XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera haur-/gazte-literatura juan m. lertxundi 0040 Lau gauzek osatzen dute lur ereingaia: ondarki (1) Silika: ondarkia: Si O2, kare (2) Karea CO3CO, buztin (3) Buztiña: Si O2K. Fe eta Mn eta landakutsuak (4) Landakutsua = orrbel, belar eta abar... uzteldu eta txetuak.

2. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0009 Almaiz=(Zaparri). - Barazuri, ale ta liñazia txetutzeko ontzia.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa zerb gh 1927 0442 Mariluz elizan, zer egiten zuen Pantzunak? Zigor bat hartzen zuen; hura eskuan, gurutzearen seinale handi bat egiten Aitaren... eta Semearen eta, zirt, zart, besoak eman-ahala gathuak jo orduan! Goiz guziez josteta bera Hainbertzetaraino nun, azkenekotz, Aitaren aditu orduko, gathuak munduko Pantzuna guziak ondotik izan balituzte bezala handik abiatzen baitziren, haize hegoa iduri, oro aurdikiz, oro chehatuz! Iduri zuen debruek hartzen zituztela!....

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak je euskg 0304 Hunek bakarrik: nehork ez baiteie erakutsi eskolan liburutik, xehatuz, jakituz, egun guziez izpi bat odolean sar-araziz.

5. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa i. baztarrika 0343 8. Ezurrak neri
leoiak antzo
Zuk txeatu,
eguna joan da,
gaua eldu.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak p. iztueta 0044 Politikan, legeak zer zezaketen eta beste onen zerak xeetu zituzten.

7. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia ir eg 1956 0002 Ta nik fruiturik ez!
Orduan aserre zuk aingerueri zorrozki agindu:
Bertan motz-azue, xeha, sutan erre!
Itxoin, Iauna, itxoin oraindik apur bat,
itxoin aurten ere!- Nereak egin du,
gaurgero fruiturik ekar ezpadezat.

8. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia gh 1964 0407 Ez xehaturik zer den beretako hobe,
Girixtinoki dira xede bati lotzen.

9. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia gh 1967 0351 Jokatuz ohiko pinta,
Hortan hasi da josteta,
Bi kidiak elgar susta,
Ez dira jende herresta,
Eskian dute zimizta...
Jo hunat, jo harat eta
Xehatu nahiz pilota,
Puskatzen balitz, zer besta!.

10. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. dufau 0026 - Hi haiz erdar-dunak zampatu eta nere armada chehatu dituen gizona?
- Ni naiz, Jauna
- Zer nahi duk bada?
- Euskuara bizi dadin - ta goretsia.

11. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. landart 0057 Jalirik, gibilerat behatzen dut eta jela bat xehatua.

12. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0068 Laborariak, harri jaustearen ondotik duen thema, ogi landa chehatuaren alderat, zuk, ez duzua othe ukhanen, zure gogo, eta zure bihotzari buruz?....

13. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak othoizlari 1959 0226 Jainkoak orduan azkarrago joiten du: gaitza aberetan sartzen da; harriak urtheko ogi eta beste uzta guziak chehatzen ditu.

14. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0067 Urthe hetan, ez baitziren laborariak orai bezala tresnatuak, jokia eskuz chehatzen zen, otasketa deithu tokian, trebeza izena zuten tresna batzuekin....

15. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak je axular 0008 Hura eskuaralat itzultzen du Sarako erretorak, chehetzen, ahamenkatzen.

16. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j.m. iraolagoitia 0020 Mugikortasun hau garrantzi handikoa da liseriketa-prozesuan, izan ere janariak hortxe ondo zehatuta geratu daitezan batetik bestera mugitzen ditu mihinak.

17. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0139 - Eta nahitanahiez hortzez ebagi behar diranak?
- Aitatu eizuz haginez birrindu eta xehetu behar diran janari batzuk.

18. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak kontuekon 1983 0013 Kontabilitate Nazionalaren helburua litzateke, kontu-multzo xehetu eta koherente baten bidez, herrialde bateko iharduera ekonomikoaren ikuspegi sistematizatua eta ahalik eta osotuena eskaintzea.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kolorea 00172 Jakina denez, beira bat egiteko lehen gaiak, xehatu, behar den bezala nahastu eta materialeak egokitzeko beharrezkoak diren hainbat eragiketa egin ondoren, funditu egin behar dira.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkliter/bbb/1 0220 Alderdi hauetariko batzuk edo besteak aukeratuko ditu idazleak xehatzen ari den pertsonaiari ezarri nahi dion nortasun bereziaren arauera.

21. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/6 0024 Horregatik murtxikapenak erabatekoa eta kontzientziaz egina izan behar du; janariak ez dira irentsi behar ongi xehatu eta listutan busti arte.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. olanga 0297 Horrela, bada, orain arte landu eta finkatu alderdiez baliatuz, ondoren xehetuko dugun alderdiaren garapenarekin osatuko duzu aukerako narrazio bat.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0021 Haginek zehatzeko balio dute.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0021 2. Elkar itzazu ondokoak geziak erabiliz: ebakortzek haginek betortzek elikagaiak urratzen dituzte elikagaiak ebakitzen dituzte elikagaiak zehatzen dituzte.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0091 3. Zure ustez, zergatik daude hain xehatuak basamortuetako harriak?.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura g. etxeberria 0008 Pasatzen hasten bada, bertan xehatuko dut nere riflearekin.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0018 Bela nagusia haizearen indar gogorraz tenkean zegoen; haizealdeko* haizealde: haizea nondik datorren alde hura bela-lokarria xehetu egin zen eta ezpeleta hegazkadak emanaz hasi zen txopa dena beretzat zuela.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0065 Gero haien eskariz giltza handi bat eman zien, eta harek irekitzen zuen ateraino iristeko zein bideetatik joan beharra zuten, xehetu zien.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak ardoy gh 1973 0234 Berriki oraino, 781-ean, bere indarra eta bere errabia, Abd al-Rahman I batek erakutsiak ditu Iruñe ondoko eskualde guzia xehatuz.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1973 0027 Rahaman Jaunaren Awani Ligak (Populuaren Liga deitua), oso osorik bozka guztiak jasoko ditu, zatitua eta xehetua den oposizione baten aintzinean.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. apalategi 0028 Orixek hogei urtez eguneroko bizitzan errealitate bakartzat bizi eta pratikatu izan zuen euskara eta euskal kultura (nahiz erreusa izan) orain erroetatik galtzea eta txetzea eskatzen zitzaiolako, alegia.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zientekn 0387 Gatzemaileak mea xehetu, mandatuak egin, lapikua zaindu eta bigarren mailako beste lan batzu egiten zituen.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0018 Janarien deseraketa
Prozesua ahoan hasten da, non hortz eta mihiaren ekinaz gure janaria ebaki, ttikitu, xehetu eta LISTUarekin nahasten bait da.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0160 Prestaldi baten buruan, xehatu egiten da belarra, eta aurrez aurre bi lerrotan eseritako emakume-talde batek zapatzen, kondarrak eta abarrak arras lekuarazi arte.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ehhlaburp 0104 Guiard-ek XVen mendea amaitzerako Bilbaon merkatari eta itsastarren arteko oligarki taldea finkaturik zela, dio, udalaren kontrola hartuaz: eta gisa berean, xehatzen du Kortazarrek, gertatzen zela gainetiko Bizkaiko herrietan.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kristau bidea 0556 Testu berria Guztien biztueraren zain Arestian, agindua izan zaigun bizitzaz mintzatu gara, baina gehiago xehetu gabe.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. urrutia 0085 Gobernuari aurkeztutako testua, aurretik egindako aurreproiektuen, Foru berberaren eta Bizkaiko eta Arabako zuzenbide bereziaren inguruan sorturiko doktrina juridiko eta jurisprudentzialaren miaketa zehatz eta xehetuaren ondorioa da.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aizpuru 0007 Ahal zenean beti saiatu gara identifikazio-gakoetan erraz ikusteko moduko ezaugarriak sartzen, baina beste irtenbiderik ez dagoenean, hor geratzen da ilustrazio-multzo zabal eta xehetu bat jatorrizko erakuskariarekin parekatuz espezie asko arrezagutzeko baliozkoa.

39. 1969-1990 gipuzkera liturgia illetak 0163 Arren! poza ta atsegiña neri entzunerazi; xeatu dituzun ezurrok egin bezate jauzi.

40. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa salmutegia 0090 1T. Etor eta ikusi Jaunak egiñak, lurrean egiten dituen arrigarriak: Ark oi ditu gudak lurrean alderen alde geldierazi, uztaiak xeatu, lantzak puskatu, babeskiak kixkali.

41. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa berron kijote 0191 Saiatu zan bai zaldi-gaiñetik esi-gaiñeko ertzera igo nairik, baiña zalditik mugitzeko ere ez zan gauza, erabat txeetua ta ebaindua bait-zegon; onela bada, zaldi-gaiñetik gaizki-esaka asi zitzaien Santxoren mantatzailleeri, itzik zikiñ lotsagarrienak esanaz; paperan nola jarri ere eziñ suma alakoak; baiña ez zuten aiek orrengatik beren farra ta lana utzi, ezta egazti Santxo`k ere bere antsiak, erregu txarrez ta onez oratuak; baiña alfer-alferrik izan zan dana alik-eta nekearen nekez utzi zuten arte.

42. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm bidaso 0050 Lanabes au lurra xeatzeko erabiltzen da.

43. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia iratz 0025 Saul: Zainak xehatuko dauzkiak holako berriekin.

44. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa p. saragûeta 0174 Gero mallu-burdin eta ziri burdinekin xeatzen ginduze denak, eta ikatz egiteko balin baze, erematen gindue ikatz egiteko plazara eta an inguruka paratzen gindue egurra ongi txutik, eta gero gañan.

45. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa k. ameztoi 0015 Baizik eta, satorrek, laborantzan makur haundiak egiten dituztela: lurra xehatzen, landareak errotik jaten, eta kasu, lapina bezain fite bizia eman eta hedatzen zirela!.

46. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa k. ameztoi 0097 Baizik eta, ez zuela auzapezak bere emaztea joiten, baina kontrarioa, emazteak bere senarra, Herriko auzapez jauna, xehatzen!....

47. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak txill 0001 Baina xehatu egingo dut neure galdera: 1/ Uste duzu zuk Telesforo Monzón un modelo de Estado de corte soviético baten atzetik ari denik?.

48. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1985 0001 Oraindik xehatu gabe egonarren, badirudi maila handiko ihardunaldiak izango direla.

49. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Ez dugu egiten duguna ederresten, baina euskaldunon arteko babel partikularrak xehetuko dituen paperezko lanabes hau egiten aritzen garenok harro sentitzen gara tokatu zaigun egitekoaren ederraz eta gaur zelebratzea erabaki dugu.

50. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1969 0001 - Baionatik Miarritzerat buruz jalitzean, auto bat zeiharka joan da eta gaitzeko oldarrean xehatu errebide junta batean.

51. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1969 0001 - Moulins hirian, errebideak burdinbidea kurutzatzen duen toki batean, bere usaiaz kanpoko tenorean iraganki zen trein batek oldar izigarrian kamiun bat jo du eta xehatu.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Ascenseur delako upatzekoaren bortak xehatu zakon zangoa.

53. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Ez dute gogoan igan nahi, orai beren izerdiaz antolatzen dituzten lurrak, egun batez armadaz xehatuak izanen direla; ezen jadanik armada den lekuan oro erreak dira, hilak...

54. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 - Pausutik hurbil, auto bat errebidetik zeiharka joan da eta arbola bati kontra xehatu.

55. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1984 0001 Donibane Lohizunen, jai-alai pilota plazaren ondo hortan, auto bat batere funtsik gabe zeiharka joan da eta pilar bati kontra xehatu.

56. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Errekontru izigarria zinez Uztaritzen gertatu den hori: Donibane Garazirat zoan treinak jo du eta xehatu Larresoroko bollanderarentzat ogia etxetarat heltzen zuen gizon baten autoa.

57. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00071 Ba, sori bat bota da geo lurrakin tapau, da pagoadarrakin eo bringiakin danian, sean, e, geo, adakixa ero olan meia seetu ta bittarte danak artze akos asalai; ta geo bota orbela, orbel saarra, bustixa obia ixaten da ondio, orbela ta geo gaiñian ba, sea, irurixa esate ako, lenao txendorra eondakua bada irurixa edo len, lengo lur-erria, aekin tapau; da enborrakin danian, ba, soixa.

58. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00071 Eta nik atzenengo ei naban txendorra kargatzen da suen aittittakin, Posakua Jose, aetxekin, ementxe Pagatzakuei, ni ibili nintzan kargatzen laguntzen, da guk aitta-semiok ibili giñan lelengo sela, sela seetu erakusten, da guk ondo erakutzi tta bestiak obeto seetu, da dana biibil-biibil eiben, da gero ikesgiña esana(k) pe, ikesgiña, ba, iketz ... bat, e, lenau Posan bisi isendakua ero, emen mutil sar batzuk eren, da eunian biaje bat arek eitte otzen, e, aber sela doiasen ero, ta ostian erak sekula ikesgiñan ibili barik erak (...).

59. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00155 ... aundixa baldin bada, jota apurtu mailluakin, ta seetu ... aundi aundixa bota barik.

60. 1991> euskara batua ikasliburuak geolbiol 00143 a) 10 gramo gibel 5 cm3 ur distilatutan xehetu irabiagailua, irabiagailua edo hareadun mortairua erabiliz.

61. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0014 Sokor batzuk nire eskalapoinen pean xehatzen ziren.

62. 1991> euskara batua ikerketak j. insausti 00227 Horretarako baratxuriak, malba-belarrak, mermenak, pasmo belarra eta erromeroa xehatu eta nahasi behar dira.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. jimenez 0033 Lepoak moztu, besoak atera, hankak xehetu, zer ez omen zieten egin.

64. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0074 ITSASKI I
HAURRAK dio xoriak eztirela sekulan hiltzen, eztituela
sekulan ikusi zerutik erortzen.
Itsashegian datza antxeta ñabarra. Haurrak dakusa
eta hartzen eta berotzen du besoen artean. Bainan
xoriaren lepoa gibelera erori dilindan, dilin dan, di lin
dan.
Haurrak xoriaren xango palmatu hotxa haztatzen du
polliki, polliki.
Orain, xoriaren gorputza legarrean pausatzen ari da,
kasu eginez, haizeak mugiarazten dituen luma ñabarrak
ahal bezein ongi apainduz. Bainan ezin du. Haizea.
Haurra ixilik dago, pentsaketa. Iduri betidanik eta
sekulakotz.
Nik horrelaxe ikusi nuen, belauniko. Belauniko,
otoitzean ari balitz bezala, antxetaren gorputz gaixoa
gerizatu nahi izan balu bezala heriotzatik at.
Haizea freskatzen hasten, Jaizkibeleko bizkar luzea
lano ilun batzuek ari dute estaltzen. Haurrak eztu nahi,
ez, xoria itsashegian utzi. Eta ikusi gero, bihar, etzi,
ekaitzak ekarri plastikozko botoila eta abar xehatuen
artean usteldua, jana, joana.

65. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00211 Heldu da negua: sicyondar alea xehatzen da prentsetan, zerriak ezkurrez ase eginda itzultzen dira, basoek gurbitzak ematen dituzte; udazkenak bere askotariko fruituak lagatzen ditu erortzen eta, altuan, mahatsa gozo heltzen da harri eguzkitsuetan.

66. 1991> euskara batua literatur prosa i. garbizu 00043 Chimichurria 1. Chimichurri: oregano, aji xehetu, piper hauts, e.a.ez egindako saltsa mina.

67. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 00144 Haizea ere badabil; hostoen tranbuilak xehatzen du bere indarra.

68. 1991> euskara batua literatur prosa p. diez de ulzurrun 00055 Eta orduan... orduan etsituen indarra izanen nuke; orduan neure eskuak, neure belaunak, neure bularra, neure bekokia, neure hortzak izanen nituzke haren itotzeko, haren zapaldu, ausiki eta xehatzeko.

69. 1991> euskara batua literatur prosa j. urteaga 0033 Nere barnean sutan xehatzen ari diren egur enborrak bezain bero eta txinpartatsu sentitzen naiz, haizea tximinian bezain axolakabe.

70. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0039 Ze bihotz xehatuko ditut? Ze gezur atxeki? -Ze odoletan ibili?

71. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0059 - Besteak xeha nezake orain!

72. 1991> euskara batua literatur prosa txelis uhaldean 0025 Han zartailuaz jipoituko dituzte noiznahi, hemen beisbol makilez eta burdinezko barrez xehatzen dituzte gure burkide ugari.

73. 1991> euskara batua saiakera-liburuak vill 00086 Eta Jesus xehatu ondoren, Kalbario mendira eraman eta han gurutziltzatu ondoren, arratsaldeko hiruretan hil zen.

74. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. esparza 00011 Erakundearen ondorio eta eragin potentzialki sakon eta larriek saio soilarenak ere EEBBetako konstituzional sisteman (kontrol oreka sistema/checks and balances) aholkatzen dute aurreanalisi lasai eta xehetu bat, kasuz kasu, zentsuragarri diren edo halako antza duten jarduerak sortzen direnean.

75. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 00045 Eta gehiago xehatzea ere eskatu zigun; besteak beste, ea azalduko genuen zer izango diren zehaztapen-mailak.

76. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak n. (1991): idazlan guztiak 0212 Asko geratzen da, ziurki, zabaltzeko eta xehatzeko, baina orain artean horrelakorik egiteke zegoen, eta oraindik urratu beharko da biderik azken sintesira iritsi aurretik; hala ere, lanaren lerro nagusienak (seguraski ez denak) markatuta daude, eta kasu askotan luze landuta ere bai.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0195 Txosten xehetua argitaratu da Thorsland-en ikuspegiaz (Thorsland eta Novak, 1974).

78. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0020 Hortik aurrera, Ikastetxe askok beren Barne-Erregimeneko Erregelamendua erabili ohi dute IHP eta IIP delakoen garapena eta beren urteko zehaztapenak errazteko balioko duten antolakuntzazko aurrikuspenak xehetzeko:

79. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eustat 1991 0013 Kontabilitate Nazionalaren helburua litzateke, kontu-multzo xehetu eta koherente baten bidez, herrialde bateko iharduera ekonomikoaren ikuspegi sistematizatua eta ahalik eta osotuena eskaintzea.

80. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0040 Otorduetan janaria urri; txorixo alemanak ugari, eta menua pixka bat aldatzeko, hamburger izeneko aragi xeatuarekin egindako ogitartekoa eta, beti, apple pie zati bat, urdal txokoak berdintzeko.

81. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1999 18426 - Hala ere, Ingurabidearen Trazaera, E-I.a/70.2 Lotespen Orokorra duen xedapen xehatu gisa hartuko da, Urrakiko Errepidearen hasierako bidezatian E.I.a/70.1 egingo den aldaketa puntuala bezalaxe.

82. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1994 0010 Gure ustez ministerioen batzeak botere judiziala kontrolatu besterik ez du egiten, eta horrek zuzenbide estatuak bermatu beharko lituzkeen eskubideak xehetu egiten ditu.

82 emaitza

Datu-estatistikoak: