XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa jag 0165 Loikeri guziak zigorkadak artuaz ordaindu bearra badauka;¡ikaragarriak izan bearko dute zigorkada oyek! ¡Barkatu, Jauna, barkatu! Ez, ez geiago loikeririk ¡nere Jesus laztana!Begira, gogoan artu ta erabilli zer egiten dun.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizondo loretegi 0368 Gauzak ondo ulertzeko, itz auek gogoan artu.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0410 Amairu garren Leon Aita Santuak, ikustean Elizari egiten zaion guda andia (1) Oarra. Itzultzalleari ondo iduritzen zaio, kristauai gogora eraztea, Amairu garren Leon Aita Santuak Meza ondorean esateko agindu zituan otoitzak emen jartzea ta gogoan arturik, zeiñ negargarriak diran oraingo denbora auek, agindu zuan, Meza errezatuen ondoren, esateko iru Ave Maria ta Salve bat, ta ondorengo otoitz eder oek: "¡O gure igesleku ta indarra zeran Jaungoikoa! begira zaiozu gogo onez, Zuri deika dagokizun erriari ta Jaungoikoaren Ama dan, Birjiña gloriatsu ta mantxa gabeko Mariaren, onen esposo José Zorionekoaren, Pedro ta Paulo apostolu Santuen eta Santu guzien bitartekotasunagatik, entzun itzaitzu zuzentzen dizkitzugun otoitzak, pekatariak bide onera ditezen, eta Eliza libratu ta goitu dediñ.

4. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0053 Honeetariko batzuk, Nikanorren hitz erdia, irakaslearen esana baino errezago hartu ohi eben gogoan.

5. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak k. egileor 0044 Aldi artako gizartean, emakumeari zelan begiratzen yakon gogoan artuta, asko esan nai dau ta indar aundia dauka orrenbeste eskubida emateak.

6. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0144 MUTIKOA - Gogoan artu nai dut (Une batean gogoeta egiñen). Bai, elkar-aditu dugu.

7. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0119 Aintzindari - Paradiso'tik bidalitako guziok antzo: ez ego; ta gogoz... argalak. Paxkual'i ere esango diot egin bearra. Badakizu zurea ta gogoan artu.

8. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zug 0051 Gogoan artu ori, ausnartu ta aintzat euki; bein da berriz eta askotan esan zure buruari: beti-beti!.

9. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak k. enbeita 0083 Euskaldun danari euskeraz beti; eta gaur, nola esan ez nekialako, gauzaren bat esan ezin badiot, gogoan artu beste baterako, pentsatu, galdetu eta ikasi, eta ez esan euskeraz ezin esan ditekenik.

10. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak basarri 0010 Baña au gogoan artu Arantzazu errebixta iñoizko denboran erriari bizkar emanda, erriarengandik aldenduta, goimallako jakintsu bakarren barruti biurtuko balitz, eriotza eluke urruti izango.

11. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a.m. garate 0042 Egia ori gogoan arturik, aiek europeatzen alegindu dira; bitartean berri batzuk sortu ere: Brûgge'ko (Brujas) College de l'Europe, Nancy'ko Centre Europeen Universitaire, e.a.

12. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak k. enbeita 0087 Ondo gogoan artzen ditu YAKIN-en zuzendaritzak.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0070 Gogoan artu, lepa-gogor zeran erri, ez dizula zure zintzotasunagatik eman, lur onen jabe izatea.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a. zavala 0189 Gogoan artu ezazute ere berriketaldi au Urrillean moldatu nuala, ez emen esateko egunaren bezperan; au da, udaran bildutako bertsoai ezer gutxi begiratu gabe.

15. 1940-1968 lapurtera-nafarrera liturgia iratz 0070 Orobat zuek ere, har gogoan hilak zireztela beka-TUARI, bainan bizi Jainkoarentzat Jesu-Kristo gu-RE JAUNA BAITAN.

16. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0114 Eskerrak, jaun misionesta: Gogoan hartu dute Senpertarrek, zeruko benedizioneak eroriko zauzkigula uharka.

17. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1957 00001 Mihikuaren erranetik laket zaiona du eriak gogoan hartzen.

18. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Beraz, Jesus'en ikasgaiak nun-nai gogoan artu bear ditugu, zerutar izan nai ba'degu.

19. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... azkatasuna 1946 00001 Baña berotasun onek itxutu ez deigun, bere itzaldiko lau itz gogoan artu dezagun: Maitetasunak gorrotua menperatu du... gu maitetasunaren alde jokatu degulako irabazi degu! eta bukatzeko Euzkadi aldera begira gure Burukidearekin batera Euzko gaztedi guztiak deadar egin dezagun, Jaiki jaiki! Boga! Boga! joan beardegu urrutira...

20. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... n. tauer 00001 Nere irakurgai au aztertzean, gogotan artu bear da, Euskalerritik urrun, Europa'ko erdian dagoen uri batean bizi naizela.

21. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak erlijoeo/4 0065 Ikastean eta azterketa egitean, egoki zaizue lau gauzok gogoan artzea:
1. Ikertu ta arakatu nairik zabiltzan gauzen edertasuna ikusten ikastea.

22. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak marrazkioeo/1 0003 Irakasle askok esan digutena gogoan arturik, liburu au bi ataletan aurkezteko erabakia artu dugu.

23. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0099 Gogoan hartu:
UR LIKIDOA; HOTZA; IZOZTU
UR IZOZTUA; BEROA; UR LIKIDOA
UR LIKIDOA; BEROA; UR LURRINA
UR LURRINA; HOTZA; UR LIKIDOA.

24. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0012 Lenengo gogoan artu bear dana: Emakumetan Avila'ko Teresa deuna da Eleizeak Irakasle (maixu) titulua emoten dautson aurrenena, ta au Paulo deunaren itz zorrotzok aztu barik: Emakumeak begoz ixillik eleiz batzarretan (); eta onek esan nai dau, gaur be, emakumea ez dagoala Eleizan erakutsi ta ardurazko egitekoetan esku artzeko deitua.

25. 1969-1990 euskara batua antzerkia j. arkotxa 0013 Iñigo - Ez dago gaizki asmatuta, hi (Xabierri) Joxe Peilo, hori gogoan hartu gero.

26. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0021 Oraingoz, ez dut nahi inork gehiago estutzerik, baldin erregu egin baniezazu onginahiz: gogoan hartuko dut esan didazuna: egonarriz entzungo dizut esan nahi didazuna, eta gauza hain larriei dagokienez entzuteko eta erantzuteko abagadunea aurkituko dut.

27. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde begia 0082 GUDARIEK - Hil ala bizi, aurrera! BERETERRETXE - (Petiri Santz Altzai'koari). Petiri Altzaiko, goazen biok aurretik, eta gogoan har zure partetik traiziorik somatzen baldin badut nire lehenengo gezia zure bihotzean sistatuko dela.

28. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak p. iztueta 0047 Giza-zientzietako gaiak O.H.O.ekoetara moldatu beharra dago, beraz, beti ere gogoan hartuz, batetik gure herrian bizirik dauden kultur kezkak (historia, hizkuntza, etab.) eta, bestetik, irakaskuntza zientifikoa Lanbide-Heziketako aplikazio teknikoari gero eta gehiago egokituz, honela espezialitate bakoitzari dagokion irakaskuntza ahalbidetzen delarik.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. murua 0122 Behean elementu batzuk beren ikurrez dituzu eta horiek ezagutzea eta gogoan hartzea beharrezkoa zaizu.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. goñi 0022 Har ezazu, beraz, gogoan puntu hau eta ez ahaztu eguneroko dinamikan.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kristau ikasbidea 1974 0013 2 Kristauarentzat zein da Jaungoikoagana joateko bidea? Jesusen hitzak gogoan har, eta Haren antzera bizi izatea, da kristauarentzat Jaungoikoagana joateko bidea.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak txill 0013 4 - MULTZO ETA AZPI-MULTZO 4.1.- Gogoan har dezagun berriro lehenengo ikaskaian aipatu genuen I multzoa (hemen ezkerretan birmarraztua); alegia, Jakes doan ikastolako ikasleena.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak txill 0103 12.2- Zenbait kasotan erraza da banaketa: aski da biderketaren taula gogoan hartzea.

34. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak txill 0103 Esate baterako: Aski baitugu hau gogoan hartzea:; eta hortaz, .

35. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0100 Bere bitxitasunagatik ere ongi gogoan hartzekoa, noski!.

36. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. kortabarria 0016 Gogoan hartzekoa da halere, zolu asaldatu edo birmoldeatuak erabiltzen direla eta lortzeko.

37. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. kortabarria 0121 Orain gogoan har dezagun metalezko xafla batetara lekedatua izan den lixa-paper larrizko (hare larrizko) txatal bat.

38. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak seie 0010 Hizkuntz irakaskuntzaren arloan nolako azpiegiturak jartzen ditugun gogoan hartu behar da.

39. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0037 3. Esan bezala, gogoan harturik gizartearen sistema ekonomikoak duela eraginik nagusiena gizabanakoen baitan, hauek dira soziologo hauek jartzen dituzten eztabaida-gai nagusiak: a) Sistema honek asetzen al ditu gizonaren gizonen benetako beharrak?.

40. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0125 Gogoan bere oraingoa hartu ezkero, lehenengoko ezaguerakoa joanik da.

41. 1969-1990 euskara batua ikerketak g. nazabal 0051 Gogoan hartu beharrekoa da filmatzerakoan egiten den eremua; eremu honetan bertan ipini behar bait dugu, geroago, irudien tubo bizigarria, alderdi hori filmatu behar dugunerako.

42. 1969-1990 euskara batua ikerketak txill 0020 Baina egiten dituen oharrak, ongi jasoak dira; eta gogoan hartzekoak.

43. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0081 - Gainera beti bazen itxaropena hurrengo hauteskundeetan eskuindarrek irabazteko, batez ere Gil Roblesen irudi baliotsu eta esperantzagarria gogoan harturik, eta horrela gauzak franko zuzenduko ziren eta berau izanen genuke irtenbiderik onena.

44. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. lizarralde 0072 - Hartzazu gogoan - esan zion ofizialeari ozenki- Estatu Batuetako hiritar bat naizela eta zu, Yokohama-ko hiria eta Japoniako gobernua zaretela jantzi hauen arduradun eta erantzule. Gabon.

45. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. izagirre 0016 Eta gogoan hartu orain esan behar dizuedana: adimenik gabeko balorea, zalaparta da, eta balorerik gabeko adimena tontakeria.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. erkizia 0034 Klaseen arteko elkartasunaren indarra eta zapalketa egoeren arteko parekotasuna, hori zen gogoan hartu beharrekoa, bertzeen menpe bizi ginenentzat ikasgai eta aztergai.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibe 0502 Zuk, ordea, iraun ezazu, ikasi eta sinetsi duzun guztian, norengandik ikasia duzun norengandik ikasia duzun: Irakasle horiek Loide eta Eunike dira eta Paulo bera batez ere eta Liburu Santuak umetandik ezagunak dituzula gogoan harturik.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0011 Gogoan hartu zenuen, ez zenuen ulertu, baina berehala ezabatu zenuen beste inork irakurri ez zezan.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. irigoien 00170 Gogoan hartu behar dugu argi egiten diguten iturri bakarrak literaturaren bidez datozkigula.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0103 Aisa ulertzen da horrela izatea, gizon haren lehen beharrak eta eskakizunak gogoan hartzen baditugu.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak palt 0269 Gutxi horietan dioena gogoan hartu gabe, ordea, ezin dakioke inor Oihenarten metrikari ekin, bere olerkietan iritzi horiei zegozkien arauak eta erregelak berak emanak eta berak erdi-asmatuak betetzeko eredua eta modua agertu baizik ez baitzuen egin.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak txill 0225 Gogoan har dezagun esaldi zahar hura: onerestea daukat biozean sarturik, TAV 122, estoy enamorado, Je suis amoureux.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. sarasola 0125 Lehenik Mitxelena irakasleak bere De lexicografía vasca Fontes Linguae Vasconum-en 16. zenbakian argitara zen artikuluan aipatzen dituenak hartu ditugu gogoan.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. sarasola 0127 Puntu honetan ba da arazo bat euskaldunak behar adina gogoan hartzen ez duguna: hizkuntz mailena hain zuzen.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak maileg 0029 Euskal literaturaren tradiziozko usarioa bikoitza denean, ahozko mintzairan ere beste horrenbeste gertatu izanik, ahal dela joera hedatuenari eutsiko zaio, literatura zaharrean izan duen pisua ere gogoan hartzen dela.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak jaunaren deia 1970 0082 Au gogoan artuz, teoloji aldetik ondo ulertzen dira otoitz-bizitzari emanak dauden lekaime eta lekaideen bizitzak.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. apaolaza 0101 Au gogoan artuz ondo ulertzen da Jainkoak Israel-i emandako agindua: Nere aginduak gorde eta bete itzatzute.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. lizarralde 0164 Bi-biak dira gogoan hartu eta arreta bereziz zaindu beharrekoak, batez ere komunikabideetan ari denarentzat.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. lizarralde 0164 Dena den, gaurko euskaldungoaren egoera (maioria haundi horrena) ondo gogoan hartu behar da, gauzak bere onetik ez ateratzeko eta batez ere jendea ez zapuzteko.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak jakin 1981 0238 Ez da harritzekoa, noski, aldizkariaren asmoak gogoan hartzen badira.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak sm 0393 Euskaldunon foruak gogoan harturik inoiz madarikatu dugun Cádizko Konstituzioa, lehen erregeren pertsonarekin zegoen konpromisoa korteen esku uzten zuena, garai beretik ikusia ez dirudi hemen ere gehiengoarentzat hain txarra zenik.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. mendiguren b. 0954 Azkenik, esan beharrik ez dago, zentzu bietan agertzen diren itzulpenak gogoan hartu ditudala: SH hizkuntzatzat erdara dutenak (gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, latina, grekoa etab.) eta euskara dutenak ere bai (gerraurreko poesiazko liburuen argitalpenetatik hasi eta azken aldi honetan ugalduz joan den joera berau), bai eta euskalki batetatik beste batetara egin diren egokipenak ere.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. arregi 0080 Guk gaur egun teologiarik egin nahi baldin badugu, gaur eguneko gizonaren egoera gogoan hartzea nahitaezkoa dugu.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0122 Eta dena bidali dut pikutara: bai katoi haiek, bai b+a=ba denak, bai koloreztatzeko tanpoiak oro, eta abar; eta L'Education aldizkariak eten gabe gomendatzen zidana gogotan hartuz, begiratzen hasi naiz.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0009 Egoki gertatu zaizkion saioak, gero berriz ere erabiltzekotan, gogotan hartzen ditu, eta handik aurrera mintzo-lege eta bizi-lege bihurtzen zaizkio.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. etxeberria 0092 Hori, halere, onartu ezinezko gauza da Propp-en katea eta funtzioak mugatzeko printzipioa gogoan hartzen baditugu.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0068 Hori gogoan hartu behar da. Eta antimitoaren hots, Erdi Aroaren deskribizioan gehiago luzatu beharrik ez dago.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0038 2) Ikusiko dituzuen keinu-aldaketak ondo gogoan hartu.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0030 Ondo antolatutako gizarteak gogoan har beza:
- Pertsona indibidualki ona da eta askatasuna zor zaio bere osotasuna lortu dezan.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0050 Elkarte danak ez dira kaltekorrak, bai bait dira askatasuna gogoan hartzen dutenak.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0094 Karl Marxek ere gogoan hartuko du esperientzia garratza hau, eta klase burruka mailan agintea eskura dezan idatziko du Agiria eta hainbat lan onurakor.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0082 Enekoren aholkuak gogotan hartzen zituen, baina hala ere, bere asmoak oraindik lurkoi, haundiki eta harroak ziren.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0041 Hortarako, besteak zeintzu ta nolako diren ere gogoan hartu behar.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. erzibengoa 0073 Gogoan hartu behar da denbora, hau da, lan egiteko erabiliko diren garaia eta sasoia.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. erzibengoa 0187 Sistema Berri honen oinarriak adieraztean, beti gogoan hartu behar izan dugu askatasun eta arduratsunaren arteko bikoiztasuna.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0163 Hausnarketa hauen erakaspenak gogotan hartuz, orain haurrentzako jostaleku asko izaten dute parkeok, jolas-landa, haur ttikientzako atseden-toki, agureentzako bideska eta aintzira baketsu, baita zenbait aldiz arraun-kirolak egiteko pizina eta urmael.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak siadeco 0264 Egoera hori ezin luzaturikoa da, Gipuzkoa karakterizatzen duen jende trinkotasuna gogoan hartuz gero; orobat, Hiriburuaz kanpo den hiritartasun handia kontutan hartuz gero.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0111 Hori gogoan hartu behar da.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak tantak 1989 0120 Liburuaren irakurlegaiak ere gogoan hartuak izan dira bukaeran erantsitako bi atal didaktikoetan: lehenbizikoa, irakurleari hizkuntz arazoei buruz pentsarazten dion galdetegi sorta batek osotua, eta kontzeptuak eta gai teorikoak argitzeko erabil daitezkeen baliabideei eskainia bigarrena.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak larrun 1990 0049 Bereizi eta sailkatzeko egintzei buruz Psikologiak eta Psikologi-Sozialak egin dituen azterketak gogoan hartu behar, halaber, antolaketari buruz, Soziologiarenak kontutan hartu behar dira.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. bergara 0031 i) Ez da batere zaila eskuarteko horien bitartez elizitazioa lortzea eta ereduak gogoan hartzea.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a.m. toledo 0281 Baina eleberrigintza-mota hau irakurri beharko luketen baina irakurtzen ez duten horiengana heldu ezean eta gogoan hartuz hor dagoela euskaldungoaren gehiengoa, erdi-mailako jende ilustratu-multzo horrek hartu duen jarrera ideologikoan aurkitu beharko du babesa; izan ere, agian hauek denak ere ez bait dute hala nahita irakurriko, nola beren jarrera ideologikoak behartuta: alegia, ez beren gogoari atsegin zaiolako, nola berpizkunde hori indartzeko.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak egutar 1968 0082 Eta lehenengo otoitzak eskatzen duena gogoan hartzekoa.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0078 Hemengo ideia biok hartu behar dira gogoan, Miranderen planteamendu morala ulertzeko: morala omen den gaitzarena, eta gizabanakoarentzat gizartea gartzela eta gaisotzeko lekua izatearena.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. zunzunegi 0170 Maitasunak badu bere-berea den indarra, bere-berea den ahalmen goitarra: Maitasuna eramankorra da, bihozbera; maitasunak ez du bekaitzik, ez haundiusterik; maitasuna ez da harroa, ez da eragabea, ez da berekoia, ez haserrekorra; ez du kaltea gogotan hartzen, ez da bidegabekeriarekin pozten, egiarekin baizik; dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten (1 Kor 13, 4-7).

86. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak bizi oeo/5 0096 Gure erantzun eta pentsaketak iritziz elkartu ta gogoan arturik, Kristau Ikasbideko 83-84 orrialdeak guztiok batera irakurriko ditugu: SENDOTZA: KRISTAU-EKINTZA TA USTE OSOAREN SAKRAMENTUA.

87. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak erlijoeo/4 0107 - Ordu ta olakoekin egutegi bat antolatu, LANASMOA amaitzeko geratzen zaizuen epea gogotan ondo arturik.

88. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. iriondo 0057 Eta orain bai, bertsolariak benetan orain asten dira, naiz-eta juraduak eztituen puntu auek gogoan artuko; lelengo agur auek beintzat.

89. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.l. zurutuza 0041 Beste kritikalari batzuk konturatuko dira bigarren itunak ez duala gogoan artzen, ibilli luzeko Minuteman gure misilak teorian beintzat errezago jo ta bota litezkela lurrera.

90. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0027 1`go: Gogoan artzekoak: a) Gizakia ez diteke bizi gizarteko antolaketaz arduratu gabe; au da: ekonomi, sindikatu, gizarte, sendi eta jakintzari dagozkienetaz arduratu gabe, alegia, ez diteke bizi gizakia; ta, beraz politikari dagozkionetaz arduratu gabe ere ez, gizaki osoa sartzen bait-da jokuan.

91. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1985 0041 Gogoan artzekoa da, Espiritu Santua aurpegirik gabe adierazten digutela beti.

92. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa hiriart-u 0065 Aita Sainduak egin duen urratsaren konprenitzeko, hau behar da gogoan hartu:.

93. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa hiriart-u 0165 Bururatzeko, Aita Sainduaren hitz hauk gogoan har detzazkegu: Jainkoak deitzen gaitu gure usaia zaharren kanbiatzerat.

94. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa hiriart-u 0215 Barur eginez, gogoan har detzazkegu, mundu zabalean barna miliunka eta miliunka jateko eskasez ahulduak eta ezinduak, hiltzerat kondenatuak direnak.

95. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. ostolaiz 0001 Maitasuna diogu Lurdes`ko Amari, gogoan artutzeko izan da egun ori.

96. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.a. arrieta 0001 Gaurko egun honetan, lan eskasia, laneko molde zorrotzak eta gazteen lan geroaren iluntasuna gogoan hartu nahi nituzke: gogoak eta asmoak geure inguruan lana indartu dadin eta langilea gizondu.

97. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1982 0001 Eta harrigarria dela diogunean ondoko puntu hauek hartzen ditugu gogoan.

98. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1983 0001 Espainiako Monarkia Euskadira etorri zeneko iskanbilak gogoan hartu, bestela.

99. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1984 0001 Prezioara itzuliz, gauza guzti hauek gogoan har, eta ez da garestia.

100. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.r. etxebarria 0001 Hasteko, markoa aldatu behar dugu, LRU horrek inposatzen digun jokaleku estua zabalduz, besteren artean Hego Euskal Herrirako Barruti bakarra eta guztiz autonomoa eskatuz, eta politikan ezinezkorik ez dagoela jakinez, gogoan hartuz halaber, gaur egun dugun Unibersitate hau, bere eskasia eta mugekin, ez zela posible izango, lehenago prozesu erreibindikatiborik eraman izan ez balitz.

101. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0001 Eguneroko konflikto xeheak eta arruntak aurkezten dira, pertsonaiak idazterakoan benetako pertsonak izan baitira gogoan hartu direnak.

102. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1974 0001 Gogoan artzekoa da, euskera euskera dala eta ez erdalki bat.

103. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. elustondo 0001 Eta zer sozialismo da errien nortasuna gogoan artzen ez duen sozialismoa? Gogoan, ipini dut, izan ere, Frantziako Alderdi sozialistaren batzarkide denek errien eskubideak onartzen dituztelakoz.

104. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. ugalde 0001 Interesgarria izango litzake nazioz nazio langileriak eman dituen pausoak gogoan hartu ondoren, azterketa bat egitea.

105. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. ugalde 0001 Aurtengo urtea, amaituz doakigun urtea, zaila eta neketsua izan da Europari begira eman nahi izan diren pausoak gogoan harturik.

106. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... lankide 1989 0001 Gogoan hartzekoa da baita ere, aipatu dugun liburuaren kalitatea lortzearren, J. M. de Facompret argazkilariak eta Igara Fotomekanikak eskainitako lankidetza eskerga.

107. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1957 0001 Ipuiñ au gogoan artu bear dabe Etxebarri ta Barinaga'ko neska-mutillak, eurak be antzera egin ez dagien.

108. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak l. uruburu 0209 Aprendizaia bat esanguraduna izan daiten, ezagupenen aldez aurretiko eskema hartu behar da gogoan.

109. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 0038 KOKOLO.- Zehaztasun hauek gogoan hartzekoak dira.

110. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 0053 KIKILI.- Gogoan hartzeko zehaztasuna da hori.

111. 1991> euskara batua ikasliburuak m.j. eceizabarrena 00236 Kasu sintagmak noiz bai eta noiz ez, izenak noiz bai eta noiz ezin junta daitezkeen azaltzeko, hurrengo oharrak hartu behar dira gogoan:

112. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00049 Datu hauek gogoan harturik, Avogadroren zenbakia zein handia den susma dezakezu, eta atomoak, ordea, zein txikiak diren.

113. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/1 0109 Gogoan hartu behar da, hori bai, askatasun handia izaten duela lokailu hauek perpausaren barnean kokatzeko:

114. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/1 0156 Literatur tradizioaren bilakaera gogoan harturik, forma mugatuak erabiltzea gomendatzen digu, hau da, batean, bateko, batera, batetik.

115. 1991> euskara batua liturgia franmezal 00339 Gaurko festaburuak damaigun konfiantza eta poza gogoan hartuta, jo dezagun gure eskariekin Aita Jainko ahalguztidunarengana, Berak jasotzen baititu apalak eta behartsuen otoitzak entzuten.

116. 1991> euskara batua liturgia ibe2 00352 22 Har gogoan Jainkoaren bihotz ona eta garraztasuna: garraztasuna erori direnentzat, bihotz ona zuretzat.

117. 1991> euskara batua liturgia itxi atea 0108 Maitasuna eramankorra da, bihozbera; maitasunak ez du bekaitzik, ez haundiusterik; maitasuna ez da harroa, ez da eragabea, ez da berekoia, ez haserrekorra; ez du kaltea gogotan hartzen, ez da bidegabekeriarekin pozten, egiarekin baizik; dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxadoten, dena ongi eramaten.

118. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 00017 Noizbait Armada handiren batean izatea egiten nuen amets gero, gogoan hartu gabe Felipe Erregek guduak zituela munduko bazterretan, eta haren meneko marinelen gorpuek itsaspeak ongarritzen zituztela, Ameriketan nahiz Afrikako irla urrunetan legez hurragoko itsasoetan ere, Herbeeretan, Frantzian, Genoban eta beste leku askotan.

119. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00272 Izen horrek neure suhar guztia itzuli zidan; argi ikusi nuen isilmandatuka hastera zihoala: zure kontseilu zuhurrak gogoan hartu eta neure buruari hitz eman nion... abentura hartan segiko nuela; ziur bainintzen berritsukeria hura sendatuko niola.

120. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0065 Muinoan ere auto lorratzak izango ziren, eta gogoan hartu behar zuen aztarnak ezabatu behar zituela.

121. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0228 Artikuluak baino zortzi bat urte beranduago dataturik dator nobela artxibo-zerrendan (1995.08.01), baina ezin gaitezke horretaz askorik fida, artean, zuzenketa nahiz aldaketa bakoitzaren ondoren, azken data baino ez baitzuten gogoan hartzen konputagailuek.

122. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ae ituna 00024 Akordio honen arrazoiez jabetzeko, zenbait gertaera hartu behar dira gogoan. Batetik garai hartan EAJren bertan izan izan zen zatiketa eta krisi giroa, Carlos Garaikoetxeak EAJ alderdiaren konfidantza galdu eta bere kargua utzi behar izan baitzuen. Horren ondorioz, Jose Antonio Ardanza artean Gipuzkoako ahaldun nagusia zena iritsi zen Ajuria Eneko jauregira.

123. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. agirretxe 00020 Parisen eta 1968ko maiatzean piztu zen gazteen errebolta hark munduko gazteriari eman zion nahasmen handiko astinaldi hura gogoan hartzekoa izan zen.

124. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arregi 00046 Eta gogoan hartzen badugu hala eta guztiz ere beti izan direla zaintzaile batzuk arduratu direnak jendearen etxeek herriaren apaingarri bezala balio izan dezaten, erraz konturatuko gara zer zaila den gauzak ondo egitea besteen lanen gainean jardutean.

125. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. ramirez de la piscina 00021 Lan hori eztabaidagarria izan edo ez, kontua da, gogoan hartu behar dugula, derrigorrez gainera.

126. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak p. salaberri 00085 Gogoan hartu beharrekoa da dialogismoaren garrantzia pentsamenduzko irudien artean, irudi horretaz baliatuz egileak elkarrizketa baten fikzioa sortzen baitu.

127. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. intxausti 0319 Liburuko edukinen muga Bergarako UNEDen lehendik abian jarritako proiektu batek definitu du (barruti espazio-tenporala + berorretan gogotan hartu nahi ziren alde historiko aztergarriak), eta guztiaren presentaera, berriz, batez ere arrazoi didaktikoek erabaki dute.

128. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0007 Aintzat hartzekoa da kazetariek euskararen erabilerari buruz erakusten duten kezka eta oso gogoan hartzekoak egoera hobetzeko emandako iradokizunak.

129. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kazetjardun 1991 0057 Unibertsitatean egindako lan baten arabera (Daniel Olivo,1989) katalana eta gazteleraren arteko proportzioa irrati emankizunetan, Bartzelona hirian, honako hau da: %75a gazteleraz eta %25a katalanez, nahiz eta irratetxe publikoak soilik gogoan hartuz gero proportzioa orekatu egiten den, ia %50era iritsiz; irratetxe pribatuak beldur dira entzulegoa galduko ote duten katalanez arituz gero.

130. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0052 Gogoan hartzekoa da fenomenoaren bilakaera historikoa, puntu honetan.

131. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0055 Toribio Alzaga eta lagunen ahaleginak zaharkitutzat irizten ditu. Dena dela, gogoan hartzekoa da hori (...).

132. 1991> euskara batua saiakera-liburuak jamuj 1044 Beti zehatz eta berariaz adierazten ez bada ere, zenbait elementuz osaturiko multzoa hartzen da gogoan horrelako egiturarekin.

133. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ribera 0091 Italia dudarik gabe ingurune atsegina zen, erosoagoa eta askeagoa espainiarra baino, eta historiak lo Spagnoletto gaitzizena egotzia badio ere, bere abertzaletasun hisiakorra, edota bere goi-behe txikia, edo, agian, bere burua ezagutarazten hasi zenean zuen adin hain gaztea gogoan harturik, egia zera da, Italian ahal izan zuela bere nortasuna askatasun osoz garatu, eta Italiatik datozkiola bere ezaugarririk sakonenak, marrazkigintzako bere maisutasuna, oreka eta monumentalismoarekiko bere esespena, iturri klasikoetatik edana noski, mitologiarekiko bere nabastarrea, bere kontzepzio irudikorraren zabaltasuna, eta grabatugintzarako bere iaiotasuna.

134. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. eizagirre 0003 Oholeko iragarkia da, hortaz, merkataritza-iragarkiko teknikak gehien erabiliko dituena mezua agudo eta gogoan gordetzeko moduan helarazteko: irakurlearen arreta urrutitik ere erakartzea, irakurleari aurrez aurre hitz egitea, herritarrak egingo lituzkeen galderen bidez informazioa antolatzea, informazioa gogoan hartzeko moduan sailkatzea, hitz arruntak erabiltzea, oso esaldi laburrak erabiltzea, besteak beste direla.

135. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0179 Gogoan hartzekoak direlakoan, neronek nabarmendu ditut, kolore gorriari suaren bitartez ematen zaion bizitasun sinbolo hori, eta baita idi zuria haragitako gizentzeko on izate, baina, laneko alfer izate hori ere.

136. 1991> euskara batua saiakera-liburuak argi idazteko 0023 Gure asmoa, testu-mota, solaskideak, media eta komunikazio-egoera gogoan hartu ditugu: ezinbesteko lana komunikaziorik izango bada.

137. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0303 Joxemanelek ez bada ere, Lesakolorretako Joxemiel Arregik ongi gogoan hartua dauka Bordaberriko aitonaren bertso ziztagarri hura:

138. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0029 Neure Philosophie der symholischen Formen idaztean hain nindukan hartua gaiak berak, ahaztu egin zitzaidan edo ez nuen gogoan hartu estilistikaren arau hori.

139. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak orereta 1997 00043 Bada beste faktore garrantzitsu bat oso kontutan hartzekoa, proiektu hau ziurtasun osoz gauzatu litekeela pentsatzera naramana: Oreretako hari instrumentisten zentsoa da gogoan hartzekoa ezbairik gabe (ez dezagun ahaztu hari instrumentuak Orkestra Sinfoniko baten bizkarrezurra direla), egun hor nonbait sakabanatuta dauden arren.

140. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. lopetegi 0017 Jakina, bakoitzak bere ezaugarri eta ikur-sistemen multzoak dituela gogoan hartuz.

141. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0005 Bai? ba... ori gogoan artuz, erabaki ezazu zuk zerorrek, nere aburu onek españiarrenak aiñako sinesgarritasunik ba'duan edo ez.

142. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. apaolaza 00040 -Jainkoaren Itza irakurtzea: Jainkoaren salbamen-asmoetan murgiltzen gaitu. Gogon artu bear genuke aurtengo urte onetan San Markosen Ebanjelioa izango dugula gidari Igandetako Eukaristian.

143. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0028 Horien artean gizarteak duen kultura aniztasunaren, Australiak Pazifikoan duen lekuaren kontzientzia hedatzea horrek Asiarekin dakartzan harreman komertzial eta kulturalak gogoan hartzeko bide emanez, Ingalaterrarekin dituzten harreman historikoen hausturak edo errepublika ardatz duen eztabaida dira batez ere nagusiak eta orrialde gehien hartu dutenak.

144. 1991> sailkatu gabeak egunkariak jkort 0048 Egoera au gogoan arturik, erraz uler genezake, ludiko beste izkuntza guztiak legetxe, euskerak ere euskalkiak izatea.

145. 1991> sailkatu gabeak egunkariak jkort 0048 Bidezkoa da, bada, eta adierraza, mendialdeetako biztanleen euskerak itxasaldekoenetik bereiztasun aundiak izatea, bien bizitokiak, egugiroak, landareak, tresnak, langintzak, abereak, arraiak eta abar luze bat, ezberdiñak izanik, ezberdintasun ortatik euskalkiak sortzea; lenenik, Auñamendiz aindikaldekoen eta onaindikoen artean, eta jarraian mendikaldekoen eta jarraian, mendikaldekoen eta itxasaldekoen artean, eta orren adierazgarri, ortxen dauzkagu lau euskalki nagusienak, arteango bertzegitzetxoak gogoan artzeke: Iparraldeko izkelkia bere berextasun batzukin, Naparroa'koa, Gipuzkoa'koa ta Bizkai'koa, lau izkelki nagusi, lauek ordea Euskera bat-bera garbia, jatorra, aiderik gabekoa ta amorderik gabea.

146. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1994 0001 Horrek zuzenbide arau bereziak dakarzkio mendi mota bakoitzari, oso gogoan hartuta jabetzak duen gizarte eginkizuna, Konstituzioaren 33,2 artikuluan ezarria, hain zuzen ere eragin haundia duena baso jabetza zen den zehazterakoan.

147. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1994 0012 Joan den ostiralean, hilaren 9a, azokaren barruan antolatu zen Euskal Herriko II. Poesiaren Eguna gogoan hartzeko eguna izan zen.

148. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0003 Gogoan har bedi ez dela deliberamendu hori, ezinbertzean, edo estakuru zerbaitengatik, edo jakin gabean, uste gabetarik bezala, hartua izan.

149. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1996 0011 Ezkontzarako eukiak eukiak = ondasunak; aberastasunak. edo ondasunak be gogotan artzen gogotan artu = kontutan artu. ebezan.

150. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... e. jimenez 0020 Gogoan hartzekoa da, hildo honetan, ibaia bera izan dela eskizo-frenia hori markatu duena, nahiz eta Arestiren poeman aipatzen diren ijitoak eta Jesuitak alde berean egon, zeren hala badaude ere, historiak, berau ere suge, izan ohi dituen bihurrikeriengatik bait da.

150 emaitza

Datu-estatistikoak: