XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera ikasliburuak euskeraz irakurteko 0044 Alperrkeria gorrotau.

2. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak k. basabe 0025 Barriz beste batec icusten dau bere pecatuacaz josi eguiñ dauela curutze baten bere aita baño aitago dan Jesucristo gure Jauna, biguntasun eta erruquitasun uts-utsa; ta gorrotatuten dau pecatua, bere aita ain maitegarrija curutzian il dauelaco; auxe da contriziñua edo maitetasunezco damua.

3. 1900-1939 gipuzkera liturgia a. menan 0256 (...) jarri naiz zeruco bidean; andic aldendu nintzan pecatuben bitartez: gorrotatzen ditut biyotz guziz nere pecatubac eta itz ematen dizut eztedala berriz pecaturic eguingo.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa lore-illa 0031 Kontzienzia aztertu, ta ogen larririk arkitzen badegu, bereala aitortu beardan gertueraz; arkitzen ezpadegu berriz, lenagokoak biotz guziz gorrotatu.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.a. ugarte 0019 1.go Irugarren Ordenako Anai Arrebak; soñeko garezti ta lujo aundieguiak gorrotatuaz, bakoitzaren mallari dagokion dezenzi ta modestiaz jantzirik ibilliko dirade.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. urroz 0004 Barkapenak irabazteko Jainkoaren grazian egon bear da; eta barkapen osoa iristeko Jainkoaren grazian egon ez ezik, pekatu beniala ere gorrotatzea bearrekoa da, pekatu guz-guziak gorrotatzen ez dunari zor guziak kendu ezin lezkiokelako.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0210 Eguia da, iñorc berezco indar eta eguiñalaz eciñ muda lezaqueala biotza, len maite zuena beñgoan gorrotatzeco punturaño; baña bere aldetic dagoen gucia eguiten duenari, fedeco gauza da, lagunduco diola Jaungoicoác bere graciarequin, mundu onetan becatariari eman lizayoquean onic andiena, au da, damu eguiazcoa emanaz.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0211 Andia, ez bicitasunean edo sentitzen dan naigabe-penan, len esan degun becela, ezpada becatua ascoan iduquitzean eta gorrotatzean, au da, gaitz gucien andien eta gucíen azcarritzaz becatua iduqui eta gorrotatzean.

9. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j. iturria 0082 Zorigaiztoko giza txarrak! Gure Jaunak ainbeste gorrotatzen zituenean zerbaitegatik zan bada.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1935 0001 Eskuma aldekuak gorrotau eta ori baño txarrago, errurik eztaukan uskurtza be gorrotau egingo dabe, uste dabelako berau be errudun dala.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Aundinaikeri ta arrokeria beti gorrotatu dute euskaldunak.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. mujika 00218 Ze zorionekoa, bai, gustiok munduaren erakutsi galgarriak alde batera itxita, eta mundutarrak ain maite dituezan sorkari galgarriak gorrotauaz, Kristiñau ta katolikoei dagokien lez, siñismenak eta Ebanjelioak agintzen dauan lez bizi dirala ikusi al banegi.

13. 1940-1968 euskara batua literatur prosa arti alegia 0122 nik ere, gure lagun hurkoa deitu behar diegunei buruz, jente exa-barrenduak gorrotacen ditut, ba diren baina ez direnak, gure haurren hegalen exaiak, eta legamiacat eman nahi nieke nire gorrotoaren pizka bat, espirituan guztiz gose izan ondoren, hegaldaketa luzean zeru hobeen bila nobleki hegaz egiten duten gizon guztiei.

14. 1940-1968 gipuzkera liturgia or mb 0293 Ez gorrota biotzez anaia; esatekoa esaiozu agerian, zure bidez makurtu ez dedin.

15. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa arti mundu 0228 - Zure semea hil nahi duzu?
- Bai, Hernando. Bestela, nola hasiko genuke gure bizitza berria? Haur horrek beti separatuko ginduzke. Hura ikusiko duzun bakoitzean nire bizitza pasatuaren akordua eginen zaitzu gogoan, eta azkenean gorroto eginen zenidake. Gure artean ez da hamiltegirik egon behar. Gure unioa bortitza izanen da. Eta gaurko gure bidegabe hau gure arteko lokarri fugerte bat izanen da.

16. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or aitork 0033 Ain eta, mintza-legearen aurka ominem asierako hatsa gabe eman ezkero, atsekaitzago litzaieke gizoneri, Zure legeen buruzki gizona gizon dalako gorrotaturik baiño.

17. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa b. iraola 0226 Ez al-da au arrokeria gorrotatu ta apaltasuna maitatzea?

18. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa b. iraola 0292 Obeto esateko, gorrotatu egiten.

19. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0027 Kistarrak oro izurria baño gaitzestenago ta txerrenkume bailiran gorrotatzen ditu.

20. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak amez adisk 0020 Kezkatik iges ba'dagigu, onbidetik ere iges egin bear dugu, ta onek beraren aitziko gauzak gorrotatu ta narda egin bear ditu nekeren batekin; ontasunak gaiztakeria, garbitasunak lasaikeria ta kemenak koldarrkeria bezela.

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. iraeta 0040 2. Gorrota ezazu, zure lengo bizitza: Gogorapen txoro eta alperrikako burutazioak, zoazte nigandik betiko; irudipen txepel eta oroitzapen iguingarriak, zoazte zuek ere; adiskidetasun gezurtiak; alperrikako alegiñak; eskerrik gabeko erregaliak; bearrik gabeko atsegin-eman-bear gogaitgarriak, zoazte betiko.

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. iraeta 0072 Orduan agindu nuen bezela, uko egiten diot deabruari, munduari eta aragiari; uzten eta gorrotatzen ditut, oraingoz eta betikoz, oien asmo txar, aundi-uste eta atsegin gaizto guztiak.

23. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak mde 0146 Erran gabe doa Irlandarak ezer ez zuela irabazi erlisioneko joku hortan, ezen orain Engelandarrak hasi ziran Irlandarren egiaz gorrotatzen, bertze sinheste bateko zirelakotz bethi gerthatu ohi den bezala eta halaber Irlandarren berezgarriak oro higuindu zituzten: jaunzkera, ohidurak eta ororen gainetik hizkara.

24. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. argiñarena 00001 Ezertxo benetan gorrotatzen bazuan klasifikazioaren batean arentzat leku egitea zan.

25. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. olarra 0073 GEORGES - Horrelako grinaz maitatzeko biziki gorrotatu behar da.

26. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. olarra 0073 1. ZAINTZAILEA - Gorrotatu? Nor?

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kimika 1990 0071 Hauek zerga biltzaileak ziren, eta jende xumeak biziki gorrotatzen zituen.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0074 Bai benetan gizonak gorrotatzen hasia nintzen.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0009 Sobera zekien bere ahizpak sentiberatasun nabarmenegiak gorrotatzen zituela, eta izurriteari bezala egiten ziela ihes halako agerpideei. Neska koskor zirenean....

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/3 0036 - Zergatik egon behar duzu besteak zer egiten duten begira? Nazkagarria, gorrotatzen zaitut!.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0277 Jakina zela, esan zuen yahooek beste edozein animali espeziek baino gehiago gorrotatzen zutela elkar; eta honetarako aipatu ohi zen arrazoia beren irudiarekiko higuina izaten zela, guztiek gainerakoengan ikus zezaketena baina ez nork beregan.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0083 Geroago izanen huen, egunetik egunera heure aitaren gorputz gartsuaren usteltze prozesoa mentalki segitzen huenean, kalean bizirik ikusten hituen gorputz ezezagunak gorrotatzea.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0132 Neskak iraz gorri begiratu zion: - Zu gorrotatzen zaitudan beste.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0087 - Baina, zergatik hil behar zuen? Zuri errua botatzeagatik soilik? Hori horrela gertatu izan balitz, mendeku pertsonal baten aurrean gintezke, eta zuk esan beharko nork gorrotatzen zaituen horrenbeste, edo nor irten litekeen irabazle zure espetxeratze eta, agian, heriotze batez.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. zarate 0035 Iraultzeko garaia eta eraikitzeko aukera. Negar eguna eta parre eguna. Erosta aldia eta dantza aldia. Laztan giroa eta laztanak uztekoa. Bila ibiltzeko mugona eta galtzeko zoritxarra. Zaintzeko denpora eta jaurtikitzeko denpora; urratzeko eta josteko, isilik egoteko eta mintzatzeko, maite izateko eta gorrotatzeko. Gudarako aldia eta pakerako aldia...

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0106 Gentleman bat omen zen hura ere, eta horrexegatik gorrotatzen zuen mutikoak, agian bera ere ondo konturatzen ez zen arraza-zentzu berezi batek bultzatuta gorrotatu ere, eta horrexegatik gero eta nagusiago ageri zen mutikoaren barrenean sena hori.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0227 Itxaron ezazu hogeigarrena bukatu arte, hemeretzigarrena gorrotatzen hasi aurretik.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0069 - Banekien gorrotatzen ninduzula - hasi zitzaion Kaxildari hizketan -, baina hori ni haurdun nengoen egunetan egiaztatu ahal izan nuen batez ere.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0255 Biziro eta birbiziro gorrotatu nuen neure gorputzeko zati batetan bizi-bizirik nabaritzen nuen izeba Teresa.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0011 Zori txarrak edo, hobeki esanda, halabeharrak, edo nahi baduzue, patuak, halaxe nahi izan zuelako, noizpait utzi egin behar izan nuen nere sorterria, batzutan maitaturiko eta beste hainbatetan gorrotatutako ene jaioterria, eta asturuak hala aginduta honaxe iritsi nintzen aspaldi.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0126 Alkaboetak, emakumearen konfidantza bere egokieren arabera irabazi ondoren, senarra gorrotatu edo mezprezatu dezan saiatuko du, horretarako berarekin elkarrizketa esanguratsuak edukiko dituelarik, haurrak izateko botikez hitzegingo diolarik, auzokoei eta beste emakumeei buruz esames guztiak kontatuko dizkiolarik, aldi berean edertasuna, argitasuna, zuhurtzia, borondatea eta dotorezia ospatuko dituelarik.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0100 Nola artista bat izan zen, euskaldun poeta bat, sekula izan den poeta hoberena, denek txalotzen eta goratzen eta saritzen eta kopiatzen eta plajiatzen eta kantatzen bait zuten; baina, oi mirari, mirariaren, misterio saindu baten bidez, denek gorrotatzen zuten eta inork ezer publikatzen ez zion eta aldizkari guztiek ateak hersten zizkioten eta inork ez zuen konprenitzen, artista baten gainean idatzi duen artistak baino.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak t. ureta 0043 Eta Joanes Etxeberri Frantzi aldeko euskalduna zenez geroz, eta Frantzi aldetik zetozten aize berriak gorrotagarriak zirelarik, H gaixo hori ere gorrotatu zuen.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. gereño 0007 Erantzun gisa, ikaskideek Napoleon gorrotatzen zuten.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0417 Piloa da planketaren barnean askatasuna exijitzen duena (planketa kontzertatuaz mintzatu gara) eta asko eta asko (% 84) monopolioa (Argitaletxe bakarra) indar guztiez gorrotatzen dutenak.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e.l. adan 0028 Lacan eta modako psikologiak aipatuz, ezetz esateko sentimenduan aurkitzen dute portaeren giltzarria; ondorioz, funtzionatzen zuen guztia gorrotatzen zuten (eskola, enpresa, gizartea), eta kontragizarte alternatiboa sortzeko ahaleginak heldutasun- eta errealismo-falta gisa konprenitzen dituzte gaur egun.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balea eta euskaldunak 0110 Arrantzaleek animalia paketsu hau gorrotatzen dute, sareak urratu eta hondatzen dituelako.

48. 1969-1990 gipuzkera antzerkia uxola 0317 - Nik erraztunak gorrotatu eta xixariak maite ditut geien-geien, gizen-gizen daudenean.

49. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak kristau-ikasbidea/4 0058 Ez da gauza zuzena, guk iñor iltzea edo gorrotatzea, gure biziaren Jaun eta Jabea Jaungoikoa da-ta.

50. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0039 Emendik aurrera ez dira integristen etsairik gorrotatuenak Alexander Pidal'en los mestizos izango, Navarro Villoslada'ren tradizionalistak baizik, eta auei ekingo diete amorruz izparringietan ozkaka.

51. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa f. krutwig 0141 Hortakotz bertze klan batzuek gorrotatzen dituzte...... batez ere MacDonnaldarrek....

52. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak amatiño 0001 Abereak maite ditu, zezenketak gorrotatzen, erabat baikorra da eta ez omen daki depresioa zer den.

53. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak arrpress 1989 0001 - Leopoldo Panero: Egia esan gure artean ez dugu harreman onik, isilean elkar gorrotatzen dugu, ez dugu famili arteko bizitza egiten.

54. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0001 Pertsonaia atipiko eta arlotea da, liburuekin ohi ez bezalako harreman biziatua mantentzen duena: txikitatik liburuak miresten ditu bere geometria eta beste ezaugarri batzuengatik, baina ez beren erabilera potentzialagatik, hau da, irakurriak izan daitezkeen objetu gisa; harek funtzio hau gorrotatu egiten du.

55. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1990 0001 Bere farreak haserreari aurre egiten dio, gaizto eta tontoei barre egiten erakusten digulako eta barre egingo ez bagenie gorrotatzeko tentazioan eror ginateke.

56. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00026 JOHN: Gaztea zara ezer gorrotzatzeko. Oraindik ez duzu ikasi, baina bizitza bera da iruzurra.

57. 1991> euskara batua antzerkia r. agirre 0057 Asko gorrotatu nauzu, ezta?

58. 1991> euskara batua ikasliburuak erlijio katolikoa 2 00013 Zorionekoak zuek, Gizonaren Semea dela-eta, jendeak gorrotatu, kanpora bota eta madarikatuko zaituztenean eta izen txarra emango dizuetenean. Alai zaitezte egun horretan eta egin pozez jauzi, handia izango baita zuen saria zeruan; gauza bera egin zieten profetei jende horren gurasoek."

59. 1991> euskara batua ikasliburuak a. alberdi 0112 Asko gorrotatzen naiz.

60. 1991> euskara batua ikasliburuak a. alberdi 0112 Oso gorrotatzen dut neure burua.

61. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0085 Hura eta haren familia osoa kristau dela, eta Ruben beste erlijio batekoa dela, berak gorrotatzen duenekoa gainera.

62. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0009 Baina Beñat asper-asper eginda zegoen, izan ere zerbait gorrotatzen bazuen, horixe asteburuetan ikasi behar izatea zen.

63. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0004 (Gero jakin ahal izan dudanez Tabuenca ezizenez ezaguna bezain gorrotatua den bokia 1. Funtzionaria da.)

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. bolinaga 00081 Ezer baino lehen begibistan dagoen zerbait esan behar dut: emakumeok ez gara beste gizakiak ez bezalakoak, eta horregatik, gizonei interesatzen zaizkien gai berberak interesatzen zaizkigu guri ere. Gero eta zentzu gutxiago du honelako esaerek: emakumeak ez daki deus ere ekonomiaz, politikak ez dio axola, kirolak berriz gorrotatzen ditu eta mundua urrunegi dauka.

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. aldekoa 00219 Aldi hartan fedez ere makal zebilela aitortzen digu, eta bihotzeko esperantza tamaina ere ahulduta duelarik, bere jaioterriaren oroitzapena datorkio burura, bere Bilbao beti gorrotatua eta inoiz abandonatu ezin izan zuena.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: atzekoz aurrera. hitz-bukaeren hiztegia, 7 0007 Almazena betetzeko bakoitzak ditu bere saiakera eta sailkaerak; bere iturri eta sustraiak; bere errima kuttun eta gorrotatuak.

67. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l.m. bandres 0087 Baita gorrotatzeko ere.

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. gabilondo 0110 Spanish colony-etako hizketagai faboritoenetakoa Estatu Batuak zenbat gorrotatzen dituzten izaten da.

69. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0082 Ezagun zuen atsekabez zegoela han, lana ez zitzaiola gustatzen eta lurralde hura gorrotatzen zuela.

70. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0033 Katxiak ere ez dituzu gorrotatzen.

71. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1995 0018 Baina... ura hastiatzen (gorrotatzen) dut!

71 emaitza

Datu-estatistikoak: