XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eguzk loril 0252 Epeltasuna, berez, nagikeria baño gitxitxuago da; baña ia nagikeriak beste kalte egiten dauskuz eta Jaunak iguin eta gorroto andia dautso.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0304 - Jesukristo'k ainbat gexo osatu; ta eririk naskagarrienak, legenarrdunak, bere eskuz ikutu ta garrbitzeko iguñik ez eban izan.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ol imit 0134 Bizi diranean ere, ez dira orrelakoetan samiñik, iguñik eta beldurrik gabe atsedeten.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa eguzk itzaldia 0126 Onelakoak gure siñesteari iguin eta gorroto bixia dautse ta siñeste oni gorroto dautsoelako, euskerea be il, kendu, bein-da-betiko eortzi ta lurrpean sarrtu nai dabe.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa je ber 0428 Egia balin bada, eskualdunek bazuten zertaz hasarretu, beren zuzenak Frantziako erregek ostikatu zituenaz geroz; ostikatu, Nabarreko hiri-nausia Moro higuinari idekitzerainokoan.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb sup 0003 Hots, choria aldachka batetik bertzera bezala, elhe batetik bertzera, gogoeta batetik bertze gogoeta batetara, hor, eta dudamudarik batre gabe, seguratzen da gure Jaun Erretora, Bilbil Errienta duela salatari higuina, herri guziak ja begietan duen salataria....

7. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Iguin andijak nabari leuzan gexotegijan; iguñotaz baña garaiti, gexuai matakiro jarduten leutsen.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1902 0001 Higuina

9. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1929 0001 Iraupen-senaren (instinto de conservación) eskumakilla artzen du, baño eztaki non ezarri; eskuiñ aldean jartzen asirik lokatz higuin lodi-lodia arkitzen du; ezkerrera begiratu ta lezea dauka; atze aldera bira eman ta amildegia agiri da; ta ¡gauza arrigarria! eztu ikusten begi aurrean goiko eguzkiak ikuturik, dizdizka dagoen arkaitz sendo gogorra, au da, Elizaren erakutsiak.

10. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak a. urrutia 0008 Gixonak aurrerantz egin biarr dau beti ezertxorik sutsuegi artu barik eta ezertxorik be iguiñez ezeztu barik.

11. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0021 Maitasun! Gorroto! Poz! Iguiña!...
Zaldi azkarrak aztal didate biotz-muiña.
Zer det adiskide? Zer, etsai?
Zerk nauka maite dedanaren ate-zai?
Nork bultzatzen dit gogoa,
iguin dezadan nere etsaiaren alboa?

12. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1961 00001 2.- Korapilatuz doha ichtoria; maitagarriak ala higuinak agertzen dira potretakoak, gertakariak lagun, geroago eta gehiago kilikatzen dituztela so daudena. Kilika ahala kilika.

13. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1968 00001 Kalikako tokia usaian eremu handikoa zen, eta ez baitezpada ordoki: patar, oihan eta errekak ez zituzten batere higuin.

14. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak abeletxe gazig 00010 Lenengoa auxe: Eztaizuela izan iñoiz gesoen aurrean engararik, igoñik.

15. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak abeletxe gazig 00010 Izan ba eben be, iñok ez eban behintzat igoiñik azaldu.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0277 Jakina zela, esan zuen yahooek beste edozein animali espeziek baino gehiago gorrotatzen zutela elkar; eta honetarako aipatu ohi zen arrazoia beren irudiarekiko higuina izaten zela, guztiek gainerakoengan ikus zezaketena baina ez nork beregan.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0054 Itsasoaren zabalak baretu egin dit urduritasuna, zeru urdin distiratsu eta muga gabeak gure grinen higuina nabarmentzen didalarik.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0115 Aita bezala hi ere. Oihal haizetuek ezin izkutatu duten haragi heze epel eta biguinaren lotsa ta beldurraren aurrean, bide batez higuin eta liluratua.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0011 Arrazista hutsa da eta istorioak asmatzen aritzen da beraienganako gorroto eta higuina adierazteko.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0099 Duela urte asko, Bagdad-ko palazio urreztatu eta aintzira azulejodun xuri eta urdinez apainduriko baten goen-goeneko ganbaran, Abdelamir Abdel Kamelen semea, zerrailaz ate denak hertsi, kandelak biztu, zelebroan eta zerebeloan tabula rasa egin, esibizionistei, eskuin ala ezkerrei, zien higuina mortifikatu, izanak eta ez izanak ahaztu, ongi segurtatu aurreritzi denak banan-banan bihotzetik atera eta baztertu zituela, kontzientzia garbitu, inoizko oroitzapen atsekabe denak bere barrenean xahutu guztiz purifikatu, tolerantzi ejertzizioak egin, izpiritualak eta korporalak, munduko borondate hoberenaz armatu, eta liburua irakurtzen hasi zen, ilargia zeruetan zegoela, artista batek artista baten gainean egindakoa.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. mendizabal 0036 Idazlan bat irakurri ondoren irakasleak Hmmm, gai x honetaz nahikoa esan duzu dioenean poza edo higuina adierazi nahi duen ulertu ahal izateko, nahitaezkoa izango da ez-ahozko elementuetara jotzea.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0126 Eta ez dago, intelektualki jokatu nahi bada, borroka zailagorik, higuinez eta sentimentuz kargaturiko topikoen kontrakoa baino, higuinok eta sentimentuok intelektualitate itxuraz disimulatzea konsegitu denean batez ere.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0238 Gure fobiak eta zaletasunak, dio, gure grinak eta atxikimenduak, higuinak eta eraspenak, gehien-gehienak aldrazko edo kolektibuak dira, ta gizarteari zor dizkiogu.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak larrun 1988 0006 Instituzio eta egituren kritika burutzeko daukaten higuinagatik okerrak misterio gisa ageri dira.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ormaetxea, nikolas orixe: quito-n arrebarekin, 21-35 0031 Izan ere, Arana baino Aranago ziren haien garbizaletasun amorratua bezain higuin eta hastio baitzuen Orixek bera bezain euskara landuzale ez zirenen erraztasunerako joera.

26. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak r. idiart 0111 Paper-mende hunen gatik sofritzen duen jende xeheaz urrikaldurik, Piarrez-ek adminiztrazioneko jauntto higuinak trufatzen zituen, berak alde hortarik aski buru hauste ukana bait zuen.

27. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. sastre 0002 Korsika korsikarrentzat bezalako formulen higuina.

28. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1983 0001 Arratsaldeko bisitan Isabela Theresarekin konparatzean higuina eta gorrotoa sentitzen du aita besoetakoak, eta azkenean borroka baten ondoren Aukera aisa dinat:... joan haiteke berehala erranen dio Isabelari ezteiak pikutara bidaliz.

29. 1969-1990 zuberera poesia j-l. davant 0101 Hemen bide txar okerrak
Eta ugari legarrak,
Hemen zelairik ez dugu
Non ez diren oso txuku
Lana merke ta gutitzen
Bizia beti kariotzen
Bankak horrekin gizentzen
Eta gobernu'azkartzen,
Hemen lantegi zikinak
Hedoi eta ke higinak...

30. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0133 (...), Tarkin'en 3 TARKIN, Erroma'ko lenengo erregeetatik zazpigarrena ta atzenengoa yatsu emen. Onen seme Sesta'k, lizunkeri-lera eutsi-ezinak bultzauta, Lukertze emakume on-maratz eta sendi urtenekoa ta eskondua, indarrez eta gabaz, laidotu ei eban. Yozokune baltz-iguingarri onek asarre bizitan yarri ebazan Erromarrak, eta iguinaren iguinez erregea ta erregeak bein betiko ortik zear bidali ebezan eta errege-agintza-ordez Erkal-agintzea sortu-azo. oinkada lizunekaz badoa bere asmoetarantza mamien bat, itzalen bat ba'ledi legetxe.

31. 1991> bizkaiera literatur prosa m.a. mintegi 00031 A ze higuina! Eta, antza zanez, bertan bizi zan mutikoa.

32. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0106 Eta, gure barnetasuna iguiñez ausi ondoren, gure bizitza ta mirariak, orri igerrak lez, aizetara jaurtitzen ditue, askotan, euren erara ta gogotara gauzak esan eta idatziz.

33. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00038 GAZTEA: Lucianok higuina zien neska tratuei.

34. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0057
Orain erruki eske, Kalophain?
Ez dut errukirik ezagutzen,
ez barkamenik ematen,
higuina aurpegi horri,
hondamena bioi.
Galdua zara!
Argitik ilunpetara
eroriko zara
egia gogorraren kontrara!

35. 1991> euskara batua ikasliburuak eguzki erregearekin 0030 Bere bizitzaren bukaeran, Luis XIV.ak, berak burututako politika zela eta, herriak higuina ziola antzeman zuen.

36. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0090 - Txakurraren kakak higuina ematen zien guztiei.

37. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00018 Hala ere, higuinik gehien, zuzendari batek ematen omen dit, hain juxtu kakalardo izateko jaio, eta aberastu berrien antzera pinpilinpaustuta jokatzen duen batek.

38. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00061 Higuina eman zidan egoera hark, eta langintza lehenbailehen amaitzea erabaki nuen; gorputz jelatinatsu haren gainera igota, hankalatraba jarri nintzen eta, nire kuleroari alde batera eginez, txizari utzi nion haren bizkarreko erretenean zehar irristatzen; erreka horia labanka joan zen haren leporaino, haren ezpain ertzetan galdu arte; korritzen ari zen gizona, mihia atera eta isurkin bero hura edaten saiatu zen, zera zioen bitartean:

39. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0274 Hori horrela, poesia usaina zuen orori higuin izugarria hartua nion.

40. 1991> euskara batua literatur prosa lasa 0017 Esaterako, errealitatean ikusirik, zerbaitek higuina edo nazka eragin dezake gugan; baina horixe bera errepresentaturik ikusten badugu, ikuskizunaren aurrean atsegin-zirraraz gera gaitezke.

41. 1991> sailkatu gabeak egunkariak x. gereño 0010 Ekintza nazkagarri horiek, ezer konpondu ez eta populazioaren haserrea eta higuina lortu dute, kalte ekonomikoak sortuz lanean ari diren beste langileei.

42. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1996 0008 Gazte higuin horiek salatuko dituzte tortura, errepresioa eta bortizkeria.

42 emaitza

Datu-estatistikoak: