XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0069 - Oraingotan eztozu iges egingo, ba; ta naiz-ta asmau al dagixuzan amarru ta azerikeri gustijak asmau, ezin ixango dozu nire esku arrterik bixirik urten.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ag kr 0217 - Arrañsundadun uri koskor bat zala ta... Amarrua egin deuskue guri... Erri au, beste edozeñ añakoa edo obea da.

3. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa dih maiatzeco 0205 Eta bertze orduz Jesus Haurra hiltzeco menetic libratu zinuen bezala, hala hala orai Jincoaren Eliza saindua libra zazu etsaien amarruetaric, eta gaitz guzietaric.

4. 1940-1968 gipuzkera antzerkia zait 0271 Nere aurrak emen geldi ditezen eskatuko diot, ordea, etsaien lurraldean utz ditzadan ez (ezta nere aurrak irainez erabil ditzaten ere), amarruz erregeren alaba il dezakedan baizik.

5. 1969-1990 euskara batua antzerkia ke arteko egunak 0044 LURDES pozik bere amarruaz. Irribarre egiten du.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0074 Hori ezean eta horren ordez, edozein modutara ere, asmatu izan dut gerora halako amarru edo sasi-modu bat erabiltzen, zera: egun txarretan bizitzarekiko axolagabezia zinikoa, eta egun onetan, aitzitik, eginbeharrarekiko txera eta atxekimendu osoa.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. agirre 0081 Ad spots deitzen diren spot oso labur hauetan, zenbait amarru tekniko erabiltzen da lexiko-punturen bat edo hizkuntz egituraren bat bereziki lantzeko.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0032 Lukácsek ustez, hain zuzen erreazionarioen eta inperialisten amarrua omen da.

9. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.j. bergaretxe 0061 Orain, ordea, ur askoren, ia bapateko, bearra etorri zaigunean, lugin maixu eta beste ikastun asko zuzpertu dira, eta betidaniko urbiltzea aintzat arturik, gaurko jakintzaren aurrerapenekin uztartu nai dute, eta ari dira lanean amarru orreri askoz onura aundiagoak ateratzeko asmoz.

10. 1991> euskara batua ikasliburuak kultura klasikoa/dbh 00023 Gea izugarriaren bihotza asko poztu zen eta isilean, ezkutuan, zelatan jarri zuen semea, Uranoren zain. Hortz zorrotzeko igitaia jarri zion eskuetan semeari eta ezin hobeki estali zuen amarrua.

11. 1991> euskara batua liturgia f. olariaga 0015 [7] 17. oharra. Ejertzizioak ematen dituenak, hartzen dituena desolatua eta zirikatua dabilela ikusten badu, ez biezaio gogor eta zakar egin, bigun eta xamur baizik, eman biezaio arnas eta indar aurrerako, ager biezaizkio giza izaeraren etsaiaren amarruak, eta gertu eta disposaraz biezaio datorkeen kontsolaziorako.

12. 1991> euskara batua liturgia f. olariaga 0015 [8] 18. oharra. Ejertzizio emaileak hartzen dituenak desolazio eta etsaiaren amarruez bai eta kontsolazioez ere zer behar duen nabaritzen duenaren arauera, lehen eta bigarren Asteko arauak espiritu ezberdinak ezagutzeko direnak esplikatu ahal izango dizkio.

13. 1991> euskara batua liturgia f. olariaga 0047 [139] 3. hasiaurrekoa, iritsi nahi dudana eskatu, eta hemen zera izango da, kaudilo gaiztoaren amarruak ezagu ditzadala, eta haietatik nere burua zaintzeko laguntza eskatu, eta kapitan goren eta egiak erakusten duen bizitza egia ezagu dezadala eta haren antzera egiteko grazia.

14. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0097 Lurjabea, suge pozointsu bat baino okerragoa zen eta, amarru eta tranpen bidez, langileen ezgaitasuna erakusten omen zuen eta ondoren deusik ere ordaindu gabe botatzen zituen.

15. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0140 Areago pentsatu behar zuen bere irrika eta itxaron ezinak egin nahi zion amarru bat zela, deseatzen baitzegoen noski museotik tramankulo jenial hura erreskatatu eta lehenbailehen frogatzeko, emakume japoniar bat kapaz bazen Sienako plazako harlauza zaharretan lokarturiko kantu bat atzartzeko, bera bezalako amerikar gizaseme batek harago jo zezakeela.

16. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. maia 00081 Bestela esanik, instituzioek mekanismoak eta portamoldeak eskaintzen dituzte giza jokaerak berorietan barna ildoratu eta aurrera eragiteko, gizarteak gogoko dituen ildoetan barna. Eta amarrua honela burutzen da: norbanakoari ildo horiek erakutsiz, litezkeen bakarrak balira bezala.

17. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00101 Doktrinamenduak presioa eta manipulazioa ekartzen ditu beti berekin, zeren bere asmoa ikusmoldeak txertatzea baita, baina ikusmoldea bereganatu behar duenaren erabaki librea saihestuz. Presio mota hori berezia da, beste presio mota batzuen aldean (baldintzapenaren edo bortizkeria hutsaren aldean), batik bat bere zolitasunagatik; doktrinatua ez du zuzeneko moduan zapaltzen, baizik eta amarruen bidez konbentzitzen -nolabait esatearren.

18. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. ramirez de la piscina 00339 Ondorioa, lehen aipatutakoa izan zen: 175 egunkarik kosk egin zioten amarruari.

19. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0082 Etsita zioenez, Sao Paulon ezin ziren fidatu lekuan lekuko aseguru-agenteekin, denek amarruak eta tratuak egiten baitzituzten aseguratuekin.

20. 1991> lapurtera-nafarrera poesia leon 0073 Hortakotz nola zen jokatzen? Ez galda!
Jokotria, amarru eta barranda,
denak onak zitzaizkon, denak, alajoko,
aldebat ihizin, aldebat zokoz-zoko.

21. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1995 0017 Auzi bera ikertzen ari den Baltasar Garzon Entzutegi Nazionaleko epaileak Goardia Zibileko zuzendaria amarru baten biktima izan zela erabaki zuen joan den astean.

22. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Amarruz lortutako berdinketa, zeren tantoak galdu eta galdu zihoan aldeak, inperialismoaren laguntza guztia jasoz eusten zion demari.

23. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. iban 0027 Gure harridura ikustean, laster argitzen digu: fracdun gizona publizitaterako amarru bat besterik ez da.

23 emaitza

Datu-estatistikoak: