XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa p.l. zaloña 0184 Bearrbada zure gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak, edo... beinzat lagunak, gau ta egun, olerrkariak esan zuan bezela, negarrez eta oyuka diotenak:
Intziria dot-Neure lana,
Sua jana-Sua edana:
Zerr janik ez-Garra ezpada
.

2. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0006 Mendaro'ra eldu ziranean, oi bezela mutiko ta nexka koxkorrak bere saskitxoak eskuetan zituztela ojuka asi ziran Bizcochos de Mendaro... Bizco...chos de Mendaro ta andaluzak arrituta onela omen dio: Qué dicen? Bizcocho remendao? ja, ja...! Ba krema ondoren akeita, kafia, tranpik gabekoa, puru-purua; txola orain ogei urtekua ta txokorra...

3. 1900-1939 gipuzkera antzerkia lab 0019 (laisterka leiotik bestalderaño joanaz atea giltzaz itxi beza) Jainkoak lagundu nazala! (Berriz leiora itzuli ta oiuka) Onera! Galdua naiz! Aguro, aguro! Atozte!.

4. 1900-1939 gipuzkera antzerkia e. mujika 0010 And. - Ai, ai, ai! Amatxooo! (Norbaitek barrutik ojuka: Katalin!) Ai ene! Nere billa datoz! (Ezkutatzen laisterka eskuitik).

5. 1900-1939 gipuzkera antzerkia alz atera 0009 On Jeolimo - (Atetik Antton'i ojuka).

6. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak bprad 0244 Gauz orregatichek chit askok uste izan dute sorgiñ lekuba dala lurruspe ori, eta bertatik zakabanatzen diradela arratsetan, ojuka ibiltzeko eta lixiba jotzeko ere bai, Albistur, Tolosa, Bidani, Errezil eta Aldabako erreka zuloetara; eta sorgiñ oyek berak ere diradela gaubaz bide izkiñ ta bazterretara irten diradenak jendea izutzera, edota gaitz egitera ere bai onenean.

7. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa lf 0519 Etcholaren parrean gelditurik oihuka hasi ziren.

8. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb 0206 Aita han zuen, bi hurratsetan, hari beha, eta hari oihuka: Zer zizte, ba, oraiko gazteak?.

9. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa p. duhour 0204 Oihuka denak zoin gehiago: Biba eta biba! Azkenean ikhusten dugu bada, alki batean jarria, lau soldadok airean deramatela.

10. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb leg 0664 Jon Doni Petri sekulan chokoan eman orduko, debruek hartua sartzen da hor berriz ere nausia; bere makilarekin, oihuka erranez: Zagozte ichtant bat, zagozte!....

11. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa zerb bahnar 0038 Nun othe zen Aita Fontaine nindagon, barnetik oihuka hasi zaukularik: Ni jaun handiegia naiz zuen biderat ethortzeko: zuek zatozte hunaraino!.

12. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0403 Haurrek amak eta amatchik bertzelako beharria dute, ezen denak oihuka ez dire ichiltzen: Sorgina puies, sorgina puies!.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1919 0001 Bazkal-ondorian etorri ziran Batzoki-aurrera iru edo lau gizajo leporaño ardoz beteta, ujuka beti bezela; etziran beren gogoz etorri, baizik liberal jauntxu izatia nai luken batzuk, arrija bota eta eskuba gordetzen dutenak, bialdu zituzten amaiketako ederra emanda.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1922 0001 Artzai-taldia bertoko abeslari onenen artian antolau zan eta zer esanik ez dago beren irteerak eta abost-soñu ederrak ikusle gustiak txalo ta ujuka ipiñi zituala.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Bañan egiten ez degulako,
orra aberria naigabez,
ama ojuka ari geralako,
geren izkuntzikan gabe.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak fir 0001 Zenbaitzuek joka ere asi bide ziren eta batzokira bildu ziren eta batzokira bildu ziren oiuka eta beraka, baño etziren etxean sartu; unela egon omen ziren iru ordu laurden edo, Goardia zibillak etorri bitartean eta gero tiroak eta lasterkak; oiuak eta arrukaldiak.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1901 0001 Beiratu du alde orotarat, ikhusteko eia Europako erresumetan ez zen bat bederen higituren edo oihuka hasiren, gure ausartzia gaitziturik.

18. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1914 0001 Mezako khantiak hanitch ontsa eman dutie, guziek ber botzian, eztiki, oihukarik gabe.

19. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak f. zenarruzabeitia 0248 Gero Pilato'k erriari itandu eutsonian: Zein nai dozue nik azkatu daizuedan?, erriak oiuka ta garrazika erantzun eban: Kendu ori, kendu; ta Barraba azkatu eiguzu....

20. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak f. zenarruzabeitia 0248 Gizataldea apurren bat ixildutean, Pilato'k Jesus azkatu nairik, barriro dinotse: Nai ete dozue juduen erregea azkatutea?; baña areik oiuka: Ori ez ta ez, Barraba baño....

21. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa tag uzt 0103 Soñekoa arrataz beterik eta errenka zutitu zan mutil ozkatua, oiuka.

22. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0279 Orratio, Ibayak urpetik onela yalkitzen dio oyuka Apolon'i: Eskamander'ek: Ene urtzi ok! Zidar uztai jabe!, Tzeu'ren seme hori! Ez aal duzu zuhorrek axolik Koron'en gogo asmoak betetzeko?

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0041 Ta sarrakioz lazturik zeuden yuduen aurrean, Yehobah'ren izen agurgarria ebaki zun oyuka.

24. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak g. garriga 0167 An zeudenak oro, arriturik auzi aren amaya zitxaroten: ta ordutik laster, giz-emakumea itzuli ziran, lengo aldian baiño elduago ta atziago: emakumeak gona yasota eta magalean zorroa ipiñia ta gizonak kentzearren liskartuz: ezin zezaken, baiña, emakumeak zaitzen zunez, oyuka zesala: Yainko ta gizadiaren zuzena!

25. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak smitx estropak 0030 Jendea deadarrez ta ojuka.

26. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0012 Ta illok oyuka Euzkadi'ren berri eman zidaten.

27. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak i. olaberria 0008 Alare, naiz eta stalindarrek oiuka eztarria urratu, olatu edo baga berri onek aurrera diardu bere biziko zarrapastadan zanbuluka, gero ta bortitzago.

28. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0168 Bitartean mutilkoak zagi zarrai su eman eta, makilla baten muturrean zintzillik dituztela, ibiltzen dire oyuka esanez: erre pui erre, quémale el culo a año viejo.

29. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0168 Urte zarraren iduriak direla ta, gauez su ematen die, oyuka esanez: erre pui erre.

30. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia ir eg 1954 0052 Iauna, gure erria bai dagola zapal!
nagusi arrotzek gain-artu digute;
herra dariela orruz diardute
elkarri oiuka oro aho-zabal:
Aup ¡Euskadi oso soil dezagun ta gal!!
suntsi bedi aren izena! darauste;
anbat iende zintzo il naiz, oildu dute:
apez, gizon, mutil, andre, neskak argal.

31. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia gh 1967 0352 Eta berriz, tinki-tanka,
Pilota harat-hemenka,
Jokolariak indarka,
Iduri dute, noiztenka,
Debriak zalapartaka...
So-egiliak oihuka,
Gogotik esku-zartaka,
Batzutan irrintzinaka!.

32. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0093 Batzu oihuka, bertzeak nigarrez, bertze batzu kolpatuak, bakar batzu harmak eskuan, denak kechu, bakar batzu irri maltzur bat ezpainetan.

33. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0093 Eta orduan, soldado batek oihuka galdegiten du: - Nun da aintzindaria? Mana dezala, guk obedituko dugu.

34. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0093 Nigarrez eta oihuka ari dira: bainan zaudezte hemen, heldu zauzkigu eta chahu gira.

35. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Garmendia arizan da ontsa oihuka eta zalapartaka. Pilotan, egin du orotarik. Sobera uste izan du gure iduriz, Chubero gaztearekin jostatu behar zuela. Herabetasunez trabatu nahi izan du oihuka eta erasia, bere kontrario berria, bainan tronpatu ditake.

36. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Mintzo bat oiuka basoan
Yaube'rentzat bidea gertu
Aren zidorrak berdin itzazute
.( Is.40, 3 ).

37. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bidez 1967 00001 Egualdiak laguntzen die, zerua garbi laño zipitzik gabe, aizea otz xamarra, baña euskaldun gazteak ez dauka otzaren bildurrik eta batez ere orrelakoetan, kale ta mendietan, saltoka ta oiuka ibilli bear dutenetan.

38. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa m. zarate 0039 - Gora Erdikale! esan eban orduan bizturik oiuka Ezkerkalek.

39. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa b. otazua 0076 Soiñua! Soiñua!, oiuka enperadoreak eskatzen eban.

40. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa b. otazua 0076 Eskerrak urretxindor maitea! Milla esker!, oiuka enperadoreak iñoan, bizia zan odola bere zanetatik barriro sentitzen ebala.

41. 1969-1990 euskara batua antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra), 53-61 0059 (Horrela segi dezake puska batean, baina laister elkarri oihuka bukatuko dute).

42. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0021 Espainian izan zenean, eta atakeak eman zionean, nola dardar egiten zuen ohartu nintzaion: egia da, jainko hori dardarka ari zen, ezpain koldarrek ihes egin zioten koloreetatik, eta mundu osoa izutzen duten begiratuzko begi horiek galdu egin zuten beren distira: intziri egiten entzun nion nik: bai, eta erromatarrak berarengan begiak ezartzera behartu zituen mihi hori eta liburuetan haren hitzaldiak idaztera, oihuka hasi zen: Ai, emaidazu zerbait edateko Titinio, neskatila gaisoaren pare.

43. 1969-1990 euskara batua antzerkia d. landart 0029 MAIALEN - Ez hainbeste ez... Zer nahi lan badiat... etxeko seme ttontto horren gatik... eta etxekandrea berriz beti oihuka, nagusia, ahal den pilda, beti nexkatxen ondotik... bai! ederki nauk!...

44. 1969-1990 euskara batua antzerkia d. landart 0039 (Azken hitz horiek erran bezein laster oihu batzu entzuten dira eta Roxali lasterka agertzen da oihuka: Anderea! Anderea! Anderea! eta Ttittuk segitzen du, bere gau-atorra gaizki jantzia... Eta orduan hazten dira tira-birak... Roxali jo huna, jo hara, Ttittu ondotik, azkenean Roxali, Dorothée-ren gibelean dago, Ttittu aldiz aintzinean, buruak mugitzen dituzte... Lasterka abiatzen da Ttittu, Roxali ere bai, Dorothée oihuka ari da): Ttittu, geldi zaite, Ttittu! Geldi zaite. Nere maitea! Ttittu geldi!

45. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak aingura/4 0090 Goiza baino askoz lehenago han ziren herriko gizonak oihuka: - Iker! Manex! Manex! Iker! Aurkitu zituztenean, guztien poza! Bildu zituzten mantetan, eman zieten jaten eta edaten, hartu zuten Manex andetan, eta etxera.

46. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/4 0200 - Ba daukat, ba daukat! dio oihuka.

47. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak mekanogr 0087 Laku osoa txalupaz beteta ikusiko duzu, eta jende guztia zuri oihuka.

48. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gurpila 0004 Beldurtu egin zen eta oihuka hasi zen.

49. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak a. prego 0069 Manifestatzaileak Bilboko hainbat kaletatik joan ziren Estatu Batuak eta bere presidentearen kontra oihuka, eta Arana-Goiritarren etxerantz abiatu ziren, Kubari independentzia emate alde daudenak berak, eta denbora luzez ihardun zuten han etxea harrikatuz.

50. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0059 - Baina jan egin duzu benetan?... esan zion oihuka Zintzurlehorrek, su guztiek hartuta.

51. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0082 - Gora gure enperadorea! -ekin zion berriro oihuka errege egoitzako leiho azpitan bildu zen tximu aldra izugarriak.

52. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0142 - Madame, ihes egin du donostiarrak!- hasi zen oihuka Ebarixto esnatu bezain laster.

53. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. añorga 0067 Non ote daude? Eta oihuka hasi dira.

54. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0080 Jakobek hori ikustean, lasterka egin eta oihuka esaten dio: - Potoloa maitemindurik dago!... Maitemindurik!.

55. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0080 Beraien atzetik artean oihuka ari da: - Hor doaz elkarrekin! Une hartan kantoia gainditzen dute.

56. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. suraso 0170 Zindy, Lindy eta Mindyk, leihatilatik azaldu eta txokolate txotxak jateari utzi zioten oihuka hasteko: - Kaixo Arabel! Berokiak, botak, txanoak, eskularru forratuak, gonak eta irristailuak dauzkugu, denak berri berriak!.

57. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. otxoa 0245 Eta bapatean, guztiak batera hasi ziren oihuka: - Orduk suntsitu nahi gaitu! - Setioa berehala altxatu behar dugu! - Geure denbora-biltegietara heldu behar dugu.

58. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0061 - Euskalerriak deitzen ninduen oihuka bizian eta nik joan beharra neukan euskaldunen berotasun hura hoztu ez zedin eta lo zeuden anaiak esna zitezen.

59. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0053 - Arratoiak! zuzendariak ere oihuka ekin zion, aurpegia more.

60. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0088 Sorgin Handiak kanta ikaragarri hura amaitu bezain laster, txaloka eta oihuka ekin zion entzulegoak, burua galdurik: - Harrigarria! Liluragarria! Miragarria! Zu zara zu, jenioa, Sorgin Handi Bakar Hori!.

61. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0088 Gero ikusleen artetik zetorren garrasi ikaragarri bat entzun nuen, eta haren ondotik, deihadar eta txilio nahasien habarrotsa, eta sorgin multzo handi bat ikusi nuen jauzika, oihuka, beren atza oholtzara zuzenduta: - Saguak! Saguak! Saguak! Guri erakusteko egin du! Horra hor Sorgin Handi Bakarrak sagu bihurtutako bi haur horiek!.

62. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0163 Estalkia gainean jarri eta oihuka esan zuen: - Talde handiaren zopa, prest!.

63. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0117 - Aurrera mutilak zioen oihuka Zeta profesoreak, aurrera, tarta badago eta.

64. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura r. etxezarreta 0018 Eskale bihotzekoa!
oihuka negarrez
eraman nazazu hemendik
ni hegan eginez!
.

65. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0012 Kinkilimarro oso pozik jarri zen eta oihuka atera zen dendatik, harro baino harroago, jende guztiari erregali berria erakustera.

66. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0034 Orduan, liburua zabaldu eta oihuka esan zuen: - Eskritura Saindua, esadak egia.

67. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arrieta 0088 Beste guztiak ere oihuka hasi ziren.

68. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. zubiri 0048 Osaba Teo ihesi zetorren ikaratuta eta oihuka; (...).

69. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. garmendia 0073 Haurraren ama Kum-i oihuka eta mehatxuka hasi zitzaion.

70. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0036 - Hemen ditut, hemen ditut - oihuka ari zen Paganel.

71. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0025 - Jauna... Morgan - egin zuen oihu lehiaz -. Lapurtu... egin dute... bandidoek! - Nor?- galdetu zion oihuka filibustariak.

72. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0065 - Agnan, zigortuta gelditu nahi ez baduzu - oihuka esan dio andereñoak -, barruan gorde itzazu zure pentsakizunak! Agnan nigarrez hasi da.

73. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. pontesta 0044 Baina alferrik ari ziren oihuka, panpinek, antzerkiarekin jarraitu ordez, oihuka eta garrasien erdian Pinotxo bizkarrean hartu eta aurregelako argietaraino eraman zuten, garaile gisa.

74. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. pontesta 0084 - Hemen dago gure Pinotxo maitea! Nolatan zu hemen?- zioen Azelemeak oihuka, besarkatzen zuen bitartean.

75. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 00091 Oihuka doa autobusaren atzetik.

76. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.a. elkoroberezibar 0056 Baina, baina...... ez haiz konturatzen ala!! Ez diagu eguzkirik!! Goizeko zortzirak eta gaua oraindik!! Zoratu egin behar nauk!! Jaungoikoak zigortu egin nahi gaitu!! Erruki Jauna!! Barkaiguzu!!, oihuka ziharduen agure zahar batek Peio Marirengandik gertuan.

77. 1969-1990 euskara batua literatur prosa peillen 0102 Gazte on eta eder bat, eta haren andrea, oihuka hartuko dituzue: jaun eta andere bezala aitortuko dituzue.

78. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. legasse 0026 1) Orduan farisauak etorri ziren, Euskal Herriko mendien oihartzun guztiei oihuka: 2) Euskara, horren hizkuntza zahar eta hauskorra, hobe genuke museo batetan ixtea, bitrina baten barruan iraun lezan, 3) holan, hizkuntzak baltsamoz momifikatzen dituzten espezialistek gidaturiko bisitetan, ikusten ahalko zuten gure ondorengoek.

79. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0138 - Geratu zaldia! - agindu zion Ibrahimek Halimari oihuka.

80. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. borda 0018 (Barulloren eskuetarik baso-botoilak hartzen ditu, zerbitzatzen da eta, basoa altxatuz, oihuka:) Nere aitari, Aragoiko errege zuzen eta Nafarroaren lapur, podere-makil zerrendatzalea, hainbeste erreinu ukaiten bukatuko duena, non ez duen jakingo non pausa bere ipurdi lerdena, eta hainbeste podere-makil ukanen dituena non Iruñako txorizoak bezala bere sukaldean dilindan ezarriko dituen.

81. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0149 Poza zerion nire ahizpari; inongo goganbeharrik gabe, oihuka eta barrezka ari zen zotzei eragiten.

82. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0042 Ahal duen moduan, oihuka, hiru operazio egin dizkiotela diotse jotzen ari zaizkionei, mesedez sabelaldean ez jotzeko, hilgo dela, bai, joandako urtean apendizitis, peritonitis eta gero gieten baten zioz hiru operazio egin dizkidate, egia da. .

83. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0251 Nire hondamendia zela eta ez zela, hamaika mila zurrumurru ergel hasia zen bazterretan barreiatzen; nirearen segizioko beste ontzietan beretan ere, kondaira itzel pilo bat zebilen ahoz aho, nire lotsagarri; utzi nien nahi zutena esaten, nire egia ez bait zen oihuka aldarrika daitezkeen horietakoa.

84. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibk 0381 Zazpi egunak ia bukatu zirenean, Asiako judutarrek jauretxean ikusi zuten Paulo, eta jendea asaldatu zuten eta Paulori heldu, oihuka esanez: - Israeldarrok, zatozte laguntzera!

85. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibk 0381 Hurreratu zen agintaria, heldu zion Paulori eta bi katez lotzeko agindu zuen; gero nor zen eta zer egin zuen galdezka hasi zen; baina jendeak oihuka, batzuek bat, besteek bestea esaten zuten.

86. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0073 Hitzegin nahi izan zien; baina ihes egin zioten oihuka: - Nor zara zu, bilutsik zabiltzan hori? Zikinegi zaude gutakoa izateko.

87. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0071 Zer iruditzen zaizu?, erasotzen zion oihuka.

88. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0051 Apaizaren etxera heldu zirenean, Tom Pouce gelan sartu zen, eta indar guztian oihuka hasi zen: @- Hemen dagoen guztia nahi al duzue? Lapurrek, izuturik esan zioten: - Hitzegizu isilago, jende guztia iratzarriko duzu.

89. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0051 Orduan Tom Pouce indar guztian oihuka hasi zen: - Den dena emango dizuet, luzatu eskuak.

90. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. monasterio 0059 Emazteak haserre bizian begiratzen dio eta oihuka galdetzen dio: - Eta zein soineko jantziko dut horrelako jai batera joateko?.

91. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0108 Baina, biolentzia errepresiboa estrukturalak sostengatzen badu (instituzioek polizia), biolentzia estrukturalari azkenean eusten diona, legitimazioa eta emanez, biolentzia historikoa da; alegia, oraintxe bertan instituzioen egiazko aldakuntza batetan sinestea oso gaitz bihurtzen digun biolentzia historikoa, politika nazional batetan linea bilakatua, traiektoria eta lege: eta konzientzietan, tradizioetan, hots, politika bizitzan, oinarrizko instituzio sekreto bihurtu den biolentzia historikoaren kontra jaiki zen Sabin, biolentzia estruktural eta errepresibo berezirik berak pertsonalki jasan izan aurretik, Euskaldunen aberria Euskadi da oihuka.

92. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j-l. davant 0002 Oihuka ixilarazten dute frantses deputatuek, mehatxatzen du biltzarreko lehendakariak...

93. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak izeta nigarrez 0012 Josek hartu du besoetan eta oihuka hasten da denei deika: - Zatozte zatozte, haur sortu berri bat hemen!.

94. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak izeta nigarrez 0097 Lehenbiziko harridura pasturik erraten du kolera gorrian: - Urde madarikatua! Hau Beltzarroren umea duk! -Eta atera da gelatik oihuka.

95. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak rikardo arregi 0047 Bainan gogoan izan behar dugu, oiuka hasten dena erlijioso sentipena dela, bere Jainkoa kentzen zaiolako.

96. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. lekuona 0199 Hori ikustean, Basandere-k oiuka eraso zion eta atzetik zijoakion.

97. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. lekuona 0333 Hil zanean, Irumugaata-ko bazterretan zebilen oiuka: Irumugaata-ko mugarrie,/ Nere animaren galgarrie /. Nun sar, nun sar?.

98. 1969-1990 gipuzkera liturgia agustindarren liturgia 0014 Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,/ Jaunari serbitzu alai egiozue,/ Aren aurrera pozez oiuka sar zaitezte.

99. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño odol 0157 - Betikotasun osoan, Non zera, Jauna? Non zera, Jauna? oiuka.

100. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa pmuj mendi 0060 - Urra...!, zion RUDI`k oiuka.

101. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa pmuj mendi 0075 Gora MOL5!, esan zuan batek oiuka.

102. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa berron kijote 0191 Ainbesteraiño ari zan oiuka ta deika manta-jostaillu gizajoa, entzun zuan bere nagusiak, eta, arreta guzian entzuten egonaz, bentura berriren bat ba zetorkiola uste izan zuan, alik-eta bere ezkutariaren oiuak zirala garbi ezagutu zuan arte; eta zaldia aruntz gidatuaz, lauoinka trixte askian bentaraiño etorri zan; itxi-ta zegon, eta bira osoan asi zan, nondik sartu arkitzen ote zuan; baiña esiaren pareta-ondora eldu zanean, bereala ikusi zuan bere ezkutariaren lepotik ari zuten joko gaixtoa.

103. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 Baiñan laister kutsatu zuan ikusleen berotasunak, eta, oiuka, neskak axatzen asi zan bera ere: - Ema'ion, Dorotty, ema'ion ukabillaz sudurrean! Ema'ion gogor!!!.

104. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0106 - Orixe esan zenion nere osabari, - oiuka eta ura bezain asarre erantzun zion Jenny andereñoak.

105. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak umandi 0013 Lagun-urkoarenganako lotsa ta begirunea eskatzen dira alde guzietan; gizonaren eskubideen artean oietxek lenengoenetakoak eiki; ta oyuka ari zaizkigu Ludi`en barna eten gabe aldarrikatzean.

106. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0162 Oraindala ogeita amar urte erriko artzaiari entzuten omen zioten oiuka asten zanean: ABREAK, ABREAK... EKIZA bidera edo ERREKA bidera....

107. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia zerb akelarre 0231 (Arte hortan Guria beha baitago, irriz hura ere, Orro oihuka hasten zaio).

108. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia newsletter 1977 0004 Trago hunek luzian kartzen du adarra
Dener oihuka daude: xaurte edatera.

109. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa otoizlari 1985 0025 Ikusi zuteneko, oihuka hasi ziren: Kurutzerat! kurutzerat!.

110. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak euskera 1978 0583 Beraz oihu bakarrik aipatuko dugu eta erran gabe doa oihu-rekin eginak diren hitz guziak oihu bezala idatziko direla: oihualdi, oihugile, oihuegin, oihugia, oihuka, oihukari, oihukatu, oihulari, oihumin, oihuska, oihuti....

111. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak larz 0087 Bainan, xoro eta debalde da oihuka artzea, ez dela odolik ixuri behar...

112. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak eskolarteko bertso viii 0024 Hemen oihuka haso izan zait
ontxo, intxi eta untxa,
adizu, lagun, mintza ezazu
Jesukristoren hizkuntza.

113. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak zubk 0001 Indarkeriaren aurka mundu guztia oiuka eta erreguka dabillen mundu onetan, len amesetan sortutako errege ez-ezagunen ordez, gaur ondo ezagutzen gaituen gurasoak, gu geu gara indarkeriaren ezaugarri eta erakusle diran jostallurik bildurgarrienen kideak euren eskuetan ipinten doguzanak.

114. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1977 0001 Euskal liburuetatik barna
Herria oihuka.

115. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Eta gauza hori bera errepikatuz oihuka hasi ziren.

116. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j. zarautz 0001 Euskera egunero egunkarietan ikusiaz, eta irratibidez entzun izanik, ia nolabait, gure kaleetan euskera dakitenak euskeraz elkarrekin izketan eta oiuka entzuten ditugun!.

117. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Baina horixe ez da bitxiena, beste zentro batzuetan otsailerako konbokatoriak agertu direlako, eta zirkuloa borobiltzeko Iruñeako SENeko partaideak ordenu-zerbitzua jarri behar dute ikasleek PSOE-SEN berdin da oihuka ez dezaten.

118. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1969 0001 Rusia ere oihuka hasi ez dadin arrotzik sar Libanean.

119. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hiriart-u 0001 ELIZA BERRI. Zerurat oihuka

120. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak izeta 0001 Hiru egunetan mozorroak jauzika karrikan eta plazan, aurren gibeletik lasterka eta hauek oihuka kantari MOZORRO ZINKO
MUKITZU
SOBERA SOBERA
BADAKIZU
.

121. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0002 Ujuka eta jauzika egiten eben hesiari urreratu nintxakon.

122. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0133 MACB. AN.- Mozolloa oioka ta txirritxirriak txirtxirka entzun dodaz.

123. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak eaegut 1995 0020 Nagusiak diru-zorrotxutik 20 dolarreko bost txartel atara, eta emonda gero, oiuka auxe esan eutsan:

124. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 0239 Ohiko eragozpenez gain, hau da, itsaso zakarra, enbatak, gosea eta egarria, baziren beste arriskuak ere: Pi-ra-tak (Hau entzutean bi marinelak altxatuko dira kantari, ezpatak aterata, Piratak abordaiara oihuka.)

125. 1991> euskara batua ikasliburuak bakarka/4 0118 Gizon zaharra zen ero moduan oihuka ari zena.

126. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/4 0133 Pipa eta patata poltsak lehertzen hasi ziren, pantailan musuka hasten zirenean, horiek oihuka...

127. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/1 0131 a. Iratzargailua leihotik behera jaurtiki eta oihuka eta biraoka hasi zara, haserre bizian.

128. 1991> euskara batua ikasliburuak i. urbieta 0063 IA! IA! OIHUKA

129. 1991> euskara batua ikasliburuak i. urbieta 0090 Kalez kale, oihuka eta herriko musika giroa sendotuz.

130. 1991> euskara batua ikasliburuak i. urbieta 0090 Bienbitartean oihuka ari da.

131. 1991> euskara batua ikasliburuak i. urbieta 0090 B aldian: bi korroak norabide aldatuan kalejiran mugituz eta eskemaren bukaeran erdialdeko lagunek lekua aldatzen dute, lehenengo arrainsaltzailea korrora itzuliz eta aukeratu berria oihuka eta lehen eskemari ekinez.

132. 1991> euskara batua ikasliburuak hitza/5 0117 Zabaldu bezain laster, Jon oihuka hasi zen:

133. 1991> euskara batua ikasliburuak hitza/5 0117 Jon memeloa sutondoan zegoelarik, pastixa-zaparrada hark harriturik, ahalik eta pastixa gehien hartuz, eskuak bete-beterik emazteari oihuka hasi zitzaion.

134. 1991> euskara batua ikasliburuak hitza/5 0117 Jon, ikuiluan sartu eta astoa kandelen artean ikustean korrika atera zen oihuka:

135. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. ibarbia 00022 Eta bapatean, Euxebio oihuka hasi zen.

136. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. garmendia 00012 -Banaka, jaunok, banaka -zioen oihuka Earl-Bob Picket-ek. Berak agintzen zuen nonbait. Neu hasiko naiz.

137. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 00081 Krisialdietako eguna zuen. Besotik hartu eta oihuka hasi da: Gizon-emakumeok, frantsesa da Argelia eta hala segituko du izaten!

138. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 00110 Zer esango ote dute auzoek? Aita kezkaturik zegoen Jardin andereak, etxeko errezelen atzean ezkutaturik bizi denak, edo Lucas jaunak, inoizka sotoan galdu eta arratoei tiroka eta Argelia frantsesa oihuka aritzen denak, esan zezaketenaz.

139. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura pocahontas 0031 - Han urrea dagoela diot nik! oihuka.

140. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura pocahontas 0036 - Zer egin duzu, Thomas? oihuka Smithek.

141. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. azurmendi 0047 Nire luxuzko autoan Donostiako kaleetan zehar paseatzen ari naiz, inguruko jende guztia ohiuka ari zait, AUPA JOHAN!.

142. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0068 Denak oihuka hasi zitzaizkidan, (...)

143. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0048 Eta dena itzultzeko oihuka hasi ziren, ordurako banketxetik kanpo, jendea jakinminez bertara biltzen hasia zegoelarik, bestela Segurolatarrek arazoak izango zituzten.

144. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0026 Aurrenekoak zangoa lehen mailan ipini orduko atsoa behera zetorren oihuka lihozko atorra luze eta zikin batean bildua.

145. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0055
Hankak baloia jo du,
kanka!
Baloiak leihoko kristala,
klinki eta klanka!
Hautsi da kristala
eta amona azaldu da
leihoan berehala.
Haur lotsagabeak,
garrasi egin du leihotik
amonaren eztarriak.
Eta erne zeuden
udaltzainaren belarriak.
Hasi da gure atzetik korrika
deiadarka, oihuka:
Ume nazkagarriak,
ume nazkagarriak!

146. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0085 Une batez zalantza izan zuen, ez zekien nola amaitu esaldia, baina, segituan, esan zion pozik oihuka:

147. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0030 - Orain, hiru esan dezadanean, biok batera oihuka hasiko gara.

148. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0036 Pena pixka bat sentitzen hasi nintzen amona bat oihuka hasi zenean:

149. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0021 Parkean zegoen haurtxo bati kendu diot usoei palomitak botatzen ari zitzaienean, baina negarrez hasi da, tetea!, tetea! oihuka; eta ama konturatu denean nire atzetik abiatu da lasterka, lapurra, lapurra! deiadarka.

150. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0078 Horretarako izan nuen prolema bakarra, eta ez zen txikia, eskolako atezaina zen: hesi gainean zutik ikusi orduko oihuka hasi zen, era guztietako madarikazioak eta poliziari deitzeko mehatxuak esanez.

151. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0008 Eta oihuka ibiltzen dira.

152. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0095 Erraketa beraren belarria denez gero, burukada gogor bat egin lurrean, eta zok esaten du oihuka (hau da, ni bai baboa, gutxi gorabehera).

153. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0163 Alditxo bat zeraman han eta, ustekabean, oihuka hasi zen:

154. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0113 SARTU da herrian
elefante letagin bikoa;
gainetik, ipotxak, oihuka:
Zirkoa, zirkoa!

155. 1991> euskara batua liturgia ibe2 00250 40 Bainan oihuka hasi ziren:

156. 1991> euskara batua liturgia f. olariaga 0079 (...) Elisabetek Espiritu Santuz beterik oihuka honela esan zuen: bedeinkatua zu emakumeen artean eta bedeinkatua zure sabeleko frutua.

157. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00106 - Ez dut uste gustatuko zitzaionik erantzun zion Txabik, neskamea etxetik oihuka ateratzen zen bitartean; eta orain jan, mutilak, jan; albondiga bat bera ere ez dadila geratu kazolan.

158. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00070 Orain zailagoa izango zen harrapakina ezustean harrapatzea, hurbildu orduko, bere eskuaren itzala sumatu eta oihuka has baitzitekeen, giza presentzia sumatu bezain prest, piztia ttiki, ilun eta beldurgarri hura.

159. 1991> euskara batua literatur prosa y. arrieta 00033 Txomin txiki saltoka eta oihuka hasi zen pozaren pozez.

160. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00140 Botilak bentosa egin zioan bagina barruan eta laguntza eskatu behar izan zian, oihuka, eta hautsi ondoren bakarrik erauzi ahal izan ziotean minik gabe.

161. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00012 Azeri larruzko lepokoa zeraman emakume batek (alboko haurraren izebak), paretik igarotzen ziren bakoitzean, alboko haurrari maite-maite egin nahi izaten zion, oihuka eta keinuka. Ilobagana makurtzen zen itzuli bakoitzean; orduan, azeri larrua zintzilik geratzen zitzaion, eta bi haurrei aurpegia jotzen zien.

162. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00030 Zalantza superstizioso batek egiten zion ausiki kontzientzian irudikatzen zuenean eguzkia ibaiaren gainean zegoenean biztanleek lo jarraitzen zutela bere erruz, eta, bat-batean iratzarririk, argiak zorabiaturik, galdetzen zutela oihuka non zegoen behar zen orduan bere deiadarra egin ez zuen almuedanoa, errukiberagoak esango zuen.

163. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00210 Ondorengo unean jada badira zutitzen laguntzen dioten besoak, eta ahots gazte eta indartsu batek ia oihuka dio, Gurutzatuak badoaz, gurutzatuak aldentzen hasiak dira.

164. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0051 Klara oihuka ari zaio, baina haren hitzen soinuak zeharkatu behar dituen hormetako bakoitzak gardentasuna kentzen dio esanari.

165. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0052 Klarak oihuka darrai, Ismaeli iruditzen zaionez oraingoan iltzeak zehazki non dauden adierazi nahian, baina ez dio ezer ulertzen.

166. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0165 -Zatozte esan zien oihuka.

167. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0067 Johnek atea itxi zuen eta zutik geratu zen elizako pasabide estuan, atzean ahotsak entzuten zituelarik, umeenak jolasetan, eta zakarragoak ere bai, haien gurasoenak, biraoka eta oihuka kalean.

168. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0067 Elizako ilunak eta isiltasunak, epaia bezain hotzak, zirrara eragiten zioten, eta leihotik oihuka aditzen zituen ahotsak beste mundu batekoak izan zitezkeen.

169. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0410 Jendea ukabilak jasota, aberria ala hil oihuka.

170. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0096 Melisa, Melisa, hara hor erruduna! oihuka...

171. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0030 Emudekek jauzi bat emanez, azeriari buztanetik heldu zion oihuka hasten zen bitartean:

172. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0113 Nere teoria konfirmatzeko, oihuka hasi zen eta orduan esan zuen:

173. 1991> euskara batua literatur prosa i. ugarteburu 0096 Ahoa irekitzeko astirik eman gabe, oihuka hasi dira: Hemen dator Pete askojakina, Pete, aholku zuhurretaka, Pete zeuen burua akabatzen ari zarete esaka ibiltzen dena.

174. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0097 - Segituan hartzen du lo, eta bere izena oihuka esanda ere, ez da gehiago esnatzen!

175. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0063 Gizon hau hil zen eta mugarriak bizkarrean zituela batetik bestera mugitzen zen, eta: Hau karga, hau karga oihuka.

176. 1991> euskara batua literatur prosa m. garikano 0073 - Hawke almirantea balitz ere ordaindu egin beharko luke berea! esan zuen Silverrek oihuka; eta ondoren, nire eskua libratuz: Zein esan duk dela? galdetu zidan.

177. 1991> euskara batua literatur prosa batx gizona 0297 Ezpainas zen, eta bere ohituraz bestera ahoa ondo ireki eta oihuka jarraitzeko prest zirudien.

178. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0008 Eta aita ezkonduta eta ni gaztetxo eta bakarrik Diamantearen Enparantzan, kafeterak noiz zozketatuko zain, eta Julieta bere ahotsak musikari gaina har ziezaion oihuka: kontuz, ez hadi eseri, soinekoa ximurtuko dun eta!, eta begien aurrean bonbilak lorez apainduak eta lorezko xingolak irinez itsatsiak eta mundu guztia kontentu, eta horrela ilargian nengoela, ahots batek xuxurlaka:

179. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. maia 00141 Hori bereziki deigarria egiten zaigu konparatzen direnean honako bi zer hauek: batetik, soziologoak munduari entzuteko duen kezka, eta hori berehalaxe hasi gabe bere ustez zer den ongi eta zer gaizki oihuka, eta bestetik, diziplina normatiboen prozedurak, hala nola teologia edo jurisprudentzia, zeinetan etengabean aurkitzen garen behartuak errealitatea sartzera norberaren balore-iritzien marko estuan.

180. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00090 Bere ondoko gudariak tiroak Gora Euzkadi askatuta! oihuka zihardutela hartu ditik.

181. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0822 LUZIFER (oihuka):

182. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0019 Firrin-farran, dzirrin-dzarran, soka
intzaurrarekin ari mokoka.
Gure haurra, kasik hegaldaka,
bere amari berriz oihuka:
- Beha niri, Ama, beha niri!
Beha ba, otoi, itzuli huni!

183. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gte 0005 Ezagutu ditugu batzuk munduko emakumeen eskubideen alde oihuka aritu direnak.

184. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. mendoza 00016 Ai, Joseba, ene kuttuna. Txikitako goxotasun eta lausengu guzti haiengatik izan ez balitz, non zeundeke orain? Seguruenik oihuka, amaren esanei ihesika eta aitarenei gaizki erantzunez. Baditut biloba gehiago, baina zu... zu espeziala zara. Guztiok igual maite zaituztet, baina zu...

184 emaitza

Datu-estatistikoak: