XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ararteko 1998 00201 Aukera hau benetan baliagarria izan dadin, ezinbestekoa da bertan parte hartzen duten alde guztiak ados egotea, hau da, bai adingabea, bai sorburuko familia, eta baita harrera egiten duena ere.

2. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00021 Haurren babesari dagokionean, printzipio hori gauzatuz saihestu egin da adingabea bere familiatik eta bere inguru hurbilekotik bereiztea, eta familia babesteko eta atzera elkartzeko programak garatu dira, famili harrerako neurriekin batera inolaz ere. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta bestelako Komunitate Zerbitzuen prebentzio jarduera ere printzipio nagusi honetan bermatzen da.

3. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00025 Eta bide beretik, adingabeen eskubideen inguruko sentsibilizazio handiagoak herritarren eta haurrekin loturiko profesionalen inplikazioa areagotzea eragin behar du, haurrak babesik gabe daudeneko egoerak antzemateko unean. Nazioarteko testuinguruan gauza onartua da haurrak babesik gabe dauden kasu askotan, haurrak babesteko zerbitzuak horien berri izan gabe geratzen direla.

4. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00025 4. PREBENTZIOA, adingabearen bizitza baldintzak hobetzera zuzendutako interbentzio estrategia.

5. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00028 Ildo honetatik, Herri Erakundeak, adingabeen babesaren arduraduna izaki, bere gain hartzen du jarduera sistema honen bultzatzaile eta eratzaile izateko erronka, topaguneak eta prestakuntzaguneak finkatzea sustatuz, arazo honetan murgildutako profesional, baliabide eta erakunde guztiek irizpide eta jarduera prozedura amankomunak onar ditzaten errazteko bidean uneoro.

6. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00028 Arrisku edo babesik gabeko egoeran dauden adingabeen kolektiboa sektore edo alorka banatzen duen printzipio orokorrari kontrajarri gabe, nabarmen-nabarmena da egoera indibidualen heterogeneotasuna. Hau dela eta, interbentzioa indibidualizatu behar da, eta ekintzak aniztu, egoeraren larritasunaren eta gizarte errealitate bakoitzaren berezitasunen arabera.

7. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00028 Premia hau asetuta dagoenean, ongizatea sortzen da, bere kontzepturik zabalenean sortu ere. Diagnostiko eta interbentzio indibidualizatu baten garrantzia jasota dago 1/96 Legean bertan, ezen babes jarduera bideratu behar duten printzipioen artean adierazten du jarduera horrek objektiboa, inpartziala eta lege-segurtasunez burutua izan behar duela; eta hau lortuko badugu, gauzen eta arazoen balorazio egokia behar da, adingabearen egoera pertsonala, familiarra eta soziala ezagutzen duten profesionalek ere parte hartuz balorazio horretan.

8. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00028 Baliabideak premiei egokitzea baita kontua. Haurren Babesean, adingabe bakoitzaren eta familia bakoitzaren premiak, patroi amankomunak badiren arren, funtsean desberdinak dira. Beraz baliabideek, ezaugarri amankomun zenbait izanik ere, indibidualizatu eta pertsonalizatuak izan behar dute, eta adingabe bakoitzaren eta beronen familiaren premiei egokituak. Printzipio honek oso inplikazio garrantzitsuak izango ditu plan orokor honetan. Honako hauek hain zuzen ere:

9. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00031 Toki guztietan Konbentzioa hartzen dute aldi berri baten hasieratzat, eta honetatik abiatuta, eskubide eta askatasun demokratiko sorta baten indarrez, adingabeei begirunea izateko eta bere partaidetza onartzeko esparru bat aitortzen da.

10. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00031 Azaroaren 11ko 21/87 Legeak, Kode Zibileko eta Auzipetze Zibileko Legearen hainbat artikulu aldarazten dituenak, adingabearen babeserako esparrua errotik eraldatzen du.

11. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00031 Lehenbiziko aldiz, erabateko famili integraziorako elementutzat hartzen da adopzioa; famili harrera babeseko instituzio berritzat itxuratzen da; adingabearen interesa lehentasunezko tokian jartzen da oro har, berarekin zerikusirik duten administrazio zein lege ekintza guztietan alegia; Ministerio Fiskalaren eskumenak zabaltzen dira, adingabeen eskubideen babesle gisa; abandonoaren figuraren ordez babesik ezarena jartzen da, eta adingabeen babesaren arloan jarduera prozeduren DESJUDIZIALIZAZIOA deitu dioten hori gertatu da.

12. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00031 Ordurarte, abandonaturiko adingabeen babesaren zein adingabe lege-hausleen erreformaren arloan, Adingabeen Tutoretzako Auzitegiarena zen eskumena. Eta 21/87 Legeak herri erakundeen eskuetan laga zuen adingabeen babesaren eskumena, eta erreformarena, berriz, Adingabeen Auzitegien eskuetan.

13. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00031 Urtarrilaren 15eko 1/96 Lege Organikoak, Adingabearen Lege Babesari buruzkoak, Kode Zibilaren eta Auzipetze Zibileko Legearen Aldaketa Partziala eragiten duelarik, eta 21/87 Legeak ezarritako irizpideei jarraiki, adingabeen eskubide eta betekizunen katalogo osoa egin du, eta hainbat aurrerapen eskaini du arlo honetan.

14. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00031 Lege-antolamenduak herri administrazioei ezartzen dizkien babes eginkizunak betetzeko, 1/96 Lege organikoak arrisku egoerak eta babesik gabeko egoerak bereizten ditu. Lehenbiziko kasuan, eskumena duten herri administrazioek egoera pertsonal eta sozialean eragiten duten gizarte arrisku eta zailtasuneko faktoreak murrizten ahalegindu behar dutela ezartzen du legeak, adingabea eta bere familia babesteko faktoreak sustatzeaz gain betiere.

15. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00032 Babesik gabeko egoeretan, berriz, eskumena duten agintarien betekizuna adingabearen tutoretza bere gain hartzea da.

16. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00032 Lege bilakaera horren bidez erantzuna ematen zaio azken urteotan adingabearen figurak jasan duen eraldaketari; izan ere, babesgai izatetik eskubideak dituen pertsona izatera igaro da. Eta eskubide horietako bat, hain zuzen ere, babesa jasotzea da, bere garapen pertsonala edota gizarte mailakoa kalte dezakeen edozein arrisku, edo babesik gabeko edozein egoeraren aurrean.

17. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00032 Euskal Autonomi Elkartearen Autonomi Estatutuak, bere 10.14 artikuluan, Autonomi Elkarteari atxikitzen dio adingabeak babesteko eta zaintzeko erakunde eta establezimenduen antolaketa, arautegia eta funtzionamenduaren eskumen esklusiboa.

18. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00032 Azaroaren 25eko 27/1983 Legea, Autonomi Elkarteko Erakunde Amankomunen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa, aplikatuz, eta Transferentzietarako Batzorde Mistoak hartutako erabakiaren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoari eskualdatu zitzaizkion Adingabeak Babesteko, Zaintzeko eta Gizarteratzeko eginkizunak eta zerbitzuak, 1985eko ekainaren 20an hain justu, eta Adingabeak Babesteko Probintzi Batzarra 1985eko urriaren 5ean desegin zuten.

19. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00032 Gauzak horrela, lurralde historiko honetan adingabeen babes eta tutoretza zerbitzuen ardura duen Herri Erakundea Gipuzkoako Foru Aldundia da, Gizartekintza Departamentuaren bidez burutzen duelarik eginkizun hau.

20. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00032 Azkenik, lege-aldaketek adingabearen eskubideei aplikatutako ikuspegiaren proiekzio berria eskaintzen dutela adierazi behar da, haren, txikiaren nortasunaren erabateko onarpena baitakarte. Azken batean, adingabearen kontzeptzio berri bateranzko urratsak egin dira, eta ez soilik babeste lanaren gaitzat, baizik eta baita komunitateko partaide aktibotzat ere.

21. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00039 Adingabearen Lege Babesari buruzko 1/1996 Lege Organikoak bereizketa bat ezartzen du haurrek jasan ditzaketen babesik gabeko egoera desberdinen artean, eta arriskua eta babesik eza bereizten ditu.

22. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00043 Adingabeak babesteko arloan 21/87 Legeak ezarritakoaren indarrez bere gain harturik dituen eskumenak gauzatuz, Gizartekintza Departamentuak egoki iritzi dio haurren arretarako egun diren zerbitzuak eta jarduerak diru-edukia duten neurriez osatzeari, adingabeen babesarekin, garapen pertsonalarekin eta gizarteratzearekin loturiko ekintzak diruz laguntzearren.

23. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00043 - Famili harrera errazteko laguntzak: Famili harreran dauden adingabeen oinarrizko premiak estaltzera zuzendutako dirulaguntzak dira, Kode Zibilaren 173. artikuluan xedatutakoaren arabera finkatuak.

24. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00043 Adingabeak hartzea, familia handian zein inorenean eman daiteke, baina edonola ere Haurren Ataleko teknikariek adingabe jakin bat zaintzeko egokitzat jotako familia izanen da beti.

25. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrazakeria 0199
a) Jaiotzerakoan, aita edo ama espainiarra dutenak.
b) Espainian jaiotakoak, baldin eta, gurasoak atzerritarrak izan arren, haietako bat gutxienez Espainian jaiotakoa bada.
Espainian dauden enbaxada edo kontsuletxeetako funtzionarioen seme-alabak salbuetsita daude.
c) Atzerritar gurasoengandik Espainian jaiotakoak, baldin eta haietako inork ez badu herritartasunik edo haietako inoren herrialdeko legeek ez badiote aitortzen jaioberriari gurasoen herritartasuna.
d) Espainian jaiotakoak, baldin eta guraso edo famili jatorri ezagunik ez badute.
Ondorio horietarako, lehenengo bizileku Espainia izan duten adingabeak Espainian jaiotakotzat hartuko dira.

25 emaitza

Datu-estatistikoak: