XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia enb 0676 Gazteak beti dabiltza lerden
Baña zaarrak ez ordia,
Ni ere orain nakuselarik
Zaarren bidean jarria,
Bialdu dauste bide laguntzat
Makila txukun berria
Gomutaki au pozez artzen det..
Milesker Gure Herria
.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ees 1927 0049 Sei milla urtean gure gurasoak mintzatutako izkuntza ederra, urrte orretan gure mendi lerrden eta ibarr alayak irrintzi edo abesti gozo bidez entzundako izkuntz berrdingabea, gaxo ta kupigarri dago gaurrko egunean.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak je euskg 0016 Bazen kabala lerden eta finik, bainan gutiño; eta espantagarririk bihi bat.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak a. lizartza 0101 Ortaz gañera, bere aurpegi ederr eta gorputz lerden, lirain, egokiak bereganatzen zituen biotzak oro.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1936 0001 Nere moko lerdena ixilik eukitzen ez da errex izango ta.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1924 0001 Duela bizpahiru ilabethe deputatuen gambaran Ybarnegaray gure jaun deputatu lerden eta bipilak ziona: Caillaux orduan edo hobendun zen edo garbi.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak poesia lek 0033 Baratzan dago txermena
Ondotik gora lerdena:
Etxeko andria kopla dezagun
Nagusiaren urrena
.

8. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa onaind 0111 Kateme bat, mutil lerden batekin maite mindu zan, (...).

9. 1940-1968 gipuzkera liturgia or mb 0085 Esk. Eskeintza Offertorium Zintzoa, palmondoa bezain lerden egiten da, ta Liban'go izaia bezain tantai.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0215 Orduan bai, aurkeztuko nintzan saio-zelaira, ta ez aurki sari edo zekor lerdenak eraginda: ez bait-dut emaien axolik.

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0215 Au esanaz, bota zun lepotik izur biko txamarra ta bere gorputz lerdena erakutsi zun, ezur gordin, beso giar; gizaki tantai ura zutik; jarri zan ondartzaren erdian.

12. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0307 Etzazula loartu garaipenen beroan. -Giza-legez ere, jokaera ori ez da egokia ta lerdena.

13. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia ir eg 1954 0052 Iaiki hadi, Heuskara, gazte lirain lerden!
iauntzi ederrenez aphaindurik, ienden
aitzinera orain ialgi hadi berriz!.

14. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. dufau 0031 Ganich, izan dadiela Manecha ala Subero-tarra, Makaiarra ala Santagaztarra, gizon lerden, bizi-kor, hazkar dago, dabila trufa bainon musika gehiago tutatuarikan ere.

15. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak je axular 0004 Iduri zaiku gizon zainhart lerden bat zela, gozoa bere herritarren alderat, fede handikoa, eskuzabala, begiak erne haatik eta bihotza bere sinestearen alderat khar bizi batez bethi sutan.

16. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0085 Jaun kalonjea, auzapeza, mutiko gazte lerdenak, pantalon churitan eta gerriko urjina.

17. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0022 Petain, aintzindari gazte eta lerdena, gizon azkarra, nehork izitzen ez duten hetarik.

18. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1945 00001 Juailen.- Colonies de vacances delakoan ziren haur Bayonesak juaiten zauzkigu. Alta ez ginen horiekin eneatuak. Heien kantu alegera eta manera lerdenez, jende guzia gustatua zen.

19. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1957 00001 Orduan, denen artean hartzen dute eta igortzen gora, bizikitan gora.Handik erortzian chut chuta egoiten da eta bizkarreko tunturra erortzen zaio. Eskerrak emanik, badoa gero lerden eta kontent.

20. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. arozena 00001 Len bi edo iru etxe txatxar ziran tokian, orain lau, bost, zazpi bizitzako etxe lerdenak jasotzen ari dira.

21. 1969-1990 bizkaiera antzerkia larrak 0212 Ez, ene lengusu lerden: eriotzarako atza ezarriak ba'gara, gure aberriaren galtzerako asko gozak gu geu be; eta bizirik geldituteko atza ba'yoagu, gizon gitxiago garean eta omen geiago bakotxarentzat.

22. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa b. otazua 0202 Zutik, lerden, bera ain goi zan berogalluaren gelara.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gipuzkoako geografia 0006 Taxu ederreko zuhaitza, oso lerdena, 40 metroko altuerara hel daiteke.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak a. sarriegi 0465 Formula honek, zutabe lerden eta laburrak irudikatzen dituzten bi grafikoekin elkartzen den kurba ematen du.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak a. sarriegi 0554 Horregatik hain zuzen ere, mesprezatu ohi da berori habe lerdenetan; denetan.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0089 - Iritsi da, helikopteroz, Houston-eko ebakuntza doktore bat, tantaia, lerdena, cow-boy sonbreruaz... Kordea galduko du andreak.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0046 - Eta haizearen laztanetara kulunkatzen den landare handi lerden haren gainean? - Haizearen kulunkak onak dira - erantzun zion Txipik -baina gure semetxoak ez lirateke seguru egongo.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. intxausti 0037 Ikusten denez, ez zen gizon lerden eta galanta.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. borda 0018 (Barulloren eskuetarik baso-botoilak hartzen ditu, zerbitzatzen da eta, basoa altxatuz, oihuka:) Nere aitari, Aragoiko errege zuzen eta Nafarroaren lapur, podere-makil zerrendatzalea, hainbeste erreinu ukaiten bukatuko duena, non ez duen jakingo non pausa bere ipurdi lerdena, eta hainbeste podere-makil ukanen dituena non Iruñako txorizoak bezala bere sukaldean dilindan ezarriko dituen.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0190 Non hura toki eder! Bidapean, agian beheraxeago, bi sagar zeuden sendo eta zelako belazearen barrenean gaztaina batzuk eta ondoren haritz tantai lerdenak zutik.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0015 Manuelek botila oratu zuen gotorki, sendo, emakume lerden baten pantorrilari helduko balio bezala.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak r. manjon 0009 Antzezaldian, ekintzetan, khirixtiak lasai, lerden eta eder, oinarrizko dantza-kantu batez dihardute; turkek, brauki, imintzio izugarriak eginez, makilaz mehatxu orokorrak erakutsiz, urrats bizkorrez.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0520 lirain, adj. Lerdena eta, gehienetan, arina.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak izeta nigarrez 0068 Baina zer aldakuntza bederatzi urte hoketan! Lehenagoko neska lerden eta polit hura, hainbertze loditua eta bai itsustua.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nekazarkit 0601 Beraren oinetan dago dorre barrokoa, Arabako Errioxan den lerdenena eta ongien trazaturik dagoena.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0384 Hanka, beste espeziena baino lerdenagoa da, txapelaren diametroa baino luzeagoa, zkoa, zilindriko eta leunki zinbelatua, zuri eta hori kolorez igurtzean, goiko herenean kotoikareko ertzeko eraztun bat duela, txapelatik aiseki aldengarria.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0408 Amaniten karpoforoak neurri erdi edo handikoak dira, hanka luze dutela, lerden eta txapelatik aldengarriak, oinharrian beti bolba bat erakutsiz, batzuetan zorro-formakoa eta besteetan tinkotasun gutxiagokoa eta kotoikara soilik, bilakapen bitartean karpoforo osoa estaltzen duen errezeletik datorrena, gehienek ere goiko herenean eraztun mintzaire bat dute, errezel himenialetik datorrena, zeinek eta erakuntza bitartean orriak babesten dituen, txapelaren ertza eta hanka lotzen duena.

38. 1969-1990 gipuzkera antzerkia sgarm historia triste bat 0282 - Alkarri kiñu egin, korbata txuxendu... gorputza lerden... gure ondora etorri arte zai egon giñan.

39. 1969-1990 gipuzkera poesia s. muniategi 0013 Alere, gugandik, barren-mintzozko
negar-zinkurin minkatzez,
ixilpe bildurgarrian
zerbaitek, bai, zerbaitek iges dagi,
illunduz, aulduz, ostikoperatuz,
bai, iges dagi bai zerbaitek,
iges dagi bere gogo, izatearen
nortasun ederra utziz:
pago mardul, aritz lerden,
zumar eze, arte zindoak ziranak,
iges dagite bai piñudiz-piñudi,
erdel-otsezko aiurri zeken,
aize zakarraren eragin beltzez...
zerbaitek iges, iges dagi bai,
gure mendi, gure ibar ta itxaso,
gure baso eder ta oianetatik
zerbaitek iges dagi bai, zerbaitek,
gure landa, zelai ta ibaietatik,
iges dagi bai zerbaitek
gure artean, alako
gorputz ustu, arima galduaren
ildura triste bat utziz.

40. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa andoain'go erriak 0176 Ona Don Manuelen giroa ta barruko indarra; gaztegiroa ta sasoia, adimen osasuntsu ta lerdena zuen errira etorri zaneko garaiean.

41. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa mde 0036 Sutondoan, zitzailluan jarririk zegoen Theresa, eta garrek haren itzal lerdena dantza erazten zuten ormaren gainean.

42. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa uxola 0012 Aurrean zegoan Aia`ko Arria eskuz artu zitezkeala ba-zirudian; ain garbi, gertu ta lerden ikusten zan!.

43. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0027 Irudi ezin bikain eta lerdenagoa erakusten du aizkolari gazteak.

44. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0350 Eta gutxi eltzen diran maillara eldu zan bere gurasoak etzekiten izkuntza sakon ta lerden idaztera iritxirik.

45. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa arti dekam 0041 Abate jaunak, hari behatu eta gazte eta lerden ikusi zuenean, zaharra bazen ere, bere fraide gaztearen gutizia karnal berberak sentitu zituen, eta bere barrenean honela hasi zen pentsatzen: Zergatik ez dut nik gozatu behar, ustekabean presentatzen zaitadan atsegin honetatik, nekeak eta minak nahi hainakoak etorriko bazaizkit etortzekoan?.

46. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0139 Entterka da presuna bat fina, lerdena, ederra baino pollitagoa, itxuraz bederen eztia, goxoa, geldia, ixila, beralza; horrek ez du erran nahi ez duela maleziarik; barne handia badauka, luzakor bainan ez ahanzkor.

47. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak air 0115 Gipuzkoarren artean, J. Batista AGIRRE, giputz-euskeraz izan den idazlerik lerdenena eta garbiena; Echagaray, Iturriaga, bai eta Gaspar JAUREGUI Artzaia deitu gudulari famatua, Frantzestean Espoz y Mina-ren meneko egon arren, euskerazalea ere izan zen, eta izpirituz liberala.

48. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak air 0116 QUEVEDO-ren 17 lerroak ere (Visita de los chistes) lerdenago gelditu izango ziran itzulikatu gabe; inglesek eta alemanek ere, arrotzen aipamenak, hauen izkuntza berean uzten dituzten bezala.

49. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak x. amuriza 0145 10) Hirugarren New Gardena
izena beintzat lerdena
pobreentzako ez da izango
hor dabilen trena.

50. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak deia 1988 0001 Beioakizu bada, On J. M. Barandiaran Gabon Zarrean egin dozuzan larogeita amazortzi urte lerdenokaitik bere ZORIONIK atsegiñ eta adiskidekorrenak, bide batez, izan dozun gaixo alditik, ainbat ariñen aldendu eta sendotu zaitezan itxaropena agertaraziz.

51. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. altuna 0001 Urrengo egunean, illaren 3`gn, goizerik bertaratu zan mendi-zaletza andia, ta danen artean, eta arratsaldeko iruretan, aurkitu eben gure adizkide zintzo orren soin lerdena, bizi barik, otzak gogortuta; zauri andirik barik baiña ilda.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak agur 1974 0001 Zu izan zara Urregarai, Igotz-mendi edo Santa Eufemia mendi-tontor lerdenean: ez arritu, iru oneikaz ezagutzen dogu iraillaren amaseian ainbat lekutatik ainbat jente batzen dan arkaitz bizkar jagia.

53. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak s. unzueta 0001 Atzo ikusi zaitut Aralar bidian
Abenda zarraren aldaska barria,
Lerdena, indartsua, begikor, gaztia,
ikurriña eruaten sorbalda ganian.

54. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zer 1986 0001 Zerbait itxurazko egiña izan arren, bere jokerea lerdena da eta negar egiteraiño samurtzeko gauza, Bilbo'n abesteko erea emoten dautsen bere lagun onai eskerra agertzean.

55. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... k. sarasola 0002 Naiz eta euria bera ere gehien bat txarra deritzaigu, batez ere eten gabe goitik behera jolasean hasten denean gure buru gainean batzutan tanta lerden eta beteaz, bestetan haizearen mendean, magalean zeharka, ezker-eskubi, saieska eta aurpegi aurrean gogor jotzen baldin dabil.

56. 1969-1990 zuberera antzerkia j-l. davant 0056 MARIA
Aztal biribil eta zangar hertsia
Eskuaren beteko zango bihia
Ttiki-ttikia
Golko bat aberatsa, lerden gerria
Erne begia
Nolako panpina den horra Maria!

57. 1969-1990 zuberera poesia j-l. davant 0082 Errak hi, non dûk odola,
Non arbasoen makila?
Eûskara gure ûrgûillia, biziko lagun lerdena,
Segretien etxekitzeko gordagai hoberena!

58. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura iaun zuria 00057 Peru ez zan mutil arrunt bat. Itxuraz, lerdena eta majoa, bihotzez urregorrizkoa eta odolez, Santimamiñeko arbasoen odolekoa.

59. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0046 Ima, Mertxe, Asun, Ana. Maite nuen ahuntz esnearen
bila joaitea. Zuekin. Ilunabarreko bide gorristaren
bazterrak gure solasetaz betez. Esne lodia pitzarretik
hurrupatzean, lur horail hartan sortu belarren usain on
guzi haietaz ginen asetzen. Betetzen. Mozkortzen.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Karrika huts kiskailduak.
Arratsaldeko bi ordutan. Kortina berde beheitituak.
Ilunabar gorrietan, berriz elgarretaratzen ginen bide
errautsu gorrantzak ametsez apaintzeko.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Arto landa haren erdian
gordeak, gure lehen zigarreta elkarri pasatuz erre
ginuena. Orhoitzen zaizte ote? Bestetan behi gorrien
aintzinean egiten ginituen lasterrak, atzenduak? Zuetaz
argazki ttipi bat baizik etzaut gelditzen. Horitua.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Ibero haundia badoa
mantsoki. Uda hartan, zikoinek jauregi zahar utziaren
kaskoan, beti bezala, prestatua zaukaten beren ohantze
haundia. Haurrek, karrasika junparazi zituzten amu luze
batzu beren esku muturretan altxatuz. Uda guziz bezala.
Xori lerdenen hegada apainduak puskatu nahian. Guk
egiten ginuen bezala.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Ene hango azken udan, ikusi
nuen nola bota zuten plazako jauregi gorria.

60. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00012 Eta barrako txoko baten kafea hartu bitartean, txutxumutxuka jarduten zuten berauek ere, praka labur eta elastiko tirantedunez jantzita izugarrizko ogitartekoak jaten zituzten EKIko mutil lerdenei zeharka begira.

61. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0079 Batzuetan, bai mujik sorbaldazabal, bizar-beltza, bai bere seme lerden eta sendoa itsuturik zeudela iruditzen zitzaion.

62. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0078 Dama xarmagarriak baziren ere, ez zegoen zilar-koloreko soinekoa airean zebilkion dantzari lerdena baino gazteagorik.

63. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0109 Bat zen gehien erakartzen ninduena: nahiko lerdena bera, morrosko galanta, ez tentela, baina instintuz soilik mugitzen diren horietakoa; bapatekoa besterik egiten ez zuena eta behin-behineko oldarguneari beti amore emango ziona.

64. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0078 Doktorea gizon lerdena zen, sorbaldak zabal eta aurpegia eguzkiak zurratua.

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0403 Lerden. Zardai. Segail

66. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0057 Bere finezi osoz hartzen baitu kanpoko txertoa, haritz edo pago lerden mitikoek ez bezala.

66 emaitza

Datu-estatistikoak: