XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera antzerkia k. eleizegi 0064 Mañu: Banekien zer gertatuko zan, eta orrengatik joan naiz lenago bi gezurr-geznari edo mandatariakin Larrain jaunarengana, ta bere aurrean azaldu degu egia, dana dan bezela aitorrtuaz.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0081 Mandatariak joan ziran ba, eta bidean anai Rojerio arrkitu zutenean besarrkaturik San Prantziskok esandako guztia edestu zioten, eta alako poz eta atsegiña bere biotzean nabaitu zuan, korrde gabe geratu zitzaien; eta Jaunari eskerrak egiñaz San Prantziskogana joan zan.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak dass-eliss 0415 Eta, horrengatik, gizonek ez dute kaheka begi onez ikusten eta ahal duten guzian, gaizki egile handiena bezala, hilen dute, gero athean dilindan emateko, sorginak urrunduko dituelakoan edo berri tcharren mandataria delakoan edo guk ez dakigu oraino zertako.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak dass-eliss 0415 Zertako othe? Lehengoek ere uste othe zuten egiazki berri tcharren mandataria dela edo, Harriet apphezak bere hiztegian dion bezala, hola deitzen othe zuten bethi gauaz dabilalakotz, den gutieneko harrabotsik egin gabe, Akhelarrerat heltzeko sorginek ohi duten bezala?.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak basarri 00002 Zu izan zera egiaren mandatari ziurra ; zu izan zera ainbat itxuren argiemalea ; zu izan zera ainbat gor entzuten yarririko astekaria.

6. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa etxba ibilt 0405 Eta Joeb'ek, ez bildur gabe, jakin eraiñ zetsan Dabid'eri, mandatari baten bittartez, Bethsabe'n Senarran eriotzia.

7. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa j.m. lekuona 0103 Urrundurik beti... zeruko mandatariak itz egin zun arte....

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak palt 0169 Mugaz beste aldeko euskaldunen mandatari bezala etorri zaigun Lafitte euskaltzain jaunari ere gure agurrik beroena.

9. 1969-1990 euskara batua antzerkia arti teatro 0024 ATABALARIA - Herritarrak, Erreboluzioaren mintzoa entzun. Mugarteko Buruzagitza Nagusiak bidalirikako Mandatari Berezia zuen aurrean dago. Harekin, soldado konpainia bateko kapitaina dator. Herritarrak, nirekin batera deiadar egin: Erreboluzioa eta libertatea, biba, biba!

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arzalluz 0199 AZERIA ERROMES Izan zuenean Erregek albiste hauen berri, Goinbert bidali zion mandatari, esanaz zihoala lehen bait lehen Erromara Aita Santuari barkamena eskatzera, bestela urkamendira joan beharko zuela eta.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura f. ibargutxi 0096 - Garai onak Konrado! Zaldun tenplario bati eskutitz bat bidali eta ezin judutar bat baino mandatari hobeagorik aurkitu...

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. goikoetxea 0047 Behin batean Jainkoak bere Mandataria bidali zuen Nazaret zeritzan hiri batetara, Maria izeneko neska-gazte batengana.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. goikoetxea 0047 Mandatariak esan zion: Poztu zaiztez, Maria, Jaunak bedeinkatu bait zaitu eta zurekin dago orain bertan!.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. goikoetxea 0047 Baina Mandatariak esan zion: Ez izan beldurrik, Jainkoaren ederra aurkitu duzu-ta.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0045 - Ez al da mandatari batek ezer baino lehenago jaten? - Hala da esan zuen lehoinabarrak eta gaineratu zuen.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0045 Ez al da hona iritsi elefanteak igorritako mandatarietarik inor?.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0045 - Untxiak jatekoa prestatu zuen, lapikokoari mandatarien haragia boteaz.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0069 Agertu zen seme nagusiena Gorteko mandatari gisan jantzirik.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0028 Kadiaren mandatariek neskatxa bakar bakarrik aurkitu zuten bere etxean; deskargatu zituzten gameluak, eta neskatxak janaria eskaini zien.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak matx 0055 Korreoaren edo postaren aitzindari izango zen mezularia, berri-emailea: aberatsei, jauntxoei eta agintariei gutunak eta esku-izkribuak eramaten zizkien mandataria Alemanian sortu zen.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. mitxelena 0124 Honako honen gisako esaldiak egunoro irakur daitezke aspalditxoan: Hizkuntza dugu, zeharbidez bederen, zentzuaren mundutik hotsen mundura joan eta itzuli bitarteko dabilen mandataria.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. otaegi 0162 Hallstatt aldian feudal mandatari eta printzeak dira errialde bakoitzeko buru.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. otaegi 0162 Printze eta mandatari hauek erresuma autonomo baten antzera eratuak dituzte euren lurraldeak.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.j. uranga 0121 Jainkoaren mandatariari, profetari, dagokio herria biltzea.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0113 Gizon batzuk bidali zituen mandatari gisa, eta hain zuzen, horiek izan ziren karta horren ekarleak.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ehhlaburp 0248 Honela taxutu zuten mementoko arauketa, lege horrek berak bait zuen seinalatzen Batzar Nagusiek beren ordezko edo mandatariak izendatzea Madrilgo gobernuarekin tratatzeko 1839ko Urriaren 25eko legeak ziona Foruen aplikatze edo aldakuntzei buruz.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ehhlaburp 0248 Baina-eta zer egin zuten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak? Hiru hauek ere izendatu zituzten beren mandatariak, gobernuarekin foruen aldakuntza tratatzearren.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ehhlaburp 0290 Biltzar honek Garat anaia biak mandataritzat hautatzea erabaki zuen.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. goihenetxe 0057 Zuberotarrek eta Lapurtarrek herritar mandatariengandik manu ukana zuten biltzarrean ez parte hartzeko, baina denok biltzarrerat joan ziren.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.k. garmendia 0128 A) Euskaldunok mandatari zuhurren beharrean gara, gure ttiki eta ñimiñoaren nabarmenak eskatzen duen zuhurtziaz barne-muinetan tinko iltzaturik dugun gogo xotil bezain ernagarria mundu zabaleko lau haizetara banatu eta jakinaraziko duten mandatarien beharrean: - Herri bat garela eta izaten jarraitu nahi dugula.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0110 Bi prozesuen arteko diferentzia ondoen definitu zuena, Postari eta Mandatarien Hezkuntzarako Amerikar Elkartea izan zen.

32. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. oñatibia 0028 Bere idi-pare ederrena kentzeko asmotan etorri zitzaizkion bein baserrira Gessler'en mandatariak.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Nazio Batuek vietnamiar errefuxiatuez arduratzeko Bangkok hirian duen mandatariak esan duenez, aurten, Thailandia aldean, berrogeitabederatzi pirateri kasu eman dira.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Erresuma gisa, Baxenabarrak bazituen Parisen bere mandatari eta gizonak eta Parisek Baxenabarran bere ordezkari eta kargudunak, bereziki zindik delako bat. (segida gero).

35. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... urraspide 1982 0001 - Bai, jauna neu nator denen mandatari.

36. 1991> euskara batua liturgia ibe 1995 0480 20 Kristoren mandatari gara, beraz, eta Jainkoak berak gure bitartez erregutuko balizue bezala da.

37. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00018 Hogeita hamalau haien tartean ziren beti amenka ibiltzen diren hamabi kazetari, telebistaz fitsik jakin gabe agintzera etorri diren zortzi mandatari, memoriarik gabe geratu diren sei lagun zahar eta hiru produktore, dirua nahi duten lekura bideratzen diharduten apareju arraioak.

38. 1991> euskara batua literatur prosa m. garmendia 0102 (...) konpainia bateko mandatari gisa aritu zen.

39. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. agirre 00082 Azken urteotan komunikazioetan eman den urrats handi hau gertatu arte, oso pertsonaia estimatua eta beharrezkoa zen mandataria probintziako herri eta txoko guztietan. Garraioa maila apalean egiten zuten profesionalek (gutun edo mandatu) oinez egiten edo zaldiak erabiltzen zituztenen artean bereizten ziren.

40. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: mendiguren e., xabier: bekatuaren itzala, 193-215 0196 Izan ere, kurriloak, zisneak, hegazti gortesauagoak, errepresentazio berdineko sinboloak baitira, zeruaren eta lurraren arteko mandatariak, berpiztearen errepresentazioak (kopa atiko batean Afrodite antzara gainean zaldun ikusten da Museo Britanikoan; Ledaren mitoarentzat anitz eratako aldakiak daude), eta, Txinatik Zesarrek deskribatu dituen keltenganaino, K.a. 390. urtean kakaraka Erroma salbatu omen zuten antzara kapitolinoak ahaztu gabe, presentzia maizekoak tradizio herrikoi eta literatura guztietan.

41. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0163 Nonbait, gilyakek ere Mendiko Jaunari hots, herriaren ongizatea bere eskuetan duenari bidalitako opariz zamatutako mandatari gisa ikusten dute hartza.

42. 1991> euskara batua saiakera-liburuak estilib 0305 mandatari. Mandatu edo errekaduak egiten dituena da 'mandataria', ez da 'agintaria'.

43. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0323 erreparlari. iz. Mezularia, mandataria.

44. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0323 Behin aitak abatetxera bidali behar izan zuen erreparlari edo mandatari.

45. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0014 Vatikanoak, estatua denez, harreman diplomatikoak dituen estatu guztietan ditu nuntzio deitu mandatariak.

46. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1991 0022 Honela, sindikatuko presidentearen ustez, badirudi atzetik aginte bat daukatela eta hauek agintari horren mandatari izan direla.

47. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.l. zurutuza 0004 Zenbait fraide frantziskotar, japoniarrak berak eskatuta, 1593an heldu ziran, aita Pedro Bautista buru zutela; Espainiako erregearen mandataria zan hau.

48. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.l. zurutuza 0004 Urtarrilaren 8an eman zuan Taikosamak azken epaia: Aginduta neukanez lehendik Jainkoaren lege hau ez predikatzeko eta fraide hauek Luzondik mandatari bezala etorrita predikatu egin baidute, agintzen det gurutziltzatu egin ditzatela Nagasakin erlijio bereko japoniar hauekin.

48 emaitza

Datu-estatistikoak: