XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1966 00001 Eta demokraten aotan eta erakutsietan Prensa ori aitatzerakoan, periodiku ta aldizkari papelak izaten dira gogoan.

2. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak a. onaindia 0071 Gaur, gazteen artean batez be, agotan dabillena dogu katalan olerkari au.

3. 1969-1990 euskara batua antzerkia f. telleria 0050 Bizirik balego, mundu guztiaren ahotan ibiliko zen.

4. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0041 Zapaldurik zegoen
hizkuntza bat
genuen ahotan
bortxaz ezpainetan
ahaztuarazi ziguten hizkuntza.

5. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0116 Jende haren ahotan hain bonbaziazko esakizun hutsalak entzuteak, eta egungo demokrazia zen baino besterik zelako itxaropenaren usteak, edonor nazka zezakeen, baina hala eta guztiz ere han zegoen Tejero lehengo eta oraingo familia bat beraren menbruekiko aitatza egiteko.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0006 Askatasunak zailago izan behar dik, zeren denen ahotan zebilek, esaten zuen.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. apaolaza 0105 Baina, bai Jesus-en ahotan Jetsemani-ko baratzan: Aita, nahi baduzu, kendu nigandik ontzi au; baina Nik nahia ez, Zuk nahia egin bedi (Luk 22, 42) (29) Ez dirudi Lukas-ek kendu duanik GURE AITATIK eskari au. Lukas-ek ez du orrelako otoitzik moztu ohi. Bestalde, Mateo-k berak erantsia dala esateko arrazoirik ez da. Badirudi lehenengo kristauek osotu nahi izan dutela GURE AITA Kristo-ren otoitz eder onekin. Ikus H. SCHUAMANN gorago aipatutako liburuan, 54 gn. orr. Eskari onen sorrera au onartzen badugu, argi ageri da tradizioaren indarrak nora bultz egiten zuen: Kristo-ren otoitza eta kristau-erriarena bat egitera. Kristauaren otoitzak, Kristorena gerta-berritu eta luzatu egin behar du aldien buruan. Au da tradizioaren oinarri dagon teolojia.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0096 Hemengo politiko askoren ahotan, Platonen zeruetan hipostasiaturiko esentzia dirdaitsua ematen du gure demokraziak bere printzipio sakratu guztiekin.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0133 Baina (Protagora). Euskara trebe, arteza kulturan, literatura garaian, Unibertsitatean, jende ikasien ahotan: horra Eskola honen ametsa, klasiko greko-latinoen bidetik beti.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0152 Azken txapelketakoan ere askoren ahotan ibili da gaien egokitasuna / desegokitasuna, batez ere finalekoan, eta bereziki gartzelakoan.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak rikardo arregi 0018 Hitz biribil batzuk guztion ahotan dabiltza, baina ez dakigu zer adierazten duten ere.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0105 Baina orain, gizabanakoa produktu soziala delako tesi sozialistari sentidu historikoa, familiarra, komunitarioa, herritarra, nazionala, eman eta desarroilatu ordez (nazionalak euskaldunon ahotan izan ohi duen adieran), nahiago da indibidualismo liberaleraino atzera jiratu, justu ezkerra propioki ezagutarazi duena suntsituz gizatasunaren eta pertsonaren kontsiderazioan....

13. 1969-1990 gipuzkera antzerkia uxola 0317 - Baiñan zer dala-ta besteren izena aotan ipiñi?.

14. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1982 0001 Euskara kalean, herrian, lantegian,... bizimoduko alor guztietan nahi du, HERRITAR OROREN AHOTAN.

15. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. egaña 0001 Gasteiz aldean jende dexenteren ahotan dabil Manu Moreno azken egunotan.

16. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1988 0001 Faboritoa jendearen ahotan Erasun.

17. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. gaztañaga 0001 Batez ere erriaren aotan maite zuan gure izkuntza: euskera bizia, erabillia, itzegiña.

18. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1974 0001 Agur, berriro goien ikusi
arte, Joakin aiskidea,
euskaldun jator, lagun leial ta
betiko mendizalea.
Ain zuzen mendi-mendian arki
duk ik maite uen pakea,
ta euskeraz, lagun artean, eman
duk biziaren lorea.
Maitasun eta alaitasunez
biotza ik poz-emailea,
aotan beti agortzen ez zen
gizabidezko umorea,
ire esanekin irri-eraziaz
erriko lagunartea.
Jaunak emango al dik merezi
duan sari azkengabea!

19. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1989 0001 AURTENGO LEGORRETEA DALA-TA Alde guztietan agotan dabillena da.

20. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... herria 2000 eliza 1988 0001 Batzuk, zahartzaroak janda edo beste arrazorik jota, frakasoan gozatzea baino ez dute ahotan zakurrak bere zauriak miazkazten dituen eran.

21. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... pper 0001 Batzutan hobe izaten omen da hitzak edo esanak besteren ahotan jartzea.

22. 1991> euskara batua ikasliburuak teknologia/dbh 00007 - Egia al da, maisu, berorrek hegan egiteko asmoa duela? Guztien ahotan dabilen kontua da.

23. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. azurmendi 0051 Ondorengo egunetan, egunkarietan, irratian, telebistan, jendearen ahotan ez zen besterik; boxeoaren munduan izar bat jaio zela, bihotz berri eta indartsua zuen gazte bat agertu zela, TOMY.

24. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0052 Eta horrela ez behin edo bitan, askotan baizik; gizonek ezagutzen zuten talde hura, eta hura ibiltzen zuten ahotan etxeetan eta tabernetan.

25. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. azurmendi 0017 ETA HOR KONPON MARI ANTON!ESAERA HAU GAUR ERE OSO ENTZUNA DA, EZERI BELDURRIK EZ ETA DENA BOST AXOLA ZAION JENDEAREN AHOTAN BATEZ ERE

26. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00042 Begitxoak ipintzen eta igurtzitxo batzuk egiten hasi nintzaionean, nire ejekutiboak, Luis Antonio izenez baina L.A. denen ahotan, jolasari jarraitu zion, eta, nire senarraren isilik, berarekin geratu nintzen bere gogoa betetzeko eta, bide batez, nik neure jakinmina asetzeko.

27. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zozoak beleari 00086 Hots, espainolez ere ia besteak hainbestean moldatzen ginela... Kantuan baino ez ginela aritzen, erdaraz ez genuela piperrik ere ulertzen eta gisako arrazoiek barreazala baino ez dute eragiten egun, baina hitzetik hortzerako zurrumurruak ziren orduan, noren ahotan zehazten hasiz gero, bat baino gehiago lotsagorrituko balitz ere.

28. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. irigoien 00036 Handik egun batzuetara, Diego bila joan zitzaion. Reforma Etorbidean zuten etxebizitzan jarri ziren biak. Isilpean egin nahi bazuten ere, prentsak ezkontzari buruzko oharra agertua zuen. Luze gabe, bolo-bolo zebiltzan jendearen ahotan bikoteari buruzko esamesa gaiztoak.

29. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. aldekoa 00138 Segur aski, Gerra Zibilarekin gainbehera etorri zen Espainiaren hondamendian aztarka dabil Espainia berriaren aldarria ahotan duela; izan ere, Espainia berri horren haziak edo sustraiak artean gainbehera etorritakoaren errautsetan baitzeuden.

30. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. murua 00045 Barrett-ek Geronimoren ahotan ipini zuenez, Mangas Colorado hil zutenean Geronimo izendatu zuten tribuko buruzagi.

31. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.l. goikoetxea 0808 (...) ere betiko euskaldunen ahotan, 1994.ean, honela ere entzuten dugula: Nor dire órrek, ba?

32. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urgell 0416 Teorikoki onetsia edo gaitzetsia izanik ere, Añibarroren garaian oraindik sarri asko erabiltzen zen, batipat erdaratik mailebatutako h-dun hitzetan, berak A-n eta Mogel biek beren idatzietan erakusten digutenez 45 Peru Abarkan baigorritarrari dagozkionez gain (haraguiaren 158, haunzchumeac 169, heriotzeco 157, hilen 158, hunqui 172), honako hauek aurki daitezke Zelaietaren Peru Abarca-ren hiztegian (ASJU XII-XIII (1978-79), 149.or.; ohar bedi [cf. Mitxelena 1978-79:208] Zelaietak ez duela bere hiztegian liburuaren azken zatia sartzen: hebreotarrac 186, herege (?), heridac (Peruren ahotan) 63, heridu 48, honraubac 73, humanua 84, baina idalguija (Peruk) 51, onrada (M. Juanek) 54, onrau (Peruk) 185. Era berean, Confesio onean heregia 5, heregiazco 5, hostiaren 194 bezalakoen aldamenean ez dakit zein heinetan onraco 203, ostia 203, 204(3), 205(2). Oraindik h-ari atxikiagoa agertzen zaigu bere iloba Juan Jose: Eskolia 1816 honesta 2, honra 68, Heremubetaco 165, honrragarria 195, humildadian 165, Historijaco 139, Eskolia 1845 honestidade 189, herencija 190, Heremubetaco 166; 82 Ipocritari kontrajar dakioke, esaterako, 1816ko Ermita 139: 1845ko Hermita aldaketa interesgarria..

33. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. lasa 0037 Seguruenik ahotan bakarrik euskal hizkuntza eramango duen leku aldatze honetan, sarrera instantzia jada, Manuel de Larramendi izenaz dator.

34. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. lasa 0053 Argi asko zituen gauzak euskararen sorburua aztergai zekarren aldiko, eta Erdi Aroko historian oinarritzen da honoko honetan ere beste behin: euskal mintzaira, Espainiako zaharren artean zaharrena omen zen, garai batean lurralde honetan unibertsala eta penintsulako lehen biztanleen ahotan entzuna, eta ondorioz euskaldunak lehen iberotarrak baino ez ginateke izanen.

35. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0095 Honatx, haize gorriari buruzko beste aztarna batzuk Gesaltzako Graciano Anduagaren ahotan:

36. 1991> euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0014 Hizketan ari ginela, hitzak haien ahotan ez jartzen, baizik eta nire ustez esaten ari zirena islatzen saiatu nintzen.

37. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. sagastizabal 0042 kultur handikoa zela ukatu gabe, El Estreñido zen Klorobijildoren ezizena nekazarien ahotan.

38. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0389 Hemendik aurrera, beraz, besterik esaten ez den bitartean, Mikoneko Joanjoxeren ahotan izanen duzu hitza:

39. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. arregi 0108 Horietako bi, Bernard eta Mottet, hasi zirenean, guztien ahotan zebiltzan, Hinault eta Fignonen ondorengoak izango zirela eta.

40. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pgoen 0662 Erraza da herriaren ahotan bizi diren esamolde jatorrak erabili beharra aipatzea.

41. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0138 Batzuek itzetan da
besteak ixillen,
Loidisaletxe danen
aotan zebillen.

42. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak x. azurmendi 0165 Egin berria izanik, argi adierazten digu oraindik aho kontakizunak herriaren ahotan, aldez edo moldez, bizirik dirauela.

43. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak x. azurmendi 0165 Ipuin zahar eta kontakizun asko herriaren ahotan ahaztuak baldin badaude ere, honen konta beharrak, berriak erantsi ditu, asko eta asko hurbileko gertakariei atxikiak.

44. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak x. azurmendi 0165 Hala izan edo ez izan, herriaren ahotan egoteak, zilegi egiten du eskuartean dugun multzoan barneratzeko.

45. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. zavala 0009 Bein da berriro aren aitamenak egingo zirala esan nai det, jendearen aotan ez-ezik, baita euskal idatzietan ere, naiz eta garai artako euskal literatura ain urria izan.

46. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnavarra 1998 00050 Izkribatzaile egokitu diren bi txirrindularien irudian, urte betez bizi eta ikasitakoaren berri modu erakargarri eta bizian azaltzea izandu da helburuetariko bat liburua idazteko orduan. Hortaz, aditu eta ikasitakoak elkarrizketa bidez ezagututako pertsonen ahotan jarri ditugu, Estherrek argitu zuenez. Gainera, liburuarekin tokian tokiko egoera sozio-ekonomiko-politikoa ezagutzearren datu obejtiboak agertzen dituzte orrien hegaldian, lurraldeen zeharkaldiaren kontakizunaz landara hauen errealitatea ezagutzeko aukera ere eskeiniaz. Maite Landatxeren marrazkiaz ere lagunduta dator liburua bere bizitasuna zurrunbilduz.

47. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0014 Are okerrago, Eusko Alderdi Jeltzaleak esan ez duena eta eskatu ez duena ipini du jeltzaleen ahotan.

48. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0005 EUROPA hitza eta Europako Batasuna alderdi guztien ahotan izan zen atzo Gasteizko Legebiltzarrean.

49. 1991> sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0048 Norbait omendu edo jendearen aotan dabillenean, bere liburuak irakurtzeko oitura det (baldin badu beintzat).

50. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. gimenez 0018 Ez genuen ezagutu, orduko hartan, Txileko konstituzioaren defentsarik zeharkakoa bada ere Washington-eko Etxe Zuriko maizter are zuriagoen ahotan.

51. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak aretxagazeta 1996 0014 Orain urte batzuk, Zuzenbidea, Medikuntza, Ingeniaritza... ziren jende gehientsuenen ahotan zebiltzan ikasketak.

52. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. iturbe 0036 Joxeri ez zitzaion batere gustatu Marikarmenen jarrera, baina beldurtu egin zen, urruntzen ari ote zitzaion pentsatu zuen, eta handik aurrera beti erabiliko zuen hura esan zion: inork baino gehiago maite zuela, eta ezin zuela jasan denen ahotan ibiltzea, edota denen begiradak haren gorputzean bukatzea.

53. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. amilibia 00029 G: Kirol legea eta euskal selekzioa denon ahotan egon den gaia dugu. Euskarians taldean, berriz, Euskal Herriko ordezkaritza zabala lortu duzue.

54. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. elosegi 0001 Medikuen letra eta lege-munduko hizkera ulergaitzak direla jende guztiaren ahotan dabil.

54 emaitza

Datu-estatistikoak: