XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. jauregi 0003 Batzutan, axona mielina izeneko substantzia lipidiko batez estalia azaltzen da.

2. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. jauregi 0003 Gaur dakigunez, mielinazko magina hau Schwann-en zelulak (zelula glialak) eratzen dute, modu berezi batean bilduz axonaren inguruan.

3. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. azkue 00162 Nerbio ziatikoan kitzikapen elektrikoa ezarriz gero, orno-muinaren elektronegatibotasun mailan zenbait aldaketa nabarmentzen dira denboran zehar. Ezaguna denez, nerbio ziatikoa lodiera eta egitura ezberdineko zenbait zuntz motek osatzen dute, alegia A eta C izena daukaten zuntzek. A zuntzak mielinaz estalirik daude eta kinada sinaptikoa abiada handiz eramateko gai dira. Badago egon ere azpisailkapen bat talde honen baitan, bideraturiko kinada sinaptikoen abiaduraren arabera egin izan dena.

4. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. azkue 00162 Alegia, eta gure gaiari dagokionez, A zuntzek abiada handienez bideratu ohi dituzte seinale sinaptikoak eta batez ere ukimenari eta tenperaturari lotuta dagoen informazio somatosentsoriala bideratu ohi dute. A zuntzek aldiz, meheagoak izanik, A zuntzek baino motelago garraiatu ohi dute kinada sinaptikoa, eta bai informazio somatosentsorial mingarria zein ez mingarria eramateko gai dira. Azkenez, C zuntzak sano meheak dira eta ez daude mielinaz inguraturik, eta ondorioz zuntz hauetatik zehar garraio sinaptikoa moteltasun handiz gauzatu ohi da. C zuntzek, bestalde, minarekin lotuta dauden zenbait seinale sinaptiko garraiatzen dute.

4 emaitza

Datu-estatistikoak: