XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00074 A partikula puntualaren azterketa zinematikoa eginen dugu. Lehenik eta behin, erabiltzen ari garen nomenklatura azalduko dugu: (...)

2. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00142 Lehenik eta behin eremu eskalarra definituko dugu.

3. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 0041 Honelatan, ba, higidur neurketak eta deskribapenak egiteko, lehenik eta behin erreferentzi sistema bat hartu behar da.

4. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 0103 Lehenik eta behin definitu eginen ditugu indar zentralak.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 0122 Lehenik eta behin eremu eskalarra definituko dugu.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0065 Ordezkaria aurkitzeko, lehenik eta behin, gogora dezagun indarra bektorea dela, eta beraz, bektorialki batu behar direla indarrak ordezkaria aurkitzeko.

7. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0017 Lehenik eta behin jan egingo dugu.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. unzurrunzaga 0073 Klasean egiten den mintza-pratikaren helburu zuzenak zeintzu diren gogoratuko dugu lehenik eta behin: entzumena trebatzea eta hizketa informalaren jariotasuna lortzea.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. apalategi 0019 Banan banan zehaztuaz konposante horien deiturak eta izaerak honoko hauek dira: Lehenik eta behin, testo-inguru biologikoa, hots, ekintza soziala eragiten duen sujeta, bere egitura eta lege propioak dituen organismo neurofisiologiko bat da, biosferaz eta noosferaz osaturiko izakia, behar eta eskapen jakinekikoa.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. apalategi 0059 Lehenik eta behin Euskal Herri sistimaren subirania erreflexibo mailako bilakaraztea.

11. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Zalakain irakasleak ekin zion berbari lehenik eta behin euskarazko egunkariaren hutsunea nabarmena izanik ere ez duela honek orainarteko euskal prentsa guztia ordezkatu behar aldarrikatu zuen.

12. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.m. v. de mendizabal 0001 Lehenik eta behin, orain dela urtebete gure Herriarentzat eskatu nizuen zoriona ez dela hemendik igaro aitortu behar dizuet.

13. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0001 Euskadiko Selekzioaren ofizialitatearen premia luzatzen diogunean, egun, Athleticen atezainak entrenatzen diharduen Zarautztar honek zera dio: Ofiziala izan dadin lortzeko lehenik eta behin borondatea behar da, eta borondate hori denok erakutsi behar dugu, kirol mailan ahal diren partidu hoberenak eginez, joko maila onena erakutsiz eta ahal izanez gero, ez bakarrik hemen, atzerrian ere jokatzeko aukerak bilatuz baizik.

14. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak anait 1972 0001 Lehenik eta behin, bakoitzaren izakera.

15. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Lehenik eta behin, etsaien paper erabakikorra maila baten zein bestean; bigarrengoz, bilbotar nola arabarren forma hobea egunik egun.

16. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. gostin 0001 Lehenik eta behin, Astelena ez dela Labrit; Iruñeako frontoi zaharkituak, horma bizi eta labainak mantentzen ditu oraindik, pelotak pare bat koadroa aise korrituz horratio.

17. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak koperatiben legea 1993 0212 Bestela, lehenik eta behin bazkide egin beharko dute 20. atalak dioenaren arabera.

18. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00043 Gatzen formulaziorako, kontutan izan behar da lehenik eta behin, ionizazio-prozesuan azidoak hidrogenoa galtzen badu, molekularen enparauak lortzen duen karga negatiboa, azidoak zituen hidrogeno-atomoen kopuruaren bezainbestekoa dela.

19. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00090 Lehenik eta behin, zurezko eskailera ikaragarri bati erreparatu genion Clesiak eta biok.

20. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 00131 Aitzitik, amore eman behar izan zuen, lehinik eta behin Donibanera joanetorriko itsasotean haize beltzari aitzi nabigatu ahal izateko gorriak ikusi genituelarik, untzi hartan bi gizon nahikoa ez ginela ohartu ginenerako; eta gero, eta honexagatik batik bat, Eboraren etorkizuna ilun igartzen hasi zenez geroztik beherakada jo zuelako gizon hark.

21. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 00131 Baina ez dut, berriro ere, haria galdu nahi eta, bidaialdia zertan amaitu zen esan behar dut lehenik eta behin.

22. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0069 Lehenik eta behin, ez nuen ezer nitaz inor harrotu zedin.

23. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1998 00199 Lehenik eta behin etxeko kontrolarekin topo egiten dugu, neska gazteek izaten dituzten hezkuntza ezberdina eta kontrola, haien mugikortasuna mugatzen duten faktoreak dira. Neskak etxeratzeko ordutegia mutilena ez bezalakoa izatea, neska norekin eta nora doan azaldu beharrean aurkitzea, haren sexualitateak gurasoengan kezka gehiago sortaraztea, e.a., hori guztia guraso askoren kontrol zorrotzagoaren justifikagarria da.

24. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.a. elkoroberezibar 00025 Anai Francisco Blanco, aldiz, Meacon geratu zen. Usacan eliza bat eraikitzea beharrezkoa zenez, horren ardura anai Martinen gain utzi zuen anai Pedro Bautistak. Langintza horretarako, lehenik eta behin, anai Leon eta zenbait japoniar kristauen laguntzarekin Belengo komentua eraiki zuten.

25. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. galarraga 00015 Atalik esanguratsuenetan aurkezten dugun mapa bikain honetan, lehenik eta behin, Aturrik bizia ematen dien erakunde desberdinetako hiri-elkarteen definizioa ikus daiteke, hala nola, Baiona hegemoniko baten ahalmenetik, ibaigaineko bere hiru esparru urbanoekin (7.Irud.), arrantz-ibai baliabideren bati atxekitako hirigune edo hiriperik apalenetara (6. Irud.).

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. amas 00157 b. Numenezkoaren alderdi ezberdinek esperientzian bat egiten dutenez, alde bakar bat agertu bezain laster, espero daitekeen zerbait da beste alde edo momentuak ere batera azaltzea. Horrela da, izan, Lutherrengan ere, lehenik eta behin Joben arabera eginak dituen hainbat gogoetabidetan.

27. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arrigain 00262 Adolphe Pictet-ek, bere Origines indo-européennes-en (ik. 270. orr.), nahiz ageriki onartu bazegoela herri primitibo bere hizkuntzaz hitz egiten zuena, halere etsi-etsia dago sanskritora jo beharra dagoela, lehenik eta behin, hizkuntza argibide bila, eta haren lekukotasunak balio handiago duela, beste indoeuropar hizkuntza batzuen lekukotasunek batera dutena baino.

28. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak ele 1998 00085 Lehenik eta behin gure ikasle-tipologia definitzen saiatuko gara: heldua; informatikaren gaineko ideiaren bat daukana; bere lan ordua, bizilekua edota gogoagatik euskaltegietara momentuz hurbildu nahi ez duena; euskaltegian egonda, bere kabuz errepasu moduan zein lan pertsonal moduan euskarari hainbat denbora eskaini nahi diona...

29. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak ele 1998 00092 Autoikaskuntza hautatzen duen ikasleari, lehenik eta behin, irakaskuntzan aritu beharrean, ikaskuntza-bideratuan jardungo dugula azalduko diogu.

30. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak erantzukizun zibila 00033 Lehenik eta behin, erantzukizun penalean ez da beharrezko izango kalte materialik egotea. Horregatik saiakera graduko delituetan, droga trafikokoetan, arma edukitza ez zilegizkoetan, e.a. erantzukizun penala ematen dela egiaztatu daiteke, baina ez zibila, kalterik sortzen ez baitute.

31. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak u. apalategi 00078 Zein litzateke (edo lirateke) erabaki narratologiko single eta itxuraz ezdeus horren ondorioa? Lehenik eta behin, irakurketaren psikologiari dagokionez, irakurlea errexago eta distantziarik gabe identifikatzen zaiola pertsonaia nagusiari.

32. 1991> euskara batua saiakera-liburuak genetika eta osasuna 00123 Sorkuntza-aurreko aholku genetikoaren kontsulta batean lehenik eta behin familiaren historia xehea eta zehatza egin beharra dago, pedigree delakoa osatzeaz gain.

33. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. fernandez 0206 Multikulturalismoaren irakurketa baikorra egiten du, lehenik eta behin, Hughesek: arraza, erlijio, sexu, adin eta hizkuntzen desberdintasunen mugetatik haratago ikusten jakin eta ikastea da multikulturalismoaren funtsa.

34. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gizakia 0024 Hankabiko izateak, lehenik eta behin, garondohezurraren zuloa (lepoko omoak apoiatzen direneko eta orno-muina igarotzen deneko garezurreko irekidura) garezurraren hondoraino desplazatu dela esan nahi du.

35. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gizakia 0045 Lehenik eta behin, esan dezagun fosiletako aztarnek diotenez (...).

36. 1991> euskara batua saiakera-liburuak oñati 0067 Lehenik eta behin zerbitzuen nagusitasuna azpimarratu Euskal Herriko ihardueretan.

37. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1998 11698 Hainbat gauza berri dakartza araudi berriak. Aipagarria da, lehenik eta behin, kirol-sozietate anonimoei egiten zaien beren-beregizko aitorpena.

38. 1991> sailkatu gabeak egunkariak g. aranguren 00017 Lehenik eta behin, Nafarroako Gobernuaren esku hartzea bultzatu, Foru Komunitatekoa litzatekeen enpresa bati laguntzea ahalbidetuz.

39. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00005 Lehenik eta behin, azaldu behar da Kode Penala errepresio tresna bat baino ez dela, eta Estatuaren zigor-ahalmenaren adierazpidea.

40. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak nao 1996 0001 Lehenik eta behin, Sozietateen gaineko Zergari dagokion gaia aipatzen da 1. Sekzioan; bertan zerrendatzen dira errenta salbuetsiak, zerga oinarriaren zehaztapena, kengarriak ez diren kontusailak, berrinbertsioagatiko salbuespena, likidazio oinarria, karga-tasa, kuota osoa eta kenkariak.

41. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0010 Lehenik eta behin, agur bero bat NAPARTHEIDeko kide zareten orori, baina oraingoan, Carabancheletik, duela hiru aste edo, honuntz ekarri baininduten hasiera batetan urtarrilak 8rako jarrita zegoen epaiketarako, eta arrazoi ezberdinengatik, 31ra atzeratu dena.

41 emaitza

Datu-estatistikoak: