XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizondo loretegi 0097 Indarrak aitzen zitzaizkala ezagutu zuanean, azkeneko aldiz Agur esan zion eta il zan.

2. 1940-1968 bizkaiera poesia onaind 0051 Baiña, ene Jaun ona! Aitu zan gau batez
Aren bizi-argia! T'estal eusten lurrez...!
Nire biotz-miñaren mergatza geroztik!
Nok a barriz altx-azo erio-lurretik?
.

3. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa a. oyarzabal 0086 Zer? Ez al-dira aitu oraindik, Jesukristo'k ain zorrotz zigortu zituan onitxureko parieseotarrak?

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0215 Ark, berriz, onelan jardetsi: Ezta, ez bildurra, txalo-min edo dirdai-naitik saiestu nauna; odol izoztua, baiña, zabar dabilkit zartzaro aulean ta otza sartu zait soin-indar aituetan.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0031 Daukazutena saldu ta ukar egizute: marroizten ez diran zarpak eta aitzen ez dan altxorra zuentzat atondu zeruan; lapurrik an ez baitago, ezta zirtzikatzeko sitsik ere.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jon deunaren iritziz 0011 Esku-artean aitzen, urtzen ari zaigun bizitza maltzur onek, betikoaren miñetan uzten gaitu.

7. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jon deunaren iritziz 0012 Orregatik Jesusek berak ots egiten digu, uskeriak uxatuaz betiko bizia damaigun janariaren billa: Etzaitezte nekatu aitzen dan ogiaren atzetik, ekin ordea betiko bizitzaraiño dirauken ogi billa (Jon VI,27).

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak i.m. manzisidor 0160 Orduarteko arotza, aitu zan.

9. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa f. zubiaga 0044 Polizi arraiak beste zigarro bat iziotu eban lehenengoa ahitu jakonean, neuri be eskeini egin eustan ¿fumas? inostala, no, gracias erantzun neuntsan.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak medikuntza 0054 - fabrikatzen, maniatzen, ontzitzen, gordetzen, garraiatzen, saltzen eta ahitzen diren lekuen garbitasuna.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak x. arregi 0081 Industriek ibaietara isurtzen dituzte beren hondakinak; ibaiak, kostaldeak eta zingirak arriskuan jartzeaz gainera, horien baldintzak aldarazten dituztelarik; izan ere, uretako oxigenoa ahitu eta artzidura prozesuak errazten bait dituzte, uretan kiratsa eta toxizitatea sortuz.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. laboa 0109 Nekez igo zen haraino eta ahaiturik atea jo zuen.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0144 Pozez irrintzika, ur barruan zati batez Varonek arineketan segitu zuen... tupust egin eta ahiturik erori arte, belaunak okertuta.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0017 Nire kalkuluen arabera, hiru lekoa inguru egin genituen arraunean, gehiago ezin izan genuen arte, untzian egindako ahaleginagatik ere ahituak bait geunden.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0177 Mugitu gabe, burua okertuta eta eskuak magalean zituela, emakumeak, zikloi baten ondoren hondakinen gainetik zutik ageri den tximiniaren gelditasun ahitua zeukan itsatsia.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0012 Hasieran korrikalari guztiak pare-pare zebiltzan baina laster izarlokak, bakoitza bere aldetik aldendu ziren norarik gabe, izar arinak pixkanaka-pixkanaka ahitu egin ziren, Herensugeari ahoko sua itzali zitzaion eta Orga Handia aurrea hartzen hasi zen eta lehena heldu ere, Orga Txikia, gure Eguzkia eta gainerako astro guztiak oso atzean utziz.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0056 - Elefante laguna, hila naiz eta lurrean erori zen ahiturik.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0022 Arranoak ikusi zuen birigarroak luma artetik nola aldegin zion, baina begirakune gaizto bat besterik ezin izan zion bota traidore doilorrari, ezin gehiagoraino bait zegoen ahiturik eta leher eginik bere azken hegada hartan.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0063 Kanpamenduak inguru haietako bisonte guztiak ahitu zituen eta gazte batzuek otsotara irten zuten.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0063 Neskatxa negarrez hasi zen, zotinka, bihotza jo eta ke, ahitu antzean kolpeka ari zen bularraren kontra kokildua, eta buruarekin, eskuekin, keinu txiki bat eginaz bakarrik erantzun ahal izan zion.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0015 Nikolari zigarroa ahitu zitzaion eta lurrera jaurti zuen apustua galdutzat emanaz.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak riev 1983 0177 Partehartze epea 1983ko Ekainaren 30ean ahituko da, epea hau bukatuz gero Kongresoaren Idazkariak ez duela beste izen ematerik onartuko adieraziz.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gasteiz 0036 Baina eritzi baldar hauetan topikoaren indarra ahitzen da... eta hasten da herri honen psikologia definitzen duen errealitatea: adimen sakonekoa izanik, herriak bere bidea aurkitu zuen.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0045 Horretan tematuz gero, berehala ikasiko ditu ondorioak: bereekin hitzik gabeko liskarretan egon beharra; behin ere hetsiko ez ahituko den liskar gogorra: ala bera garaitua izango, ala kolonizatzaileen multzora aldatuko eta bilduko.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. onaindia 0034 Ez ziren hondoratu, ahitu baizik.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/5 0058 Gosea gorputzak ematen digun seinale bat da, energia ahitu zaiola eta berritu behar duela alegia.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. haranburu 0018 Hori dela ta, ahitua egonik ere, leher eginda badago ere, bere ahalbide fisiko eta intelektualen mugetaraino joanen da.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0087 Ahitu egin omen da sistema, beste sistema batean bilatu beharra omen dago nola jarraitu aurrera, etc., arrunkeria borobilak.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a.m. toledo 0277 Aitzitik, ahitzen ari zen mugimendu erromantikoaren hatsak bereganatuz, bide bihurtzen du hau, ez gizatalde berezi baten ezaugarriak deskribatzeko, baizik eta honen ezaugarriak ezartzeko eta arautzeko.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1989 0045 4.- Urte garratza, guzti honen erdian AEK gatazkan murgildua zegoelakoz, eta anai-arreben liskar amaigabeekin ahitzen zirelakoz gure indar apurrak.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0009 Giro ona zegoenean, Eiolf bere adiskidea trebatzen zuen ahitu arte lasterketan aldapetan zehar.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0042 Jolasak eta kirolak Vikingoak olgatzen dira lan egiten duten eran, sakonki ihardunez ahitu arte.

33. 1969-1990 gipuzkera ahozkoak in: ustu ezin zan ganbara. txirritaren zenbait bertso eta gertaera 0068 Arena da bertso au, bein batez etxera berandu erretiratuta-edo:
Goizian seitan etxera juan da
ollarra ttutturrukuka,
burua tente jarritzen zigun
tontorrian ikuituta;
zorigaitzeko edari onek
mendian artzen gaitu-ta,
ni're etxera ementxe nator
txanpon guziak aituta.

34. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. ugarte 0021 Gaztelaizeak sorkaldera bilduez zaroen laiño matasa lodiak galerazten bai ziotzen aitu bide zen illargi laurdenkiari, ta moltso bakoitzaren egaletan margo gorrixtaz uztai meea baiño etzen nabari, edo-ta, iñoiz-bein, izarren aldaerak uzten zituzten ixuski antzo, txingar zirrarak goi zabaldian.

35. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak m. manterola 0017 Ala ere, etziran indarrak zearo aituta gelditzen.

36. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia j. pochelu 0240 Egiazki ez du balio hoin-beste-taradino ahitzea beren buruaren ezagutarazteko.

37. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. jimenez 0001 Zezenzalea izan eta, hara!, ezin ttukunago argitaratu den liburu mardul honekin miretsita eta pila ahituak kargatzen.

38. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak txill 0001 Gauza guztietan bezala, Franco-ren ondoko ameskeriak ahitu dira Udako Euskal Unibertsitateari dagokionez.

39. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak amatiño 0001 Honako hau, duela zenbait hilabete multikopiaz atera zenaren kopia dugu, harako hura bizpahiru hilabetetan berehalaxe ahitu bait zen.

40. 1991> euskara batua bertsoak l. beloki 0041
Zuregatik hau eta bestea
taiutzeko prest nengoke
bion arteko tratu otzana
ederki ahitu arte.
Honenbestean zure baietza
ez denez lortuko merke
dei egingo dut fuerte,
boza lakartu bitarte,
gai ez naizenik ez uste.
Maitasunaren gatibu nauzu
kaiola hertsian tente
zinez diotsut ene bihotzak
zu besterik ez du maite.

41. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00156 Energia honen iturria prozesu kimiko bat da, eta hau sorgailua osatzen duten substantzien artean gauzatzen da, honela, substantzia hauek ahitzen direnean, korronte elektrikoa amaitu egiten da.

42. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0002 joria - aiurria - jaregin - oskola - berma(tu) - ernaria - oturuntza - jazo - anabasa - paira(tu) - idoro - orena - geldoa - errautsa - pitza(tu) - kresala - ahi(tu) - jitea - orpoa - eralgi - guria - ostadarra - izorra(tu) - leia - ernaia.

43. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/4 0074 4- Lan gogor bat egin ondoren jota geratu; ahitu.

44. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/1 0131 3. Iratzargailuari pila ahitu zaio eta 10etan esnatu zara.

45. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0079
parke natural
zoologiko
babesleku
desagertu, agortu, ahitu
natura
kaiola
harrapaketa
zaintza
bizi
zaindu, jagon
jaio
hazi
ugaldu
hil
ohartu
errespetatu
lasai
urduri
baketsu
odolgaizto
ugaztun
hegazti
harrapari
narrasti
ahozpez
gurutzaturik
eserita
gorderik

46. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00073 Bitartean, guk denok, nolabaiteko ardurarekin, bizitzaren egunei aurre egiten jarraitzen genuen, baina guztiok zerbait berezi eta arraroa somatzen genuen, egunak ahitzearekin batera, geroz eta urriagoak baikinen behi zaharkituen talde hura osatzen genuenak.

47. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0043 - Gehiegi nekatu, ahitu egin naiz.

48. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0039 Horrexegatik, zeharo ahiturik, Zazpimintzori heltzen diote, haren egundako zangokadez beren helmugarantz, egunsentiaren ordurantz, abiatzen diren minutu axolagabe eta baliotsu horiek harrapatu ahal izateko.

49. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura gurutzadetara 0015 Ibilaldi luzeek eta zaldi gaineko galapada amorratuek nekaturik eta ahiturik uzten zituzten gizonak.

50. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0027 Benetan ahitua egon behar zuen, txaketa bera ere ez baitzuen erantzi, txokatua nengoen.

51. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00107 Hemen iturri izoztuak, hemen zelai biguinak, Lycoris, hemen oihana; hemen zahartzeaz beraz ahituko nintzateke zurekin batera.

52. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00050 Aurki erabakitzen zuen berekiko eta ehuneraino kontatzen hasten zen, zenbaketa ahitu baino lehen eskola orduak ere ahiturik egonen zirelako itxaropenaz.

53. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0077 Depositokoak ahitu artean jarraitu zuen.

54. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0202 Oroitu zuen bere iragana, Novalisen hitz eta idazkien haritik heriotza edertzen zuenean, edota Heinrich von Ofterdingenen antzera lore urdinaren bila abiatu zenean, baita aurkitu ere... baina lore hura ez zen, ez, berak orduan uste bezala betiko, hantxe baitzegoen orain bere begien aurrean zimeltzen eta zimeltzen, ahitzen, arnasa gero eta larriagotzen... eta emaztea ostu nahi zion zaldi zuriari amorruz begira, ez zegoela zaldi beltz beltzagorik zaldi zuri hura baino erabaki zuen, eta koadrotik desagertarazi behar zuela, sinboloa ezabatuz ezaba baitzitekeen, ausaz, haren eragina.

55. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00366 Ziur nago kapitalaren eskaria zentzu batean zorrotz mugatuta dagoela; alegia, ez litzatekeela bere eraginkortasun marjinala oso maila txikira jaitsi arte kapital-stocka gehitzea zaila izango. Honekin ez litzateke ulertu behar kapital-tresnen erabilerak ia ezer kostako ez litzatekeenik, baizik eta bere errendimenduak higadura eta zaharkitzeagatiko ahitzea pixka batean besterik ez lukeela estali beharko, arriskua eta trebetasun nahiz adimenaren jarduna estaltzeko marjina gehituta.

56. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak gerra eta krisia 00049 Halarik ere, tropen erretiradarekin ez ziren gipuzkoarren penak ahitu eta konstatazio horretatik abiatu nahi du, hain zuzen ere, azterketa honek.

57. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0039 Erabat jota eta ahituta zihoala ematen zuen, burumakur, sandalia bat eskuan.

58. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak orereta 1997 00043 Dudarik gabe, niri dagokidanez, proiektu hau errealitate bihurtzeko beharrezko indar guztiak ahitu arte lanean segitzeko asmoa dut, Orereta bera bezain errealitate handi bihurtu dadin.

59. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gizakia 0058 Elkarketa mistoak gero eta maizago egiten zirela eta, neanderthalak espezie gisa poliki-poliki ahitu egin ote ziren?.

60. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 0065 Bada sekula ahitzen ez den hezkuntza inkontziente bat.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0029 akabo. Zerbait bukatutzat, ahitutzat jo daitekeela adierazteko hitza.

62. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.r. aihartza 0005 Marrualdia bukatzen denerako, ar nagusiak erabat lurjota geratzen dira, indarrak ahituta, eta batzuetan ez dute hurrengo udaberria harrapatuko.

63. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0014 Oporrak, beren inguruan sortzen diren gorabehera guztiekin batera, ahitu eta agortuak daude sasoi honetarako.

64. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1992 0017 Eskuarteko meak ahitu egingo zirela zioten ekologistek, baina hori gaitzetsi egiten zuten Simon eta honen antzeko ekonomilari batzuek.

65. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. elosegi 0002 Ez dira hemen ahitzen zuzenbideko hizkeraren berezitasunak, eta are gutxiago horren inguruko arazoak.

65 emaitza

Datu-estatistikoak: