XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa comunio santua 1906 0117 Gaizquillea castigatzeco eta milagro oni sinismena emateco bear ziran zereguiñac eguiñ zituan Simon de Bucy, Paris-co Arzobispo Jaunac, eta Billeteetaco Capilla eguin zan judioaren echea zegoan lecuan.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0330 Esan zioten elkarri, ala batak nola besteak, zer egin zuten; biak ezagutu zuten, San Fernando'k egin zien milagro andia, ta bereala juan ziran bere kapillara, beren bitarteko altsuari eskerrak ematera.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa je ber 0428 Baratzen gira, agur bat zor dugu Arrolan zenaren lagun hoberenetarik zonbait ehortziak izan ziren tokiaren gainean eraikirik dagon kapera komentukoari.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa michel garicoitz 0025 Gizon batentzat aski izan ez balitz bezala Semenario handi batetaco buruzagi izaitea; hainbertze beilatiar bethidanic ibili den Betharrameco caperaco zerbitzuaren egitea, egunetic egunera emendatzen hari zen misionest familia baten aintzindari izaitea, Aita Garicoitzi eman zioten oraino Igonen den serora beltchen comentu nausian cofesatzeco eta predicatzeco cargua eta carga.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak je euskg 0016 Gero, tribunala, kapera handi bat duela iduri, beihala eliza izana, holetan; eta azkenik, lehenik izendatu behar nuena, St. Jaymeren trinketa.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... fedhurtek 1920 00135 Erakutsi ere bazautan lekhu bat, kapera baten egiteko den hoberena eta den ederrena.

7. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0013 Eleiz eta kapillaren inguruetan eta alde guztietan dendatxuak an-or tellatupean eta bai agirian domiñak, errosarioak eta beste oroi batzuk saltzen.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak smitx ama-semeak 0098 Jaso berriz, kaperan bertan bizi oi zan-ermitauak jaso izan zun bibietan, erriagandik bildutako diruz.

9. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak smitx ama-semeak 0098 Ainhoko kapillak ez du ez aztu ta ez galdu; biziro darakus, erromesen begi-biotzera.

10. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak etcheb 00001 Buruileko meza izain da kaperan larunbat 8-an, 8-ak et'erdietan, Ama Birjinaren sortze sainduaren besta egunean.

11. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Igande goizean jaun Misionesten kaperako aldi. Kolejioarekin betan, urkhaitarrek hor zuten Ama onaren ikhustea. Beren jaun erretor maitea buru, hor zien gutiz gehienak. Aratsaldean, bezperako jende ostea hurbil berriz bildua zen Ama onari gorthe egiteko Lekhumeko juntarat. Besoak airean, gogotichko khantuz ari ginen denak, gure erdian ginintuela. Bordarrampe, katedraleko jaun aphez nagusia eta Narbaitz jaun kalonjea, diosesako obren buruzagia.

12. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1960 00001 Mendekoste biharamuneko beliari buruz Ainhoarrek Arrantzeko kapera teilatu berri batekin ezarri dute, murruak churiturik, galbarioan haizeak botaia zuen ohoina berriz chutiturik bere kurutzearekin.

13. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1960 00001 Usaian bezala aurthen ere beila izanen da Jatsuko kaperan.

14. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1960 00001 Segur hainitz jende jin nahiko da Mendekoste biharamunian Jatsuko Salbatoreko kapera ttipirat.

15. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1960 00001 Arratsaldean beraz Ama Sokorrikoaren kaperarat proosinoa, Ama maite horrek nahi zuen, egun osoa egun eder baliosa izan zadien: goiz aldetik eman dauku egun bat gochoa; iduzkiak ere berotzen baitzuen memento batez, Urruñako xoko guzietarik mugi-arazi du jendea; eta auzo-herrietarik ere zer jende-aldea etzen proosione hortan!

16. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 28 urte bazituen hemen zela, eta zer lanak ez ditu egin gure herrian: eliza freskatu, eskola girichtino berriak muntatu, Oilandoiko kapera chutik eman, Centre Ménager berri bat egin, gero Bill Etchea, eta bertze zonbat obra!

17. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1968 00001 Durquet andereak, buruzagi ordainak, frango xehetasun eman ditu batasunaren laguntzaz han hemenka beharretan diren obrentzat, hala nola Alzietako eta Haranbeltzeko kaperentzat, Donazaharren erromano mendixkan hasiak diren lanentzat.

18. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak casve amikuze 0009 Eliza zahar bat, San Nikolasen kapera, altxaturik izan zen jadanik 984an, Haranbeltzen.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak casve amikuze 0009 Handik ez urrun Zoiarteko kapera dago mendixka baten gainean.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0237 Bastian itzuli eta basoko kapera tipi batetik irtena zela ikusi zuen.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0237 Momentu hartan kaperako atea Mila Atetako Tenpluaren irteera izana zen.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. ugidos 0237 Bastianek berriro ireki, baina bere aurrean kaperako barrukalde estu eta txikia ikusi zuen soilik.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0095 Noski, egun hartan berean eman bait zigun berria Don Anjelek goiko kapila txikian, enetxook, anitz dira... baina gutxi... zer nahi duzue?

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak jaunaren deia 1973 0249 Asmo honekin Iruñako Gotzaiak Orreagan, Carlomagnoren kapila ondoan, erromesentzat gaixotegi aundi bat egin zuen.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. apalategi 0073 Sarrera nagusiaren eskubitako edo epistola aldeko kapilan, Amabirjinarena hain zuzen, emakumezko eta gizonezko talde bat, denak adinekoak eta heldu helduak, haiek gehiengo direla, ari da otoitzean.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. apalategi 0073 Kapilaren burnizko atearen kanpoko aldetik, zutik bi gizonezko daude, aldarera begira.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. apalategi 0073 Kapilaren ebanjelio aldetik bederatzi lagun, sei emakumezko eta hiru gizonezko, zutik denak, kanpoko jantzi normalakin, buruan mantalinarik inork ez darama, eskuetan inork errosariorik ez daramala iruditzen zait, nahi dudan era osoan behaketa egiterik ez baitaukat, behatuen begiak iadanik nireganaino iritxiak bait dira eta; epistola aldetik zortzi lagun, sei emakumezko eta bi gizonezko, emakumezko bat eserita sila indibidualean, burnizko atetik hurbil, kanpoko jantzi normalaz, emakumezkoek ez daramate mantalinarik, eta beste ezaugarririk inori ez diot ikusten.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. apalategi 0096 Apezak elkarri pakearen eskua luza diezaiogun eskatzeko unean, kapilan orain arte belauniko, burua beheratuta, debozio haundizko itxuraz egon den emakumezko gazte hura, handik altxatu, eta nire eskubian zutik gelditu da.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. apalategi 0097 - 18:35 dira. Gizonezko adineko bat, sarrera nagusitik zehar, epistola alderuntz, sartzen da, eta Amabirjinaren kapilara joan da.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak beasain 0283 Garai hartan parrokia, nabe bakarreko eta zurezko sapaidun eliza txiki bat baino ez zen izango, Igartza Jauretxeko kapera erantsita zuela.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. kortadi 0284 Mosaikoak Rue Vavin-eko kapillarako egin.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. urkia 0221 Kanpoaldea, arboladun zelai bat dagoela dio, erdialdean kapila bat, bertan eriak paseiatzen direlarik.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. urkia 0224 Kapila eta patio inguruan aterpeak zeuden.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. urkia 0224 Alboetako aurrealdean bi ate zeuden: bata kapelau gela, irakasle gela, eskola eta botikara ematen zuena; eta bestaldekoa, kapilako atea zen.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. urkia 0224 Kapilak tribunak zituen, goikoa gaixoentzakoa eta bestea gainontzekoentzat.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0021 Absidioloa. Absidean edo girolan irekitako kaperek hartzen duten izena.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. olariaga 0020 Eta Iruñean hamabi edo hamabost egun iraun ondoren, eskuohe batean haren lurraldera (13) Haren lurraldera: Gipuzkoara, Azpeitira. Han bere senideek dorre-etxe bat zuten. Lehenago lurraldea zaintzeko dorre izan zen, baina Enrique IV.ak goiko aldea mozteko agindu zuen; horrela ahuldu zuen erregeak jauntxoen indarra Gipuzkoan. Horregatik behealdea harriz eraikia geratu zen, eta goialdea bizitzeko arriluz egina. Orain ere agertzen den dorre-etxe apaina agertzen zen San Inazioren garaian. Inazioren gela, bizitza goienean zegoen. Gaur kapila bat dago haren lekuan, eta kapila horretan honela irakurtzen da: Hemen bihurtu zen Iñigo Jainkoagana eraman zuten.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0045 Irudiek, horrela, zutarri edo mikrokosmos txikiak sortaraziko dituzte gotikoko espazio sakratuaren barnean: tenplurako sarrerak, kaperak eta alboko hormak.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0054 Nafarroan kontserbaturiko beste hilobiak honengandik deribatuak dira, Sanchez de Oteiza apezpikuarena, esate baterako, (1245) Katedraleko kaperetako batetan aurkitzen da, Villaespesa Kantzelariarena (1421) Tuterako katedralean dagoen bitartean.

40. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa tx. garmendia 0054 Kapillako meza-emale Don Txomin Jakakortajarena izan zan.

41. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak s. aranbarri 0177 Eliz-Nagusiak, santutegiak, ermitak eta kapillak, erruz berritu zituan: Zumarraga`ko Antio`ko Andre Maria`ren antziñako Eliz Nagusia; Zarautz`ko Eliz Nagusia; Oñati`ko Eliz-Nagusiko kalistro; eta orrezaz gaiñera, Yrizar bera gogoratzen ez dan beste asko eta asko ere bai.

42. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1986 0005 Hasi dire han Kapera bat eraikitzen: horrela ikusiko dute hangotarrek fraideak fraide direla: palmondoetan lan ainitz egiteaz bertzalde, gain-gainetik otoitz-gizonak direla.

43. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak iratz 0004 Otsailaren 25-an, kaperaren benedikatzea ginuen; Abomey-ko jaun Apezpikua etorri zaiku, tokiko apez andana batekin.

44. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak iratz 0004 Azkenean badute Zañanado-koek beren Kapera, Abomey-ko Elizaren bihotz bihotzean.

45. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. sein 0022 Kurutzearen besoetan bi kapera: ezkerretik, sartzean, Korputz-Saindua, eskuinetik bataio harria: bat eta bertzea aspaldiko orroitzapenak.

46. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hiriart-u 0001 Aspaldiko beilarien lekuko, Euskal-Herrian baditugu nun-nahi eliza eta kaperak, baditugu komentu eta ospitaleak, han kausitzen baitzuten bidekariek aterbe, janedan, sendagailu eta arta.

47. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak amatiño 0001 Oronotzeko Ikastetxeak zortziren bat ikasgela du, kapilla, fobaila eta basket zelaiak, bi pelotaleku (eskuz eta zestaz) eta internatu eta erlijio ordena bati dagozkion zerbitzu guztiak.

48. 1969-1990 zuberera antzerkia etxahun iruri 0015 BLANKAREN HILTZIA
Ulhûn ñabarra ixil ixila jin da
Bere thenorian, zelûtik behera,
Jeloskeriaz Nabarrako gaiz'ederren
Beste mûndiari ahalaz gordatzera.
Zoihartzeko txapela zaharrin
Sarthû da Erregiña Blanka;
Hor da belhariko, begiak bustirik,
Jinik Birjinaren behartzera,
Othoi lagûnt dezan Kastillanuetarik
Libratzen bethikoz Nabarra.

49. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0126 Hegoaldeko aurpegia bere luzaera guztian itxita dago, absidearen hasieraraino eta altuera bi herenak sakristiara lotuta dagoan eraikinagaitik, 1695. urtetik aurrera Marina de Berriozabal andrearen diru laguntzari esker eraikia, aurrekoaren humedade haundia konpontzeko asmoz eta oraintsu eguneroko kapila bihurtua eta birmoldaketaren ondoren sakristia aurreko bat, Eleizako instalakuntza ezbardinak dagozan lekua, alde horretan egoan atea izkutatzen eban gehigarri bat desagertuz, Berrio-Otxoa altarearen ostean itsua eta beste bat absideari atxekia eta gabeko adorazinoaren debotoei eta herriko sute zerbitzuak alojatzen ziralarik.

50. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0136 Hondakin batzuk Eleizan bertan gordeta egotea posiblea da, kapila baten dagoan Kristo Etzandakoagaz gertatzen dan legez eta 1762an saltzea gura izan zana.

51. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0136 Kapila nagusiaren erretaulan urreztatzea eta eraikuntza posiblea egin eben diru laguntzen zati haundi bat jatorriz amerikarra zala aitatu dogu.

52. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak muskiz aha 0072 Burtzeñako Mesedeetako Komentuan Juan Ochoa de Salazar-ek komentu horretako Kapera Nagusiko sortzaile eta zaindariak sortu eban memoria baten hipotekea izan zan El Povaleko burdinolea.

53. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak muskiz aha 0110 Kapera txiki batean egoan eta elizako onenetarikoa izan zan.

54. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak muskiz aha 0111 1790.eko bisitaldian Kapera Nagusia epistolearen aldetik zurkaiztea agindu eben, hondatu beharrean zirudian eta, bai eta eliza osoan teila barriak ipintea ere, itoginik egon ez zedin, urak ganga eta zureteriari kalte egin eutselako.

55. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak muskiz aha 0111 1805.eko bisitaldian sakristiako gangea konpondu behar zala ohartazo eben, Kapera Nagusiari kalte egiten eutsolako.

56. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00061 Erantzun. Zeren forma du sarrerak? Arku ... Nola deitzen dira aldarearen atzean dauden kaperak? Nola deitzen da nabe nagusia gurutzatzen duen nabea?

57. 1991> euskara batua ikasliburuak aita santuen erroman 0027 Pontifizea izan zen hamahiru urteetan zehar, Sixtok ondasun ugari bildu zuen baina, era berean, diru asko gastatu zuen eraikinak egiten, eskulturak eta pinturak agintzen, eta aita santuaren kaperan kantatzen zuen eta oso ondo trebatuta zegoen koruaren mantenimenduan.

58. 1991> euskara batua ikasliburuak aita santuen erroman 0027 Sixtok Erroman egiteko agindu zituenetariko eraikinik ospetsuena Sixtoren Kapera izan zen: hura apaintzeko garai hartako freskoen pintatzailerik famatuenetariko hiru deitu zituen, eta hauek Bibliaren pasarteetako eszenen irudiak pintatu zituzten hormetan; hala ere, sabaia Michel Angelok ornatuko zuen geroago, eta ezin hobeto, Sixtoren loba zen Julio II Aita Santuak aginduta.

59. 1991> euskara batua ikasliburuak aita santuen erroman 0027 Botticelli, Perugino eta Ghirlandaio deituta, Sixtok bere gustu eta kezken adierazgarri bihurtu zuen kapera.

60. 1991> euskara batua liturgia franmezal 00080 Diotenez, kapera honetantxe iritsi zuen gure Aita Frantzisko santuak induljentzia ospetsu hura ere, gero Aita Santuek baitetsi eta beste eliza askotara zabalduko zutena.

61. 1991> euskara batua liturgia franmezal 00080 Hainbeste mesede eta hain handiak eskertu nahian, liturgi festa bat gaurko egunez ospatzeko baimena eman zitzaigun, kapera hura sagaratu zuteneko urtemuga baita.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.a. elkoroberezibar 00018 Auñongo komentuko profesio liburuan anai Martinek sinatutako orria berrogeita bat urtez egon zen bertan. 1627. urtean kendu zuten erlikitegi batetan jartzeko, Anai Martinen beatifikazioaren berria komentura heldu zenean. Erlikitegia elizako kapera nagusian jarri zuten, anai Martinen gorputz osoko irudia agertzen zen koadroaren gainkaldean.

63. 1991> euskara batua saiakera-liburuak industri ondarea 00092 Aurrez aipatu dugunez, enpresak ez zituen ahaztu gizarte-izaerako eraikinak ere. 1937an Santa Kruz Egoitza eraiki zuen. Gerora, 40ko hamarkadan Buen Pastor mutilentzako ikastetxea, gaurko Haztegi Ikastola, eraiki zuen. Estilo desberdinen nahasketa nagusitzen da bertan eta izaera eklektiko honetan bere kaperako portada neorromanikoa nabarmentzen da.

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00147 Alabak euskaraganako hainbesteko erraztasuna zeukala eta, ama berotu egin omen zen ikasteko. Aieteko kaperan, jauregitik hurbil, igandero meza ematen zuen Gaspar Oregi hartu omen zuen irakasle. Maisu ona aholkatu edo aukeratu zioten benetan, Oregi honek esperientzia zeukan Diputazioak antolaturiko klaseak ematen, eta lantxo batzuk ere argitaratuak zeuzkan hizkuntzaz.

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak heriotza 00086 XVI. azken herenetik XVIII. mendearen erdialdera arteko garai hura Trentoko kontzilio ondorengo pastoraltzaren eta garbitokiaren mendea dela esan daiteke. Garbitokiko arimei eskainitako aldareak ugaldu ziren eliza eta kaperetan. Kristoren Nekaldia medio, Ama Birjinaren bitartekaritza eta santuen laguntza eskatzen zen.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 00197 Gasteizko Sortzez Garbiaren katedraleko girolako kaperetan ikusgai dauden zilarrezko obren bilduma, Elizbarrutiko Museo izaki, erlijio-gaietako obrek eta liturgietako piezek osatzen dute.

67. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.e. urrutia 00132 Olde handietan joanik, Zalgize eta Montory-ko higanautak furfuriaturik sartu ziren Mauleko Andre dena Mariaren elizara; kurutzeak, sainduen irudiak, elizako kaiderak, kaperetako ateak hautsi eta zolara iaurtiki zituzten haizkora edo aitzurrez, eta oraino aldarea bera, bateiu harria nola leihoetako berineria koloretsuak;

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak karne ampamp; klorofila 0030 Eraikuntzaren tamaina handia, kapila, ikuilua, behi eta guzti, baratza handia eta misiolari batek Libanotik hazia ekarririk arbaso batek erein zuen libandar zedro eskerga, guzti honek erabat liluratzen ninduen eta beti bizilekutzat eduki nahi izan nuen leku bihurtzen zuten; itsasotik 18 kilometroz aldendu banintzen ere, halere konpentsatu egin ninduen 1970. urtean artean paradisuzkoa zen etxe-inguruneak.

69. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ribera 0070 1643an ere arduratu bide zen Napoliko Gesu Novoko San Ignazioren kaperako oihalez, zeintzuek, urte horretan bertan buruturiko Cosimo Fanzagoren erretaula luxuzko batean kokaturik, kalte handia nozitu baitzuten mundu-gerraren garaian.

70. 1991> euskara batua saiakera-liburuak artistas 1995 0446 1909. Urtarril-otsailetan, Heriotzaren gaia lantzen du, hamabi figurekin, Bizkaiko Kaperako erdiko arkurako.

71. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0224 Partenongo frisoa edo Bachen Meza, Michelangeloren Sistotar Kapera edo Leopardiren poema, Beethovenen sonata edo Dostoievskiren nobela: horiek guztiak ez dira ez irudikapenezkoak (representative) bakarrik ez adierazpenezkoak (expressive) soilik.

72. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirreazkuenaga 0091 A: Kapera

73. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak xarb 0011 Urrutibehetiren arabera, lehenagoko kapera bat.

74. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak xarb 0042 Eliza barnean ehortzia izan zen Heletarra, Ama Birjiaren kaperan, lehen lerroko zazpigarren hobian.

75. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. xarritton 00133 Nahi nituzke oraino gaur deitu Txomin Iturbe zena, igande arratsalde batez haren seme Iraultza bataiatu bainuen Baionako katedraleko gose-grebalarien kaperaren aurrez-aurre dagoen bataioharrian, Manex Erdozaintzi eta Klaudio Harluxet, aspaldiko adiskideak.

76. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j-l. davant 00012 e) Gorputza Hendaiako Abbadiara ekarri zuten eta horko kaperan hamazortzi egunez beilatu zuten etxetiar, maizter, bordariek.

77. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j-l. davant 00012 Abbadiako kaperan dago lurperaturik Antoine d'ABBADIE, aldare azpian, Donibane-Lohitzuneko gorazarrean emana zioten makilagaz.

77 emaitza

Datu-estatistikoak: