XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia baizk agur 0055 Jon Mikel gurrgarrija, illoba laztanaren
aurrian jezarrita, berari eskutuka,
baña arrpegiz-arrpegi, begirada zolijaz,
joranez, betesten dau. Bein baño geyagotan,
bere begi zolijak eta illobearenak
alkarrez joten dabe; orduban Jon Mikel'en
bekokija tximurrtu, eta Jon'en gorputza
otzikaratuten da. Oro dagoz ixillik
.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0109 Ana Josepak ostera, betondoa zimurtuta, betiko aserre itxuran:
- Mutil, gauza batekin natxiok arrituta.

3. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Itxuren arabera, frango desgustu iragan-eta, Saigon-eko buruzagiek oraikoan ez dute sudurra zimurtuko, ainzindari bakar baten eskuetan gerlaren ezartzeko eskaintza egiten bazaiote.

4. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak abeletxe gazig 00010 Bai usain egin be, ta iñortxok ez eban arpegirik tximurtu; ez eban engaratxo bat bera be agertu.

5. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0096 Begiak zimurtzen ditu zigarroari azken zurrupada emoterakoan, barrura sartuz.

6. 1969-1990 euskara batua antzerkia ke arteko egunak 0022 PEDROk aurkitegiko orri zimurtua ateratzen du bere erdi jantzitako jakaren poltsikotik.

7. 1969-1990 euskara batua antzerkia d. landart 0014 MARITXU - Zer? Jada... Azken aldiko ikusten ote zaitut? Jean-Pierre. Bihotza punpeka ari zait, ezpainak zimurtzen ari zaizkit. Hatsa ez dezaket gehiago har! Jean-Pierre ene maitea... Bakarrik utziko ahal nauzu?

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0007 - Eta ongi erabiltzen ikasten baduzue, ez ditu marrazkiak zimurtzen.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. añorga 0079 Top Kapitainak, eskuetan daraman mapa zimurtua zabaldu eta Nabigante berriari bete-betean adierazi dio: Hona joango gaituk, NABIGANTE! bide batez, esploratu behar duten Irlaren koordenada zehatza seinalatu diolarik.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0069 Osaba Gerhardek betoskoa zimurtu zuen.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura ipuin harrigarriak/2 0009 Baina hala ere erraldoiari, bekokia zimurtuta, zorrotz egiten zion: Ea zertarako akabatu zuen herensugea, berak mingainetik itsatsi eta, bizi-bizirik zekarrela, behar zen lekura eramateko asmoz eta.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. etxaniz 0014 Antton zaharra oso ezaguna zen herrian, inork ez zekien zenbat urte zuen, eta ziur aski berak ere ez zuen jakingo; ile zuri- zuria zeukan eta ez zuen inoiz txapelik erabiltzen, begi urdinak eta txikiak, bizarra ere zuria, eta azala nahiko zirmurtua.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arzalluz 0181 Ile edo lumak harro harro eginda hatzamarrak bistaratu zituzten batzuek, muturrak zimurtuta hagin zuriak erakutsiaz besteak, ez zen izan eite borrokaria hartu ez zuen animaliarik.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura g. etxeberria 0101 Neskak kopeta zimurtu zuen bildur haren arrazoia asmatu nahi balu bezala.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura satr 0014 - Zer gertatzen da hemen goseak zimurturik etortzeko artegira? marmar egin zien nagusiak.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. azkune 0046 - Nik uste diat ezkutuko bidea edo honelako zerbait esan nahiko duela - esan zuen bekokia zimurtuz.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0032 Hogeitamarren bat urte izango zituen, baina zaharrago ematen zuen, aurpegia zimurtua zeukan eta.

18. 1969-1990 euskara batua poesia emakume olerkariak 0040 udaberriko herdoilak ausiki aditzak buruan
gerla zelai zimurtu
bihurtu bizitza herrestaren ondarkin latzak
kontenplatzen hituen
irlandako lore ubela eskuan.

19. 1969-1990 euskara batua poesia p. ezkiaga 0079 Nire haragizko arbasoak dira
zimurturik, odolik gabe,
zahartzaroaren zamapean.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0186 Eta Morelli ezin liteke izan, Wynant jeloskor zelako eta istiluak izan zituztelako - kopeta zimurturik begiratu zidan.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0087 Espaloi bazterrean paper zimurtuak, botila hautsiak, eta zigarrokinak.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0123 Zurezko mahai dastatu batetan bakarrik eseria, bilatu dut gizona, bizar zuri eta azal zimurtua.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0115 Badakizu Flora edozertan laguntzeko prest gaituzula laugarren nota hots metaliko batekin pauso erren bat bezala arrastratzen zuen karilonaren musika aidean zegoela esan zuten, eta sudurrak zimurtuz aidean bilatzen zuten oraindik erresonantzia metalikoa, beren behatz inguantatuekin abrigo beltzen mangak altxatuz urrezko erlojuetan ordua konsultatu ondoren, Berandu da, zerbait nahi baduzu Flora esan zutenean, ate ondoan ere aitari bizkarrak erakutsiz badakizu nun gauden edozertan laguntzeko prest insistituz, beren egiazko irripar maltzurra izkutatzen ez zuen irripar triste bat entseiatu zutenean.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa peillen 0066 Gaixo amona, adiskide bakarra... agian nik bezain beste, nik haina min ezagutua ez omen da zaharra, baina dena zimurtua dago.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. dupac 0017 Ez nion Prai Mathiasi begiratu nahi, bainan Añarrosaren orrazearen bila nindoan: zainak airean zeta zimurtzen ari ziren andereen gibelean, xarneguen lerroetan, kopeta beheiti, oraino apalki zegoen.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0007 Han zeunden zu, solairuan eseria, munduaz ezjakina, egun horretako kazeta zeure hatzamar tipiez zimurtu eta hausten.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0067 Eta nik ez dut batere arrazoirik paper zirriborratu eta iada zimurtu horretakoa geografia liburuetako mapamundia baino errepresentazio funtsean okerragoa denik pentsatzeko.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0083 Behe aldean, mendebaldean, eguzkia sartzerakoan, une batez basamortu hura argituz marra gorri sutu bat uzten zuen, begi zimurtua bailitzen, gero eta beherago, beherago, beherago oraindik, gau beltzaren ilunpe itsuan sakon galdu arte.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0035 Orri batzuk zimurtu eta beheko suan jarri behar zituenean Max-en ahots urduria iritsi zitzaion.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0051 Aitonak, zilarrezko ilea eta azala zimurtua, pergamino baten gisan.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0009 Lana fin egiten ziken, hasi aldatzeko momentutik (berak ekartzen ziken, R-4 batean, lur berria Uliatikan, Aiuntamentuko zeratikan) eta segi irrigatze lanean, zimaurtzerakoan, plastiko paratzen... Harek aldatu landareari ez zitzaioken, ez, azala zimurtuko, ez sustraiak erreko edo jelatuko.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak balea eta euskaldunak 0063 Horregatik, beren azala guztiz elastikoa izanda, badute zimurtzeko aukera uraren zurrunbiloen arabera, eta horregatik dira hain abaila handia (100 kilometro orduko) hartzeko gai.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0430 Azala leunki zimurtu eta hezea, laranja kolore eta zetrukide xingol ilunagoak dituela, sakabanatutako berde koloreko orbanak aurkeztuz, zahar aleetan nabariagoak direla.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0436 Txapelen azala lehorra da, hasieran zertxobait felpatua, bainan leuna berehala, zuri kolorekoa eta erdirantz okre kolorez zikindurik, leunki zimurtua eta gehienetan lurraz beterik.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0448 Hanka oso fino eta hauskorra, aiseki zatigarria, zkoa, zilindriko edo zerbait zinbela, azala zimurtu eta zuri kolorekoa.

36. 1969-1990 gipuzkera ahozkoak in: ustu ezin zan ganbara. txirritaren zenbait bertso eta gertaera 0084 Txirrita an asi omen zan, bruxa zimurtua ta bruxari tiraka ta tiraka.

37. 1969-1990 gipuzkera poesia b. albizu 0060 Urteak aurrera dijoaz,
arpegia ximurtzen,
begi dizdira galtzen,
auxen da tankera!
ispilluan ikusten detana!
ara nola arkitzen dan
zure maite zana.

38. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0088 - Oieri dagokien bezelako arrera egingo zioagu, Simon, Veneno Jim`en zilborra ez dala zimurtu ikus dezaten.

39. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia a. arkotxa 0008 Abar maza, denborak zilatua duen aurpegia
Kantu bat bezala da
Han, urrun urrunean...
Iduzkia zimurtzen denean
Eta bihar atzo bilakatzen denean.

40. 1991> bizkaiera antzerkia zubk 0145 (Tarteka, zimurtutako karta leundu eta irakurten)

41. 1991> bizkaiera ikasliburuak txor-txor/5 0006 Azala tximurtzen hasten zanean eta urteen eraginez lepoak okertzen ziranean mirarizko iturrira joan ei zan, iturri ezkinan azal zahar eta tximurra itzi eta gorputza gazte eta lirain bihurtzen zan.

42. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00078 JOHN : Hipoteka baten kopia zimurtuta dirudi.

43. 1991> euskara batua ikasliburuak m.a. meabe 00016 Zimurtutako zeta-paper zati bana itatsi 1 zenbakietan.

44. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00116 Kontrakzioak azala zimurtzea eragingo luke eta, beraz, esfortzu tangentzialak justifikatuko lirateke.

45. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00166 Desoreka osmotikoko baldintzetan, osmosi-prozesuak aurkako bi egoera eragin ditzake: plasmolisia eta turgeszentzia. Ingurune hiperosmotiko batean ura zelulatik irten, hau zimurtu eta zelula hil dezakeen plasmolisia gertatzen da.

46. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. gonzalez 00263 Gure patata gaixoari ez zitzaion inoiz tokatzen eta horregatik azpi-azpian zegoen zimurtzen hasita.

47. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. gonzalez 00264 Aspertzen hasia zen eta zimurtuta zegoen, itxaropena zeharo galduta ez zuen parte hartu nahi zozketetan.

48. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. gomez 00135 - Gabon, andrea. Hemen duzu zure eskaria eta paper zimurtuaren atzeko aldean irakurriz Pizza familiar hawaiarra, gazta zati bikoitzaz.

49. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura h. bernaola 00020 Globoa, lotuta gelditu zen zuhaitzetik, jeistea lortu zutenean, gizon txikitxo bat zela konturatu ziren, haragi urrikoa, aurpegi beltzekoa eta piku bat bezala ximurtua.

50. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura h. bernaola 00023 Gizonari, hitz mataza ulertzen baldin bazuen ere, ez zion grazia handirik egin behar, bada, haserre keinua eginez, gehiago ximurtu baitzuen bere aurpegi ximurtua.

51. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. gillenea 00009 Narraski-Saski andreari sudurra zimurtu zitzaion.

52. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00038 Liburuak irakurtzea gustatzen zaidala niri esaten diet, eta mutur tximurtuarekin begiratzen didate.

53. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00053 Ea zer egin behar dugun oporretan galdetu digu andereño Itziarrek. Nik baneki! Ikasten jarraituko al dugun esan duenean bekokia tximurtu zaigu denoi.

54. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0143 Landareari eskatu zion Andreas hilik baldin bazen seinaleren bat emateko, hosto jakin bat zimurtzen utziz.

55. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0029 - Zezen hau hemen nagoenez geroztik, ez zagok zaldirik urik hemen edango duenik esan zuen zezenak sudurrak zimurtuz eta ozenki ahoskatuz hitz guztiak.

56. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0048 Kapitainak bibotea zimurtzen zuen emakumeen aurrean, baina haiek jaramonik batere ez, ijito bat pasatu balitz bezalaxe.

57. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0056 Han, pijama labur zimurtua zerabilen eta emakumezkoen boltsa bat zeukala eskuan zirudien.

58. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0117 - Zera, batzuetan haur jaioberriak... O!, batzuetan zimurturik, eta agian kolore eskas samarrarekin egoten direla...

59. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0042 (...) horregatik, larrukia berriro itzuli zenidanean begiratu ere egin gabe zimurtu eta sutara botatzeko asmoarekin sentitzen nintzen.

60. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 0042 Beno, ba zimurtzeko momentu berean nengoela, nire begiek zuk ikusi zenuen diseinua begiztatu zuten eta pentsa nolakoa izan zen nire txundidura nik kakalardoaren marrazkia egin nuen leku berean buruhezur baten zirriborroa zegoela konturatu nintzenean.

61. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0011 Kopeta apur bat zimurtuz, Warrenek imajina ezabatu zuen.

62. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00032 Biharamunean, poltsikoko helbide zimurtuari heldu nion.

63. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00026 (...) zuhaitz batera igo, eta bertan eman zuela lehen gaua piztiek edo tribu basatiek eraso egingo ziotelakoan, zuhaitzetako kokobizarren atzean azti zimurtu eta gaiztoen mahaspasa-begiak imajinatuz bete kokalekutik.

64. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00011 Batzuetan, gogoeta aienatu nahirik, aurrean neukan testu-liburuan areago kontzentratzen saiatzen nintzen, bi eskuez preso neukan kopeta zimurtu, ezpainak estutu eta hitzen edukia sakonago jasotzen lehiatuz.

65. 1991> euskara batua literatur prosa l. oñederra 00139 Analisiaren emaitzak eskuan dauzkazu sakel barrenean, eskuineko sakelean epeltzen eta zimurtzen, tolesdurak trinkotzen atzamarren mugimendu urduri etengabean.

66. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0122 Jose Marik Maria Luisari begiratu zion eta keinu egin zion, ezpainak zimurtuz, adorea eskatuz bezala.

67. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0225 Aurpegia afrontuak zimurtu eta zaildua zeukan, eta bere ezpaingaina ertzetan moztutako bibote fin batek apaintzen zuen.

68. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0279 Iñaki Abaituak lurrean sakabanaturik geratu diren orriei begiratzen die; gero, Juliak besoa altxatuz erakusten dion folio zimurtuari.

69. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0045 Docek paperontzian utzi zituen lehergailuak eta erabilitako egunkaria, zimurtu ondotik, gainean paratu zuen.

70. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 0084 Eta dunanean, edo baldin badun - burua jaso eta sudurra zimurtu zuen destainaz - gorroto dion.

71. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 0084 - Hori uste dun! - esan zuen Yvettek, berriro sudurra zimurtuz - .

72. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0110 Gurasoak ehun urtez zahartu ziren, lehenbiziko astean, eta anaiak, beren emazteak eta haurrak ere, betiko zimurtu zirela ematen zuen.

73. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0008 Eta aita ezkonduta eta ni gaztetxo eta bakarrik Diamantearen Enparantzan, kafeterak noiz zozketatuko zain, eta Julieta bere ahotsak musikari gaina har ziezaion oihuka: kontuz, ez hadi eseri, soinekoa ximurtuko dun eta!, eta begien aurrean bonbilak lorez apainduak eta lorezko xingolak irinez itsatsiak eta mundu guztia kontentu, eta horrela ilargian nengoela, ahots batek xuxurlaka:

74. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. de miguel 0193 Txapelean bereiz daitezke, azken honek zimurtua baitu, eta esporak eta zistidioak desberdinak.

75. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0039 Bere senarra azal zimurtuko eta gaixo itxurako gizon ilegabe bibotedun bat zen.

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0007 Hostoak zimurtu, eta marroitu ondoren erori.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0016 Eztena landarean sartu eta izerdia zurrupatzen dute, hura ahuldu eta zimurtuz.

78. 1991> gipuzkera literatur prosa a. zavala 00059 Kamioak bere aldapatxoak baditu, lurra zimurtzen asia danez. Baiña ederra begiak artzen duten ikuspegia: aurrean Bureba izeneko ordeka, galsoroz estalia eta erri txikiz josia. Urrena, Obarenes mendiak.

79. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j. irigaray 0023 Hurbilagotik, aroak zimurtu gabeko larrua, denborak argaldu gabeko ile-gaztaina eta oroldia bezalako bizar-ilauna ageri.

80. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j. irigaray 0255 Golkotik paper zimurtu bat aterarik eman zakon, eta begi zuringotuak zeruari buruz altxatuz joan zen, bidean behaztopaka, noizik behinka otoitz bat marmarikatuz: mundu huntan ezpada, Jauna, bertzean ahantz eztezala zure azoteak.

81. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak arrpress 1993 0023 Eta autopsian ikusten duzu nola geratzen den bihotza: garbitu eta beti agertzen da bihotzaren paretetan zimurtuta, globo bat puztu eta behatzarekin raka-raka egitean bezala, zimurtuta geratzen da.

82. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1995 0021 Bekainak zimurtuak, aita pentsakor da.

83. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0025 Sudur ttikia ez dago pozik ordea: ximurtzen da, altxatzen.

83 emaitza

Datu-estatistikoak: