XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0042 BIDEXIGORRA
HAREN eskuaren itzala paperean badabila. Arratsalde
apalean, patio hutsaren perspektiba garratza leihoan
haixturrez moztua. Begiak haize idorrak xukatuak
dizkio.
Eguerdi guziz, bidea xigortua dago. Usaian, eskuin
hartzen du, behereko bidexka hura, zokoraino. Bainan
gaur, arrosa kolorezko lore punpulen inguruan, erle,
liztor, uli beltz, leztafin eta eltxoen dantza eroak izitu du.
Ezin kondatuzko izidura. Gibelatu da bide horail
errautsuan. Harri koxkor bat oinetakoaren barnean
kokatu. Min. Gibelatu da polliki, polliki.
Igan du bertze xendra, mendixka ilunaren kaskoraino
doana. Haizeak ito. Haizea sartu hezurretaraino. Han,
zolan, Lizarra. Usteltzen doazin erdi aroko eliza
gorrantzak. Haize kolpe batez, elorriondoaren arantz
sistek aurpegia larrutzen. Han, hango beheitian, atari
xahar xahar batean, arrain ikaragarri bat bekatariak
idesten. Denborak harria porroskatzen. Urdindura.
Aditzen ditu santioko beilarien kalaka aferatuak.
Hamairugarren mendetik heldu diren maitaleen ele
murmuratuak, Egiaren izenean torturatzen ari
dituztenen orroak ere...

2. 1991> euskara batua saiakera-liburuak nekhizt 0024 Euskalkietan errotutako banaketa hirukoitz sakonago batzuk ere onartu dira: babarrun / indaba / ilar: guraize / aiztur / artazi; bazka ondu / bazka idor / bazka lehor.

3. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0029 Ardiei ilea mozteko aizturrak.

4. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j. irigaray 0115 Asma dezaket gero ikusi zituela pilotak zirimolan hasten, haizea senditu, xixtua entzun arruntean lasterrez ezin ikusizko gauzak, ametsak geldira erakusten ahal dauzkigun bezala eta elgar jo zutela bi mokor beltzek taka idor batekin, ukaldian urrundu, gibeleko hariak idekiz aizturrak bezala...

4 emaitza

Datu-estatistikoak: