XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak c. jemein 0050 Ni enaz arroputza, edo, beintzat, eneuke ixan gura; baña egizalia nazanezkero, nire idazkayari Zaitegi'k eta Ormatxea'k ezarri dautsaezan uarrak atsegin-ixan yatazala erakusteko enaz edozetarikoren bildurr.

2. 1940-1968 gipuzkera antzerkia etxde 0278 ANDRE KATTALIN - Etzen beste biderik gure lotsakizunari lur emateko, baiñan, jende arroputz oiek ontzat artu etzuten ezkeroz, guk, eskubide guziz, beste bide bat aukeratu dugu.

3. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0135 (Giltz eta zerrallu soñu ondoren atea azkarki zabaltzen da espetxe gelara bi izardunak Rekete ta Palanka arroputz eta erraibeltz diosalik gabe sartzen diralarik).

4. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0017 Arroputz
Ni,
neri,
nerekin,
neretzat,
neregatik.
Ta mundu guzia
atzetik.

5. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0145 Ta Diomede zakarrak, erantzuki, onela yardetsi zion: Diomede'k: Uztailari, lotsabako, uztai arroputz, neskazale ori!

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak i. unzurrunzaga 0096 Apaiz eta praileen kontra batez ere idaztira datorkien bakoitzean askatzen ditu goxoak: tripazale, arroputz, zikin, aul, eta eztakit nik zenbat onelako pekatu bizkarreratzen dizkigun....

7. 1969-1990 bizkaiera poesia onaind 0068 Joana da
jai-eguna; ta lanarenak darraitso oni...
Eraskin ori aldiak eroaten. Nun dago, orain,
igazko errien oiartzuna? Nun ete aurretikoen
deadarra ta Erroma'ren agintea ta iskillu
ta zaratak, ur ta lur ain arroputz ibilliak?
Bake ta ixillik oro
.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0016 - Hemen isilduko dena hi izango haiz, harroputza!.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0016 Bere begiek diz-diz egin zuten: - Aurrera, zakurtaldea! Erakuts diezaiegun harroputz hauei bi eta bi zenbat diren!.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura batx asth 0016 Maurizio astoak ez zien batere kasorik egiten: ez burla egiten ziotenean eta ez harroputz jartzen zirenean ere.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0013 Eta deabrua inoiz baino harroputzago ari zen jartzen.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0112 Burua eta bihotza lehertu behar zitzaizkidala iruditu zitzaidan... Urdea! Nola ausartzen zen amerikar harroputz hura nire hitza zalantzan jartzen? Haserre bizian nengoen.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0133 Gizakiek, munduko nagusi bat ergelkiro nagi, harroputz edota anker huts ez dela ikusi eta txunditzen direnean, orduantxe jartzen dituzte agerian beren ezkutuko ahuleziarik okerrenak.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0145 Norbaitek esan balit errege, czar, enperadore, zortearen seme kuttun nintzela, erdeinu harroputzez begiratuko nioke.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0170 Bizarrurdin torturatu zuenetik hona burutzen zuen balentriarik ankerrena zen; eta dakigun bezala, zeinen harroputzak diren gizonak jakinik, zergatik harritu orain, arrakastaren haizeak puztuta untzi gainean ikusten dugunean?.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. urbieta 0102 Baina munduko gauza izkutuenak ere argiak izaten ziren Mariona batentzat, eta bi harroputzek bere zigorra jasoko dute eta Mari Errauskinek, txintxoa zelako, a zer saria bereganatu ahal izan zuen! dantzatuz eta zapatatxoa galduaz, Printzea berarekin ezkondu!

17. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak lab 0001 Baiñan ezin gera isilik geldi gure asarre-protesta arro-putzen aurka agertu gabe, an esan zituzten iritzi makur eta zipozkeriengatik.

18. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... urraspide 1981 0001 Aditza lantzeko ariketak. HARROPUTZA

19. 1991> bizkaiera bertsoak b. pujana 00137 Batzuk eurantzat esaten dabe
eurak ez daukela utsik,
kasu orretan gaur ez da falta
gaizto eta arroputzik.
Euran aldera izan ezkero
deabruagaz be pozik,
eta Jainkoa bera be txartzat
euran alde egin ezik.

20. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0006 Uriko harroputz batzuk horrelako kritikak egin eutsiezan.

21. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. ibarbia 00022 Baina... oh!... ez!!! Betiko oinetako saltsero eta harroputzarekin topo egin behar: Barrularru.

22. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. mendibil 00022 Bah! Harroputz hauek asko protestatu, baina gu agertzerakoan, inork ez du aurpegia azaltzen. Pom! Pom! Pom!

23. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. gillenea 00177 - Ez iezaiozu erabiltzen utzi -esan zion. Oso harroputza da dagoeneko!

24. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. ugarteburu 0143 Niretzat hilda bezala egongo da baina ez UBIko Gonzalo harroputz horrentzat.

25. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0035 Orduan ezezik, orain ere harroputz hutsa dela esan behar.

26. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0109 - Zertan ibili behar diat poliki eta beldurrak, dauzkadan frenoak edukita? -esan ohi zuen beti, harroputz eta tente jarririk, bi eskuez bizikletaren frenuei eraginez.

27. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0066 - Tiporik ez, baina zerriak bai, nonbait neskak harroputz gizarajoari.

28. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00152 Harroputza eta, gainera, lapurra.

29. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00152 Harroputza eta voyeur-a! Beste ezer ez genuen behar!

30. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 00097 Beste pasadizo bat kontatu gabe ez zuen etsiko, nik askotan entzundakoa bestalde, hots, sozietate batean behin hiriburutik etorritako harroputz batzuei ez zuen esplikatzen ordea zein hiriburutik iritsiak ziren nola kozinatu zien katua haiek erbia jaten ari zirela uste izan zutelarik.

31. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 0079 Eta ixtante otxanduko da, haserretu eta kimboka hasten ez bazaizu behinik behin, zuri gaina hartu nahi zizun harroputza.

32. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0302 AMONA JAIKITZERAKO, hegoaldeko eguzki harroputzak, anpurutsu, bere bidearen tarte handi bat ibilia zuen jada, eta herriko plazara jotzen zuten leihoetako zirrikituetatik jostakor labaintzen ziren izpiak, estaziotik noiz iparrak noiz hegoak ekartzen ziguten metalezko melodia ezagunaz nahasirik trenek ez zuten atsedenik hartzen(...)

33. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0269 Aspertuta nago gizon gazteekin... egoistak dira eta harroputzak eta krudelak, Howard.

34. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0183 Hori dun pantasiosa, hori, txula harroputz hori!

35. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0014 Esan digute oso harroputza zarela klasean, Milana...

35 emaitza

Datu-estatistikoak: