XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia euzko enda 1939 0009 Ene gogoko puzka.........
nire dana zu,
amak abestuko-ta...
lolo egizu
.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa b. garitaonandia 0011 Eta zuc, Birgiña guztiz Santia, iyac eta zuri emoten jatzuzan gurmen edo cultu onec, artu eguizuz abegui onaz, gure escari onec; artu eguizuz, Andria, guc gueure biyotzaren barren barrenetic esquintzen deutzuguzan aguintzariyac, dantzuzuz gure erreguac, ta zure ontasunaren gogocuac badira gure erregu ta cantaldi onec, aguertu eguiyozuz Aita Jaungoicuari,.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa b. garitaonandia 0068 (...) bederatzi illa betean euqui ebazan Mariya izan zan, guztiyac baño leenago, ontzi autu ta Jaungoicuaren gogocua.

4. 1900-1939 gipuzkera antzerkia j.i. uranga 0015 MANU: Nai baluke ezkon araziko gendukiela illoba Antoni rekiñ, baldin zure gogokua bada.

5. 1900-1939 gipuzkera liturgia elizondo kristpe 0277 ¡Jauna! Zu bear bezela ezagutzeko argitu nazazu: ta argitasunaren argitasunaz, zure gogokoa eztan guztiya erre, zure goretsirako dan ura berriz geitzeko, maitetasun garbi-pizkorr bat Aitorr Serafindarr orren bitartekotasunaz indazu.

6. 1900-1939 gipuzkera liturgia j.a. ugarte 0436 Eta ala balitz bezela, zure burutazio, itz, pauzo ta lan guztiak, eginkizun danak, zure gorputz eta anima eta berakgandik sortu zaizkitzun eginkizun guzti guztiak une onetatik bertatik, eta biotz-biotzetik, eskeñi gure Jaun eta Jaungoikoari, esanaz: dan danak bere gogokoak, bere gorapenarako eta zure pekatuen barkaziorako baliozkoak izatea nai zendukeala.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.i. uranga 0434 Enparantza edo plazan diru ordañez saldurik, nekazaitzako lan ordañak pozgai edo limurkaitzat aurrerako ere izan zitezen; bañan gurasuak etziran arki nai beziñ lasai alabari ematen ziyoten bizierarekin, zeren egun batean Mikela-k agertu ziyon bere senar Anton-i bere gogoko berri, eta erabaki zuten joste lanak erakustia goizeko eraman ekarriyen galerik gabe.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. iglesias 0025 Ain zuben San Inaziyok' gogokua gaisuen etxe au.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0250 Guziak iritxiko dute eskatzen duten bezela, bada izanik Jesus sakrifikatzalle nagusia, bere eskeintza edo ofrenda, da, Aita Jaungoikoaren guziz gogokoa, ta eskeiñitako merituak dira neurrigabeak, bere Pasio, Odol eta zauriak neurrigabeko birtutea daukatelako.

10. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.i. uranga 0414 Au da bada nik gure izkuntz ederrean egin nai detana naiz guztiyen gogokua ez izan.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak kk 0001 Orretariko zenbakixunak bakigu irakurlien gogokuak ixaten dirala ta poz-pozik artzen dabezala, ta orregaitik orain be oixe egiteko asmua artu dogu.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1930 0001 Ikastol nausi-txikiak zuzendu ta geure gogokuak jarri dabez?.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1931 0001 Eta ia era ontan, euskera, guzien gogoko egiten asmatzen degun.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1933 0001 EL DIAren artezkari jauna: Eztakit zure gogokoa izango ote dan esatera noakizuna baña azketsi bear didazu nere ausardia.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Bestelako azalpen lotsagarri askoren artian, eta beren eguneroko El socialista zitalak beste gauza bat azaldu nai-ba'degu ere, agiriyan dago zeren tajuz jokatu duten Batzar-Guren edo Congreso'an orañago Udal-barrutien beren gogoko legedi berriyaren edo abolición de la ley de Términos Municipales arazoan.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1929 0002 Asmo ori Jaunaren gogokoa dela ondo agiri da, sortutzen dizkigun erreztasunai begiratu ezkeroz.

17. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg geroko 0020 Gure jakintza oro, emen lurrean, naizta gorengo ta gogokoien izanda bere, sentzunez artzen doguzan gauzetan datza.

18. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg 0108 Deunai egin gengioen omenik gogokoena, orixe da: Euron antza artu; euron irakatsiak ikasi; euron usteak gure ustetzat euki; ta eurok erabilli eben bideari jarraitu.

19. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg 0153 Ez dira bi edo iru Jesukisto'ren izenez otoi egiteko batzen diranak; gizadi osoa da igandez Jaungoikoa'ren aurrean belauniko jarri, ta bere besoak eta bere gogoko oyu ta dearra Goikoa'ganaño jasoten dituana.

20. 1940-1968 gipuzkera antzerkia alz burr 0019 Xefeina - (Mañaxi'ren alaba da. Ogei ta bi-iru urteko neskatxa gaztia. Oso txotilla dirudi. Moja-itxura zerbait ere badu, baña, mutil gazte gogokua aukeratu ezkero gogotik artuko lukena. Eskuiko lenengo atetik sartzen da). Ama: ¿bakarrik al dago?

21. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain lili 0035 Ala ere santutasunerako jenderik onena oietxek, biotz aundi, xamur ta gogokoak laister biurtu bai-ditezke.

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0058 Erritarrok bere esanetara erakarri nairik beuren gogoko ta antzeko iaungoikoak sorterazten zitutela esaten zien: iainko oiek gizakume utsak omen ziran, edo gizakumeak iduri ziran.

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak k. enbeita 0086 Ordena edo apaizgai artean bakoitzari bere gogoko sail bat teoloji edo filosofian izentatu bear zenioteke...

24. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak k. enbeita 0086 Baiña beti ere norbere gogoko beste lanak bazterreratu gabe.

25. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0311 Baiña erakutsi ain argiok, gramatika eta izkuntz jakintzarekin ain sendoturik datoztenok, etziran orduan geienen gogoko.

26. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. iraeta 0024 Ain bearreko dezun ezkero ba, kristaua, zuzendari bat onbideari jarraitzeko, onean ona ta obea izaten laguntzeko alegia, eska zaiozu arretaz Jaungoikoari, eman deizula, arren, bere gogoko dan bat; eta uste izan ezazu, emango dizula, ona eta leiala dan bat, orretarako, zerutik aingeru bat bialdu bearrean arkituko ba-litz ere, Tobias gaztearekin egin zuan bezela.

27. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak zait plat 0170 Ikus-ezinen artean ibil dedinean ere, bere begiz ikusi ta bere belarriz entzun nai izango du, ta lur gainean ikusia ta entzuna, lurrez gainekoekin elkartu ta uztartu nai izango ditu, aren gogoak gogoko bizitza argitan blei-blei ager lezan.

28. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak smitx estropak 0029 Antxen dabiltz batera ta bestera deadar ta bulla tartean ixil-ixilik beren gogoko posturaren bat egokitu artean, eta une orretan kezka aundi gaberik beren diruak irauliko ditute.

29. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak dass 0214 (...); gero, batasun berriarentzat ere behar zen izen bat hautatu: Guilbeau'k jadanik Federation Littéraire Basque deithua balin bazuen, ezagun zen izen hori ez zela bertze gehienen gogokoa, eta erdarazko izen bat baino eskuarazko bat nahiago zutela: azkenik, batasunaren erregela edo sortarauak moldatzekoak ziren; lan hori Pierre Broussain eta Arbelbide kalonjeak beren gain hartu zuten.

30. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak andre dena maria 0023 Eta behar ditut sinhetsi Elizak erakasten deiztan egia guziak; ez bakharrik gogokoak dituzketan hek, bertzeak bazterrerat utziz, ordean guziak.

31. 1969-1990 bizkaiera poesia netx 0058 Apaiza ez izan arren
bere gogokoa:
erespetoa artzen dio
txakurrari añakoa
.

32. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak akes 0059 Aita Palauk bere gogoko lekurik egokiena aurkitu dau Ibizan Els Cubells inguruan bere otoitzerako gogoa asetzeko.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. kortabarria 0049 Problema askotan, hemen goiko hurbiltzerako metodoa baino zehatzagoren bat erabiltzea gogokoagoa egiten da.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. intxausti 0015 Berriro maisua itzuli zenerako, ikasita zeuzkan abezedarioaren letra guziak beste bere gogoko morroi batekin.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0025 (...): bere lagunik onenarentzat Patsieri interesgarriak iruditzen zitzaizkion mutilik gehienak ez zirela batere Gerryren gogoko.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. etxaniz 0085 Adin honetan ezagutzen dituzten liburuekin jolastea atsegin zaie, eta horrela Teo edo Ibai-ren liburuak begiztatzea oso gogokoa izango zaie.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. etxaniz 0086 Irakurketetan, literatura fantastiko-errealista izango du gogokoena (abenturak, ipuin fantastikoak, animali-bizitzak, biografia, umorea, fantasia).

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. ozaeta 0261 Hori ez zen Fortunen gogokoa eta inoiz ez omen zuen harreman onik lortu Gaztelako erregearekin.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0132 Eskolarentzat gogokoena ez da Uztapide - Lasarte - Basarri hirukotea, beste hau baizik: Txirrita - Xalbador - Xenpelar.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0163 Eta zertan esanik ez: ez dakigu ezer zeintzu diren beren bertso-mota eta bertsolaririk gogokoenak eta, batez ere, zer jarrera duten bertsogintzaren eboluzioaz.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0018 Joan gizon txit jakintsua eta erregeen gogokoa, Erret Kontseiluaren burua zen.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0049 Denen gogokoa izaten da ipuinen batean partaide gertatzea, gero gerta litekeenaz ustekizunetan ibiltzea, hots egokiak asmatzea eta istorioari amaiera bat moldatzea.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. tobar-arbulu 0123 Edozein kasutan, enpresa handiak dira bankuen bezero gogokoenak, zerbitzatzen dituzten lehenak, mailegatzeko dirurik baldin badago.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.k. garmendia 0130 Eusko Jaurlaritzaren ahalegin hori ez da guztion gogokoa izan; baina ezin inork ukatuko ere du herri honen historia luzean sekulan egin ez den bezalako ahalegina egin denik, hizkuntz egoera normaldu asmoz, azken urte hauetan.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. alkorta 0050 Oinezkoak eta zaldizkoak Zaldia da mendebaldarren armarik gogokoena.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bitez 0102 Bere bistarik gogokoenak Getariakoak ziren, Gipuzkoako arrantzale herriskakoak, non bolada luzeak eman bait zituen astokoa harkaitz tartean tinkaturik, uren higidura uhintsua behin eta berriz finkatzeko. Lehorrean barrena.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0078 Hauxe da HaurBesoetakoa-n erakusten zaiguna (12) AZURMENDI, J. Mirande eta kristautasuna, 1978. 39. HB euskal pentsamendu tradizionalari sekula botatako desafiorik arradikalena zen seguruenik (euskaraz behintzat). Arradikalegia, euskaldungo arruntak orduan, eta gaur oraindik itxura duenez kritikoek alegia, ulertu ezezen, igarri ere egin ahal izan ziezaion, ezta barne-barnean zertaz ari zitzaionik ere zinez Mirande. Ezin erabaki-asmatu izaten da, horrela, obra hori zehazki nola juzkatu eta baloratu, perla literario eta eskandalotxo moral arteko zalantzan. Arestik berak, eta nobelak izan duen irakurlerik adienetakoa izan liteke, , idazten zuen (Anaitasuna 195, 1970, 10), . (Pederastak eta, ez zituela bereziki gogokoak, aspaldikoa zuen Arestik hori kontua). Baina geroxeago amaituko da. Laster berriro autozuzenduz: , ordea. Problema gutxiago izan zuen zentsura frankistak: (Exp. 12073/69, J. M. Torrealdaik pasatako informazioa).

48. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak kristau-ikasbidea/4 0026 Eta, bat-batean, aingeruari talde zerutar bat bildu zitzaion, Jaungoikoa goresten zutela eta esaten: Aintza zeruetan Jaungoikoari, eta pekea lurrean Aren gogoko gizonai.

49. 1969-1990 gipuzkera poesia i. olabeaga 0047 Ark poztuko nau,
Zure aurrean gaur,
nere gogoko griña magurrak zuzenduz
lasai biziko naiz, nik zu, zuzen serbituz.

50. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Francis, zaldi lasterketan Arrazoi ezezagun bategatik, mando hiztun honen benturak gogokoak zituzten ETBn eta lote mardula erosi zuten.

51. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak dv 1990 0001 DV Gaztea- Zein da zure dantzaririk gogokoena? Eta konpainia? Dantzaria, Mihail Borishnikov eta konpainia Maurice Bejart.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Helburu horretara iritsi bitartean Hezkuntza Saila eta Konfederakundea egiten ari diren pausoak, bilerak eta hitzarmenak ere ikastolen gogokoak direla aitortu nahi da manifestaldiaren bidez.

53. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. gaztañaga 0001 Orregatik, ain zuzen, euskera idatzia ere erriaren gogokoa nai zuan eta erriarekin batera landua, eta ez iñola ere, euskal-senaz egosi gabeko mordoilloa.

54. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak satr 0001 Ez zen aski haurra mandura ekartzeko baimena lortzea; izena behar zitzaion eman, eta gogokorik ezin asmatu...

55. 1991> bizkaiera bertsoak b. pujana 00077 Munduan diran legeak dira
gizonak jarritakoak,
eta ez dira erdiak bere
Jainkoaren gogokoak.
Geienak dira aberats eta
andiaren aldekoak,
mundu ontarako jarri zituan
argienak Jaungoikoak,
zuzenak eta errezak eta
iñon atxaki bakoak.

56. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0195 7. Zama orren eta pisu orren azpian lertuta lez, arima lekutan dago Jainkoaren gogoko danik uste izateko; iruditu bere egiten jako, eta alan da izan bere, amaitu zirala beretzat poztasun apurren bat emoten eutsoen zer guztiak eta eztauala nork erruki arturik bere.

57. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. altzibar 0066 Ikusten danez, bere usteko etimologismo eta bere gogoko lege fonetikoek ordura arte ohizkoa zan oguzkera, ortografia eta hitzen itxura osoa aldatzen dabe: azkatu soltar, esker izquierda, zinetsi, a(d)izkide, zorgin bruja, ixan, gixona, e.a.

58. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/4 00033 Zer esan nahi du esaera honek? Gogoko lekuan aldaparik ez.

59. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0130 Berandu izan arren, Mikelek telebista piztu zuen ea bere programarik gogokoenaren zati bat ikus zezakeen.

60. 1991> euskara batua ikasliburuak zer irakurri 0129 Irakurketa ez dut oso gogoko.

61. 1991> euskara batua ikasliburuak j. ossa 0054 Yong-Kooren janaririk gogokoena, beraiek tang su yuk deitzen duten txerri gezamina da.

62. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00109 Antza, Urtezaharreko parranden ondoren urteberri arratsean taberna-zuloan sartzeak ez zuen jendeak oso gogoko.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. cillero 0084 Lanbrorik ez zegoen eta une batez hiriaren mapa imajinarioak diseinatuz amestu genuen, gure gogoko auzoak eginez itsasondoan edota muinoen inguruan.

64. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00085 (...) neskei ipurdia erakustea izaten zen bere trauskilkeriarik gogokoenetako bat.

65. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 00097 Alderdi nazionalista bateko zinegotzia zen herriko udaletxean, berak zioenez aita zena eta aitona zenaren alderdi berekoa, eta agian horregatik ez zuen kasik politika konturik aipatzen, jan eta edateko kontuak ziren bere gogokoenak eta hauekin batera, noski, emakume kontuak.

66. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0043 Lifen ihardueraren gogoko esparru bihurtu zen taberna, honek hurrengo egunerako ziten ordu-hartzearen lana errezten zuen.

67. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0009 Ez zen munduko ikuskizunik gogokoena, baina Normanek begiak txitxildu zituenean, kasik ikusi zuen eszena: gerlariak tropelean, pintaturik eta biluzik, denak batera bihurka-mihurka eta zibu-zabuka, eguzkiaz, bainaturiko basa-zeruaren azpian, eta sorgin zaharra haien aurrean kukubilkaturik, etengabe doinua joaz gorpuaren sabel handi-hanpatuan.

68. 1991> euskara batua literatur prosa batx zeru 0012 Halaxe gertatuko zen, behintzat, makina hartan bere tabako gogokoena bazegoen.

69. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. valverde 00290 Alabaina, XIX. mendeko mendebaleko munduari dagozkion bi fenomeno garrantzitsuenak, zientzia-sukar horrekin mamiki loturik daude, elkarren artean ere loturik daudela. Haietako lehena, industrializazioa, iraultza teknologikoa dela medio, produkzioaren hobekuntza eta gehikuntzari aplikatzekoak ziren aurrerapenen goseak zegoen. Bigarrena, Europak burutua zuen munduko kolonizazioa, Asia eta Afrikan batez ere. Mundua haren eskuetan dago. Lehengaiak lortu eta merkatuak zabaldu beharrak ezinbestean hartarako bultzatzen bazuen ere, aurretik zientzilariak, Geografia Elkarteak eta mendebaldarrentzat ezezagunak ziren eremuen esploratzaileak zihoazen: lurralde zapaldu berri horien artean Afrika zen lurralderik gogokoena eta ezezagunaren bila abiatzen ziren abenturazaleei ustekaberik gehien ematen ziena.

70. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. valverde 00290 Lan egin beharrik ez eta bere dirutza gogoko bizitza bizitzera zuzentzen duen errentadunaren irudi hori, ondasunak bidaia eta espedizioak finantzatzeko, zientzia jakinmina asetzeko, euskara bultzatzeko eta Euskal Herriko ohiturak ezagutu eta zabaltzeko erabiliz Abbadiaren kasuan, lehengo garaiei dagokie, egun banakako mezenas horien eremua behin betiko zabaldu baita erakunde publikoek, instituzioek eta baita marketing eta irudiaz halako ikuskera bat duten enpresek beretu dutenez geroztik.

71. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00111 - Xarbota eztia: hori ilun kolorekoa, sapore indartsua. Nekadura fisiko eta gogokoari kontra egiteko ona. Egokia bronkitis kasuetan.

72. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. alberro 00039 Zergatik ote? Abbadiak gogoko eta helburu zuen pakearen kontrako da liberal eta karlisten gatazka. Hau izan daiteke politika gaiak ekiditearen arrazoi. Dena den, egoki da Goyhenetxek egindako bereizketa hemen aipatzea: honen ustetan, Abbadia, politikari ez baina polisquot;ekoa genuen, hau da, gizarteko gatazken aurrean ez zuen jarrera neutrorik mantentzen.

73. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.l. odriozola 00440 Horregatik, bere inpresionistarik gogokoena Manet izan zen; eta harrigarria izan arren, Cézanne ere gogoko zuen.

74. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak zutabe 1993 0005 Proposamenak helarazi, ZUTABEk gogokoak dituzun gaiak jorratuko ditu eta.

75. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. arana m. 0009 Hiru apez ekintza ziren Azkuerentzat gogoko: Apezteriaren Batasun Apostolikoa, Apez Ostegunen Erakundea eta espainiar atzerriratuenganako laguntza.

76. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak jakin 1995 0026 Eta zenbait bertsozalek lagunarteko edo bazkal edo afal-giroko bertso-saio batera joan eta hiruzpalau orduko saioa entzuten egotea gogokoagoa duela bestelako bertso-saioetara joatea baino.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. sarasua 0142 Bera da lasai-lasai itxaron, eta arrik gogokoena aukeratzen duena.

78. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 00128 Jose Arakistain irakurle handia izan zen, haren gairik gogokoenak mistika, teologia moral eta historia izanik. San Joan Kurutzekoa sakonki aztertu zuen. Ohar nekrologiko batek honako hau dio: [..] estos últimos años se dedicó tanto a la theología mística que no levantaba cabeza de Nr.P.S. Juan de la Cruz, y aun estaba escribiendo para .su mejor inteligencia, sobre lo que dexo mucho trabajado

79. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 00053 Hasteko, ez hain segur lehenik elizako buruei ere, nahiz bazituen hauetan bere gogokoak gizon hunak

80. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0101 Nork, aldiz, ez luke nahiago izango gizaki eroen multzo handi horretako edozein, eroa izaki bera bezalako bati aginduak eman zein bera bezalako baten aginduak hartu ahal izateko, bere kideekin, ahal denik eta gehienekin gainera, atsegingarri dena, emaztearekin xalo, adiskideekin jator, bazkaltiarrekin adeitsu, bazkalkide gogoko eta, azken batean, gizakiari dagokion ezer arroztzat jotzen ez duena?

81. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila barnet 1993 0119 Era honetara, ikastetxean hain gustokoa ez duten gaia bere gogoko gauzekin identifikatuz, komunikatzeko aukera ematen duen tresna egoki bihurtzen dute.

82. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0025 Bazuten nunbait birtute aparta ortarako: egunez kristau bezela ziran; eta, berak nai zutenean, beren gogoko figura artu ta etxez etxe ibiltzeko.

83. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. ugarte 0023 Esaerak: Kakazarra! (gogokoa ez dan zerbaiteri) / Kaka balio ez-ta... (norbait utsera botzeko) / Kaka iretzat! (erantzun petrala)

84. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/94 0106
Beraz txorixo batzuk jatea
zuretzat da gogokoa,
baina ez pentsa eramaterik
jenero horretakoa,
azken aldian gure munduan
ikusi pasatakoa,
eraman gabe ere badago
hemen txorixo nahikoa.

85. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. otamendi 0010 Donostiak eta Usurbilek bere lur zatiak gorde nahi dituzte Zubietan; ia ustiatu gabeko eremua da eta edozein udalentzat gogokoa.

86. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0024 Arratsean, Elixak tele-saio gogokoena ikusterakoan, aitak erraten dio:

86 emaitza

Datu-estatistikoak: