XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa zam 0161 Geldirik eta ixillik egozan lapurrok, Pepanton Gibelandiren tresnatxuari begira, berbarik ez iñora zirkiñik egin barik, zer esan ez zer egin eztakiela; ta olantxe egongo zirean urrengo goizerartean, Pepanton bera berbaz asi ezpalitz.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak a. lizartza 0101 Itzketa ere agitz sarkorra zuen, ez aoz bakarrik, baita ere bere begi, aurpegi ta eskuz; orrela denen begi-belarriak bereganaturik, oro, zirkinik ere egin gabe, adi-adi zitzazkiola.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak laux 0001 Onen maitasunean iraun dogu, zirkiñik be egin gabe.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1931 00171 Negargarria ba'da ainbeste basatikeri ikustea, tamalgarriago da galerazo leikenak, eta begira egozanak, galerazteko ezer ez egitea; ainbeste gaiztakeri ikusita, zirkiñik egiten ez daben biotza, gizon lez il da dagon ezaugarria da-ta.

5. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0089 Esan egiezue erriai Jauna da errege,
Berak sendotu eban lurra, eta ez dau zirkiñik egingo;
Bera da errien agintari zuzena
Poztu bedi zerua, alaitu lurra,
asi bedi burrundaraka itxasoa ta bertako dana;
asi bediz goraka landak eta bertan dagoan guztia,
poztu daitezala basoko zugatzak,
Jaunaren aurrean, ba-dator-eta,
lurreko nagusi izatera dator-eta
artez aginduko dau lurbiran,
eta zintzotasunez errietan
.

6. 1940-1968 bizkaiera poesia onaind 0050 Ixilpean gaualdi. Goiak izar apain
Adiguritsu dabil illazki lur-soin gain...
Kubil datza gizona, ez dagi zirkiñik;
Zelatan ditu pizti ta gau-ibilkarik
.

7. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa onaind 0107 Igelak, egur aren otsaz bildurtuta, potzu barrenean gorde ebezan euren buruak; azkenez, egurrak ez egiala zirkiñik konturatu ziranean, ur-azalera igon eben barriro; eta enborra ain geldi ta bare ikusiaz, saltuka asi ziran aren gaiñetik, ezelango lotsa bage bizkarrean be ezarri ta kili-kili egiten eutsoela.

8. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0370 Enea berriz, iñork zirkiñik baldin ba'dagi ete-eteko eriotzaz keiñatu beste aldetik eta, uria zeatz soilduko diotelako zemaiz, izukoi daudenai latzikara biotzeratuz, naiz-ta zauritua gaiñera doakio ari.

9. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0030 Eguzki-izpien azpian ainbat egaztik zirkin dagie, danak alan be ez dira asmakari; gugandik urrun il zan Odis, eta zu be aregaz batera galdu ba'ziña oba, arela ez zeunke esango ainbeste iragarkizun, ezta Telemako sumindua zirikatu be, bezuzaren bat etxera bialduko dautzula-ta.

10. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0043 Estropada ordua zala pentsatu ebenean, eleizatik iñok zirkiñik egin barik, etenbako errezu luzeak egiten asi ziran, oituraz illeta eta beste gertaeretan errezatzaille ekiten eutsen batzuk be ba egozolako bertan.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0023 Zirkinik ere egin ahal izan baino lehen, atea ixten da kolpean, eta atzekaldera lotzen dizkizute besoak.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0012 - Ez dute zirkinik ere egiten, ikusten?- esan zuen Morganek, tiroak gero eta urrunago entzunik -.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0017 Altxatzen saiatu, baina ez nintzen zirkinik egiteko gauza izan; hain zuzen ere, bizkarrez nengoelarik etzanda, besoak eta zangoak alde bietan zoruari tinko loturik nituela konturatu nintzen; eta ilea ere, luze eta sendoa, era berean nuen lotua.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0016 Neskatxak ez zuen zirkinik egiten.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0070 Murruaren beste aldean zegoen luze belarrean, lau hankak zabal-zabal eginda, eta zirkinik egiten ez zuela.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0012 Handik ez neban zirkinik ere egingo.

17. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0172 GEZN.- Mendi-tontorrean zai nengoalarik, Birnam-aldea begiratu dot eta, begiratuaz bat, basoa igika asi dala, zirkin egin dauela iruditu yat.

18. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura iaun zuria 00129 - Ba, hara, ola barri bat egin barri dot eta martxan botaten joan nazanean, krissst-krausssst! entzun ostean zirkinik ere ez deust egin eta berorrengana nator kontsulta eske!

19. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 00092 Agure bizarzuriak ez zuen zirkinik ere egin bere hatz majikoa galdu zuenean.

20. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0014 Erabat zurbil, zirkinik egin ezinda geratu zen, begiak lurrean iltzatuta zituela.

21. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 00041 Ni jo eta ma geratu naiz. Sorbaldak goratu beste zirkinik ez dut egin.

22. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0120 Izan ere, Normanek ezin zuen, ezin zuen zirkinik egin, inolaz ere.

23. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0008 Ondoan dabilen langileak kopetako izerdia maukarekin xukatzen du, alderatzeko zirkinik ere egiteke, zipristinen helmena ere kalkulaturik baileukan.

24. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0161 -Hor legoke bien arteko liskarraren arrazoi ezkutuetako bat pausa egin nuen nire hitzen eragina neurtzeko; Begoñak ez zuen zirkinik egin.

25. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. bolinaga 00082 Izan ere, ez da erraza agintzen duen errealitateari zirkin egitea, ez da erraza gai berriak asmatzea ezta emakume egokiak, gizon baten prestakuntzarekin gauza berataz mintzatuko liratekeenak, bilatzea gure programetarako. Ahalegin gehigarri bat behar da, jende gehiago lanerako, dedikazio handiagoa eta batez ere behar dira emakume gehiago interesatzen diren informazioen edukiak erabakitzen diren tokietan.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elexp delitu 00105 Azkenik, ikerketa orduan egiten zaizkion itaunei erantzutera ukatzen denak legeak ezartzen duen zigorra merezi du, beren arteko zigorrik handiena, gizakiak ezin diolako horrela zirkin egin gizarteari zor dion etsenplu beharrari.

27. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0077 Maizenik, bere esturak, zirkinik egin ezinik uzten ez badu, halako iharduera gehiago edo gutxiago frenetikora daramake.

28. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. arregi 0146 Itxuraz behintzat oso pertsona lasaia dirudi, lasterketako tentsioek zirkinik egingo ez balie bezala korritzen du, aparteko urduritasunik gabe.

28 emaitza

Datu-estatistikoak: