oinarritzen da.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0535 Egia esan, giza-existentziari buruzko egungo galderak gizadi osoaren etorkizuna du begien aurrean, ez gizabanakoarena bakarrik, lehengo garaietan gerta ohi zen bezala.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0037 d) Gizarte industrial honetako sistema berriak eratzen ditu, neurri handi batetan, gizabanakoaren balore eta sinesmenak.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0037 3. Esan bezala, gogoan harturik gizartearen sistema ekonomikoak duela eraginik nagusiena gizabanakoen baitan, hauek dira soziologo hauek jartzen dituzten eztabaida-gai nagusiak: a) Sistema honek asetzen al ditu gizonaren gizonen benetako beharrak?.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0037 Gizabanakoa eta beronen hobespen pertsonalak Estatuaren eta sistemaren komenientzia eta antolamenduaren mendean jarriko dira.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0037 Hitz honen bidez adierazi nahi denez, gizartearen menderapenak hiru forma nagusi hartzen ditu: a) Gizabanakoen integrazioa egituratzea: Produkzio eta botere-sistemak eskatzen du beren helburuarekin ondo datozen jokabideak edukitzea.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0037 Gizabanakoak behartuak aurkitzen dira lanean, kontsumo eta hezkuntza-sisteman, antolamendu eta eragite-sisteman.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0037 b) Manipulazio kulturala erabiltzea: Gizartearen hazkundea posible izateko, gizataldeak baldintzatzen ditu gizabanakoaren beharrak, ikusmoldeak eta jarrerak.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0037 Ondoren, gatazka sozialak alboratzen saiatuko dira, gizabanako eta gizataldearendependentziazko eskuhartzearen bidez.

14. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0235 Auzi honen erabidea ez da, Sartre`ren irizpidez, gizabakoitzak duen konortearen eremu mugatuan akitzen, beste Gizakiengandik isegitako jakingarria da-eta.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak r. manjon 0013 Jakina, ezin ditu marko honetan pertsonaiak eta arazoak sakondu, baina gatazkaren aurkezpen, eta bereziki pertsona mailako arazo, gatazka bat gune eta faktore antolatzaile izateari berebiziko garrantzia aitortzen diogu giza banakoa / gizartea gatazka nobela modernoaren oinarrian baitago.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak habe 0010 Ikuspegi honetatik begira, hizkuntza tresna edo lanabesa da, erreminta; eta tresna hau gabe ezinezkoa da gizabanakoen artean benetako harremana sortzea.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0166 Lehenengoan, esate baterako, honakoak definitzen dira: elebitatea (kode linguistiko bat baino gehiago duen gizabanakoaren egoera psikologikoari dagokio eta elebitasun indibiduala ere deritzaio), elebitasuna (hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen direneko gizataldearen egoerari dagokio eta gizarte-elebitasuna ere deritzaio); elebidun orekatua eta dominatzailea; elebidun konposatua eta elebidun koordinatua; haurtzaroko elebitatea, gaztarokoa eta helduarokoa; elebitate gehitzailea eta kentzailea...

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 0045 Adibidez indibiduorik ez dagoela Estatutik kanpora, Estatuaren sareetan dagoela baieztu ondoren, aitorpen hau egiten dizu, lehen ikusi dugunez: Estatua, gizabanakorik gabe, biolentzia hutsa eta zelaia da.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. zalbide 0198 Guzti horren ondorioz, bere inguruan behin eta berriz agertuz doazen tresna, gertaera, aurkikunde, kontzeptu, fenomeno eta ezaguera berriak nola edo hala izendatu beharrean aurkitzen da gizona, bere hizkuntza hori aldian aldiko beharrizan berrietarako egokitu eta zorrozteko premian: izendatze hori normalean beste bizilagunekin (azken batez hizkuntz komunitate osoarekin) batean burutu behar izaten du hala ere gizabanakoak; bere kabuzko izendapen-hautespenak gutxienak izaten bide dira beti ere.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0065 Horrelako teknikak erabiltzeak ikaslea gizabanako eta taldekide bezala aintzakotzat hartuko duten eredu pedagogikoak ezartzea errazten du.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak n. balluerka 0009 Gaiak herrien psikologia ukitzen du eta, testuinguru soziokulturalari dagokionez batik bat, gizabanakoaren izaera eta nortasuna moldatzen duten fenomeno eta indar haien ikasketa barne ematen du.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak n. balluerka 0051 Beste gizabanako batek (aitak edo anaiak, eskuharki) amaren aditasuna eta presentzia eskatuz berarekin konkurritu dezakeela ikusteak, lehiakidearen heriotza eta suntsidura nahi izatera eramaten dio.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak programazioa 1984 0020 Bi gizabanakok egintza bati halako zentzu jakin bat ematen diotenean eta egintza hori komunikatzeko asmotan egiten dutenean, lengoaia sortzen da.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0081 b) Hezigaia gaur hezkuntzaren hartzaile eta gero irakasle izango den gizabanakoa.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0081 Bestalde, gizabanako eta hezkuntzaren hartzaile den neurrian, hezigaiak eduki desberdin askotako informazio profesionala (linguistikaren, ikaskuntz filosofiaren, psikologia sozialaren emaitzak) jasotzeko eta hizkuntz irakaskuntzaren esparruan metodologia desberdinetan jantzia egoteko eskubidea du.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lanintel 0010 Bi alor hauek, familiako gaitasun ekonomiko-kulturala eta gizabanakoen gaitasun intelektuala hor daude objetiboki, eta kontutan hartu behar ditugu.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0144 Lehenengoan, bakar-bakarrik bizi den basatia daukagu (homme sauvage), ez hizkuntza, ez arrazoimen, ez harreman iraunkorrik inorekin (emearekin edo harrarekin ere), ez inolako sozialtasunik, oraindik desarroilatu duena, abereetatik bere nahimenagatik bakarrik berezten dena, ez on eta ez gaizto, premoral: gizabanako hutsa, soil-soila.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0144 Horrela pasatzen gara, beraz, gizabanakotik gizaartera.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak pio baroja 0020 Gizona, gizabanakoa, ideologiak eta dotrinak ezarritako loturetatik berezteko bere ahalmenak, bide ematen zion karlisten ganeko gizabanako bezala axola eta arreta sentitzera.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak pio baroja 0020 Gizon gehientsuenen ideia jeneralak, nolabaitekoak, kaxkarrak eta bigarren mailakoak iduritzen zitzaizkion: gizabanakoaren izakera eta ari propioari zion axola gehiago ematen.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lehenzikloesper 1987 0277 Esate baterako, zenbait gizabanakoren altuera eta pisua.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. arrigain 0041 Bidezkoagoa iruditzen zaigun kontrakoa planteia daiteke alegia: Zergatik ez arta izan eroez? Garbi dago, honen gainean lehen mailako aukera ideologikoa dagoela, bai gizarte mailan, bai gizabanakoarengan.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. tobar-arbulu 0119 Ekintza horrek urrea zuen jendeari dolarretan mozkin bat emango ziokeen are zehazkiago, erlatiboki banku-kopuru txikiari, hau da, urrerako beren papera edo kopuru gordailatuak ganbiatu dituzten gizabanakoei eta espekulatzaileei.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak larrun 1990 0051 H. Mead-ek Nork Berak (Self) eta Ni (Me) bereiziz, pertsona erreala gizartekoa dela erakutsi digu, indibidualismoaren giza banakakoa abstrakzioa izanik, kolektibismoarena ere beste abstrakzioa delarik.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak larrun 1990 0051 Giza banakako bakoitza ezbaiezko egoeretan murgildurik bizi gara, esate baterako, ezkontza (ezkondu bai ala ez), maitasuna (norekin), ogibide eta lanbidearen aukeraketa, lagunen hautaketa, bizitzeko balioak, uste-sinisteak, etb.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0105 Halaber, doktrina haietan paper bat zegokion gizabanakoari, beste bat sozietateari.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0105 Eta ez zen arduratzen gizabanakoaz, ezperen sozietateaz.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0105 Baina orain, gizabanakoa produktu soziala delako tesi sozialistari sentidu historikoa, familiarra, komunitarioa, herritarra, nazionala, eman eta desarroilatu ordez (nazionalak euskaldunon ahotan izan ohi duen adieran), nahiago da indibidualismo liberaleraino atzera jiratu, justu ezkerra propioki ezagutarazi duena suntsituz gizatasunaren eta pertsonaren kontsiderazioan....

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a.m. toledo 0275 Beste elementu batzuk beteko dute kontaketak irauten duen denbora: ohiturazko koadroak, ipuin-kontaketak, kontalariaren prosa diskurtsiboak... Elementu hauek berbaldi-xahutzaile bihurtzen dira eta ez dute lekurik uzten gizabanakoak bizigune hauetan daraman bizimoduak sortzen dizkion sentimenduak testuratzeko.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a.m. toledo 0277 Izan ere, Agirrek ez zuen bilatu bizitza errepresentatzea, gizabanako konkretuaren abentura singularra adieraztea; baizik eta gizatalde baten nortasunak izan beharko lukeena azaltzea.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. gartzia 0129 2. Langilea, gizabanako bezala egoki dakioke LAZ-aren arrazionaltasunari, baina lantegian talde askotako partaide da, nahiz formalak, nahiz informalak, eta hain zuzen azken hauetatik ateratzen ditu LAZ-aren aurkakoak ere diren jarrerak.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. gartzia 0129 4. Kexu bat, gizabanako batek bere statusaz duen kezkaren agerbidea da.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. mujika 0064 Giza-hezurrak: Industzaileek ziotenez, 2 gizabanakoei dagozkie, heldu bati eta ume bati (galduak).

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0078 Hemengo ideia biok hartu behar dira gogoan, Miranderen planteamendu morala ulertzeko: morala omen den gaitzarena, eta gizabanakoarentzat gizartea gartzela eta gaisotzeko lekua izatearena.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0078 Mirandek gizabanako/gizarte oposizioaren moduan planteatuko bait du moralaren auzia: morala eta nortasun pertsonala, berezitua, konflikto askaezin batean aurkitzen dira, soluziorik ez dago, zart ala zirt hautsi beharra dago nondibait.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0021 Giza banakoa komunitatean murgildurik bezala bizi zen, handik hartzen zuen dena, hark babesten zuen, etab.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinesterik eza 0215 Ez dugu gizarte giza erakoagoa sortuko, gizabanakoak herriaren ongia delako baten izenean deseginez edo ezereztuz.

48. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak amatiño 0001 Feminismoak, gizabanakoaren askatasuna aldarrikatzen du eta, batez ere, askatasunari dagozkion giza-eskubideak.

49. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak amatiño 0001 Protestantismoak gizabanakoaren etika aldarrikatu zuen eta, ondorioz, sexuaz gaineko gizabanako bakoitzaren balorazioa erakarri zuen.

50. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1982 0001 Badakielako zer gertatzen den azkenez horrelako sasi-kulturarekin, gizabanako eta herrien menperatzeko tresna bihurtzen dela, bakoitzak berari dagozkion erantzunak bilatzeko indarrak galeraziz, eta larriago dena: herriaren beraren existentzia arriskutan jarriz.

51. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ja. muñoz 0001 Pertsonengandik aldendua Urrundua,urrutiratua, talde-artaldeetatik urrun, gizabanako hantusteengatik Handikeria, harrokeria aparte, apoak gogoeta-zatiak eskaintzen dizkigu. Fragmentotan.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1990 0001 Bestetik salerosketa primitiboak gizabanakoen ugalketa fisikoan zerikusi funtsezkorik ez duten ondasunei dagozkienetarako erabiltzen direla, baina gizon/emakume, zahar/gazte, familiako talde, etabarren artean ezberdintasun soziala ezartzeko oso tresna baliagarriak direla.

53. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/1 00493 Merkatu-politikan oinarrizkoena, produktuak produktuez eta zerbitzuak zerbitzuez trukatzea da. Lanaren banaketa kontuan izanik, gizabanako bakoitzak ezin ditu behar dituen salgai eta zerbitzu guztiak produzitu, baina produzitzen duen horretatik berak behar duena baino askoz ere gehiago egiten du: soberakina trukatu egiten du. Objektu bat fabrikatuta, beste bat lortzeko aukera sortzen da, baina merkatuak krisirik izan ez dezan kontsumitzaileen eskaria zein den jakin beharra dago.

54. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/dbho 00081 Fenomeno horiek adierazteko ondorio honetara iritsi ziren: gizabanako bakoitzaren baitan espektro bat dago; hau da, denbora labur batean (ametsa, gaixotasuna) edo behin-betiko (heriotza) gorputza lagatzen duen arima badagoela.

55. 1991> euskara batua ikerketak e. arana 0331 Gizabanakoz eta multzo ez-artikulatuez osatzen den Gizartearen agerpenean bere izakera proiektatua erakusten du, segidan azalduko dugunez.

56. 1991> euskara batua ikerketak e. arana 0331 Beti ere, euskal populazioa eta berori osatzen duten kolektibitate eta gizabanakoen tipifikazioa nolakoa den ikusteko asmoz.

57. 1991> euskara batua ikerketak e. arana 0331 ETBren Subjektuek erakusten duten pertsonalizazio maila aztertu dugunean agerian gelditu da nolako pisua duten Talde Formal, Instituzioak eta bi hauen ordezkari lanetan aritzen diren Gizabanakoek.

58. 1991> euskara batua ikerketak j. amezaga 0064 Moeta honetako osagaiek, berez bigarren mailakoak izan arren, indar berezia dute gaineratikoei lotzen zaizkienean, berauei kohesioa emanez, nazio eginkizun amankomun batera bultza baititzakete gizabanakoak.

59. 1991> euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 00364 Hala amaitzen da Arthur erregearen zikloa, hala Haur besoetakoa, gizabanakoaren bizitza bezala.

60. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. leizaola 00078 Arrazionalismo frogak eskatu zizkiguten, informazio pittinen bat duen edonork arrazionalismo unibertsala frogatuta dagoen okerra dela baina, ordea, gizabanakook gizaki arrazionalak garen ziurtasuna izateaz gain, norberaren nortasun etniko-kulturalaren ziurtasuna ere izan behar dugula jakin arren. Duela gutxi, 96ko hauteskunde-kanpainaren zurrunbiloan geundela, lehen inolako lotsarik gabe beranduko frankismoa defendatu zutenek edozer gauzaren gainetik demokratak izan gaitezela eskatzen ziguten behin eta berriro 5 AZNAR, JOSE MARIA. El Correo, 1996ko otsailak 19. Antza denez, orain denok daukagu tolerante garela guztien aurrean agertu beharra.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak erlijioak munduan 00068 Budismoak gizabanakoa energia fisikoen eta mentalen konbinaketa bezala ikusten du, atergabean aldatzen ari den konbinaketa bezala. Bost dira skandha edo energia hauen osagaiak: materia, sentsazioak, pertzepzioak, adimen-formazioak eta kontzientzia.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak erlijioak munduan 00068 Budismoak, bada, bost osagai edo skandha hauen konbinaketa bezala definitzen du gizabanakoa, beti ere behin-behineko eta atergabean aldakor diren osagaiak direla aitortuz. Bere arrazoiketak, ordea, ez dio arima bezalako printzipio iraunkor eta aldaezineko bat hatzematera eramaten.

63. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 00012 Lau iraultza hauek elkarrekin lotuta daude, baina nahikoa era malguan. Gizabanako bakoitzari modu ezberdinean eragiten dio iraultza bakoitzak. Moderno izan daiteke alor batean eta tradizionala bestean, nahiz eta eremu biek elkarrekiko loturaren bat eduki.

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 00104 Kosmopolitismoa edukirik gabea, barren hutsa zela uste zuen: jendeak ezin du bere burua garatu baten barruan ez bada; gizabanakorik ez dago komunitate baten bidez izan ezik.

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 00104 Tasunik gabeko gizakia baztertuz, gizabanako konkretua azpimarratzen du. Gizakia, naturaren etengabeko etorreraren azken emaitza, osotasuna da, batasuna, norbanakoak eta herriak uztartzen direneko egitura orobiltzailea.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00020 Demokrazia liberalak tolerantzia eta gizabanakoaren askatasunerako errespetua dituenez oinarritzat, heziketa liberalak eztabaida politiko oso aberasgarriak zuzper ditzake. Baina, bestalde, jada Tocqueville-k ederkiro aurreikusitako arriskuek pitza dezakete demokrazia: ikuspuntu oro berdina dela, ideia oro errespetagarria dela pentsatzeak, eta kontzepzio moral baten gorentasuna defendatzen duena elitistatzat edo antidemokratikotzat ere jotzeak.

67. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. maia 00051 Eta mugimendu horrek, ibilbide koxkorra eginarazten dio gizabanakoaren biografiari, ez bakarrik talde sozial batetik beste batzuetara, baizik eta, nolabait esateko, talde horiei datxezkien unibertso intelektualetan zehar ere. Hala, Marca irakurri ohi zuen bulegari katolikoa, El Pais irakurtzen duen exekutibo ttiki agnostiko bilakatzen da; edo errektoreorde bihurtu den halamoduzko irakaslearen emaztea, best-seller-ak irakurtzetik, Proust edo Kafkaz interesatzen hasten da.

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00225 Ez ziren konturatu, nonbait, ekintza baten zuzentasunari buruz gizabanakoak egiten duen juzkua ezinbesteko baldintza dela lotura hori (juzkuak-ekintzak) ulertu ahal izateko.

69. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00347 Arauen sortze- eta oinarritze-testuinguruan txertatzea bizipen postiboa da gizabanakoarentzat, horren bidez ikus baitezake, modu konkretuan, zer den akordio baten indarra, argudio baten konbentzimendu-ahalmena, hartutako erabaki bat praxira eramatea, eta erreferentzia indibidualei nagusitzen zaion erreferentzia-sistema batek eskatzen duen erantzukizuna borondate librez onartzea.

70. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00468 Beste behin ere: Raths eta bere lankideek (1976) nabarmenki azpimarratzen dutenez, balioak ezin ezar daitezke; ezartzekotan, moral bikoitza izango litzateke ordaindu beharreko prezioa. Benetako balioak sor ditzakeen bakarra gizabanakoa bera dela onartzeak haurrek inolako baliorik ez garatzea erabaki dezaketela ere onartzera behartzen gaitu. (berdin, 64. orr.)

71. 1991> euskara batua saiakera-liburuak nortasunaren psikologia 00020 5) Jose Lorenzo Gonzalez-entzat, nortasunaren psikologia gizabanakoaz arduratzen da, osotasun bezala hartuta eta beste gizabanakoekiko diferentzien ikuspegitik hartuta.

72. 1991> euskara batua saiakera-liburuak nortasunaren psikologia 00020 Ikus dezagun orain, Gonzalez-ek ematen duen nortasunaren definizioa: Gizabanakoaren autoeskema bat da nortasuna, haren ezaugarri psikofisikoak biltzen dituena, eta inguruneko situazio desberdinen aurrean jokaera eta ezagutz estilo bereziak agertzera eramaten duena.

73. 1991> euskara batua saiakera-liburuak nortasunaren psikologia 00280 Alderantziz, predeterminismo biologiko edo situazionaletik urrun, giza premia nagusiak gizabanakoaren autohazkuntzari eta garapen pertsonalari dagozkionak dira.

74. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a.i. morales 00077 Faktoreok konplexuak dira eta elkarren arteko harremanetan daude, hizkuntza ez delako komunikazioa kodetzeko sistema bat beste barik; aitzitik, gizabanakoaren nortasunaren parte bat ere bada, bai eta antolamendu sozialaren kanalik garrantzisuena ere, berori erabiltzen duen komunitatearen kulturan txertaturik dagoena.

75. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eusbiziber 1999 00023 EAEn eta Nafarroan euskara biziberritzeko taxututako hizkuntza-politiken esparru luze-zabala kontuan, lurralde horietan egin da ikerketa demolinguistiko eta soziolinguistiko gehien euskarak gaztelaniari begira duen tokia neurtzeko: ugariak izan dira indarrean dauden hizkuntza-politiken eraginkortasuna aztertzeko, gizabanakoek zein gizarteko elkarte-erakunde desberdinek eta herri-aginteek egin dituzten ahaleginak.

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00130 Sexua boterearen zatiketaren ezaugarri antinaturala da, horregatik, ez dago publiko eta pribatuaren arteko zatiketarik eta pertsonala dena politikoa da: 1) Emakumezkoak, talde legez, gizonezkoek talde legez menperatuta daude eta, horren ondorioz, baita gizabanako moduan ere.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00052 Boterea ez baita inoiz gizabanako baten jabetza; aitzitik, taldearena da, eta taldea elkartua mantentzen den bitartean irauten du botere horrek.

78. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.r. bengoetxea 0068 Parlamentuak giza eskubideen kontzepzio gizabanakoi bat du.

79. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.r. bengoetxea 0068 Halaere ba dira zenbait atala non herrien eta Kulturen existentzia gizabanakoen eskubideen aurrebaldintzatzat jo daitezkeen (25) Ikus nire Nota Giza Eskubideak Gaur in 27 Revista Vasca de Administración Pública, 1990 non herri eskubideen inguruko gogoeta teoriko batzu egiten dudan., hala nola:

80. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak n. gonzalez 0041 Gizabanakoek, iniziatiba pertsonalarengatik, zenbait arlori buruzko prestakuntza ikastaroetan parte hartzen zutenean, oro har ez zuten bere eskolaren egoerari buruzko elementu praktikorik aurkitzen eta bestalde, eskolara itzultzerakoan edozein berrikuntzari hasiera emateko bere burua bakarrik ikusten zuten.

81. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak n. gonzalez 0043 - Irakasle taldearen eta gizabanakoen behar formatiboak detektatzea eta honen estalketa bideratzea.

82. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0030 Pikareskak beraz, pikaroaren bidez, istorio edo pasadizo desberdinei batasun eta telos antropomorfiko bat ematen die, hain zuzen, gizabanako baten bizitzaren batasuna.

83. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0030 Era berean, narrazio hauek heroiak munduarekin duen gatazka errealistakiro azaldu nahi dute.(20) Zalduneri elaberriak ere, hein batean, gizabanako baten eta munduaren arteko guduen narrazioak baziren ere, heroi zaldunaren eta munduaren artean ez zegoen gatazka esistentzialik. Zalduneriazko guduak Erdi Aroko munduaren ordenaren barnean zentzu betea zuten kultur jokaerak ziren. Aitzitik, Kixotea bezalako narrazio modernoek hain zuzen ordena-galera honetatik abiatuta, heroiak munduarekin galduberri duen erlazioaren berri ematen dute, nostalgiaz eta ironiaz. Munduarekiko alienaturik suertatzen den heroi gatazkatiaren berri ematen digute narrazio modernoek. Gatazka beraz ez da soilik gudu bat baizik eta gatazka esistentziala: munduarekin nola gudukatu ez jakitearen eta ikasi beharraren kronika.

84. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0031 Ondorioa beraz zera da, gizabanako baten alienazioa eta ekintza batasuna ematen duen narrazio-forma antropozentriko, errealista, gatazkati eta ez-mitikoa modernitatean bakarrik gertatu dela eta modernitatearekin batera desagertu direla Obabakoak lekuko.

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak fdz. de larrinoa 0019 Nahitanahiez, sailkaturik agertzen digu burua; hau da, kulturak epaitzen du nondik zer jaso eta utzi, eta, ondorioz, gizabanakoak ezer aukeratzen duenean, mundu bat eratzen ari da, zeini, aukera berau dela medio, egitura eta esangura berezia bait dakarkio.

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak fdz. de larrinoa 0088 Industri Iraultzarekin ordenu ekonomiko eta sozial berezi bat jaiotzen da, kapitalismoa deritzana, alegia; eta harekin batera, gizabanakoen eta lanaren arteko erlazio berri bat.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0011 (...) ustez ihes egiteko gizabanakoak erabiltzen dituen bi modu baitira.

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0011 Izan ere, nazionalsozialismoak gizabanakoaren ezabapena predikatzen baitzuen nazioaren ahalmen nagusian, gizabanakoa guztiaren menpe jartzea.

89. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0011 Autoritarismoak bakarrik ez ditu deusezten, hitzaren zentzu osoenean, zapaltzaile eta zapalduak; demokrazia bera ere sail aproposa da gizabanakoaren kaskartasuna eta ezintasuna garatzeko.

90. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0044 Pertsona gizartean zeukan paperarekin identifikatzen zen; nekazaria, artisaua, zalduna... zen eta ez lanbide hau edo bestea edukitzea gertatu zitzaion gizabanako bat.

91. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0044 Baina bere gizarte-esferaren muga barruan, gizabanakoak askatasun handia zeukan egiatan, bere nia bere lanean eta bere sentimendu-bizitzan adierazteko.

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0044 Elizak, erru sena sustatzearekin batera, bere seme-alaba guztiei zien baldintzarik gabeko maitasuna segurtatu ere egiten zion gizabanakoari eta Jainkoak maite zuela eta barkatzen ziola uste osoz sinestera iristeko modua eskaini ere bai.

93. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0077 Mekanismo hau gizabanako batzuek izaten duten izuzko larritasun-oldarretan ikus daiteke.

94. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0111 Psikoanalisiak oso-osoan betetzen ez badu ere urte askotan zehar psikologia akademikoaren ideala izana den araua, hots, natur zientzien metodo esperimentaletara hurbiltzea, ezin da ukatu, hala ere, metodo erabat enpirikoa denik, zentzuraz gabeturiko gizabanakoaren pentsamendu, amets eta fantasia indibidualen behaketa zail eta arretatsuan oinarritua.

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0111 Indar inkontzientearen kontzeptua erabiltzen duen teoria psikologikoa soilki, sartu ahal izango da gizabanakoa edo kultura analizatzean aurkitzen ditugun arrazionalizazio ilunetan barrena.

96. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0143 Estura mota hau gizabanako isolatu eta indargabea aurkitzen den egoeratik dator, eta berarengan garatzen den suntsikortasun-erresebaren beste iturria da.

97. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0143 Gizabanako isolatu eta indargeak butxatuta ikusten du bere zentzu-, hunkipen- eta adimen-potentzialtasunen bidea.

98. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0143 Baina ez da egokia, suntsikortasun-gradua gizabanakoen artean eta gizarte-taldeen artean arras-ezberdina dela behar bezainbatean kontutan hartzen ez duen esplikazio biologiko batera jotzen duenez.

99. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0209 Bigarrena deskribatzean, gizabanako honen edo haren egitura, egituraketa berezian, osatzen duten berezitasun guztiak hartu behar ditugu kontutan.

100. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0209 Nahiz eta karaktere-egitura arras diferenteko desbideratuak beti ere ikusi ahal izango diren, taldekide gehienena gune beraren inguruko zenbait aldaketek osatuko dute, aldaketok jaiotzako eta bizitzako esperientziak bezalako faktore akzidentalen eraginean dutelarik esplikazioa, gizabanako batetik bestera ezberdinak diren neurrian.

101. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0209 Gizabanakoa, gizabanako denez ongi ulertu nahi dugunean, elementu bereizgarriok garrantzirik handiena hartzen dute; baina giza energia nola bideratzen den eta ordenu sozial jakin baten barruan indar konpultsibo bezala nola diharduen ulertzea bada gure asmoa, orduan karaktere sozialera bideratu beharko dugu geure arreta.

102. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1996 0041 Testuak gizabanako eta talde desberdinek irakurtzen edo interpretatzen dituzte, bakoitzaren baliabide sozial eta kulturalen, boterearekiko esperientzien eta norberaren biografiaren arabera.

103. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrazakeria 0212 Erasoak egiten dituzten gizabanakoak salatzeko edota herri-segurtasuna zaindu baino harantzago doazen funtzionarioak salatzeko, kontuan izan hurrengo aholku hauek:

104. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. apalategi 0098 Baina hori ez da guztia: halaber, trata daiteke mintzaira kulturaren baldintza gisa, eta arrazoi bikoitz baten ildotik: diakronikoa, zeren eta gehienbat mintzairaren bidez jasotzen baitu gizabanakoak bere taldearen kultura;

105. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0015 Baina formula hori ez litzateke zehatza izango, baldin eta, famili arazo honetan, helburutzat izango balu, gizabanakoari, bere buruaren garapenari dagokionez, edozein irizpide edukitzeko posibilitatea kentzea.

106. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0086 Gizabanako guztien borondate partikularra gidatzen duen kausa orokorra munduan aurkitu behar bada ere, honek ez du giza askatasuna ziurtatzen.

107. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0107 Hiritarrak ahulago eta ezgaiago bihurtu ahala, gobernua iaioago eta aktiboago bihurtu behar dela esaten dute, gizabanakoek jada ezin dutena gizarteak egin ahal izan dezan.

108. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. oihartzabal 0014 Historia soziopolitikoak erakutsi du bi mendetan zehar Estatu modernoko Boterea eta gizabanakoaren arteko hutsunea tarteko gorputzez bete beharra dagoela giza nortasunaren deuseztapena eragotzi nahi bada.

109. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 0040 Gizabanakoak, bada, nola eraiki dezake, bere gogoetaren ahaleginari esker soilik, pentsamendu indibidualaren emaitza ez den zerbait?

110. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0172 3.- Baina, esan bezala, soziolinguistikoki emanda datorkigun egoeraz gain, edota hobeto adieraziaz, abiapuntuzko hizkuntz egoera ezagututa, gizabanakoaren nortasun-baloreak garatzean zeri ekin beharko liokete hemen aurkezten ari den diseinuaren ardatzek?:

111. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0172 Finean, gizabanakoaren nortasun garapenerako euskararen aldeko elebidunak agertzen dituen ezaugarri kognitiboak emankorragoak izaten direla elebidun kenkorrenak baino argi eta garbi uzten du eskolako hizkuntz eta hezkuntz lanetarako euskal irakaskuntza areagotzearen premia eskolatzean zehar ahal den eta euskararen presentzia handiagoa bermatuz.

112. 1991> euskara batua saiakera-liburuak oroitid 1993 0133 - Beste zenbait enpresa eta gizabanakoak: Iberia, Iberdrola, Gráficas Elkar, Composiciones Rali, S.A., Composiciones Ikur, Gráficas Munguia, Industria de Turbo Propulsores, Edebé.

113. 1991> euskara batua saiakera-liburuak psikolsoz 0091 Bestaldetik, ikuspegi konduktista barruan, Bem-ek (1970; Ikus Jaspars 1978, 259) honela definitzen du Jarrera, hitzezko erantzun-modu berezia da, zeinean gizabanakoak ez bait du bere ingurune pribatu barnekoia deskribatzen (jarrera-objektu aurrean), bere erantzun publiko ohizkoa baizik, kanpoko behatzailerentzak eskurakoia delarik.

114. 1991> euskara batua saiakera-liburuak psikolsoz 0091 a) Sherif ampamp; Sherif (1974, 299)-entzat, jarrera, gizabanakoaren kategoria-multzo bezala defini daiteke, gizabanako horrek aldez aurretiko beste pertsonekiko interakzioan zehar ezarririko estimulu-alorra baloratzeko.

115. 1991> euskara batua saiakera-liburuak psikolsoz 0091 c) Rokeach-entzat (1979) Jarrera da objektu edo egoera bati buruzko uste-antolakuntza ikasia eta nolabait iraunkorra, zeinak gizabanakoa erantzun desiratua emateko aurrezprestatzen bait du.

116. 1991> euskara batua saiakera-liburuak psikolsoz 0091 Honentzat, jarrera gogamenaren disposizio-egoera litzateke edo neurala, zeina esperientziaren bidez antolatzen bait da, gizabanakoaren erantzunarengan eragin zuzena edo dinamikoa izanik (Allport, 1950).

117. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.r. bengoetxea 0333 Eskubide hauek egikaritu ahal izateko estatuak gizabanakoa bakean utzi egin behar du, gehienera jota, estatuen antolamendu berezi bat eskatzen du: demokratikoa, epaiketa justu bat antolatzea, epailego independientea izatea.

118. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0239 Hezkuntzak gizarteratze-prozesuan (hau da, gizabanakoak gizarte-taldeen arauak eta iharduerak ikasten ditueneko kultura transmititzeko prozesuan) betetzen duen zeregin garrantzitsua ikusita, nazio independente gazteek eta garapen bidean dauden herrialdeek, oso ongi ezagutzen dituzte atzerriko hezkuntza-sistemak itsu-itsuan onartzeak dakartzan arazoak.

119. 1991> euskara batua saiakera-liburuak soziologia 0035 Langileak, laguntza eta zaharren segurtasuna ziurtatzen zituzten, eta onak ziren gizabanakoentzat nahiz gizartearentzat.

120. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m.a. elustondo 0018 Labur, gizabanakoek familiak eratu zituzten, eta familiek familia ugariagoak.

121. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak g. gatti 0087 Beraz, irakasle euskaldunberrien sail hau sartzearen ondorioz, aldaketa garrantzitsua gertatzen da hizkuntzari buruzko gizarte irudikapenen arloan, euskararen NORi (gizabanakoa edo berezko taldeak edo nazio komunitatea) eta NONi (familia edo kalea edo ikaskuntza-gunea euskaltegia, barnetegia) atxekitzen zaien zentzua ukitzen duen aldaketa, hain zuzen:

122. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0311 (...) gizabanakoa da bere gogoeta osoaren abiaburu eta helburu.

123. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0311 Kuestioa da: zein da jatorrizko edo aurrenekoa, eredua, handiena ala txikiena (gizadia ala gizabanakoa), besteak haren deribatu gisara ulertzeko?

124. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0311 (Giza)banakoa espezimen singularra da: bere partikulartasun eta bakartasunean, esklusibitatean kontsideratua, ez espezie edo talde jakineko elementu edo zati bezala.

125. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0311 Bestalde, gizabanako edo indibiduoaren filosofia hau nolabait sustrai leibniztarretako munduaren ikuskera unibertsal batean kokatzen da:

126. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0311 gizadi osoa ere kontsideratu ahal izango litzateke indibiduo edo banakoa, batasun goren batean indibiduo edo gizabanako guztiak bere baitan batuz.

127. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0318 handik hala gizadia zuhaitz zabal baten maneran irudika genezake, adarrak herri-nazioak, gizabanako bakoitza adaska bat, udaberrian sortzen dena eta bere ostoak berdetuko dituena bizialdi efimero batean.

128. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0318 Bizidunen arteko diferentziak oro landare eta animalien eta azkenotako berein generoren artekoak, eta gizakien baitan nazioen eta gizabanakoen artekoak, bizi-oldarren eta zailtasunetan zehar bidea urratzeko haren ahalmenen diferentzian soil-soil etzaten dira. 41

129. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnavarra 1998 00004 Garrantzitsua da administrazio guztien lan egitea eta, era berean, ezinbestekoa da horrekin batera gure artean dauden herri elkarte, herri erakunde eta gizabanakoen ahalegin handia.

130. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1992 0496 Eskuragarritasuna mugatzeko neurriak, gizabanako eta talde txikientzat, inguruneari zuzenduak.

131. 1991> sailkatu gabeak egunkariak k. gorostiaga 0003 Iraganean gertatu bezala, orain ere euskaldunen subiranotasunaren aurka zuzenki ala zeharka dauden botereek, tresna ideologiko-sentimental-estetiko guztiak (Joxe Agustinek esaten duenez) uzten dizkiote gutarteko plaza-gizon-emakume, politikari, enpresari, idazle, irakasle edo edozein moetatako gizabanako ospetsuri, euskaldunok gure arerioaren mezua goxoki irentsi dezagun; behin eta berriz, Espainian eta Frantzian eroso senti gaitezen.

132. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Egundainotik gizonak leinuka, arrazaka edo herrialdeka bildu dira baina Frantzian, erregeek hasi lana Iraultza Handiak zehaztu du, ararteko guziak baztertuz, hau da, Frantziak ez du onartzen Estatuaren eta gizabanakoaren artean beste elkargorik, ez herritasunik.

133. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elao 1997 1212 Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak hitzez hitz dio 3. artikuluan: Gizabanako guztiek dute beren buruaren segurtasunerako eskubidea.

133 emaitza

Datu-estatistikoak: