XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa e. gorostiaga 0008 Bere amak dirausku kinkinka gogokoen izan yakola.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa lore-illa 0260 19. Pekatuzkoa ez izanik ere, gogoko degun jolasen bat utzi.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0569 Anima nerea, anima nerea, dudaric gabe, guciz gogocoa zaitzu, izar dizdiratzalle oyetaco bat, cedori izatea; baña onetaraco ez bacarric ayenatu bear dituzu ceregandic, itz, gogoracio eta eguite loiquerizco guciac, baicican gañera igues bear dezu irrista zaitezquen, leuntasun gucitic.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0366 Eguia da bere barrunari gogocoago citzayola bacardadea eta oracioan eta contemplacioan bere Ait Eternoarequin aoz-ao hitzeguitea, ceren ónena au dan; baña nola gucioi ceruco bidea eracustera mundura etorri baitzan, ematen da predicura, eta animai eracusteco ta oyec salbatzeco bearguintzara.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0250 San Lorenzo Justiniano'k esaten digu ori bera: Eztago Mezako sakrifizioa bezin probetxugarri, andi ta Jaunaren gogoko dan Sakrifiziorik, bada emen eskeintzen zaizka berriro gure Bitartekoaren merituak.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1931 0001 Nork bere gogoko zaiona ementxe gaur ez bada biyar arkitzea, litzake nere ametsa.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Txakur-goseak, ogiya amets bezela, socialista abek ere beren opilla baizik ezdute gogoko, eta berenaren aldez, edo beren-artekuen ogasunen aldez itxuan leyatuko dira, egintza itxuski onek beren labetik at aurkitzen diran langille ta beartsuen eskubide ta ogasunei egin dezayoten oker edo gaizkintza aundiyaren begirapenik gabe.

8. 1940-1968 bizkaiera liturgia emeza 0174 - Gure oneraspenaren zaletasuna, onurakorra izan bekigu, Jauna, zure graziaren bidez: gure barauok zeure errukiari gogoko ba'yakoz bakarrik egingo dauskue on-eta.

9. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ker didaje 0014 12. Azaluskeria dan edozeri ta Jaungoikoari gogoko izan ez dakion edozeri, gorroto izango dautsazu.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa b. iraola 0259 Bederatzi urterekin lenengo aldiz gure Jauna artu zuanean, egun aundi ta oroigarri artarako bere anima alik eta ondoen gertatzeko, ba-dakigu zer zuan gogokoena: Jesus maiteak gugatik eramandako neke-oñazeak aipatzea.

11. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lab 0009 Gustatzen zait edo ez; gogoko dut edo ez besterik ez esatea gauza motza da.

12. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lab 0009 Ta gogoko zaidana on dala, ta gogoko ez zaidana txarra dala legetzat artzea iritzi txarra osoro.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak smitx unam 0364 Ta bertan, gure bilbotar sakerrak, eriotzazko gogarketa ain gogoko zaion gure pentsalari gizajoak, betiko bakartean bere baitaratuz, kolkoari itauntzen dio: Europeiarra al naiz? modernua al naiz?.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak smitx ama-semeak 0238 Bellotza-gallurreko gurutze argizkoa du gogoko gaurko erromesak, antziñakoak Kurtzepizioa bezela.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak l. mitxelena 0125 Geienez ere, esan diteke linguistika dela bere txolarte ugarietan gogoko izan duen hobby edo denbora-paxako jostaketa kuttuna.

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a. arrue 0036 Gauza jakiña da, alegia, Elizalde'k etzituela oso gogoko euskalidazle zar edo klasikoak.

17. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... lab 00001 Eta ez da batere dudarik Aita Manuel'eri andoaindar gazte onen lana oso gogoko izango zitzaiola... bizi balitz...

18. 1969-1990 bizkaiera antzerkia larrak 0257 ARTZAIAK - Yaun, gure egitekoa zure lepora artzea gogoko ba'yatzu, emen dozu nik dodan urrea: beste onenbeste be emongo dautzut eta gizon gazte au baitzat itxiko nik a ekarri arte.

19. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak kardaberazb 1976 0043 Euskerea batzea, Euskaltzaindi jaio-barriaren arazorik gogokoena izan zan eta euskaltzaiñak gai oneri buruz aztertze ta lan sakonak egin zituen.

20. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0166 Lanok, ba, sentikortasun pizkaten jabe ba'zaitut, kritika oparoa baiño baliotsuago izango yatzuz: azterketa sakonegia ez yaku beti gogoko.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. altuna 0007 Sagarroiak ez ditu intsektuak bakarrik jaten; zizareak, barakuiluak, igelak, muskerrak, sugeak eta xaguak oso gogoko ditu.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. altuna 0007 Segalariak ez du batere gogoko.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0084 Aise lo egiteko gai ziren esklabuak zituen gogokoen, ordu asko erne eta beilan egon ohi zirenak baino hobe zirela uste bait zuen, eta loarekin indarberriturik, lanerako ere prestuago zirela (Plutarko: Vidas pararelas liburutik).

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0003 - Horregatik axolatu, Zepelino? Nitaz behintzat, ari daitezela marmarka, ni neure gogara gogara: atsegin edo gogoko duen erara nabilen bitartean.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0004 - Ba, gogokoen dituzun eta beste ezer baino nahiago dituzun hiru gauzak.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura amazonetako indioak 0006 Akats guzti hauegatik ere, egiten errazak direlata, gogoko dituzte.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura non daude pandak? 0004 Ez dute besterik jaten, hain dituzte gogoko!.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0064 Bestalde, bazuen Etxeko Jaunak oso gogoko zuen hitz bat. Hitz labur bat zen: Milesker.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0097 Azken finean historiak neuretzat asmatzen baditut eta odol arrastoak gizonaren hatzaparrez eginak izateak gogoko badut ez dut ikusten zergatik.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. haranburu a. 0028 Gainera, ez dut gogoko hondartzara zihoan egun hartako bere imajina gogoratzerik.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0133 Dazikoa, Parthikoa, Germanikoa: Trajanok oso gogoko zituen gerla-musikazko soinu eder haiek, partar erregimenduetako zinbalo eta danborrek sortzen dituztenen antzekoak; hari, nonbait, halako oihartzunen batzu, halako durundioren batzu, berpizten bide zizkioten; ni neu, ordea, narritatu edo zorabiatu besterik ez ninduten egiten.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0192 Ezagutzen nuen haren sorterria, Claudiopolis: lortu nuen bere familiaren etxeaz, gure itsasontzientzako mastak ematen dituzten pinadien ondoan eraikitako etxe hartaz, mintza zekidan; Attysen tenpluaz ere bai, muino baten gainean kokaturiko eta bertako musika ozenak oso gogoko omen zituen hartaz; baita bere herriko zaldi eder eta jainko arraroez ere.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0124 Ixtorio eta elezahar asko entzuna nuen bide-gurutzetako eskale eta koblakarien mintzotik gaztelu-komentu honetan gertatzen ei diren jazoera izugarriei buruz, eta jakin ere banekien nik maite dudan zaldun zaldun-ez-denak oso gogoko dituela horrelako ipuinak, batez ere herensugeak eta gisa beretsuko lelokeriak aipatzen direnetakoak.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0084 Afalondorengo lehen ordutan artoa kuskiltzea ohi zuen amonak gogoko; geroago, errosarioa errezatu marmar; baina ordu txikiak aurrera egin ahala, errosarioak amona ere aspertzen, eta hitzegin beharra izaten zuen.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0099 Frantziskok, Marxkoxek bezala, ez zuen batere gogoko tabernan halako kontutan aritzea.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0055 Zein gogoko nuen, zure atzean, osabaren motorrean elkarrekin ibiltzea, ziztu bizian, bide bazterretako zuhaitzekin batera iragan bizitzako oroitzapen mingotsak ere atzera uzten bagenitu bezala!.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0017 Kontraerasoa hain gogoko izan nuen, non berehala itzuli bainintzen.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. setien 0126 Pertsonalki Rahner-engan bereziki oso gogoko zaidan zerbait izkuta ez dezaket: tradizioaren gizona izatea eta historiaren gaurkotasuneko gizona izatea.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak palt 0269 Bera baino lehenagoko bertsogileen (vulgares versificatores deitzen dituenen) bertsoak paratzeko tankera ez zuen gogoko eta bere garaiko erdal hizkuntzen frantses, italiano eta gaztelaniaren eta areago, bere garaiko baino aurreragoko erdi aroko latin hizkuntzaren metrikaren legeak eta arauak ezarri nahi izan zizkion euskal bertsogintzari ere.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0018 Eta oraintxe dator onena!: Zaldunok euren egitekoari ekin baino lehen begiek zoli izaten omen zituzten, gogoko zitzaien neskatilaren bila.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. mitxelena 0125 Gramatikaren bi zati izan dira, oker ez banago, biziki gogoko izan ditugunak, besteen kaltetan zenbait aldiz: morfologia (eta morfologiaren barrutian, aditz-morfologia izan da beti nagusi) eta, hortik urruti xamar, hitzeraketa.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. mitxelena 0126 Arrotzenak ere baditugu, agertu berriak: Jacques Allieres-en Methode pratique de Basque, lorategi eder batez hornitua, hain gogoko ez duenak jo beza Wilbur-en Prolegomena to a grammar of Basque-ra.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmmuj 0151 Cafe-ko Marx ez dut gogoko.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. agirre 0034 Aita, Olaf Rudbek, botanikoa zen, eta honen esanak oso gogoko zituen Linneo berak.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kondairan zehar 0234 Gertakizun honek italiarren gogo guztiak itzaldu zituen, ararteraino ere ez bait zuten suhar gehiegirik erakutsi batere gogoko ez zitzaien gudu hartan parte hartzeko.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0241 Benetan gogoko zuen bakardadeko bizitza.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0241 Hori zuen gogokoena.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a.m. toledo 0277 Esentzien esparruan eta ez existentziarenean higitzen den eleberrigintza hau urrun gelditzen zaio baserritarrari, arrantzaleari, herri xeheari; eta orohar talde soziologiko hau ez da irakurle bihurtzen: hor ez dago ez beraien historiarik, ez beraiek gogoko duten historiarik; eta histori-itxura horien taxutze-modua ere ez zaio beraien historiak dastatzeko moduari egokitzen.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ormaetxea, nikolas orixe: quito-n arrebarekin, 21-35 0029 Bigarren multzo goitituago horrentzat egin behar dena berriz, euskara garbia da, eta, garbia izateaz gainera, Orixek gogokoen zuen estiloan, dotorea eta ederra, baina ez inolaz ere garbi amorratua, Arana baino Aranagoak, hots, A. Arriandiagak edo Zinkunegi Balmes-en euskal itzultzaileak bezalakoa, hauek erritik aldeginak baitziren.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bitez 0118 Ohiturismoaren zama nabaria da Guiard-en obran, eta González de Durana-k haren arraza lehenereduak ortodoxia abertzaleari mugatzen ahalegin guztiak egiten baditu ere, pintoreak Sabino Aranarekin izan zituen harremanak azaltzen dituzten bere liburuaren orrialdeek berek laguntzen digute ulertzen zergatik zuen horren gogoko bere herriko tipo etnikoa eta betiko ohiturak irudiztatzea.

51. 1969-1990 gipuzkera liturgia agustindarren liturgia 0048 Jainkoaren gogoko izan bait da betearen betea Arengan egotea, eta Aren bidez, gauza guztiak Berekin adiskidetzea; Aren gurutzeko odolaz pakeak egiñik, zeru-lurretan diren guztiekin.

52. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0096 - Ezagutzen dut bai, gogo-gogoko ez ba`zait ere.

53. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak benito s. 0287 II. Juan Paulo Aita Santuak ere gogoko du gai au, sarritan mintzatu bait da ontaz.

54. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak lab 0035 Oso gogoko zuala Vuillaumen bioliña ba-dakigu.

55. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. elustondo 0043 VIII. BENETAkO JOKAERA Itz berri bat badegu gaur, gaztediari oso gogoko, zaiona.

56. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. lekuona 0237 Idazlari yayoa izan arren, ez zaizkio gogoko maixukeri ta otsaundiko izlariaren aixekeriak.

57. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1985 0001 Antonio Breschik nazionalitate marjinatu edo oprimituen folk musika du gogokoena; gaurregun Irlanda, Euskal Herria, Galizia, Catalunya, Andaluzia....

58. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak t. erkizia 0001 Ez dute gogoko proiektu hori aipatzea.

59. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zer 1977 0001 Eritxi ezbardiñak izatea, berez, onartzekoa da, naizta batzuk gogoko izan ez eta geuretzat ezin artu, baiña txarrena, erriarentzat kaltegarriena, jokabide orreik alkarren aurka, alkarragaz burrukan, astea izango litzake, iñoz eta baten baiño sarriago jazo dan lez.

60. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ikastolagazt 1978 0001 Mendien ospela dau gogoko, gerizpea eguzkia baiño maiteago.

61. 1969-1990 sailkatu gabeak literatur prosa lore kontu 0116 Gaur... domekea. Honek e, gogoko jakon neskaren bat... beste norbaitegaz ikusi dau.

62. 1991> bizkaiera ikasliburuak bi ta bi/3 0085 Irakurri arretaz ume bakoitzak dinoana eta aurkitu gogokoen dauan jostailua.

63. 1991> bizkaiera ikasliburuak gure aita/2 0104 Neuk gogokoen dodan irudia inguratzen dot.

64. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00050 GAZTEA: Ba nik gogoko dut.

65. 1991> euskara batua antzerkia a. goenaga 0033 IXABEL.- Zuk bazenekien nik Joxean gogoko nuela, ezta?

66. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0033
Goazen hegaz
bizkor, presaz
hain dudanak nik gogoko
zugan dit aurpegia ikusiko.

67. 1991> euskara batua ikasliburuak lan-prestakuntza 00306 -Gogokoen ditugun enpresen zerrendak eta horiei buruzko informazioa eskaintzen dute.

68. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0079 Biak ere Ilustrazioak hain gogoko zituen zientzia, teknika eta aurrerapena Euskal Herrira ekarri nahian.

69. 1991> euskara batua ikasliburuak musika/5 0044 -Gogoko al duzue musika?

70. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0095
- Hipodromoan zaldi lasterketak egiten dira.
- Esan zer egiten den belodromo batean eta rokodromo batean.
- Zer zenuke nahiago, eskalatzailea ala kameraria izan?
- Zein kirol duzu gogokoen?

71. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0121
gozoki
gozogile
pastel
opil
erakusleiho
txokolate
ezti
eztitasun
gozozale
mizkin
aukeratu
eztabaidatu
nahiago izan
gogoko izan
arbuiatu
erosi
saldu
zor izan
ordaindu
agindu
zerbitzatu
apaindu
agurtu

72. 1991> euskara batua ikasliburuak j. ossa 0041 Handitzen naizenean, arabiera irakasten lan egitea, ikastea gogoko duen norbaitekin ezkontzea eta ume bakarra izatea gustatuko litzaidake.

73. 1991> euskara batua ikasliburuak j. ossa 0041 Gutxien gustatzen zaiona gramatika da eta gehien gustatzen zaiona irakurketa, oso gogoko baititu istorio politak.

74. 1991> euskara batua ikasliburuak j. ossa 0063 Sabah-ek gogoko du ikastea eta eskolan irakasten dioten guztia interesatzen zaiola dio berak.

75. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. epaltza 00022 Garazi eta biok gogoko dugu palan aritzea.

76. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. epaltza 00034 Gizona irri-ajataka hasi zen, eta gogoko izan nuen gizonaren irria. Kutsagarria zen.

77. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. lartategi 00020 Lo egin baino lehen aitak ipuin bat irakurtzea gogoko dut...

78. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00022 Nire aitaren gomendioa duk, porrot egindako negozioetan aditua baituk. Ni ez nauk hik beharreko sozioa, bila ezak hiri bezala haluzinatzea gogoko zaion norbait.

79. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. bengoetxea 0030 Ez nion lagunekin ateratzeari utzi nahi baina aita bakarrik sentitzea ere ez nuen oso gogoko.

80. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura amerikaren aurkikuntza 0004 Ume bat baino ez zela, Kristobal Kolon'ek oihaldegitik ihes egitea izango zuen gogoko, zalantzarik ez, itsas portura abiatzeko; eta merkantziaz betetako untziak herrialde urrun bezain exotikoetatik heltzen zirenean kaietako jende zeregintsuari begira emango zuen denbora.

81. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0028 Oso gogoko zuen elizatari elizatari=atrio, psrtico de la iglesia zahar eta baketsuan eserita egotea.

82. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00051 Nik betidanik izan ditut gogoko digestive tankerako likoreak eta Xtabentuma horien artekoa da.

83. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 00012 Eta hirugarrena, delikatuena dudarik gabe, eta horrexegatik hain zuzen ere kitzikagarriena, birgaitze-lana-edo deituko nukeena (birgaitze hitza gogoko ez baduzu, nik neuk ere ez dudan bezala, demagun-derragun restaurazio-lana, euskara klaroan, eta bakea): hots, 2. Aroko izkribuetan batez ere, erruz erabiliko dut baliabide hau, dela hainbat hutsarte narratibo betetzearren, dela zintzilik geraturiko edo denboraren poderioz higaturiko zenbait pasarte burutzearren; baina, beti ere, letra-molde diferentearengatik igartzeko moduan.

84. 1991> euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 00364 Jean Markalek Les Celtes liburuan aipatzen duenez, zeltek gaizki amaituriko menturak zituzten gogoko, happy endik ez.

85. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 00268 Gabrielek urduri barre egiten zuen eta lepoko floka haztatzen zuen lasaitu-beharrez, eta izeba Kate ere ia bi doble eginda zegoen barrez, hain gogoko izan baitzuen txantxa.

86. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00060 Kafea genuen gogokoena zure aitak eta biok zulo hartan, edozer emango genuen Parisko erara prestatutako kafe on baten truke.

87. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00092 Bere irribarrea, aldiz, ez du gogoko; ispiluan ikusi, eta ergela sentitzen da.

88. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00349 Gogoko zuen suteak ikustea.

89. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0161 Bion arteko jarduna gero eta astun eta lodiagoa zen: nik zailtasunak nituen Begoña minduko ez zuten hitzak bilatzeko orduan, eta Begoñak jardun hura ez zuen batere gogoko.

90. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0206 Elizabethek gogoko zuen hura ibiltzen ikustea: gorputz oso argal, eder eta nerbiotsua zuen, beti erne, pentsatzen zuen Elizabethek.

91. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0206 Argi dago ez duela gogoko denda horretan lan egitea, esan zion behin Elizabethek izebari.

92. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0206 Lan egitea ez du gogoko, esan zion izebak mesprezuz.

93. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0206 Zu bakarrik zaitu gogoko.

94. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0043 eta afalostean Love story jotzen zuen, ondo asko baitzekien oso gogoko dudala.

95. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0368 Garbiñe lehengusinak erabiltzen zuen ez adiorik hura ere gogoko zuen amaieratzat, baina ez zitzaion Aberria ala hil bezalako esaldi gogorrari egokitzen.

96. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0134 Sesioa jartzera joana zuan Geigerrenera, ze Owen Taylor Carmenekin maiteminduta zegoen eta, ez zizkian gogoko Geigerrek neskarekin zebilzkian joko klase haiek.

97. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0038 Nik hain nuen gogoko David Copperfield deitzea...!

98. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0022 Julius gizaseme ipurterrea zen eta denbora luzez ezer egin gabe ibiltzea ez zuen gogoko.

99. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0019 Nik, neure aldetik, ez nuen haren erlijio jite hori gogoko.

100. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0167 Dan-dan-dan-dan, dan-dan-dan-dan, patuaren hotsak ei direnei dinamitaren danbada alderatzea izaten du atsegin, lurmutur biek, Matxitxakok eta Ogoñok, zedarritzen duten badiari munduan diren besteren neurriak erkatzea gogoko duen eran.

101. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: adimenaren sorrera haurrarengan, 7-25 00014 Behaviorismoa nagusi zenean kognizioaz arduratzea ez zen begi onez ikusten zen gauza. Eta kognizioaren arloan bertan aukeratutako ikergaiek ere, bestalde, zerikusi gutxi zuten eguneroko bizitzan gertatzen denarekin eta gutxiago oraindik Ameriketako adimen-testetan egiten ziren galderekin. Hona hemen ikergaien adibitze batzuk: kontserbazio-legeak, zoriaren eta probabilitatearen printzipioak, proiekzio-geometriako kontzeptuak. Piagetek 1950eko hamarkadaren hasieran sortu zuena teoria orokorra zen. Beraz, orduko psikologia ofizialak gogoko zituen gaietara ere zabal zitekeen teoriaren azalpen-indarra; ikaskuntza, oroimena edo pertzepzioa bezalakoetara, adibidez. Horixe da Piageten bizitzako azken bi hamarkadetan agertu ziren liburu askoren helburua.

102. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. lizarralde 00062 Gurasoek testamentua egiten zutenean berdin banatzen zieten seme-alaba guztiei. Gertatu izan zen arren maiorazgoa ez zen beste seme bat gogokoen izatea gurasoek. Honelako kasuetan maiorazgo izan behar zuenari dote berezia ematen zioten eta gogokoen zuten seme edo alaba horri baserria uzten zioten.

103. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. amas 00122 Niri dagokidanez, ordea, irudikapen animista horiek, sortu ahala, ditxosozko estimuluen katean, hain justu, katebegi baliotsu izateko aukera zutela onartzea, oso gogokoa zait, zeren eta horrelako errepresentazioak bultzagarriak izan baitzitezkeen...

104. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. irigoien 00016 Fridak eskolan egingo duen adiskide taldearen izena Los Cachuchas da. Burutik behera janzten zuten txanoaren izena da cachucha. Historia, literatura edota filosofiako liburuak pasatzen zizkioten elkarri, hiru edo lau hizkuntzatan irakurtzeko gauza ziren eta edozertaz eztabaidatzea zuten gogoko. Jakinahia ez zenean, lotsa handirik gabe ondo pasatzeko asmoak batzen zituen. Adiskidetasun horri bizi diren bitartean eutsiko diote.

105. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. maia 00081 Bestela esanik, instituzioek mekanismoak eta portamoldeak eskaintzen dituzte giza jokaerak berorietan barna ildoratu eta aurrera eragiteko, gizarteak gogoko dituen ildoetan barna. Eta amarrua honela burutzen da: norbanakoari ildo horiek erakutsiz, litezkeen bakarrak balira bezala.

106. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. ramirez de la piscina 00339 Honela argudiatzen zuen bere jarrera: jendeak zer dioen entzutea dut gogoko, baldin eta zertaz ari diren badakite, jakina.

107. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.l. odriozola 00440 Horregatik, bere inpresionistarik gogokoena Manet izan zen; eta harrigarria izan arren, Cézanne ere gogoko zuen.

108. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.l. odriozola 00440 Badirudi Manet-ekin izandako harremanak aire zabaleko lanetan eta paisajismoan barneratzeko tentazioa eragin ziola, baina bide horretatik urrundu egin zen, bere izaerak beste gauza batera bultzatzen zuelako: tamaina naturaleko irudiz osatutako koadroak, marrazkiaren indarra eta inguruneko efektu atmosferikoak irudikatzea zituen gogoko.

109. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.l. odriozola 00441 Hogeiko hamarkadaren erditik aurrera, Zuloagaren pintura intimoagoa bihurtu zen: gogoko zuena eta hurbilago zegoena margotzen zuen (familia, lagunak eta bere leku kuttunetako paisaje erromantikoak).

110. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kortazar 00089 Felipe Juaristik idatzi duenez, gizona (izakia esan nahi dut) bere buruaren aurrean; izakia Jaunaren aurrean; eta izakia Naturaren aurrean, hiru tirabirok sortzen dute Ezkiagari hain gogoko zaion poesiaren inguruko hausnarketa.

111. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.m. arzalluz 00101 Kadareren eleberrietan pixka bat geratu dena berehala konturatuko zen zeinen gogoko duen ipuinak, elezaharrak eta historiako pasarteak bidera ekartzea, edota, irakurleari nondik nora ibili erakusteko edo, han eta hemen bide seinaleak uztea: mendi izenak, ostatu izenak, pertsona izenak, vendetta, bessa (emandako hitza betetzea), eta abar, eta abar.

112. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.j. deogracias 00086 Sozialistek berrikuntzak nahi zituzten baina erlijio adarra guztiz desagertaraztea ere ez zuten gogoko.

113. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j/j. aizpurua 00038 Esan dugunez, Natur Zientziak oso gogoko zituen Joxemigelek.

114. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. iriarte 00100 Badakit Negusen Guardia Inperialaren militar profesionala dela, eta nik ez ditut gogoko militarrak.

115. 1991> euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0198 Hizkuntz irakaskuntzari buruz informazioa jaso nahi dutenek Wenden eta Rubin-en liburua gogoko izango dute (4. oharra, 6. kapitulua).

116. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1996 0045 Arte munduan gorputz biluziak agertaraztea oso normala da, hala emakumezkoak nola gizonezkoak, eta horien bitartez pentsa daiteke gorputz lodiak, benetan gizen daudenenak alegia, artistek ez dituztela sekulan ere gogoko izan.

117. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0218 Aita Beraza, Mella, Balmes, Kempis eta gisakoen liburuak omen zituen gogoko.

118. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak peillen 0010 7.ik Zuberoan lekukotasun zaharrak dauden ezkero, diakronianlan zerbait egitea gogoko nuen,...

119. 1991> euskara batua saiakera-liburuak jugoslavia 0045 ONU-ko ordezkariek proposatutako irtenbidea ez dirudi oso gogokoa duten serbiarrek egindako lurralde-konkistak onartzea izango litzatekeelako.

120. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. barrena 0042 Hauek dira gogokoen dituzten izkutalekuak: hormen atzean, txorrotak, komunetan eta kanpoan ere bai, mangeren puntetan.

121. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. barrena 0060 Igarkizuna: Zein da enarak gogokoen duen janaria?.

122. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. barrena 0148 Gogokoen duzun jatetxera ogitarteko edo hamburgesa bat jatera zoazenean, janariarekin batera doanaz konturatu al zara?

123. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0004 Nik, ordea, hartaz barnean dudan irudia neure erara eho eta gogoko zaidan haren alde atsegin eta irribarretsua ezagutzera eraman nahi nuke irakurlea.

124. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak t. mujika 0013 Oietaz aparte, bazuen Zizurkillen bertan berari oso gogoko zitzaion gizon on bezin bertsolari iaio bat, izenez Juan Joxe, Ugarte baserrikoa.

125. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ja. agirre 0042 Bi jatorriak ditut gogoko.

126. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1997 0052 Ikasleek egin zioten lehenbiziko galdera txikitan irakurtzen ote zuen eta gogoko zuen izan zen.

127. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... leihotik 1999 00001 Bestalde, erran behar da ere, adin batetako jendeentzat, iragan denbora oroitarazten dizkieten lekukoak (eraikuntza zaharrak, hizkuntza) ez dituztela hainbat gogoko, hain xuxen, haiengatik batzutan pairatu baitzuten.

127 emaitza

Datu-estatistikoak: