XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera poesia a. arozena 0051 ¡O! ¿Zer da au? ¡Zoritxarra!
Gaba baño len zearo
¡ai! ximelduba....
¡Edertasuna! ¿Nun zera?
Txautu dezu betiko ne
biotz sutsuba
.

2. 1900-1939 gipuzkera poesia a. arozena 0052 Bañan... gaurko edertasun
distikor ori, ¿noiz arte
luzetuko da?
¿Nork itxi nere zauria,
zorun-emale ederra
ximeltzen bada?
.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1918 0001 Eskier eurai eskar edo mesede dagion notiñak, bai jan-edana, emonaz, edo aterpe bat damotsen sendiak, egun luze ta zoruntsuak beti igaro izan dauz emen ludian bixi ixan dan artean, Jaungoikoa'ren saria eztalako zimeltzen, ezta txikituten be.

4. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a.m. garate 0041 Azken urte auetan Europa-idea arrigarriz zimeldu ta kaskartu da.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. goicoechea 0037 Ta nun zimeldu ta igartu zaigu gure euskerea?.

6. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... lmuj 00001 Izkuntza orrek eskola ofizialik edukitzeko biderik ez badauka, laixter asiko da ondoko izkuntza monopolistaren bultzadapean zimeltzen eta ezkutatzen.

7. 1969-1990 bizkaiera poesia l. arostegi 0085 Baiña nik atsegin jatan kantu bat dot gogoan
eta zuok androk baliteke ez aztu izatea:
Lili apurtu gaixoa, lora zimeldu gaixoa, diño nire kantuak.
Andra gaixook, larrosa espetxeratuak zaree zuok:
berba egikeran maldeziñoak botaten dozuez, eta botatean
Jaungoikoa ta infernua dagoz batera ugertuta abots gorri baten,
biotz uts txiki batetik autsa baizen gozo datorren abotsean.
Ez dago, olan dala, umerik biotz uts orretan?
.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/1 0189 Toki ilunetan zimeldu egiten dira. Beroa ere behar dute. Lurralde hotzetan, landare gutxi dago. Neguan hil egiten dira landare batzu.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/8 0010 Jadanik zimeltzen ari ziren kuadroko loreei begira, gogoetan, une batez pentsatu zuen pintatzaileak nahi duena sor zezakeela eta, alderantziz, enperadoreek jadanik egina besterik ezin dutela gobernatu eta gobernatzen dutena ere maiz eskuartean zimeltzen zaiela eta, beraz, Ching-Fuk berak baino botere gehiago zuela eta, hori, erresumarentzat arrisku bat zela alegia.

10. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0125 Honenbesteko da gizonaren izatea: etengabeki eusten zaio, ta uneoro zimeltzen da.

11. 1969-1990 euskara batua ikerketak gbarand gauzaki 0125 Erne-ahala, zimeltzen den gorabehera hortan, higikun huts hortan, ekinaldi hortan, gizonak atergabeko bultzakadaz iharduten duen arren, bertantxe erortzen da betiko ezerezean.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ipuin harrigarriak/1 0034 Deabruak xurgatu eta ximelduta utzi omen zion.

13. 1969-1990 euskara batua poesia p. zabaleta 0154 Ez dago ama
karraskilo ura egiteko
ez dago ezer
mendiak ezik
errekastoa
ardi zintzarriak
harriak
pagosto zimelduak
errauts koloretan.

14. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0038 Ni ez naiz lore bat
ez naiz lorea bezala zabaltzen
ez eta lorea bezala hertsitzen
nere usainak ez du lore artean parekorik
eta ez naiz esku artean zimeltzen.

15. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0038 Ez naiz lore bat
ez naiz inoiz
inoren esku artean zimelduko.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0013 Manuelak, inork baino hobeki ezagutzen zuenak, keinuak egin zizkion José Palaciosi lorontzia eraman zezaten goizeko akara zimelduekin.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. legasse 0034 4) Bainan, laister, klaseen arrabotsa adar goienetaraino altzatzen ari zen, eta geroztik haritza zimeltzen hasi zen.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0149 Tanke azpian zimeltzen da udaberri politikoa.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0158 Bakean bizi dira beti, edertasuna ez da zimeltzen, etc.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0051 Bere izena grekotik dator, chelidon=enara, hegazti hauek gure lurraldera datozenean loratu eta joaten direnean zimeltzen bait da.

21. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak dv 1988 0001 Santuenak dira urrezko dominak, zimeltzen ez diren koroak, betirako iraupena dutenak.

22. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak dv 1988 0001 Santuak ditugu, giza-olinpiadan, urrezko dominak eta zimeltzen ez diren koroak jaso dituztenak, Zorionekoak!!.

23. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1985 0001 Alainan, arbola bat ere, lurrez aldatzean, doi bat zimeltzen da, erroek untsa hartu arte.

24. 1969-1990 sailkatu gabeak literatur prosa lore kontu 0116 Lehenengoan eta bigarrenean be, Leonen ames-lorea erdi zimeldu egin zan arren, ez eban etsi.

25. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura iaun zuria 00141 Ba orain, hartu eina jarroa eta joan hadi agudo iturriko uretan egarriz tximeltan gagozana etxeko guztiok eta! Gainera, ondo irakutzi eina jarroa, honezkero egurdiko ur egonduagaz sumikea eta ugeldarrirainoko guztiak eginda eukiko jozana eta!

26. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0177 Eta batzuetan maitasun sugar ori geituaren geituz, barruko Jainko miñaren andiz, egarri orretan azurrak igartu egiten jakozala iruditzen jako, bere izate guztia zimeldu, bere beroa ta indarra galdu egiten dituala maitasun egarri orren indarrez.

27. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0155 Julitxuk ez daki, ohetzar horrek betirako lez iruntsi zinduzan egun berean, ohetzar ugaria eta ohetzar hutsa baino ez dan egoitza goibel horretatik, zimeldu baino lehen, hanka egin guran egozan erizain bietatik batak besteari Ez da oraindik inor etorri? itaundu eutson unean bertan, Julitxu berbera agertzen ikusi zendunik.

28. 1991> euskara batua bertsoak l. beloki 0043
Argitasunak iluna dakar
pozak berriz dolorea
sekula santan ez dut galduko
maitasunaren fedea.
Aienatu da zorionaren
eskarlatazko bidea
zure urrezko jabea
lipar hontan nor, ordea?
kimeraren adorea.
Apika nehoiz ez zatzait lotu
zure barneko hedea.
udaberriko amodioak
ximeldutako lorea.

29. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. etxeberria 0094 Bazekien, denboraren poderioz, zuhaitzen hostoak udazkenean ximeltzen diren bezala, bera ere egunez egun hutsalago izanen zela.

30. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0117 Noizbait gorri izandako krabelin sorta ximeldua zegoen azpiko husgune luze-estuan.

31. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0059 David ez beste inor zaintzen saiatuz gero, ximeltzen hasten zen eta triste ematen zuen.

32. 1991> euskara batua poesia j. sarrionandia 0039
EURIA gustatzen zaio kantoiko
itsu loteria saltzaileari.
Goitik behera euria adokin zimelduetara, eta zeharka
arratseko zintakin. Goroldioa egunen atzekaldean hedatzen,
euria maitasun onetsiak bezain lehun lurrean irristatzen.
Sapaburuak balea izateko ametsak
borobiltzen.
Euria ari, hormako zorion marrazkia ezabatuz eta teilen
kolorea hurrinera arrastatzen. Euria, artesau hatzamarren doinua,
suge erorketa, hitz erorketa ikaragarria munduko hiztegi guzietarik.
Nobelatako dontzeilak leihoetan euriaren laztan eske, euria
beren paineluak hartzen, beren bihotzak tipitzen,
beren ezpainak umeldu eta isilerazten.
Euria, eskaleek bizturiko suak amatatu eta haien erraietaraino egarria lez
hedatzen. Jendea artean haztamuka doa aterri denean baino jantziago.

33. 1991> euskara batua literatur prosa i. borda 00052 Filma horietan, emazteak biluzik oheetan sokaz lotzen zituzten, kamerak aldian aldika emazteen arpegi durduzatuak eta zankarte irekian blai zeuden aluak erakutsiz, eta blanp! barrabil ximelduek pantailak betetzen zituzten gero, aha-aha ozentsuz zankarteak kolpatzen.

34. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00097 Egun gutxitan arrosadiak hil egin ziren, gereziondo sendoei loreak zimeldu egin zitzaizkien eta beste horrenbeste gertatu zen lorategiko gainerako landare, lore eta arbolekin.

35. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00092 Harriak biribilduak ditu gurdibideak; zartaturik, ximeldua du lur-azala.

36. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0076 Amak, opari guztiak kendu ondoren, morroiei eskaintzen zien alaba; ahul eta makal, egunetik egunera zimeltzen ari zen hau.

37. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 0104 Krokusak zimeltzen ari ziren parterre apaingarrietan, belarra berde ilun zegoen segatutako lekuan, erramuek zertxobait argiago ziruditen.

38. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0202 Oroitu zuen bere iragana, Novalisen hitz eta idazkien haritik heriotza edertzen zuenean, edota Heinrich von Ofterdingenen antzera lore urdinaren bila abiatu zenean, baita aurkitu ere... baina lore hura ez zen, ez, berak orduan uste bezala betiko, hantxe baitzegoen orain bere begien aurrean zimeltzen eta zimeltzen, ahitzen, arnasa gero eta larriagotzen... eta emaztea ostu nahi zion zaldi zuriari amorruz begira, ez zegoela zaldi beltz beltzagorik zaldi zuri hura baino erabaki zuen, eta koadrotik desagertarazi behar zuela, sinboloa ezabatuz ezaba baitzitekeen, ausaz, haren eragina.

39. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0007 Ireki orduko zimeltzen dira.

40. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0015 - Zimeldutako zati guztiak ebaki eta kendu.

41. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0016 Izerdia zurrupatzen dute hostoak zimeldu eta eroriaraziz.

42. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak bbarand 00018 Errekatik zazpi bat metro altxatuta, azpiko arkaitzetatik artu zituzten zimelduak.

42 emaitza

Datu-estatistikoak: