XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or mi 0085 Noiz ikusi duk xorta, igitariaren buruzki? Arrak eta sugeak Yainkoari arao egin al zezaiokete: aita gaizto aiz, izar egin ez naukalako? Idiak ere bai al dik nigar-bide Yainkoak itzai egin ez zulako ta itzaiak alea-bitartean, berak agotza yan bear dulako? Ez olakorik, seme.

2. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1901 0001 Halakotan landarea ez diteke ahul baizik izan; achaleko hazkurria ez du aski amatzeko, beheragoko erroak ez zazko alha.

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0024 Aralarko leize-zuloan, Kristoren-zelaixa eta Orduñakoetan bezela, giza-aragiz alatzen omen zan.

4. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak soeg 0127 Gizona nahi duen tokirat itzul ditake, bazter guzietan haren begia alha, bazter guzien gainean harek ukanki eskua.

5. 1969-1990 euskara batua ahozkoak zahar hitz 0037 - Sabel goseak beharririk ez
- Guti jatetik eta guti mintzatzetik ez heldu gaitzik
- Sabelak egitean gurgur, bardako afariak agur
- Gose dagoenean astoak arrantza
- Gose dagonak begiak erne, aztarrapak garbi
- Jose, beti jan ta beti gose
- Goseak ez pentsamendu onik
- Duenak, eltzari gatz; ez duenak, ipurdiari hatz
- Nahi baduk bizi minik gabe, ez hadila alha gose gabe
- Betiri gosea herrian, bere puñala gerrian
- Agina dabilenean, sabela poz
- Gosea berez etorri bainan ez berez joan
- Baratzetik (gelditzetik) gosea; baratzetik asea
- Goseak zakutik edo zorrotik behar
- Gosearekin eta lotsarekin lo guti
- Gosea janari guzien saltsa eta jakia (AXULAR)
- Horrek oraino Pettiri Sans (gosea) ikusiko dik
- Jakiz ez da nehor asetzen.

6. 1969-1990 euskara batua ahozkoak zahar hitz 0051 - Ahateari karrankaz erakutsi nahi
- Orhiko xoriak Orhin laketzen
- Oilo ibilkari axerien janari
- Oiloa kalerik kale arroltzeak debalde edozein xoriri
- Edozoin xoriri eder bere kafia
- Okiloa hasten bada kantuz, euri haizea laster hasiko hixtuz
- Nun nahi antzara bere mokoaz alha
- Kafia egin deneko, xoria hil
- Edozoin xoriri eder bere kafia
- Huntzari bere umeak eder
- Zozoa, erre ta gozoa, egosita mina, zozo ipur-zikina
- Urxo xuria airean, ederrago mahainean
- Udan eperrak jan nahi dituenak, neguan xakurrak manten ditzala.

7. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ugalde 0107 Baina hori Trinitatea oso axaletik hartzea da; bai baitaki itsasgizonak arriskua duela lagun beti arrainak hutsean alatzen dizkion itsasoan, eta horrelakoetan, gaur bezala, behin urpean bere borondate eta gustoz sartzen zaiona, horretan trebatua bada, itsasoa maite badu!, ez arrainengatik bakarrik, eta itsasoak gizona bera onartzen noski!, hori hala bada, itsaspekariak badaki urpean bareago dagoela sarritan haizeak harrotzen duen itsasgainean baino.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. onaindia 0115 Hauei ez zieten alatzen, lejitimistek beren ordezkariei bezala printzipio batetik desertatzea, alferriko printzipioei lotzea baizik.

9. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa mde 0046 Bainan ez zen ordu gogorapen its horiek ala zitzan; orain haren poz aundiaren ordua zen, gorputz polit horren ikusiz eta ikertuz gozatu bear zuen ezinagora artean, azturik biaramoneko egunak zer ekarriko zion gizonezko ta emakumeekiko aspertasun, ez-ontsa ta zorigaitzik, ez pentsaturik Theresaren gela utzi ondoren edariak emango zion mozkorraldi motz eta laburregiari.

10. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1989 0001 Kinto horretarat zoatzin kabalak alatzerat, bai Baigorritik eta bai Erro-tik.

11. 1991> zuberera poesia casve bortûzale 0049 Horra, motoka, barantola bere lili gorrail ttipieki.
Beti maite dû, adarxkot bat moztûz,
ahûrrean tinkatzea,
eta horren ûrrinonaren ûsnetzea.
Noizean behin biltzen dû ere;
nûtenatûrik marranta idorra eztitzen beitû.
Zaingozoak ere hedatzen dûtû bere zanko xehe ozkedûnak.
Horik alatzen dûtûen ardien ezneareki egin gaznak
gozo haûtû bat badû.

11 emaitza

Datu-estatistikoak: