XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ir lapur 0069 Isidro Anaiak konfesio on bat egin ta bere anima Jainkoaren eskuetan utzi ondoan, agintza auxe egin zion Jainkoari: Aldez edo moldez askatuko dut atxillo dagoen mixiolaria, eta emaitza oekin ori iristen ezpadut, nerau geldituko naiz atxillo aren ordez.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa fir 0001 Ala balitz, gure izkuntza bear bezala maitatzeko ez giñuke bide bat baizik: aldez edo moldez euskara erabili.

3. 1969-1990 euskara batua ikerketak txill 0328 Aita Larramendi-ren obraren bitartez egin daitekeen gipuzkera zaharraren deskribaketa, ezinbestean ahula eta zalantzaz betea bada ere (besteak beste, orduan ere, gaur bezala, gipuzkerak azpi-euskalki desberdinak zituelako), euskalari ospatsuaren lana aztertzea bidezko iruditzen zaigu; batez ere, aldez edo moldez, bere jaiotza-hizkeraren azentu-ikerketa sistematikoa egiten lehendabiziko euskal hizkuntzalaria izan delako.

4. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0107 Aldez edo moldez afera erdi isilpekoa edo, da.

5. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. sarasola 0130 Aitzitik, euskal hiztegigintzaz aldez edo moldez arduratzen diren guztiek gure ahaleginean parte har dezaten nahi dugu.

6. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. mendiguren b. 0936 Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu aldez edo moldez, era guztietako laguntza eskuratu digutenei, eta inkestabidez bere ohar baliotsuak egin dizkiguten itzultzaile horiei, guztion artean ekinak jarraipena izango duen uste osoz.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0030 Honetara ba, materialismoa, aldez edo moldez materialismo agiri edo deismo gisa, Frantziako gazteria ikasi osoaren kredoa bilakatu zen; halako punturaino, non Iraultza Haundian, ingeles errealistek kreatutako teoria hura, frantses errepublikar eta terroristek bandera teorikotzat erabili baitzuten, hartatik Gizonaren Eskubideen Deklarazioarako textua ateraiaz (20) Gizonaren eta Hiritarraren Eskubideen Deklarazioa Frantziako Asanblada Konstituzioemaileák, frantses iraultza burjesaren garaietan, 1789gneko Abuztuan, onharturiko Deklarazioa. Beronetan gizonaren askatasunerako, berdintasunerako eta esplotazioaren kontrako eskubideak, beste zenbaitekin batera, proklamatzen ziren. (Editorialaren oharra).

8. 1991> euskara batua literatur prosa goli 0051 Hatzamarra atera, gomazkoa saskira bota, eskuak garbitu medikuek sarri askotan errepikatzen duten operazioa, denok dakigunez eta idazteari ekin dio, ezer gertatu ez balitz bezala, hi, aldez edo moldez, heure barnea eta ropajearen desitxuraketa konpontzen saiatzeaz batera.

9. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ae ituna 00065 Hiru jarrera hauek gizartean berean ere islaturik daude eta aldez edo moldez euskal hiritarrak noizbait horietariko batekiko atxekimendua sentitu du. Hala ere gauzak ez dira beti nahasgarri eta indarkeria desagertarazteko kazetarien jarrera bigarrena izan behar dela pentsatzen duenik ere bada izan.

10. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. iriarte 00350 PNVk, hitzez ohiko jarrera mantentzen du, baina gero eta garbiago dago ez duela ezer egingo egoera honen aurka, eta sortu berria den Euskal Kontseilu Orokorraren bideari eutsiz, Hego Euskal Herriaren banaketa onartu egingo duela, aldez edo moldez.

11. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. gomez 0430 Beraz, lau autore hauen esanetara mugatuko naiz batik bat, baina ez ditut aipatzeke utzi nahi eztabaida hauetan aldez edo moldez parte hartu zuen besteen izenak, zerrenda halabeharrez osagabe geratu arren: A. Bumell, Arturo Campión, Hyacinthe de Charencey, Jean Duvoisin, Manuel Gorostidi, Abel Hovelacque eta Inchauspe kalonjea.

12. 1991> euskara batua saiakera-liburuak intelektuala 0015 Lan honetan lagun dezan Chomsky baino hoberik ba ote dagoen pentsatzea zaila da, baina denok ipin dezakegu geure hondar-alea aldez edo moldez.

13. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak x. azurmendi 0165 Egin berria izanik, argi adierazten digu oraindik aho kontakizunak herriaren ahotan, aldez edo moldez, bizirik dirauela.

13 emaitza

Datu-estatistikoak: