XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0038 - Gorengo jezarten dana, bera jausteko be urrean dago, ta baita amiltzeko be.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eleiz gurutzad 0010 Zenbat aldiz gaiztakerizko lezara amildu ete-dodan nere buru au!.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0125 Jaungoicoa bere buruari amorio aimbat becatuari gorroto dion santutasun eta zucentasun mugabaguea, aimbeste becatari gaizto infernura amildu dituena, eta bear bada gaiztaquerian zure lagun izan ciranac ere; eta zu eciñ gueyagoraño gaitzquille gaizto biurria.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1936 0001 Ia ba alegiña egite ote dan zabaltzeko eta ezagutuazteko elkarte goragarri au artu dezaten erri askok bere ikasbide onaren bitartez, Jainko zale itxura puskatxo bat geyago, denbora geyagon ibilli gabe amiltzen aldapa bera, ez jakiñ laño illunpean, gorrotoaren su ganetan eta oitura lotsagarriyetan.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1924 0001 Azkenian arto pean karroa amildu eta bera lurrerat.

6. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker urkiola 0055 1665-urteko edurtiakaz amildua ta geroago barriztatua.

7. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0149 IRU IKASLEAK - (Bere artean) Entzun al duzute?. Maisuak esan duanez mutikoak mendi gora igotzen nekea besterik ez dizu. Ez al diozute itxura txarrik arkitzen? Txabola ondoren mendi-bizkar meharra asten da. Bi eskuekin arkaitzai elduaz, bakarrik garaitu ditekena. Ezin eraman izango dugu arrastaka. Oitura zarrai jarraiturik menditik bera amildu ote dezakegu?

8. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0021 Nora noa? Adimen-zurrunbilloan,
zorabio det. Garunetan, naspil.
Ezpai... Zalantza... Ote'ka naiz murgil.
Nere egazkiña, egak autsita,
gogo-leizean zait amil.

9. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ibiñ virgil 0144 Eta nun amiltzera doa? Titir bil ezak artaldea oiu egin nizunean zarmuka artean ostentzen ziñan.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0139 Gu, aintziñako Troia'tik jaurtiak (Troia izena bederen zure belarrietatik igaroa baldin ba'da), itxas-azal askotan zear amilduta, ekaitzak ekarri gaitu adu-eragiñez Libi'ko ur-ertz auetara.

11. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak g. ansola 0079 Nahikunde utsak jarraitzea etzaigu, ordea, zillegi tranpazulo batera bereala amildu nai ez bagera.

12. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0230 Eztizu buruausterik emango eta etzaitu pekatu-malda limurietan beera amilduko.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak r. irizar 0044 Baiña, gehiegikeri batzuk gertatu direlata, modernismoa aitatzea, eta egungo Eliza indarberritzen enpeiñatzen diren beste guztien alegiña ez ezagutzea, justizigabekeri eta estukeria da,
kristau militanteak eta apaizak desesperaziora amildutzeko aiñakoa, honelako epaia Maritain-en izena daukan gizon batengandik datorrenean
F. Biot.

14. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia monzon 0152 Illegorri.- Etzen gezurra?... Egia zen?... Amildua zen?....

15. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia monzon 0165 Begibeltz.- Amildu mendian, beorketan ari zelarik.

16. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... altuna 00001 Geldi zaitez euskera, eutsi zerorren burua amiltzera zoazen, malda irristakor orren egian!

17. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0165 Izkilluak eskuraturik, arkaitz ondoan iraungo ba'zendu, bildur naz, bigarrenez zure aurka amildu ta bere buruakaz gizaseme zangarrak indarrez kenduko ete dautzuzan.

18. 1969-1990 euskara batua antzerkia j.a. aduriz 0117 Bost gara han behera
amilduak izan leizean;
gutako lau betirako
ehortziak (izan dira) elurpean.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak geogr/bbb 0009 Ilustratuek problemok ikusten zituzten, baina laborantzak eta abeltzantzak ohituran amilduta jarraitu zuten.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. sastre 0059 Orduan, orduantxe, lurrean leize bat ireki zen, eta Wang, harri koxkor bilakatua, bertan behera amildu zen....

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arrieta 0046 - Eñaut, Eñaut!- hotsegin zuen norbaitek - Eñaut erori eta amildu egin da. Eñaut amildu da!.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. etxezarreta 0062 Aurten mondejuak egiteko porrurik ez dugu izango,
lehorteak aurrera jarraitzekotan;
ganadu janetako belarrik ere ez;
Txala ere gaixo jarri da eta albaitariak ziuraski ez du asmatuko zer duen;
uraren depositua zulatua dago eta lehenbaitlehen
hain garestia den berun berezi horrekin konpontzen
ez badugu egarriz hilko gara;
gaztainarik ere ez dugu izango gaizkilen batek heldu
gabeak arbolatik amiltzen bait ditu gu gosez akabatzeko asmoz edo; (...)
.

23. 1969-1990 euskara batua poesia t. irastortza 0024 KREAZIO LANAK
Gogoratu nahi nuke
elkarren eskuz pilatu genuen
itsasoa,
elkarren indarrez amildu genuen
gaua.

24. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0029 Ene izpiritua indartsua denean
amildegi honek
ez nau gehiago amilduko.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. erkizia 0010 Basetxe betilun nabar bat zen, zurbila, amildu egingo zela zirudien baldin eta huntzek paretei eutsiko ez balieke; baldana eta narratsa, baina polita... nola esango nizuke... sorginzulo eta kilikagarri etxe hura han, behelainoaren artean, geza eta gozo, inguruko zuhaitz zelatarien artean kulunkan, kuzkur, kuttun.

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0106 Hortan bukatu zen guztia, eta Manixek brau batean abiarazi zituen zaldiak istiluzaileen gainera amiltzera zihoanaren itxura eginaz.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0049 Hala, pentsaturik bezala obraturik guztia, harri handia erdi bidean zelarik, non behingoxean jaregin zioten eta amildu zen harritzar bikaina; burrunba galanta sortu zuen leizearen barrenpe orotan.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa imuj azbel 0047 Anjelexengana inguratuz hasi zenean, bazekien ondo bietako norbaitek bukatuko zuela begiak zabalik eta Uhetako leizezuloan behera amildua.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0078 Errepubliká, behar bezala, porrot eginik amildu zen.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0076 Konprenitu egin zuen markesak suerte hartan, Juanitori adorea agortua zitzaiola eta kalostraz gainetik jauzi eginez, arroken kontra lehertzera amildu zen.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibe 0276 Baina gero bere hobenaren ordain-diruaz soro bat erosi zuen, eta, buruz behera amildurik, erditik lehertu zen eta haren erraiak lurrean zabaldu ziren.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0007 HALA ERE, bere burua hilarren ez zen Arguedas hil, nik ikusi bait nituen haren begi tristeak ibai sakonenetan harribil distiratsu bilakaturik, nik entzun nuen haren ahotsa Andesetatik behera amiltzen diren erreken gurguraian, nik usaindu nuen haren izpiritua Andesetako gailurretan kondorearen elurrezko hegalada bihurturik, nik dastatu nuen Sacsahuaman gordelekuko harri zirrituetatik zehar isurtzen ari zen Arguedasen malenkoniazko begirada, (...).

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0125 Baina arreta handiagoz begiratzen badiezue, edonori burrukan dabiltzala pentsaraziko liokeen luma eta txio-txio zurrunbilo hori ez dutela txoriek sortzen konturatuko zarete, haizeak baizik; noranahi eramaten dituen haizeak, amiltzen dituen haizeak, bultza egin eta nekarazten dituen haizeak.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. zabaleta 0032 Bestela, moztuko dizut adar hori nire lantzarekin eta hondoraino amilduko zara zure erlategi guztiarekin.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0067 Orduan, Markos, bere baitan gelditutako amorrazio osoa askatuz, emakumeengana amildu zen, hiletari guzti hauek tenplutik marrezan izugarriaz botatzen, Kristok tenplutik merkatariak egotzi zituen era berean.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0065 Ziztada sentitu zuen une unean, bere alboan zegoen ohe batera erori zen, eta lozorro sakon batean amildu zen, eta lozorro hau jauregi guztira zabaldu zen.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0070 - Inondik ere, ezinezkoa da hori - ezetsi zion Brotxak. Hori ez da amildu!.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0099 Zientifikamente frogatua bait dago, jesuitek lagun diezaioten egunean, galdu dela euskara sekula santa betirako, eta hurrengo egunean Euzkadi, Euskal Herria eta denok amilduko garela, zaldi eta zaldun.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0091 Ez bait dadukagu zergatik gure aurrekoa erori zen zuloan amildu.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. hartsuaga 0090 Adurraren kontzeptu orokorra ezezik, gogora dezagun Amabirjina iadanik ikusi dugula urrundik eraginka: Arantzazukoa da hain zuzen ere, JAINKOAK ETA GIZONAK atalean azaldu dugunez, Okinako leizean hamildu arren, otoitza zuzendu diolako, artzain bat kolpe edo zauririk gabe gorde duena.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/1 0164 Horregatik daiteke astronauta espazial untzitik irten eta hutsartean zintzilik geldi inora amildu gabe. (ikus alboko horrialdeko fotoa).

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0093 Kilometro amildua.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0093 Kilometro amilduak gauza xinplea dirudi: aski da aldapan behera ziztu guztiz abiatzeko kemena izatea.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0093 Kilometro amilduan atleta eta deraman material guztiak bloke bat osatzen dute: kasko, makil, bota eta tresneri guztia.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0158 Bi akatsetan amiltzen dira materialista arrunt horiek.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. suarez 0069 Zerroa husten ari den neurrian, eutsi egin behar da sabaia, amil ez dadin.

47. 1969-1990 gipuzkera liturgia illetak 0121 Orduan, eriotza eta aren lekua suzko leizera amildu zituzten suzko leizea, bigarren eriotza da, eta biziaren liburuan idatzirik arkitu ez ziren guztiak, suzko leizera amilduak izan ziren.

48. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m.m. zubiaga 0018 Aurtxo erkin, osasunbera, xeiki ta xaxpikiak, berriz, Taigeto zeritzan menditik amildu oi zituzten.

49. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. begiristain 0029 Edo animaren pekatuengatik geurok baiño beerago amiltzen gera; edo Jainkoa ikusteko ematen zaigun graziaz geurok baiño gorago jasoak gera.

50. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. begiristain 0029 Txerriak larretu zituena bere zorakeriaz eta lizunkeriaz bera baiño beerago amildu zen bezala; bestea, berriz, aingeruak onik atera zuena, bere giza-izakeratik gorago jasoz, beragandik urrun egon zen noski, baiña bera baiño gorago.

51. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak etxabu 0305 Guk, umeak giñanean, au esaten ikasi genuen: Lekeittio`n yausi, Ondarru`n jausi, Mutriku`n amilddu ta Deba`n erori.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Lehenengoan, kobazulotik datorren mundu bortitza irudikatzen du: izuen genesia (obertura, larru ikara, eztanda, auria, oihanean eta estigmak), fantasia beltza (magma, erretaula, alegoria, racconto 1. racconto 2 eta espeleofobia) eta atabismoak (zirrarakoak, lilura zurbilak gauean, amiltzean, amaren altzotik, oihaneko drama eta herio).

53. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak p. ibarmia 0067 Jesusek ehanjelioan esan zuenaz jabetu nintzen: Txiki hauetarikoren bat galbidean jartzen duenak hobe luke itsas hondora amilduko balute.

54. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0073 (Bere besoetara amiltzeko keinua egiten du, baina Jojok atzera egin eta tristeki ezetz esaten dio buruaz.)

55. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00113 Gero, segundo batzuetan, zuhaitz batera igo eta abar baten erpinetik lurrera amildu da zilipurdia airezko bira batekin amaituz.

56. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. azurmendi 0052 Dena amildu da, denek ihes egin dute, inork ez zaitu gogoan.

57. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. narbaiza 0013 Azkar, zerbait egiten harrapatu izan balute bezala, besoak amiltzen uzten ditu.

58. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0012 Nire trena! egin nuen oihu eta irteerara amildu nintzen.

59. 1991> euskara batua literatur prosa a. bengoa 00063 Putzu ilun baten aurrean, zalantzaz betetako putzua, amilduko zela pentsatu zuen.

60. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00015 Ez nintzen haatik geratu, tresneria-poltsa soinaren kontra estutu eta mendixkan behera amildu nintzen ziraldoka.

61. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00012 Eta nork daki, agian basamortu marrubirik gabea zatekeen, ireki behar ez ziren ur-ateak irekiz gero, gainera amilduko zitzaiena.

62. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00239 Horrenbesteraino amiltzen da suaren zoramenetan lurreko gizonen eta piztien enda oro eta itsastarren enda, abereak eta txori margotuak: berbera da denentzat maitasuna.

63. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00500 Urrikia baratua duk gaizkilea amiltzen ari den leizearen ertzetan.

64. 1991> euskara batua literatur prosa a. egaña 00046 Komentuko atera presaka itzuli beharra atzendu eta paperera amildua neukan, guztiz, nahia.

65. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0064 Neskatxa gugandik aski gertu zegoenean, txit gaztea zela ikusi ahal izan genuen, haur eta neskatxa arteko zerbait, eta horrek erabateko kilikadura batera amildu gintuen bat-batean, Martin, eserlekutik salto bat emanda, jaiki zelarik:

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gerra zibila 00046 Urbasako amildegietara ere bota zituzten zenbait fusilatu, batzuk hilak, eta beste batzuk artean bizirik zeudela. Sakanako industrietako ezkertiar batzuek izan zuten amaiera beltz hori. Hala ere, ehundaka lagun amilduta hil zituzten zurrumurruak ez dira egia. Otxaportilloko leizea ere jendea amiltzeko erabili zen.

67. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. etxeberria 00031 Oinarrizko sektore ekonomikoak, aitzitik, krisi larrian amildu dira, egungo munduan produkzio-sistema eta enpresa asko lehiatzeko gauza ez direla frogaturik.

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00196 Jaizkibel eta Ulia garaiegiak ez diren arren (Jaizkibelek apenas 500 metroak gainditzen dituen, eta Ulia dezente apalagoa da), beren hegalak ia elkarzutik amiltzen dira itsasora.

69. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. lasarte 0057 Saltatzen nintzan eta zaldia aurkitzen nuen bera bueltaka joan da amilduta.

70. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak salav 00071 Ain zuzen, gau artan illargia ere gu baiño zintzoago erretiratua izango zan nunbait, eta beldur giñan karobi-zuloren batera amilduko ote giñan !

71. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0042 Delako gudu honetan parte hartzeak, honen baitan, oroz gainetik, Don Manuel Lekuona euskaltzaindiaren buruzagitzatik kendu izanak sortarazi zion sumin-saminak, hala adinetan aurreratzearekin batean gazteen marxismora lerratzeko isuriak Euskal Herrian behiala nagusi zen fede suharra gazteen artean ibitzen-suntsitzeratzen ikusteak euskaltzale gazteen lagunartetik bereiziko zuen Nemesio, urte batzutan kardaberaztarrekin lan egin ondoan azken buruan bakartasunera eta etsipenera amildu zela.

71 emaitza

Datu-estatistikoak: