XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak nekaustea 0014 Euskelerriko bazterrtxoren batetik idaztiño zarrtxoren bat, libruchu zimurren zimurrez maspilduren bat, bat-edo-batek bizkayerazko Nekauste lenengoagaz bialduko ba'ligu; pozik aundienetakoa guretzat, ez aintzarik txikienetakoa bidaliko ligukenarentzat, izango litzake.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0192 Bertzalde atseginekin ikusten dugu idazlariak eztagotzila zimur eta kokoriko beren zokoan.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1902 0001 Zombat aldiz ez zauku heltzen ogiak lastoz eder jin eta, bai bederen luze, etzaten baitzauzku, bihiaren egiten ari direlarik; chimur gelditzen baitzeie bihi hura, ezin hazi dutelakotz behar bezala, lurrerat eroriz geroz.

4. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0053 Dendako kolore faltaz jegoazan, mutil, matraila guztiak zurbil, eta ezpanak tximur ta kolorga.

5. 1940-1968 gipuzkera poesia bera 0042 Lenago gazte nintzan,
gaur ordea zarra;
musua zimur zimel,
begian nigarra;
koloka gelditu zait
nuen ort bakarra:
ortik ezagutzen da
urtien indarra.

6. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa j.m. lekuona 0102 Mahats eta piku ximurrak....

7. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa tag uzt 0057 Irugarren egunerako, bigundu zitun-zerbait Malentxo'k bekainarteko zimurrak.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak f. etxeberria 0479 Beraz, Olabide erabiliz Ep. 5, 27-garrenean aurkitu nun billa nenbilkiona: auxe, aratz agererazteko, iñolako orban, zimur....

9. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0067 Zuhaitz bat ikasi nahi dozunean, beste ezaugarrien artean haren zurtoin azalaren kolorea eta zimurrak ezagutzea komeni jatzu.

10. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0067 Horrela lortuko dozu zuhaitz azalaren zimurrak ondo jasotzea.

11. 1969-1990 bizkaiera poesia j.a. goiria 0063 Eta gaxoak bere esku tximur-zimel ta latzaz
malko bi kendu zituan;
ta ixil-ixilik lengo bidetik mendian-gora
negar ta negar zan juan
.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0101 Urduri, Waka-Hok atea bultzatu zuen... bere aurrean begirada zorrotzezko gizon ilun bat, nahiko zahartua, eskuek higidura urduriz igurzten zituena; begizulo sakonak nabari zitzaizkion eta kopetan inoiz ezabatzen ez ziren ardurazko hiru zimur.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0073 Bentosa gainazal zimurretara ongi itsasten al da?.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0015 Ene amona xahar-xaharra zen, zimurrez josita, gorputz handikoa, eta enkaje gris zetatsu bat zeraman gainean.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura kaskarintxo 0038 Bere kopetako zimurrek oso zaharra zela adierazten zuten.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. etxezarreta 0008 Cabestani bizikletan abiatzen den bezain prestu irten zen ohetik, aurpegian oraindik izarren zimurrak nabari zitzaizkiolarik, esneontzi bila sukaldera, oin hutsik eta oheko beroa zabalduz pasiluan zehar.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. escribano 0060 Esku zimur bat kokospean jarrita, batera eta bestera begiratu eta atea itxi egin zuen berriro.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0085 Eta une hartan egundoko zeroe bat agertu zitzaigun, buru eta konkor zurizko bat, dena zimurrez betetakoa.

19. 1969-1990 euskara batua poesia p. zabaleta 0154 Eguzki zimurra.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. haranburu a. 0028 Bekokiaren erdian zimur baten antzeko zulotto bat du.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0087 - Gipuzkoakoa!- aurpegia argitzen zitzaion, eta begi txinparten indarrez betazaletako ximurrak desagertzen zitzaizkion.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0182 Ilea zuritzen, zimurrak handitzen, pausoa geldi...

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0328 Ezin zezakeen erretratuarengan batere aldaketarik somatu, begietan zuen begirada maltzur hura, eta ahoan ageri zuen beste hipokritaren zimur bihurritu hura izan ezik.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0019 Zuhaitzen sustraiak tinkoak, gogorrak, zimurrak dira.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0025 Bai, animalia erraldoi hori, elefantea, zuhaitz zahar gisako bere zangoekin, bere marfilezko betaginekin, bere besolako sudurrarekin, bere larru zimurrarekin.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0121 Luzea izango zenez hilabete batzuk beraien ustetan, sagar zimurrez betetako bi otartxo, urdaiazpiko bat, egoera onean ziruditen kontserba lataz betetako kaxa bat, zakutxo bat arroz, beste bat babarrunez betea eta gazta borobil bat, ia Benauratik ihes egiteko erabili zituzten gurdien gurpilak bezain lodia eta oso gogorra, sartu zituzten itsasontzian.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0068 Bustiak eta zimurrak.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.e. ituarte 0024 Ordurako, Errinozeroari larruak osta osta estaltzen zion gorputza eta ez zen zimur bakar bat ere nabari.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0204 Eta baleak ez zuen, hautsagatik, ia ezer ikusten bere begi lehor eta ximur haietatik, baina bapatean, agoni kanpai ezberdin hura gelditu zenean, eta soinu irregularrak isiltasun sendo eta prefekto hari lekua utzi zionean, harana gordetzen zuten mendi artea zeharkatuz Belandiatik kostara zeraman kaminoa desagertzen ikusi zuen bere begien aurrean, bere muturretik metro batera, eta laino mehe bat gelditu zen kaminoa zegoen lekuan, eta itsu gelditu zela pentsatu zuen.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0092 Negua arrautza eran iragaten du, begi, adabegi eta azaleko zimurretan, eta, batez ere, adarren lotunean.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0023 Alproja bat da gizona, erkina, petral, zimur, lukur, bekaizti, alfer, doilor, zirtzil, larderikoi, liskarti, narratsa.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0081 Gonoteken hormak lau edo zerbait tximurrak zeharka: Dynamena pumila (56).

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0081 Gonotekak oso tximurrak zeharka: Dynamena cornicina (57).

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0081 - Kolonia estolonial edo tenteak, hidroteka kanpanantzekoak pedizelo patente eta askotan tximur edo eraztunduarekin.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0020 Gehienetan, bekain, betazal, matrail, sama, bular eta sabeleko tximurrak kentzen dira.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aizpuru 0174 Hostoak 1-4 x 0,4-1,5 cm-koak, luzanga eta eliptiko bitartekoak, eseriak, konatuak, kolore berde griseskakoak, azal zimurra eta erretikulatua dutenak, 3 nerbio nagusirekin eta ertzean kizkurtuak.

37. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0112 Bai eta gubiakin tximurrak atara ere, zure irudimenak agindu-ala, mamueri nortasun geiago emateko.

38. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm 0100 Ateak joaz, etxeak oiuaz bixitaru: Txistor mistor, Emakunde; ematen duna leiala, ematen eztuna zimurre.

39. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1989 0001 Hasi zenean beraz trunkoa dantzatzen,
Gure atso guziak irriz eman ziren,
Bere esku zimurrak emanik hanketan,
Oro begira zauden besta handi hartan.

40. 1991> bizkaiera ikasliburuak txor-txor/5 0006 Azala tximurtzen hasten zanean eta urteen eraginez lepoak okertzen ziranean mirarizko iturrira joan ei zan, iturri ezkinan azal zahar eta tximurra itzi eta gorputza gazte eta lirain bihurtzen zan.

41. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/4 0010 Heste meheak barrualdean tximur batzuk ditu eta hauei heste tximurdurak deituko diegu.

42. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00050 Ileurdindua eta zimurrez beterik zegoen berak ezagututako gizaseme mardula.

43. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0008 Hortz marroiskak zituen, argiak, eta aho txiki zimurra, zakurraren atzekaldearen antzera.

44. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. legarreta 0105 Era berean, aurpegitik tximur asko desagertzen ari zitzaizkion; guztiak ez, baina erdiak inguru bai, askoz itxura gazteago emateko beste.

45. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0027 HARTU zinuen pintzel bat, tinda bluiean trenpatu eta
kolore dirdiratsuarekin hasi zinizkion emazteari izterrak
tindatzen, sexoa, sabela, bularrak. Zure marka osoki eman
arte. Inprimatu zen haren gorputz bluia mihisean. Haragi
tindatua ongi zapatu zen tokietan, larruaren zimurrak
pakidermo batenak bezala agertu ziren izara garbian
geografi fantastiko bat sortuz. Bluibluia.
Eta ni, zure bluian sartu nintzan aspaldidanik
igurikatzen nuen kontinente ezezagun ezagun batean
bezala.
Kolore arraro hori jastatua nuen jadanik Giottoren
zeruetan, Kandinskyren zaldizko bluiean, tatamietan,
erreka bazterretako zenbait orhoit-lilietan. Bainan zurekin
bluiak kuadrotik ihes egin nahi zuen, mugak puskatu.
Haur sortu berri sartu nintzan zure itsasoan.
Belogi blui harekin, itsas-zolan ebatsi izaki borobil
bitxi harekin, pintatu nuen ene gorputza. Idetsi nuen
kolore bluia zainetan ixuri zitzaitan. Sumatzen nuen edari
lodia zariola ene barnean. Itsas-zerumugan edan zintudan.

46. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00079 Trajearen jaka zimurrez beteta, alkandora praketatik aterata eta gorbata askatuta.

47. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00420 Horregatik dauka jendeak aurpegia zimurrez beterik.

48. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0044 -Ea zer dudan sakelean bila ibili ondoren hiru dolarreko txartel zimur eta hamar xentimoko txanpon bat atera zituen.

49. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0128 Zimurretan igerri zion hau isilean gordetzen saiatu zena, gelan sartu zutenetik zekiela Donostiara eramango zutela.

50. 1991> euskara batua literatur prosa batx gizona 0183 Jonek irrifarre egin zuen, eta bere aurpegiko gihar, zain eta zimur guztiak ohizko tokian kokatu ziren ostera.

51. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. beltran 0048 Goilare edo bestelako tresnaz igurtzitako azal zimurra duten botilak, toki askotan, erritmoa markatzeko soinutresna gisa erabili izan dira.

52. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0007 Zazpi galburu zimurrek abuztu gabeko zazpi urte adierazten dituzte.

53. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak i. olea 00127 Aterki azpian gorde ezin dan arpegi zimurrari begiratu edo paparra zabalduta eguzkitan lasai dabillen batena ikusi badago alde ederra.

54. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0002 Mugaz haindiko arrantzaleek kopeta zimur daukate, hunaindikoek gisa hortan sobera antxua hartzen dutela eta sobera xehea denetik gainerat.

55. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... napartheid 1996 0036 Hainbat zimur, tristura begietan, irrifarrea ezabatu didate agian.

56. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bertsolari 1992 0004 Bati Lopategiren fisikoa gustatzen zaio bere zimur eta guzti.

57. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zehar 1993 0027 Frottagea medio, lapitzez egindako itzaleztatu baten bidez, paperera edo oihalera pasa daitezke egur-puska baten edo hosto lehor baten azal zimur batek dauzkan betadibujoak.

57 emaitza

Datu-estatistikoak: