XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera liturgia m. jimeno 0022 Orrela izan zan alboerriyetaco guizon guziyac izuturic utzi zituan oben icaragarri au; orrela izan zan Goñico zaldunaren ibilbideac oquertu zituan guertaera; ori izan zan, san Miguel Goiainguerubaren bitartez Euscalerriyari laguntasuna emateco Jaunaren erruquiyac billatu zuan asiera ta zimenduba, bada Goiaingueru orrentzat zuten naparrac, eta batez ere Teodosioc, deboziyo edo beguirune ta maitetasun andiya.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa v. aizpuru 0049 Noraño dan gogaia altasuna adiratzteko, esan oi da t'egiz, berak gogaiak izadi edo gizadia beñepein zuzentzen dula; bai ziñez, gogaia da ontzi-buru edo zaindari erne askarra gizadi onentzat au itxasoratzen badu oarkaspen ontziñ ta bere bultzkin edo igizale, oarkaspen mendeko sinismeñ egizko zorrotza ba da, baña ez du biziro ondo zuzenduko, ondatuko da ugarri baten aurka juanik, alegin teman zailtzen ba da irudimenak iasotako ontziñ ta begirada gotargi utzes dabilkiñan beartzen ba du gizadi au itxasoratzea edo beintzat, bearren gertako da zaindari ori ontziñ aurreko aldea okertzea, leengo zaindariñ bidea artzea, aurrea joan nai ba du t'orrela oker suge eran ibiltzeekin, naiz ori bai batzuetan burrundara aundi artu, alperrik ikatz onda atzera gero egiteko, gutxi aurreratuko du.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizdo ees 1911 0249 ¿Lan ondagarria? Onomen zekuskean tantai zarra, gerritik edo oñetik iñausita; an zugaitz gazteak okertuta adarrak mozturik.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or scruz 0021 ¿Es al zan aren alde jartzeko diña? Aurrena zuzen asi zan Erregea, gero okertu ba zan ere.

5. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. olaizola 0002 ¡Ze atsegin eta pozkarri zaigun gure aurrtzaroko, ume-garaiko, toki, jolas ta jai alaien oroipena! Gizonaren biotzean badago zerrbait ere, bere makurrkeriak okerrtuko ezpalu, zorionaren antza egoki ezagutzera emango liokena; orrdea, gizonak maiz okerrtzen ditu biotzaren onerako bultzadak eta samintasunaren edari garratza sarritan edan bearr izaten du.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1931 0001 Bai legea okertu ezin ditekenak indartuko balu.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak gipuzkoarra 1910 0001 Ta, ez ¡jun-jun!'eko bat egin ondoren, ezpañak okertuta ezkerreko begiyaz kiñu eginda beste gabe gelditu, ez.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. mujika 00211 Siñismenak berezkoa dau sendotasuna ta zalantzarik-eza, eta sendotu egiten dau gure ezagupidea; eta ez deutso okertzen isten; eta gure gogorapen bildurtiai berak emoten deutso sendotasuna, eta gure buruan sartu ta urten dabiltzan gogorapenak sortutako ots eta naspillen artean, berak ipinten dau bear dan txukuntasuna.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... d. esnal 00022 Burrukaldietan okerrtu gabe, indarrtsu, sendoki ta erori gabe, oso bikaiñ iraun zuan.

10. 1940-1968 gipuzkera antzerkia netx ito 0115 Izaiñ[a] - (Pipertuta) Ni asmo onez ezkondu izan naiz beti. Gauzak okertu ba-zaizkit, nik zer egitea nai zenduten?

11. 1940-1968 gipuzkera liturgia or mb 0096 Ezjakin eta okertuetaz kupitzeko da, bera ere argalkeriz inguratua baitago.

12. 1940-1968 gipuzkera liturgia or mb 0292 Bidegaberik ez egin eta auzirik ez okertu.

13. 1940-1968 gipuzkera poesia bera 0042 Makotu zait biziki
musuko sudurra,
baita ere okertu
litagin-ezurra,
biok batu ezkedo
aren naiz beldurra,
atsiko dizkidaten
ao ta zinzurra.

14. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zug 0050 Egunen batean zeruan jarlekua izango duan gorputza dezu; ongi egingo du okertu ez dedin zailtzea lurrean bizi dan bitartean, emen egin bear bait-ditu zeruko aunditasunerako irabaziak.

15. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa eizg 0011 Gutzat gauz onik ez - zion Aitonak ezpañak okertuta.

16. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zait 0136 Lur yo erazi zion Yainkoaren eskupean, eskuko da Saul are okertzeko; alare, onik etziola ekarriko, alde aurrez zirautson Yesu'k.

17. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0145 Alexander'ek, ba, uztaya okertu zun eta eskumako oiñ azpian itsatsi zion, ez bai-zion alperrik eskuetatik azkonai irten-eta.

18. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jairaz joañixio 0142 Eta ala nola agertzen zan une artan Joañixio: mutil bikaña, sabel txikixeagoakin palankari izan leikiana, bere begi orlegikin, bizardun, bizarra kentzeko lan ori pampan lan txarra zalako, bizkar zabala, ankak pitiñenbat okertuk zaldigañean asko ibilita.

19. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak g. garriga 0036 Bitez eltze ustelak Gotzaien aolkarientzat edo ikastetxetako zuzendarientzat edo nekazarien ezteyetarako; eta aske utzi begizkigute Yaurlarien maiak, eder oro ta politasun oro izan bear diran aek; ta zioa dugu beti eta nonnai sendakintza utsak, askarrak baiño ederresten diralako; utsetan makurra ez baitda kokatzen ta askarretan bai, osotuta daudeneko gaikiak okertu ezkero.

20. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak amez adisk 0020 Aita zarren oiturak okertu dira dagoneko beren leku ta ibilbidetik.

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak goazen lourdes'a 0006 Orrela gertatuko da noski beintzat itxaron eta etengabe eskatu bear degu Andra Mariaren goieneko bikaintasuna denen begi aurrean argitan jarri dedilla; Arenganako zaletasuna geroz ta geiago bizkortu; ta kristau-oiturak, aldi auetan ainbeste okerbidez arriskuan, gure biotz-barnean eta gizartean indarberritu ditezela ta besteentzat, egibide ta onbidetik okertu diranentzat, eredu ta ezten biurtu.

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak goazen lourdes'a 0062 Elizpe zarraren ataritik bide bat okertzen da Espeluguez mendi aldera; bide ori Gurutzbide egin dute.

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak goazen lourdes'a 0063 Irixtean, batera ta bestera okertuz M asko egiten dituzte, Mariaren len itza gau illunean argitu eta goretsi naiez.

24. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0172 Jainkoaren goi-egintzaz beterik arkitzen da Israel-edestia eta auek ez ditezke ukatu, Idazteunaren izaera zearo okertu gabe.

25. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0103 Eta ikaragarriago oraindik, askotan!, nere bidetik okertzean, neronek ere Barrabas! deadar egin dedala, ta gaiñera, Kristo'ri zer?...Crucifige eum! erantsi diodala.

26. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lfn 0003 Ez al det nere irakasle ospetsuaren gogoeta okertu euskerara itzultzean!.

27. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.a. goiria 00001 Bidea dan aldetik legeak emoten dautsez erriari, bere aginduak eta legeok beterik gizona zeruraño eltzen da; argia ta egia dan aldetik mundu ontako gau illuna argitzen dautso zeruko bidetik okertu barik ibilli daiten; eta bizitza dan aldetik bere maitasuna emoten dausku Beragaño eldu gaitean.

28. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ugalde 00001 - A... bai! - esan zion aiton zarrak txapela okertzeari utzi gabe, pixkaren bat estutzen zanean egin oi zuan lez.

29. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... euzko deya 1959 00001 Auxe degu ba itxas-edestian gertakizunik gogoragarriena eta goralpenak bidez okertu ziran.

30. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak j.j. arrizabalaga 0140 Lepue okertu, gerrixe makurtu, gorputze zigortu bierrien lanien egunero, ordu luzietan... zertarako?.

31. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0097 Origaitik ba egozan goietan zorakerizko langintza ori, apostoladutza aizetsu ori eroan eziñik, kaleko naste eta zabarkerietan iñor baiño lenago lizundu eta okertuko ziralakoan dardaraz ebiltzanak.

32. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0127 - Igarri barik okertu, bide zuzena galdu eta dotriñatik urten daben oiturak.

33. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa osk atorra 0005 Nafarroako etorbidea amaitu zanean eskerretara okertu ta leku bat aurkitu eban.

34. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0009 Errien izenak, batzutan, argi agertzen dira; bestetan biurri, denporetan okertu eta nastauta.

35. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0009 Ortik baserri baten izena erroltze batetik bestera aldatzeak eta okertzeak.

36. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde amaiur 0122 JOXE MIGEL - Sartu, jaunak, eta bazkal gaitezen. Gaur bada, Jainkoari esker; gaurgero, guretzat gauzak okertzen baldin badira, ez dakit izango ote den.

37. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak aingura/2 00034 Bestela haizeak okertzeko arriskuan nengoen; baita lurrera botatzeko ere, hasieran oso makala nintzen eta.

38. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 00370 Gerta daiteke, balio zehatz batentzat nahiko okertzea, baina balioen multzoari (hau da balio guztiak globalki kontsideratuz) hurbilketa, hobea edo txarragoa izango da bi serien arteko dependentziaren arabera.

39. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m.p. ormaetxea 0097 Neguan eguzki-izpiak okertuta heltzen zaizkigu.

40. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak nz/bbb1 0033 6) Sable okertuaren erakoa.

41. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0200 Ekipoa konektatzerakoan, piztarazgailuaren orritxoen artean deskarga elektriko txiki bat sortzen da, bertan duen gasa dela medio orritxoak berotuz eta elkar ukitu arte okertuz.

42. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0047 - Edozein modutara pilatuta ez gorde harriak, okertu egin bait daitezke.

43. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0047 - Ardatzean lasai, hestu edo okertuta ez muntatu harriak.

44. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0102 Piezaren ardatzarekiko deszentramenduaz gainera, fresaren ardatza zertxobait okertu egin behar da (2'tik 3'ra) hortzek goipartea marruska dezaten.

45. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/3 0105 Okerrena izan zen liztor bat bere inguruan biraka hasi zenean; gure kanguroa izerdi patsetan jarri zen eta begiak okertzen zituen intsektuaren hegaldia jarraituz.

46. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/7 0163 Beirazko hodiak okertzeko posibilitaterik ez duzuenok edo U formako hodirik ez duzuenok, honelako errefrigeragailua eros dezakezue.

47. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m.a. unanua 0019 - Han daude, okertzen ez banaiz gauerako hemen ditugu.

48. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. elordui 0003 Orduan ulertu zuen F-315ak biki batzuen haserrea, jendeak okerturik, David denari Pedro eta Pedro denari David deitzen dionean.

49. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0024 Bernhardek egiten zuen pauso bakoitzean, begirada okertzen zuen.

50. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura oihanaren deia 0057 Eta errekatxoa okertzen zuen lurgune batetik joan zen.

51. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0059 Lekugune hartan Ohio ibaia okertu egiten zen eta horrek izotz zatiak bat bestearen gainean pilatu eta etengabeko mugimenduan zebilen zubi flotari antzeko iraganbide arriskutsu bat sortarazten zuen, baina alde batetik besteraino luzatzen zena.

52. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0024 Eta hala esanda, paper zati okertu eta zikin bat atera zuen patrikatik, eta lapitz motz bat.

53. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. letamendia 0028 Behera iristean aurrekaldera okertu eta txoferrari besoan ukitu zion Gorkanek.

54. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. azkune 0078 Eta kalabaza okertuz, zegoen ur apurra ahoratu zidan.

55. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0044 - Bai, arpoi batzuk sartuta zeuzkak eta ondo okertuak; heuk ere arrazoi duk, Dagoo: zirrizta izugarria dik eta oso zuria; eta buztanari hik esanda bezala eragiten ziok, Tash, haizeak bela lokarria eten dion poka Poka: aurreko mastatik brankagara doazen beletarik edozein bat balitz bezala.

56. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. pontesta 0144 Aingira baten antzera okertzen zen eta, arrantzale berdearen atzaparretatik ihes egin nahian, senperrenak eta bi egin zituen.

57. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0144 Pozez irrintzika, ur barruan zati batez Varonek arineketan segitu zuen... tupust egin eta ahiturik erori arte, belaunak okertuta.

58. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0177 Mugitu gabe, burua okertuta eta eskuak magalean zituela, emakumeak, zikloi baten ondoren hondakinen gainetik zutik ageri den tximiniaren gelditasun ahitua zeukan itsatsia.

59. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0215 Ate batetik gizon bat sartu zen, gizon puska galanta, kapela belarri baten gainera okertua eta soinean jantzi gorria zeukan rubia bati gerritik besoaz heltzen ziona.

60. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0253 Alde batera eta bestera okertuz taldekoen aurpegiak ikusteko ahaleginak egiten aritu zen.

61. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0071 Ezker aldera okertzen haiz eskuineko eskuari Parabellum-aren kulata bila joateko agintzen dioanean.

62. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0049 Begi mehatxugarriak zeuzkan, masailezurrak irtenak eta ahoa okertua, haserre antzean.

63. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. solbes 0026 Zazpirak eta hogeita bostetako autobusa hartu, bi gizon, zigarro bat eskuan, ahoraino, goizeko hotzak eta birikaren erresuminak eragindako estula, bestea, abrigo barruan oheraturik, bufanda, estalki moduan, ahoa tapatuz, sudurreraino, burua okerturik, begi bat bestearen zentinela, eta bere ondotik pasa naizenean, buruko astinaldi batez, begi bat besteari nere pasadaz ohartu dio.

64. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0019 Gorputz indartsu eta harro bat zen Acushnet izeneko belero hura itsaso zabalean, bere merkatari eginbideetarik ez okertu ez berandutuko zenik ez zirudiela.

65. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0116 Dena beren esku zuten denbora on haiek gogoratuz, eta lepagain, gerrondo, zilbor eta patrikak ongi gizendu zituzten ex-ministrau zahar, politikari, terrateniente eta beste askoren tartean bertikalismoaren sindikalariek, ezin laga zuten egungo egoera gehiago okertzeko ahalegina.

66. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0094 Maisuak hitzetan okertzen baziren, tak, han zegoen Iñaki, tximino bat bezala, ateraldi batez maisua barregarri uzteko.

67. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0085 Eta zuek zuk, batez ere aurpegia okertu zenidaten eta aspergarriak gertatzen zaizkidan arrazoiak luzatu.

68. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0274 Eztarria erre egiten zitzaion, eta esku fin haiek elkarrekin okertu eta bihurritzen ziren.

69. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0048 Ezpainak mugitzen ikusten genituen, bekainak jasotzen, beheratzen eta okertzen, eskuak aidean ibiltzen, belarri atzea haztakatzen.

70. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0035 - Ama, ez al duzu ikusten bizkarrezurra guztiz okertuta daukala, arku bat osatuko balu bezala? Desafio hutsean begiratu zion amonak bere semeari.

71. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0053 Eta arrantzaleak erantzun zion: O efriten jeke hori, horrela al da nola bihurtzen duzun gaizkia ongi truk! Ez dabil atsotitza okerturik, ez!.

72. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0217 Beren eskuineko hankak, okertuak, angelu bitxi bat egiten zuen, eta guztiek eskuineko eskua eskumuturretik ebakita zeukaten; odola erre egiten zen kateko metala ukitzean eta aidean, kixkalduriko abere bizi usain ikaragarri bat zabaltzen zen.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. muxika 0061 - Ezi, norbaiten nortasuna poliki-poliki bere adinera iritxi-araztea da; nortasun hori okertu dezaketen eragin gaizto ta grin okerretatik babestuaz; bainan gure nortasuna ezarri gabe.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0117 Denbora berean, Eguzkialdeko politika kritikatu arren, marxismoa bera salatu gabe eginen du hori, betiere erakutsiz marxismotik aldendu diren neurrian okertu direla.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. zabala 0069 INDALEZIO BIZKARRONDO BILINTX (1831-1876) Donostiarra. Haurtzaroan, erori txar bategatik, aurpegia okertua gelditu zitzaion.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. goia 0034 Normalki Eguzkiaren esferarekiko okertuak igotzen dira (ikus II. irudia).

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak arkeoikuska 83 0041 Kareharrizko harlauza txiki batzuk (bertan ez dago horrelako harririk) eta ganbararen barnekaldera okertuta dagoen basaltozko harlauza handi batek osatzen dute hau.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. garmendia 0033 Bainan Afrika ertalde-ekialdeko Ruwenzori mendilerro handiosoak tektonikoki eginak dira, eta Afrika ekialdekoRift Valley artekarekin mugatzen dute, hego Afrikako DRAKENSBERG mendilerroa sapalda okertuaren maldan dagoen bitartean.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. pagola 0072 Orain inork une determinatzaile bakarra balitz bezala tesi hau okertuko balu, esakun kaxkar, abstrato ta absurdo bat bihurtuko luke.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. mendizabal 0088 1,2,3 Makurtu gabe alegia eta ibiliz (makurtu gabe esaten denean, belaunikatu gabe esan nahi dugu; gerriak okertu beharko du noski).

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. arregi 0102 Gobernamodu hoietako bakoitzak ba du bere modu okertua, monarkiak, tirania; aristokraziak, oligarkia; timokraziak, demokrazia.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. olazabal 0009 Filosofia horren ondorioak oso kaltegarriak dira: askok normaltzat jotzen du bere alboko laguna eskurik gabe geratzea, edo 45 urterekin bizkarrezurra zeharo okertuta edukitzea, edo Bizkaiko Labe Garaietan bi eguneko epean hiru langile hiltzea.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0041 Barramakurra. Hormigoi armatuzko habeen armaduretan muturrak 45ampdeg;tara okertuta dauzkan barra metaliko luzetarakoa.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0097 - Aho-irekidura okertuta; begiak, haundiak; 55-60 ezkata albolerroan:

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0049 154- Maskorraren aurrekaldea borobildua, ertze dortsala eta bentrala neurri berdinean okertuak.

86. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0049 - Aurreko aldea moztua, ertze dortsala eta bentrala zuzenak edo arinki okertuak.

87. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. mujika 0024 Honen, Mendebaldean ganbarako harlauza-hondarrak gelditzen dira (neurriak: m. eta m.), barnekaldera asko okerturik eta I-Hrantz norabidetuta.

88. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0049 Esaldietako multzoek ez lukete bost hitz baino gutxiago eduki behar normalean, bestela hizketaren jario naturala okertuko litzateke informazioa badaezpadakoa izango litzateke eta azenturik gabeko bokaleei balio handiegia emango litzaieke gainera.

89. 1969-1990 gipuzkera antzerkia onaind 0155 Gurasoen esana ez nuen egin, ta orain ekaitza nere gañian da; ezkondu ta bi urtean or nunbait izan giñan, baiña... baiñan andik laister gure izatea okertu, ozpindu zen.

90. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0198 Itziar - Geiago okertuko zaigu.

91. 1969-1990 gipuzkera bertsoak a. zavala 0088 Separatista oiek
daudela indarrian,
okertu dira zuzen
juan biarrian;
katolikotasuna
oien bizkarrian
altxatzeko ez dabill
paraje txarrian....

92. 1969-1990 gipuzkera bertsoak a. zavala 0264 Diruak jartzen digu
amaika jaleo,
danak esaten degu:
Ai asko balego!;
zuzendutzen zalla da
okertu ezkero,
orrek agiñduko du
oraiñ eta gero,
bide ortatik ez det
gauz onik espero.

93. 1969-1990 gipuzkera bertsoak a. zavala 0264 Diruaren mediyoz
gaude gaiztotuak,
orri begira gaude
danok txoratuak;
nork aitortuko ditu
orren pekatuak?
jarritzen bagerade
ondo pensatuak,
alderdi askotara,
gaude okertuak.

94. 1969-1990 gipuzkera bertsoak a. zavala 0274 Illargi ori dago
guztiz apartian,
argi egiten digu
illundutzian;
okertu gabe dabil
bide zuzenian,
alare ezin utzi
diyote pakian;
arako irian,
joateko airian,
abillidadian,
ez dakit nor dian...
saiatutzen dirade
alegiñian!.

95. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0112 Ondoren lau zati berdintsu ebaki, okertu (c irudia) eta ontzi baten kirten antzera elkarrekin gurutzetuta ipiñi (D irudia).

96. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura e. zipitria 0042 Elur aundia; karpak ere, erdi estalirik, okertuta eta zapalduta daude erabat.

97. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl i 0020 Elbi biurriak, ipurdi zorrotza okertuta, muturreko ezperrea sartzen ziotela, ezti lapurretak ba zuala bere ondorengo garraztasuna iakiñaraziko zioten.

98. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl ii 0994 Xirian eltxar xirrindaok dindilkaturik, ziurrago itsasteko, xirrindaren eta xiriaren arteko ertza luzera guztian, xiirran ezko urtua, laukia okerturik, iarianarazita edo ixipu batekin ezko urtuaz igurtzita, tinkiago eransten zaizkio.

99. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j.a. irigarai 0133 Loakartuxea dagoela iduritzen baldin bazaigu, demaiogun indarrik, pizt dezagun; ertsia eta okertua baldin badago zuzen dezagun eta euskeraren arazoetarako beharrezko dugun itzal haundiko mintegi zabala bilaka.

100. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. orbe 0001 Gauzak okertuz doazenean, baina ez okertuz doazelako, hona hemen ni zalantzarik gabe, eta akatsak akats, Bateginik kanpainaren alde.

101. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Normal izatera sekula iritsiko ez den pertsona bazterrean uzten dute honelako prestazioetan baieztatzen dute eta are gogorragoa da, txonkatila bat okertu eta gaiso kroniko bati dagokion tratamendua jaso duen burumuin paralitikoaren egoera.

102. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1987 0001 Geroztik ez dira gauzak batere zuzendu; aitzitik, okertu egin dira, ez baita nekazal erreformarik burutu eta ibaiak gero eta lehorrago ageri baitira.

103. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak dv 1981 0001 3. Zuzenbidez okertu gera.

104. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1988 0002 Osasuna ondo zaindu Begiratu, kasu egin, kontu egin behar duzu, orain inportantzia handirik ez duena, kasurik egiten ez badiozu, gaiztotu Txartu, okertu egingo da eta.

105. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1990 0002 Bizimoduaren ondorioz, gero eta haur gehiagok jo behar izaten du masajistarengana bizkarrezurra okertzen ari zaiolako.

106. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. zapirain 0001 Au da beraz eskaleen azkeneko estrategia, eta gauzak dijoazen abiadan, ez giñake arrituko okertzen astea.

107. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak n. de felipe 0001 Ez zen ba hain gaizki igandeetakoa, baina gero gauzak okertzen hasi ziren.

108. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1978 0001 Euskadi notizia da eta bertan gertatutakoaren berriak, komunikabide eta agentzi asko eta askok, guztiz okertuak ematen dituzte askotan.

109. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... kezkak 1987-88 0001 Mahai gainean lanpara. Okerturiko besoari izekita bonbila txapelgorriarekin.

110. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... k. zidarre 0001 Patxoren besoak batera eta bestera, mugimendu biziz mugitzen ziran, aizeak arboletako adar okertuak mugitzen ebazan antzera, bere eskuak atzamarrak zabalik, ura galdu daben ontzi hustuak zirudien.

111. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. unzueta 0001 Halan be bide ondoko sasi bihurriak bideraino okertzen ziran, hire oinak urratuz, baita be odoletan ipiniaz.

112. 1991> bizkaiera ikasliburuak txor-txor/5 0006 Azala tximurtzen hasten zanean eta urteen eraginez lepoak okertzen ziranean mirarizko iturrira joan ei zan, iturri ezkinan azal zahar eta tximurra itzi eta gorputza gazte eta lirain bihurtzen zan.

113. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0010 Barriro be luze luze egin zan, zutunik oraingoan, lehenengo lepoa beherantza makurtuta eta gero bizkarra gorantza okertuta.

114. 1991> euskara batua ikasliburuak m.a. meabe 00004 Baina gauzak okertu egin dira.

115. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0006 (...) okertu zitzaizkion ezpainak Tomaxi eta berriro galdu zen jende artean, diosalei erantzun juxtua, Etxetxo tabernako atea ireki ondoren jende gehiegi ke arteko zurrunbiloak agertzen zuenez, eta Miramar-era zuzendu zituen pausoak.

116. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0130 Zu behin eta berriro okertzen zara.

117. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0130 Zu urduri zaude eta askotan okertzen zara.

118. 1991> euskara batua ikasliburuak e. agirre 0010 Ez du ideiarik ere, eta beti bezala, okertu egingo da!

119. 1991> euskara batua ikasliburuak e. agirre 0010 Ainhoa behin eta berriz okertzen da dialogoetan, eta behin eta berriz errepikatu behar izaten du bere zatia.

120. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0065
- Uda heldu da eta bozkarioz dago jendea.
- Ene emaztea, makurturik, axedrez taula bat marrazten ari da;
- Ene semetxoak orratzak okertzen ditu amuak egiteko.
- Ni gaixorik nago, osasuna besterik ez dut nahi.

121. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00049 Altzairuzko barra laukizuzen bat da diapasoia, ferraren modura okertua eta kirten bat duena.

122. 1991> euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0022 Erlaitza apropos eginik dagoen zulotxo batera sartzen da eta torlojoa edo azkoina estutu ondoren, zirrindolaren ertza okertu egiten da torlojo-buru edo azkoin-hexagonoaren aurpegietako baten aurka.

123. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura batx 00025 - Sentitzen dut, Ainhoa, baina belaunak okertu egiten zaizkit -desenkusatu zen gure txakur maitagarria kolpetik belauniko jarriz.

124. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura h. bernaola 00035 Gamelua zirudien behor argal baten jabea zen, bizkarra meloi zatia bezain okertua zuena, eta beronen gainera ezin zen igo eskailera batez baizik.

125. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00080 Elhuyar anaiekin? Burutik zeharo egidan zegoen. Muturra okertu nuen.

126. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura pocahontas 0036 Kocumen belaunak okertu egin ziren; Pocahontas hurbildu zitzaion bizkor, eusteko.

127. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0026 Pertika zeramanak eskua jarri zuen zabortegiko leihoaren markoan, eta bigarren bultzadan maratila okertu zuen; hirugarren batek morroiloa saltarazi eta leihoa zabaldu zuen.

128. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0063 Garaipenezko irribarre nazkagarri bat zeukan Txintxetak aho okertuan.

129. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. muguruza 0022 Besteek, ez zuten batere ondo hartu klubaren saioa horrela eteten, baina beste erremediorik ez zegoela ikusita, muturra okertzearekin konformatu ziren.

130. 1991> euskara batua liturgia meza liburua 00152 - Nire adinari ez dagokio itxurak egiten ibiltzerik; gazte askok usteko du, Eleazar larogeita hamar urtetan jentil bihurtu dela; eta bizi iheskor hau apurtxo bat luzatzeagatik, gazteak okertu egingo dira, nik egindako itxurakeriagatik; eta hori nire zahartzaroa zikintzea eta lotsagarri egitea izango litzateke.

131. 1991> euskara batua poesia m. zinkunegi 00174 Trixte jarri naiz ama maitea
eta negarra det gestu
inolaz ere ez dut pentsatu
hona naizenean sartu
gauzak horrela gertatzen dira
nolatan hori baztertu
jator ote zaitut hartu
bihotza mingotzez urtu
iruditzen zait ez didazula
ama zuk behintzat ulertu
kezkatxoren bat barnean daukat
ez ote naizen okertu.

132. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00070 Artean atea igarotzera ausartu gabe, lepoa okertu zuen apur bat, eta lipar batez bere harrapakina ikusi zuen lehendabiziko aldiz: hantxe zegoen, geldi-geldi, despatxuko mahaiaren gainean, idazmakinaren eskuin aldean, bere isats kiribildu luzea hormaraino heltzen zela, buztan luzearen bidez paretari lotuta balego bezala.

133. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00014 Orduan ja nekez barkatzen die urak tilape okertuei, itsaso erditik itsasbele azkarrak itzultzen direnean eta harramantza itsasertzetaraino daramatenean, eta ur-oiloak lehorrean jolasten direnean eta koartzak aintzira ezagunak utzi eta laino altuaren gainetik hegan egiten duenean.

134. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00211 Nekazariak golde okertuarekin iraultzen du lurra: hori da urteko lana, hortik eusten die baserriari eta biloba txikiei, hortik abelgorri-saldoei eta merezita duten zekorrei.

135. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00226 - Hasiera batean, bostpasei urteko misiotzat jotzen zitean ETAko buruzagiek iraultzaren garaipena, Espainiako erregimen faxista hau liberalizatu eta garapen ekonomikoa gauzatu baino lehen lortu beharrekotzat alegia, ondoren, iraultzarako baldintzak okertu egingo direlako ustetan.

136. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00421 Laztana, gorbatako orratza okertuta daukazu...

137. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0039 Lohizko txaboletako lastozko sabaia zikinkeriaz betea zegoen inurriek beraien habiak kokatu zituzten lekuetan, eta sabaiko habeak eutsiriko egurrezko taketak alde batetara okertuak zeuden, zeren inurriek oinarritik bipitu baitzituzten.

138. 1991> euskara batua literatur prosa batx zeru 0104 Leihorantz okertu zuen burua.

139. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0067 Johnek bere oinek zoru-ohol okertuen gainean egiten zuten kirrinkak adituz, aurrera egin zuen aldare-oihal gorrian zegoen urrezko gurutzeak sua bezala distiratzen zuen lekuraino, eta argi txiki bat piztu zuen.

140. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0211 Bi beso biluzi zeuden gorantz okertuta, haien eskuak buru ile-horiaren gainean giltzatuta.

141. 1991> euskara batua literatur prosa goli 0051 Exploración provisional rectal digital delakoa izan duk, halere, mingarriena, batez ere medikuaren hatzamarrak, gomazko zerbait babestua eta ahalik den sakonen hiltzatua, gorantza okertu eta zeozer arraroarekin topo egin duenean.

142. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0061 Gauzak okertzen direnean, ordea, eta zoritxarra agertzen denean, orduan amaren etxera joaten da bake bila.

143. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 0046 Gauzak oso okertzen zirenean, amarengan pentsatzen zuten, eta aita eta Saywelltarren etorki apaleko guztiak mesprezatzen zituzten.

144. 1991> euskara batua literatur prosa txelis uhaldean 0049 hankak apur bat okerturik zuzen duin mantentzearren

145. 1991> euskara batua literatur prosa x. olarra 0099 Ahoa irri minduz okertu zuen.

146. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0249 Aita Heribertok muturra okertu zuen, baina hain zegoen pozik, non berehala ahaztuko baitzuen Gadeak ahoskatutako esaldia, hitz haiei esanahi sinboliko bat emanez, gerrarekin zerikusirik ez zutenak.

147. 1991> euskara batua saiakera-liburuak nortasunaren psikologia 00215 Jung-ekiko harremanak ere okertzen hasi ziren.

148. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.k. igerabide 0075 Ordea, gauzak okertzean, aldapa gora jartzean, estuasuna sartzen zaigu eta esan ohi dugu: ahaztu jolasak!

149. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. beltran 0078 Borobilean okertu dugun zati horren muturrak, tartea utzirik, kanalaren parean egon behar du.

150. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0009 - Landarea argi aldera okertu ohi da.

151. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0015 Ondorioz, hostoak okertu, kiribildu eta erori eta puja bigunak makurtu egiten dira landarea ahuldu eta zapuztuz.

152. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0262 Txapelak 2-9 cm-ko diametroa du, hasieran ganbila da, gero zabaldua eta erdialdean sartua; ertza mehea du, beherantz barrura okertua, gingilduna eta ondulatua, zenbaitetan leuna.

153. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0296 Perretxiko honek izena oso aproposa du, oso elastikoa baita eta okertu eta dobla baitezakegu hautsi gabe.

154. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0239 (...) okertu direnean zuzentzera egiten dutenak, osasuna berrekartzera, normaletik at geratzen denari kontra egitera, halakorik gertatzen hasten denean.

155. 1991> euskara batua saiakera-liburuak atlantida 0012 Hala eta guztiz ere, nabaria da kondaira oso egiantzekoa izan arren ukitu mitikorik ere baduela eta horrek benetako gertaerak okertu egiten dituela.

156. 1991> euskara batua saiakera-liburuak atlantida 0012 Arrazoi osoz esan dezakegu Atlantidari buruzko kondaira hainbat adituk eta erakundek egiazkotzat, ukitu eta okertze horiengatik hain zuzen, ez dutela hartzen.

157. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskal margolariak 0066 Gorputz osoko erretrato honetan Erregina albo batera okertuta agertzen da, zuriz jantzita eta eskuetan eusten duen larruzko erribetedun tertziopelo granatezko kapa batez estalita.

158. 1991> euskara batua saiakera-liburuak mundua 1993 0119 Eta okertuz joango da. Txinan, elektrizitate eta ikatz eskasiek geldiketak sortzen dituzte industrian, 1987an estatuko industri ahalmenaren laurdena alferrikatuz.

159. 1991> gipuzkera bertsoak amabbiz 00171 Gure itzetan ez da kabitzen
zenbat zan suprimentua,
baita Birjiñan biotz garbia
izan zan miñez artua.
Iltze-muturrak okertutzeko
lurrera bueltatua,
Amak aingeruak biralduta
etzan lurra ikutua.

160. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bertsopaper 0095 13. Nik ez diot beintzat erakutsiko
alper alperrik dabiltza
farra egiteko modukoa da
oiek eman duten itza
burutik zerbait okertzen dala
jenteak ala deritza
lenago ere ikasiko zun
zintzua izan balitza.

161. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 00018 Batak bestea menderatu nahi duenean okertzen dira harremanak.

162. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00005 Egoera oraindik gehiago okertzeko, ikusten dugu zuzenbidearen interpretazioa eta aplikazioa egiten dutenak, epaileak, tematzen direla ezin konponduzko egoeren konpontzaile izaten famili elkarbizitza iraunarazteko, gehienetan horrelakorik ez izan arren, eta ez dutela ahaleginik egiten jadanik jo duenak berriz jotzea edo bere basakerian pixka bat aurrera egin eta azkenean hiltzea eragozteko.

163. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0004 Aurreko hirukoitzaren porrota, EAJ-EA-EE, eta Ardanzak gobernukide berri bat aurkitzeko izan duen beharraren ondorio bezala zera ateratzen du Jauregik: EAJ izan da okertu dena, EAJ eta lehendaria dira iritzi publikoaren aurrean porrot egin duen operazioaren erantzule bezala agertzen direnak.

164. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0023 Espainiako Vuelta hau suitzar biren kontua da, gauzak asko ez badira okertzen.

165. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. loidi 0019 Simonak lotsarik gabe begiratzen dio kamarari, eta Petrak, sonbreroa albora okertuz, bere herriko bertso moduko batzuk kantatzen ditu:

166. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ibiltzen 1997 0023 Behin emakume bat telefonoz okertu zen baina Madamek ez zion ezer esan eta komisaldegiko telefonista bezala hitzegin zion bere arazoa galdetuz: andrearen zakurra bahitu egin zuten.

166 emaitza

Datu-estatistikoak: