XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera poesia inzag 0300 Zeruan daude Ama Birjiña,
gañera ama zurea
goitikan dator itz goxo auxe,
nere tristuren epea,
ume zurtzaren poz ugaria,
malko legortutzallea,
ama nereak bialtzen diran
biotzerako pakea
.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0570 Jarri ezazu zure gogoa otoitzian, Jesemani'ko baratzan, Jesus'en tristura ta odolezko izerdian.

3. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kortazar serm 0222 Ezdago bada zorigaistoko onen egoera baño beldurgarriagorik aizkenengo orduan; zergatikan berak edozeiñ aldetara begiratzen duala, edo oroitzen dala igaro dan demboraz, edo konsideratzen dituala bere begikustan jasotzen dira gauzak, edo gogoratzen duala berari ichadotzen dion betiraundea, gauza guzi oiek agertuko diote berari tristura eta larritasuna.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1936 0001 Aspaldian tristura aundi batekin ikusten nuben erri ontako batzoki barrunpean gauza negargarriaren egoera.

5. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa x. gereño 0033 Jateko gitxia zala ta, gurasoen tristura ta hasarreak zirala ta, Zuriñe ez zan ondo hasi.

6. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa x. gereño 0086 Eta hasi zan idazten: Mirentxu maitea: Espetxeko gela txiki batean nago, bakarrik, eta tristura hontan, zugan pentsateak emoten deust etorrerari itxaropentsu begiratuteko indarra....

7. 1940-1968 euskara batua literatur prosa arti alegia 0116 Gure barrenean hoca eta tristura sarcen duten egun gaizto hauetan, triangulo zehacetan iragaten dira zikoiniak Pirinioetatik, aztoreen kontra erne, gose eta aldarrika.

8. 1940-1968 gipuzkera poesia lasa 0003 Gabaren erdian entzungo duzu bere abotsa
ezin-egonik, larritasun bizitan
ixiltasuneruntz bultzaka garbitu-beharrak,
oiñazean, eriotzean eta tristura betean
desesperantza gaiñezka
utsunera erori-zorian
maite gaituan begiaren
babesaren beharrean
engainamenduaren festa-buru gauean
algararen txorabioan.

9. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jaukol 0036 Andik alde-egiterakoan, beti zergatik ez nekiela, arriruntz begiak biurtu bear izaten nituan, agur egiteko-edo; egun batez, orratik, andik abiatu-ostean, tristurak eraginda noski, berriz bertara itzuli bear izan nuan, eta berriro bertan eseri.

10. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak txill hetah 0063 Zenbatetaraiño izango da beraz ikaragarria azkeneko egun hartan, dana aspaldi ezkeroz hil ondorengo hartan alegia? Gizagorputz bakar batek ezin azalduzko tristuraz, histuraz, eta larriduraz, betetzen bagaitu, zer sendi ote dezake gizonak, gaurdanik beretik, Kosmo guzia egunen batean hillik eta illundurik somaturik, dana aspaldian nun-nahi geldirik eta ahazturik,(...).

11. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak smitx ama-semeak 0187 Andik parrokirakoa, prozezioan egin zuten, danak tristuraz, ez-gutxi negarrez....

12. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak erlijoeo/3 0072 Tristurak lotu ninduan goitik beraño, izugarrizko negargure baten besoetan.

13. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak onaind 0055 Eta emendik ez ete sortzen irakurleagan be dalako goibeltasun bat? Iristurak ei garabiltz.

14. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1987 0245 Tristurea amaitu egiten jake eta pozez beterik sentitzen dira....

15. 1969-1990 euskara batua antzerkia j.a. aduriz 0167 Euskal jendea munduan
hedaturik da aspaldian:
Zenbat ez ote da herri horietan
bizi tristura haundian?
Hemen, aldiz, ez ote gara
ongi gure sorlekuan?

16. 1969-1990 euskara batua bertsoak maiatz 1989 0015 Gaumin honetan beste dolu bat
datorkit bihotz erdira,
tristura biziz sartzen nauena
oroitzapenen saskira.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak baietz/2 0090 Geminis Maiatzaren 22-tik Ekainaren 21-era. Ateak itxi tristurari.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. forcada 0022 Iratxoez besterik, ez dago tristura ezagutzen ez duenik, haiek denak baitakite jolasean.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. etxaniz 0038 Bi behi eta dozena bat oilasko galdu omen zituzten eta aurpegian nekea eta tristura nabari zitzaien.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. albisu 0038 Tristura adierazten zuen Kattalinen begietako ñir-ñirrak.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. izagirre 0034 Burdinsarearen ondoan, hiru mutil keinuka ari zitzaizkion eta berak, maitekiro, baina tristuraz, begiratzen zien.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0162 Amatxori eta aitatxori izugarrizko tristura sortuko zaie; gerora itzuliko naiz, zaharrak direnerako, amona bezala, eta aberatsa izango naiz, hegazkin handi bat izango dut, auto handi bat eta alfonbra bat niretzako bakarrik, eta han tinta botako dut, eta izugarrizko poza hartuko dute ni ikustean.

23. 1969-1990 euskara batua poesia emakume olerkariak 0129 Orduan
Orduan joanen nauk.
Neure arima ibiltaria
adioei darieten tristuran libratuaz.
Joan eginen nauk.
Neure itzulerak hiregan ereinez,
hire baitan bizi nadin.
Etenbagean,
euriak euriak soilik!
dei egin diezadanean.
Orduan.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. intxausti 0014 Estelric, mailorkar idazleak honela esan du: Nere belaunaldiko askorentzat, hil aurretik eta ezagutu gabe ere, ipuin zaharretako gizaki bat zen...... jakitez eta tristuraz betetako gizona...... jatorri madarikatu baten azken kimua.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa lasa 0007 Eta tristura handia senditu dugu askok.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa lasa 0007 Tristura handia bereziki euskal ezker abertzalearen sorreran geure ahalegin guztiak egin ditugunok.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. urretavizcaya 0019 Aitaren tristura siniestroa, sustria eta helburua nahasten dituen eritasuna.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. zarate 0012 Baina kezkak, tristurak, elkar ikusi-ezinak, gorrotoak eta era askotariko erdiminak ere hantxe dagoz, pozaren borbor biziaren muinean, bigundu barik, egosi barik oraindino.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa e. ugarte 0034 Ez nekien zer egin, nora jo, zer pentsatu, zer sentitu hotza, beroa, tristura, pena, poza... Zer arraio gertatu zitzaidan?.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0073 Neska Bisontea ez zen ausartu herrian sartzera, eta hara hona ibili zen tristuraz beteta.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0053 Alde batetik, ez zitzaion iruditzen etxe hartan beste inor egon zitekeenik, baizik eta bera bakarrik zegoela, bera bakar-bakarrik, eta nahiz-ta etxe hura izan alde hartan ohikerak agintzen zuen bezelakoa, halataz ere bere amets irudi hartan, etxe hura harrigarrizko itxurakoa zela iruditzen zitzaion, eta inork inoiz Drakularen jauregi beldurgarriaren orma teilatuak gogoratzen baditu itzal-lanbru nahastuan erdi galdua laister konturatuko litzateke zein modutan ikusten zuen Martak bere etxea, hara, mendi-tontor baten gainera aldatua, saguzar marruti batzuen hegakaldien azpian, etsai kaltegarri batzuen bizileku eta kabi bat izango balitz bezela, eta tristura haundi batek zaztakatzen zion barrena han bere burua modu hartan ikusirik, kobildua, izerdi hotzez bustia, hortzak kirrizkadan eta geldi ezin konturik....

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0131 Ez dakit zer den tristura, zer den poza.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0013 Alexander-en aurpegian aldaketa bat nabaritu zen, tristuratik haserrera iraganez: (...).

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0028 Eta Txominek tristura infinitoaz begiratu zion orduan.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0052 Lur jota geunden guztiok aintzira ertzean, tristuraz beterik.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. iztueta 0038 Zer kalapitak! Batetik Mitxelenaren tristura zela eta ez zela, bestetik Joseba Arregiren erbiak eta katuak, harago Amatiñoren kontrako lau kaleak, eta nik ahal dakit zer gehiago, euskal kulturari buruzko aho kritikoa hitz alferrez eta sarritan polemika maltzurrez puntaraino beterik zegoen.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak etxde 0362 Ez dut uste tristura haundia eman zionik lanaren utzi beharrak.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. zabala 0069 Ezaugarriak - Eguneroko bizitzan aurkitu zituen tristurak eta nekeak tankeratu zuten poetaren irudi aparta.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak izeta nigarrez 0040 Josetxok ez du hori bere gogoan, mutiko ezkibela da nahiz ta bere ezpañetan irriño bat agertzen badu ere, beti tristura bat dauka bere bihotzean, sortzen zaizkion burutapenak urrunera doaz, nondik eldu naiz nere gurasoak nor dira eta beti bere buruari holako galderak eginez.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak izeta nigarrez 0097 Aurpegian nabari du tristura haundi bat eta Koxpa-ri begira gelditu da.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak n. balluerka 0051 Hau gertatzen denean soil soilik, umeak galtzapena eta tristura sentitzen du amaren ausentziarengatik.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0094 Horien ondoren definiezina den tristurazko giroaz nagusitzen da irakurlearen arima....

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak egutar 1968 0236 Gure haserreak, tristurak, pozaldiak... zergatik diren jakiten dutenean, eurek ere indartsu bihurtzen dira eta gauza dira arazoei aurre egiteko eta euren indarretan konfidantza handia hartzeko, hots, euren buruen jabe izateko.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. zunzunegi 0027 Hauen gogo bakarra, itxaropen zoroz beren buruak ez engainatzea dela dirudi, nahiz, eta beste gizaki guztiak engainuan bizi: erremediorik gabe heriotzera garamatzan zorigaizto honek berekin dakarren tristuraren erdian irautea, ezertarako eta inoren aurrean batere balio ez duen iraute soila.

45. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0158 - Neri berriz trixtura ematen didate.

46. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i.m. atxukarro 0015 Bazan odoia, trumoia, tximista ta txingorra, kanpai otsa ta trixtura.

47. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak pelota 0056 Pilotaria galtza xuritan plaza erdira da jali, zer esku zartak! zer parioak! ilundara da uzkali...
Eskuin da ezker, pilota zauku, bihotz berotzen ibili,
deskantsugarri, altxatzailea, zure egintza da bali,
Gure tristurak nahi ditugu, irripar goxoz estali!.

48. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1986 0204 Doinua: Barruan degun dena ematen Murua.
Zezaken hura garbi eskaintzen
saiatu gera bakoitza,
ta zuek ere neurri berean
egin dezute eskaintza,
tristura gabe baizikan pozik
egingo nuke nik hitza,
barruan dedan kalbario hau
gaur bukatuko balitza.

49. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.j. iribar 0001 Badaude beste batzuk agirian inoiz oporrak hartzen ez dituztenak, gure etsipen eta tristurarako, jasan ezinezko oinazea ez bada.

50. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak sm 0001 Horregatik, ez aipa krisirik, ez izan tristurarik, ez eta kolorerik.

51. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. irigoien 0002 Xalbadorren poesia herri euskaldun eta langilearen poesia egiazko eta benetakoa da, hark eta berak artekoa baitzen izan ditzakeen eta zitzakeen poz, atsegin, zorion, tristura, zorigaizto, trajedia eta guzti, bere liburuan esaten badu ere zer ausartzia den norbaiten olerkaritzat atxikitzea! Hortako lehenik dio behar litaike jakin zer den olerkia. Nik segurik jarraitzen du ez dakit zer den, baina etzaut iduritzen edozoin gauza dela. Izan ote da ere egundaino dio bukatzeko nehon Jainkoaz bertze olerkaririk?

52. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arostegi 0001 Leengoari eutsi eziñik, tristura batean bizi dirala, esan bear.

53. 1969-1990 sailkatu gabeak literatur prosa lore kontu 0197 Patxiren ama kaian ikusi du sare josten, eta haren aurpegiko begietara begiratuz tristura sartu zaio.

54. 1991> bizkaiera ikasliburuak danok senide 00021 Poema bakoitzeko berbetan hasten dira nire larriak tristuren osinetik urteten, norbaitek han barruan kristalezko eskailerea jarri baleu lez.

55. 1991> euskara batua ikasliburuak galtzagorri 0002 Galtzagorrik kendu zion tristura Jontxuri, beste haurrei txantxa hori eginda.

56. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz ba! 0068 Artzaina guztiz tristeturik geratu zen eta tristuraren tristuraz gaixotu zen.

57. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/6 0033 Esan liteke gauzek sorrarazten dizkiguten sentsazioak (poza, tristura, usainak...) garunean sentitzen ditugula.

58. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. urrutia 00137 Nahasturik, lur jota. Samina zen nigan nagusi. Bakardadea, tristura.

59. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. arretxe 00091 Ezagutu egin zuen, tristuraz, harritu barik. Hain penatuta zegoen kartzelan sartzeagatik, ez baitzen ezergatik ere harritzen.

60. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00220 Hilabete luzeetako gogoeten helburua betea zuen, tristura gailendu zitzaion, txistua ezpain artera altxatu eta Inguruko abestiaren nota alegerak hedatu zituen, danborraren kolpe pausatuak, ondoko espaloi desertuan prozesio-pausoak ematen zituen bitartean.

61. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura h. bernaola 00026 Auzokoen aurpegietan tristura ikusi eta Pikuburuk berehala eskaini zuen bere burua:

62. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00010 Ama maiz entzun dut negarrez eta zotinka. Eta amaren tristurak tristetu egiten nau eta haren negarrak ni negarretan jartzen.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00053 Uda gainean, eta aitarik ez, tristurak jota nago!

64. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0068 Haizearen bidez, ez zenuen begibistan hautsa, area eta tristura baino gauza alaiagorik.

65. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0072 Bustiak zeuden euriz, nire gorputza tristurazko negarrez bustita zeuden modura.

66. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0033 Zaila zitzaidan distantzia jartzea, ez da eroso tristurak menderatutako bizitza batean bizi izatea.

67. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 0055 Tristura sartu zitzaidan jostailua uztera behartu zuten neskatoarengan pentsatu nuenean.

68. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0142 Tristuraz blai, Isaac-ek eta bere aitak hilobien artean bilatu zuten:

69. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0155 Hirira zirenean, Judutar Auzotik igarotzean, haien arima azpiltzen zuen tristura areagotu egin zitzaien.

70. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0032 Geroxeago berriz bere onera etorri, tristura gainditu eta esan zion bere buruari:

71. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0066 Weeziek, tristura apur batekin begira, bigarren laugunean itxaroten zion.

72. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. muguruza 0075 Orain denek sinesten zuten zuhaitz bihurtu zen makilatxo haren istorio harrigarria, jendearen festak alaitzen eta Maritxuren penak eta tristurak kontsolatzen zituena.

73. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. muguruza 0075 Bera ere, neurri handi batean, beraiek bezalakoa zela, eta zenbait momentutan norbaiten beharra zuela bere tristuran kontsolatzeko ikusteak.

74. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00074 Haserrea nahastu zitzaion tristurari.

75. 1991> euskara batua literatur prosa txirringa 00055 Tristura eta malenkonia darie Parachuten begiei honen guztiaren berri ematen digun bitartean.

76. 1991> euskara batua literatur prosa txirringa 00055 Tristuraz eta malkoak begi ertzetan dituela kontatu digu Parachutek errealitate mingotsa.

77. 1991> euskara batua literatur prosa txirringa 00055 Gidarien bulegoari hezetasun eta tristura usaina dario.

78. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 00248 Gauzak kontatzen dizkit, goibeltasunez busti-busti eginda dagoen tristura latz eta ilun baten istorioa, adibidez!

79. 1991> euskara batua literatur prosa l. oñederra 00041 Edozer gauza zure tristura luze, sakon, ulertezinaren aurrean larrubizirik ez geratzeagatik.

80. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00075 Lagun zaharrak ei ziren gehienak, eta oharkabean, Hansen heriotzearen tristurari, iragandako gazte denboren mina gehitu zioten dei haiek Ritaren baitari.

81. 1991> euskara batua literatur prosa m. garmendia 0069 Nik esan diot ezetz, ez dela soilik egunez egin izanagatik, oker dabilela, halako tristura batean nagoela sartua, aurrez espero nuen eta nigandik baino heldu ez den tristuran.

82. 1991> euskara batua literatur prosa m. garmendia 0069 Tristura berbera sumatu izan dudala txikitako argazkietan ere.

83. 1991> euskara batua literatur prosa m. garmendia 0069 Hainbestekoa dela gaur tristura horrek, beti sentitu izan dudan tristura bera dela aitorturik ere, neronekin duen antza, ezen nire izena ere jar bainiezaioke ia.

84. 1991> euskara batua literatur prosa m. garmendia 0069 Gaur, esan diot, halako ongizate bat da niretzat tristura hori, hementxe bainago, behingoz eroria, nire amak betidanik bere biziko basamortuan deiadarka iragarri izan duen zoritxarrean eroria.

85. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0191 Hotel guztiak, hoberenetik eskasenera, girotzen dituen tristuraz inguraturik, intimitatea altzari anonimoz apaindurik sentitzeak pertsona asko bultzatzen dituen desesperantzan murgildua.

86. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0259 Bazter guztietatik barreiatzen ziren, izpi mehe ezberdinak bailiran, dena ukitzen zuten, dena argitu eta koadro bakar batean biltzen saiatzen ziren, eta ezein zertzelada bakartu eta bertan gelditzea eragozten zioten amari, semearenganako tristura eta beldurra hutsarterik gabe zedarritzea galarazten zioten.

87. 1991> euskara batua literatur prosa txiliku 0010 Bere ondoan eseri eta berriketan hasi zen alaiki, baina Xazaman erregek ezin zezakeen ahantzi bere emaztearen abentura, eta tristura laino batek iluntzen zion kopeta.

88. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0069 Bere tristurak azalduko balizkit, ulertuko ote nituzke bere isekak baino hobekiago?

89. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0101 Zuek, animaliak tristurazko nigar intziriak bota dezatela nahi zenuketen horiek, gaisoak etsi dezaten, zenduak gaizki lo egin, saia zaitezte ene hondamendia eta ene lozorroa kontatzera.

90. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0061 Baina triste bizi baldin bazara, hil egingo zara tristuraz.

91. 1991> euskara batua literatur prosa elexp alpe 0112 Tristura dut mendia uzteagatik, emozioa hirira noalako, ez dakit zein den handiagoa, neu menditar samarra izaki beldurrez jantzitako erakarpena sortzen baitu nigan hiriak.

92. 1991> euskara batua literatur prosa i. ugarteburu 0130 Orain hasi dira medikuak konturatzen langabeziak hondamen eta tristura sentipenak eta norbere buruaz beste egiteko ahaleginak (lanik gabe daudenetan bederatzi aldiz handiagoa omen da arriskua) ezezik, arazo fisikoak ere badakartzala, bihotzeko eta birikietako gaitzak adibidez.

93. 1991> euskara batua literatur prosa x. olarra 0188 - Zaharrak -esan zuen Varley Dk.k goibel, baina aberats okituaren tristura zen.

94. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0239 Gure xamurkeri modua, ehunetatik larogeitan, aurretik eta ondotik tristura eta ahulleria dakarren bottika xikina baizik ez dun Maria.

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00291 Baina, alderantziz, halako horrek zerbait egin baldin badu besteak Tristuraz hunkitzen dituela irudikatzen duena, Tristuraz kontenplatuko du bere burua.

96. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00291 Besteak Poztasunez edo Tristuraz hunkitzen dituela irudikatzen duena poztasunez edo Tristuraz hunkitua izanen da, horrenbestez (27. Prop. arab.). Baina nola gizakia (2. Zat., 19. eta 23. Prop. arab.) bere buruari ohartzen den ihardutera determinatzen duten afekzioen bitartez, orduan, norbaitek zerbait egin badu, beste guztiak Poztasunez hunkitzen dituela irudikatzen duena, Poztasunez hunkitua izanen da halakoa, horren kausa bera dela ohartzearekin, hots, Poztasunez kontenplatuko du bere burua, eta alderantziz. H.B.D.B.

97. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00291 Maitasuna (13. Prop. E. kol. arab.) kanpoko kausa baten ideiak lagun duen Poztasuna baita, eta Gorrotoa, kanpoko kausa baten ideiak ere lagun daraman Tristura, Poztasun edo Tristura hauek, Maitasun edo Gorroto modukoak izanen dira, beraz.

98. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00291 Baina, Maitasuna eta Gorrotoa kanpoko objektuei dagozkienez, Afektu horiek beste izenez adieraziko ditugu: hala nola, barneko kausa baten ideiak lagun daraman Poztasuna Loria deituko dugu, eta horren kontrako Tristura Ahalkea; hau da, Poztasuna edo Tristura sortzen da, gizakiak goretsia edo gaitzetsia dela uste duenean.

99. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00291 Bestela erranik, barneko kausa baten ideiak lagun daraman Poztasuna Norberarekiko kontentua deituko dut, eta horren kontrako Tristura Damua.

100. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00415 Poztasunetik sortzen den Desira, bada, Poztasunaren afektuak berak laguntzen edo emendatzen du (Poztasunaren Def. arab., 3. Zat., 11. Prop. Eskolioan ikus daitekeena); Tristuratik sortzen dena, aldiz, Tristuraren afektuak berak hertsatzen edo tipitzen du (Eskol. beraren arab.) eta, beraz, Poztasunetik sortzen den Desiraren indarra, gizakiaren ahalmenaren arabera definitu behar da eta, aldi berean, kanpoko kausaren ahalmenaren arabera; eta Tristuratik sortzen den afektuaren indarra, berriz, gizakiaren ahalmen soilaren arabera definitu behar da; eta, horrengatik, Desira hura indartsuagoa da, hau baino. H.B.D.B.

101. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. zuazo 00359 Zer zirrara eta zer tristura sortzen duen euskara bere osotasunean ezagutzen eta aintzakotzat hartzen ez duen kazetariak euskaldun peto-petoari zer edo zer galdetu eta honek bere euskara ez dela ona eta ez duela hitz egin nahi erantzuteak!

102. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. zuazo 00359 Zer zirrara eta zer tristura sortzen duen euskaldun peto-petoa bulego batera joan eta bertako langile euskaldunarekin erdaraz jarduteak!

103. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. zuazo 00359 Zer zirrara eta zer tristura sortzen duen guraso euskaldun peto-petoa seme-alaben irakasle euskaldunarengana joan eta bien arteko solasa erdaraz izateak!

104. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0116 Egia da zenbaitetan tristura azaleratzen dela haren begitartera, familiatik urrun eta mila arriskuren pean eraman behar duen bizimoduaren zentzu tragikoaren ondorioz:

105. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hiesa 1995 0086 Min fisikoa zaindu behar da, baina larrialdia, tristura, lorik eza, bakardade-sentipena eta abar ere bai.

106. 1991> euskara batua saiakera-liburuak artistas 1995 0292 Gerrak aurrera jarraitzen zuen eta tristura handiarekin ikusten zuen nola lagun eta lankide asko erbestera joan beharrean gertatzen ziren.

107. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0067 Egia da, estoikoen definizioei kasu eginda behintzat, zuhurtzia ez dela besterik adimenduaz gidatzea baino; eta eromena, aldiz, grinen nahikarien arabera mugitzea; hala ere, gizakien bizitza tristura eta garraztasunaz betea izan ez zedin, Jupiterrek giza bizitzan adimendutik baino zenbat gehiago ipini ditu grinetatik?

108. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. alonso 0104 Herriarteko Torneoaren hilabete eder horiek Enrique Abrilen heriotzearen ondorengo tristurak lausotu zituen.

109. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. arrieta 0080 Aitonarekin eztabaida gogorra izan ondoren, bilobak, haserre bizian, etxetik aldegin zuen egunean, amona tristuraz lur jota geratu zen.

110. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. ugarte 0188 Erratura, lotura, itxitura, zimurtura, trixtura, juntura

111. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00003 Sentsazio gazi-geza dut une honetan, bihotzari kasu eginez eta txirrindulariek jaso duten tratua ikusirik tristura sentitzen dut; epaileek beraien aginduak betearazten dituzten polizien jokabideak zorrozkiago gainbegiratu eta atxilotu eta lekukoen eskubideak errespetatzen direla ziurtatzeko bideak bermatuko beharko lituzkete.

112. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. haritschelhar 0008 Adiarazten du, ordea, tristura, malenkonia idurikoa.

113. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. loidi 0019 Hitz horietan tristura ageri da eta isilunea apurtzeko, Honek ere besteok gabiltzan moduan ibili behar, etxe batetik bestera esaten du albotik Isidorak.

114. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. loidi 0019 Petrari ere tristura handia ematen dio maletatxoa prestatu beharrak, beste etxe batera joatea tokatzen zaiola entzuten duenean, baina zer egingo diogu?.

115. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0036 Hainbat zimur, tristura begietan, irrifarrea ezabatu didate agian.

116. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0036 Lurrean eserita ezin tristura gehiago erakutsi.

117. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0019 Igoal egingo dute kanta ekaitz gordinarekin edo jauretxeko jaierarekin edo Babiloniako desterrutik sentitzen duten urrutiminaren trixtura malinkoniazkoarekin.

117 emaitza

Datu-estatistikoak: